2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki...

12
2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN DITUZTEN IRITZI, JARRERA ETA KEZKAK.- LABURPENA-

Transcript of 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki...

Page 1: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

2015ean GURASO IZANDAKOEK

HIZKUNTZEN INGURUAN DITUZTEN

IRITZI, JARRERA ETA KEZKAK.-LABURPENA-

Page 2: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

2

16,47,8

39,6

18,3

8,8

8,4

7,3

23,3

22,9

19,5

11,9

67,2

100,0

46,8

0,8 0,3

%0,0

%10,0

%20,0

%30,0

%40,0

%50,0

%60,0

%70,0

%80,0

%90,0

%100,0

Biak euskaldunak Mixto euskalduna Biak ia euskaldunak Guztira

Beti euskaraz Gehiago euskaraz Bietan antzera

Gehiago gazteleraz Beti gazteleraz Beste hizkuntza bat

1. KOKAPENA: INKESTA ERANTZUN DUTEN GURASOEN PERFILA

2015 bukaeran Arabako eta urte bateko umea(k) zituzten 662 familiek inkesta bat

erantzun zuten. Sare ezberdinetako gurasoen erantzun tasa ezberdina eta desorekatua

izan zen. Ondorioz, lortu ziren erantzunak kontuan hartuta, erabili diren erantzunak

umeak matrikulatu gabe zituztenena edo Haurreskola Patzuergoan, udal Haurreskoletan

edo ikastolan matrikulatuta zutenena izan dira. Guraso horien ezaugarriei dagokienean,

bi hitz esango ditugu, ondoren azalduko ditugun datuak testuinguratzeko. Inkesta erantzun dutenen

artean egun, amek perfil euskaldunagoa dute aitek baino. Hori ez da horrela izan lehen hizkuntzari

dagokionean. Amen artean euskara eta gaztelania ez den beste hizkuntza bat lehen hizkuntza gisa

izan zutenen proportzioa adierazgarria da (%6,3), aiten ondoan (%1,1). Hau da, erantzun duten amen

artean, estatutik kanpoko jatorria dutenak proportzio nahiko handiagoa da aiten artean jatorri horiek

dutenak baino.

Hori esanda, guraso hauen artean euskalduntzea nabarmena izan da. Lehen hizkuntza euskara edo

euskara eta beste bat izan zutenen proportzioa %14,9 da amen artean eta %19,3 aiten artean. Aldiz,

egun amen %47,8 dira euskaldunak eta aiten %34,4. Horrez gain, amen %39,9 eta aiten %48,6

zerbait ulertzen dute euskaraz.

2. GURASOEN ARTEKO EUSKARA ERABILERA ETA UMEEN ERAGINA

Seme-alabak izan aurretik, guraso elebidunen artean %16,4k egiten zuten beti euskaraz. Horiez gain

multzo nagusia osatzen dute (%39,6) gehiago euskaraz gaztelaniaz baino egiten zutenak. Bien batura

%55,0. Kontrako aldean, soilik gaztelaniaz edo gehiago gaztelaniaz egiten zutenak %35,1 ziren (%11,9

eta %23,3 hurrenez hurren).

Gurasoetako batek euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituenean, nahiz eta ulertu eta bestea elebiduna

izan, euskararen presentzia sinboliko bihurtzen da hein handi baten. %8,4 dira euskaraz eta

gaztelaniaz, bietan, antzera egiten zutenak eta gainontzekoak gehiago edo beti gazteleraz.

1. Grafikoa GURASO TIPOLOGIA ETA HAIEN ARTEKO EUSKARA ERABILERA SEME-ALABA JAIO

AURRETIK

Page 3: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

3

*Beti euskaraz / Gehiago euskaraz / Bietan antzera / Gehiago gazteleraz / Beti gazteleraz / beste

hizkuntza bat

Behin seme-alabak izanda, egoera zertxobait hobetzen da euskararen alde, bereziki bikote mixto

eta ia euskaldunen artean. Bikote mixto euskaldunetan, beti gazteleraz egiten zutenen herena

zertxobait euskaraz egitera pasatzen dira eta zerbait euskaraz egiten zutenen artean %16,7k bietan

antzera egitera pasatzen dira. Bikote ia euskaldunen artean beti gazteleraz egitetik euskara zerbait

erabiltzera pasatzen dira ia laurdena.

