PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf ·...

12
1 Joan Antonio Santiago de Iza Zamakola eta Maria de Ozerinen semea zen; berauek ere hantxe jaioak eta auzokoak. Dirudienez, hiru anaia eta arreba bat izan zituen Joan Antoniok. Santiago, zaharrena, Dima eta Arratiako merinaldeko bikarioa izan zen. Beste anaia bat, apaiza hau ere, Txilera joan zen eta honek ere idatzi omen zituen lan batzuk. Hirugarrena, Simon Bernardo, Zamakolada deiakoaren eragilea izatean Bizkaiko Historiaren pertsonai ospetsu bat bihurtu da, eta, azkenik, Ramona. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza PERTSONAIA Bere bizitza gaizki ezagutzen badugu ere, Joan Antonio Zamakola Euskal Herriaren kulturak sortu duen gizakirik interesgarrien eta bitxienetarikotzat jo liteke. Esandakoaren arrazoia beraren ideiek izan duten eraginean legoke. Zamakola mendebaldeko pentsakerak ezagutu duen historigunerik emankorrenetariko batetan bizi izan zen: XVIII. mendearen bigarren erdian eta XIX. mendearen hasieran. Garai hartan bi mugimendu ideologiko garrantzitsu bat etorri ziren: neokiasizismo politikoa eta erromantizismo historizista. Bi joera ideologiko hauen sintesiak Europako lehenengo mugimendu nazionalista edo abertzaleei bultzada erabakior bat eman zien. Euskal Herriak, zorionez, Europan ekoizten ari ziren ideia hauen benetako ordezkari bat izan zuen Zamakolarengan. Joan Antonio Zamakola intelektual liberala izateaz gainera euskaltzale sutsu bat izan zen. 1758. urteko Urtarrilaren 25ean jaio zen Zamakolatarren sortetxean (errota, burdinola, zelaiak eta parrokian sepultura zituena) Indusiko auzoan, Dimako elizatean.

Transcript of PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf ·...

Page 1: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

1

Joan Antonio Santiago de IzaZamakola eta Maria de Ozerinensemea zen; berauek ere hantxe jaioaketa auzokoak. Dirudienez, hiru anaiaeta arreba bat izan zituen JoanAntoniok. Santiago, zaharrena, Dimaeta Arratiako merinaldeko bikarioa izanzen. Beste anaia bat, apaiza hau ere,Txilera joan zen eta honek ere idatziomen zituen lan batzuk. Hirugarrena,Simon Bernardo, Zamakoladadeiakoaren eragilea izatean BizkaikoHistoriaren pertsonai ospetsu batbihurtu da, eta, azkenik, Ramona.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

PERTSONAIA

Bere bizitza gaizki ezagutzen baduguere, Joan Antonio Zamakola EuskalHerriaren kulturak sortu duen gizakirikinteresgarrien eta bitxienetarikotzat joliteke. Esandakoaren arrazoia berarenideiek izan duten eraginean legoke.Zamakola mendebaldeko pentsakerakezagutu duen historigunerikemankorrenetariko batetan bizi izan zen:XVIII. mendearen bigarren erdian etaXIX. mendearen hasieran. Garai hartanbi mugimendu ideologiko garrantzitsubat etorri ziren: neokiasizismo politikoaeta erromantizismo historizista. Bi joeraideologiko hauen sintesiak Europakolehenengo mugimendu nazionalista edoabertzaleei bultzada erabakior bat emanzien.

Euskal Herriak, zorionez, Europanekoizten ari ziren ideia hauen benetakoordezkari bat izan zuenZamakolarengan.

Joan Antonio Zamakola intelektualliberala izateaz gainera euskaltzalesutsu bat izan zen.

1758. urteko Urtarrilaren 25ean jaiozen Zamakolatarren sortetxean (errota,burdinola, zelaiak eta parrokiansepultura zituena) Indusiko auzoan,Dimako elizatean.

