Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde
Pasa den maiatzak 18an, frackingaren aurkako mugimendu ez-
berdinek deituriko manifestazioa jendetsua eta giro bizikoa izan
zen. Eguraldi desatseginaz gain 3.000 pertsona inguru bertaratu gi-
nen. Egia esan, hitzorduaren ordu berean jausitako euri eta kazka-
bar-zaparradak ziurrenik bat baino gehiagori kalera irteteko gogoak
kenduko zizkiola ere kontuan hartu beharrekoa da. Hala eta guztiz
ere, bertaratu zen jendeak edozer gauza jasateko prest zegoela argi
erakutsi zuen, ahots, pankarta eta mozorro ezberdinek koloreztatu
bait zuten martxa osoa.
Zehazki aparkalekuan estatuko leku ezberdinetatik etorriak zi-
ren 11 bat autobus zenbatu ziren. Beraz honek argi isladatzen du
frackinga tokian tokiko ardura bat izateaz haratago dioala. Euskadi
eta Kantabria izan ziren ordezkari oparoenak hainbat autobus heldu
ziren eta bertatik. Hauen artean aipamen berezia merezi du Kuartan-
goko bailarak, autobus bat nahikoa ez bait zen izan deialdirako ize-
na emana zuten pertsona guztiak eramateko haina. Azpimarragarria
da ere Burgoseko kasua, probintziako txoko guztietatik etorri bait
zen jendea, iparraldeko zein hegoaldeko muturretako ordezkariak
bertaratu ziren, beraien udalerria frackingaren aurkakoa zela aditze-
ra ematen zuen estandarteak zeramatzatelarik..
Manifestazioa arratsaldeko 6etan hasi zen, puntualtasun zehat-
zez. Egia esan, frackingaren aurkako asanblada eta plataforma ez-
berdinek egindako deialdiak hedabideetan ikusmira handia sortu
zuen. Hala ere, ibilbidea hastera zihoanean begirada guztiak meha-
txatzen gintuen zeru griserantz zuzendu ziren eta ez ordea deialdia
ederki girotzen zuten mozorro, pankarta eta dorre ezberdinetara.
Euri jasa espreski ordu berean hasi zen, eta bukaerararte ez zen gel-
ditu izan. Amaierako diskurtsoak behintzat aterkiak itxita txalotu
ahal izan ziren. Azpimarratu beharrekoa da hortaz, Burgos erdial-
detik joan zen manifestazioak bi ordu iraun zituela eta euriak ez
zituela kikildu frackingaren aurkako oihu eta kanta ugariak.
Gainera, ez dugu zalantzan jartzen ez dela azken manifestazioa
izango, ez behintzat zulaketa planek hainbat enpresa eta alderdi po-
litikoen buruan jarraitzen badute. Azkenik, ezin dugu ahaztu, Bur-
gosekoarekin batera aldi berean Albaceten ere martxa bat antolatu
zela aipatzea elkarrekin koordinatu zena. Azken honek gogorarazten
digu frackingaren arazoa ez dela “vasco-cantabrica” deritzon arroan
soilik kokatzen.
www.frackingezaraba.org
Fracking Ez Araba, Eleak, Herrira, AHT
Desobeditu eta Joxemi Zumalabe Fundazioak,
elkarrekin batera antolatu ditugun desobedien-
tzia zibilari buruzko jardunaldiak aurkezten
dizkizuegu. Gaur egun, zibil eta politikoak
praktikan jartzea gero eta zailagoa den eraldake-
ta sakoneko testuinguru batean kokatzen gaitu.
Bertan, ezinbestekoa den herri mugimenduen
lana aurrera eramatea egunez egun gero eta
oztopatuagoa bilakatzen du. Gure ingurunean
benetan eragin nahi baldin badugu, premiazkoa
da garai berri hauen aurrean neurriak hartzearen
beharra.
Hona hemen errealitate berri honi aurre egi-
teko erronka habian jartzeko era interesgarri bat:
desobedientzia bera gizartearen eraldaketarako
tresna gisa aztertzea. Horretarako bi egun izango
ditugu, ekainaren 8a eta 9 hain zuzen ere. Bertan
mahai-inguruak, eztabaidak, lantegiak eta haus-
narketarako tarteak izango ditugu elkarrekin
ekintzarako aukerei buruz pentsatzen saiatzeko.