Bikote euskaldunetan, aldaketa nabari da beti edo gehiago gaztelaniaz egiten zutenen artean,

euskararen erabilera zertxobait indartzen dela.

Beraz, perfil guztietan seme-alaben etorrerak bikote barruan euskara erabilera igotzea eragiten du,

bereziki, euskaraz ezer edo gutxi egiten zutenen artean, piska bat gehiago erabiltzera.

1. Taula BIKOTE EUSKALDUNAK, MIXTOAK ETA IA EUSKALDUNAK HIZKUNTZA ERABILERA

BERAIEN ARTEAN SEME-ALABAK IZAN AURRETIK ETA ONDOREN

SEME-ALABAREN BAT IZAN AURRETIK, ZEIN HIZKUNTZATAN HITZ EGITEN ZENUTEN ZUEN ARTEAN?

EGUN ZEIN

HIZKUNTZATAN HITZ

EGITEN DUZUE

BIKOTEAN EDO

GURASOOK ZUEN ARTEAN?

Biak euskaldunak Beti euskaraz

Gehiago euskaraz

Bietan antzera

Gehiago gazteleraz

Beti gazteleraz

Beti euskaraz 100,0 11,1 0,0 15,4 5,3

Gehiago euskaraz 0,0 77,8 25,0 15,4 10,5

Bietan antzera 0,0 11,1 50,0 15,4 10,5

Gehiago gazteleraz 0,0 0,0 25,0 53,8 36,8

Beti gazteleraz 0,0 0,0 0,0 0,0 36,8

Bat euskalduna bestea ia euskalduna

Gehiago gazteleraz

Beti gazteleraz

Beti euskaraz 0,0 0,0

Gehiago euskaraz 0,0 0,0

Bietan antzera 16,7 2,3

Gehiago gazteleraz 83,3 34,1

Beti gazteleraz 0,0 63,6

Biak ia euskaldunak

Beti gazteleraz

Beti euskaraz 0,0

Gehiago euskaraz 0,0

Bietan antzera 0,0

Gehiago gazteleraz 24,1

Beti gazteleraz 75,9

Page 4: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

4

3. SEME ALABEI EGITEN ZAIEN HIZKUNTZA FAMILIAN

Gurasoen artean baino euskara erabilera altuagoa dago gurasoen eta umeen

artean. Horrela, eskolan hasi arte, umeei beti euskaraz egiten zieten gurasoak %24,6

ziren eta gehiago euskaraz %9,9. Beste aldean, gehiago edo beti gazteleraz %55 ziren.

2. Grafikoa ESKOLAN HASI ARTE, UMEARI ZEIN HIZKUNTZAN

Gurasoen perfilen arabera erabilera nahiko aldatzen da.

Guraso elebidunen artean, %62,9k beti euskaraz egiten diete umeei eta beste %18,2k

gehiago euskaraz, guztira %81,1.

Bikote mixto euskaldunetan proportzio hori %40,1era jaisten da (%17,6 beti euskaraz

eta %12,5 gehiago euskaraz).

