Bigarren sektorea

13
1 BIGARREN SEKTOREA INDUSTRIA Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko produktu bihurtzen ditu. 1. HISTORIA PIXKA BAT A) ARTISAU-INDUSTRIA TRADIZIONALA Gehienetan, inguruan aurkitzen ziren lehengaietatik abiatuta, eskuz egiten zituen lanak. Tresna tradizionalak eta potentzia txikiko energia iturriak erabiltzen ziren. Lana eskuz egiten zen maisuenak ziren tailer txikietan. Maisu horiek agindu eta babesten zuten aprendiz bat hartzen zuten; batzuetan elikatu eta lo egiteko toki bat besterik ez zioten ematen. Beraz, lehenengo industria-jarduerek ez zuten diru edo baliabide inbertsio handirik behar. Artisau espezializatuak ziren eta ondo ezagutzen zuten egiten zuten lana. Tokian tokiko merkatuetan saltzen zituzten beren produktuak eta kontsumorako oinarrizko produktuak baino ez zuten ekoizten: oinetakoak, arropa, etxerako tresnak eta lanabesak. Gehienetan hiri edo hiri-gune garrantzitsuetan kokatzen ziren, produktuen garraioa, denbora behar zuen oso lan gogorra eta garestia baitzen. Gainera, artikuluak garestiak ziren eta edonork ezin zituen eskuratu. Manufaktura: Eskuz egindako produktuak Egiteko kupelen antzinako artisau-tailerra B) LEHENENGO INDUSTRIA-IRAULTZA (XVIII. MENDEA) XVIII. mendean artisau-ekoizpenetik industria-ekoizpenera pasatu zen. Ingalaterrako oihal-industriak bultzatuta; izan ere, BrItainia Handiak sartu zuen. Lurrun-makina. Lantegietan makinak instalatzeari mekanizazioa esaten zaio. Garai hartako ekoizpena bestelako makinekin errazten bazen ere energia hidraulikoak mugitzen zituen lanabesak (burdinolak eta bolategiak adibidez) -, berriak ikatzez elikatzen ziren motorrek mugitzen zituzten, eta bi aldiz eraginkorragoak ziren. Lana denbora gutxiagoan egiten zuten, beraz, artikulu gehiago lortzen ziren eta produktibitatea handitzen zen. Esku-lan ugari lortzeko, hirietan kokatu ziren; hirietan merkatua zuten ere. Siderurgiak, edo burdinaren metalurgiak, oso aurrera egin zuen ere lurrun-makinaren teknologiari esker. Industria mota horrek burdina eta ikatz ugari kontsumitzen zuen; hori dela eta, harrikatz-hobietatik, burdina-meategietatik, kaietatik eta trenetatik hurbil instalatu zen.

Transcript of Bigarren sektorea

Page 1: Bigarren sektorea

1

BIGARREN SEKTOREA

INDUSTRIA

Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko

produktu bihurtzen ditu.

1. HISTORIA PIXKA BAT

A) ARTISAU-INDUSTRIA TRADIZIONALA

Gehienetan, inguruan aurkitzen ziren lehengaietatik abiatuta, eskuz egiten zituen

lanak. Tresna tradizionalak eta potentzia txikiko energia iturriak erabiltzen ziren. Lana

eskuz egiten zen maisuenak ziren tailer txikietan. Maisu horiek agindu eta babesten

zuten aprendiz bat hartzen zuten; batzuetan elikatu eta lo egiteko toki bat besterik ez

zioten ematen. Beraz, lehenengo industria-jarduerek ez zuten diru edo baliabide

inbertsio handirik behar.

Artisau espezializatuak ziren eta ondo ezagutzen zuten egiten zuten lana. Tokian tokiko

merkatuetan saltzen zituzten beren produktuak eta kontsumorako oinarrizko produktuak

baino ez zuten ekoizten: oinetakoak, arropa, etxerako tresnak eta lanabesak.

Gehienetan hiri edo hiri-gune garrantzitsuetan kokatzen ziren, produktuen garraioa,

denbora behar zuen oso lan gogorra eta garestia baitzen. Gainera, artikuluak garestiak

ziren eta edonork ezin zituen eskuratu.

Manufaktura: Eskuz egindako produktuak Egiteko kupelen antzinako artisau-tailerra

B) LEHENENGO INDUSTRIA-IRAULTZA (XVIII. MENDEA)

XVIII. mendean artisau-ekoizpenetik industria-ekoizpenera pasatu zen.

Ingalaterrako oihal-industriak bultzatuta; izan ere, BrItainia Handiak sartu zuen.

