Ostirala 2019ko urriaren 4a X. urtea 415. zenbakia irekiko ... · Erresuma garaikoak [Erdi Aroa]...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ZELAIA ELKARTEA Elbarritasuna edo eskasia intelektualak dituzten pertsonak laguntzeko sortu zen Zelaia elkartea duela 50 urte b Urtemuga ospatzean, lanerako laguntza egituraren egoitza berria ere estreinatu dute b 4-5 Kanboko Zelaia elkarteak 50 urte Historia Baxenabarreko historia bilduko duen erakustokia irekiko dute Baigorrin, 2021ean 3 Antzerkia Euskaltzaindiaren urtemuga kari, ‘Ghero’ antzezlana emanen dute Baionako antzokian 2 Ostirala 2019ko urriaren 4a X. urtea 415. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2019ko urriaren 4a X. urtea 415. zenbakia irekiko ... · Erresuma garaikoak [Erdi Aroa]...

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

ZELAIA ELKARTEA

Elbarritasuna edo eskasia intelektualak dituzten pertsonak laguntzeko sortu zen Zelaia elkartea duela50 urte b Urtemuga ospatzean, lanerako laguntza egituraren egoitza berria ere estreinatu dute b 4-5

Kanboko

Zelaia elkarteak

50 urte

Historia Baxenabarreko historiabilduko duen erakustokia

irekiko dute Baigorrin, 2021ean

3Antzerkia Euskaltzaindiarenurtemuga kari, ‘Ghero’ antzezlana

emanen dute Baionako antzokian

2Ostirala

2019ko urriaren 4aX. urtea415. zenbakia

[email protected]

Iñaki Etxeleku Baiona

Izenak dioen bezala, istorioa etor-kizunean gertatzen da. Hemen-dik kasik mila urtera. «3000. ur-tean gaude. Ez dago euskararik,ez dago erdararik; hizkuntza ba-karra dago, hizkuntza orokorra:esperanto moduko bat», esplika-tu du Mikel Martinez antzezleak.Baina, azken euskaldun bat bada,zakutik edo zorrotik iraun duena,ospitalean, hilzorian bezala.

Hala, Tartean Teatroak astear-tean emanen duen Gheroantzez-lanaren testuingurua. Euskarabatuaren 50. urteurrena baitaaurten, eta akademiaren ehunga-rrena, Euskaltzaindiarekin elkar-lanean sortu da obra. «Ospitalebatean azken euskalduna dago»,segitu du Martinezek; «korapiloneurologiko bategatik edo, baka-rrik geratu zaio bere ama hizkun-tza: euskara. Harremana badau-ka mediku batekin, eta harremanhorretan gertatzen da zer edo zer

kontatu ezin dudana». Misterioautzirik, antzerkiak badu hari bat,eta partikularki jorratu nahi duenhistoria bat. «Antzezlanak ba-dauka egoera bat, poliki-polikikorapilatu egiten dena eta azke-nean amaitzen dena. Horrek in-darra dauka, baina aitzakia dabeste gauza batzuei buruz hitzegiteko: euskarari buruz. Hiz-kuntza txikiek, konkretuki eus-karak eduki duen indarra gain bi-zitzeko». Delako azken euskal-dun horrek dakar kontakizuna.«Medikuarekin daukan harre-manean hainbeste istorio konta-tzen baitizkio euskararen inguru-koak. Orduan, joaten gara erro-matarren garaira, joaten garaFrantziako Iraultzaren garaira,edo euskaldunak XVI. mendeanTernuan baleak ehizatzen ibili zi-renekora. Salto batzuk egiten diradenboran».

Agerraldiak orotarikoak pen-tsatu dituzte. «Eszena bakoitzaoso tonu ezberdinekoa da. Batzuk

barregarriak dira; beste batzuk,hunkigarriagoak. Eta istorio guz-tiak lotzen dituen ardatza da: hiz-kuntzen indarra, hiztunengandaukaten indarra, eta zergatikeuskara mantendu duten». Kol-do Mitxelena filologo ezagunarenerranaldi famatua bada hor gibe-lean. «Mundu guztiak dio euska-ra pre-indoeuroparra dela, ez da-kiguna nondik datorren, hain-beste urte daukana, eta horrela...Marabilla hori baino harrigarria-goa dena da nola iraun duen eus-karak, hainbeste gauza kontraeduki arren. Nolabait, horri gorai-pamen bat bezala egiten diogu».

Euskarari, eta beste hizkuntzei.Parrasta bat entzuten baitira taulagainean, gehiago mintzo ez direnlatina eta Ternuako miq-macke-ra, konparazione. «Erabiltzen di-tugu hamabi hizkuntza edo. Ha-lere, ikusleak hizkuntza hori eza-gutu gabe ulertzen du zergertatzen den. Truko teatral ez-berdinak erabili ditugu jendeak

uler dezan. Eta, gainera, egoerabat berez ulertzen ez den hizkun-tza batean ulertzeak ere teatrali-tatea ematen dio».

Telleriaren eskua

Martinezek aspaldiko bidaideduen Patxo Telleriak frankotanzehaztasunez idazten ditu bereantzerkiak. Jokalariek gero ohol-tzan gorpuztea dute lanik handie-na: «Patxoren testuak nahikoitxiak izaten dira. Nahiko osoakdira, eta ez dute aldaketa handirikbehar. Hau [Ghero] hasieran aur-keztu zigunetik, gauza gutxi alda-tu dira. Aldatu dena da pertso-naiek zer-nolako itxura dauka-ten, nola mugitzen diren, zerizaera daukaten; hori guztia zu-zendariaren lana izan da, eta de-nona».

Etorkizuneko fikzioa aski soilkiirudikatu dutela dio Bilboko an-tzezleak: «Janzkera bereziakdira, arraro samarrak. Kosmeti-ka, makillaje aldetik ere berezia

da. Eszenografia oso minimalistada; ez batere naturalista. Horrekinmarkatzen dugu denboranurruntze hori».

Musika Iñaki Salvadorrek mol-datu du. «Musika ezagunak era-biltzen dira, toke ezberdin bate-kin. Kanta bat da berez sortua,baina gehienak euskal folklore-koak dira; bereziki, Iparraldekokanta batzuk, guretzat aitzinekodoinu gozo hori daukatenak».