Page 2: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

2

Gaztetan bere gurasoek Muruara(Zigoitiara, Araban) bidali zuten etaEuskal Herriaren Historia etazuzenbidea ikasi zituen. Bertan, euskalfolklore eta herri musikarako(bertsolarien desafioak,dantzatxapelketak) zaletasun biziapiztu zitzaion. Irrintzilari aparta izanomen zen, gainera.

1775. urtean Madrilera joan zeneskribau-plaza bat ateratzera, 1783.urtean bere helburua lortuz. Hiri etaGortean tertuli gizon amorratua izanzen, kitarrajole eta dantzari bezalanabarmenduz. 1790. urtean Dimaraitzuli eta ezkondu egin omen zen.Konbentzioko gerra-garaian BizkaikoJaurerriko erregidorea eta DimakoTertzioen kapitaina izan zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZKAIA (1769)Bizkaiko Foru-Artxiboan dago Tomas López-en mapa hau:Zamakola, haurra zela eman zen argitara.

DIMAKO INDUSI AUZOABizkaiko Diman jaio zen Joan Antonio Zamakola. 1758an.Bertan zuten Zamakolatarrek beren sortetxea.

Page 3: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

3

EUSKALTZALE ILUSTRATU BAT

Bai Joan Antonio eta bai bere anaiaSimon Bernardo frantsesekinkolaboratzeagatik salatuak izan ziren.Nolanahi ere, 1795. urtean berrizMadrilen zegoen eta han egunkaribatzuetan idatzi zuen, ezizenezberdinak erabiliz: Don Preciso(gehien erabiliko duena), ZocamalaBatxilerra, «Estravagantísimo» etaSimeon de Errotakojaunarensemea.

Jose Bonaparte-ren agintaldian JoanAntonio Zamakolak bere lanpostuaniraun zuen eta, are gehiago, kargupubliko batzuetan parte hartuz. Izanere, Grefier (edo auzitegiko eskribaunagusia), Tinbrearen idazkari orokorraeta Poliziaren komisaria izan zen, etaJose Bonapartek kondekoratu zuen.Hau dela eta, armada frantsesaerretiratu zenean Zamakolak atzerrirajoan behar izan zuen. Gasteizkoguduaren ondotik Frantziara joan zenbere familiarekin. Frantziarenhegoaldeko eskualde eta hiribatzuetan egonda gero, Auch Gersdepartamentuko hiriburuan jarri zenbizitzen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ERRET ORDENA (1794)Zamakolaren garaiak aldartetsuak izan ziren politikoki, IraultzaFrantsesa medio. Konbentzioko gerratean euskal politikariekhautapen arriskutsuak egin behar izan zituzten, eta armadaerrepublikarraren eta Erret Ordenu hauen artean egin aukera.Zamakolak ere bai.

Page 4: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

4

LEHEN EUSKAL HIST ORIANAZIONALAREN EGILEA

Joan Antonio Zamakolaren garrantziintelektuala lehenengo EuskalHerriaren Historia nazionala berakidaztean datza. Aitzindari bat bazegoenarren (Arnaud Oihenart XVII. mendekoidazle zuberotarra), Notitiae UtriusqueVasconiae delakoan, hain zuzen ere,ikuspegi etnikoa baino ez da agertzen.Zamakolaren idazlan nagusiak honakoizenburu luze hau du: Historia de lasNaciones Bascas de una y otra partedel Pirineo Septentrional desde susprimeros pobladores hasta nuestrosdías. Con la descripción, carácter,fueros, usos y costumbres y leyes decada uno de los estados vascos quehoy existen. Auch-en 1818. urteaneman zen argitara, Duprat-eninprimategian.