Bikotea ia euskalduna denean, gehienez ere bi hizkuntzetan antzera egitera iristen dira

(%4,0)

3. Grafikoa ESKOLAN HASI ARTE, UMEARI ZEIN HIZKUNTZAN

* Biak Euskadunak / Misto euskalduna / Biak ia euskaldunak

62,9

17,6

18,2

12,5

7,5

18,8

4,0

11,3

24,4

26,2

26,7

69,0

0,8

0%

10%

20%

30%

40%

50%

60%

70%

80%

90%

100%

Biak euskaldunak Mixto euskalduna Biak ia euskaldunak

Beti euskaraz Gehiago euskaraz Bietan antzera

Gehiago gazteleraz Beti gazteleraz Beste hizkuntza bat

1,1

33,3

21,7

9,5

9,9

24,6

%0,0 %5,0%10,0%15,0%20,0%25,0%30,0%35,0

Beste hizkuntza bat

Beti gazteleraz

Gehiago gazteleraz

Bietan antzera

Gehiago euskaraz

Beti euskaraz

Page 5: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

5

Euskara

gehiago hitz

egiten dugu; %41,7

Berdin; %57,3

Euskara

gutxiago hitz

egiten dugu; %1,0

Umeak eskolaratu ondoren gurasoek umeei zein hizkuntzan egiten dioten galdetzean

multzo nagusia beti euskaraz egiten dutenena da (%39,8). Ondoren gehiago gazteleraz

egiten dutenak (%29,6). Beraz, eskolaratu aurretik eta ondoren umeei zein

hizkuntzan egiten dieten alderatuta, nabarmen gora egiten du gurasoen

euskara erabilera seme-alabekin. Beti gaztelaniaz egiten dutenen proportzioa ia 27

puntutan jaitsi egiten da, gehiago gaztelaniaz egiten dutenen (+7,9) eta bereziki beti

euskaraz egiten dietenena (+15,2) igoz.

4. Grafikoa ESKOLAREN ERAGINA GURASOEN EUSKARA ERABILERAN UMEEKIKO*

Azkenik, orokorrean hizkuntzen erabilera kontuan hartuta eta etxeko giroan guraso euskaldunen

hautematearen arabera ere, umeak edukitzeak, izatekotan euskara gehiago erabiltzeko eragina

izan du. Guraso euskaldunen hautemateen arabera, nagusiki ez dago alderik umea izan

dutenetik euskararen erabileran, berdin erabiltzen jarraitzen bait dute (%57,3). Baina,

aldea izan denean, nabarmen euskaren alde izan da eta proportzio altuan gainera

(%41,7).

5. Grafikoa OROKORREAN, BADAGO ALDERIK ZUENEAN EUSKARAREN ERABILERAN, ORAIN

DELA 2-3 URTEKOAREKIN KONPARATUTA? ETXEAN*

* Berdin / Euskara gehiago hitz egiten dugu / Euskara gutxiago hitz egiten dugu Iturria: 2015eko gurasoen hizkuntzekiko iritzi, jarrera eta kezkak.

Guraso euskaldunei egindako galdera

1,7

-26,8

7,9

0,7

1,3

15,2

-%30,0 -%20,0 -%10,0 %0,0 %10,0 %20,0

Beste hizkuntza bat

Beti gazteleraz

Gehiago gazteleraz

Bietan antzera

Gehiago euskaraz

Beti euskaraz

Page 6: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

6

Umeak izateak eta beraiek eskolaratzea etxeko giroa euskalduntzeaz gain (bai bikotearen arteko

hizkuntza ohiturei dagokionean, baita umeei zuzentzeko orduan), umeen inguruak gurasoen euskara

erabilera handitzeak dakar. Horrela, euskaraz gehien erabiltzen duten eremua umeen hezitzaileekin

da (%45,1ak euskaraz beti egiten dute haiekin), ondoren umeekin beraiekin (%39,8). Hurrengo

eremuan, gurasoen artekoan, salto handia dago (8,8ra jaisten da beti euskaraz egiten dutenen

proportzioa) eta lagunartekoan antzera (%8,5).

6. Grafikoa GURASOEN EUSKARA ERABILERA EREMU EZBERDINETAN (BETI EUSKARAZ EGITEN

DUTENEN %)

*Gurasoak irakaslearekin / Gurasoak umeekin egun / Gurasoen artean egun / Gurasoak lagunekin

4. UMEEN EUSKARA ITURRIAK

Bestaldean, umeek zeintzuk dituzten euskararen iturri nagusiak aztertuta, zalantzarik gabe eskola da,

D ereduaren bidez, haien euskalduntze edo euskara sozializaziorako gune nagusia. Bertan daude

matrikulatuta umeen %73,9. Guraso euskaldun edo ia euskaldunetatik euskara jasotzen dute umeen

%39,8k eta aiton-amonen kasuan proportzioa %10,7ra jaisten da.