Lanaren saria

Ibilbide luze eta aberatsa duteTartean taldekoek euskal antzer-kigintzan. Garai hauetan, antzer-ki bat baino gehiago dituzte bide-an. Formatu handikoak bi: Gheroeta Ez dok hiru!. Formatu ttipia-gokoak: Tabernariamonologoa,Dario Fo eta Franca Rameren la-netarik egin Biba Voi. Baita Pan-kreas eta Zergatik Jamil? ere. Te-lleriak eta Martinezek bikoteandituzten beste zenbait antzerki,bestalde. Laster, antzezlan berriaestreinatuko dute Bilboko Arriagaantzokian: Simplicissimus.

Berriki egin ikerketa aipatu ba-tek baitio euskaldunek ez dutelaeuskal kultura guti baizik kontsu-mitzen, euskal antzerkiaren ego-era ez du hain kinka gaiztoanikusten Martinezek. Tartean-ek,segurik, badu ikusle. «Nik ustedut baietz. Egia esan, gu nahikoezagunak gara, urteak darama-tzagu, izena eta aurpegia dauzka-gu, eta uste dut publikoari ez dio-gula tranparik egin. Orduan,nahikoa emanaldi eta publikodaukagu. Beste batzuei, seguraski, kostatuko zaie, baina kon-tuan hartu behar da antzerki taldeeta antzezlan dezente dagoela.Konpetentzia handia daukagugure artean, eta ona da».

Alabaina, erdaraz den ekoizpe-na eta honen zabalkundea ikusi-rik, balitzateke pentsatzekorik.«Gero, joaten zara erdarazko obrabat ikustera, kristoren ospea lortuduena, ikusten duzu zenbat ikuslejoaten diren ikustera... ikustenduzu obra bera, eta esaten duzu:‘Barkatu! Barkatu! Ez nuke esanbehar, baina gurea askoz hobetodago, eta ez daukagu arrakastahau!’». Horiek hala, beste aldeariso egiten dio Martinezek, baiki:«Ikusten dut euskarazko antzer-kiak indarra daukala, kalitatehandia erdarazkoarekin alderatu-ta. Gero, bai ikusten duzu kosta-tzen zaizula ezagupena edo solda-ta lortzea, baina badakigu zertangauden, eta gustura egiten dugu».

Urriaren 8ko emanaldia bainolehen, goizarekin Beñat Etxeparelizeoko ikasleekin egonen diraGhero antzezlaneko jokalariak,elkar ezagutu eta solastatzeko.

Azken euskalduna oholtzan

Tartean taldeak Patxo Telleriaren ‘Ghero’ antzerkia emanen du asteartean, 14:30ean,Baionako antzokian b Hiztunek euskara iraunarazteko ukan duten gaitasuna du aipu

Tartean Teatroa taldearen ‘Ghero’ antzezlaneko une bat. GUILLERMO CASAS

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 4aGaiak

Iñaki Etxeleku Baigorri

Bixente Hirigaraik XIII.eta XV. mendeen arte-ko Baxenabarreko gi-zartea aztertu zuen

bere masterrerako. Geroztik, urtebat eta erdi honetan ari da doku-mentu ikertzen eta erreferentziajartzen, lurraldearen historia era-kutsiko lukeen Interpretazio Zen-tro baten irekitzeko Baigorrin.Zehazki, Baxenabarreko historiaXI-XII. mendetik FrantziakoIraultza arte. Beste honenbestedenbora gelditzen zaio Europakdiruztatu egitasmoaren bururaeramateko.Erakusketa egonkor bat plan-

tan emanen da herriko etxekoeraikin ohian, eta dokumentaziozentro bat. «Baditugu hemenabantzu berrehun liburu Nafa-rroako historiari buruzkoak,emazte batek emanak, eta nahiditugu utzi jendearentzat kon-tsultagarri», esplikatu du Hiriga-raik. Interneten, katalogo bateanaurkitzen ahalko dira dokumen-tuak, Bilketa atariarekin elkarla-nean. «Dokumentazio zentroa-ren parterik handiena da datubase baten egitea Baxe Nafarroa-ko dokumentu guziei buruz.Erresuma garaikoak [Erdi Aroa]eta Aro Modernokoak». Errefe-rentzia jartzen lan gotorra erama-ten ari du Baigorriko gazteak, bihibat ez baita Baxenabarren bereanartxibaturik: «Gehienak Iruñeandira, Baionako Departamendukoartxiboetan, Orreagan, Pauen;badira Akizen, Parisen, Madri-len». Helburua da edozein ikerla-riri bidearen erraztea: «Adibidez,XIV. mendeko Arberuako doku-mentuak nahi badituzu, agertukozaizkizu kronologikoki. Segidanjakinen duzu zenbat dokumentubaden, hauetan zer errana den,beraz, zer gai lantzen ahal den». Nahiz eta dokumentu parrasta

katalogoetan kausitzen den, ba-daiteke oraindik aztertugabeakizatea eskuin-ezker begiraturik.«Nafarroa erresuma ttipia zen,baina aski garrantzitsua afera di-

plomatikoetan bere lekuarekiko;beraz, posible da anitz dokumen-tu izatea oraino barreiaturik».Adibide bat badu ikerlariak:«Bada XVIII. mendeko Nafarroa-ko liburu zahar bat, eta egileakerraten du aurkitu dituela Nafa-rroari buruzko dokumentuakDanimarkan. Berdin Kopenha-gen badira dokumentu batzuk,baina joan behar da harat eta languzia egin». Halaber, Lapurdi etaZuberoa bere peko hain luzazukan dituen Bretainia Handikoartxiboetan.