Historiako idazlan honen garrantziaulertu ahal izateko faktore batzukontutan izan dira. Lehendabizi, EuskalHerria, XVIII. mendearen bigarrenerditik batez ere, zentralismoarenaldetik gero eta eraso bortitzagoakjasaten ari zen. Egoera haugaizkoatuaz joan zen XIX. mendearenhasieran. Garai honetan «agintezentrala»ren Zerbitzuan idazlanhistoriko batzu idatzi ziren, Godoy-renekimenaz, alegia: Llorente apaizfrantsestatuaren Noticias Históricas de

las Tres Provincias Vascongadas(1806-1808), Madrileko Historiako ErretAkademiak argitaraturiko DiccionarioGeográfico Histórico (1802), etab.Euskal Foruak eta askatasunakGaztelako erregeek emandakopribilegioak baino ez zirela frogatu nahizen idazlan horretan. Eraso zentralistahonek Euskal Herriko intelektualen«erreakzioa» sortarazi zuen, Mogel,Astarloa, Francisco Aranguren etaZamakolarena, hain zuzen ere.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

JOSE BONAPARTE ERREGEANapoleon-ek Penintsulan ezarritako Dinastia berriaren buruazen «Pepe Botella» gaitzizenez deitua. «Frantsestuen»arrastoan ibili zen Joan Antonio; J. Bonaparte-k ohorezkodomina era aman zion.

Page 5: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

5

Zamakola laster konturatu zen euskalForuen jatorriari buruzko eztabaida,euskaldunek beren historia nazionalikez izatetik zetorrela. Hori zela eta,Hegoalde eta iparraldeko euskaldunenHistoria idazteari gogoz ekin zion,ikuspegi berri eta aurrerazale batetik.Zamakolak uste zuen euskal erakundepolitikoen oinarria herriaren gogoanzetzala. Bestalde, euskal sistemapolitikoa Zamakolak Estatuerrepublikarren konfederakuntza batbezala ikusten zuen, bakoitza berebiltzar propioekin. Euskal demokraziaeta askatasunen sinboloa BizkaikoArbola zen. Dimakoaren eritziz, euskalgizartearen sistema demokratikoaantzinako komunismo primitibo batetansustraitzen zen.

Zamakolak, halaber, bere Historian,modu bikain batez, euskaldunen mitoedo sinbolo politiko-kulturalen«korpus»a bildu zuen. Sinbolo hauekErdi Aroan sortu ziren eta XVI, XVII etaXVIII. mendeetan zehar garatuz joanziren. Euskal sineskizun etnikoakhonako hauek ziren: monoteismoa,erromatarrek zapalduak ez izatea,bizkaitarren Jaun Zuriarekin egindakohitzarmena, Bizkaiko burujabetza, etab.

Zamakolaren Historia de lasNaciones Bascas delakoan Europanlehenengo pentsakera nazionalistaosatu zuten elementu ideologikoguztiak aurki daitezke: herri batensorrera eta tradizio historikoaren mitoa,sineskizun amankomunak izatea etaauzokoen aurrean komunitatearengoraipamena, nortasun kultural propiobat, lege eta erakundeamankomunetan agertzen direnak eta,bereziki, hizkuntza propio bat izatea.

Zamakola, europazale amorratu batizan zen, Europaren batasunpolitikoaren aldekoa, bake iraunkorbatetan oinarritua. Plan europazalehonen barruan kokatu nahi izan zuenEuskaldunen Historia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GAZETA DE OFICIO (1810-1813)Independentzi Gerratea deituan argitara eman zuten hauagintari frantsesek. Euskal Herriko lehenengo aldizkari ofiziala.

Page 6: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

6

BOTEREAREN HISTORILARIAKMadrileko Gobernu zentralak sustatu eta lagunduta (Godoy-kbereziki), XIX.aren hasieran Euskal Herriaz garrantzizko lanak ateraziren argitara: Llorente-ren hau da adibiderik ezagunena. Erasoanzetozen hauei erantzun egin behar izan zitzaien: Arangurenen hauda bat, eta Zamakolarena dator geroago (1818).

FOLKLOREAREN AITZIND ARI

Zigoitian zaletu zenetik, musikari etadantzari porrokatua bihurtu zela esandugu. Baina hori baino gehiago izanzen Indusikoa. Folklore hitza etakontzeptua geroagokoa den arren, J.A.Zamakolak espainiar herri musikan etadantzan berebiziko eragina izan zuenbere garaian eta geroago ere.

Espainiako herri-kanten biltzaileaizan genuen: l802an D. Preciso-renizenpean Colección de seguidillas ycanciones Españolas argitaratu zenMadrilen, liburu ospetsu egin zena.