Hizlarien artean Mario Zubiaga, Marta Luxan
eta Raul Zibechi izango ditugu, eztabaida abe-
rasteko helburuarekin lehenengo gogoetak jaur-
tikiko dizkigutelarik. Bestalde, Bilgune Femi-
nista, Mugitu! eta Eleak ere bertan egongo dira.
Izan ere, bizi izan dituzten bizipenetan oinarri-
tuz talde hauetako partaideek beraien iritziak
azalduko dizkigute. Ondoren igandean, KEM/
MOC-en esku bi lantegi praktiko izango ditugu.
Batean legeari lotutako alderdiak landuko
dira eta bestean aldiz beldurraren kudeaketaz
arituko gara. Guzti honetaz gain, esan beharra
dago larunbatean herri bazkari bat egongo dela
eta arratsaldeko saioei amaiera emateko ere, lun-
txpoteoa izango dugula. Bestalde, aipatu beharra
dago, jardunaldietan zehar itzulpen zerbitzuak
egongo direla eta baita haurrentzako txokoa ere.
Montehermoson ikusiko gara ordun! ekai-
naren 8an goizeko 10etan!
Frackingaren aurkako opo-
sizioa aitzina doa Nafarroan.
Parlamentuan Foru gobernuari
Nafarroa frackingik gabeko lu-
rralde aitortzea eskatzen zion
mozio bat onartu ostean, iragan
maiatzaren 23an Fracking-a gas
ez-konbentzionala ikertzeko eta
erauzteko teknika gisa erabiltzea
debekatzea helburu duen lege
proiektu bat hartu zuten aintzat.
Proposamena, kantabrian onartu
zen legearen oso antzekoa, alder-
di sozialistak aurkeztu zuen eta
Izquierda-Ezkerra, NafarroaBai,
Aralar, Bildu eta nafarroako al-
derdi sozialistaren beraren aldeko
bozkak jaso zituen. UPN abste-
nitu egin zen eta PP-ko 4 parla-
mentariak izan ziren ekimenaren
aurka bozkatu zuten bakarrak.
Proposamena aintzat hartu
izana foru lege honen tramita-
zioaren hasiera besterik ez da
izan eta beraz, oraindik ere zain
egon beharko dugu Nafarroan
fracking-a debekatzen duen lege
bat ikusi arte, onartua bada be-
hintzat.
Fracking Ez Arabak begi onez
ikusten du fracking-aren aurkako
debekuak mehatxatutako lurral-
deetan zehar hedatzea, baina adi
egon beharko dugu zenbait al-
derdi politikoren anbiguotasunari
eta debeku hauen benetako era-
ginkortasunari.
Nafarroak
aurrera darrai
frackingaren aurka Burgosera deitua zen manifestazioa jendetsua izan zen eta hasieran jausi zen euri eta txingor-zaparrada
galantak ez zuen giro paregabea zapuztu.
adi alderdi politikoen
iritzi aldaketekin
Ekaina 2013
Doako alea
4. Zenbakia
Desobedientziaren inguruan
Burgosek aurre egin zion bai frackingari baita eguraldiari ere
Hona hemen manifestazioak amaiera aldean zuen irudia. Jendea gerturatzen ari zen une horretan frackingaren aurkako azken diskurtsoak entzutera
2 FRACKING EZ 2013 Ekaina
Fracking Ez Araba, Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Ga-
beko Injeniaritzak antolatuta, pasa den maitzaren 8, 9, 10 eta 11ean izan
ditugu Gasteizen energia inguruan antolaturiko jardunaldiak. Hainbat
gauza hartu beharko genituzke kontuan ondorioak atera nahi baditugu;
parte-hartzearen inguruan, prentsaren tratamendua, hitzaldien kalita-
tea, alternatibak...
Aipatu nahi dugun lehen kontua gaiaren inguruan ikusi dugun in-
teres haundia izan da. Hori argi utzi dute egun bakoitzean inguratu di-
ren pertsonen batazbesteko kopuru haundiak, 100 ingurukoa. Hitzaldi
ostean emandako debateetan ere jendeak asko hitzegin du. Auzolana
frontoian emandako dokumentalen saiotara inguraturiko jende kopurua
ere gehitu behar diogu. Harrigarria ere jardunaldiek prentsan izan du-
ten ohiartzuna, irrati eta periodiku gehienetan jardunaldien programa-
zioa eskeintzeaz gain, hainbat kazetarik hizlari ezberdinen disposizioa
aprobetxatu bait du elkarrizketak argitaratzeko.
