OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek...

9
OTSAILAK 9 - 15 JAIALDIAREN DOSSIERRA

Transcript of OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek...

Page 1: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

OTSAILAK 9 - 15

JAIALDIAREN DOSSIERRA

Page 2: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

J A I A L D I A

Thinking Football Film festival zinema eta futbol jaialdia da, gizarte gaiak aztert-zen dituena eta Athletic Club Fundazioak eta BBk aretoak Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatzen dutena. 2015eko otsailaren 9tik 15era bitarte burutuko da BBK aretoan, eta sarrerak doan izango dira emanaldi guztietan.

2015ekoa Thinking Football Film Festival-en hirugarren edizioa izango da. Bertan haibat herrialdetako hamar dokumental aurkeztuko dira: Brasil, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Polonia edo Erresuma Batua. Dokumental horietan futbolariaren eta kluben paper soziala eta politikoa aztertzen da, futbola gizar-teratzeko tresna gisa, agintari politikoek futbolaz egiten duten erabilera, eta abar. Dokumental hauetako gehienak Espainian argitaratu gabeak dira eta jato-rrizko bertsioan eta azpitituluekin aurkezten dira.

Urtero bezala, ikusleen parte hartzeari esker ikusleen saria emango zaio filmik onenari. Sariak ekarpena ekonomiko bat dauka eta zuzendariak diru kopurua hori kirolarekin zerikusia duten proiektu sozial bati eman beharko dio. Aurreko urteetako irabazleak hauek dira: Los Rebeldes del Fútbol (Gilles Pérez eta Gilles Rof, Frantzia, 2012) 2013ko edizioan eta Next Goal Wins (Mike Brett eta Steve Jamison, Ingalaterra, 2014) 2014ko edizioan.

Page 3: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

E G I T A R A U A

19:30etan

Les Rebelles du Foot 2 (Futbolaren errebeldeak 2)

2014, Gilles Perez & Gilles Rof

90 minutu (V.O.S.E.)

otsailak otsailak 19:00etan

Wie im falschen Film (Okerreko filman gaude)

2014, Timian Hopf

44 minutu (V.O.S.E.)

20:00etan

Democracia em Preto e Blanco (Demokrazia zuri-beltzean)

2014, Pedro Asberg

90 minutu (V.O.S.E.)

17:00etan

18team

2014, Juan Rodríguez-Briso

70 minutu (V.O.S.E.)

19:00etan

Mundial. Gra o wszystko (Mundiala: dena jokoan)

2014, Michal Bielawski

90 minutu (V.O.S.E.)

otsailak

18:00etan

Coach Zoran and his African Tigers(Zoran entrenatzailea eta Eguzkiaren tigreak)

2013, Sam Benstead

75 minutu (V.O.S.E.)

20:00etan

We Must Go(Joan beharra dugu)

2014, Dave LaMattina y Chad N. Waker

90 minutu (V.O.S.E.)

otsailak 18:00etan

A World Not Ours(Gurea ez den mundua)

2012, Mahdi Fleifel

92 minutu (V.O.S.E.)

20:00etan

Sons of Ben

2015, Jeffrey C. Bell

90 minutu (V.O.S.E.)

otsailak19:00etan

Foot et immigration, 100 ans d'histoire commune(Futbola eta inmigrazioa, ehun urteko historia komuna)

2014, Gilles Pérez & Eric Cantona

90 minutu (V.O.S.E.)

15otsailak

*Emanaldien ordutegiak aldatu daitezke Athletic Clubeko ordutegien arabera

Page 4: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

P E L I K U L A K

Les Rebelles du Foot 2 (Futbolaren errebeldeak 2)Frantzia, 2014 Gilles Perez and Gilles Rof / 90 minutu (V.O.S.E.)