Herri-kantak bildu ezezik, erizpidegarbi bat finkatu nahi izan zuen, egunere baliagarria datekeena: egileareneritziz, herri musika eta dantzagainbehera zihoazen, eta berrirojatortasunera itzuli behar zirelaaldarrikatu zuen.

Geroxeago, 1824ean, Juan IgnazioIztuetak Gipuzkoako dantzagogoangarrien condaira-n dantzaagerikoak moraltasunaren etaantzinakoen bertuteen erakustaile izandaitezkeela dio, Jovellanos eta gureJuan Antonio Zamakola aipatuz. Hainzuzen ere, gipuzkoarrak, bizkaitarrajakintsutzat hartuz, bi aldiz aldatzenditu bai aipatutako bildumako baiHistoria de las Naciones Bascas-ekopasarte luze samarrak. Pasartehorietan garaiko musika eta dantzenaurka erasoten du, jatortasunetikaldendu direla eta.

Azkenik, Joan Antonio Zamakolakgure bertsolaritzaren historian erebehar luke bere tokia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

7

EUSKARA GORAIPATZEN

Joan Antonio Zamakola ezezagunadugu euskararen ideologoen arteaneta, oro har, gure hizkuntzarenhistorian.

Intelektual liberala izanik euskerarengoraipatzaile izan zen aldi berean.Izan ere, Frantses Iraultzan zituenbere sustraiak, eta handi-mandikaliberala dei genezakeen joerarenbarruan egon ziren Euskal Herrianintelektual batzuk, beren buruakeuskaltzale bezala agertu zituztenak:adibidez, eta gure J.A. Zamakolazgainera, Don Sanadon edo Essai surla noblesse des Basques-en egilea,D'Iharze de Bidassouet, Iztueta, etab.Euskaltzaletasunean bereizten da,bada, garai hartako Espainiako besteliberal batzuetatik: DiccionarioHistórico-Geográfico-ko egileentzatbezala, liberal hauentzat euskarahizkuntza landugabea zen, idaztekogai ez zena. Hauek gaitzesten etaerdeinuz betetzen zuten bitartean, J.A.Zamakolak euskara gorapaitu egitendu bere liburuetan, etxekoei etakanpokoei euskaldunen hizkuntzakdituen balioak erakutsi nahiz.

J.A. Zamakolaren eritziz, euskararenbeheraldia eta egoera jausiaeuskaldunek beren hizkuntzarenbalioaz ordurarte jabetu ez izatetikzetorren. Aberatsek beren seme-alabeierakutsi nahi ez dietelako, edopobreek haiei jarraituz, beraiek bainogehiago dakitela uste izanik. Etaberaz, J.A. Zamakolak, jakinezazseme-alabei asaben hizkuntzairakasten ez dietenen jokaeragaitzesten du. Baina Pedro PabloAstarloaren obra handiek ezjakintasunhau astindu omen zuten, euskalduneiberauen hizkuntzaren balioakerakustean.

BIZKAIKO HISTORIA (1790)Iturrizaren obra klasiko hau, Zamakolaren belaunaldiaren Kezkahistoriografikoek eztenkatuta idatzi zen, zalantzaz betetakoetorkizunaren aurrean ere iraganean argiak bilatu nahirik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

8

Historia de las Naciones Bascas-ekokapitulu batetan, «Lengua de losBizcaynos», Court de Gebelin-eneritzia jasotzen du, hots, hizkuntzabatek herri baten nortasun agiri etahistoriaren erakusle izan beharduelakoa. Adibidez, Errok dio: lalengua, archivo de las prácticaspolíticas y morales de los pueblos (Elmundo primitivo, 1815, XIX).