Gustora geratu gara ere edukin eta hitzaldien kalitatearekin. Banaz
bana, hitzaldietan argi ikusi da, hainbat ikuspuntuetatik begiratuta, gaur
egun mahai gainean ditugun erronkak eta baita laster iritsiko direnak
ere. Badira hainbat ebidentzia nahikoa argi azaldu zaizkigunak. Be-
rriztagarriak ez diren baliabideen erabilpen masiboan dago kapitalismo
globala, eta naturaren biziberritze ahalmena aspaldi pasa genuela ikas-
teaz gain, ikusarazi digute nola egungo geoestrategia politiko-militarra
!"#$%&'("#")&*)+( ')& , -+%)&.)'%).%* ,&/�#)& !")"#&.(" - "!# ")-)&
mantentzeko asmoarekin, bere atzean justizia sozialaren izpirik utzi
gabe, bai ordea sekulako zor ekologikoa. Baina desoreka guztiak me-
dio, ez da nahikoa erritmoa mantentzeko. Horretarako ustiapen muga
guztiak gainditzen hasiak gara, baliabide fosilak gero eta agortze sin-
toma nabariagoak ematen dituen neurrian. Hazkundearen, garapenaren
")&1-(+- !#)- ,&%2 , ),3&+#- &%,+#-#)& ")&. - &'#--)'* )$&!)$-%4&$)"#&
beharko ditugu. Hori da fracking-aren bentazko kontestua. Baina dena
aldatzen ari da, eta hasi beterik ez gara egin
Gaur egungo egoera mantentzearren esfortzu izugarriak eginagatik,
mundu mugatu baten errealitate egoskorra laister gailenduko da. Tek-
nologiak ez du ekidingo eredu fosilak mugak dituenaren egi gordina,
eta berau heltzear dagoela, ez bada jadanik iritsi. Energiaren erabilga-
rritasunaren murrizketak gehiengo baten miseria ekarriko duen ala bes-
te joko arau batzuk ahalbidetuko dituen ez dakigu oraindik. Proiektu
txikitzaileen aurrean erakutsi dezakegun indarra eta beste erreleatitate
batzuk eraikitzeko ahalmenean oinarrituko da gure aukera, aukerarik
izatekotan.
Gero eta jende gehiago ari da ohartzen arazo hauetaz eta badira
hainbat idea eta ekimen bidezidorrak ireki nahian, oraindik eskala
txikian bada ere. Ekimen eta idea hauek, ezinbestean kontsumoaren
jaitsieran izan beharko dute oinarria, energia eta elikadura burujabeta-
sunean, zirkuitu txikietan, baliabide fosilik gabeko mugikortasunean,
besteak beste. Baina erronka sekulakoa da, desazkundean dagoen
egungo errealitateak ez bait du banaketa justurik bermatzen. Geldit-
zen den aukera bakarra txikizioa gelditu eta aberastasuna banatzea da.
Baina horretarako, eredu energetikoaz haratago, aldaketa beste hainbat
mailatan beharrezkoa da, hala nola politikan, gizarte ereduan, garapen
ereduan. Eta, noski, esate hutsarekin ez digute eskeiniko aldaketa hori...
EDTORIALA
Frackingaren aurkako oposizioa
kongresura iritsi da
Iragan maiatzaren 22an Riudaura Junts Contra el Fracking, Aturem el
Fracking, Plataforma Antifracking de Comarcas de Castellón, Teruel
sin Fractura eta Fracking Ez Kuartango plataformetako ordezkariek
Madrileko diputatuen kongresura jo zuten alderdi politikoei frakin-
garen aurkako erabateko gaitzezpena adierazteko. Bilerara, Izquier-
da Plural taldean bildutako Iniciativa per Catalunya Verds, Esque-
rra Unida y Alternativa eta Chunta Aragonesista-ko ordezkariak eta
ERC, BNG, talde mistoaren zein PSOEren ordezkariak joan ziren.
Bilera honetan, fracking-aren eraginen inguruko informazioa hela-
razi zitzaien: uraren kontsumoa eta kutsadura, lurraldearen eraldat-
zea, ingurumenaren kutsadura, gasaren burbuila, espekulazioa, eredu
energetiko berri baten beharra … Joandako taldeen artean harrera po-
sitiboa izan zen, baina dudari gabe, hutsegiterik nabarmenena PPrena
izan zen, ganberan eta gobernuan gehiengo osoa duen alderdiarena.
