Periodico junio euskara

4
Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde Pasa den maiatzak 18an, frackingaren aurkako mugimendu ez- berdinek deituriko manifestazioa jendetsua eta giro bizikoa izan zen. Eguraldi desatseginaz gain 3.000 pertsona inguru bertaratu gi- nen. Egia esan, hitzorduaren ordu berean jausitako euri eta kazka- bar-zaparradak ziurrenik bat baino gehiagori kalera irteteko gogoak kenduko zizkiola ere kontuan hartu beharrekoa da. Hala eta guztiz ere, bertaratu zen jendeak edozer gauza jasateko prest zegoela argi erakutsi zuen, ahots, pankarta eta mozorro ezberdinek koloreztatu bait zuten martxa osoa. Zehazki aparkalekuan estatuko leku ezberdinetatik etorriak zi- ren 11 bat autobus zenbatu ziren. Beraz honek argi isladatzen du frackinga tokian tokiko ardura bat izateaz haratago dioala. Euskadi eta Kantabria izan ziren ordezkari oparoenak hainbat autobus heldu ziren eta bertatik. Hauen artean aipamen berezia merezi du Kuartan- goko bailarak, autobus bat nahikoa ez bait zen izan deialdirako ize- na emana zuten pertsona guztiak eramateko haina. Azpimarragarria da ere Burgoseko kasua, probintziako txoko guztietatik etorri bait zen jendea, iparraldeko zein hegoaldeko muturretako ordezkariak bertaratu ziren, beraien udalerria frackingaren aurkakoa zela aditze- ra ematen zuen estandarteak zeramatzatelarik.. Manifestazioa arratsaldeko 6etan hasi zen, puntualtasun zehat- zez. Egia esan, frackingaren aurkako asanblada eta plataforma ez- berdinek egindako deialdiak hedabideetan ikusmira handia sortu zuen. Hala ere, ibilbidea hastera zihoanean begirada guztiak meha- txatzen gintuen zeru griserantz zuzendu ziren eta ez ordea deialdia ederki girotzen zuten mozorro, pankarta eta dorre ezberdinetara. Euri jasa espreski ordu berean hasi zen, eta bukaerararte ez zen gel- ditu izan. Amaierako diskurtsoak behintzat aterkiak itxita txalotu ahal izan ziren. Azpimarratu beharrekoa da hortaz, Burgos erdial- detik joan zen manifestazioak bi ordu iraun zituela eta euriak ez zituela kikildu frackingaren aurkako oihu eta kanta ugariak. Gainera, ez dugu zalantzan jartzen ez dela azken manifestazioa izango, ez behintzat zulaketa planek hainbat enpresa eta alderdi po- litikoen buruan jarraitzen badute. Azkenik, ezin dugu ahaztu, Bur- gosekoarekin batera aldi berean Albaceten ere martxa bat antolatu zela aipatzea elkarrekin koordinatu zena. Azken honek gogorarazten digu frackingaren arazoa ez dela “vasco-cantabrica” deritzon arroan soilik kokatzen. www.frackingezaraba.org Fracking Ez Araba, Eleak, Herrira, AHT Desobeditu eta Joxemi Zumalabe Fundazioak, elkarrekin batera antolatu ditugun desobedien- tzia zibilari buruzko jardunaldiak aurkezten dizkizuegu. Gaur egun, zibil eta politikoak praktikan jartzea gero eta zailagoa den eraldake- ta sakoneko testuinguru batean kokatzen gaitu. Bertan, ezinbestekoa den herri mugimenduen lana aurrera eramatea egunez egun gero eta oztopatuagoa bilakatzen du. Gure ingurunean benetan eragin nahi baldin badugu, premiazkoa da garai berri hauen aurrean neurriak hartzearen beharra. Hona hemen errealitate berri honi aurre egi- teko erronka habian jartzeko era interesgarri bat: desobedientzia bera gizartearen eraldaketarako tresna gisa aztertzea. Horretarako bi egun izango ditugu, ekainaren 8a eta 9 hain zuzen ere. Bertan mahai-inguruak, eztabaidak, lantegiak eta haus- narketarako tarteak izango ditugu elkarrekin ekintzarako aukerei buruz pentsatzen saiatzeko. Hizlarien artean Mario Zubiaga, Marta Luxan eta Raul Zibechi izango ditugu, eztabaida abe- rasteko helburuarekin lehenengo gogoetak jaur- tikiko dizkigutelarik. Bestalde, Bilgune Femi- nista, Mugitu! eta Eleak ere bertan egongo dira. Izan ere, bizi izan dituzten bizipenetan oinarri- tuz talde hauetako partaideek beraien iritziak azalduko dizkigute. Ondoren igandean, KEM/ MOC-en esku bi lantegi praktiko izango ditugu. Batean legeari lotutako alderdiak landuko dira eta bestean aldiz beldurraren kudeaketaz arituko gara. Guzti honetaz gain, esan beharra dago larunbatean herri bazkari bat egongo dela eta arratsaldeko saioei amaiera emateko ere, lun- txpoteoa izango dugula. Bestalde, aipatu beharra dago, jardunaldietan zehar itzulpen zerbitzuak egongo direla eta baita haurrentzako txokoa ere. Montehermoson ikusiko gara ordun! ekai- naren 8an goizeko 10etan! Frackingaren aurkako opo- sizioa aitzina doa Nafarroan. Parlamentuan Foru gobernuari Nafarroa frackingik gabeko lu- rralde aitortzea eskatzen zion mozio bat onartu ostean, iragan maiatzaren 23an Fracking-a gas ez-konbentzionala ikertzeko eta erauzteko teknika gisa erabiltzea debekatzea helburu duen lege proiektu bat hartu zuten aintzat. Proposamena, kantabrian onartu zen legearen oso antzekoa, alder- di sozialistak aurkeztu zuen eta Izquierda-Ezkerra, NafarroaBai, Aralar, Bildu eta nafarroako al- derdi sozialistaren beraren aldeko bozkak jaso zituen. UPN abste- nitu egin zen eta PP-ko 4 parla- mentariak izan ziren ekimenaren aurka bozkatu zuten bakarrak. Proposamena aintzat hartu izana foru lege honen tramita- zioaren hasiera besterik ez da izan eta beraz, oraindik ere zain egon beharko dugu Nafarroan fracking-a debekatzen duen lege bat ikusi arte, onartua bada be- hintzat. Fracking Ez Arabak begi onez ikusten du fracking-aren aurkako debekuak mehatxatutako lurral- deetan zehar hedatzea, baina adi egon beharko dugu zenbait al- derdi politikoren anbiguotasunari eta debeku hauen benetako era- ginkortasunari. Nafarroak aurrera darrai frackingaren aurka Burgosera deitua zen manifestazioa jendetsua izan zen eta hasieran jausi zen euri eta txingor-zaparrada galantak ez zuen giro paregabea zapuztu. adi alderdi politikoen iritzi aldaketekin Ekaina 2013 Doako alea 4. Zenbakia Desobedientziaren inguruan Burgosek aurre egin zion bai frackingari baita eguraldiari ere Hona hemen manifestazioak amaiera aldean zuen irudia. Jendea gerturatzen ari zen une horretan frackingaren aurkako azken diskurtsoak entzutera