7. Grafikoa UMEEN EUSKARA ITURRIAK

8,5

8,8

39,8

45,1

0 10 20 30 40 50

Gurasoak lagunekin

Gurasoen artean egun

Gurasoak umeekin egun

Gurasoak iralkasleekin

Page 7: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

7

5. SEME-ALABEN IKASKETA HIZKUNTZA ETA HORREN INGURUKO

KEZKAK ETA IRITZIAK

Guraso gehienak arduratzen ditu seme-alaben hizkuntza ohiturek. %56,7ri asko

eta %29,7ri nahiko.

Hizkuntza ohituretan gehien eragiten duen faktorea edo gurasoek garrantzia gehien

ematen diotena, neurtutako hiruren artean, haurrak haurrak direnetik, inguruan euskara

asko entzuteak eta erabiltzeak. Beste bi faktoreei ere garrantzia handia ematen diete

(ikasten ari diren hizkuntzan duten gaitasuna eta gurasoen euskararekiko jarrerak)

8. Grafikoa SEME-ALABEN IKASKETA HIZKUNTZA ETA HORREN INGURUKO KEZKAK ETA

IRITZIAK

* Haurrak direnetik, inguruan euskara asko entzuteak eta erabiltzeak / Ikasten ari diren

hizkuntzan duten gaitasuna / Gurasoen euskararekiko jarrerak /

Hurrengo iritzien irakurketa orokor bat eginez, neurtutako esaldi guztietan, atxikimendu

gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak

dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia jendartean hizkuntzak ikastea edo jakitearen

inguruko ikuspegi positiboa islatzen du, hizkuntza horiek edozein direlarik, printzipioz.

Kasu honetan, gainera, esaldian ez da islatzen hobari material bat edo zuzenean lan

munduari lotutakoa. Horrela, Hizkuntza bi edo gehiago jakitea abantaila da haurraren

garapen intelektualerako esaldiak 9,12ko adostasun maila lortu du batez beste.

Euskara balio positibo batekin lotzen duen beste esaldia honakoa da: Euskara gizarte-

kohesio eta integraziorako tresna baliagarria da. Batez besteko positiboa eskuratu du

honek ere (6,8), baina aurrekotik distantzia handira, eta esaldi guztiak kontuan hartuta,

zazpigarren lekuan geratu da. Beraz, ikuspegi orokorra positiboa edo adostasunezkoa

bada ere, adostasun hori ez da aurreko esaldian bezain intentsoa.

Atxikimendu gehien jaso duen bigarren esaldia, euskarari eta eskolari lotuta doa. Eskola

tresna baliagarria eta egokia da haurrek euskara ikas dezaten esaldiak 8,44ko batez

bestekoa lortu du, aurreko esalditik puntu erdi baino gehiagora beraz. Dena dela,

bigarren esaldia izanik eta lortu duen balorazioa ikusita, guraso gutxik jartzen dute

zalantzan hori horrela denik.

7,92

8,25

8,62

0,00 1,00 2,00 3,00 4,00 5,00 6,00 7,00 8,00 9,00 10,00

GURASOEN EUSKARAREKIKO JARRERAK

IKASTEN ARI DIREN HIZKUNTZAN DUTEN GAITASUNA

HAURRAK DIRENETIK, INGURUAN EUSKARA ASKO

ENTZUTEAK ETA ERABILTZEAK

Page 8: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

8

9. Grafikoa SEME-ALABEN IKASKETA HIZKUNTZA ETA HORREN INGURUKO KEZKAK ETA

IRITZIAK

*Hizkuntza bi edo gehiago jakitea abantaila da haurraren garapen intelektualerako / Eskola tresna

baliagarria eta egokia da haurrek euskara ikas dezaten / Euskara beharrezko hizkuntza da /

beharrezkoa da haur guztiek euskara ikastea / haurrek euskaraz hitz egiteko toki eta ekintza

gehiago izatea gustatuko litzaiguke / Arduratzen nau etorkizunean nire seme-alaba ezin lagundu

ahal izatea bere ikasketetan / Euskara gizarte-kohesio eta integraziorako tresna baliagarria da /