Bisita honi erantzunez, badirudi PPren gobernua lege proiektu bat
prestatzen ari dela, teknika ez-konbentzionalak hidrokarburoen
34/1998 legearen baitan sartzeko eta modu honetan fracking-a estatu
osoan erabiltzea ahalbidetzeko (baita kantabrian bertan ere, non PPk
gobernuan egonda frackingaren aurkako lege bat bultzatu zuen)
Apurka apurka, eskala poiltiko guztietara ari da hedatzen fracking-
aren aurkako oposizioaren ahotsa, egitura lokaletatik hasita gure
egunerokotasunean hurrunen aurkitzen diren horietara. Bidean ikusi
ahal izan dugu nola aldatzen den zenbait alderdiren jarrera maila des-
berdinetan ari direnean eta nere herriko alkatearen aurkakotasuna ez
dela bere alderdiko goi egituretan onartua izaten. Kontraesan hauen
aurka ere borrokatu beharko gara, ikusgarri egin eta kritikatuz.
Frackingaren agerraldiak
Iragan maiatzaren 8an, Frac-
king EZ Arabako zenbait ordezka-
rik agerraldia egin zuten Eusko
legebiltzarreko ingurumen batzor-
dean. Agerraldi honetan, EAEan
fracking-ak egun duen egoeraren
inguruan plataformak duen iritzia
helarazi zitzaien batzordean or-
dezkaritza duten alderdiei. Iaz, in-
dustria batzordera jo eta fracking
teknikaren inguruan dugun iritzia
adierazteko aukera izan genuen
eta beraz, oraingo honetan, jazo
berri diren zenbait gertakari ba-
loratzeko tartea hartu genuen. Le-
henik eta behin, aurkeztutako IL-
Pari betoa ezarri zioten alderdien
jokabidea kritikatu zen eta baita
alderdi hauek partaidetza kont-
zeptuaren inguruan egiten duten
interpretazio murriztaile eta inte-
resatua ere. Horretaz gain, Eus-
ko jaurlaritzak, Arantza Tapiaren
bitartez, frackingaren inguruan
egin dituen azkeneko adierazpe-
nak ere baloratu ziren eta azkenik,
fracking-aren inguruan plazaratu
berri diren zenbait ikerketa aipa-
tu ziren, besteak beste, Deborah
Rogers-ek Wall Street-ek gasaren
burbuilan izandako paperaren in-
guruan idatzitakoa edota J. Dave
Hughesek argitaratutakoa, erren-
dimendu beherakorraren legeak
erauzketa ez-konbentzionalean
izango duen eraginaz ohartaraziz.
Beste alde batetik, Batzar Na-
gusietan ere izan ziren fracking-a
hizketagai bihurtu zuten agerral-
diak. Maiatzaren 7an ingurumen
batzordean agerraldia egin zuten
Javier De Andrés ahaldun nagu-
siak, Marta Ruiz Cerrillo hiri-
gintza eta ingurumen saileko foru
diputatuak eta Alberto Cimade-
villa Arabako Foru Aldundiko
ingurumen saileko hidrogeologia
ataleko buruak. Oraingo hone-
tan, agerraldiek (hidrogeologia
atalaren aldeko txostena tarteko)
Aldundiaren jarrera teknikoa ar-
gitzeko balio izan zuten eta baita
Aldundiak 2012ko apirilean gas
ez-konbentzionalaren inguruan
egindako jardunaldietan izan zuen
papera argitzeko ere. Jardunaldi
horietan erabaki zen, teknika eta
prozeduraren aurkako txostenak
egonagatik ere, Alberto Cima-
devillak, frackingaren inguruan
inolako ikerketarik garatu gabe,
Aldundiaren (aldeko) ikuspegia
emango zuela.
Energiaren arazoa. Fracking-az haratago
Egurra errubera sismikoeiGasa erauzi nahi den zonaldeetako lurazpiko mapak lortzeko egin
behar diren lan sismikoak hasteko zorian daude. Hauxe iradokit-
zen du behintzat SHESA burutzen ari den kudeaketa intentsioak,
SAIA baimenaren baitan dauden udalerrietako udaletxe eta lurja-
beekin hartuemanetan. Diotenez eremu horretan gas konbentzional
bila dabiltza, baina egiazki ez dago hori baiezta dezakeen inolako
frogarik, eta gainontzeko proiektuei gainbegiratuz gero, zalantza
zentzuzkoa baino zentzuzkoagoa da. Berriki aurkeztu da Fracking
Ez Araialdea plataforma, herrikideak proiektu honen eta bere era-
gin posibleen inguruan informatzeko lanean ari dena.