description

Burgosen egindako manifestazioak ekaineko alea irekitzen badu ere, albiste eta berriekin betetako zenbakia dugu esku tartean. Bestak beste, desobedientzia jardunaldiak, Nafarroan frackingaren aurkako mugimenduen aurrerapausuak, Legebiltzarrean egindako agerraldia, kamiseta lehiaketa eta Camiseako kasua, Amazoniako erraiteako gasa. Zenbaki honekin, Fracking Ez udako bidea hasiko du eta irailera arte doan agurra egiten du, hori bat txozna eta ekimen desberdinetan aurkituko gaituzue

Transcript of Periodico junio euskara

Page 1: Periodico junio euskara

Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde

Pasa den maiatzak 18an, frackingaren aurkako mugimendu ez-

berdinek deituriko manifestazioa jendetsua eta giro bizikoa izan

zen. Eguraldi desatseginaz gain 3.000 pertsona inguru bertaratu gi-

nen. Egia esan, hitzorduaren ordu berean jausitako euri eta kazka-

bar-zaparradak ziurrenik bat baino gehiagori kalera irteteko gogoak

kenduko zizkiola ere kontuan hartu beharrekoa da. Hala eta guztiz

ere, bertaratu zen jendeak edozer gauza jasateko prest zegoela argi

erakutsi zuen, ahots, pankarta eta mozorro ezberdinek koloreztatu

bait zuten martxa osoa.

Zehazki aparkalekuan estatuko leku ezberdinetatik etorriak zi-

ren 11 bat autobus zenbatu ziren. Beraz honek argi isladatzen du

frackinga tokian tokiko ardura bat izateaz haratago dioala. Euskadi

eta Kantabria izan ziren ordezkari oparoenak hainbat autobus heldu

ziren eta bertatik. Hauen artean aipamen berezia merezi du Kuartan-

goko bailarak, autobus bat nahikoa ez bait zen izan deialdirako ize-

na emana zuten pertsona guztiak eramateko haina. Azpimarragarria

da ere Burgoseko kasua, probintziako txoko guztietatik etorri bait

zen jendea, iparraldeko zein hegoaldeko muturretako ordezkariak

bertaratu ziren, beraien udalerria frackingaren aurkakoa zela aditze-

ra ematen zuen estandarteak zeramatzatelarik..

