Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ......

9
TXOSTENA Parte-hartze saioen emaitzak Informazio eta diagnosi dokumentua zabaltzeko fasea + Lurraldea sentsibilizatzeko II. fasea Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala berrikusteko parte-hartze prozesuaren hirugarren eta laugarren faseetan 4 parte-hartze saio egin dira Bilbo metropolitarraren eremu funtzionaleko zonetako udalerri hauetan: Basauri (Nerbioi- Ibaizabal eta Bilbo), Sondika (Txorierri), Portugalete (Ezkerraldea) eta Getxo (Eskuinaldea). Urrats honen helburua izan da Informazio eta Diagnostiko Dokumentuaren edukia kontrastatzea eta Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren aurrerapenean sartzeko proposamen berriak jasotzea. Horretarako, arestian aipatutako parte- hartze saioak prestatu ziren, jarduera hauek oinarri hartuta: Iritziak erkatzeko saioak langile teknikoekin eta herritarren foroak tokiko herritarrekin lan egiteko. Saio guztiak hasteko, plan partziala egiten diharduen lantaldeak eta Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren ardura duen lantaldeak diagnostikoaren emaitzen aurkezpena egin zuten. Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek kontrastatzeko diseinatutako dinamikak oinarri hartuta, lanari ekin zioten parte-hartzaileen arteko eztabaidaren bidez, Diagnostiko Dokumentutik ateratako zenbait orientazioren garrantzia eta urgentzia hizpide hartuta.

Transcript of Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ......

Page 1: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

TXOSTENA

Parte-hartze saioen emaitzak Informazio eta diagnosi dokumentua zabaltzeko fasea + Lurraldea sentsibilizatzeko II. fasea

Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala berrikusteko parte-hartze prozesuaren hirugarren eta laugarren faseetan 4

parte-hartze saio egin dira Bilbo metropolitarraren eremu funtzionaleko zonetako udalerri hauetan: Basauri (Nerbioi-

Ibaizabal eta Bilbo), Sondika (Txorierri), Portugalete (Ezkerraldea) eta Getxo (Eskuinaldea).

Urrats honen helburua izan da Informazio eta Diagnostiko Dokumentuaren edukia kontrastatzea eta Bilbo Metropolitarraren

Lurralde Plan Partzialaren aurrerapenean sartzeko proposamen berriak jasotzea. Horretarako, arestian aipatutako parte-

hartze saioak prestatu ziren, jarduera hauek oinarri hartuta: Iritziak erkatzeko saioak langile teknikoekin eta herritarren

foroak tokiko herritarrekin lan egiteko.

Saio guztiak hasteko, plan partziala egiten diharduen lantaldeak eta Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren ardura duen

lantaldeak diagnostikoaren emaitzen aurkezpena egin zuten. Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek

kontrastatzeko diseinatutako dinamikak oinarri hartuta, lanari ekin zioten parte-hartzaileen arteko eztabaidaren bidez,

Diagnostiko Dokumentutik ateratako zenbait orientazioren garrantzia eta urgentzia hizpide hartuta.

Page 2: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

EMAITZAK

Guztira, 105 parte-hartzaile bildu ziren; haietatik 47 iritziak erkatzeko saioetan parte hartu zuten langile tekniko, zinegotzi

eta alkateak ziren, eta gainerako 58 parte-hartzaileak, berriz, herritarren foroetan bildutako herritarrak.

Saio bakoitzeko parte-hartzeari dagokionez, honako datu hauek dauzkagu:

0

2

4

6

8

10

12

14

16

I Foroa - BASAURI II Foroa - SONDIKA III Foroa -PORTUGALETE

IV Foroa - GETXO

Iritziak erkatzeko Saioak

Emakumeak Gizonak GUZTIRA

0

5

10

15

20

25

I Foroa - BASAURI II Foroa - SONDIKA III Foroa -PORTUGALETE

IV Foroa - GETXO

Herritarren Foroak

Emakumeak Gizonak GUZTIRA

15; 26%

43; 74%

Emakumeak Gizonak

18; 38%

29; 62%

Emakumeak Gizonak

Page 3: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

21 1

3

6

1

32

1

4

1 12

4

2 21 1

21 1 1

4

1

19

21

2

12

12

3 32

1 1

4

12

1

0

2

4

6

8

10

12

14

16

18

20

Udalerriak

IRITZIAK ERKATZEKO SAIOAK HERRITARREN FOROAK

Parte-hartze mota udalerrika

Page 4: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

Ondorioak

Ondorio nagusiak parte-hartze saioetan (iritziak erkatzeko 4

saio, udal langile teknikoekin eta herritarren foroen 4 saio)

baliatutako lan-ardatzen azterketa oinarri hartuta atera dira.