Euskara hizkuntza zaila da /

*Ez dakit nola lagundu dezakedan nire seme-alaba euskara ikasten / Normalean ez diot arretarik

jartzen nire umeentzako diren gauzak (marrazki bizidunak, musika, liburuak, antzerkiak…) ze

hizkuntzatan dauden / Euskara ez dudanez oso ondo hitz egiten, ez dakit nire seme-alabekin

euskaraz hitz egin behar dudan edo ez / Nire seme-alabak etxeko hizkuntza ez den beste batean

ikastean, zailtasunak izango ditu ikasteko orduan / Euskaraz irakurtzen ikasten dutenez, ez dute

ondo ikasten gaztelaniaz irakurtzen / Nire seme-alabentzat euskarazko liburu eta beste materialak

non eskuratu ez dakit / Nire seme-alabak euskaraz ikastean, etorkizunean gaztelaniaz ikasketak

egiteko zailtasunak izango ditu / Etxean, gurasoetako bat euskalduna izanda eta bestea ez, ez

dakigu zein hizkuntzatan egin seme-alabari /

2,27

2,74

2,76

3,11

3,86

4,07

4,07

4,61

6,79

6,80

6,81

7,15

7,40

7,58

8,44

9,12

0,00 1,00 2,00 3,00 4,00 5,00 6,00 7,00 8,00 9,00 10,00

Etxean, gurasoetako bat euskalduna izanda eta bestea

ez, ez dakigu zein hizkuntzan egin seme-alabari

Nire seme-alabak euskaraz ikastean, etorkizunean

gaztelaniaz ikasketak egiteko zailtasunak izango ditu

Nire seme-alabentzat euskarazko liburu eta beste

materialak non eskuratu ez dakit

Euskaraz irakurtzen ikasten dutenez, ez dute ondo

ikasten gaztelaniaz irakurtzen

Nire seme-alabak etxeko hizkuntza ez den beste batean

ikastean, zailtasunak izango ditu ikasteko orduan

Euskara ez dudanez oso ondo hitz egiten, ez dakit nire

seme-alabekin euskaraz hitz egin behar dudan edo ez

Normalean ez diot arretarik jartzen nire umeentzako diren

gauzak (marrazki bizidunak, musika, liburuak,

antzerkiak…) zein hizkuntzan dauden

Ez dakit nola lagundu dezakedan nire seme-alaba euskara

ikasten

Euskara hizkuntza zaila da

Euskara gizarte-kohesio eta integraziorako tresna

baliagarria da

Arduratzen nau etorkizunean nire seme-alaba ezin

lagundu ahal izatea bere ikasketetan

Haurrek euskaraz hitz egiteko toki eta ekintza gehiago

izatea gustatuko litzaiguke

Beharrezkoa da haur guztiek euskara ikastea

Euskara beharrezko hizkuntza da

Eskola tresna baliagarria eta egokia da haurrek euskara

ikas dezaten

Hizkuntza bi edo gehiago jakitea abantaila da haurraren

garapen intelektualerako

Page 9: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

9

Hurrengo bi esaldiek zerikusi handia dute (euskararen beharrezkotasuna) eta batez

besteko antzekoa lortu dute. Euskara beharrezko hizkuntza da eta Beharrezkoa da haur

guztiek euskara ikastea. Aldea txikia bada ere, gurasoek apur bat gehiago baloratzen

dute euskara gure jendartean beharrezko hizkuntza gisa (edozein dela horren atzetik

dagoen arrazoia), ume guztiek euskara ikasteko beharra baino. Dena dela, bi esaldiek

lortu dute zazpitik gorako batez bestekoa.