Manifestazioa arratsaldeko 6etan hasi zen, puntualtasun zehat-

zez. Egia esan, frackingaren aurkako asanblada eta plataforma ez-

berdinek egindako deialdiak hedabideetan ikusmira handia sortu

zuen. Hala ere, ibilbidea hastera zihoanean begirada guztiak meha-

txatzen gintuen zeru griserantz zuzendu ziren eta ez ordea deialdia

ederki girotzen zuten mozorro, pankarta eta dorre ezberdinetara.

Euri jasa espreski ordu berean hasi zen, eta bukaerararte ez zen gel-

ditu izan. Amaierako diskurtsoak behintzat aterkiak itxita txalotu

ahal izan ziren. Azpimarratu beharrekoa da hortaz, Burgos erdial-

detik joan zen manifestazioak bi ordu iraun zituela eta euriak ez

zituela kikildu frackingaren aurkako oihu eta kanta ugariak.

Gainera, ez dugu zalantzan jartzen ez dela azken manifestazioa

izango, ez behintzat zulaketa planek hainbat enpresa eta alderdi po-

litikoen buruan jarraitzen badute. Azkenik, ezin dugu ahaztu, Bur-

gosekoarekin batera aldi berean Albaceten ere martxa bat antolatu

zela aipatzea elkarrekin koordinatu zena. Azken honek gogorarazten

digu frackingaren arazoa ez dela “vasco-cantabrica” deritzon arroan

soilik kokatzen.

www.frackingezaraba.org

Fracking Ez Araba, Eleak, Herrira, AHT

Desobeditu eta Joxemi Zumalabe Fundazioak,

elkarrekin batera antolatu ditugun desobedien-

tzia zibilari buruzko jardunaldiak aurkezten

dizkizuegu. Gaur egun, zibil eta politikoak

praktikan jartzea gero eta zailagoa den eraldake-

ta sakoneko testuinguru batean kokatzen gaitu.

Bertan, ezinbestekoa den herri mugimenduen

lana aurrera eramatea egunez egun gero eta

oztopatuagoa bilakatzen du. Gure ingurunean

benetan eragin nahi baldin badugu, premiazkoa

da garai berri hauen aurrean neurriak hartzearen

beharra.

Hona hemen errealitate berri honi aurre egi-

teko erronka habian jartzeko era interesgarri bat:

desobedientzia bera gizartearen eraldaketarako

tresna gisa aztertzea. Horretarako bi egun izango

ditugu, ekainaren 8a eta 9 hain zuzen ere. Bertan

mahai-inguruak, eztabaidak, lantegiak eta haus-

narketarako tarteak izango ditugu elkarrekin

ekintzarako aukerei buruz pentsatzen saiatzeko.

Hizlarien artean Mario Zubiaga, Marta Luxan

eta Raul Zibechi izango ditugu, eztabaida abe-

rasteko helburuarekin lehenengo gogoetak jaur-

tikiko dizkigutelarik. Bestalde, Bilgune Femi-

nista, Mugitu! eta Eleak ere bertan egongo dira.

Izan ere, bizi izan dituzten bizipenetan oinarri-

tuz talde hauetako partaideek beraien iritziak

azalduko dizkigute. Ondoren igandean, KEM/

MOC-en esku bi lantegi praktiko izango ditugu.

Batean legeari lotutako alderdiak landuko

dira eta bestean aldiz beldurraren kudeaketaz

arituko gara. Guzti honetaz gain, esan beharra

dago larunbatean herri bazkari bat egongo dela

eta arratsaldeko saioei amaiera emateko ere, lun-

txpoteoa izango dugula. Bestalde, aipatu beharra

dago, jardunaldietan zehar itzulpen zerbitzuak

egongo direla eta baita haurrentzako txokoa ere.

Montehermoson ikusiko gara ordun! ekai-

naren 8an goizeko 10etan!

Frackingaren aurkako opo-

sizioa aitzina doa Nafarroan.

Parlamentuan Foru gobernuari

Nafarroa frackingik gabeko lu-

rralde aitortzea eskatzen zion

mozio bat onartu ostean, iragan

maiatzaren 23an Fracking-a gas

ez-konbentzionala ikertzeko eta

erauzteko teknika gisa erabiltzea

debekatzea helburu duen lege

proiektu bat hartu zuten aintzat.

Proposamena, kantabrian onartu

zen legearen oso antzekoa, alder-

di sozialistak aurkeztu zuen eta

Izquierda-Ezkerra, NafarroaBai,

Aralar, Bildu eta nafarroako al-

derdi sozialistaren beraren aldeko

bozkak jaso zituen. UPN abste-

nitu egin zen eta PP-ko 4 parla-

mentariak izan ziren ekimenaren

aurka bozkatu zuten bakarrak.

Proposamena aintzat hartu

izana foru lege honen tramita-

zioaren hasiera besterik ez da

izan eta beraz, oraindik ere zain

egon beharko dugu Nafarroan

fracking-a debekatzen duen lege

bat ikusi arte, onartua bada be-

hintzat.