Erizpide hauek berepentsamoldearen arabera aplikatzendizkio euskarari. Adibidez, euskaranisladatzen dira, Indusikoaren ustez,iraganaldiko euskal errepublika etafederaziopekoen edo lehendabizikogizakien bertuteak. Ilustrazioakekarritako gaitzen aldean eredudirenak. Euskara hizkuntzademokratikoa eta igualitarista daZamakolarentzat: adibidez, «eztok eta

baidok» edo hitanoa baino ez omendago, sartuberria den zuka eraonartzen delarik, baina ez «berorika»,jatortasunaren eta euskaldunen artekoberdintasunaren izenean baztertubehar omen dena. Bestenaz, J.A.Zamakola ez da hizkuntzalari bat, eta,areago, euskarari buruzko ideiak ezdira gehienbat bere burukoak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BILBO (XVIII.aren azkenetan)Zamakolak ezagutu zuen Bilbo honela ageri da garaiko grabatuhonetan: merkatari eta itsasgizonen hiria.

HISTORIA DE LAS NACIONES BASCASHau da Zamakolak euskal Historiografiari eskaini zion ekarririknagusiena. Bere elbestealdian eman zuen argitara (Auch, 1818).

Page 9: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

9

ASTARLOAREN ZABALTZAILE

Pedro Astarloaren ideien zabaltzailedugu. Hain zuzen ere, harenhilburukoan Juan Bautista Erro eta gureJ.A. Zamakola izendatzen diraoinordeko. Historia de las NacionesBascas-en Apologia-ko (1803)hirugarren parteari jarraitzen zaio.Durangarraren ideia nagusia jasotzendu, hots, euskaldunen hizkuntza soilkiizan zitekeela, bere antzinatasun etaletra, silaba eta hitzen esanahiagatik,antzinako edo hasierako hizkuntzabakarra edo horren alabakia.

Ondoren, euskararenperfektutasunak erakutsi nahi ditualfabetoan, hitzen egitura etaanalogiazko esanahian, silaba etahitzen ugaltasunean, atzizki etadeklinabide deitzen ditugunetan,artikuluetan, generorik ezean, 206aditz-jokoetan, bereziki hitzen ordenan,eta lehendabiziko gizakiek berenpremietarako sortutako hitzenantzinatasunean. Euskal aditz-joko edoirabiakerari buruz, eta besteeneritziaren aurka, erraza omen da berori.Erakusburu gisa, aditz laguntzailearenforma nagusiak dakartza, bizkaieraz,esandako «Lengua de los Bizcaynos»kapituluan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

FOLKLOREAZZamakola bizkaitarra (= D. Preciso) eta Iztueta giputzabezalako folklorezaleek lan ederrik franko egin zuten XIX.mendean herriko ohitura, kanta eta jakituria jasotzen.

Page 10: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

10

HIZKUNTZAREN DEFENTSANHizkuntzaren ohoretan, defentsan eta berorren aldekoideologia eta jarrerak lantzeko honelako lanak kaleratu zirenXIX. mendearen hasieran, Euskal Herriak bizi izan beharkozuen krisi sozio-kultural larrienaren atarian. Zamakolarenhizkuntz lanak ere testuinguru honetan eman behar dira.

Euskal hitzen garbitasun etahonestasunak (euskaraz ez dagoelaberba txarrik, alegia), abereakizendatzeko hitzek, Espainiakopertsona-izenek eta abarrek hizkuntzahonen antzinatasuna erakusten omendute. Halaber euskara naturarenhizkuntza omen, eritasun eta beraueksendatzeko landare izenetan,maitasun eta sendimenduadierazpenetan ere oparoa delarik.

1822an, liberalen hiru urtekoagintaldian, J.A. Zamakolak liburuskabat argitaratu zuen Bilbon, bereHistoria de las Naciones Bascas-ekoesandako kapituluaren laburpen dena,bere izen abizenen hasiera-letraz:Perfecciones analíticas de la lenguabascongada. A imitación del sistemaadoptado por el célebre idiologista D.Pablo Pedro de Astarloa en susadmirables Discursos filosóficos sobrela primitiva lengua: por D. J.A. de Z.Año de 1822.