Gai hauek landu ziren:

- Hiri-habitata: Etxebizitza, Jarduera ekonomikoak, eta

Antolamenduen bateragarritasuna - Alderdi sozialak eta ekonomikoak, Ekipamenduak eta

Zeharkako gaiak

- Ingurune fisikoa eta Azpiegitura berdea, Landa-habitata,

eta Paisaia eta Ondarea

- Mugikortasuna eta logistika, Baliabideen kudeaketa

jasangarria

Ardatz horien inguruan, gai bakoitzerako proposatutako

orientazioak urgentziaren eta garrantziaren arabera antolatu

zituzten parte-hartzaileek.

Horrenbestez, saio bakoitzaren amaieran ardatz desberdin bat

osatu zen; izan ere, eremuaren eta parte-hartzaileen arabera

orientazio batzuei lehentasun handiagoa eman zitzaien beste

batzuei baino.

Lehentasun handiena iritzitako orientazioak goiko

ezkerraldean kokatu ziren, eta lehentasun txikiena iritzitakoak

beheko eskuinaldean, argazkian ageri den moduan.

Page 5: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

Lau taula hauetan ageri dira landutako orientazio guztiak, gaien arabera. Orientazioekin batera, udalerrietako Iritziak erkatzeko saioetan eta Herritarren foroetan bakoitzari eman

zitzaion lehentasuna ere ageri da. Azkenik, orientazio bakoitzari emandako lehentasunaren batez bestekoa ageri da.

Hir

i-h

abit

ata:

Etx

ebiz

itza

, Jar

du

era

eko

no

mik

oak

, eta

An

tola

me

nd

uen

bat

erag

arri

tasu

na

Oraindik garatu ez diren dentsitate baxuko zenbait gune birdentsifikatzea eta haien kategoria aldatzea (urbanizagarri izatetik landagune izatera aldatzea)

4. 3. 2. 2. - 1. 1. 2. 2,1

Sortuko diren etxe berriak jada beharrezko azpiegiturak dituzten guneetan kokatuta egongo direla bermatzea 2. - - - 5. - - 1. 2,7

Etxebizitza-proposamenak hiru konponbide hauetarantz bideratzea: etxebizitza hutsak merkatuan ipintzea; birmoldaketa; eta birdentsifikazioa

6. 1. 6. - 4. - 3. 3. 3,8

Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren udal-plangintzen bateragarritasuna ere

3. 5. 1. 3. 2. - 2. 4. 2,8

Hiri-garapen berrienak birdentsifikatzea eta tinkatzea, haien konexioa garraio publiko bidez eta haien zentralitatea faboratze aldera

7. 2. 5. 5. 6. - - - 5

Enplegu-eskaintzaren eta biztanleriaren arteko desoreka murriztea, premia handieneko udalerrietan jarduera sustatuta

5. - 3. 4. 1. - - 5. 3,6

Erabilera bat baino gehiago nahasten dituen lurralde-eredu trinkoa sustatzen jarraitzea, bizitegi-erabilera eta jarduera bateragarriak ez ezik, hainbat jarduera ekonomiko elkarrekin ere nahasten dituen lurralde-eremua, hain zuzen

1. 4. 4. 1. 3. - 4. 6. 3,3

Ald

erd

i so

zial

ak e

ta e

kon

om

iko

ak,

Ekip

amen

du

ak e

ta Z

eh

arka

ko g

aiak

Lurzoru industrial zaharkitu eta hutsen biziberritzeari heltzea, eta horretarako kudeaketa- eta finantziazio-tresnez hornitzea

1. 3. 2. 8. 6. - 1. 6. 3,8

Gure lurraldeko espazioa mugatua dela kontuan izanik, lurzoru berriak industria-jardueretarako okupa daitezen saihestea, hutsik dauden lurzoruak birsortu arte

- 4. 3. 6. - 1. - 5. 3,8

Benetan eskuragarri dauden lurzoru industrialen inbentario zehatz bat egitea, horrelako tokiak optimizatze aldera 5. - 7. 7. 4. - - - 5,8

Edukiera handiko garraio publikoko geltokien inguruko lurzoruetan jarduera sor dadin faboratzea 2. 5. 6. 1. - - - 2. 3,2