Fracking Ez Arabak begi onez

ikusten du fracking-aren aurkako

debekuak mehatxatutako lurral-

deetan zehar hedatzea, baina adi

egon beharko dugu zenbait al-

derdi politikoren anbiguotasunari

eta debeku hauen benetako era-

ginkortasunari.

Nafarroak

aurrera darrai

frackingaren aurka Burgosera deitua zen manifestazioa jendetsua izan zen eta hasieran jausi zen euri eta txingor-zaparrada

galantak ez zuen giro paregabea zapuztu.

adi alderdi politikoen

iritzi aldaketekin

Ekaina 2013

Doako alea

4. Zenbakia

Desobedientziaren inguruan

Burgosek aurre egin zion bai frackingari baita eguraldiari ere

Hona hemen manifestazioak amaiera aldean zuen irudia. Jendea gerturatzen ari zen une horretan frackingaren aurkako azken diskurtsoak entzutera

Page 2: Periodico junio euskara

2 FRACKING EZ 2013 Ekaina

Fracking Ez Araba, Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Ga-

beko Injeniaritzak antolatuta, pasa den maitzaren 8, 9, 10 eta 11ean izan

ditugu Gasteizen energia inguruan antolaturiko jardunaldiak. Hainbat

gauza hartu beharko genituzke kontuan ondorioak atera nahi baditugu;

parte-hartzearen inguruan, prentsaren tratamendua, hitzaldien kalita-

tea, alternatibak...

Aipatu nahi dugun lehen kontua gaiaren inguruan ikusi dugun in-

teres haundia izan da. Hori argi utzi dute egun bakoitzean inguratu di-

ren pertsonen batazbesteko kopuru haundiak, 100 ingurukoa. Hitzaldi

ostean emandako debateetan ere jendeak asko hitzegin du. Auzolana

frontoian emandako dokumentalen saiotara inguraturiko jende kopurua

ere gehitu behar diogu. Harrigarria ere jardunaldiek prentsan izan du-

ten ohiartzuna, irrati eta periodiku gehienetan jardunaldien programa-

zioa eskeintzeaz gain, hainbat kazetarik hizlari ezberdinen disposizioa

aprobetxatu bait du elkarrizketak argitaratzeko.

Gustora geratu gara ere edukin eta hitzaldien kalitatearekin. Banaz

bana, hitzaldietan argi ikusi da, hainbat ikuspuntuetatik begiratuta, gaur

egun mahai gainean ditugun erronkak eta baita laster iritsiko direnak

ere. Badira hainbat ebidentzia nahikoa argi azaldu zaizkigunak. Be-

rriztagarriak ez diren baliabideen erabilpen masiboan dago kapitalismo

globala, eta naturaren biziberritze ahalmena aspaldi pasa genuela ikas-

teaz gain, ikusarazi digute nola egungo geoestrategia politiko-militarra

!"#$%&'("#")&*)+( ')& , -+%)&.)'%).%* ,&/&#0#)& !")"#&.(" - "!# ")-)&

mantentzeko asmoarekin, bere atzean justizia sozialaren izpirik utzi

gabe, bai ordea sekulako zor ekologikoa. Baina desoreka guztiak me-

dio, ez da nahikoa erritmoa mantentzeko. Horretarako ustiapen muga

guztiak gainditzen hasiak gara, baliabide fosilak gero eta agortze sin-

toma nabariagoak ematen dituen neurrian. Hazkundearen, garapenaren

")&1-(+- !#)- ,&%2 , ),3&+#- &%,+#-#)& ")&. - &'#--)'* )$&!)$-%4&$)"#&

beharko ditugu. Hori da fracking-aren bentazko kontestua. Baina dena

aldatzen ari da, eta hasi beterik ez gara egin

Gaur egungo egoera mantentzearren esfortzu izugarriak eginagatik,

mundu mugatu baten errealitate egoskorra laister gailenduko da. Tek-

nologiak ez du ekidingo eredu fosilak mugak dituenaren egi gordina,

eta berau heltzear dagoela, ez bada jadanik iritsi. Energiaren erabilga-

rritasunaren murrizketak gehiengo baten miseria ekarriko duen ala bes-

te joko arau batzuk ahalbidetuko dituen ez dakigu oraindik. Proiektu

txikitzaileen aurrean erakutsi dezakegun indarra eta beste erreleatitate

batzuk eraikitzeko ahalmenean oinarrituko da gure aukera, aukerarik

izatekotan.