Lurrun-makina. Lantegietan makinak instalatzeari mekanizazioa esaten zaio. Garai

hartako ekoizpena bestelako makinekin errazten bazen ere – energia hidraulikoak

mugitzen zituen lanabesak (burdinolak eta bolategiak adibidez) -, berriak ikatzez

elikatzen ziren motorrek mugitzen zituzten, eta bi aldiz eraginkorragoak ziren. Lana

denbora gutxiagoan egiten zuten, beraz, artikulu gehiago lortzen ziren eta

produktibitatea handitzen zen. Esku-lan ugari lortzeko, hirietan kokatu ziren; hirietan

merkatua zuten ere.

Siderurgiak, edo burdinaren metalurgiak, oso aurrera egin zuen ere lurrun-makinaren

teknologiari esker. Industria mota horrek burdina eta ikatz ugari kontsumitzen zuen; hori

dela eta, harrikatz-hobietatik, burdina-meategietatik, kaietatik eta trenetatik hurbil

instalatu zen.

Page 2: Bigarren sektorea

2

Garraioa oso laguntza garrantzitsua izan zen industria hazteko. Lurrunezko tren-makina

eta itsasontzia agertu ziren. Industria mota horren jarduera oso kutsakorra zen

ingururako, ikatzaren konbustioak belztu egiten baitzituen tximini luzez betetako paisaia,

langile-auzoak eta kaiak edo trenbideak.

C) SISTEMA EKONOMIKO KAPITALISTAREN SORRERA

Industria jarduerak etekin handiak ekarri zizkien lantegietako jabeei: aberastu egin ziren.

Burgesia industrial berriaren diru hori hainbat negoziotan inbertitu zen, eta kapital izena

eman zioten. Orduantxe hasi zen sistema kapitalista indarra hartzen. Jabego pribatuan

eta eskaintza-eskarien legearen araberako merkatuko presioen erregulazioan

oinarritzen zen

Genero ugari ekoizteak merkatzea ekarri zuen eta jendeak lehen erosi ezin zituen

artikuluak eskuratu zituen. Artisautza-tailerrak ixten hasi ziren eta horien ordez, lantegi

erraldoiak instalatu ziren. Lantegietan pertsona askok egiten zuten lan makinak

mugitzeko eta soldata txikiaren truke. Hori dela eta, garai horri Industria-iraultza deitu

zitzaion. Aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo handiak ekarri zituen garai hartako

industriaren ekoizpenean.

D) BIGARREN INDUSTRIA-IRAULTZA (XIX. MENDEA)

Oraingo honetan, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Japonia izan ziren

protagonistak. Aztoramen industrial berriaren ezaugarri nagusiak, makina

sofistikatuagoak eta energia iturri berriak izan ziren, petrolioa eta argindarra. Produkzioa

are gehiago handitu zen horrela. Gainera, kate-lana eta antzeko ekoizpen teknikak

jarri ziren abian, hala nola fordismoa eta taylordismoa. Teoria horiek lanean ematen

zen denbora hobeto aprobetxatzeko erabili ziren.

Teknologiako aurrerapenek pertsonen bizi kalitatearen hobekuntza ekarri zuten; eta

elikagaien ekoizpena handitzeak populazioaren hazkundea erraztu zuen. Bretainia

Handian 1780an 9 milioi izatetik 1850ean 21 milioi izatera pasatu ziren. Europako

populazioa 188 milioitik 266 milioi izatera pasatu zen 1850ean. Horrek eragina izan zuen

elikagaien eskaeran, eta Laborantza-iraultza gertatu zen ere: landa-lanetan makinak

erabili ziren.

E) 1970EKO KRISIALDIA

XX. mendearen erdialdean, lorpen zientifikoek eraginda, eta hamar urtetan zehar,

industria-produkzioa hirukoiztu egin zen eta nekazaritza-produkzioa % 50 hazi zen.

siderurgia, elektrokimika, elektrometalurgia, petrokimika arloak , eta batez ere, zerbitzu

eta kontsumo arloak azaleratu egin ziren eta indarra hartu zuten. Berehala hasi ziren

gizarteari etekinak eta onurak ematen. Autoen ugaritzea oso nabarmena izan zen.

Hasiera batean eskuraezina izan zen, baina aurrerago, eta fordismoari esker, pertsona

askorentzako eguneroko garraioa izatea lortu zen.

Industriak, mendearen lehen erdialdean, energia iturriak behar zituen lan egin ahal

izateko; garraiorako ezinbestekoak ziren petrolioa eta argindarra behar zituen batez

ere,. Industria-eraikin handiak eraiki ziren hirietan, errepidetatik eta itsaso-kai

komertzialetatik gertu; horrela sortu ziren gaur ezagutzen ditugun hiri-aglomerazioak.