Bestalde, Kantabrian argi daukate, eta Repsolek Vega del Pas zo-
naldean lehenengo putzua zulatzeko baimenak eskatu ostean, erne
daude putzuari lotutako kanpaina sismikoa uztaila eta urria biar-
tean hasiko delakoan. “Asamblea contra la Fractura Hidráulica”-n
esan ohi duten bezala, ikerketa sismikoek berez ez dute inolako
helbururik, putzuen zulaketarako aldez aurreko ezinbesteko urrat-
sa baino ez dira. Inork ez ditu zimenduak eraikitzen etxerik eraiki
nahi ez badu.
Mikel Otero e Iñigo Leza, parlamentuko ingurumen komisioan fracking ez araba ordezkatuz izan zuten agerraldian
3 FRACKING EZ 2013 Ekaina
Maiz, distantzia eta erregai-
aztarnategien isolamenduak, enpre-
sei giza eskubideen eta ingurumena
errespetatzeari dagokionez behe-
ratutako estandarrekin operatzea
ahalbidetzen die. Honen adibide
egokia, Peruko Amazoniaren bihot-
zean kokatzen den Camisean gasa
lortzeko proiektu handia da.
Urubamba ibaia ertzean, bost
enpresek euren artean irabazi han-
diak ematen hasi den gas-harra-
pakina banatu dute. Guztira, milio
eta erdi hektarea baino gehiago
dira, matsiguenga, yine yami, na-
hua, nantis, ashaninka eta kakintes
herriak inguratzen dituzten lau bai-
menetan banatuta. Aurrekaririk ga-
beko lehorreratze baten protagonista
diren konpaniek, hots, Pluspetrol,
Repsol, Hunt , Sk eta Petrobrasek,
aurkituta dituzten gaseko hiru milio
oin kubikoak direla eta harro agert-
zen dira. Ez zaie axola gas hau bere
bioaniztasunagatik mundu mailan
garrantzia duten Manu Parke Na-
zionala, Otishi Parke Nazionala
eta Megantoni Santutegia bezalako
natura erreserben ondoan egoteak.
Ezarpen hamarkada batean, bertako
komunitateei kutsadura, baso soilt-
zea, elektrizitatea eta dirua eskaini
diete pakete bakar eta berdinean,
pobretzeko eta mendekotasuneko
prozesu itzulezina bizkortuz.
bost enpresek, tar-
tean Repsol dela-
rik, banatzen dute
lur azpiko gasa
88. sorta, Camisea bezala eza-
gutzen da, gasaren polo industria-
laren ezarpenaren ondorioz eragin
BALIABIDE FOSILEKIKO MENPEKOTASUNA
Camisea: Amazoniako erraietako gasa !"#$%&"'$($)&"%*"%(*+"&'&,"'$(-"."/.0",#*'$(1/,#/"2(3/4"'*,"%(*+"5&4&'$(6&+*%(!",*+&"4*(*,"(4"%-&4*+&($.$"()*4&'$1,*+$#(*+"!"%(5*)"+'$(6&+"($)&"%"+*%(,+&%'$,"./%"(6*4"(*,"
handiena jasan duen komunitateari
omenaldi gisa. Camisea 1980ko
hamarkadan Shellek egindako au-
rreko taldeak esploratu zuen eta
Mishahua ibaia gezien bidez defen-
datzen zuen Nahuako herriarentzat
hilgarria suertatu zen. Herri honek
biztanleriaren %50eko hilkortasuna
pairatu zuen konpainiaren sarre-
rak eragindako gripe pasarteagatik.
Kontratuaren desadostasunak di-
rela eta Shellek alde egin zuenetik,
Pluspetrol –Repsoel akzioak dituen
Argentinako konpainiak- 88 eta 56
sortetan lan egiten duen partzuer-
goaren lidergoa dauka. Konpainia
honek 56. sortan kostalderaino doan
gasbide bat eraiki zuen 2003an bar-
neko merkatua gasez hornitzeko
eta merkatu globalera esportatzeko
asmoz.