Izan ere, P.P. Astarloaren obranagusiak, Discursos Filosóficos sobrela primicia de la lengua delakoak,itxaropen handiak sorrerazi zituenhemen eta Europan, baina JuanBautista Erro atzerriratuaren eskutangeiditu zen eta horregatik erabaki bidezuen J.A. Zamakolak haren berriematea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

11APOLOGIA DE LA LENGUA BASCONGADAMadrilen kaleratu zen obra hau (1803), ata HistoriAkademiaren Diccionario geográfico-histórico de España-ri(1802) erantzun nahi izan zion beronen bidez Astarloak,euskararekikoak zuzendu nahiz.

W. von HUMBOLDT (1767-1835)XIX.aren atarian etorri zitzaigun Euskal Herrira jakitun alemanhau: garaiko hajnbat euskalarirekin izan zuen harremanik; honizor diogu, neurri on batetan, euskara Europako hizkuntzalariaurreratuenei, modu itxuroso batean, aztergaierrespetagarritzat proposatu izana.

PABLO ASTARLOA (1752-1806)Bere belaunaldian itzalik handiena izan zuen euskalaria duguAstarlo: zientziaurreko ahaleginak izan ziren harenak, bainagaraiko euskaltzaleei segurtasun ideologiko bat eman zienAstarloaren lanak. XIX. Mendean beste herri askotangertatutakoen antza du gurean Astarloarenak.

ORTOGRAFIAN ERAGILE

Bere maisuari jarraituz, euskal alfabetoautonomo —gaztelaniarekiko— batbultzatu nahi izan zuen. Areago, J.A.Zamakola euskal ortografian eman zirenerreformen eragile gertatu zen. Adibidez,Pedro Antonio Añibarro eta Juan MateoZabala bizkaitar idazleak, y, k, b, (azkenhauek betiko gelditu direnak) idaztenhasi ziren. Lehenengoari dagokionez(yan, yausi) Añibarro arratiarrakIndusikoa aipatzen du adituen artean,Larramendi, Kardaberaz eta Hervas-ekinbatera, euskara sartu den «ja-je-jia»gaitzesterakoan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: PERTSONAIA Joan Antonio Santiago de Izaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zamako.pdf · 2009. 8. 19. · Historia de las Naciones Bascas-eko kapitulu batetan, «Lengua de

12

ONDORIOAK

Joan Antonio Zamakola ondasunetnografikoa nazional bihurtzekobideetatik abiatu zen, berau neurrihandi batean lortuz, bere garaikobaldintza ideologikoen arabera.Zamakola liberalismo eta lehenerromantizismoaren elementuen bilketaeta sintesi bat egiten saiatu zitzaigun.Izan ere, sintesi honetatik sortu zirenEuropako lehen nazionalismoak.Horrexegatik pozik egon gintezkeeuskaldunok Zamakolagan euskalnazionalismoaren aitzindari bat izandugulako, eta hain zuzen ere Europakobeste herri eta nazio txikiek berenohitura, hizkuntza eta askatasunpropioak defendatu eta estatu nazionalhandiak sortu eta sendotzen ari zirenmomentuan.

Testuinguru hau kontutan izanikhobeki uler genezake Zamakolakeuskaran izan zuen interesa, beraulehendabiziko eraso kultural etapolitikoak jasaten ari zen herri batennortasunaren adierazgarri nagusiabaitzen eta, beraz, naziogintzarakobeharrezko tresna. Zamakolak nazio-hizkuntzaren beheraldi eta egoerajausituaren arrazoia euskaldunenezjakintasunean aurkitzen zuen etaberori gainditzeko Pablo PedroAstarloaren ideiak zabaltzeari ekinzion, euskararen berezitasunak

goraipatuz. Arlo honetan ere ilustrazioarrazionalista eta aurre-erromantizismoaren elementuak biltzenditu.

Ulergarria da, beraz, euskalnazionalismoaren eraikitzaileak, AranaGoiri'tar Sabinek, Joan AntonioZamakolaren ideietan edan izana.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

PERFECCIONES ANALITICAS (1 822)Garaiko joerei jarraiki, Zamakolak ere, hizkuntzaren barne-«balioen» gain jaso zuen euskararen aldeko bere defentsa,euskal berezgarritasun asko (Foruak, hizkuntza, ohiturak,sineskizunak... ) ofizialki zalantzatan jartzen ziren urte haietan.