Gizarteak lantegiek ekoizten zituzten produktuak kontsumitzen zituen. Gizon eta

emakumeak kapitalean oinarritutako sistema ekonomiko baten parte ziren (kapitala

negozio batetik bestera aldatzen zen eta diru kopuru handia inbertitzen zen merkatu

berrietan).

Page 3: Bigarren sektorea

3

Ondorioz, oso urte gutxitan, energia kontsumoa erritmo berean hazi zen. Herrialdeek,

Europakoek batez ere, ekoizten ez zuten energia, bereizi gabe kontsumitzen zuten.

Petrolioa ekoizten zuten herrialdeak presio talde bihurtu ziren eta euren interesen

arabera igotzen edo jaisten zuten barrilaren prezioa. Gainera, erreserbak pixkanaka

urritzeak are balio handiagoa ematen zion erregaiari, ekonomia hondoratu arte. Oso

urte gutxitan, petrolioaren prezioa hamar aldiz garestitu zen. Erritmoa ezin zenez

mantendu, produkzioa gutxitu zen, eta horrekin batera irabaziak. Krisialdiak oso gogor

astindu zuen Europa.

Herrialdeek politika zorrotzak jarri zituzten martxan, eta euren artean hitz egiten hasi

ziren krisi gehiagorik gerta ez zedin. Bizi mailak oso nabarmen egin zuen behera eta

akordioak lortzeko beharra zegoen. Ongizate-gizartea lortzeko ideia abian zegoen.

F) INDUSTRIA MODERNOA

Gaur egungo industriak ikatzetik, argindarretik edo petroliotik ateratzen den energia

ugari behar du.

Industria-lanak lantegietan egiten dira, eta lantegi horiek jarduera egin ahal izateko eta

etekin ekonomikoak lortzeko kapitala (dirua) inbertitu duten enpresa edo enpresa-

sozietateenak dira. Produkzioa merkea da produktu mota bat merkatura ateratzea

lortzen denean.

Gehienetan behar diren lehengaietatik eta produktuen garraioa erraztuko duten

komunikabide onak dituzten gune urbanizatuetatik hurbil garatu badira ere, gaur egun,

komertzializatuko den tokitik urrun instala daitezke, aurrerapen teknologikoek

produktuen komertzializazioa urrutian ahalbidetzen dutelako.

Egun produkzio metodoa zenbait fasetan banatzen da (planifikazioa, marketinga,

diseinua eta kalitate kontrola), eta gune bereizietan egin daiteke (langileak ere fase

zehatz batean arituko dira). Fase bakoitzean lan bat egiten da; langileak, beraz, langile

espezializatuak dira eta soldata jasotzen dute lanaren truke. Lanik astunenak industria-

robotek eta instrukzio informatikoen bidez programa daitezkeen makinek egiten

dituzte. Esku-lana behar da, baina oso espezializatua izan behar du.

Gaur egun, industria arlorik garrantzitsuenak telematika, laserra eta bioteknologia dira.

Industriaren kokapen espaziala: garraioa jada ez da arazo bat, abantaila baizik; izan

ere, produktuak munduko edozein tokitara eraman daitezke, oso azkar eta merke.

Enpresa korporazio handiek (multinazionalak) esku-lan merkea, presio fiskal txikia (zerga

baxuak) eta ingurugiroaren kontrol gutxi egiten den herrialdetan instalatu nahi izaten

dituzte beren lantegiak

Page 4: Bigarren sektorea

4

2. INDUSTRIA MOTAK

A) INDUSTRIA ASTUNA

Oinarrizko industriatzat hartzen da. Produktu erdilanduak egiten ditu beste industria

batzuek beren produktuak egin ditzaten. Industria mota horren barruan burdinaz eta

altzairuz hornitzen gaituen siderurgia, eta kloroa, azido sulfurikoa eta petroliotik

ateratzen diren antzeko sustantzia kimikoak ematen dizkigun industria petrokimikoa

ditugu.

Lehengai eta energia kopuru handia kontsumitzen dute, gune zabalak okupatzen

dituzte eta kapitalaren inbertsio handia egin behar izaten dute.

B) HORNIKUNTZARAKO INDUSTRIA

Beste industria batzuek beren jarduera egiteko beharrezko dituzten produktuak sortzen

ditu, baita garraiorako materialak ere. Hala nola, eraikuntzarako materialak, makinaria

eta industriarako tresneria, trenbidetarako eta ontzigintzarako hornikuntza, robotak,

elektratresnak etab.

