Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona...

7
1 Zer da gaixotasun zeliakoa? Glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da, genetikoki joera duten gizabanako jakin batzuetan agertzen dena, heste meharraren mukosan, oinarri immunea duen hanturazko erreakzioa sortzen da, elikagaiak xurgatzea eragozten duena. Hortaz, intolerantzia duen pertsonak, zeliakoa deritzonak, glutena duten elikagaiak jaten baditu, heste meharraren mukosan lesio larria jasango du. Beste intolerantziek ez bezala, gaixotasun honek erreakzio autoimmunea eragingo du heste meharrean. Halaber, gure herrialdean, hesteetako gaixotasun kroniko ohikoena da. Gainera, bere oinarri genetikoak, familia berean, gaixo zeliako bat baino gehiago egotea justifikatuko du. Glutena Glutena, almidoiarekin konbinatuta, zereal askoren (garia, garagarra, zekalea, oloa, espelta, kamuta eta tritikalea) hazian dagoen proteina da. Gariaren proteinen %80 da eta gliadina eta gluteninaz osatuta dago. Glutena, irinaren orearen elastikotasunaren arduraduna eta labekatutako ore eta ogien loditasun elastiko eta hanpatuaren arduraduna da. Bere ahalmen lodigarria dela eta, elikaigintzan preziatua da. Gaixotasunaren prebalentzia Europarren eta horien ondorengoen estimatutako prebalentzia %1 da eta emakumeengan ohikoagoa da, 2:1 proportzioa delarik. Gaixoen portzentaje garrantzitsua (%75) diagnostikatu gabe dago, gaixotasuna argi agertu ez delako. Hala ere, gaixotasuna agertzeko ezohikoak diren formak ezagutzeak, mota ezberdinen existentzia agerian utzi du. Sintomatikoa: sintomak oso desberdinak dira. Sintomarik gabekoa edo subklinikoa: ez dago sintomarik nahiz eta heste-biloan lesioa egon, gaixotasun zeliakoaren ezaugarria dena. Heste-biopsiak markatzaile immune bat edo gehiagoren agerpena adierazten du. Ezkutukoa: zeliako talde jakin bati eragiten dio, glutena duten dietak eginez, sintomak eduki ahal dituzte edo ez eta heste-biopsia normala dute. Potentziala: gaixotasun zeliako hau jasaten duten pertsonek ez dute inoiz ere heste-biloen atrofia bereizgarririk eduki. Hala ere, alterazioak, immunologikoak batez ere detektatzen dira, gaixo zeliakoetan ohikoak direnak.

Transcript of Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona...

Page 1: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

1Zer da gaixotasun zeliakoa?

Glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da, genetikoki joera duten gizabanako jakin batzuetan agertzen dena, heste meharraren mukosan, oinarri immunea duen hanturazko erreakzioa sortzen da, elikagaiak xurgatzea eragozten duena.

Hortaz, intolerantzia duen pertsonak, zeliakoa deritzonak, glutena duten elikagaiak jaten baditu, heste meharraren mukosan lesio larria jasango du.

Beste intolerantziek ez bezala, gaixotasun honek erreakzio autoimmunea eragingo du heste meharrean. Halaber, gure herrialdean, hesteetako gaixotasun kroniko ohikoena da. Gainera, bere oinarri genetikoak, familia berean, gaixo zeliako bat baino gehiago egotea justifikatuko du.

Glutena

Glutena, almidoiarekin konbinatuta, zereal askoren (garia, garagarra, zekalea, oloa, espelta, kamuta eta tritikalea) hazian dagoen proteina da. Gariaren proteinen %80 da eta gliadina eta gluteninaz osatuta dago. Glutena, irinaren orearen elastikotasunaren arduraduna eta labekatutako ore eta ogien loditasun elastiko eta hanpatuaren arduraduna da. Bere ahalmen lodigarria dela eta, elikaigintzan preziatua da.

Gaixotasunaren prebalentzia

Europarren eta horien ondorengoen estimatutako prebalentzia %1 da eta emakumeengan ohikoagoa da, 2:1 proportzioa delarik.

Gaixoen portzentaje garrantzitsua (%75) diagnostikatu gabe dago, gaixotasuna argi agertu ez delako. Hala ere, gaixotasuna agertzeko ezohikoak diren formak ezagutzeak, mota ezberdinen existentzia agerian utzi du.

Sintomatikoa: sintomak oso desberdinak dira.

Sintomarik gabekoa edo subklinikoa: ez dago sintomarik nahiz eta heste-biloan lesioa egon, gaixotasun zeliakoaren ezaugarria dena. Heste-biopsiak markatzaile immune bat edo gehiagoren agerpena adierazten du.

Ezkutukoa: zeliako talde jakin bati eragiten dio, glutena duten dietak eginez, sintomak eduki ahal dituzte edo ez eta heste-biopsia normala dute.

Potentziala: gaixotasun zeliako hau jasaten duten pertsonek ez dute inoiz ere heste-biloen atrofia bereizgarririk eduki. Hala ere, alterazioak, immunologikoak batez ere detektatzen dira, gaixo zeliakoetan ohikoak direnak.

