Uholde arriskua eta enpresak - gipuzkoakodatuak.net · 1.sektorea 0,3 % 2.sektorea 14,4 %...

of 9/9
Uholde arriskua eta enpresak Gipuzkoako Behategia 2014
  • date post

    08-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    3
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Uholde arriskua eta enpresak - gipuzkoakodatuak.net · 1.sektorea 0,3 % 2.sektorea 14,4 %...

  • Uholde arriskua eta enpresak Gipuzkoako Behategia

    2014

  • Aurkibidea 1. Gipuzkoako uholde arriskua

    1. Gipuzkoa, uholde arriskudun lurraldea

    2. Eraikitako guneetan uholde arriskua

    3. Industria guneetan uholde arriskua

    2. Gipuzkoako aktibitateak eta uholde arriskua

    2

  • 1.1 Gipuzkoa, uholde arriskudun lurraldea

    Gipuzkoan 94.43 km2 dira uholdeak pairatzeko eremu bezala sailkatu direnak.

    3

    Uholde arriskuen faltoreak alde batera utzita, hala

    nola, klimatologia, hidrogeologia, mareak, giza

    faktoreak… Azterketa honetan azalera hartuko da

    kontuan.

    Gipuzkoan 94.43 km2 daude uholdeak pairatzeko

    eremu bezala sailkaturik (URA agentzia) eta

    kontuan izanda unitate hidrografiko nagusiak

    hartzen direla aintzat, kosta eremua kenduta,

    uholde arriskuak hartzen duen eremua handia

    dela esan daiteke.

    Horrez gain, aurrerago ikusiko den bezala,

    hirigintza ereduak tarteko, azalera hau eraikitako

    guneetan hedatzen da batik bat, eta gune hauen

    artean daude poligono industrialak.

    “Lurraldeko topografia malkartsuak eta mendiak Kantauri itsasotik hain gertu egoteak sare hidrografikoaren formazioa

    baldintzatu dute. Hori horrela, 6 arro txiki garatu dira. Arro menditsuen ezaugarriak dituzte, ibilgu motzeko ibilbideekin,

    bailara ahokatuekin, ibaien behealdean izan ezik,eta malda handiekin bai arroetan eta baita ibilguetan ere.” Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia

  • 4

    Bidasoa

    %11,3

    Deba

    %13,2

    Oiartzun

    %2,4

    Urumea

    %13,9

    Oria

    %43,5

    Urola

    %15,8

    1.1 Gipuzkoa, uholde arriskudun lurraldea

    Oria Ibaiak uholde arriskudun zonaldearen %43,5a hartzen du.

    Hurrengo irudian, ibaien luzera medio, uholde arriskudun zonaldeen ibai arroen

    araberako banaketa ikus daiteke. Horrez gain bakoitzaren azaleraren

    itzuldenboraren araberako banaketa ageri da.

    Itzuldenboraren arabera, Bidasoa eta

    Urumea dira maiztasun handiagoz

    uholdeak paira dezaketen ibai arroak.

  • 5

    1.1 Eraikitako guneetan uholde arriskua

    Uholdeak pairatzeko eremu bezala sailkatu denaren herena eremu eraikia da.

    Lehen aipatu bezala, Gipuzkoan

    94.43 km2 daude uholdeak

    pairatzeko eremu bezala sailkaturik

    (URA agentzia).

    Eremu honen %35a (32,95 km2)

    eraikitako eremu bezala ageri da

    UDALPLAN 2013an, eremu

    (erresidentziala, aktibitatedun lurra

    eta ekipamendua hartu dira

    kontuan).

    Datu hua orientagarria da, izan ere, UDALPLANek ez du eguneratze zehatzik, eta

    erresidentziala, aktibitatedun lurra eta ekipamendua lur ez eraikia izan daiteke. Horregatik,

    udalerriz udalerrikako azterketa beharko litzateke datu hau izateko.

  • 6

    1.1 Industria guneetan uholde arriskua

    Industria guneak Gipuzkoan

    Gipuzkoan poligono industrialek (Establezimenduak poligonotatik kanpo egon daitezke) 26,7 km2ko

    hedadura dute (Iturria: Udalplan eta BTA).

  • 7

    1.1 Industria guneetan uholde arriskua

    Industria guneak Gipuzkoan Poligono industrial kopuruaren % 56,7 inundagarria da, hau da, Gipuzkoako poligono

    industrial erdia baino gehiago eremu inundagarrian kokatuta daude, osotasunean edo

    partzialki (zati bat).

    Hernaniren adibidea, poligono industrial gehientsuenak

    (laranjaz), uholde arriskudun eremuan kokatzen dira

    (urdinez), aktibitate industrialak beraz (puntuak),

    arriskuguneetan eraikiak izan dira.

    Azalerari dagokionez, poligono guztietatik

    7,5 km2 inundagarriak dira, hau da,

    Gipuzkoako Poligono industrialen azaleraren

    % 28,1a, laurdena baino gehiago,

    inundagarria da.

    Azalera gehiena Donostialdean (batezere

    Hernanin) kokatzen da, Debagoienaren

    aurretik (Bergarak hartzen du Gipuzkoako

    bigarren eremurik handiena).

  • 1.2 Aktibitate ekonomikoak eta uholde arriskua

    Aktibitateen datuak Gipuzkoan 27402 establezimendu erregistratuta daude DIRAEn. Ia laurdena uholde arriskudun

    zonaldeetan batzen da, eta hurrengo mapan ikusi daitekeen moduan, establezimendu

    gehiengo hori, Donostia inguruan, Hernani, Eibar, Azpeitia eta Tolosan metatzen dira, baina

    agerian dago, Donostialdea dela uholdeek aktibitate ekonomikoan kaltetu gehien jasan

    dezakeen eskualdea.

    27402 ESTABLEZIMENDU

    6094 uholde arriskuan (%22,2)

    Establezimendu inundagarrien metaketa

  • 1.2 Aktibitate ekonomikoak eta uholde arriskua

    Aktibitateen datuak

    9

    Gipuzkoan, beraz, 6094 establezimendu uholde arriskuan

    (%22,2). Huen sektorekako banaketa hurrengoa da. Kontuan

    izan behar da sektore bakoitzeko aktibitateek uholdeekin jasan

    dezaketeen kaltea: produktu mota, makinaria, azalerak… baina

    baita uholdeen eraginez izan dezaketen isurketa mota ere:

    margoak, tintak, olioak, produktu kimikoak...

    1.sektorea

    0,3 %

    2.sektorea

    14,4 %

    3.sektorea

    12,2 %

    4.sektorea

    73 %

    -Gipuzkoako enplegatu gehien dituzten (>500 enplegatu) aktibitate

    ekonomikoen erdia uholde arriskudun eremuan daude.