Nafarroa bat eta bakarraDokumentu mota orotarik kausi-tzen da Hirigaraik miatu dituene-tan. Nagusiki kontu erregistroak.Nafarroako erresuma baile edomerindadeka antolatua zen, etahorietarik bata Baxenabarre.«Eskualde bakoitzean bazen diruerrezibitzaile bat, Nafarroako zer-gak biltzen zituena, baita kostuakere. Adibidez, Erregeren gazte-luak arraberritzeko, eiherez ar-duratzeko, edo funtzionario ba-tzuk misioetara bidaltzeko». Do-nibane Garazin zentralizatuakziren inguruko herrietako kontuhoriek oro. «Horrek dena biltzenzuen eta Iruñera igortzen. Iruñe-an dena berriz kopiatzen zuten,han baitzen diruzain orokorra; li-buru oso bat egiten zuen Nafarro-an gaindiko urteko kontu guzie-na». Erregistro horietarik ihaurribada, batzuk franko zaharrak ere;lehenbizikoa, 1259koa da. «Anitzerakusten digute orduko gizarte-ari buruz: laborantza munduko-ak, hirikoak. Zergen bitartezikusten da nola antolatua zen». Erregistroez gain jende errol-

dak ere agertzen dira 1350. urte-tik. Kartak ere: etxe bat ematenzuelarik batek beste bati edo, ber-din, Errege kartak, auzi diploma-tikoei buruzkoak. Aro moderno-an emendatzen dira azkar doku-mentuak, sustut Gaztelarenkonkistarekin: «Badira Gaztelakegiten zituen idazkiak jakitekonola iragaten zen gerla, bere fun-tzionarioak nola ezarri zituen Na-

farroan, beraz baita Baxe Nafa-rroan ere». Aro Modernoan beti,parrokietako erregistroek ema-ten dituzte sortze, hiltze eta ez-kontze datuak.Beste dokumentu mota bat

bada partikularki gustukoa due-na Hirigaraik, orduko bizi molde-az beste argibideak ematen ditue-lako: isunak. «Adibidez, 1291nBaigorrikoek bildu zuten isun batOrtzaizen sartu zirelako eta sa-rraskiak egin. Bi urte berantago,Ortzaizekoek zuten isuna ukanBaigorriko bat hil zutelako. Zerilotua zen liskarra? Ez dakigu; se-

guruenik lur edo mendi istorio;mendietara igortzen ziren xerriaketa kristoren istorioak baziren». Nafarroako Erresumako siste-

ma feudala agerian ematen dute,bestalde, izkirio zaharrek. Noble-zia maila ezberdinak: jauregidu-nak, laborari batzuk beren mene-ko zituzten jaunttoak, edo Erre-geren meneko ziren laborariak.Armatuak ziren jaunak; IruñekoErregek galdegitearekin gerlaraedo zerbitzura joan behar zute-nak: «Mesnaderoak deitzen zi-ren. Jauntto batzuk ziren, soldatabat errezibitzen zutenak Errege-ren segitzeko hogei egunez. Erre-geren zaldunak ziren, nolabait.

Usu, gaur egun ditugun herrieta-ko jauregi edo sala horietakojaunttoak: Armendaritzekoa,Beltzuntzekoa, Lukuzekoa, Aga-ramonte... Baxe Nafarro guztiko-ak». Bigarren mailan agertzendira Infanzonak: «Nobleziaren Bmaila edo. Behar zuten zaldi bateta arma bat ukan. Gerla baldinbazen eta erregek deitzen bazi-tuen, bortxaz joan behar zuten».Kontuen erregistroak dira argi-

garri horri buruz, erakusten bai-tute nori zor zitzaion diru, zenbat,eta zer zerbitzuren ordainez. Fun-tsean, XIV. mende erditik haraemendatu zen gerlari zerbitzua-rena, tokiko jaunttoek ikusi bai-tzuten sari egiteko moldea bazite-keela, eta Iruñeko erregek hauenleialtasuna bermatzeko. «Lehe-nago, gehiago lurrari lotua zennoblezia hasi zen zerbitzuko no-blezia bilakatzen. Baxe Nafarroa-ko jaunttoek eragin handia zutenErregerengan, garai horretatikgoiti Iruñeko gorteko erdia bede-ren baxenabartarrak baitziren». Frantziako Iraultza arte argi da

Hirigaraik aztertu dokumentue-tan baxenabartarrek beren buruanabartartzat zeukatela. «Jada ezdira baxenafartar sentitzen, bainanafartar. Erraten da baxenafar-tar izen hori kanpotik heldu dela.Nafarroari loturik egon nahi dute,eta aldarrikapenak agertzen dirakonkistatik landa». Luis erregeaknoblezia, eliza eta hirugarren es-tatua deitu zituelarik Parisera,baxenabartarrek errefusatu zu-ten ez baitzeukaten bere errege-tzat eta botere lekua, ordukoz,Donapaleun zutelako. «Baxe Na-farroa erresuma baten barne izanda Erdi Aroan, eta aparteko erre-

suma Aro Modernoan. Ez da se-kula Frantziako Erresumarenbarne izan». Nafarroako HenrikeIII.a zenak, Frantziako eta Nafa-rroako Henrike IV.a bilakatu on-doan, auzitegia Pauen finkatzeak,gauzak zaildu zituen.

Erakustokia, herritarrentzatInterpretazio zentroaren sortze-ko bi batzorde zutik eman dituz-te. Batzorde Zientifikoa eta Ba-tzorde zabala, gaiarekin interesaduten herritarrez osatua.Batzorde zientifikoa ari da do-

kumentazio horren guziaren jen-deari aurkezteko moldeen bila-tzen. Hiru bloketan litzateke: Nafarroako administrazioa Baxe-nabarren agertzen denetik kon-kista arte (administrazioa, gizar-tea nola antolatuak diren); konkistatik iraultza arte, Baxena-barrek erresuma bat irudikatzenduen garaia (Donapaleu hiriburu;gizarteko kategoria berriak, halanola agotak; lur eremu berrienokupatzea, biztanle emendatzea);iraultza garaiko egoera. Batzordezabalarekin haztatzen dituzteproposamenak. «Haien iritziaematen dute hartzen ditugunerabaki guzietan. Etorkizunekopublikoa bezala dira ez goaitatze-ko interpretazio zentroaren ire-kiera jendearen iritzia ukaiteko».Hastapenean, Etxauzian egitea

zen desira, baina, eroste saiakeraluzatzen ari denez, eta PoctefaEuropako laguntza heldu denurte artekoa denez, herriko etxe-ko egoitza zaharra lehenetsi duteerakustokiaren egiteko. 2021.urte hatsarrean ireki nahi lukete.«Berdin Nafarroaren Egunarenkarietara? Ikusiko dugu».

