ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela...

24
Eskola-lasterketaren XIV edizioa: Hego Sudango neska-mutilen aldeko Elkartasun-kilometroak. 2017-2018 ikasturteko. Gida didaktikoa KILOMETROAK ELKARTASUN

Transcript of ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela...

Page 1: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

Esk

ola

-la

ster

keta

ren

XIV

ed

izio

a: H

ego

Suda

ngo

nesk

a-m

utile

n al

deko

Elk

arta

sun-

kilo

met

roak

. 201

7-20

18 ik

astu

rtek

o. G

ida

dida

ktik

oa

KILOMETROAKELKARTASUN

Page 2: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

2

Zuzendaria:

Marisol Paniagua

Lankidetza:

Mª Luisa Ortega del Val

Artea eta maketazioa:

Germán Gullón (VALBHY)

Argitaratzailea:

Save the Children España

Lege-gordailua:

M-29016-2017

TXOSTENATxosten eta hezkuntza-maila desberdinetarako proposamenek osatzen

dute gida didaktiko hau. Sentsibilizazio-

lana osatu nahi duten irakasleentzat tresna baliagarria izan nahi du, beste errealitate

batzuei buruzko datuak, informazioa

eta ezagutza emanez, eta solidaritatea,

errespetua, elkartasuna eta ardura bezalako

balioetan oinarritutako hezkuntza babesteko.

Page 3: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

3

BIZITZAK SALBATZEN IGAROTAKO 99 URTEK ERAKUTSI DIGUTENASave the Children 1919an sortu zen eta, denbora honetan guztian, egoera ahulean eta bizi-baldintza oso zailetan zeuden haurrei arreta emateaz gainera, munduan milaka neska-mutilek jasaten duten desnutrizio-egoerari buruz gizartea sentsibilizatzen ere saiatu gara. Gure helburua haurren bizitzetan aldaketa iraunkorrak eta sakonak lortzea da. Desnutrizioa zer den eta harekin amaitzeko jendeak zer egin dezakeen kontatuz, diru gehiago lortu ahal izan dugu, baina ez nahikoa.

Orain neska-mutil gehiagori eman diezaiekegu arreta eta erreferentziako erakunde bihurtu gara haurren eskubideetan. Elkartasun-kilometroetan parte hartzean, bi zentzutan laguntzen duzu lan horretan, hala laguntza materialean, bildutako funtsei esker, nola sentsibilizazioan, eskolaren inguruan babesleak bilatuta.

Eskerrik asko laguntza horrengatik.

Argazkia: Mustafa Saeed/Save the Children Azaleko argazkia: Louis Leeson/Save the Children

Page 4: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

4

Urtero ia 3 milioi haur hiltzen dira desnutrizioagatik. Baina gainditzen dutenek ez dute bizitza gozo eta arrakastatsua izaten, desnutrizioak kalte konponezinak utz baititzake eta baliteke bere potentzial guztia garatzen ez uztea.

Urtero, 3 milioi haur hiltzen dira munduan desnutrizioa dela-eta (nahikoa kaloria edo elikagai ez kontsumitzeagatik haur bat arriskuan dagoenean deritzo). Haur-heriotza guztien %50 inguru da hori.

• Desnutrizio akutu larria (SAM ere deitu ohi zaio) da guztietan arriskutsuena, hilzorian uzten baititu neska-mutilak. 5 urtetik beherako 19 milioi haurri eragiten die mundu osoan eta 400.000 haur hiltzen ditu urtean.

• 5 urtetik beherako ia 155 milioi haurrek hazkuntza-atzerapenak dituzte, hau da, adin-talde horretako 4 haurretik 1ek.

• Desnutrizio akutu larria duten haurrek elikadura egokia jasotzen duten haurrek baino hiltzeko 9 aldiz aukera gehiago dute.

• Hazkuntza-atzerapenak dituzten 5 urtetik beherako haurren kopurua 2000ko %32,7tik 2009ko %22,9ra gutxitu da. Jaitsiera hori, txikia iruditu arren, 43 milioi haur esan nahi du. Besteak beste, gizarte zibilaren kontzientziazioari eta babesari esker lortuko dira aurrerapen horiek.

• Alabaina, beherakada hori behar baino mantsoagoa da, ez badugu saihesteko ezer egiten, 2030. urtean oraindik 129 milioi haur egongo dira hazkuntza-atzerapenarekin.

• Haur-desnutrizioarekin amaituz gero, neska-mutilen bizitza salbatzeaz gain, %12ra arte hazi daiteke garapen bideko herrialdeen BPG, langileen kopurua, indarra eta gaitasuna handituko bailitzateke, eta horrek mesede egingo lioke mundu osoari.

GOSEA AFRIKAN

Nazio Batuen Erakundeak gosetea aitortu du Hego Sudango zenbait zonetan eta ohartarazi du Somalia, Nigeria eta Yemen egoera larrian daudela. Egunero larriagotzen da gosea Afrikan. Euri-eskasia etengabeak, horrek dakartzan lehorteek eta herrialde horietan diren gatazkek gosez hiltzeko arriskuan utzi dituzte 1,4 milioi haur. Elikadura-krisi honen arrazoiak askotarikoak badira ere, ondorioek bera izaten jarraitzen dute: haurrek eta familiek bizirauten saiatzen jarraitzen dute, baina desnutrizio-egoeran jarraitzen dute. Munduak bizkarra eman die haur gosetiei, baina oraindik itxaropena egon daiteke bizkor jarduten badugu euren bizitzak salbatzeko.

5 urte baino gutxiagoko 155 milioi haurrek hazkuntza-atzerapena dute.

Desnutrizio kronikoa dute.

