TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-127.pdf · 2-Tartaleten paperak...

16
TXIKITTO 127 2012ko martxoa-apirila Musika maisu GAZTEAK

Transcript of TXIKITTOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-127.pdf · 2-Tartaleten paperak...

  • TXIKITTO1272012ko martxoa-apirila

    Musika maisuGAZTEAK

  • BERRIAK

    Kaixo Arrateko Andra Mari Ikastetxetik!Badoa ikasturtea aurrera eta negua bukatzenari dela dirudi, laster oporrak eta gu jo ta ke la-nean, noiz iritsiko diren zain.Oraingoan ere gauza pila bat egin dugu: 6. mai-lakoak inguruak aztertzen ibili dira “Mugikor-tasun jasangarria” lantzen; 3. eta 4. mailakoakDeba goiena ikusten eta ikasten txangoa eginzuten bere proiektuaren barruan eta oso gauzainteresgarriak kontatu dizkigute. Eskolako txi-kienak oso proiektu politan egon dira murgil-duta; ”PIRATAK”, eta honen inguruan lan politpila bat egin ondoren Bizargorri eta Kattalin pi-ratarekin “piraten eguna” ospatu zuten altxoreta guzti.3. 4. 5. eta 6. mailakoak zinean izan dira “Irat-xoen Erregea” ikusten, eta orain Txan magoa-ren ikuskizuna eta Iñaki Zubeldia idazlearenbisitaren zain gaude, hauekin momentu onakEuskaraz gozatzeko!

    Kaixo lagunok!!! Oporrak gainean ditugu jadaeta azkenengo hilabete hau indarrez hartzendugu La Salle Isasin. Hilabete honetan zehar 3.eta 4. mailakoak igeriketa ikastaroak egitenegon dira. Beste alde batetik, 2. mailakoakArotz-eneara joango dira egun bi pasatzera hi-labete hontan bertako ingurua ezagutzera. 3.zi-klokoak Txuri Urdinera joango dira patinatzerahilaren 28an. Bukatzeko, hilabete honen buka-eran eta oporrak ezin hobeto hasteko martxoa-ren 26-tik 30-ra EUSKAL ASTEA ospatuko dugugure ikastetxean. Egun horietan txotxongiloak,idazleen bisita, futbol jokalarien bisita, XaiborDJ-arekin dantzaldia, buruhandiak… eta, nolaez, gure lagun MATTIN KUKUAREN etorrera!!!Ondo pasa oporrak!

    Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

    Erredakzio kontseiluaEkhi Belar, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

    AdministrazioaMarisol Uriarte.

    Erredakzioa eta maketazioaEkhi Belar eta Koldo Mitxelena.

    Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena.

    Copyright-aTxikitto!

    Lege-gordailuaSS-1111/96

    Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

    GipuzkoakoForu Aldundia

  • ZU MARGOLARI

    2012KO MARTXOA-APIRILA 3

  • DENBORAPASAK

    2012KO MARTXOA-APIRILA4

  • DENBORAPASAK

    2012KO MARTXOA-APIRILA 5

  • TXISTEAK

    2012KO MARTXOA-APIRILA6

    Andereñoak esaten du:-Biharko bost esaldiko idazlana egin beharduzue.Orduan, Jaimito etxera doa, anaiak borro-kan ikusten ditu eta esaten die:-Juan, esan esaldi bat!-Orain ezin dut –eta Jaimitok apuntatzen du.-Eta zu, Markos, esan esaldi bat.-Ez zait inporta zure idazlana! –eta apuntat-zen du.Gero, amari galdetzen dio:-Ama, esan esaldi bat.-Ipini nahi duzuna –eta apuntatzen du.Geroxeago, aitari galdetzen dio:-Aita, esan esaldi bat.-Ez dut ibili nahi –eta apuntatzen du.Azkenean, bere arrebarengana doa eta arre-bak esaten dio:-Eraman bizikletan, eraman bizikletan –etaapuntatzen du.Hurrengo egunean andereñoak esaten dio:-Tira, Jaimito, hasi…-Orain ezin dut.-Jaimito, denbora galtzen ari zara.-Ez zait inporta zure idazlana!-Nota txarra ipiniko dizut!-Ipini nahi duzuna.-Zuzendaritzara joango zara!-Ez dut nahi ibili.-Belarritik eramango zaitut.-Eraman bizikletan, eraman bizikletan.