Poctefa Europako laguntza programa delamedio, Baxenabarreko historiari buruzkoInterpretazio Zentroa bidean dute Baigorrin.2021. urte hastapenean ireki litzake ateak.

Iraganaz berrizjabetzeko

Baigorriko Herriko Etxearen egoitza ohian eginen da Interpretazio Zentroa. I.E.

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Gaiak

Baxe Nafarroa erresuma baten barneizan da Erdi Aroan, eta aparteko erresumaAro Modernoan»Bixente HirigaraiHistoria ikerlaria

‘‘

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aAstekoa

Joanes Etxebarria Kanbo

Kanboko Zelaia(Celhaya) el-kartea 1969koekainean sortuzuten Kanbon.Elkarteari ize-

na eman dion Zelaia mendixkanplantaturik, hastapen batean tri-somia ekarle ziren haurrak la-guntzeko mobilizatu ziren gurasobatzuk. Mende erdi bat beranta-go, edozein elbarritasun edo es-kasia duten helduak laguntzenduen egitura gotorra bilakatuada: lanerako gai ez direnen bile-txea, mediku laguntza behar du-tenentzat egitura egokitua, lanmunduan sartzeko laguntza be-rezitua baita elbarrituen zaharetxe bat ere proposatzen ditu.Marie-Josephe Saldunbide le-

hendakari ordearen ustez hitz ba-tzuetan definitzen da elkartearenfilosofia: «Gizarte inklusibo bate-an elkartasunaren bidez behar-tsuenak lagundu behar dira lekubat atzematen beren gaitasunakaitzinean ezarriz, beren desber-dintasuna estigmatizatuz baino».Helburu horrekin hazi da elkar-tea; gaur egun 120 pertsonaz ar-duratzen da 78 pertsonako lantal-de batez inguraturik. Irailaren 14an egin zuten men-

de erdiaren ospakizuna, hazkun-de etengabeari harri berri bat eza-rriz: Esku-Argia Lanaren BidezkoLaguntza Zerbitzuaren (ESAT,frantsesezko sigletan) eraikin be-

rria estreinatu zuten egun berean.Kanboren erdigunean 40 lanpos-tu oso eskaintzen ahalko dituzteorain azpitratatze tailerrean,margolanetan, baratzezaintzan,garbiketa eta mantenu zerbitzue-tan edo oihal garbitegian lan eginnahi dutenentzat. Hiri erdigunera eraman dute

beraz orain arte mendixka gaine-ko eraikin historikoan zuten lanlagunduaren zerbitzua. Marc-Henri Barbira zuzendariarentzatdinamika inklusiboaren urratsbat gehiago da lan saila hiri bazte-rretik erdigunera eraman izana:«Nahi izan dugu Kanbo erdigu-nean ezarri, enpresen ondoan.Baratzezaintzan, adibidez, Kan-boko berde gune batzuk gure lan-taldeek kudeatzen dituzte. Elba-rritasuna baloratzen da gisa ho-rrez: ez dira zentro hartan direnelbarrituak; zuen zuhaiztiak zain-tzen dituztenak dira, zuen etxe ai-tzinak pintatzen dituztenak, oihalgarbiketan ari direnak».Elkartea handituz joan den hei-

nean zerbitzu desberdinak irekieta gaur egun duen eskaintza be-zain zabala da erakartzen duenpublikoa. Bizigunean direnekezin dute lanik egin beren elbarri-tasun mentalaren gatik. 42 dirazerbitzu horretan, egunez aktibi-tate desberdinak egiten dituzte-nak. Mediku laguntza duen bizi-gunean 12 leku dira, medikuntza-ko ofizio desberdinek artatuak.Aterpe zerbitzuan badira Kanbo-ko erdigunean elkarteak dituen

apartamenduak eta elbarrituen-tzat berezitua den sei lekuko za-har etxe bat ere.Lanerako laguntza sailean di-

ren egoiliarretan, autonomiamaila desberdinak badira. Marc-Henri Barbira: «20 bat urtekogazte batek gida baimena ukandezake, familian bizitu eta soilikbere zailtasunen araberako la-guntza beharra ukan lezake lanmundurako. Beste elbarritasunmota batek eska lezake erizain etamedikuen beharra ukaitea. Badi-ra egitura desberdin horien arte-ko zubiak, baina elbarritasunmaila arras desberdinetan dira».Egitura dira elkartearen baitan

eta bakoitzak baditu bere diruiturriak. Arta eta lan lagunduareneremuan Eskualdeko OsasunAgentzia (frantsesezko sigletanARS), lan lagunduak badu aldekomertziala ere -fakturatzen du-tena lan tresnak hobetzeko balia-tua da- eta bizitegien mailan de-partamenduko kontseilua da fi-nantzazioa ziurtatzen duena.Baina zuzendariaren erranetan,«Lan luze eta pisu baten ondorioaizan da» egituraren garapena.«Ongi badakigu diru iturri publi-koak ez direla lehen bezalakoaketa estreinatu berri dugun eraiki-narentzat, adibidez, behar izandugu Bordelera jo, bideokonfe-rentziak egin Limoges-ko ordez-kariekin Akitania Berriak eremuazabaldu duelako, xedea defenda-tu...». Beste xede batzuen artean,azken hori izan da aitzina erama-tea kausitu dutena.