88 izeneko baime-
nak herri indige-
nentzako mehatxu
itzela suposatzen du
88. sorta, zonaldean boronda-
tezko isolamenduko bizi diren mila
indigenak babesteko sortutako Ku-
gakapori Nantis Nahua Lurralde-
Erreserban gainjarrita dago eta herri
hauentzat mehatxu iraunkorra da.
Erreserba barnean jarduerak za-
baltzeko aitortu gabeko kanpaina
batean murgilduta, 2011ko uztai-
lean Pluspetrol-ek indigenak kon-
tratatu zituen zelatari-zereginak
egin eta haien zabalpenean aurkitu
ahal zituzten herri menperagaitze-
kin bitartekari lanak egiteko. Baina
isolamenduko herrien gaineko me-
hatxuak ez dira eten; hazten joan
dira. Besteak beste, sorta berri batek,
Fitzcarrald sortak, oihana bornean
duden mugen iluntasuna dela eta,
Manú Parke Nazionalean Pluspetro-
lek egin nahi dituen ikerketa geolo-
gikoengatik eta isolatutako herrien
erreserba bornean egin nahi dituzten
18 putzu berriak direla eta.
Repsol-ek ondoko 57 sortan
lan egiten du, Tambo eta Urubam-
ba ibaiak banatzen dituzten mendi
urrunetan, alegia. Lehen harrema-
netan dagoen Kakinte herrian oposi-
zio handia eragin du, besteak beste,
2D eta 3D lerro sismikek bipildu-
tako 600.000 hektarengatik, bertan
pistadun aireportu bat eraikitzeko
Mundu Berriko matsiguenga ko-
munitatea guztiz inbaditu izanagatik
eta 23 putzu zulatzeko asmoengatik.
2011ko abuztuan, Kakinte Herriako
Garapen Antolaketak Repsolek zi-
legitasunik ez zuen herri honetako
ordezkaritzarekin negoziatu izanak
sortutako banaketa saltzen zuen
komunikatu bat helarazo zion iritzi
publikoari.
Isolamenduan dau-
den herrienganako
mehatxuak gorant-
za jo dute
Hegoalderago, Hego Andetar
Gasbidea kokatzen den 58 sorta
Petrobasek dauka. Gasbide honek
1.078 kilometro ditu Peruko hegoal-
de zabala gasez hornitzeko helburua
dauka, non lehergaiak eta meatzarit-
zarako behar diren beste produktuak
egiteko petrokimikak eraikitzen
joan diren.
Perun, hirietako biztanleak
Repsolek hainbatetan iragarri duen
gasaren beherapenaren zain daude.
Monopolioari esker, aldez aurretik
familientzat eskuragarria ez den
prezio bat jartzen baitu Repsolek.
Hori bai, 2013an, Repsolek etekin
5),*%)$& '(-"#& 2%"# ,& 6)7%47& 89:&
exportazio planta Shell-eri salduz.
Hortik, egunero, Camiseako gasez
betetako barkuak ateratzen dira, ez
Peruko kontsumorako, baizik era
Iparraldeko merkatu aseezinentzat.
* “Gas Amazónico”, Icaria,
2013ko egilea eta Alerta Amazóni-
ca-ko “http://alertamazonica.wor-
dpress.com/”http://alertamazonica.
wordpress.com) kidea
Txosnetan ikusiko dugu elkar!
(eta periodikoa irailean itzuliko da)
4 FRACKING EZ 2013 Ekaina
1. Gaur egun, AEBetan zulatutako putzuen %90a baino
gehiago EZ direla errentagarriak ekonomikoki?
2. AEBetan aztertutako putzuen %94etan benzenoa aur-
kitu dutela, ezagutzen den minbizia sortzailea ezagu-
nenetakoa izaki?
3. Nazioarteko Energia Erakundearen arabera energia
iturri primarioetatik %7,8a besterik ez dugula lortzen
iturri berriztagarrietatik?
4. Erakunde berdinaren arabera, 2035 urterako iragarpe-
netan esaten da iturri fosila duten energia motek ar-
tean %80a gaindituko duela?
5. !"!#!$%& %"#!'& ()*+,)"%-%& $+*-!$%''!$& .&"*/0$%&
Keystone XL izeneko oleoduktoa eraikitzen ari direla
eta honen luzera 3750 kilometrokoa izanen dela?
6. Gasolinaren ordezkoa den bioetanol 1,2 litro lortzeko,
litro bat petrolio erabili behar dela?