Page 5: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

5

Haurdunaldiaren hasieratik hasi eta haurrak 2 urte betetzen dituen arteko lehen 1.000 egunak oso garrantzitsuak dira burmuinaren eta gorputzaren garapenerako. Une horretan beharrezkoak diren elikagaiak hartzen ez badira, baliteke haurrak mentalki eta fisikoki guztiz ez garatzea, eta gaixotzeko erraztasun handiagoa izango dute.

Gure azterketen arabera, gainditu dutela ematen duenean ere eragiten die desnutrizioak haurrei:

• Asko kostatzen zaie gutxieneko emaitzak lortzea eskolan, eta ondorioz, behar baino lehenago uzten dute.

• Etorkizunean aukera profesional gutxiago izango dituzte, eta soldata okerragoak izango dituzte heldu izaten direnean.

• Emaitza akademiko okerrenak dituen 10 herrialdetatik bederatzi Afrikako Sahel eskualdean daude. Hego Sudan, munduko herrialde berriena, da herrialde okerrena: 3 haurretatik 2 ez doaz eskolara.

Familia asko pobrezia-zirkuluan harrapatuta bizi dira. Desnutrizioak jotako amek desnutrizioak jotako ume-alabak izan ohi dituzte. Komunitate eta herrialde osoek ere sufritzen dute. Izan ere, askoz ere zailagoa baita herrialde bateko baldintza ekonomikoak hobetzeko borrokatzea, herrialdeak jatekorik ia apenas duenean.

Save the Children erakundeak munduko toki pobreenetan, arriskutsuenetan eta urrunekoenetan egiten du lan. Azkar tratatzen ditugu desnutrizoak jotako haurrak, bizitzak salbatzen dituzten tratamendu terapeutikoekin. Gainera, desnutrizioa prebenitzen dugu eta, horrela, haur ahulenak babesten ditugu eta komunitateei pobrezia-zirkulutik ateratzen laguntzen diegu.

Haur-desnutrizioa ez da elikagai falta soilik, badira mikroelikagai batzuk ere, eta horien gabeziak haurren garapenari eragiten dio eta osasun-arazo larriak eragiten ditu haurren osasunean. «Gose ezkutua» OMEren arabera, mikroelikagai urritasun ohikoenak eta gutxitasun horren ondorioak, hazkuntza-atzerapenaz gainera, hauek dira:

A bitamina. ……….Gaueko itsutasuna (argi gutxirekin ezin ikustea).Burdina……………Anemia.Iodoa . .……………Bozioa eta kretinismoa.

Osasunaren Mundu Erakundearen hitzetan, eskola-adinean dauden 254 milioi haurrek dute A bitamina gabezia.

EGUN

3. IMMUNITATE-SISTEMA 4. HAZKUNTZA-POTENTZIALA

Lehen 1.000 egunak oso garrantzitsuak dira haurren etorkizunean.

MILA

1. HAZKUNTZA OSASUNTSUA 2. BURMUINAREN GARAPENA

Page 6: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

6

NOLA EGITEN DIOGU AURREHAUR-DESNUTRIZIOARI?Save the Children erakundeko desnutrizio-programek berehalako kausei:

• Elikagaigutxiegi.• Uredangarririkez.• Osasun-sistemaahulak.• Desnutrizioakjotakoamak.

Eta epe luzerako kausei ekiten die:

•• Pobrezia.• Gatazkak.• Estatuhauskorrak.• Hezkuntzafalta.

Gure erantzuna orokorra da eta ez du gaurko janari-platerkada bat soilik eman nahi. Hori dela-eta, hautemate goiztiarra lantzen dugu, komunitateak prebenitzeko eta babesteko, eta eurek bakarrik erantzun ahal izateko egoera zail eta errepikarien aurrean. Lau ikuspuntutatik egiten dugu lan:

1. Zuzeneko esku-hartzeak.

• Berehalako osasun- eta nutrizio-konponbideak eskaintzen dizkiegu arriskuan dauden haurrei eta euren familiei.

• Adingabearen elikadura-egoeraren arabera, bizitzak salba ditzaketen esku-hartze erraz eta ekonomiko mota desberdinak daude.

• Elikagai terapeutiko bidezko esku-hartzeak: desnutrizio akutu larria duten haurrentzako tratamendua.

• Oinarrizko elikagaiak aberastea: iodoa eta zinka bezalako bitaminak eta mineralak gehituta.

• Osasun-ohiturak sustatzea: eskuak garbitzea bezalako jarduerak indartuta.

5 urte baino gutxiagoko 50 milioi haurrek pisu gutxi dute beren neurrirako. Desnutrizio akutua dute.

Page 7: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

7

2. Familiak pobreziatik babestea.

• Pobrezia egoeran dauden familia askotan, haurrek desnutrizioa dute ezin dutelako elikagairik erosi. Gure azterketen arabera, egoera horretan dauden familia ugari daude Etiopia eta Kenya bezalako herrialdeetan, eta ezin dute familiak beharrezko elikagaiekin elikatu, ezta soldata osoa janaria erosten gastatuko balute ere.

• Kasu horietan, funtsezkoa da familiei laguntza finantzarioa, elikagaiak edo bizirauteko laguntza ematea eta pobrezia-zirkulua haustea.

3. Segurtasun-sarea sortzea.

• Momentu zailenetan segurtasun-sare bat bezala jarduten duen eta haurrak eta beren familiak pobreziaren efektu okerrenetatik babesten dituen eskudirua banatzeko programak garatu ditugu. Esperientziatik dakigu programa horiek desnutrizio orokorra murrizten laguntzen dutela, arrisku handieneko pertsonei zuzentzen zaizkielako: ama haurdunei, edoskitzen ari direnei eta bi urtetik beherako haurrei. Garapeneko une garrantzitsuenean (lehen 1.000 egunak) beharrezko elikagaiak jasotzen dituztela ziurtatzen gara.