Eremu arruntera zubiak70. hamarkadatik hona, lan egite-ko gai direnen publikoaren igoeraizan da, Barbiraren ustez, nabar-menena: «Mundua aldatu da etageroz eta pertsona gehiago ikusiditugu agertzen eskasia intelek-

tual arinagoekin edo elbarritasunsozialekin, eskola arazoekin...».Horiek lagunduak dira Zelaia el-karteak proposatzen dituen ofi-zioetan bide egiteko, batzuetanlan merkatura joateko ere. Partaidetzak badituzte enpresa

batzuekin, langileak beren eskuutziz. «Gisa horrez pertsona lanmunduan sartu daiteke beti ereegituraren laguntza ukanezsekula porrot egoera bat gerta-tzen bada», Barbirak dionaz.Gogoan ditu baikorrak izan direnesperientziak; erregularki enpre-setara joaten direnez, Zelaiakolangile batzuek jauzia egin izandute lan «arruntera». Baina ezda bortxaz elkartearen lehenta-suna, eta elkarte buruak ez duestatuak finkatzen dituen helbu-ruetan sinesten: lagunduak direnlangileen %10ak behar luke lanmerkatura jauzi egin. Kanbon ezdute halako estatistikarik, eztabere zentroetan ere, omen. Marc-Henri Barbira: «Helburua per-tsona loratzea da, eta munduarrunta integrazioa dela usuentzuten bada ere, ez badu per-

Hastapenean trisomia ekarle ziren haur batzuen laguntzekosortua, gaur egun Kanboko Zelaia elkarteak elbarritasundesberdinak dituzten pertsonei harrera egiten die zerbitzudesberdinekin: bizigunea eguneko aktibitateekin, medikulaguntza duen bizigunea, aterpea eta irailean egoitza berribatera pasa den lanerako laguntza zerbitzua.

50 urte laguntzaeremua handitzen

Joan den irailaren 14an

ospatu zuten Zelaia

elkartearen urtebetetzea

Kanbon. ZELAIA ELKARTEA

Mundu arruntaintegrazioa dela usuentzuten bada ere, ezbadu pertsona loratzenez du balio»Marc-Henri BarbiraZelaia elkarteko zuzendaria

«Egiten duten lanaenpresa profesionalenemaitza berekoa danahiz eta denboragehiago behar duten»Yvette MuthularGurasoa

«Behartsuenak lagundubehar dira leku batatzematen berengaitasunak aitzineanezarriz»Marie-Josephe SaldunbideZelaia elkarteko presidente ordea

‘‘

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa

tsona loratzen ez du balio ere ez».Enpresetan lehentasun ekono-mikoak gailentzen direnean segi-tu beharreko lan erritmoa ez da,bere erranetan, pertsona guztie-kin bateragarria.

Ikastolatik Zelaiara

Zelaia elkarteak proposatzen di-tuen zerbitzuetara heldu aitzin,ibilbide nahasia izan daiteke fa-milia batzuetan. Helduen zentroaizanik, badira Kanbora haur edogazteen laguntza egituretatik hel-tzen direnak. Beste kasu batzue-tan ez dira aitzinetik egitura sozialedo mediku sozial horietan seku-la izan. Kasu horietan, PertsonaElbarrituen DepartamendukoEtxeak (MDPH frantsesezko si-gletan) ditu bideratzen. Hala ger-tatu da sekula elbarritasunik ai-patzen ez duen Yvette Muthularamaren kasuan, baina ibilbideluze baten ondotik. «Desberdin-tasuna» aipatzen du Erlaitz beresemearen ibilbidea laburbiltzean:«Ohartu ginen bizitu nahi zuenmundua ez zitzaiola batere egoki-tua».

Lehen urratsak ikastoletanegin zituen Senperen eta Doniba-ne Lohitzunen: «Arras zaila zenirakasleentzat eta gurasoentzatere, armarik gabe geundelako.Denek ahal zutena egin zuten»,laburbiltzen du, argituz semeakklasea nahasarazten zuela ez ze-lako, segur aski, bere lekuan. Ur-daxeko ikastolara joan zen gero,hango irakasle bat «zinez moti-batua» zelako, baina beste gura-soak atzeman zituzten parean:«Hainbeste gaude haurren esko-lako arrakastari baldintzatuak,elementu nahasle bat badelaohartzen garenean... Urdaxekoesperientzia zinez gaizki bizi izandugu. Eta irakasle gaixoak sufritudu, bera ezinago motibatua iza-nagatik parean guraso bloke batukan zuelako. Seaskan gauzak al-datu dira, jende formatuagoakbadira eta pentsatzen dut gehiagobehatzen dutela. Baina halere ezdakit gurasoak prest ote direnezklasea pixka bat nahasten duenpertsona desberdina onartzeko,ez dakit».Paraleloki zentro mediku psi-

kologiko batean segitua zen berehaurra, bereziki haur psikiatra«bikain» baten ganik. Zelaiakolehendakariordearen hitzekin an-tzekotasuna du psikiatrak ahol-katzen zuenak: «Beti erran dumundu normal batean egon be-har zuela, eraikitzen lagundukozuelako, elbarritasun edo desber-dintasun batean zentratu baino».Ikastoletatik Xantako kolegio-

ko klase egokitu batera pasa on-dotik semea Biarritzeko Plan Cou-sut mediku eta hezkuntza egituraberezitura eramatea hastapen ba-tean zaila izan zela oroitzen duMuthularrek, «elbarritasun pi-suekin lotzen baikenuen eta siste-maz beldur baikinen». Baina oro-ren buru, hautu egokia izan delaondorioztatzen du orain: «Lehenaldia zen bere inguruan proiektubat muntatzen zela, bere gaitasu-nekin, bere gogoarekin, azkeneanbere lekua atzeman zuen». Handik lau urtera, Kanbon ba-

ratzezaingoan aritzera joan zenErlaitz, eta bere amarentzat, «gu-raso gisa, sekulako lasaitasunaizan da». Bilkura erregularrak,

hurbileko segipena eta arazoeiaurre egiteko langile formatuakdirela dio. Ofizioa ikasteko, bereustez, formakuntza egokia: «Egi-ten duten lana enpresa profesio-nalen emaitza berekoa da nahizeta denbora gehiago behar dutenegiteko. Zorroztasuna bera da ka-litate edo ordutegi aldetik».Biarritzen bezala, Kanbon ere

pertsona bakoitzaren ibilbidealantzen dute gurasoekin eskuzesku: «Nire semearen kasuaneremu arruntera iristeko helbu-rua finkatu dugu -ez da denen ka-sua-: beharrezkoa zaio lan lagun-du horretatik lan arrunt bat atze-matea. Ez da egun batetik besterapasako», gehitzen du YvetteMuthularrek. Zelaiarekin eginlana gatik gutxieneko soldata bai-

no apalagoa irabazten da: «Beraknahi luke Senpereko herrian lanegin. Guretzat epe luzeko helbu-rua da soldata duin bat ukan de-zan etxebizitza mailan ere auto-nomoa izan dadin». Laguntza so-ziala balitzateke soldata horrengehigarri, baina ez eskatzearen«hautua» egin dute. Damu bakarra du hastapen ba-

tean haurra ikastolan ezarri zue-nak, euskaraz jarduten duen gisabereko egiturarik ez izatea IparEuskal Herrian. Nahiz eta, euska-raz mintzatzeko gai diren langile-ak izan egitura horietan.