7. Produktibitatearen gainbehera dela eta, mundu mai-
lan erabilitako petrolio eta gasaren %60 azken lau ur-
teetan zulatutako putzuetatik datorrela?
Aurtengo udaran Fracking Ez
Araba txoznaz-txosna ibiliko da.
Eta ez pentsa, gure asmoa udara
osoa eskuetan pote bat dugula ba-
rran jarrita egotea denik, ez hori-
xe. Iaz “Fracking Ez Tex-Mex”
txosnak gasteizko Andra mari zu-
riaren jaietan izandako partaidetza
arrakasta, giroa eta katxondeoa
ikusita, aurtengoan Judimendiko
festetan ere izango gara. Pasaden
urtean Fracking Ez Arabak festa
herrikoi hauetan presente egon
nahi izan zuen eta San Juan suan
parte hartu zuen, torre bat sinbo-
likoki errez frackingaren mamua
gure lurraldetik uxatzeko Eta
momentuz behintzat konjuruak
funtzionatu egin du ez baitugu
torre bat bere ere ikusi gutxi bat-
zuen gogoz kontra izan bada ere .
Gauzak horrela, aurten gehiagora
animatu gara eta txosna jarriko
dugu kaleratzeak stop taldearekin
batera.
Horrez gain, udaran zehar
handik eta hemendik ikusiko gai-
tuzue materiala saltzeko postua-
rekin gora eta behera eta Gastei-
zko festetan, nola ez, berriro ere
montatuko dugu txosna. Beraz
trago antifrackinero bat hartu nahi
duenak, hantxe izango gaitu. Eta
lagundu nahi duenak ez dezala
zalantzarik izan gurekin harrema-
netan jartzen frackingezaraba@
gmail.com helbidean, gogo handiz
hartuko dugu edozelako laguntza
mota. Udara kutsuko gonbidapen
hauekin aldizkariko azken ar-
tikuloan uzten zaituztegu aipatuz,
datozen hilabeteetan periodikoak
merezitako atsedena hartuko due-
la, datorren irailean indarberrituta
itzultzeko. Eta hor jarraituko dugu,
fracking-a behinola arrakastarik
gabe kolatu nahi izan ziguten te-
knika txapuzero baten oroitzapen
txar bat besterik ez dela ziurtatu
arte. Ondo pasa!
Ba al zenekien...
FRACKING
E Z
FRACKING
EZ inonhe
men
Fracking Ez kamiseta berriaren irudi berrirako laguntza eskatu genuen... eta... hogeitabost logo berri baino gehiago! Hori
izan da fracking ez arabak proposatu zuenari erantzuna. Jasotako proposamenen aniztasunak, periodikuaren ale honetan
jasotzen ditugunak, argi erakusten du fracking teknikaren aurkako herri erantzunaren kreatibitatea. Lurraren defentsan di-
harduen mugimenduari atxikimendu hunkigarria iruditu zaigu. Erabaki zaila izan da, eta gaiari buelta batzuk eman eta
gero, “boloak” izendatu dugun logoa izan da irabazlea. Iñaki Iturritza da irabazlea, eta saria, euskal kostaldeko “Flyscharen
bideaz” gozatzeko itsasontzian bidaia bi pertsonentzako. Parte-hartzea ikusirik, eta egileek kontrakorik ez badute esaten,
saririk jaso ez duten hainbat logo ere erabiliko ditugu Fracking Ez Araba mugimenduan, eta helburua betikoa izango da; ga-
rapen eredu jasanezin hau mantendu nahi dutenen aurkako borroka bizirik mantentzea. Eskerrik asko guztioi bene benetan!!
Frackingaren aurkako kamixeta berrien logoen lehieketa
FRACKING EZ!
Gasteiz: Elkar, Casa del Libro, Bioalai,
CNT, Zuloa, Librería UPV, Best-
press, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko
catedral, Anegón, Aranbide, Ayala,
Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato
14, Sarralde, Haurtxoa.
Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu,
Urizharra, Ondategi.Bizkaia: Bilbo
(Eztabaida, Ekoetxea), Urduña.
Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda).Na-
farroa: Iruñea (La Hormiga atómica,
Ekologistak Martxan, El Parnasillo,
Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu.
Madrid !"#$%!&$'()*!+)!,-)./*0
Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa
de Foc, El Lokal, Aldarull.
Saltokiak