Berriatuko Udalaren aldizkaria 10. Zenbakia, 2017ko uda. · Lehen sektorea (nekazaritza eta...

Click here to load reader

  • date post

    26-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    3
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Berriatuko Udalaren aldizkaria 10. Zenbakia, 2017ko uda. · Lehen sektorea (nekazaritza eta...

  • Berriatuko Udalaren aldizkaria 10. Zenbakia, 2017ko uda.

    @ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

    GARAPEN EKONOMIKOAREN NORABIDEA ZEHAZTU DABE SAN PEDROAK ATE JOKA

    GAZTE PLANA, FRUITUAK EMOTEN

  • 2 AU

    RK

    IB

    ID

    EASAN GREGORIO JAIAK

    SAN PEDROAK ETA AGENDA

    ARGAZKIAK

    Argitaratzailea: Lege Gordailua:

    Diseinua:Maketazioa

    eta inprimaketa:

    Berriatuko Udala BI-1098-2014 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

    IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

    2

    3

    4

    URIGINTZA

    INGURUMENA

    2030eko BERRIATUA

    GAZTE PLANA

    LABURRAK

    8

    14

    10

    12

    15

    3

    SAN GREGORIO JAIAK, ARRAKASTATSUAK

    San Pedro jaietarako energiaz beteta gagoz Jai batzordeko kideok, eta San Gregorioak besteko ondo urtetea espero dogu. Izan be, maiatzeko jaien balorazino oso ona egin dogu; asteburu bietan be parte-hartze handia eta giro ona egon dira herrian.

    Lehenengo asteburuan, hasi Azoka Egunetik eta koadrilen arteko jolasetaraino, herritar asko animau ziran antolatutako ekintzetan parte hartzera. Eguraldia be lagun izan genduan. Bigarren asteburua be ondo joan zan; barikuan, euria egin eban arren, ez zan traba izan play-back lehiaketan eta erromerian herritarrak alkartzeko. Biharamunean, paella janean herritar asko batu ziran mahaiaren bueltan eta gaueko erromerian; aspaldiko partez, plaza beteta egoan, eta jentea dantzan. Ikusgarria izan zan.

    Jai batzordearen partez, eskerrak emon gure deutseguz jaien antolakuntzan eta ekintzak aurrera ataraten parte hartu daben talde eragile eta koadrilei, edo beste barik giro ona jarten ibili diranei. Herriko koadrilen inplikazinoa beharrezkoa da jaiak danon artean eta danon gustura antolatzen segitzeko.

    Ondo joan ziran San Gregorio jaiak, eta hobeto joan daitezala San Pedroak!

    SAN PEDRO JAIAKAte joka daukaguz San Pedroak. Aurten be, edade guztietako herritarrentzako ekintzak antolatu ditu Jai batzordeak, herriko alkarteen laguntzagaz.

    Bagilak 28, eguena, San Pedro bezpera 20:00etan, Malas Compañiasen Txatarra kale antzerkiaBagilak 29, eguena, San Pedro Eguna 12:00etan, meza nagusia 12:15ean, esku pelota partiduak 20:00etan, musika emonaldia, Imperial Elegancia

    Mexicana-ren eskutikBagilak 30, barikua, San Pedro Txiki (Umeen Eguna) 11:00etatik 13:00etara, umeen jolasak 14:00etan, umeen herri bazkaria plazako aterpean 16:00etan, puzgarriak eta karaokeaOstean, bits jaiak eta txokolatada 19:30ean, Berritxu Saria 2017, bertsolari gazteen sariketa,

    Zentrala kulturguneanGaragarrilak 1, zapatua, Entsalada Eguna 12:30ean, Giza Proba erakustaldia herriko ume eta

    helduen partetik. 14:00etan, koadrilen arteko X. Entsalada eta tortilla

    lehiaketaOstean, herri bazkaria 17:00etan, tiragoma lehiaketaGaragarrilak 2, domeka, Adinekoen Eguna 09:30ean, txirrindulari lasterketa: Emakumeen I. Berritxu

    Saria12:00etan, meza nagusia eta omenaldia 14:00etan, Anaitasuna alkartekoen bazkaria, Arriola

    jatetxean

    Bagilak 23

    Garagarrilak 7 - 8 - 10

    Garagarrilak 23 - 25

    Abuztuak 10

    Irailak 1 - 3

    Irailak 8 - 10

    19:00etan, eskolako jaialdia

    22:30ean, sorgin dantzak eta San Juan suak

    Zaldi probak

    Madalenako Jaiak

    San Lorentzo Eguna. Asterrikako jaiak

    San Antolin jaiak. Milloiko jaiak

    Aitxe-Kutz Jaiak

    AGENDA

  • 5 4

    ARGAZKIAK:

    SAN GREGORIO JAIAK

  • 7 6

  • 9 8

    urig

    intz

    a

    PLAZAKO FRONTOIA, BARRIZTUTAPlazako frontoia barrizteko beharrak amaitu ditue. Alde batetik, pintura hondatuta egon da, eta guztia kendu dabe. Bestetik, hormek euki dituen arrakalak zementu berezi bategaz konpondu ditue. Azkenik, frontoiko hormak margotu ditue.