Udalerriak ekipamenduekin lotuko lituzkeen sare bat sortzea, Done Jakue Bidea, Bilboko Inguruko Berdegunea, itsasoko bidea eta Bilboko Burdin Hesia oinarri gisa hartuta

3. 7. 4. 3. - 2. - 3. 3,6

Parke teknologiko berriak hirien aldameneko eremuetan kokatuta egotea (derrigorrean) 8. 2. 9. 2. 3. - - - 4,8

Hiri-merkataritza bultzatzea, merkataritza-ekipamendu handien ordez 7. 1. 8. 4. 2. - - 1. 3,8

Itsasadarra birsortzea eta berriz naturalizatzea, erabilera publikoko gune gisa balio dezan 4. - 1. - 5. - - - 3,3

Biztanleria zahartzen ari denez, ekipamendu sozialen eskaria handiagotzen ari da; arazo horri erantzutea 6. 6. 5. 5. 1. - - 4. 4,5

Lehentasun maila

Batez

bestekoa

Page 6: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

Ingu

run

e fi

siko

a e

ta A

zpie

gitu

ra b

erd

ea, L

and

a-h

abit

ata,

eta

Pai

saia

eta

On

dar

ea

Igarobide ekologikoen eskualde-sare bat sortzea, eremu mugakideekin ez ezik, tokiko berdeguneen sarearekin ere jarraitutasuna izango duena

5. - 2. 4. 4. - 2. 1. 3

Urbanizagarriak diren baina oraindik urbanizatu ez diren nekazaritza-balio handiko lurzoruei kategoria hori kentzea

7. - 6. 1. 2. - - 4. 4

Ibai-bide nagusiak ijezketagunez hornitzea, bi erabilera izan ditzaten: batetik, aisialdia; bestetik, hiribideen kontrola

1. 3. 9. 2. 6. 1. 4. - 3,7

Mendi babesleen katalogo bat sortzea, basoen kudeaketa egokia eragingo lukeen katalogo bat, hain zuzen: selektiboagoa eta ez hain intentsiboa

9. 6. 3. 5. 5. - 5. 2. 5

Landaguneak zedarritzeko eta antolatzeko eta baserriak banatzeko irizpideak ezartzea, bertan behera gera ez daitezen

8. 4. 10. 3. - - - 5. 6

Lurraldean atzemandako gune degradatuetan (zabortegiak, hondakindegiak, industria-aurriak, harrobiak eta abar) ingurumen-hobekuntzarako jardunak sustatzea

2. - 5. 7. 3. - - - 4,2

Diru-sarrerak lortzeko beste iturri batzuk sustatzea, nekazaritza-produktuekin eta nekazaritza-turismoarekin lotutako iturriak, hain zuzen

10. 1. 8. 8. - - - - 6,7

Azpiegitura berdeen eta azpiegitura 'grisen' arteko gatazka posibleak identifikatzea eta elkarreragin horiek kudeatzeko neurriak ezartzea

11. 2. 4. - - - - - 5,6

Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera ez deslokalizatzea, elikadura-burujabetzarako mesedegarria baita 6. - 7. - 1. - - - 4,6

Paisaia −kostaldekoa, nekazaritza/basozaintzakoa, meatzaritzakoa eta hirikoa/industriala− babesteko eta antolatzeko neurriak abiaraztea

3. 5. 1. 6. 7. - 1. 3. 3,7

Natura-interes bereziko esparru berriak babestea eta sare ekologikoarekin lotzea 4. - - - - - 3. - 3,5

Mu

giko

rtas

un

a e

ta lo

gist

ika,

Bal

iab

ide

en k

ud

eake

ta ja

san

garr

ia Bizikleta bidezko mugikortasun-ahala areagotzea, dauden trazadurak egituratuz eta osatuz, eta haien eta garraio

kolektiboaren arteko truke modalak erraztuz - 4. 6. 2. 3. 1. - 2. 3

Tren bidez aireportua eta Bilbo hiriko gunea lotzea, bidaiariak garraiatzeko 3. 5. 3. 3. 5. - 2. 1. 3,1

Tren bidez Bilboko Portua hiriguneekin konektatzea, interferentziarik gabe, salgaiak garraiatzeko 4. 7. 1. 5. - - - - 4,2

Txartel bakar bat sortzea garraio publikorako 5. 3. 2. 1. 2. - - 3. 2,6

Garraio kolektiboari dagokionez, plataforma esklusiboko (autobusa edo tranbia) sare zabalagoa garatzea, ordutegia fidagarriagoa izan dadin