    MIGUEL ARGOTE

    Nor da Txinako azkarrena?TXIUN.

    Lepekoek zergatik eramaten dute bainuont-zia auto gainean?Sirena eramateko.

    Zergatik eramaten dute hezurra ahoan txa-kurrek?Ez dutelako poltsikorik.

    IRATI LASA

    Irakasleak Jaimitori:-Jaimito, zenbat hezur dauzka zure gorput-zak?-208, jauna.-Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207hezur dauzkala giza-gorputzak?-Bai, baina gaur oliba hezur bat irentsi dut.

    GORKA AYORA

  • TXISTEAK

    2012KO MARTXOA-APIRILA 7

    Andereñoak Jaimitori:-Zenbat da 2x1?-Eskaintza!

    JONE GALLEGO

    Zein da pailazo baten kolmoa?Koloreetako puzkarrak botatzea.

    Auto-eskolako irakasleak gidari-karnetaatera nahi duen ikasleari galdetzen dio:-Zer esan nahi du haur bi kartera banarekinagertzen diren hiruki formako seinaleak?-Eskolatik irten direla.-Irten, irten… sartu ere sar zintezkeen, ez?-Ez, jauna! Haurrak korrika doaz.

    ANDER ARRIETA

    Mutiko bat sofan etzanda zegoen, hankakzabalik, telebista ikusten eta, bapatean, te-lefonoak jo zuen.-Kaixo seme –esan zion aitak telefonoz-. Nonda ama?-Lorategian, aizturrean.-Aizo, seme, ama ez da jada hain gazte etaindartsua. Lagundu zuk!-Ezin dut, beste aitzurra amama dauka etabiak ari dira.

  • ERREPORTAJEA

    2012KO MARTXOA-APIRILA8

    Ez dute magiarik egiten, baina gertu-ratzen dira. Atzamarrak mugituz me-lodia gozoak egiten dituzte, doinuzorgarriak entzun daitezke euren eskuenmugimendu txiki batekin. Andoainen ederkidakite hori, pianojole gazteen lehiaketanurrezko domina lortu baitzuten.

    Jon Azkune eta Jorge Lahidalga lagunakdira, eta adiskidetasun hori pianoa jotze-rako orduan erakusten dute. 2000. urteanjaiotako mutilak, pianoa jotzeko predesti-natuta zeuden, izan ere, euren amak erepianojoleak dira. “Pentsatzen dut eurek gukpianoa jotzea nahi zutela, baina guk gusto-koa dugulako egiten dugu”, aitortzen duJorgek.

    18 urtetik beherako 887 pianojolek jar-

    dun zuten Andoaingo Pianojole GazteenLehiaketan, tartean Eibartik joandako 47gaztek. Lehiatu ziren eibartarrak Juan Bau-tista Gisasola Musika Eskolako, Musikumakademiako eta Isabel Laspiurren ikasleakizan ziren, eta azken honekin klaseak hart-zen dituzten Jorge Lahidalga (12 urte) eta

    Musika duten eskuak

  • ERREPORTAJEA

    2012KO MARTXOA-APIRILA 9

    Jon Azkune (11 urte) urrezko dominarekinitzuli ziren etxera. “20 lagunek osatutakotxandetan jarduten genuen eta gero domi-nak zeinek jasoko zuten aukeratu zuten.Guk urrezkoa jaso eta domekako kontzertuberezian aritzeko aukera izan genuen. Han,alkateak eman zigun domina”, dio Jonek.

    Kideak eta lagunakDiabelliren sonatina interpretatu zuten

    eibartarrek Andoaingo zitan. Lau eskuraaritzen dira, hau da, biak elkarrekin. Jonekgoiko notak egiten ditu eta Jorgek behe-koak. Eta nola lortzen dute bien artean sin-kronizatzea? “Entrenamenduekin lortzenda hori. Gainera, lagunak gara”.

    Astean birritan entsaiatzen dute, ·”bainalehiaketa daukagunean hirutan batzengara”, dio Jorgek. Biek dute pianoa etxean,“baina nola foballean entrenatu ostean arit-zen garenez pianoarekin, Jonen etxera joa-ten gara entsaiatzera”.