Baloreei atxikiak

Zelaia elkartearen garapena han-dia izanik ere, arrisku baten itzalaikusten du bere zuzendariak.2017ko biltzar nagusi batean ja-danik aipatu zuen eta gaur eretestuinguru berdina dela dio:«Gobernuak nahi ditu ahalik etagehien mugatu solaskideak etaegitura desberdinak elkarretara-tu. Hori egin dute medikuntzasailean. Hori eskatzen da kostuapalagoa eraginen duelakoan».Horren parean, azken hamarka-detan egin lanaren ezagupena es-katzen du: «Defendatu nahidugu Kanboko Zelaia elkarteanbadakigula gure lana egiten eta ezbortxaz talde handiek baino kos-tu handiagoarekin. Gainera ba-dugu halako hurbiltasun bategoiliarrekin». Zahar etxeetan gertatzen den

bezala, talde merkatariak elkar-tasun eta sozial ekonomian sudu-rra sartu nahi duten taldeak badi-ra Barbiraren erranetan, hala nolaLVMH edo Bouygues bezalakoak.«Besteak bezalako ekonomia batbezala ikusten dute, eta guk az-ken 50 urteetan ukan ditugun ba-loreekin segitu nahi dugu», tren-katzen du, oroitaraziz Zelaia ira-bazirik gabeko elkartea izanik,irabazi helbururik ez dutela.Frantzia mailako federazio bilku-retan parte hartzen duelarik «ga-liar herrixka bezala ikusiak» di-rela gehitzen du.

ZELAIA URTEZ URTE

50 urteko ibilbidean garapen

handia ukan du elkarteak.

1969.Haur elbarrituen guraso

batzuek Zelaia elkartea sortu

zuten 1969ko ekainaren

25ean, laguntza egokitua

proposatu nahian.

1970.Bizigunea sortu zen,

elbarritasun mentalaren gatik

lan egin ezin duten helduen-

tzat. Gaur egun 42 egoiliar

ditu, eta ofizio desberdinetako

25 langile.

1975.Lanerako laguntza zer-

bitzua sortu zuten, geroztik

etengabe handituz joan dena.

2005.Mediku laguntza duen

bizigunea sortu zen hamabi

lekurekin. Eguneroko bizian

laguntza behar dutenen zerbi-

tzura ari dira bertan hamasei

langile.

2006.Aterpe zerbitzuak aitzi-

netik zeuden bi zerbitzu elkar-

tu zituen. Batetik, Kanbo erdi-

gunean diren hemezortzi

apartamendutan lanerako

laguntza zerbitzuan ari diren

hogei pertsona aterpetu eta

laguntza sozial eta kulturala

eskaintzen zaie. Bestalde, sei

egoiliarreko zahar etxe berezi-

tua bada.

2019.Lanerako laguntza zer-

bitzuen eraikin berria Kanbo

erdigunean estreinatu da.

30IDOKI-REN URTEMUGA

Duela 30 urte sortu zen Idoki, Ipar

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen El-

kartea. Urtebetetzearen markatze-

ko, ekitaldiak apailatu ditu urriaren

14tik 20rako, eta etxe ekoizpenez

osatu apairuak eginen dituzte 17

jatetxek. Zine-eztabaida gaualdi

bat eginen da Donibane Garazin,

urriaren 16an. Biharamunean, hi-

tzaldi eta mahai inguruak. Urriaren

19rako, elkarteko 14 etxalderen bi-

sita antolatu dute, eta, 20rako, el-

karteko kideen herri bazkaria.

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

G7koen gailurraren denboran atxilotupertsonetarik hiru zuritu ditu epaileak

BAIONA bJoan den asteartean iragan zen G7koen goi bileraren denbo-

ran atxilotuak izan ziren beste zortzi lagunen kontrako auzia. Epaileak

egunean berean zuritu zituen haietarik hiru. Beste hiruk abenduaren

3ra arte igurikatu beharko dute jujamenduaren jakiteko. Bati, hilabe-

teko presondegi zigorra jarri zion epaileak, baina gibelapenarekin. Az-

kenak zigor arinagoa jaso du.

Legal Team-en abokatuek, defendatu zituzten sei auzipetuen ka-

suan, agerian eman zituzten atxilotzeen momentuan gertatu lege

hausteak. Epaileak aitortu zituen Poliziak egin arau-hausteak, baita

prokuradoreak ere, erabakia abenduan izanen dutenentzat. Arau-

hausteen artean, hauek zerrendatu zituzten: «atxilotze agiria ez izen-

petua», «abokatu baten ikusteko eskubidea ez errana», «abokatua-

ren eta bezeroaren arteko solasen konfidentzialtasuna ez bermatua»,

«gorputz miaketa arauz kanpokoak».

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aIritzia

MARRAZKIRITZIA Fototxotx

«Euskararen egoerakazkarki arranguratzengaitu. Mugaren aldehonetakoak, oroz gain»Xarlex BidegainEuskaltzaina

400ENARGIAK BILDU BEZEROAK

Uztailean abiatu zuen Enargia ko-

operatibak ekoizle independente-

ek ekoitzi energia berriztagarria

banatzeko kontratu eskaintza.

Laurehun bezerora heldu da, parti-

kularrak eta profesionalak konta-

tuz. Urte hondarra gabe 1.500era

heltzeko xedea du.

MUSIKA

BAIONADomes session#3:Loisir, Bryton Beats, Osir Yuki,

Double Drift eta Vincent2000.

bGaur, 21:00etan, Magneton.

BAIONAYes Basketball eta Originally Nowhere.

bBihar, 21:30ean, Magneton.