“Futbolaren errebeldeak” saritutako filmaren bigarren zatia Frantziako Canal Plusen emititua. Beste bost futbolariren istorioak kontatzen ditu futbolaren bidez heroi sozial bilakatuz pausu bat aurrera eman dute-nena. Hauen istorioak jasotzen ditu: Honey Thaljieh (Palestinako emakumezkoen talde nazionalaren sort-zailea), Claudio Tamburrini (Lanus-eko atezaina, Videla argentinarraren diktaduran atxilotu eta tortura-tua, Mansion Sere izenez ezaguna den tortura zentrotik ihes egin zuen), Cristiano Lucarelli (Italiako Cal-cioaren azken urteetako ezkerreko erreferentea), Alfonsinho (futbolarien lan eskubideen borrokan mundu mailako aintzindaria) eta Saturnino Navazo (Mauthausengo nazien kontzentrazio eremuko preso errepublikarra, presoentzako futbol txapelketa antolatu zuen bertan).

Wie im falschen Film (Okerreko filman gaude) Alemania, 2014, Timian Hopf / 44 minutu (V.O.S.E.)

Alemaniako Show Racism Red Card elkarteak ekoitzitako filma (Atera txartel gorria arrazake-riari). Filma honek erakusten du arrazakeriak, generoen estereotipoek eta homofobiak harmaile-tan jarraitzen dutela. Dokumentalak aurreiritzi horiek jasan dituzten hainbat futbol jokalariren testigantzak jasotzen ditu, beste batzuen artean Jérôme eta Kevin-Prince Boateng, Roberto Hilbert , Anthony Ujah, Gerald Asamoah, Andreas Beck, Hans Sarpei, Christoph Metzelder, Katja Kraus, Rashid Azzouzi edo Anja Mittag.

Page 5: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

P E L I K U L A K

Democracia em Preto e Blanco (Demokrazia zuri-beltzean)Brasil, 2014, Pedro Asberg / 90 minutu (V.O.S.E.)

Iragan mendeko 80 urteen hasieran Brasil diktadura militar gogorra bizitzen ari zen hamarkadatan, Sokratesen Corinthians-ek iraultza bati ekin zion eta amnistiaren aldeko mugimenduarekin, langileen grebekin, ikasle mugi-menduekin eta musika eszena errebelde batek hasitako aldaketa giroarekin bat egin zuen. Kluba demokratizat-zeko asmoz sortu zen futbolaren utopia bat zen, baina galdutako askatasuna berreskuratzeko borrokan ikur bihurtu zen. Hau Corinthiar demokraziaren historia da, futbol talde bat askatasunaren aldeko mugimenduaren gidari izan zenekoa.

18teamEspainia-Zambia, 2014, Juan Rodríguez-Briso / 70 minutu (V.O.S.E.)

“Eighteam” filamk Chipolopolora (“kobrezko balak”, benba hizkuntzan Zanbiako futbol selekzioari jarritako goiti-zena) egindako bidaiaren berri ematen du, trajediatik zoriontasunerako bidea Kalusha Bwalya jokalariaren bidez. Bidaia 1988an hasi zen Joku Olinpikoetan Zanbiako selekzioak Italiakoari 4 eta 0 irabazi zionean eta euren helburua lehen aldiz Munduko Txapelketara sailkatzea izan zenean. Zanbiako Aire indarren hegazkin batean zihoazen Senegalera sailkatze partidu bat jokatzera eta hegazkina Gabonen kostatik 500 metrora erori egin zen, bidaiari eta tripulazioko kide guztiak hil ziren, tartean Zanbiako selekzioko 18 jokalariak. Inongo herrialdek ez du inoiz horrelako kolpe gogorrik gainditu behar izan bere talde nazionalarekin. Baina Zanbiarentzat ez zegoen aurrea jarraitu beste aukerarik. Kalusha Bwalya zen talde horren kapitaina. Ez zegoen hegazkinean une horretan bere taldearekin jokatzen ari zelako, PSV Eindhovenekin. Ahalegin izugarria egin zuen taldea berriz ere osatu eta federazioa profesionalizatzeko, eta hautatzaile nazional eta beranduago Zanbiako Futbol Elkartearen (FAZ) presidente bihurtu zen. 18 urte eta hilabete batzuk beranduago, patuak keinu egin zion Zanbiari, eta Gabonen, istripuaren lekutik 2 kilometrora Zanbia Afrikako txapeldun bihurtu zen historian lehenengoz. Garaipena penalti tanda luze baten ondoren iritsi zen. Idatzita zegoen: 18 penalti izan ziren.