Gero eta jende gehiago ari da ohartzen arazo hauetaz eta badira

hainbat idea eta ekimen bidezidorrak ireki nahian, oraindik eskala

txikian bada ere. Ekimen eta idea hauek, ezinbestean kontsumoaren

jaitsieran izan beharko dute oinarria, energia eta elikadura burujabeta-

sunean, zirkuitu txikietan, baliabide fosilik gabeko mugikortasunean,

besteak beste. Baina erronka sekulakoa da, desazkundean dagoen

egungo errealitateak ez bait du banaketa justurik bermatzen. Geldit-

zen den aukera bakarra txikizioa gelditu eta aberastasuna banatzea da.

Baina horretarako, eredu energetikoaz haratago, aldaketa beste hainbat

mailatan beharrezkoa da, hala nola politikan, gizarte ereduan, garapen

ereduan. Eta, noski, esate hutsarekin ez digute eskeiniko aldaketa hori...

EDTORIALA

Frackingaren aurkako oposizioa

kongresura iritsi da

Iragan maiatzaren 22an Riudaura Junts Contra el Fracking, Aturem el

Fracking, Plataforma Antifracking de Comarcas de Castellón, Teruel

sin Fractura eta Fracking Ez Kuartango plataformetako ordezkariek

Madrileko diputatuen kongresura jo zuten alderdi politikoei frakin-

garen aurkako erabateko gaitzezpena adierazteko. Bilerara, Izquier-

da Plural taldean bildutako Iniciativa per Catalunya Verds, Esque-

rra Unida y Alternativa eta Chunta Aragonesista-ko ordezkariak eta

ERC, BNG, talde mistoaren zein PSOEren ordezkariak joan ziren.

Bilera honetan, fracking-aren eraginen inguruko informazioa hela-

razi zitzaien: uraren kontsumoa eta kutsadura, lurraldearen eraldat-

zea, ingurumenaren kutsadura, gasaren burbuila, espekulazioa, eredu

energetiko berri baten beharra … Joandako taldeen artean harrera po-

sitiboa izan zen, baina dudari gabe, hutsegiterik nabarmenena PPrena

izan zen, ganberan eta gobernuan gehiengo osoa duen alderdiarena.

Bisita honi erantzunez, badirudi PPren gobernua lege proiektu bat

prestatzen ari dela, teknika ez-konbentzionalak hidrokarburoen

34/1998 legearen baitan sartzeko eta modu honetan fracking-a estatu

osoan erabiltzea ahalbidetzeko (baita kantabrian bertan ere, non PPk

gobernuan egonda frackingaren aurkako lege bat bultzatu zuen)

Apurka apurka, eskala poiltiko guztietara ari da hedatzen fracking-

aren aurkako oposizioaren ahotsa, egitura lokaletatik hasita gure

egunerokotasunean hurrunen aurkitzen diren horietara. Bidean ikusi

ahal izan dugu nola aldatzen den zenbait alderdiren jarrera maila des-

berdinetan ari direnean eta nere herriko alkatearen aurkakotasuna ez

dela bere alderdiko goi egituretan onartua izaten. Kontraesan hauen

aurka ere borrokatu beharko gara, ikusgarri egin eta kritikatuz.

Frackingaren agerraldiak

Iragan maiatzaren 8an, Frac-

king EZ Arabako zenbait ordezka-

rik agerraldia egin zuten Eusko

legebiltzarreko ingurumen batzor-

dean. Agerraldi honetan, EAEan

fracking-ak egun duen egoeraren

inguruan plataformak duen iritzia

helarazi zitzaien batzordean or-

dezkaritza duten alderdiei. Iaz, in-

dustria batzordera jo eta fracking

teknikaren inguruan dugun iritzia

adierazteko aukera izan genuen

eta beraz, oraingo honetan, jazo

berri diren zenbait gertakari ba-

loratzeko tartea hartu genuen. Le-

henik eta behin, aurkeztutako IL-

Pari betoa ezarri zioten alderdien

jokabidea kritikatu zen eta baita

alderdi hauek partaidetza kont-

zeptuaren inguruan egiten duten

interpretazio murriztaile eta inte-

resatua ere. Horretaz gain, Eus-

ko jaurlaritzak, Arantza Tapiaren

bitartez, frackingaren inguruan

egin dituen azkeneko adierazpe-

nak ere baloratu ziren eta azkenik,

fracking-aren inguruan plazaratu

berri diren zenbait ikerketa aipa-

tu ziren, besteak beste, Deborah

Rogers-ek Wall Street-ek gasaren

burbuilan izandako paperaren in-

guruan idatzitakoa edota J. Dave

Hughesek argitaratutakoa, erren-

dimendu beherakorraren legeak

erauzketa ez-konbentzionalean

izango duen eraginaz ohartaraziz.