4. Elikadura-sistema hobetzea.

• Elikadura-sistema hobetzea ez da ekoizpena handitzea soilik. Haurren dieta hobetu behar dugu, eta hori oro har, eskala txikiko nekazaritzarekin eta emakumeekin hasten da.

• Badakigu Afrikan desnutrizioa duten 4 haurretatik 3 ustiakuntza txikietan bizi direla eta nekazaritza-lanen %43 emakumeek egiten dutela. Hori dela-eta, talde horietan jartzen dugu gure ekonomia- eta trebakuntza-laguntza guztia, elikagai nutritiboagoak ekoizteko gai izan daitezen.

STUNTEd GROwTH wORLdwIdEcHILdREN UNdER 5 HAvE4K

MUNdU OSOKO 5 URTETIK BEHERAKO HAURREKHAZKUNTZA-ATZERAPENAK dITUZTE

ETIK

Page 8: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

8

HEGO SUDAN: HERRIALDE GAZTEENA ETA AHULENASudango herrialdea, Afrikako beste asko bezala, baliabide natural ugariko eskualdea da, baina etengabeko gatazka armatuak dituena mendeetan zehar. 2011ko ekainaren 6an Ipar Sudanen eta Hego Sudanen arteko gatazketako bat piztu zen, eta azken horrek bere independentzia aldarrikatu zuen, populazioaren %98ak iparraldetik bereiztea erabaki zuen erreferendum bat egin ostean. Alabaina, horrek ez zuen konpondu gatazka eta liskarrek jarraitu egin zuten, nahiz eta uztailaren 14an Hego Sudan munduko herrialde berriena bihurtu. Oraindik gai askok konpondu gabe jarraitzen dute, adibidez, petrolio-baliabideak. Izan ere, Sudango petrolioaren %80 hegoaldetik datorrela estimatzen baita.

Herrialdearen historiako lehen urteetan, hainbat talde etnikoren arteko gatazka armatuak ere izan dira baliabide ekonomikoen falta dela-eta, eta ondorioak suntsitzaileak izan dira populazioarentzat. Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren ondorioz, 2 milioi lagunek baino gehiagok bizitza galdu dute. 4 miloi desplazatu eta errefuxiatu daude Uganda, Kenya, Etiopia edo Sudan bezalako ondoko herrialdeetan.

Hego Sudanek eskolatik kanpo dauden haurren munduko proportzio altuenak ditu, Siriaren atzetik. 800 eskola baino gehiago suntsitu dira eta 600.000 haurrek baino gehiagok laguntza humanitarioa behar dute bizirauteko.

Egoera horri guztiari gatazkak eta Hego Sudango esportazio nagusia den petrolioaren prezioen jaitsierak eragindako krisi ekonomikoa gehitzen zaio, eta beraz, inflazioa nabarmen igo da. Egoera horrek eragina izan du prezioetan eta soldatetan, adibidez, segurtasun-guardia batek irakasle batek baino gehiago kobratzen du eta, ondorioz, irakasle askok eskola utzi eta beste diru-sarrera batzuk bilatzen dituzte familiak mantentzeko.

Desnutrizioa ere nabarmen igo da: desnutrizioak 250.000 neska-mutil baino gehiagori eragiten diela estimatzen da, 2016an 19.000 kolera-kasu eman ziren herrialdean eta 15.000 adingabe familietatik banatu dira indarkeria-arriskuagatik, behartutako ezkontzengatik eta miliziek errekrutatu dituztelako.

Munduko herrialde gazteena herrialde ahulena ere bada, giza-garapenaren indizean (GGI) 188 herrialdetatik 181.a da. Herrialdeko haurrei dagokionez, Hego Sudango haurtzaroa oso zaila dela esan dezakegu.

Page 9: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

9

Gure helburua egoera zailetan bizi diren haurrengana iristea da, beren bizitzetako aldaketak iraunkorragoak izan daitezen eta etorkizunean aukera gehiago izan ditzaten.

Erabateko arreta larrialdi-egoeran dauden haurrei, gatazka-eremuetan daudelako edo gatazka horien ondorioz desplazatu mordoa jaso duen guneetan bizi direlako. Arreta hori ematen da: elikagaien, elikagaiak ez diren elementuen, eskudiruaren edo proteina bidezko nutrizio-kupoien bidez.

Familia ahulenen ekonomia aktibatzea, hazien, lanabesen, ganaduaren edo arrantza-sargaien bidez, elikagaien eta nutrigaien defizitak murriztuz eta diru-sarrerak areagotuz, berreskuratzen eta erresilientzian laguntzeko. Ahal den guztietan, laguntza horiek tokiko merkatuetan lortzen dira. Horrela, merkatuak berak biziberritzen eta herrialdea hobetzen laguntzen baita.

Hezkuntza, herrialdeko hezkuntza-sistema babestuz irakasleak trebatuz eta hezkuntza hobe bat bilatuz Hego Sudanek alfabetizazio-tasa oso baxu horiek gainditu, %30 baino gutxiago, eta haurrek gutxienez lehen hezkuntzako zikloa amaitzeko.

Save the Children erakundeak gazte babesgabeak ere trebatu nahi ditu merkatuan eta autoenplegu-aukeretan oinarritutako trebeziekin. Besteak beste, finantza-alfabetizazioa eta aurrezteko praktika onak indartzea enplegagarritasuna indartzeko.