BAIONAEpaiskaren sartzea: Abereh-ren kontzertua. Euskal

Herriko itsasgarrien erakusketa,

aperitifa eskainia eta pintxoak.

bBihar, 10:30ean, Epaiskan.

BAIONAMaialen kantariarenemanaldia.

bUrriaren 10ean, ostegunez,

20:15ean, Luna Negran.

BERTSOA

ALDUDETaldekako Xilaba: Kontrabanda vs Hasta La 2Toria.

bBihar, 19:00etan, Alfaro

jatetxean.

URRUÑATaldekako Xilaba; bertso-afari moldean: Ez otoi

pentsa vs Barça.

bBihar, 19:00etan, Xaia ostatuan.

EUSKARAZ BIZI

HIRIBURUEuskararen aldeko astea antolatu du bigarren aldikoz

Hiriburuk, urriaren 4tik 14ra:

Haurrendako tailerrak: kantua,

musika, antzerkia, dantza, zirkua,

txalaparta, Yoseikan Budo, pilota.

b Gaur, eguerditik goiti, eskoletan.

Hitzaldia: Murgiltze eredua irakas-

kuntzan, ama eskolan (Olivier Mio-

que, Marie-Andree Ouret, Ixabel

Ahamendaburu, Xalbat Itzaina.

bGaur, 18:30ean, Bastequietako

eskolan.

Familien eguna: tailerrak, dantza

emanaldia, hip hop erakustaldia,

Gurashowren kontzertua. Besta

herrikoia Nat & Watsonekin.

bBihar, 10:00etan, Plaza Berrian.

H-Edenen irakurketa taularatua.

b Igandean, 17:00etan, La Perle

gelan.

13r3p-ren Behin bazen internet

antzezlana, Maryse Urrutik emanik.

bAstelehenean, 14:30ean, La Perle

gelan

Haurrak eta pantailak, non da

arazoa?hitzaldia emanen du

Maialen Torre psikologoak.

bAsteartean, 18:30ean, herriko

etxeko multimedia gelan.

BESTELAKOAK

BAIONAHizkuntzen aperitifa,Euskal Babelek antolaturik, Zuper

bestaren karietara.

bBihar, 17:30ean, ZUPen.

BAIONATartean Teatroa konpai-

niaren Ghero. Azken euskalduna

antzezlana.

bAsteartean, 14:30ean, antzokian.

LEKUNBERRIHerriko bestak: Afaria eta dantzaldia Edantzarekin.

Kantu bazkaria Jojo Bordagaraire-

kin, auzo herrien arteko jokoak eta

taloak.

bGaur, 21:00etan, eta bihar,

eguerdian, plazan.

KANBODantzafilma.

bGaur, 20:30ean, L’Aiglon gelan.

Irudiab Biarritz

Lisabok gaur joko duAtabal aretoanEta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen, iaz atera zuen azken lanaren

aurkezpen kontzertuen itzulian, Biarritzeren txanda izanen du Lisabo

Irungo taldeak, sarri, 21:00etan, Atabal kontzertu gelan. Beste bi taldek

joko dute gaualdi berean: Parisko The Psychotic Monks-ek eta Bretainia

Roazhon hiriko Swaarm-ek. JORDI BORRÀS

Dilindan #3: Madeleine.Dilindan

musika emanaldia, Donostiako

Madeleine taldearekin grabatu du

aldi honetan Kanaldudek. Su hura

diskoko kantuekin osatu kontzer-

tua ikusgai da osoki atarian.

Mintzalasai denboran egin irudiak

ere ikus daitezke.

Bihar

13:00.Punttukabertso emanaldia.

18:00.Kulturalea.

Etzi

15:00.Errugbia zuzenean: Maule -

Lannemezan eta Donibane Lohi-

zune - Akize.

19:00.Adimusika emanaldia.

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Agenda

Iñaki Etxeleku Baiona

Euskaltzaleen artean azkenaldianhautematen diren bi eztabaidazgogoeta eginarazi dio Hitza-k BeaSalaberri idazleari: euskalgintzaofizialari egin kritikak, eta eus-kalkiak vs. euskara batua joera. Duela aste pare bat argitaratu

duzun iritzian, Adrian Zelaiari

nahi izan zenion ihardetsi.

Enetako txinparta bat izan zen,ikusten bainuen formulatua mol-de biziki ezkorrean, mespretxuzorain arteko euskalgintzarenda-ko. Ez da bakarra, aitzinetik ereizan baitira artikuluak edo jendeartean entzun kritikak; entzundaitezkeen kritikak, errespetua-ren muga atxikitzen den bitarte-an. Hainbat irakurketa parteka-tzen ahal dira, baina pixka baterrazki egiten da bazterketa hori.Ados naiz badela garai bat finidena. Azken hamar urteetako bi-lakaera bat da; horren hastapenakokatzen dut hizkuntz politikapublikoaren hasieran: 2004-2006urteetan. Hortik aitzina, badaeuskalgintzaren instituzionaliza-zio bat, eskatu duguna. Ez diogugure buruari gezurrik erran be-har, xerkatu dugu. Urteetan xer-katu dugu funts publikoak ukai-tea; euskararen ezagupen bat,erabilpen bat ukaitea. Xerkatudugu emana zen koadro bizikihertsi horretan euskararentzatbaliabideak ukaitea. Etortzen de-larik hizkuntz politika publikoa,guretzat lorpen bat da. Hortikgoiti, bi gauza gertatu dira: insti-tuzionalizazioa, eta, gero, guregogoetan, nolabait delegatu du-gula, utzi dugula euskararen ge-roa instituzio baten gain. Orain, irakurketa hori egiten

duzularik, ohartzen zara seguraski estrategikoki, politikoki bila-tu duten gauza bat dela. Horrenondorioa da euskalgintza «za-har» hori, baliteke —nik tradizio-naladeituko nuke, iduri baitzaitzahar dela erratea: «Pilda zaharhoriek oro botako ditugu eta be-rriak emanen»—. Hortik kanpo, badira dinamika

euskaltzaleak.