Beste alde batetik, Batzar Na-

gusietan ere izan ziren fracking-a

hizketagai bihurtu zuten agerral-

diak. Maiatzaren 7an ingurumen

batzordean agerraldia egin zuten

Javier De Andrés ahaldun nagu-

siak, Marta Ruiz Cerrillo hiri-

gintza eta ingurumen saileko foru

diputatuak eta Alberto Cimade-

villa Arabako Foru Aldundiko

ingurumen saileko hidrogeologia

ataleko buruak. Oraingo hone-

tan, agerraldiek (hidrogeologia

atalaren aldeko txostena tarteko)

Aldundiaren jarrera teknikoa ar-

gitzeko balio izan zuten eta baita

Aldundiak 2012ko apirilean gas

ez-konbentzionalaren inguruan

egindako jardunaldietan izan zuen

papera argitzeko ere. Jardunaldi

horietan erabaki zen, teknika eta

prozeduraren aurkako txostenak

egonagatik ere, Alberto Cima-

devillak, frackingaren inguruan

inolako ikerketarik garatu gabe,

Aldundiaren (aldeko) ikuspegia

emango zuela.

Energiaren arazoa. Fracking-az haratago

Egurra errubera sismikoeiGasa erauzi nahi den zonaldeetako lurazpiko mapak lortzeko egin

behar diren lan sismikoak hasteko zorian daude. Hauxe iradokit-

zen du behintzat SHESA burutzen ari den kudeaketa intentsioak,

SAIA baimenaren baitan dauden udalerrietako udaletxe eta lurja-

beekin hartuemanetan. Diotenez eremu horretan gas konbentzional

bila dabiltza, baina egiazki ez dago hori baiezta dezakeen inolako

frogarik, eta gainontzeko proiektuei gainbegiratuz gero, zalantza

zentzuzkoa baino zentzuzkoagoa da. Berriki aurkeztu da Fracking

Ez Araialdea plataforma, herrikideak proiektu honen eta bere era-

gin posibleen inguruan informatzeko lanean ari dena.

Bestalde, Kantabrian argi daukate, eta Repsolek Vega del Pas zo-

naldean lehenengo putzua zulatzeko baimenak eskatu ostean, erne

daude putzuari lotutako kanpaina sismikoa uztaila eta urria biar-

tean hasiko delakoan. “Asamblea contra la Fractura Hidráulica”-n

esan ohi duten bezala, ikerketa sismikoek berez ez dute inolako

helbururik, putzuen zulaketarako aldez aurreko ezinbesteko urrat-

sa baino ez dira. Inork ez ditu zimenduak eraikitzen etxerik eraiki

nahi ez badu.

Mikel Otero e Iñigo Leza, parlamentuko ingurumen komisioan fracking ez araba ordezkatuz izan zuten agerraldian

Page 3: Periodico junio euskara

3 FRACKING EZ 2013 Ekaina

Maiz, distantzia eta erregai-

aztarnategien isolamenduak, enpre-

sei giza eskubideen eta ingurumena

errespetatzeari dagokionez behe-

ratutako estandarrekin operatzea

ahalbidetzen die. Honen adibide

egokia, Peruko Amazoniaren bihot-

zean kokatzen den Camisean gasa

lortzeko proiektu handia da.

Urubamba ibaia ertzean, bost

enpresek euren artean irabazi han-

diak ematen hasi den gas-harra-

pakina banatu dute. Guztira, milio

eta erdi hektarea baino gehiago

dira, matsiguenga, yine yami, na-

hua, nantis, ashaninka eta kakintes

herriak inguratzen dituzten lau bai-

menetan banatuta. Aurrekaririk ga-

beko lehorreratze baten protagonista

diren konpaniek, hots, Pluspetrol,

Repsol, Hunt , Sk eta Petrobrasek,

aurkituta dituzten gaseko hiru milio

oin kubikoak direla eta harro agert-

zen dira. Ez zaie axola gas hau bere

bioaniztasunagatik mundu mailan

garrantzia duten Manu Parke Na-

zionala, Otishi Parke Nazionala

eta Megantoni Santutegia bezalako

natura erreserben ondoan egoteak.

Ezarpen hamarkada batean, bertako

komunitateei kutsadura, baso soilt-

zea, elektrizitatea eta dirua eskaini

diete pakete bakar eta berdinean,

pobretzeko eta mendekotasuneko

prozesu itzulezina bizkortuz.

bost enpresek, tar-

tean Repsol dela-

rik, banatzen dute

lur azpiko gasa

88. sorta, Camisea bezala eza-

gutzen da, gasaren polo industria-

laren ezarpenaren ondorioz eragin

BALIABIDE FOSILEKIKO MENPEKOTASUNA

Camisea: Amazoniako erraietako gasa !"#$%&"'$($)&"%*"%(*+"&'&,"'$(-"."/.0",#*'$(1/,#/"2(3/4"'*,"%(*+"5&4&'$(6&+*%(!",*+&"4*(*,"(4"%-&4*+&($.$"()*4&'$1,*+$#(*+"!"%(5*)"+'$(6&+"($)&"%"+*%(,+&%'$,"./%"(6*4"(*,"

handiena jasan duen komunitateari

omenaldi gisa. Camisea 1980ko

hamarkadan Shellek egindako au-

rreko taldeak esploratu zuen eta

Mishahua ibaia gezien bidez defen-

datzen zuen Nahuako herriarentzat

hilgarria suertatu zen. Herri honek

biztanleriaren %50eko hilkortasuna

pairatu zuen konpainiaren sarre-

rak eragindako gripe pasarteagatik.