Osasuna eta elikadura. Save the Children erakundeak %15 murriztu nahi ditu kausa saihesgarriengatiko bost urtetik beherako haurren heriotzak, hala nola, elgorriak, malariak edo beherakoak eragindakoak. Gainera, txikienen hazkuntza-atzerapena ere murriztu nahi du. Amaren, jaioberrien eta bost urtetik beherako haurren elikadura elikagai terapeutikoekin, mikroelikagaien osagarriekin eta bularreko haurraren elikadura indartuta eta zaintza hori komunitateko egiturekin lotuta, behar gehien dituzten lagunengana iristeko. Amaren elikadura ere zainduta, desnutrizioak jotako ama-seme/alaba zikloa hautsi ahal izateko.

Hego Sudanen bezalako toki ahuletan egindako lanak ikuspegi orokor bat izan behar du: osasuna, elikadura, hezkuntza eta babesa; beti tokiko komunitateen eta gobernuen laguntza izanez, horrela, adingabeen bizitza epe laburrean eta etorkizunean hobetuko dituzten emaitza iraunkorrak eta esanguratsuak izateko.

SAVE THE CHILDREN ERAKUNDEAREN ERANTZUNA HEGO SUDANEN

Page 10: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

10

David del Campok, Save the Children erakundeko Lankidetza eta Laguntza Humanitarioaren zuzendariak, idatzitako artikulua eta elperiodico.com helbidean argitaratu zena.

419 puntu egin ditu denboraldi honetan Loul Deng-ek, Los Angeles Laker saskibaloi-taldeko hegalak. Loul Deng gaur egungo Hego Sudanen jaio zen. Duela hiru urte kontatu zigun Save the Children erakundeak bere historia: «Badakit zer den gerrak haurtzaroa lapurtzea. Bost urte nituenean eta Sudango gatazka piztu zenean, nire familia eta ni Egiptora ihes egiteko zortea izan zuteneko bat izan ginen. Lau urte geroago, asiloa lortu genuen Erresuma Batuan. Hego Sudanek independentzia lortu zuen eguna, ziurrenik, nire bizitzako egun zoriontsuenetako bat izan zen. Afrikako nazio gazteenari, nire etxeari, baikortasuna eta itxaropena zerizkion. Ni han nengoen, Freedom Square-n, Yuba hiriburuan. Baina herrialdearen hirugarren urteurrenean, geroz eta errotuagoa dagoen gatazkaren errealitateak desesperazio eta beldur bihurtu zituen baikortasuna eta itxaropena. Bagenekien aurretik genuen bidea ez zela erraza izango hamarkadak gerran pasatu ostean, baina ez nuen imajinatu inoiz horrelakoa izango zenik».

Deng-en hitzak dira 2014an. Orain, 2017ko otsailean, gosete egoera aitortu da Hego Sudanen, Unity estatuan. Datozen bi hilabeteetan, 4,9 milioi lagun, herrialdeko populazioaren ia erdia, elikagai-krisi batean murgilduko da. Muturreko arrisku-egoeran dagoen populazioa %36 igo da. Haurrei dagokienez, haurren %40k baino gehiagok desnutrizio akutua dute. Egia esan, igarobide bizkorra da heriotzara. Edozein gaixotasun arin, beherakoa edo elgorria esaterako, desnutrizio akutuarekin hilkor bihurtzen da.

Egoera horri etengabe gatazkan dagoen eta prezioak ikaragarri igo diren herrialde baten errealitatea gehitu behar diogu. Save the Children bezalako erakunde humanitarioak ezin dira iritsi herrialdearen heren batera eta arroza, olioa edo irina bezalako oinarrizko elikagaien prezioak hamar aldiz bidertu dira. Atzo 1,70 euro ordaindu duen kilo bat arroz Madrilgo denda batean. Imajina zaitezkete 17 euro ordaindu behar izatea? Horixe ari da gertatzen da Hego Sudanen, urtean pertsona bakoitzaren errenta 658 eurokoa den herrialde batean. Espainiako pertsona bakoitzaren errenta 23.290 eurokoa da. Sudanen, 35 aldiz errenta baxuagoko herrialde batean, biztanleek 17 aldiz gehiago ordaintzen duten kilo bat arrozarengatik. Kontakizun horri ekoizpen-sistema hauskorra suntsitu duten muturreko bi lehorte gehitu behar zaizkio.

BADAKIT ZER DENGERRAK HAURTZAROA LAPURTZEA

milioi lagunekelikadura-krisia pairatuko dute Hego Sudanen.

4,9

Page 11: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

11

Herrialdearen zati batean gosetea aitortzea oihu bat da agonia-prozesu baten baitan. Gaur salatzen duguna ez da berria, baina herrialdeko Estatistika Bulego Nazionalaren ohar batek ofizialtasuna ematen dio errealitate gordinari: 100.000 lagun hiltzeko arrisku larrian daudela. Erdiak, haurrak dira. Egunean 380.000 petrolio-upel ekoizteko gaitasuna duen herrialde batean gertatzen da. Petrolioa da herrialdeko diru-sarreren %90.

Bizitzak salba daitezke, asko salba ditzakegu. Save the Children erakundeak eta duela denbora askoan bertan lan egiten duten beste erakunde batzuk saiatzen jarraituko dugu. Salatzen jarrai dezakegu, eta hori ere egingo dugu. Orain bai, ez da ezer aldatuko Hego Sudanen bakerik eta egonkortasunik ez dagoen bitartean eta oinpean duten aberastasuna aukera bat izan arte, heriotza-mehatxu bat izan beharrean. Herrialde askotako ekonomiak beren egonkortasunean eta beste batzuen ezegonkortasunean oinarritzen diren bitartean, kontakizun berarekin jarraituko dugu, bizitza batzuk salbatuko dituzten gosetearen aurkako agonia-oihuak izango dira, baina ez dute ezer aldatuko.