    ESKOLAKO PROIEKTUA EGITEKO ENPRESA ESLEITU DA

    Eskolako proiektuaren erredakzinoa Berriz arkitektuak SLri esleitu jako. Proiektu integral bat izatea nahi dau udalak, eta hori lortzeko, hezkuntzako hainbat partaidegaz egongo da enpresa esleipenduna: irakasleak, guraso alkartea… Hiru bat hilabete barru proiektua eskuetan eukitea aurreikusten dau uda-lak, eta ostean, Eusko Jaurlaritzak proiektua egikaritzeko lizitazino iragarkia argitaratu beharko dau.

    ESPALOIAK ETA ZEBRA-BIDEAK

    EGOKITUKO DIRAIrisgarritasuna errespetetan ez daben sei zebra-bi-deak konpontzeko, 22.552,29 euroko diru-laguntza jasoko dau udalak; zati bat aurten eta bestea dato-rren urtean. Horregaitik, sei zebra-bidetik lau aurten konponduko ditu (14.177,87 euroko laguntzagaz), eta ganerako biak, datorren urtean (8.374,32 euro-ko laguntzagaz). Aurten konponduko diranak ho-nakoak dira: Erribera 21 parekoa, okindegi parekoa, Zentralaren parean plazan dagoena eta Urepel pla-zakoa.

    Guztietan, zebra-bideak eta espaloiak egokituko ditue, irisgarritasun printzipioak beteteko, hau da, gurpil-aulkian eta ume-kotxeekin arazorik barik mo-gitzeko.

    GARDOTZAKO BIGARREN FASEA

    EGITEN HASIKO DIRA GARAGARRILEAN

    Gardotza poligonoan bigarren faseko la-nak hasiko dira garagarrilean, eta zemen-dira arte iraungo dabe. Lasuen SL enpresa da obrak egingo dituana, 359.129,80 euro-ko aurrekontuagaz. Alde batetik, Telleria baserria botako dabe, antolamentuz kan-po dagoelako; eta, bestetik, ur hornidura barria instalauko da. Horrezaz ganera, ur-banizazino beharrak –espaloiak, aparka-lekuak eta pabimentazino lanak besteak beste- egingo dira, baita argiteria barria ipini eta telekomunikazinoen instalazinoa egin be.

    Obrak amaitzean egiteko geratzen dana hi-rugarren fase batean egingo da.

  • 11 10

    2030eko BERRIATUA IRUDIKATU DABE

    Herriaren garapen ekonomikoaren norabidea zehaztu dabe herritarrek eta hiru sektoreetako kideek, Lea Artibai Garapen Agentziak gidatutako prozesuan.

    Berriatuak zelako garapen ekonomikoa izan behar dauen zehaztu dabe Lea Artibai Ga-rapen Agentziak gidatutako prozesuan parte hartu daben herritarrek eta Berriatuan jar-duera daukien hiru sektoree-tako kideek. Zentzu horretan, 2030ean zelako herria izatea nahi daben hausnartzen ibili dira, eta besteak beste, honako ezaugarriak aitatu ditue:

    - Garapen ekonomiko jasangarri eta orekatua daukan he-rria; eta oinarrian pertsonak daukazana.

    - Jarduera ekonomiko eta errentagarri eta lan aukera duina eskainiko dauen lehen sektorea daukana.

    - Garraio edota komunikazino errezduna, enpresa indus-trialen ehuna eta sortuko diran negozioen espezializazi-noa ahalbidetzeko.

    - Herritar guztientzako kalidadezko zerbitzu nahiz merka-taritza eskaintza osoa daukan herria.

    - Turismo eskaintza bertako ibilbide, ondare ukigarri eta ukiezinean oinarrituz, mundu osoko bisitarientzako jomuga.

    - Ekintzailetza soziala bultzatuko dauen herria.

    Hori guztia aurrera eroateko, honako baldintzak zehaztu ditue prozesuko partaideek: herritarren parte-hartzea, herritarren bizi kalidadea eta ongi-zatea bermatzea eta herriaren identidadea zein izaera mantentzea, beti be eskualdeko ganerako udalerriekin alkarlana landuz.