Page 6: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

P E L I K U L A K

Mundial. Gra o wszystko (Mundiala: dena jokoan)Polonia, 2014, Michal Bielawski / 90 minutu (V.O.S.E.)

Poloniako futbolaren uneri garrantzitsuena jasotzen duen dokumentala, Poloniako komunismoaren amaieraren garaian gertatu zena. 1982ko Munduko txapelketa, lege martzialaren menpe zegoen herrial-dean urte hura iluna izan zen: zentsura, armada kalean, espetxeak oposizioko kideez beteta… Dena dela, poloniarrek itxaropen zirrikitu bat aurkitu zuten euren selekzioa telebistan ikusiz. Boniek eta Smolarek-ek sartuta golekin gozatu zuten, Lato, Kupcewicz eta Buncolen trebetasunarekin, Mlynarczyk-en geldiketa bikainekin. 90 minutu besterik ez ziren, baina minutu horietan soilik lortzen zuten errealitate gogorrari ihes egitea. Artxiboko irudiak eta egungo elkarrizketak eta animazioa uztartzen ditu, eta filmak ordura arte kontatu gabeko Poloniako garai ilun haietan kirolak eta politikak izan zuten harremana kontatzen du.

Coach Zoran and his African Tigers (Zoran entrenatzailea eta Eguzkiaren tigreak)Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.)

Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi ondoren. Indarkeriaren biktimen kopuru handi baten oroitzapenak oraindik pre-sente egon arren nazio berriak futbolaren munduak leku bat aurkitu nahi du talde nazionala sortuz. Lan hori egitearen ardura Zoran Djordjevic serbiarrarena da, entrenatzaile beteranoa, dinamikoa eta oso handinahia. Filmak taldearen jarraipena egiten du bere lehen urtean, jokalari berriak bilatzetik maskotaren erosketaraino – Champion ardia -, nazioarteko lehen partidueta-tik pasata. Zoranen estilo erasokor eta diktatorialak gatazkak sortu zituen futbol federazioan eta hainbat politikorengan. Bien bitartean independentziaren euforia itzali egin zen, taldeko barne borrokek eragin dute taldearengan, malaria eta krisi ekonomikoak eragina du estatu be-rrian. Jarraian komikotasuna iluna dator, eta nazio baten jaiotzaren erretratu originala.

Page 7: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

P E L I K U L A K

We Must Go (Joan beharra dugu)Estatu Batuak, 2014, Dave LaMattina y Chad N. Wakeri / 90 minutu (V.O.S.E.)

Estatu Batuetako luzemetraia dokumentala, Bob Bradley entrenatzaile entzutetsuaren ibilbideari errepa-soa egiten diona, 2014ko Brasilgo txapelketara sailkatzeko Egiptoko talde nazionala gidatzen ari dela. Mubaraken diktadurarekin eta Port Said-eko tragediarekin amaitu zuen Arabiako iraultza deitutakoaren larrialdiaz markatua. Al Ahly futbol taldeko hirurogeita hamar zale baino gehiago hil zituzten partidu batean talde honetako zaleek diktaduraren aurkako mobilizazioetan parte hartu zutelako.

Sons of BenEstatu Batuak, 2015, Jeffrey C. Bell / 90 minutu (V.O.S.E.)