Gure lana azaldu eta nazioarteko lankidetzari buruz egiten ditugun galderak erantzuten dituen bideo hau ikustera gonbidatzen zaitugu.

goo.gl/Jn2qJX

Page 12: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

12

Helburuak

• Hego Sudan bezalako herrialdeetan, haur-desnutrizioa pairatzen duten neska-mutilen egoera ezagutzera ematea.

• Munduko neska-mutil guztiek bizitza osasuntsua izateko beharrari buruzko hausnarketa bultzatzea.

• Parte-hartzeko prozesuak erraztea, eskubideen berdintasunaren eta neska-mutilen garapen egokiaren alde.

Edukiak

Haur-desnutrizioa, larrialdi humanitarioak, Hego Sudan, haurren eskubideak, elikagai osasuntsuak, osasuna, justizia eta bidegabekeria, bizirauteko ekonomia, exodoa, garapen jasangarria.

Eskumenak

• Entzutea, asimilatzea eta analisia• Sormena eta adierazpena• Interesa, enpatia eta ulermena• Talde-lana, negoziazioa eta lankidetza• Esperientzia, ardura eta ebazpena

Ariketak diseinatzean, hezkuntza-maila desberdinetako curriculum-irakaskuntzara doitzen diren hiru metodologia-prozesu izan dira kontuan:

– EZAGUTU: Informazioa jasotzeko, ezagutzeko eta ulertzeko prozesua.

– HAUSNARTU: eskainitako informazioa aztertzeko eta banako eta/edo taldeko ondorioak ateratzeko prozesua.

– HARTU PARTE: giza-eskubideen eta haurren eskubideen aldeko talde-ekintza arduratsuaren prozesua.

ARIKETAKMundu global honetan

begien bistakoa da munduaren garapenari

buruz hausnartu eta gure ekintzen bidez

nola lagun dezakegun hausnartzera gelditzea.

Gure geletanmuturreko eskasia

duten tokietan bizitza nolakoa den ezagutzea, non krisiak, indarkeriak eta krisiak herrialdeen

etorkizun-aukerak eta haietan bizi diren pertsonak suntsitzen

dituzten.

Proposatutako material didaktikoak hezkuntza-

komunitatea gaur egungo munduko beste

herrialde batzuetara hurbiltzen du eta parte-

hartzeko prozesuak babestea bilatzen du

justiziaren, eskubide-berdintasunaren eta duintasunaren alde.

Page 13: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

13

PROPOSAMENA

Neska-mutilekin eta familiekin elikagaien horma-irudi bat egitea osasuntsu jatearen beharra nabarmentzeko, bizitzeko osasungarriak diren elikagaiak aipatzeko eta munduko neska-mutil guztiak ongi garatzeko elikadura orekatu bat izateko eskubidea. Amaieran, haur-desnutrizioko giza larrialdietan erabilitako elikagaiari buruzko irudi bat erakutsi du irakasleak (adibidez, erakusketa gisa).

BEHAR DENA

Aldizkarietako zatiak (elikagaiak), paper jarraitua, kola, hatz-aztarnak egiteko pintura, errotuladoreak, erakusketa (CDko irudi-galeria), desnutrizio-larrialdietako elikagaien argazkiak (adibidez, Plumpy-Nut baten irudia).

EGITEKO MODUA

Apaindu horma-irudia (15 min)

Aldizkarietan horma-irudia egiteko elikagaiak topatuko ditugu (elikagai guztiek balio dute), moztu eta itsatsi egingo ditugu.

Utzi aztarnak (10 min)

Borobilean jarri, horma-irudia erdian kokatu eta horma-irudian dauden elikagaiak berrikusiko ditugu. Irakasleak… «Gose naizenean… Nire buruak zera pentsatzen du…» esaldia botako du eta haurrek beren hatz-marka uztera gonbidatuko ditu (zigilu bat bezala) gose direnean pentsatzen duten elikagaietan.

40 min

Haur-hezkuntza

«GOSE NAIZENEAN… NIRE BURUAK ZERA PENTSATZEN DU…»3-6 urte

Page 14: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

14

Osatu horma-irudia (15 min)

Irakasleak izenburua jarriko dio horma-irudiari: «Neska-mutil guztiak dute osasuntsu jateko eskubidea». Ikasleek izenburua apainduko dute eta irakasleak hazteko elikagai osasuntsuak eta osasungarriak zein diren adieraziko du zirkulu batekin. Ariketaren amaieran, haur-desnutrizioko arazo bat dagoen herrialdeetan haurrek hartzen dituzten elikagaien argazkiak itsatsiko ditu horma-irudian.

IRADOKIZUNAK

Ariketa egin aurreko zeregin gisa, familiek etxetik ekar ditzakete elikagaiak moztuta horma-irudian itsasteko.

Ariketaren fase desberdinak egiteko denbora (apaintzea, hatz-aztarnak, horma-irudia, amaierako galderak…) orientagarria da, luzatu edo laburtu egin dezake irakasleak.

Ariketaren amaieran erakusteko elikagai terapeutikoei buruzko argazkia atxikitako CDko erakusketan (argazki-galeria) aurki dezakezu.

Hezkuntza-komunitatean erakusketa (argazki-galeria) ezagutaraztea oso garrantzitsua da ekimenean parte hartzeko arrazoia testuinguruan jartzeko.

AMAIERAKO GALDERA

Zein elikagai dira osasuntsuak munduko neska-mutilentzat?Munduko neska-mutil guztiek jaten dute gose direnean?Zer gertatzen zaie neska-mutilei osasuntsu jaten ez dutenean?