Kontratuaren desadostasunak di-

rela eta Shellek alde egin zuenetik,

Pluspetrol –Repsoel akzioak dituen

Argentinako konpainiak- 88 eta 56

sortetan lan egiten duen partzuer-

goaren lidergoa dauka. Konpainia

honek 56. sortan kostalderaino doan

gasbide bat eraiki zuen 2003an bar-

neko merkatua gasez hornitzeko

eta merkatu globalera esportatzeko

asmoz.

88 izeneko baime-

nak herri indige-

nentzako mehatxu

itzela suposatzen du

88. sorta, zonaldean boronda-

tezko isolamenduko bizi diren mila

indigenak babesteko sortutako Ku-

gakapori Nantis Nahua Lurralde-

Erreserban gainjarrita dago eta herri

hauentzat mehatxu iraunkorra da.

Erreserba barnean jarduerak za-

baltzeko aitortu gabeko kanpaina

batean murgilduta, 2011ko uztai-

lean Pluspetrol-ek indigenak kon-

tratatu zituen zelatari-zereginak

egin eta haien zabalpenean aurkitu

ahal zituzten herri menperagaitze-

kin bitartekari lanak egiteko. Baina

isolamenduko herrien gaineko me-

hatxuak ez dira eten; hazten joan

dira. Besteak beste, sorta berri batek,

Fitzcarrald sortak, oihana bornean

duden mugen iluntasuna dela eta,

Manú Parke Nazionalean Pluspetro-

lek egin nahi dituen ikerketa geolo-

gikoengatik eta isolatutako herrien

erreserba bornean egin nahi dituzten

18 putzu berriak direla eta.

Repsol-ek ondoko 57 sortan

lan egiten du, Tambo eta Urubam-

ba ibaiak banatzen dituzten mendi

urrunetan, alegia. Lehen harrema-

netan dagoen Kakinte herrian oposi-

zio handia eragin du, besteak beste,

2D eta 3D lerro sismikek bipildu-

tako 600.000 hektarengatik, bertan

pistadun aireportu bat eraikitzeko

Mundu Berriko matsiguenga ko-

munitatea guztiz inbaditu izanagatik

eta 23 putzu zulatzeko asmoengatik.

2011ko abuztuan, Kakinte Herriako

Garapen Antolaketak Repsolek zi-

legitasunik ez zuen herri honetako

ordezkaritzarekin negoziatu izanak

sortutako banaketa saltzen zuen

komunikatu bat helarazo zion iritzi

publikoari.

Isolamenduan dau-

den herrienganako

mehatxuak gorant-

za jo dute

Hegoalderago, Hego Andetar

Gasbidea kokatzen den 58 sorta

Petrobasek dauka. Gasbide honek

1.078 kilometro ditu Peruko hegoal-

de zabala gasez hornitzeko helburua

dauka, non lehergaiak eta meatzarit-

zarako behar diren beste produktuak

egiteko petrokimikak eraikitzen

joan diren.

Perun, hirietako biztanleak

Repsolek hainbatetan iragarri duen

gasaren beherapenaren zain daude.

Monopolioari esker, aldez aurretik

familientzat eskuragarria ez den

prezio bat jartzen baitu Repsolek.

Hori bai, 2013an, Repsolek etekin

5),*%)$& '(-"#& 2%"# ,& 6)7%47& 89:&

exportazio planta Shell-eri salduz.

Hortik, egunero, Camiseako gasez

betetako barkuak ateratzen dira, ez

Peruko kontsumorako, baizik era

Iparraldeko merkatu aseezinentzat.

* “Gas Amazónico”, Icaria,

2013ko egilea eta Alerta Amazóni-

ca-ko “http://alertamazonica.wor-

dpress.com/”http://alertamazonica.

wordpress.com) kidea

Page 4: Periodico junio euskara

Txosnetan ikusiko dugu elkar!

(eta periodikoa irailean itzuliko da)

4 FRACKING EZ 2013 Ekaina

1. Gaur egun, AEBetan zulatutako putzuen %90a baino

gehiago EZ direla errentagarriak ekonomikoki?

2. AEBetan aztertutako putzuen %94etan benzenoa aur-

kitu dutela, ezagutzen den minbizia sortzailea ezagu-

nenetakoa izaki?

3. Nazioarteko Energia Erakundearen arabera energia

iturri primarioetatik %7,8a besterik ez dugula lortzen

iturri berriztagarrietatik?