- 1. 7. 5. 6. - 1. - 4

Metropoli-eremutik kanpoko tokiekiko mugikortasuna eta loturak hobetzea, abiadura handiko trenbidearen bitartez

6. 8. 5. - - - - 5. 6

Udalerri bakoitzak energia jasangarrirako berezko ekintza-plan bat idaztea, udalerriko energia-eredua zehaztuz 2. 6. 8. - 4. - - - 5

Automobil pribatuaren erabilera murriztea, garraio kolektibo garbien erabilera bultzatuz 1. 2. 4. 4. 1. - 3. 4. 2,7

Batez

bestekoa

Lehentasun maila

Page 7: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

Lehentasunaren batez bestekoen arabera (urgentzia eta garrantzia kontuan hartuta), gai bakoitzean BALIO HANDIENA

LORTUTAKO ORIENTAZIOAK honako hauek izan dira:

A. Hiri-habitata: Etxebizitza, Jarduera ekonomikoak, eta Antolamenduen bateragarritasuna

Oraindik garatu ez diren dentsitate baxuko zenbait gune birdentsifikatzea eta haien kategoria aldatzea

(urbanizagarri izatetik landagune izatera aldatzea)

Sortuko diren etxe berriak jada beharrezko azpiegiturak dituzten guneetan kokatuta egongo direla bermatzea

Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren udal-plangintzen

bateragarritasuna ere

B. Alderdi sozialak eta ekonomikoak, Ekipamenduak eta Zeharkako gaiak

Edukiera handiko garraio publikoko geltokien inguruko lurzoruetan jarduera sor dadin faboratzea

Itsasadarra birsortzea eta berriz naturalizatzea, erabilera publikoko gune gisa balio dezan

Udalerriak ekipamenduekin lotuko lituzkeen sare bat sortzea, Done Jakue Bidea, Bilboko Inguruko Berdegunea,

itsasoko bidea eta Bilboko Burdin Hesia oinarri gisa hartuta

C. Ingurune fisikoa eta Azpiegitura berdea, Landa-habitata, eta Paisaia eta Ondarea

Igarobide ekologikoen eskualde-sare bat sortzea, eremu mugakideekin ez ezik, tokiko berdeguneen sarearekin ere

jarraitutasuna izango duena

Natura-interes bereziko esparru berriak babestea eta sare ekologikoarekin lotzea

Paisaia −kostaldekoa, nekazaritza/basozaintzakoa, meatzaritzakoa eta hirikoa/industriala− babesteko eta

antolatzeko neurriak abiaraztea

D. Mugikortasuna eta logistika, Baliabideen kudeaketa jasangarria

Txartel bakar bat sortzea garraio publikorako

Automobil pribatuaren erabilera murriztea, garraio kolektibo garbien erabilera bultzatuz

Bizikleta bidezko mugikortasun-ahala areagotzea, dauden trazadurak egituratuz eta osatuz, eta haien eta garraio

kolektiboaren arteko truke modalak erraztuz

MEDIA

Page 8: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

BESTE EKARPEN BATZUK

Orientazio bakoitzaren lehentasun-maila lantzeaz gainera, orientazio horietako batzuk honela aldatu edo ñabartu dituzte:

1. “Automobil pribatuaren erabilera murriztea, garraio kolektiboen (garraio kolektibo garbien) erabilera bultzatuz” –

Izaera kolektiboaren helburua leheneste aldera “garbi” hitza kendu dute.

2. “Metro (tren) bidez aireportua, osasun-zentroak, unibertsitatea, ospitaleak eta industrialdeak eta Bilbo hiriko gunea

lotzea, bidaiariak garraiatzeko” – Horrez gainera, komunikazio ez hain zentralizatua eta erradialagoa proposatu

dute, interesguneak beste udalerri batzuekin lotzeko.

3. “Metropoli-eremutik kanpoko tokien eta abiadura handiko geltoki nagusien arteko mugikortasuna eta loturak

hobetzea (trenbidearen bitartez)” – Inguruetako udalerriak eta AHTren geltokiak lotzeari lehentasuna eman behar

zaiola uste dute.

4. “Garraio kolektiboari dagokionez, plataforma esklusiboko (autobusa edo tranbia) sare zabalagoa garatzea,

(ordutegia fidagarriagoa izan dadin) maiztasuna handiagoa izan dadin”.

5. Parke teknologiko berriak hirien aldameneko eremuetan eta garraio publikoetatik gertu kokatuta egotea

(derrigorrean)”.