    Fasez faseHausnarketa honen jatorria 2016ko urrian egindako Berritxu Danok Eiñaz prozesuan dago. Izan be, herritarrek garapenaren inguruko hainbat ekar-pen egin zituen, baina udala ekarpen horreei ekintza forma emoten hasi zanean, hiru sektoreetako jente gitxik hartu eban parte. Eurek parte har-tzea ezinbestekoa zala eritxi eutsan udalak, eta hori dala eta, Lea Artibai Garapen Agentzia kontratau eban.

    Lehenengo fasean, diagnostikoa egin zan. Garapen agentziak 20 alkarriz-keta egin zituan, eta sektore bakotxeko batzar bat. Bigarrena, herriko ha-malau pertsonak osotutako mahai batek eta sektoretako batzarren bitar-tez eroan zan aurrera. 2030. urteko Berriatua definidu eben, baita horra heltzeko erronkak, helburuak eta ekintzak zehaztu be, sektorez sektore. Hona hemen erronka nagusienak:

    Lehen sektorea (nekazaritza eta abeltzaintza): sektorea erakar-garri egitea eta aktibidadea babesten, indartzen eta balioan jarten laguntzea.

    Bigarren sektorea (industria): baliabide egokiak eskaintzea gara-pen orekatu baten alde egiteko, industrialdera eta herrira beharrera datozan pertsonek herriagaz daukien hartu-emona handitzea eta herrian enpresa edo negozio barriak sortzeko ekintzailetza soziala sustatzea.

    Hirugarren sektorea (merkataritza, zerbitzuak, tabernak eta turismoa): sektoreen arteko alkarlana bultzatzea eta udalagaz al-karlana indartzea, turismo iraunkorra sustatzea ondare naturala eta kulturala balioan ipiniz, herriko saltoki eta ostalaritza lehiakorta-suna hobetzea, herriko saltokietara bezero barriak erakarri eta be-zeroak egiten daben gastua handitzea eta herrian negozio barriak sortzeko eta dagozanak mantentzeko erreztasunak emotea.

    AurkezpenakAzkenik, diagnostikoa herritarrei aurkeztea geratzen da. Hainbat bitar-teko jarriko ditu udalak horretarako. Aldizkari honetan agertzen dan in-formazinoaz ganera, www.berriatua.org helbidean txostena irakurtzeko aukerea egongo da, herrian zehar panel informatiboak ipiniko dira, eta prozesuaren laburpena egiten dauen bideo bat be egongo da.

    0102

    03

  • 13 12

    Herriko gazteekin batera, Gazte Plana eroan dau aurrera udalak; gazteek euren ikuspun-tua azaltzeko aukera euki dabe, eta gazte-txeak izan beharreko funtzinoak eztabaidatu ditue, besteak beste.

    Gazte Asanbladak jarduera itxi ebanean, Satorzulo Gaztetxeak ateak itxi zituan. On-dorioa: herriko nerabe eta gazteak geldi, eu-rentzako moduko ekintzarik ez, eta herriko espazio publiko bat erabilerarik barik. Berri-txu Danok Eiñaz dinamikako mintegia egin zanean, herritarrek gazteen ganeko kezka agertu eben, eta gazteek eurek ez eben parte hartu. Hori dala eta, udalak Gazte Plana mar-txan ipintea erabagi eban.

    Sei barikutan alkartu dira gaztetxean bertan, 13 eta 25 urte bitarteko hamabost bat gazte, Hiritik at enpresa dinamizatzaile zala. Egin-dako dinamiketan, herriko gazteek aukera euki dabe euren egoera zelan ikusten daben azaltzeko, eritxia emoteko, herrian euren-tzako zer eukitea gustauko litxakien esateko, baita zentzu horretan gazteek eurek zer egin leikien pentsetako be.

    HERRIKO GAZTEAK, MARTXAN

    A l k a r r i z k e t a Maddi Basterretxea

    Gazte Planean parte hartu daben gazteen ikuspuntua kontau dau Maddi Baserretxeak.Satorzulo

    eta eliza azpiko plazaHorrezaz ganera, gaztetxeari ze era-bilpen emon eztabaidatzen be ibili dira, eta gauza bera egingo dabe irai-letik aurrera eliza azpiko plazagaz. Plaza hori ez da ezertarako erabilten gaur egun, eta udalak gazteei iztea erabagi eban, euren gustura ipinteko aukera emonaz.