    Orain kurtso amaierako kontzertua dutehelburu. “Coliseoan arituko gara, biak el-karrekin”.

  • Lore koloretsuaGauzak zaborrontzira bota baino lehen, pentsa zer egin dezakezun material horrekin. Jarraian, lore koloretsuak egiteko pausoak emango dizkizuegu.

    MATERIALA:-Izozkien makiltxoak.-Tartaletak egiteko paperezko moldeak.-Paper edo kartulina berdea.-Guraizeak.-Kola.-Margoak.-Etxean erreziklatzeko aurki ditzakegun materialak: botoiak, kotoia, koloreetakopaletxoak, egunkarietako paperak, lentejuelak…

    OSAGAIAK:1-Izozkien makiltxoak margo berdearekin (edo nahi duzun kolorearekin) margotu.2-Tartaleten paperak ondo garbitu eta margotu kolore ezberdinekin.3-Makiltxoak eta paperak lehortuta daudenean, loreak osatu makiltxoak zurtoin eta tartaleten paperak petalo bezala erabiliz. Zatiak kolarekin itsatsi.4-Kola lehortzen denean, kartulina berdearekin hostoak moztu eta itsatsi makiletan.5-Petaloak dekoratuko ditugu. Zure imaginazioa aska dezakezu etatartaleta paperetan gustukodituzun materialak itsatsi ditzakezu.6-Lorearen erdigunean egiteko, botoi koloretsua itsatsi dezakezu.

    etxekoartistak

    2012KO MARTXOA-APIRILA10

  • ONDO LO EGIN, MAITEA!

    2012KO MARTXOA-APIRILA 11

    OUrrutiko paraje batean istorio harrigarri hau kontatu zidaten aspaldi.Entzun ondo. Herrialde hartan bakar-bakarrik bizi ziren senar-emazteakhaur bat ekartzeko irrikitan zeuden edo, besterik ezean, arkumetxo bat

    edo katu bat, edo triku bat. Bakardadea oso gogorra egiten zitzaien. Aizue,ba… emazteak trikua aipatu eta haur batez erditu beharrean, triku batezerditu zen.

    Urte batzuk igaro ziren eta trikua artzain hasi zen. Kirikinoa ardi zain!Egundo horrelakorik! Tira… Ba ardi zain zegoen batean erregea aurkitu zuenmendian galduta; negarrez hasteko puntuan zegoen, nora jo etzekiela. Kiri-kinoak inguru hura ondo baino hobeto ezagutzen zuen eta gaztelurako bideaerakutsi zion. Erregeak bere burua arriskutik kanpo ikusita, mesedea eskertunahi izan zion nola edo hala. Denetik eskeini zion: zilarra, urrea, lurraldezabalak… Baina trikuak ez zuen aberastu nahi:

    -Ez, eskerrik asko. Zure alabarekin ezkontzea, horixe nahi dut.Erregearen alaba seko jota geratu zen. Triku batekin eskondu! Eskontza

    egunean negarrez hasi zen eta negarraren negarraz soineko osoa buzti-buztiegin zuen.

    -Ez larritu maitea -esan zion trikuak-. Badago egoera hau konpontzekomodu bat. Heldu ezpata honi eta sartu niri paparrean.

    Emazteari astakeria iruditu zitzaion, baina triku itxurako senarrak tematijarraitzen zuenez, zazta! Bihotzerainoko zuloa egin zion ezpataz.

    Bapatean, trikua gizonbihurtu zen, gizon eder,eta denak pozik; senar-emazteak, erregea… den-denak.

    ARANTZADUN SENARRA

    Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

    MEREZI DU...