1996an MLSaren lehen denboraldia jokatu zen, eta denboraldi horretan Filadelfiak ez zuen lehiaketan franki-ziarik izan, herrialdeko kirol tradiziorik handiena duen hirietako bat izan arren. Hamar urte beranduago Fila-delfiak oraindik ez zuen talderik, baina futbolzale talde txiki bat zegoen eta batzuentzat erokeria bat besterik ez zenari hasiera eman zioten: Existitzen ez zen talde baten peña sortu zuten. Sons of Ben izena jarri zioten, Benjamin Franklin Filadelfiako seme kuttunaren omenez, eta euren helburua futbol profesionala hirira ekart-zea zen. Gaur egun Philadelphia Union taldea Major League Soccer-eko talderik adierazgarrienetakoa bada zale horiei esker da. Dokumentalak munduan bakarra den zale talde baten historia kontatzen du, euren tal-dearen estadioa dagoen Chester hiriarekin duen lotura eta futbolak elkartzen duen familia handi baten histo-ria kontatzen du.

Page 8: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

P E L I K U L A K

A World Not Ours (Gurea ez den mundua)Erresuma Batua, 2012, Mahdi Fleifel / 92 minutu (V.O.S.E.)

A World Not Ours Libano hegoaldean dagoen Ein el-Hilweh errefuxiatuen eremuan bizi diren hiru belau-naldiren erretratu intimoa da, batzuetan umorezkoa. Hainbat dokumentu pertsonaletan oinarrituta eraiki da, 20 urte baino gehiagoko familia bereko belaunaldi ezberdinen artxiboak eta zuzendariak egindako grabaketak. Dokumentala ikerketa sentsiblea da eta partaide izatearen zentzua argitara ekartzen duena, adiskidetasuna eta familia euren lurretik kanporatutako pertsonen testuinguruan. Testuinguru honetan, futbolak paper garrantzitsua du errefuxiatuen eremuan: Futbol txapelketak irauten duen hilabetean pertsona bakoitzak selekzio bat babesten du eta dena hankaz gora jartzen da.

Foot et immigration, 100 ans d'histoire commune (Futbola eta inmigrazioa, ehun urteko historia komuna)Frantzia, 2014, Gilles Pérez eta Eric Cantona / 90 minutu (V.O.S.E.)

Eric Cantonak zuzendu eta idatzitako dokumentala, “Futbola eta Inmigrazioa” lanak Frantziako futbolean, Frantziako selekzioan eta Frantziako gizartean bertan inmigrazioak izan duen papera kontatzen du. 1930etik gaur egun arte Frantziako taldearen osaketak argi uzten du Frantziako herritarren aniztasuna, eta Frantziako jasotako inmigrazio etorrera handiak lau jokalaritan laburbildu daitezke: Raymond Kopa, Michel Platini, Zine-dine Zidane eta Basile Boli.

Eric Cantonaren jatorria ere Frantziatik kanpo dago (bere ama Kataluniako errepublikara kanporatu zuten) eta Zinédine Zidane, Basile Boli, Raymond Kopa, Michel Platini, Jean Tigana eta Maryan Wisnieski jokalarien eta Jamel Debbouze aktore eta komediantearen testigantzari esker istorio hunkigarria eraikitzen du.

Page 9: OTSAILAK 9 - 15 · Erresuma batua, 2013, Sam Benstead / 75 minutu (V.O.S.E.) Hegoaldeko Sudanek 2011ko uztailean lortu zuen independentzia, 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi

I N F O R M A Z I O P R A K T I K O A

Filma guztiak BBK aretoan emango dira.

Sala BBKGran Vía Diego López de Haro, 19

48001 Bilbao, Bizkaia.

www.salabbk.es Tel: 944 05 88 24

Melia Bilbao Hotela da jaialdiaren ostatu babeslea.

Melia BilbaoLeizaola Lehendakariaren Kalea, 29

48001 Bilbao, Bizkaia

Tel: 944 28 00 00

SARRERAK: Saio guztiak doakoak izango dira aretoaren leku guztiak bete arte.