    Gaztetxeari jagokonez, honako fun-tzinoak izentau deutsiez gazteek: koadrilen arteko hartu-emonak sen-dotzeko gunea, egoteko lekua, ekin-tzak antolatzeko tokia… Horreek funtzino guztiak aurrera atarateko, gaztetxea bera egokitzen dabilz gaz-teak.

    Zerk bultzatu zaitu Gazte Planean parte hartzera?

    Gaztetxea itxi zanean, gazteontzako leku barik gera-tu ginan. Ganera, gazteok be herrian zer esana euki behar dogu.

    Zeresana zertan, adibidez?

    Bada, herriko jaietan, esate baterako. Hutsune handi bat egon da, gazteon ikuspuntua falta izan da gauza askotan.

    Gazte askok hartu dozue parte?

    Nahiko parte-hartze egon da. Astero hamabost bat lagun alkartzen izan gara. Era dinamiko baten zer nahi dogun pentsetako aukera euki dogu. Ganera, adin ezbardinetakoak batu garenez, hartu-emonak hobetzeko dinamikak egin doguz.

    Prozesuaren parte bat amaituta, zertan diharduzue orain?

    Gaztetxea pintetan eta preparetan gabilz, eta bagi-laren 24an inaugurauko dogu. Herritar guztientzako egingo dogu.

    Eta hemendik aurrerako, ze plan?

    Udarako ekintzak be preparetan gabilz. Oraindino ez daukagu zehaztuta zer egingo dogun, baina men-di martxak, afariak, zine emonaldiak… tartean izan-go dira seguruena. Ekintza batzuk gaztetxean eta beste batzuk hemendik kanpo egingo doguz. Iraile-tik aurrera, elizapeko plazagaz zer egin pentsetan be hasi behar dogu.

  • 15 14 15

    60 UMEK HARTUKO DABE PARTE UDALEKUETAN

    Igazko arrakasta ikusirik, aurten be udalekuak an-tolatu ditu udalak, herriko umeentzat. Garagarri-laren 3an hasi eta 28ra arte, 10:00etatik 13:00etara, hainbat jolas eta ekintzagaz ondo pasetako aukera eukiko dabe izena emon daben 60 umeek (lau eta zazpi urte artekoak 29, eta zortzi eta hamabi urte bitartekoak 31).

    Eragintza-Urtxintxa enpresako sei hezitzaile ardu-ratuko dira aurtengo proiektua aurrera eroateaz. Berdean jolasteko, berdez sortzen izenburupean, hainbat dinamika eroango ditue aurrera, gehien-bat ingurumenaren ikuspegitik. Halandabe, beste hainbat balore landuko ditue, danak be jolasaren -eta batez be jolas kooperatiboen- bidez: euskera, parekidetasuna, parte-hartzea, kulturartekotasu-na, bizikidetza eta sormena. Hain zuzen be, balore horreen transmisinoagaitik aukeratu dau udalak enpresa hau.

    Egingo dituen jolasez ganera, gitxienez urteera bat be egingo dabe: Zugastietara (La Arboleda) joango dira.

    Ganera, udalekuetako dinamikaren inguruko hain-bat erabagi ume eta hezitzaileen arteko asanblade-tan hartuko ditue, igazko moduan. “Umeak erdigu-nean ipinten ditue, euren interesak kontuan hartu eta erabagiteko aukera emon”, azaldu dabe udal arduradunek.

    Harrera ona

    Igaz antolatu zituan udalak udalekuok lehenengoz, eta umeak oso pozik ibili ziran. Gurasoek be oso ondo balorau zituen udalekuok, bai batzarrean bai ebaluaketa orrietan, baita ekintza planean be. Hori dala eta, aurten be antolatzea erabagi dau udalak, eta datozan urteetarako be ildo beretik jarraitzeko asmoa dauka.

    Igaz arte, ikasturtea amaitzean, herritik kanpo-ko udalekuetara joaten ziran umeak; baina, orain, udaleku honeei esker, umeen arteko hartu-emona mantentzea eta sendotzea lortzen da; eta horrek, gainera, bizitasuna emoten deutso herriari.

    Gurasoen bilera ekainak 20an izango da, 18:00etan, bideo-gelan.

    Berriatuko Udala Goienerren bazkide da mar-tiaren 27tik. Goiener energia barriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba da, irabazi as-morik bakoa. Energia barriztagarriagaz bakarrik egiten dau beharra, eta bere burua eredu ener-getikoa aldatzeko gogoa daukienen topaleku moduan definitzen dau. Apirilaren 26an herrita-rrek Goienerri buruzko berbaldi bat entzuteko aukera izan eben: berbaldian, zer dan azaltzeaz ganera, udalak energia kooperatiba horren bidez kontratetara animau zituan herritarrak.