Page 15: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

15

PROPOSAMENA

Landu taldeka neska-mutiletan elikadura egokian duen garrantziari buruzko ezkutuko mezuak. Talde bakoitzak bere kartela landuko du. Garrantzitsua da ikuspegi estetiko batetik ere lantzea, koloreekin, forma desberdinekin, askotariko materialekin eta abar, jarduera dibertigarriagoa egiteko.

Ondoren, talde horrek berak, pistak sortuko ditu gainerako ikaskideek «kartel» berriakezagutzeko eta Afrikako adarreko alerta-testuingurua azaltzen den CDko irudi-galerian identifikatzeko.

BEHAR DENA

Taldeak sortzeko txartelak, ezkutuko esaldi bat taldeko, folioak, kartoi-meheak, paper jarraitua, boligrafoak, pinturak, errotuladoreak, galeriaren CDa.

EGITEKO MODUA

Sortu kartelak eta esaldiak taldeka (15 min)

Irakasleak taldeen izenak dituzten txartelak banatuko ditu:Adibidez, 1. taldea: Txinpantze arrosak; 2. taldea: Txerri gorriak; 3. taldea: Jirafa urdinak; 4. taldea: Elefante berdeak; 5. taldea: Tximino laranjak (edozein izen dibertigarrik balio du). Banatu talde bakoitzari esaldi bat:

«Txinpantze arrosak» taldeak esaldi hau du: «Elikagai osasuntsuek gaixotasunak saihesten dituzte».«Txerri gorriak» taldeak esaldi hau du: «Desnutrizioa izatea oso larria da».«Jirafa urdinak» taldeak esaldi hau du: «Osasun onak izanda irribarre egitea errazagoa da»«Elefante berdeak» taldeak esaldi hau du: «Ur garbia lehentasunezkoa da bizitzeko».«Tximino laranjak» taldeak esaldi hau du: «Neska-mutilek zaintzak behar dituzte bizitzeko».

Eman pistak (15 min)

Talde bakoitzak materiala bildu, «ezkutuko kartelak» sortu eta kartelari buruzko hiru pista definitu edo apuntatuko dituzte (pisten adibideak: 5 hitz ditu, letra bakoitza kolore bat da, «osasuntsua» hitza du, «x» kolorea gailentzen da…).

Talde guztiek eskolako txoko batean (ikasleak adieraziko du non) utziko dituzte kartelak.

Lehen Hezkuntza

7-10 urte 55 min«KARTELAK EZAGUTUKO DITUGU»

Page 16: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

16

Ikertzea eta taldean partekatzea (20 min)

Talde bakoitzak txandaka bere pistak irakurriko dizkie gainerakoei eta 3 minutu dituzte mezua aurkitzeko, apuntatzeko eta irteera-puntura itzultzeko (adibidez, txinpantze arrosek beren pistak ematen dituzte eta gainerakoak kartela bilatzera irtengo dira).

Kartel guztiak ezagutu ostean, talde bakoitzak erakusketa (argazki-galeria) ikusi eta irudiei laguntzeko testu egokiena aukeratuko dute, talde gisa mezua sinatu eta kartelen azpian gehituko dute.

IRADOKIZUNAK

Taldeko bost partaide aholkatzen ditugu, dinamikoagoa izateko.

Haur gazteagoz osatutako taldeetan, irakasleak lagun diezaieke pistak proposatzen.Adinez nagusiago diren taldeek talde guztien pistak apuntatu eta kartel guztiak aldi berean bila ditzakete.

Garrantzitsua da taldeak kartelak sinatzea eta jarduera amaitzean gelan uztea ikasturteak iraun bitartean, aurrez aurre izateko.

AMAIERAKO GALDERA

Haur guztiak jan behar dute osasuntsu?, zergatik uste duzu garrantzitsua dela?, osasuntsu hazteko eskubidea benetakoa dela uste duzu munduko neska-mutil guztientzat?, zein sentimendu piztu zaizkizu jardueran zehar?

Page 17: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

17

PROPOSAMENA

Ikasleak haur-desnutrizioarekin harremanetan jartzea esperientziaren bidez, materialen artean aurkituko dituzuen besoak neurtzeko zintak erabiliz. Zinta horiek baitira bost urte baino gutxiagoko haurretan desnutrizioa diagnostikatzeko erabilitako tresna.

Taldearen hausnarketa, adostasuna eta elkartrukea dira ariketaren motorrak.

BEHAR DENA

Josteko neurtzeko zinta, besoaren perimetroa neurtzeko zintak, pinturak, boligrafoak, errotuladoreak, folioak eta paper jarraitua.

EGITEKO MODUA

Aurreko zeregina

Ariketa egin aurreko egunean, parte-hartzaile bakoitzak inguruko bost urte baino gutxiago dituen haur baten beso ingurua neurtu behar du. Josteko zinta bat erabil dezake. Gelara eramateko izena, adina eta neurtutako besoaren ingurunea zentimetrotan apuntatuko ditu.

Besoaren perimetroa neurtzeko zinta ezagutuko dute. (20 min)

Irakasleak bost kideko lan-taldeak egingo ditu. Talde bakoitzari materialetan dagoen «besoaren perimetroa neurtzeko zinta» bat emango dio (nahikoa ez badaude, ikasleek eurek egin dezakete bat eta ikasketa esanguratsuagoa izango da). Irakasleak azalduko du adierazle baliagarria, erraza eta azkarra dela haur-desnutrizioa hautemateko, nahiz eta ez den bakarra. Bost urtez azpiko populazioan erabiltzen da haurrek osasuntsu hazteko behar adina elikagai hartzen ez dituztelako larrialdi humanitarioa dagoen herrialdeetan. Hego Sudan bezalako herrialdeetan.

