Paula zuzenduta

8

Transcript of Paula zuzenduta

Page 1: Paula zuzenduta
Page 2: Paula zuzenduta

• Nik Paula izena dut, ile luzea eta udazkenean jausten diren hostoak bezain horixka. Nire begiak txikiak eta berde grisak dira. Lotsatia, irribarretsua eta atsegina naiz, lagun asko ditut. Margolari eta futbolari ona naiz.

Page 3: Paula zuzenduta

• Nik txakurrarekin egotea gogokoa dut. 16 eta 14 zenbakiak atsegin ditut. Urdina eta berdea gustatzen zaizkit eta korrika egiten ondo pasatzen dut.

Page 4: Paula zuzenduta

 1998an: nire ahizpa jaio zen 2001ean: ni jaio nintzen eta ahizpa

eta bion artean 3 urteko aldea dago, bera handiagoa da.

2001an: 5 hilabeterekin nire ahizpari tatatatata deitzen nion.

2001ean: 7 hilabeterekin aita eta ama hitzak ahozkatzen ikasi nuen.

2002an: nire lehengo hortza atera zitzaidan eta nire bigarrena ere bai.

2002an: Martzoaen 30-ean bakarrik ibiltzen hasi nintzen

2007an: martzoaren 16 lehen katua erosi zidaten eta 2013an: azaroaren 14 txakurra erregalatu zidaten.

Page 5: Paula zuzenduta

• Egun batean amak utzi zuen ezpainetako barra komuneko armairuaren gainean. Ni komunera sartu nintzenean barra ikusi eta ezpainak margotu nituen. Margotzen amaitu nuenean ezpainetako barra jan nuenez aho osoa ezpainetako barraz beteta geratu zitzaidan.

Page 6: Paula zuzenduta

Nik 26 urterekin etxe propioa izango dut eta Parisen bizi izango naiz nire senarrarekin. Albaitaria edo irakaslea izango naiz ikasketak amaitzen ditudanean. 2 txakur, 2 katu eta hamster panda bat edukiko ditut.

Page 7: Paula zuzenduta

          

      

        

Amak jakin zuen haurdun zegoela hilerokoa ez zeukalako eta medikuarenera joan zelako eta ospinetako pepinoak jateko nahiera zeukalako.Oso pozik zegoen hasieran. Gero, 6. eta 7. hilabetean deseroso eta lodia sentitzen zen baina haurdunaldia laburra egin zitzaion. Ama hilero joaten zen ginekologoarengana, baina ez zuen elikagai berezirik jaten, nahi zuena jaten zuen. Bazekiten neska izango nintzela. 3 hilabe eta erdi nituenean sabelean mugimenduak nabaritzen zituen, asko mugitzen nintzelako. Haurdunaldian 12 kilo loditu zen. Ni jaiotzear negoela ama oso pozik zegoen, ni ikusteko irrikitan, eta nekatuta ere bai.

Page 8: Paula zuzenduta

• Ni Basurton jaio nintzen eta aitak lagundu zion amari ospitalera joaten. Jakin zuen jaiotzear nengoela tripako mina zeukalako. 9 hilabete iraun zuen haurdunaldiak eta erditzean min handia zeukan, baina gero oso ondo sentitzen zen. Erditzeak 20 minutu iraun zituen. Ez zen sortu arazorik ezta zesarea egin beharrik ere. Ni jaitzerakoan oso itsusia eta argala nintzen. Oso atzazalak luzeak nituen. 47 cmko neurria neukan eta 2 kg eta 960g-ko pisua. Nire ama amaitzerakoan lasai sentitu zen aita bezala. 3 egun eman genituen ospitalean. Titiz elikatzen nintzen. Amak aukeratu zuen nire izena neska nintzelako.