Page 2: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

2

Sintomak

Ez dira berehala agertzen, zeliakoa den pertsona ez delako ohartu glutenarekiko intolerantzia jasaten ari dela, berehala ez direlako agertzen negel, oka egitea, beherako edo sabeleko min handi gisa. Beraz, sintoma hauek astiroago ager daitezke: goragaleak, beherakoa, hesteetako mina, kolikoak, zefalea eta bero-sentsazioa.

Horregatik, normalean edo ordu batzuk lehenago jandako elikagaiekin erlazionatzen ez direnez, dietan sartzen dira eta digestio-sistemak elikagaia ezin duenean onartu, urdail eta hesteko arazo larria edo ez hain larria izan daiteke ondorioa eta sintomak larriago bilaka daitezke: jateko gogorik eza eta pisua galtzea, beherako kronikoa, hazkunde-atzerapena, sabel-distentsioa, oka egitea, anemia ferropenikoa, izaera aldaketak.

Diagnosia

Diagnosia honen bitartez egiten da:

Odol-analisia: ustezko diagnostikoa.

Heste-biopsia: ziurtasun-diagnostikoa. Goi heste meharraren ehunaren lagin bat ateratzean datza, kaltetuta dagoen edo ez ikusteko. Horregatik, biopsia egin arte, glutena duten elikagaiak ez dira dietatik kendu behar.

Tratamendua

. Tratamendu eraginkor bakarra bizitzan osoan glutenik gabeko dieta zorrotza egitean datza. Horrela, sintomak desagertzea eta heste meharraren lesioa osatzea lortuko da. Osabide hau iraunkorra izango da, glutenik hartzen ez bada, gluten kantitate txikiak etengabe hartzeak arazo garrantzitsu eta ez desiragarriak eragin ditzake.

Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera ona izango du.

Kontsumo-gomendioak

Jarraian, zeliakoentzat kontsumo-gomendio batzuk aipatu dira:

Glutenik ez duten elikagaiak jatea. Glutena ez da behar-beharrezko proteina gure elikaduran, beraz, esnean, okelan, arrainean, arrautzetan, tuberkuluetan, lekaleetan eta glutenik gabeko zerealetan (arroza, artoa, artatxikia eta basartoa) dauden animalia eta landare-proteina ezberdinez ordezkatu daiteke, denak eta era orekatuan konbinatuz.

Page 3: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

3 Ahal diren neurrian, produktu manufakturatuak ekiditea, horietan zailagoa

delako glutenik ez dagoela bermatzea.

Produktu eraldatu eta/ edo manufakturatuen etiketa irakurri beti eta hurrengo osagaien bat duten produktu guztiak dietatik kendu: garia, oloa, garagarra, zekalea, espelta, kamuta eta tritikalea eta/ edo produktu eratorriak: almidoia, irina, ogiak, jateko pastak, etab.

Dietatik kendu horien osaketa adierazten ez duten produktuak, hala nola, solteko produktuak edo ontziratu gabeak, etxeko produktuak eta etiketatuta ez dauden produktuak.

Elikagaien sailkapena

Glutena edukitzeko arriskuaren arabera, elikagaiak nola sailkatzen diren ezagutzea oso garrantzitsua da. Gogoratu behar da zenbat eta elikagaiak naturalagoak izan orduan eta arrisku gutxiago dutela glutena edukitzeko.

Ondoren, elikagaien zerrendak zehazten dira, janari-alergiak eta intolerantzien semaforoaren kolore ezberdinen arabera.

Berdea: jan daiteke glutenik ez duelako

Laranja: “glutena eduki dezakete”, beraz, etiketan aipatzen den edo ez begiratzea gomendatzen da.

Gorria: ezin daiteke jan glutena duelako

Page 4: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

4

Berez glutenik ez duten elikagaiak

Esnea eta eratorriak: gaztak, zaporerik gabeko bustitzeko gaztak, gaztanbera, esnearen gaina, jogurt naturalak, gatzatua.

Okela mota guztiak eta errai freskoak, izoztuak eta naturalki kontserbatuak.

Hestebeteak: gatzartua, urdaiazpiko ondu eta kalitate goreneko urdaiazpiko egosia.

Arrautzeztatu gabeko arrain fresko eta izoztuak, olioan eta naturalki kontserbatutako arrain eta itsaskiak.

Arrautzak. Barazkiak, ortuariak eta tuberkuluak. Fruituak. Arroza, artoa, tapioka eta eratorriak. Lekaleak. Azukrea eta eztia. Olioak eta gurinak. Kafe-bihia edo kafe ehotua, laranja, limoi eta kola

freskagarri eta infusioak. Ardoak eta edari apartsuak. Fruitu lehor gordinak. Gatza, ardo-ozpina, espezia-izpiak, aleak eta natural

guztiak. Ozpinez ondutakoak eta olibak “Glutenik gabe” etiketatuta dauden elikagai guztiak.

Glutena duten elikagaiak

o Ogia, galirina, garagarra, zekalea. o Opilak, pastelak eta tartak. o Gailetak, bizkotxoak eta gozokiak. o Jateko pasta: fideoak, makarroiak, tailarinak, etab. o Piku lehorrak. o Edari destilatuak edo zerealetatik fermentatuak:

garagardoa, garagar-ura.