4. Erakunde berdinaren arabera, 2035 urterako iragarpe-

netan esaten da iturri fosila duten energia motek ar-

tean %80a gaindituko duela?

5. !"!#!$%& %"#!'& ()*+,)"%-%& $+*-!$%''!$& .&"*/0$%&

Keystone XL izeneko oleoduktoa eraikitzen ari direla

eta honen luzera 3750 kilometrokoa izanen dela?

6. Gasolinaren ordezkoa den bioetanol 1,2 litro lortzeko,

litro bat petrolio erabili behar dela?

7. Produktibitatearen gainbehera dela eta, mundu mai-

lan erabilitako petrolio eta gasaren %60 azken lau ur-

teetan zulatutako putzuetatik datorrela?

Aurtengo udaran Fracking Ez

Araba txoznaz-txosna ibiliko da.

Eta ez pentsa, gure asmoa udara

osoa eskuetan pote bat dugula ba-

rran jarrita egotea denik, ez hori-

xe. Iaz “Fracking Ez Tex-Mex”

txosnak gasteizko Andra mari zu-

riaren jaietan izandako partaidetza

arrakasta, giroa eta katxondeoa

ikusita, aurtengoan Judimendiko

festetan ere izango gara. Pasaden

urtean Fracking Ez Arabak festa

herrikoi hauetan presente egon

nahi izan zuen eta San Juan suan

parte hartu zuen, torre bat sinbo-

likoki errez frackingaren mamua

gure lurraldetik uxatzeko Eta

momentuz behintzat konjuruak

funtzionatu egin du ez baitugu

torre bat bere ere ikusi gutxi bat-

zuen gogoz kontra izan bada ere .

Gauzak horrela, aurten gehiagora

animatu gara eta txosna jarriko

dugu kaleratzeak stop taldearekin

batera.

Horrez gain, udaran zehar

handik eta hemendik ikusiko gai-

tuzue materiala saltzeko postua-

rekin gora eta behera eta Gastei-

zko festetan, nola ez, berriro ere

montatuko dugu txosna. Beraz

trago antifrackinero bat hartu nahi

duenak, hantxe izango gaitu. Eta

lagundu nahi duenak ez dezala

zalantzarik izan gurekin harrema-

netan jartzen frackingezaraba@

gmail.com helbidean, gogo handiz

hartuko dugu edozelako laguntza

mota. Udara kutsuko gonbidapen

hauekin aldizkariko azken ar-

tikuloan uzten zaituztegu aipatuz,

datozen hilabeteetan periodikoak

merezitako atsedena hartuko due-

la, datorren irailean indarberrituta

itzultzeko. Eta hor jarraituko dugu,

fracking-a behinola arrakastarik

gabe kolatu nahi izan ziguten te-

knika txapuzero baten oroitzapen

txar bat besterik ez dela ziurtatu

arte. Ondo pasa!

Ba al zenekien...

FRACKING

E Z

FRACKING

EZ inonhe

men

Fracking Ez kamiseta berriaren irudi berrirako laguntza eskatu genuen... eta... hogeitabost logo berri baino gehiago! Hori

izan da fracking ez arabak proposatu zuenari erantzuna. Jasotako proposamenen aniztasunak, periodikuaren ale honetan

jasotzen ditugunak, argi erakusten du fracking teknikaren aurkako herri erantzunaren kreatibitatea. Lurraren defentsan di-

harduen mugimenduari atxikimendu hunkigarria iruditu zaigu. Erabaki zaila izan da, eta gaiari buelta batzuk eman eta

gero, “boloak” izendatu dugun logoa izan da irabazlea. Iñaki Iturritza da irabazlea, eta saria, euskal kostaldeko “Flyscharen

bideaz” gozatzeko itsasontzian bidaia bi pertsonentzako. Parte-hartzea ikusirik, eta egileek kontrakorik ez badute esaten,

saririk jaso ez duten hainbat logo ere erabiliko ditugu Fracking Ez Araba mugimenduan, eta helburua betikoa izango da; ga-

rapen eredu jasanezin hau mantendu nahi dutenen aurkako borroka bizirik mantentzea. Eskerrik asko guztioi bene benetan!!

Frackingaren aurkako kamixeta berrien logoen lehieketa

FRACKING EZ!

Gasteiz: Elkar, Casa del Libro, Bioalai,

CNT, Zuloa, Librería UPV, Best-

press, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko

catedral, Anegón, Aranbide, Ayala,

Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato

14, Sarralde, Haurtxoa.

Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu,

Urizharra, Ondategi.Bizkaia: Bilbo

(Eztabaida, Ekoetxea), Urduña.

Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda).Na-

farroa: Iruñea (La Hormiga atómica,

Ekologistak Martxan, El Parnasillo,

Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu.

Madrid !"#$%!&$'()*!+)!,-)./*0

Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa

de Foc, El Lokal, Aldarull.

Saltokiak