Talde bakoitzak desnutrizio akutu larria erakusten duten kolore gorriko zentimetroak adieraziko ditu zintan. Kolore horiko zentimetroek desnutrizio moderatua erakusten dute eta kolore berdeko zentimetroek nutrizio-egoera egokia erakusten dute.

Taldeek beren inguruneko haurrei hartutako neurriekin konparatu eta haien nutrizio-egoera egiaztatuko dute.

Talde bakoitzak bost minutu izango ditu haur-desnutrizioari buruzko definizio bat pentsatzeko eta apuntatu egingo du guztien aurrean irakurtzeko.

Lehen Hezkuntzako etapa

10-13 urte 55 min«ZER DA HAUR-DESNUTRIZIOA?»

Page 18: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

18

Haur-desnutrizioari buruzko informazioa partekatzea. (20 min)

Talde bakoitzak bere definizioa azalduko du eta irakasleak esaldi honekin lagunduko du azalpena: «Haur-desnutrizioa elikagai osasuntsuen gabeziaren emaitza da eta gaixotasun infekziosoak agertzen dira ahultasunagatik. Desnutrizioak jotako haur baten bizitzari, gorputz-garapenari, zentzumenen garapenari eta garapen intelektualari eragiten die. Egoera bidegabea da».

Jarduteko indarrak batuko ditugu (10 min) Irakasleak esaldi hau idatziko du arbelean: «Bidegabekeriak erre egiten du baina hain gogor putz egingo dugu _____________________________». Talde bakoitzak bost minutu ditu garrantzitsu irizten dion horrekin esaldia osatzeko eta gelan erakutsiko du gelako ikasleei indarra ematen dien balio-erreferentzia bezala.

IRADOKIZUNAK

Ariketaren ostean garrantzitsua da CDko irudi-galeria ezagutzea eta modu grafikoan testuinguruan jartzea ekimen honetan parte hartzeko arrazoia.

AMAIERAKO GALDERA

Zein bidegabekeria-egoera ezagutzen dituzu?, zergatik esaten da bidegabekeriak erre egiten duela?, indarrak batzeak bidegabekeriak gainditzen laguntzen duela uste duzue?

Page 19: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

19

PROPOSAMENA

Hego Sudango gaur egungo errealitateari buruzko informazio demografikoa eta politikoa ezagutaraztea eta duintasunaren kontzeptua lantzea hausnarketaren, analisiaren eta beste errealitate batzuek ulertuta.

BEHAR DENA

Mapamundia, folioak, boligrafoak, paper jarraitua eta Interneterako konexioa.

EGITEKO MODUA

Analisi demografikoa eta kalkulua (20 min)

Irakasleak azalduko du Hego Sudan munduko herrialde gazteena dela eta 9 milioi lagun inguruko populazioa duela. Hego Sudanen jende gehien bizi den 6 hiriak hauek direla: Yuba, hiriburua 370.000 biztanlerekin gatazkaren hasieran; Rumbek 181.000 biztanlerekin, Wau 164.000 biztanlerekin, Malakal 141.000 biztanlerekin, Yei 130.000 biztanlerekin eta Yambio 124.000 biztanlerekin*

Irakasleak arbelean idatziko ditu datuak, eta 5 minutu utziko dizkie ikasleeiHego Sudango landa-eremuan zenbat pertsona bizi diren, eta populazioaren zein ehuneko den kalkulatzeko.

Ekonomia bizirautean oinarritzen denez, bilatu Interneten zerekin bizirauten duen landa-eremuko populazioak eta zein diren herrialdeko datu sozioekonomikoak.

Bigarren Hezkuntzako etapa

13-18 urte 55 min«EZAGUTZEKO GERATZEN DIREN GAKOAK»

Page 20: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

20

Egoeraren azterketa (10 min).

Irakasleak azalduko du Hego Sudan munduko estatu burujabe gazteena dela, eta 2011n aldarrikatu zuela independentzia populazioaren %98,83ko babesarekin.

Herrialdeko konstituzioaren arabera, Hego Sudan «errepublika demokratikoa da, etnia, kultura, hizkuntza, erlijio eta arraza anitzeko entitatea». Eliza eta estatua bereizten ditu, eta gizonen eta emakumeen arteko eskubideak berdinak direla xedatzen du.

Hego Sudanek baliabide mineral garrantzitsuak ditu, batez ere, petrolioa. Herrialdea gerra zibilean dago 2013az geroztik. 2,3 milioi lagunek ihes egitea aukeratu dute era masiboan, zerbaitek bultzatu ditu beren etxeak uztera.

Irakasleak gela guztiari galdetuko dio ideia-jasan (gelak bat-bateko erantzunak).Zerk uste duzu bultzatu dituela lagun horiek etxeak eta herrialdea uztera?, zein izan daiteke etxeak uzten dituzten pertsonen helmuga?, nola eragiten die horrek haurrei? Bildu erantzun guztiak, eta ageriko erantzunetan ez gelditzen saiatu behar da.

Hausnarketa eta analisia eztabaidaren bidez (25 min).

Irakaslearen galderak erantzun ostean bizitza duin bat izateko gakoak zein ote diren planteatuko du irakasleak eta duin bizitzeko funtsezko «gako» hartzen dutena pentsatzeko eta idazteko eskatuko dio ikasle bakoitzari paper batean. Guztiak bildu eta irakurri egingo dira.

Irakasleak lan-taldeak osatu eta bost minutu izango dituzte bildutako gakoetatik hiru adosteko, azaldu, eztabaidatu eta horma-irudi batean jarriko dira urte osoan aurrez aurre izateko.