C) KONTSUMORAKO INDUSTRIA

Ekoizten dituen produktuak, publikoak kontsumitzeko dira, kontsumitzailearengana

zuzenean heltzen dira

Industria astuna

Hornikuntzarako

Industria

Kontsumorako industria

Page 5: Bigarren sektorea

5

3. MEATZARITZA

Meatzaritzak lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, mineralak gehienak. Lehengo eta

bigarren sektorearen artean dago, izan ere, lehengaiak naturatik lortzen ditu zuzenean.

Baina lehengai horiek erabili ahal izateko, industriarako eraldatzen ditu, eta prozesu

konplexu horretan bigarren sektorea aritzen da.

Ikatzaren ustiapena XIX. mendean

Meategien ustiapena bi eratakoa izan daiteke:

Lur azpikoa: garestia da, minerala oso sakonetik ateratzeko azpiegituretan diru

asko inbertitu behar duelako. Putzuak, tunelak eta galeriak induskatu behar

dira, ura drainatu behar da eta airea berritu. Gainera, oso garrantzitsua da

langileak berehala atera ahal izateko segurtasun-sistema prest izatea.

Aire zabaleko meategiak: Aire zabaleko meategietan gainazalean metatu

diren mineralak ateratzen dira. Meategi horien ustiapena lur azpikoena baino

errazagoa da eta arrisku gutxiago du.

Gaur egun, industria-jarduerek kantitate handiak behar dituzte kontsumorako gaiak

egiteko, produkzioa beraz, ez da nahikoa. Gainera, baliabide natural ez berriztagarriak

dira, agortu egiten dira. Enpresa komertzial handiak etengabe saiatzen ari dira hainbat

herrialdetan meategi berriak aurkitzen. Zenbaitetan herri autoktonoak kontra jartzen

dira, onura ekonomikoak ekarri arren, ez dutelako ingurua agortu nahi mineralak

industria-produkzioa ziurtatzeko.

Lur azpiko meategia

Aire zabaleko meategia

Page 6: Bigarren sektorea

6

ERREPASO ARIKETAK

1.ARIKETA Egin ardatz kronologiko bat, eskainitako datuak jarriz

ARTISAU INDUSTRIA

TRADIZIONALA

INDUSTRIAREN GARAPENA HISTORIAN ZEHAR

I INDUSTRIA

IRAULTZA

1780 1830

SISTEMA

KAPITALISTAREN

SORRERA

1850 1870

II INDUSTRIA

IRAULTZA

1970

KRISIA

INDUSTRIA MODERNOA

Page 7: Bigarren sektorea

7

2. ARIKETA Munduko industria-guneak

Industria gutxi duten herrialdeak

Industrializatuta dauden herrialdeak

Herrialde industrializatuak

Herrialde industrializatu nagusiak

Ikusi guztiak

Artisau industria tradizionala

Page 8: Bigarren sektorea

8

3. ARIKETA. Espainiako industria motak

Industrializazio txikiko gunea

Industria-gunea gainbeheran

Zabaltzen ari den industria-gunea

Garatutako industria-gunea

Elikagaiak eta edariak

Ehungintza, larrua eta oinetakoen prestaketa

Papera eta arte grafikoak

Produktu kimikoak

Page 9: Bigarren sektorea

9

Eraikuntzarako materialak, beira eta zeramika

Metalurgia eta produktu metalikoak

Makinaria, eta garraiorako materiala

Material elektrikoa eta optikoa

Ikusi guztiak

Europako baliabide mineralak

erabat.net

Page 10: Bigarren sektorea

10

Page 11: Bigarren sektorea

11

Page 12: Bigarren sektorea

12

Page 13: Bigarren sektorea

13

Industrialdeak IRUNEN

INDUSTRIGUNEEN GARAPENAK

ESPARRUA

AZALERA

GORDINA

m2

ERAIKITAKO

AZALERA

m2

PROMOZIOA

Bidaurre-Ureder 135.962 66.722 Pribatua

Agirretxe-

Oianzabaleta 77.133 25.835 Publiko

Industrialdea I y II 57.217 28.508 Publiko

Primauteko Errota 13.884 9.305 Pribatua

Aranibar 3.082 2.672 Pribatua

C/ Andrearriaga 13.730 7.260 Pribatua

Eskortza-

Txumarraga 114.739 60.760 Pribatua

Fosforera 14.600 13.977 Pribatua

C/Hilanderas 17.024 11.824 Pribatua

Arretxe-Ugalde 205.770 85.492 Publiko

Zubieta

(Hondarribia) 450.000 143.525 Publiko

GUZTIRA 1.103.141 455.925