6. “(Udalerri bakoitzak) Antolamenduaren bidez energia jasangarrirako berezko ekintza-plan bat idaztea, udalerriko

energia-eredua zehaztuz”.

7. “Urbanizagarriak diren baina oraindik urbanizatu ez diren eta ukitu/kudeatu gabe dauden nekazaritza-balio handiko

lurzoruei kategoria hori kentzea”.

Halaber, proposamen edo ekintza berriak sortu dira gai bakoitzaren inguruan. Haien artean, nabarmentzekoak dira

honako hauek:

Hiri-habitata: Etxebizitza, Jarduera ekonomikoak, eta Antolamenduen bateragarritasuna

- Proposatu dute LPPk esku hartzeko irizpideei lehentasun handiagoa eman diezaiela zonifikazioari eta lurzoruen

mugari buruzko zehaztapenei baino. Nabarmendu dute zaila dela lurzorua sailkapenez aldatzea hiria hazteko

perimetroa ezarrita dagoenean.

- Lurzoruen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, kategorien azpibanaketa bat proposatu dute eraldaketa-

egoeretan: potentzialki deskontaminatutako lurzoruaren kategoria.

- LPP bidez, HAPOn urbanizagarri gisa sailkatu ziren tokiei sailkapena aldatzeko aukera iradoki dute, erreserba- edo

nekazaritza-erabilera emateko.

Alderdi sozialak eta ekonomikoak, Ekipamenduak eta Zeharkako arazoak

- Turismo-sare batek ondare soziokulturala bil dezala eta turismo-baliabideei balioa eman diezaiela proposatu dute. Horrez gainera, meatzaritza-eremuan arreta handiagoa jartzeko eta zonako baliabideen udalerriz gaindiko kudeaketa bultzatzeko eskatu dute.

Page 9: Parte-hartze saioen emaitzak - Bizkaia...Gaia testuinguruan kokatu ondoren, emaitza horiek ... Bilboko itsasadarraren inguruan antolamendu globala eta orekatua planteatzea, baita haren

- Merkataritza-azpiegituren mozkinen banaketa beste modu batean arautzea proposatu dute; zehazki, udalerrien

artean bana daitezela proposatu dute, haien kokapena kontuan hartu gabe; horrela, ez litzateke sustatuko

udalerrien arteko lehiakortasuna.

- Saltzaileen elkarte bat sortzea, bizilagunei bideratutako bestelako gizarte-ekimenekin batera, auzo-sareak

bultzatzeko.

- Jarduera ekonomikoak kutsatutako lurzoruekin hibridatzea, eta horretarako diru-laguntzak izatea.

Ingurune fisikoa eta Azpiegitura berdea, Landa-habitata, eta Paisaia eta Ondarea

- Kudeaketa-tresnak eratzea, hala nola “lurralde-zaintza”, eta basogintza-ekoizpena sustatzea energiaren ekoizpena

(subiranotasuna) bultzatzeko. Adibidez, ezpal-galdarak erabiliz.

- Paisaiaren kudeaketa eskala handiago batean egitea bultzatzea, paisaiaren eta tokiko ondarearen ikuspegi

globalagoa izateko. Industria-ondareari dagokionez, egitura jakin batzuk aztertzea proposatu dute, etorkizunean

birgaitu, erabilera berriak eman eta azpiegitura berdeetan txertatzeko.

- Euskal landa-munduko kultura eta ohiturak sustatzea (Bizkaiko landa-paisaia urrituen inguruko hedapenaren,

hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren bitartez).

- Itsasertzeko parkeari buruz: uste dute LPPk udalerriaz gaindiko gune libreen sare hori bilatzeko proposamen

estrategikoa bildu behar duela.

Mugikortasuna eta logistika, Baliabideen kudeaketa jasangarria

- Udalerriaz gaindiko esparruan bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak garatzea ibai- eta/edo trenbide-ardatz

zaharkituetan, hiriguneetako malda txikiagoko gune eta gune egituratzaile gisa.

- Kalitate eta erakargarritasun handiko eskaintzaz hornitzea, herritarrak konturatu daitezen bizikleta erabiltzea oso

aukera egingarria dela, eskuinaldeko leku askotan, behinik behin.

- Garraio kolektiboko sare zabalagoa eta egokikorragoa sustatzea, garai bateko trenbideak baliatuta, hala nola

Arratiako tranbia.

- Bilbo metropolitarraren garraio publiko guztiaren homogeneizazioa bultzatzea, bai tarifetan bai ordutegietan.