Page 5: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

5o Edari malteatuak o Arrain eta itsaskien ordezkoak o Produktu manufakturatuak, horien osaeran lehen jadanik

aipatutako irinak eta era guztietan daudenak: almidoiak, fekulak, semolak, proteinak.

o Jaunartzean hartzen diren olatak.

Glutena edo gluten aztarnak eduki ditzaketen elikagaiak

Hestekiak: mortadela, txorizo, odolki, saltxitxak, etab. Pateak. Gazta fundituak, saporetan gantzatezeko, bereziak

pizzetarako. Haragi-kontserbak, haragi-bolak, hanburgesak. Saltsako arrain kontserbak, tomate frijituaz. Saltsak, ongailuak eta elikadura-koloragarriak. Kafeko|Kafetegiko, txokolateko eta kakaoko ordezkoak eta

beste makina-edari batzuk. Esne-postreak: natillak, postreak eta kremak. Fruitu lehor txigortu edo irinaz eta gatzaz frijitutakoak. Karameluak eta gozokiak. Izozki-mota batzuk. Txokolate-ordezkoak.

Jarraian, glutenarekiko intolerantzia dutenentzat, menu, errezeta eta sukaldean erabiltzeko trikimailu baten adibideak azaltzen dira.

MENU ZELIAKOA

HAURRENTZAT HELDUENTZAT

GOSARIA 2 laranjekin egindako zukua Glutenik gabeko zerealak Esnea

Kiwia Glutenik gabeko ogi txigortuak Gazta freskoa

BAZKARIA

Glutenik gabeko makarroiak Bolognako erara Glutenik gabeko ogia Jogurta

Tuterako kukuluak Dilistak patatarekin Glutenik gabeko ogia Mandarinak

ASKARIA Gazta-ogitartekoa Mandarinak

Glutenik gabeko zereal-barra Fruitu-irabiakia

AFARIA

Entsalada berdea Patata-tortilla Glutenik gabeko ogia Jogurta

Arroz entsalada Perretxiko nahaskia Glutenik gabeko ogia 2 jogurta

Page 6: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

6

ENPANADILLEN ERREZETA

Osagaiak

250g glutenik gabeko gozogintzarako irina

50g txerri-gantza

100g ardo zuria

1g gatza

Egiteko era

Orea egingo dugun tokian, irina jarri eta sumendi bat egin.

Osagaiak erdian jarri, gantza biguntzen saiatuz.

Orea homogeneoa lortu arte, oratzen jarraitu, ukitzerakoan bigun baino hobeto gogor baldin badago.

15 minutu jalkitzen utzi eta nahi ditugun tamainako zatiak ebaki.

Arrabolaz zabaldu orea, aukeratutako betegarriarekin bete, urarekin ertzak margotu eta ertzak sakatuz itxi ezazu.

Olio asko jarri eta bero-bero dagoenean frijitu edo arrautza irabiatuarekin margotuz, labean egosi.

KROKETEN OGI BIRRINDUA ORDEZKATZEKO TRIKIMAILUA

Arrautzeztatuak egiteko, komenigarria da zeliakoentzat bereziak diren arto-irin eta arroz-irinak erabiltzea, “FACEk kontrolatua” berme-markarekin, horrela, familia guztiak plater berbera jan dezake.

Informazio Interesgarri Gehiago

Jarraian, glutenarekiko intolerantziari buruzko eta horri buruz informazio interesgarri eta osagarria argitaratzen duten erreferentzia-elkarte eta erakundeei buruzko dokumentazio interesgarria aipatzen da.

Gaixotasun Zeliakoaren kuadernoa

http://www.celiacos.org/images/pdf/cuaderno_celiaca.pdf

Gaixotasun Zeliakoaren kausak

http://www.celiacoseuskadi.org/archivos/noticias/Celiaquia.pdf

Page 7: Zer da gaixotasun zeliakoa? · Gaixotasun zeliakoa oraindik ezin da sendatu. Hala ere, pertsona zeliakoak, dieta zaintzen duen bitartean, elikadura orekatua eta osasuntsua eta osasun-egoera

7 Gaixotasun Zeliakoari buruzko liburuxka http://www.celiacos.org/images/stories/pdf/FolletoEC.pdf

Gaixotasun Zeliakoari buruzko komikia

http://www.celiacos.org/images/stories/pdf/ecvistaprot.pdf

Glutenik gabe janaria prestatu eta jateko gidaliburuak

http://www.celiacoseuskadi.org/archivos/publicaciones/menus_sin_gluten.pdf

http://www.celiacoseuskadi.org/archivos/publicaciones/cocinar-sin-gluten.pdf

http://www.celiacoseuskadi.org/archivos/publicaciones/soy-celiaco.pdf

http://www.celiacoseuskadi.org/archivos/publicaciones/la-dieta-sin-gluten-fuera-de-casa.pdf

Euskadiko Zeliakoen Elkartea

http://www.celiacoseuskadi.org/

Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa (FACE)

http://www.celiacos.org/