  • SUKALDARI LAGUNTZAILEA

    2012KO MARTXOA-APIRILA12

    -Hanburgesak jateko ogia (edo edozein ogi borobil).-Urdaiazpiko egosia.-Gazta.-Cherry tomatea.-Kalabazina.-Olibak.-Azenarioa.-Maionesa, igurzteko gazta, ket-chupa edo mostaza.

    ogitarteko

    dibertigarria

    OSAGAIAK:

    PAUSOAK:1-Ogia zati bitan banatu eta nahi duzu-narekin igurtzi: maionesa, igurztekogazta, ketchupa edo mostaza.2-Urdaiazpiko egosiaren xerra bi sartubarruan eta horietariko bat tolestuezazu mingainaren itxura hartzeko.Ogiaren kanpoaldean laga.3-Begien txanda. Kalabazinarekinegingo ditugu. Itsasteko, igurztekogazta erabiliko dugu.4-Errealistagoa geratzeko, oliba zatitxobi erantsiko dizkiogu.5-Haginak gazta karratutxo birekinegingo ditugu.6-Sudurra cherry tomate erdia izangoda (igurzteko gaztarekin hobeto itsat-siko duzu).7-Azken ukitu zoroa emango dioguorain: ilea. Azenario barratxoekin egindezakegu. Ogian itsatsi… eta ogitartekodibertigarria an ahal izango duzu!

    Ogitarteko bat egiten eta jatenondo pasatzeko errezeta duzuehonakoa. Jatea ere dibertigarriaizan daitekeelako!

  • INTERNETEN…

    www.zurrumurruka.comNori ez zaio gustatzen momentu ona pasatu eta barre egitea? Bada Zurrumurruantzerki taldearekin seguru hori ez zaizula faltako. Puy, Nerea eta Iratik osatzendute taldea. Abtzerki munduan urteak daramatza hirukotea, eta adar desberdine-tatik badatoz ere, Zurrumurruk guztiak uztartzen ditu. Webgunean euren berriizateko aukera luzatzen da eta, besteak beste, antzezlanak, argazkiak eta saioenagenda kontsultau daiteke bertan.

    www.kokorikoko.comDada Company-k, umeentzako liburu elkargileen argitaletxeak, Kokoriko ipuinajarri du salgai. Yago Juez ilustratzailearen laguntzaz sortutako liburu hau iPhone,iPad edota iPod Touch-rako garatua izan da eta Apple Store-an aurki daiteke. Ko-korikokok, animalien izenak ikasteko liburu berritzaile honek, gurasoak umee-kin aisialdi alai eta goxo bat igarotzea du helburu. Ipuin hau animalien etahauen inguruan dauden elementuen izenak eta oinarrizko kontzeptuak euskarazbarneratzeko sortua izan da.

    ARIESEz duzu asko itxaron behar egunak lasai, ardu-rarik gabe eta jolasean pasatzeko. Oporrak mot-zak egingo zaikizu.TAURUSNotak jasotzeko beldurra izango duzu, baina ezzaitez kezkatu, hilabete hauetan egindako langogorrak emaitza onak emango dizkizu-eta.GEMINISEderki gogoratzen duzu iaz zeinen ongi pasatuzenuen Aste Santuan, baina aurten are hobeagoigaoroko dituzu jaiegunak.CANCERGogo handiz hartuko duzu oporraldia, azken al-dian nahiko nekatuta ibili zarelako. Pilak kar-gatu eta sasoian bueltatuko zara azken txanpariaurre egiteko.LEOBadaukazu planik Aste santurako? Lasai, ezzaizkizu eskaintzak faltako-eta. Gauza asko egi-teko aukera izango duzu, denak dibertigarriak.VIRGOZer egingo duzu aste bitan bere begiak ikusibarik? Aguantatuko duzu? Bere argazkiei begirapasako dituzu egunak.LIBRAZerbait berezia gertatuko zaizu Aste Santuan?Oporretatik bueltan oraindik pentsatzen jarrai-tuko duzu gertatutakoan.SCORPIUSPena da ez izatea udako oporrak, ezta? Beno,ez kexatu, 15 egunetan ondo pasatzeko aukeraizango duzu. Udarako itxaron ezazu pixka bat.SAGITARIUSGauza asko dituzu buruan, plan ugari, bainaoporretan ezingo dituzu guzti horiek bete. Halaere, egindakoa gogo handiz egingo duzu.CAPRICORNIUSEz duzu Aste Santu txarra pasatuko, baina ez zo-ragarria izango ere. Beste barik, atseden egu-nak, lasaik, lo asko egiteko aproposak.ACUARIUSGauzak asko aldatuko dira oporrak hasten duzu-netik amaitu arte. Zer gertatuko den erdian?Ikusiko duzu.PISCISImaginatzen duzu oporrak oihanean pasatzea?Oraingoan ez zara oihanera joango, baina AsteSantuan biziko duzunak horren antza izangodu.

  • ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

    2012KO MARTXOA-APIRILA14

    Nagusixen eta umien artian desberdinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu,baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

    Zertan jolasteko ohitturia

    dakazu/zeneukan?

    KATHERIN LOOR, 9 URTE‘Emotera’ jolasten dogu eskolan. Baloi batekin jolas-ten da eta baloia dakana ezin da mobidu. Holan,bestiori emoten saiatu bihar da. Asko gustatzen jata.

    GINA REYES, 27 URTE‘Yes mi estrella’-ra jolasten genduan. Botillen ta-poiak bueltia emonda zegauzen lurrian, bata bestiakarrapatzen saiatu bihar zan eta bestiak tapoieribueltia emoten. ‘Yes mi estrella’ esaten zan orduan.

    ALBA LOURIDO, 9 URTEWii-ra eta ‘Froga, egixa edo erronka’-ra jolasten dot.Gurasuekin jolastia gustatzen jata. Lagunekin gomaeta hoolahopakin jolasten dot.

    ANA COMINO, 37 URTEKromuekin, sokasaltuan, bizikletiarekin, gomare-kin… jolasten genduan kalian. Lagunekin iniltzennintzan, etxetik hurbil, baiña gure kontura.

  • ZER IRAKURRI

    2012KO MARTXOA-APIRILA 15

    DOTTEK OSO GORA HELDU NAHI DUErregaliz taldea lau neskek osatzen dute. Leo, Maya, Dotte eta Fanny dute izena eta lgun minakdira. Oso ondo pasatzen dute elkarrekin, baina batzuetan egoera zailei aurre egin behar izatendiete. Hala ere, onik aterako dira beti beren adoreari eta adimenari esker. Erregaliztarrek ez duteulertzen zer zaila den mutil batekin ateratzea. Eta, era berean, ez dakite zer gaitza izan daitekeenohe elastikoko jauzi-lehiaketa batean parte-hartzea.

    TXORI TXOROAOkil baten istorioa kontatzen zaigu ipuin honetan. Moko-oker jaiotzen delarik, ez du balio zurgint-zarako, eta familiak arbuiatu egiten du. Bere akatsari etekina ateratzen dio, ordea, eskulturagilebihurturik. Hori ez dute ontzat ematen familian, eta etxea utzi beharrean gertatuko da. Bidaia luzebati ekingo dio orduan, leku berriak eta aukera berriak aurkituko dituelarik.

    NIRE AITA IKUSTEZINA DAElenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Par-kera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri… bainainork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da?

    JOXE PANPIN, JOSTAILU SALTZAILE FINJoxe Panpin jostailu saltzailea da. Eta asko bidaiatzen du. Bidaia bakoitzetik ipuin bat ekartzen du,eta seme-alabei kontatzen die gauean. Era guztietako ipuinak: eroak, alaiak, tristeak… Baina ede-rrak guztiak.

    KOMETA BIDAIZALEAKometa bidaizalea izenburuaz zazpi ipuin zein baino zein ederrago eskaintzen dizkigu Karlos San-tisteban idazleak, gai ezberdinak erabiliz, baina guztiotan haurren munduari berezko zaion irudi-mena nabarmena delarik. Hain zuzen ere, egileak beti haur izaten jarraitu nahi lukeela aitortzendu eta ipuinon bitartez haurtzarorako itzulbidea aurkitzen du.

    DESIO IZENEKO TREN BATEANLagun bi, motxila bana, Inter-rail txartela Europan barrena bidaiatzeko: horra liburu honen abia-puntua. Hamaika abentura, pasadizo eta bitxikeria bizi izango dituzue Iker eta Jonek hiriz hiri, tre-netan nahiz gazte-aterpetxeetan, ligatzeko asmoa beti gogoan, Internet gabeko aro batean.

    JUAN

    SAN

    MART

    IN LI

    BURU

    TEGIAN

    EIBAR

    KO LI

    BURU

    DEND

    ETAN

  • komikiakomikiakomikiako

    mi

    kia

    kom

    komikia

    Musika maisuGAZTEAK