7tik gorako batez bestekoarekin eta bosgarren lekuan, eskakizun bat dago: Haurrek

euskaraz hitz egiteko toki eta ekintza gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Esaldi hau,

beste bi hauekin lotu daiteke: Normalean ez diot arretarik jartzen nire umeentzako diren

gauzak (marrazki bizidunak, musika, liburuak, antzerkiak…) zein hizkuntzan dauden eta

Nire seme-alabentzat euskarazko liburu eta beste materialak non eskuratu ez dakit.

Lehenengoak 7,15eko batez bestekoa lortu du eta azken biak 4,07koa eta 2,76koa.

Kontuan izanik azken hauek negatiboan daudela idatzita, interpreta daiteke gurasoek

nolabaiteko arreta jartzen dutela haien seme-alabentzat diren gauzak zein

hizkuntzan dauden, baita badakitela non eskuratu beharrezkoak zaizkien

materialak ere, baina nahi baino gutxiago lortzen dutela euskaraz.

Ageri den lehen kezka, elebidunak ez diren gurasoek seme-alabak ikasketetan

laguntzeko aukeraren ingurukoa izan da (Arduratzen nau etorkizunean nire seme-

alaba ezin lagundu ahal izatea bere ikasketetan). 6,81eko batez bestekoa eskuratu du

eta 3,4ko desbiderazioa. Horrek zera esan nahi du, gurasoen artean bi ikuspegi daudela,

eta batzuk lasai dauden arren, ia erdiak kezkaz bizi du gai hau.

Euskaraz ikasteagatik gaztelaniaz eduki dezaketen gaitasunean ondorio txarrik

edukiko dutenik ez dute uste gurasoek, ez euskaraz irakurtzen ikasten dutenez, ez

dute ondo ikasten gaztelaniaz irakurtzen (3,11) ezta Nire seme-alabak euskaraz

ikastean, etorkizunean gaztelaniaz ikasketak egiteko zailtasunak izango ditu ikasteko

orduan (2,74).

Azkenik, kezka gutxien sortarazte duten gaiak, gurasoen euskara gaitasuna eta

haien hizkuntza ohituren inguruan: Ez dakit nola lagundu dezakedan nire seme-alaba

euskara ikasten (4,61), Euskara ez dudanez oso ondo hitz egiten, ez dakit nire seme-

alabekin euskaraz hitz egin behar dudan edo ez (4,07) eta Etxean, gurasoetako bat

euskalduna izanda eta bestea ez, ez dakigu zein hizkuntzan egin seme-alabari (2,27).

6. EUSKARA SUSTATZEKO PROGRAMEN EZAGUTZA ETA

BALORAZIOA

Orokorrean euskara sustatzeko programen ezagutza ez da oso altua. Ezagunenak

Praktikatzeko saioak (mintzalgun…) dira, %35,9k ezagutzen dituztelarik. Ondoren datoz

Lantegiak edo tailerrak familian egiteko (jolasak, ipuinak, kantuak…) %23,2arekin eta

Haurrekin erabiltzeko material bildumak %17,3az. Euskara familian erabiltzeko

programek (aisialdia gurasoekin mendira, igandeak jai) oso ezagutza maila txikia dute

(%5,9).

Baloratuenak berriz, familian egiteko proposamenak dira (latengiak, irteerak eta abar).

10. Grafikoa EUSKARA SUSTATZEKO PROGRAMEN EZAGUTZA ETA BALORAZIOA

Page 10: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

10

* Praktikatzeko saioak (mintzalagun…) / Lantegiak edo tailerrak familian egiteko (jolasak, ipuinak,

kantuak…) / Haurrekin erabiltzeko material bildumak / Euskara familian erabiltzeko programak

(aisialdia, gurasoekin mendira, igandean jai) /

7. GURASOEN MOTIBAZIOA/ASMOA EUSKARA IKASTEKO

Inkesta erantzun duten gurasoen artean, euskararekiko interesa altua da (%53,3).