Paraleloan, euskalgintza berrihori biziki ez-definitua da. Erra-ten da badela herri dinamika bat,eta ikusten da badirela lekukahainbat dinamika. Anitzetan,proiektu biziki zehatz baten ingu-ruan dira, eta federatzen dituzteherri bat edo bizpahiru herritakojendeak. Frankotan proiektu kul-turala da. Eta hori interesgarriada; jorratu behar da. Hizkuntzaeta kultura hertsiki lotuak dira el-karri, eta batak bestea bideratzen

du. Epe motz batean federatzendira jendeak zerbait egiteko elka-rrekin. Bada hor zerbait kolekti-boa, horizontala, biziki dinami-koa, anitzetan euskaraz gertatzendena (Aiherrako kabalkada, pas-toralak, Euskaraldia...). Jendeakindar guzia ezartzen du horretan,eta momentu batean finitzen daproiektua eta bakoitza sartzen daetxerat, leher eginik, eta pausa.Euskalgintza berri hori antzema-ten dut nukleizatua. Ongi da,erran nahi baitu lekuan lekukobehar edo nahiei egokituko dela,eta segitu behar du. Baina, gero,ez da luzerako kokatua den dina-mikarik. Behar ote da berriz sortuentitate bat dena kudeatuko lu-keena, edo bizpahiru? Ez dakit.Domaia da gauza batzuk abia dai-tezen gero ez partekatzeko.

Menturaz jende horrek bere bu-

rua ez du ikusten euskalgintza

ofizialean?

Halere, baluke ekarpen bat egite-ko. Hartzen bada Euskal Konfe-derazioan kokatzen dukezuneuskalgintza ofizial hori, bai, pen-tsatzen dut hainbat eragile ez ga-

rela beti libre publikoki edo bote-re publikoei gauzak errateko. Ezgara libre ehuneko ehun zerenoreka biziki hauskor batean garahautsi-mautsietara heldu beharbadugu eta eginahala aitzinaegin. Dinamika hori kritikagarriaizan daiteke, eta guhaurrentzat

ere frustrazio ikaragarriak sor-tzen ditu. Ez dut erraten behardutela absolutuki egituratu, edodena behar dela beti xurgatu, bai-na domaia da periferian diren ho-riek —periferian diot, ene ustezdiru laguntzetatik bazter geldi-tzen baitira; biltzen dituzte puski-

la batzuk han-hemenka:pixka bat Elkargotik,pixka bat EKEtik; berensakelatik anitz— beharkodute noizbait berenekarpena egin. Behar ge-

nieke leku bat egin ez galtzeratuzteko, ikasteko eta saretzeko. Beste gai bat: sentitzen duzu ba-

dela euskalkien izenean euska-

ra batuaren kontrako joera bat?

Garbiki bai. Sentitzen dut badelagogo bat nork bere euskalkiarendefendatzeko. Hor ere bada frus-

trazio eta beldur anitz; galera edodolu sentimendu bat, batzuen ka-suan. Beste batzuena gogoeta es-kasaren ondorio da. Erran deza-dan argiki: ni ez naiz euskalkienkontrakoa. Alderantziz. Ez da era-biltzen duzun hizkuntza bainogauza intimoagorik. Ez da gaiatratatzen ahal hola arinki. Horre-tan dut ikusten lanjerra. Anitze-tan bada auzi hori: «Euskara ba-tuak ez digu balio, euskalkia ani-tzez aberatsagoa da...». Historiabeharko litzateke doi bat freskatujendearen gogoan. Euskara Batuasortu zen euskarak irauteko. Eus-kara Batuak lotzen nau baxenafa-rrekin, bizkaitarrekin, nafarrekineta nahi den lekuko euskalduna-rekin. Sortu da denen artean zer-bait komuna izateko. Euskara ba-tuak oinarri ditu euskalkiak eta ezda presondegi bat. Euskara batua hiru gauza da:

aditza, deklinabidea eta sintaxia.Gero, lexikoa, zure espresioak, zu-re etxeko euskaran duzun berezi-tasuna nahi duzu horren gaineantxertatu eta erabili? Erabil etaeman iezaguzu guri ere. Baina ezezazula erran euskalkian ari zare-la segur izan gabe euskalkia dela. Erran nahi baitu?

Pertsonalki, etxeko euskaran arinaizelarik ez naiz euskalkian ari;ari naiz azpieuskalki batean, etaazpi-euskalki horren aldaki bate-an, zeren eta gure etxean gurutza-tu dira hainbat eskualdetako bi-kotekideak; beraz gure etxeanden euskara ez da baxenabartarpür-pürra. Gehi, belaunaldi bate-tik bestera gertatu den galera ika-ragarria. Nire aitaren euskara ezdut menperatzen. Beraz, etxeanbaliatzen dudana ez dut uste eus-kalki purra denik. Bigarrenik,mesfidatzen naiz batzuetan ez de-nez mozorrotzen menperatze es-kas bat: ‘A bai! Nire etxean betida-nik hola erran da!’. Aztertzen de-larik, huts bat agertzen da; edoerdarakada bat, edo gramatikokizuzena ez dena. Adibidez: ‘Zentazhori baitakigulako’ eta ‘gure eus-kalkian hola erraten da!’. A bon?Hori ezjakintasuna da. ‘Zentaz’hutsa da. Eta ‘zentaz baitakigula-ko’? Ez da zuzena! Euskalkian egitea, ados. Gipuz-

koan, adibidez, euskara biziki in-dartsu, bizi-bizia den testuingu-ruan erratea: «Hautua egiten dutetxeko euskaran aritzea», toka-noka berpiztu eta istorio, ongi.Baduzularik komunitate bat den-tsitatean indartsu dena, orduanhas zaitezke. Problema da Iparral-dean komunitateak ahulegi direlahasteko pentsatzen bakoitzak be-rea behar duela defenditu.

«Ez da luzerakokokatua dendinamikarik»

Bea Salaberri b Idazlea

Irailaren 15eko ‘Argia’ astekarian, Salaberrik erantzun egin zien zenbaitaste lehenago Adrian Zelaiak ‘Berria’-n euskalgintza ofizialari eginkritikei. Kritika batzuk onartu ditu, baina bazterketa hanpurutsuak, ez.

JAKES LARRE

«Pentsatzen dut hainbateragile ez garela beti librepublikoki edo botere publikoeigauzak errateko»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko urriaren 4a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]