IRADOKIZUNAK

Garrantzitsua da ariketaren hasieran Hego Sudan mapan kokatzea.

Irakasleak taldera egokituko ditu informazioa, denbora eta metodologia-prozesua ariketaren fase desberdinetan.

Ariketaren ostean garrantzitsua da CDko irudi-galeria ezagutzea eta modu grafikoan testuinguruan jartzea ekimen honetan parte hartzeko arrazoia.

AMAIERAKO GALDERA

Duintasuna hitz gako bat dela uste dugu gizakientzat?, duintasunez bizi gara?,planeta osoan?

*(Etengabeko gatazkak eta herritarren desplazamendu masiboak datu demografikoen zehaztasuna eragozten dute, eta ondorioz, gutxi gorabeherako datuak ematen ditugu).

Page 21: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

21

PROPOSAMENA

Munduan haurren alerta- eta ahultasun-egoeraren testuingurua modu grafikoan islatzen duen azalpena ezagutzea. Eta, prozesu gisa, haur-elikadura osasuntsu baten aldeko horma-irudia osatzea, non «orgatila» kirol-jolasaz baliatuko den lankidetza, talde-nortasuna eta elkarlana bultzatzeko.

BEHAR DENA

CDko argazki-galeria, birziklatutako materialekin egindako letrak, paper jarraitua eta koloretako errotuladoreak.

EGITEKO MODUA

Aurretiko prestaketa

Ikasleek eta ikasleek letrak egingo dituzte etxean edo eskolan aurkitutako birziklatutako material gogorrekin: (29 A / 6 B / 3 D / 15 E / 4 G / 2 H / 12 I / 7 K / 4 L / 1 M / 8 N / 4 O / 2 P /8 R / 8 S / 8 T / 9 U / 6 Z).

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapa

Hezkuntza fisikoa 30 min.«NUTRIZIOAREN ALDEKO LETRAK»

Page 22: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

22

Taldearen nortasuna (10 min)

Irakasleak CDan dagoen erakusketa (argazki-galeria) prestatu eta elikadura egokiarekin eta neska-mutilen garapenarekin lotutako hitzak dituen horma-irudia erakutsiko du:

«Bizirautea – Garapena – Elikagaiak – Arreta – Osasuna - Hazkuntza – Bizitza – Erresistentzia– Babesa – Ura – Saneamendua – Higienea – Ospitaleak – Eskubideak – Lagundu – Kolaboratu».

Irakasleak sei kideko lan-taldeak osatuko ditu eta egindako letrak zabalduko ditu lurrean.

Talde bakoitzak horma-irudiko hitz bat aukeratu eta munduko neska-mutil guztientzako elikadura osasuntsuarekin identifikatuko du.

Guztiok batera elikaduraren aldeko erakusketa osatuko dugu (15 min)

Irakasleak Taldeak «orgatilan» binaka jarri behar direla eta aukeratutako hitza osatzeko behar dituzten letren bila joan behar dutela azalduko du. Hitza osatu ostean, taldeak hitz hori CDan erakutsitako irudiekin «lotuko» du.

Hitzaren letra guztiak osatu eta erakusketarekin lotu ostean, taldeak beste hitz bat aukeratuko du, eta guztien artean horma-irudia osatu arte.

IRADOKIZUNAK

Irakasle bakoitzak taldeek letrak aurkitzeko kirol-jolasa aukera dezake (orgatila, bizkar gainean, begiak estalita, lotuta, txingoka…).

Partaideen adinaren arabera, irakasleak horma-irudian aurkitu beharreko hitzen kopurua eta letren kopurua molda dezake.

Taldeek tranpak eginez gero, «orgatilan» doan taldea geldiarazi egingo da hitza bilatu bitartean.

Irakasleek antolatuko dute letrak egitea etxeko lana, plastika-orduko ariketa, eskola ostean egiteko ariketa… izatea

AMAIERAKO GALDERA

Elkarri lagundu diozue horma-irudia egiteko unean?, nola aritu zarete elkarlanean, zer da haur-desnutrizioa?, uste duzue lankidetza garrantzitsua dela desnutrizioaren aurka borrokatzeko?

Page 23: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

23

Jardueran bildutako dirua sar dezakezuen kontu korrontea: Banco Santander ES55 0049 1837 5620 1024 9000

Gogoratu kontzeptuan ikastetxearen izena jartzea. Horrela, diploma bat bidaliko dizuegu hezkuntza-komunitate osoari jakinarazi ahal izateko.

Dirua sartzeari buruz edo beste edozein gairi buruzko zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan 91 513 05 00 telefono-zenbakian.

Ezin baduzu Banco Santander bankuan dirua sartu, beste banku batean sar dezakezu, baina jakinarazi iezaguzu eta dagokion kontua emango dizugu.

Eskerrik asko!

Hedinn Halldorsson/Save the Children

Page 24: ELKARTASUN KILOMETROAK - savethechildren.es · Populazioa 9 milioi baino zertxobait gehiagoko dela estimatzen da, nahiz eta 2015ean 11 milioi zituela estimatzen zen, hau da, gerraren

24

SAVETHECHILDREN.ES

Laguntzaileak:

Eskolako haurrei Afrikako herrialde txirotuetako neska-mutilen egoera gerturatzen dien hezkuntza-proposamena da Elkartasun-kilometroak, Save the Children erakundeak abian dituen haurrak bizirik irauteko proiektuetarako funtsak lortzeko eta haurren eskubideak ezagutzeko, gida honetan aurkezten diren proposamen didaktikoen bidez.

BIZIRIK IRAUNIKASIBABESTUTA IZAN