Guraso ez elebidunen artean, askok badute

euskara ikasteko edo hobetzeko borondatea.

Asko gustatuko litzaieke %16,6ri eta nahiko

%26,5i.

Euskara ikasteko edo hobetzeko orduan,

zalantzarik gabe, neurtutakoen artean ordutegi

malgutasuna da guraso hauentzat gako

nagusiena. Ondoren datoz eskolen metodologia

eta prezioa.

11. Grafikoa EZAUGARRI GARRANTZITSUENA EUSKARA IKASTERA ANIMATZEKO

96,7

85,6

96,4

78,5

5,9

17,3

23,2

35,9

%0,0 %20,0 %40,0 %60,0 %80,0 %100,0

Euskara familian erabiltzeko programak (aisialdia

gursaoekin mendira, igandeak jai)

Haurrekin erabiltzeko material bildumak

Lantegiak edo tailerrak familian egiteko (jolasak,

ipuinak, kantuak…)

Praktikatzeko saioak (mintzalgun..)

Ezagutza Balorazioa (Oso ondo + Ondo)

10,9

9,3

2,7

0,9

11,2

1,4

63,7

%0,0 %20,0 %40,0 %60,0 %80,0

On line izatea

Ikastaroen prezioa

Hurbiltasun fisikoa

Gelako giroa

Eskolen metodologia

Irakaslegoaren formazioa

Ordutegi malgutasuna

Page 11: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

11

* Ordutegi malgutasuna / Irakaslegoaren formazioa / Eskolen metodologia / Gelako giroa /

Hurbiltasun fisikoa / Ikastaroen prezioa / On line izatea /

Page 12: 2015ean GURASO IZANDAKOEK HIZKUNTZEN INGURUAN … · gehien lortu dutenak hizkuntzak eta zehazki euskara balioan jartzen dituzten esaldiak dira. Balorazio altuena jaso duen esaldia

12

8. ONDORIOAK

Orokorrean euskararen aldeko jarrera positiboa dago gurasoen artean.

Umeak “eragile” dira gurasoen hizkuntza ohituretan, horiek euskaldunduz. Bai umeak haien bizitzara

iristean, baita ume horiek eskolaratzean. Beraz, esan daiteke kasu askotan umeek euskalduntzen

dituztela gurasoak eta baita eskolak ere. Umeentzat ere, gehienetan eskola bera da euskara

sozializazio esparru nagusia.

Umeen inguruko eremuak gurasoentzat euskara erabiltzeko gune edo aukera bihurtzen dira askotan.

Umeak euskaraz bizitzeko gurasoek garrantzia gehien ematea umea euskaran murgilduta egotea

aukera asko zabaltzen ditu, bereziki etxe ez euskaldunetatik datozen umeentzat.

Gure gizartean eta guraso hauen artean ere hizkuntzak ikastea oso balio altua hartzen du. Euskara

marko horretan sartzea indargune bat izan liteke. Gainera gizarte kohesiorako tresna dela edo izan

daitekeela ere baloratzen da.

Elebidunak ez diren gurasoen ia erdiak, seme-alabak ikasketetan laguntzeko orduan

eduki ditzaketen mugak kezkaz bizi dituzte.

Gurasoek nolabaiteko arreta jartzen dute haien seme-alabentzat diren gauzak zein

hizkuntzan dauden, badakite ere non eskuratu beharrezkoak zaizkien materialak ere,

baina nahi baino gutxiago lortzen dituzte euskaraz, haien balorazioen arabera.

Euskara sustatzeko programen ezagutza ez da oso altua berriz. Horrek margena uzten du

lanketarako. Ezagutzen dituztenek, bereziki ondo baloratzen dituzte familian egiten diren

jarduerak.

Gurasoek eurek euskara ikasteko jarrera positiboa dute, baina horretarako denbora falta atzematen

da oztopo gisa.