    Goienerren bazkide eginda, udalak konpromi-soa hartu dau eredu energetikoa aldatzeko. Izan be, kooperatiba horren arabera, instituzinoek erreferente izan behar dabe horrelako ekimenak aurrera eroateko orduan, gobernuek eredua al-

    datzeko ezer egiteko itxaron barik. Modu horre-tan, ganera, Euskal Herriaren burujabetza ener-getikoan pausoak emongo dira.

    Hurrengo pausoak

    Hemendik aurrera be udalak pausoak emoten jarraitzeko konpromisoa hartu dau.

    Alde batetik, iraila-urrian energia elektrikoa kontratauko dau, eta kontratazino horrek -lizi-tazino bidez egingo da- baldintza moduan ipi-niko dau udalari zerbitzen deutsen energia ba-rriztagarria izatea eta kontratuaren jarraipena egitea, alperriko kontsumo eta gastuak ekidite-ko helburuagaz.

    Bestalde, energia sortzeko aukera desbardinak balorauko ditu udalak, eta ahal dan kasuetan, martxan ipini. Lehenengo pausoa udaletxeko eraikinean sortzen dan energia foltovoltaikoa Goienerri saltzea izango da. Goienerrek aurre-ratu dauenez, konpromisoa hartuko leuke ero-sitako energia hori berriatuarren artean banan-tzeko.

    labu

    rrak

    ingurumena

    GOIENERREN BAZKIDE EGIN DA BERRIATUKO UDALA

    Energia barriztagarrien aldeko konpromisoa hartu dau holan, eta hainbat pauso emongo ditu hemendik aurrera.

    MENDIBARREN HARTZEKO ESKAINTZAK

    GARAGARRILEAN AURKEZTU BEHARKO DIRA

    Mendibarren frontoiko taberna eta jatetxearen alokairu-rako eskaintzak garagarriletik aurrera egin ahalko dira. Udalak laster jakinarazoko ditu data zehatzak. Eskain-tzarik onena zein dan erabagi ostean, urriaren 1an hasi beharko da martxan negozioa.

    Barrikuntza moduan, tabernako eta frontoiko gastuak banantzea erabagi dau udalak; hau da, kantxako elektri-zidadea eta gasa udalak ordainduko ditu, eta ez taberna alokatzen dauenak, orain arte lez.

    TARINEK MARKINA-XEMEINEN BE EMONGO DITU ESKOLAK

    Tarine Musika Eskolak Markina-Xemeinen be musika es-kolak emongo ditu datorren ikasturtetik aurrera, hango udalak eta Berriatuko Udalak egindako akordioari esker. Markina-Xemeinen musika eskola ofiziala lortu nahi izan dabe; eta, azkenean, eskola propioa eukiko ez daben arren, Tarinereren bidez klase ofizialak hartu ahalko ditue marki-narrek.

    Printzipioz, lau urterako egin da hitzarmena, eta herri ba-kotxeko matrikula kopuruaren arabera ordainduko ditue gastuak udal biek. Aurrera begira, herri gehiagotan eskolak emoteko aukera zabalik mantendu nahi dau udalak.

    Aurten, ganera, izena emon dabenei familiako diru sarreren araberako hobariak aplikau jakez.

  • 16 16

    BERRIATUA ELIZATEKO UDALAHerriko Plaza, 1

    Tfnoa.: 94 613 70 30 Faxa: 94 613 70 27 www.berriatua.org

    @ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

    ERASOSEXISTARIK

    “NAHIZ ETA ALDI BATERAKO UTZI

    DUDAN, OZTOPOAK ETA ILARAK SORTU DITUT.

    AURRERANTZEAN ONDO APARKATUKO DUT.”

    IBILGAILUA HORRETARAKO

    EGOKITUTAKO TOKIETAN APARKATUKO BAZENU,

    ARRISKUAK ETA OZTOPOAK GUTXITUKO LIRATEKE.

    IKASTETXERA SARTZEKO ETA IKASTETXETIK

    ATERATZEKO ORDUETAN AUTOBUSAREN GELTOKIAN IBILGAILURIK EZ EGOTEAK,

    TXIKIEN SEGURTASUNA BERMATUKO LUKE.

    IBILGAILUA HORRETARAKO

    EGOKITUTA DAUDEN LEKUETAN APARKATUKO

    BAZENU, INONGO ZAILTASUNIK GABE

    SARTUKO NINTZATEKE DENDARA

    IBILGAILUA HORRETARAKO EGOKITUTA

    DAUDEN LEKUETAN APARKATUKO BAZENU,

    ERRAZ GURUTZATUKO NUKE ERREPIDEA