Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA AURORE LUCAS AMAP sareen bidez elikatzen dira Ipar Euskal Herriko 1.650 familia aste guziz b Kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko kontratuetan oinarritu taldeak garatzen ari dira b Bestelako proiektuak ere badira b 4-5 Engaiamenduz beteriko saskia Nafarroa Donibane Garazi eta Iruñea arteko ibarrak ezagutarazteko elkarlanean hasi dira 3 Euskara Euskaraldia ekimenak bihar izanen du abiatze ofiziala Ipar Euskal Herrian 2 Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute...

Page 1: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

AU

RO

RE L

UC

AS

AMAP sareen bidez elikatzen dira Ipar Euskal Herriko 1.650 familia aste guziz b Kontsumitzailearen etaekoizlearen arteko kontratuetan oinarritu taldeak garatzen ari dira b Bestelako proiektuak ere badira b 4-5

Engaiamenduz beteriko saskia

Nafarroa Donibane Garazi eta Iruñea arteko ibarrak

ezagutarazteko elkarlanean hasi dira

3Euskara Euskaraldia ekimenakbihar izanen du abiatze ofiziala

Ipar Euskal Herrian

2Ostirala

2018ko martxoaren 16aIX. urtea344. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

2018ko azaroaren 23tik abendua-ren 3ra, 11 egun euskaraz pasa-tzea. Hori da Euskaraldia ekime-narekin Euskaltzaleen Topagu-neak Euskal Herriari bota dionerronka. Herri mugimenduareneta instituzioen arteko elkarlanabultzatu nahi dute, euskararen

erabilpenean urratsak emateko.Ipar Euskal Herrian Euskal Kon-federazioak hartu du gidaritza To-pagunearekin batera, eta EuskalElkargoari ere parte hartzeko deiaegin diote. Bihar emanen dioteabiatze ofiziala, Itsasuko Sanokigelan (Lapurdi) eginen duten bil-kura publikoan; 09:30ean da hi-tzordua. Ahal bezain bat herritar

bildu nahi dute, lurraldeko 158herrietan antola dadin ekimena. Ez da lehen aldia gisa horretako

ekimen bat antolatzen dela Eus-kal Herrian. Lasarte-Orian (Gi-puzkoa), Agurainen (Araba) edoDonostiako Egia auzoan hartuta-ko ereduari jarraiki, BAM ekime-na antolatu du aurten Baiona,Angelu eta Biarritzeko herritartalde batek. 806 Ahobizi -euskaramintzo dutenak- eta Belarriprest-euskara ulertzen dutenak- mo-bilizatu dituzte, zazpi egunez,euskara erabiltzeko engaiamen-dua hartuta. Herritarrek berekantolatu zuten dena: dinamika-ren oinarriak adostea, prestakun-tzak antolatu eta parte hartzaileeiematea, egutegia antolatzea, ko-munikazioa pentsatzea... Ekime-naren balorazio baikorra egindute, eta esperientzia hori besteherrietan osatuko diren taldeekinpartekatuko dute orain, ongiegindakoak eta beren ustez hobe-tzekoak direnak azpimarratuta.

«Larunbateko hitzordua ez dainformazio bilkura soila izanen.Euskaraldia ekimenari abiatzeaemanen diogu Ipar Euskal He-rrian», azaldu du Sebastien Cas-tet Euskal Konfederazioko kide-ak. Ekimenaren filsofia azaltzeazgain, eskualdeka tailer praktiko-ak izanen dira, ikusteko tokiz tokinola martxan eman Euskaraldia.«Tailer horien ondotik etxeko la-nak izanen dira: bakoitzak atze-matea multzo bat bere herrianmotibatua dena proiektua abia-tzeko, ofizialki herriaren izenaematea Euskaraldiari eta gero,hor izanen gara herritarrei lagun-tza emateko eta baliabide prakti-koak herrien esku uzteko». La-runbatekoa izanen da herritarrekizanen duten hitzordu amako-mun bakarra, Casteten hitzetan.Gero, herriz herri finkatuko duteherri mailan garatu beharrekoa.«Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu,hor izanen gara laguntza tekni-

koa emateko, herriek eskatzenbadute».

Herritarren aktibazioaHizkuntza politika publikoetaneragiteaz gain, tokian toki ekime-nak gauzatzea izan da hasietarikEuskal Konfederazioaren eginki-zunetako bat, Casteten hitzetan.Herritarrak eta herriko etxeakaktibatzeko herriko etxeen ildoagaratu zutela oroitu du. «42 he-rriko etxek izenpetu zuten gure-kin, eta paraleloki animatzen ge-nituen herritarrak euskaraz ari-tzera tokiko administraziohonekin. Eta lan ildo hori utzi ge-nuenetik, gelditzen zitzaigun ba-karrik aldarrikapen ildo hori, ezginen gehiago presente terreno-an». Euskaraldiaren berri izate-an, Topaguneari beren laguntzaproposatu ziotela dio, Ipar EuskalHerrian dituzten sare zabalakerabiliz -gau eskola eta ikastolaguziak ukitzen dituzte-, ahaliketa herritar gehien aktibatu etaproiektuan sartzeko.Azken inkesta soziolinguisti-

koaren arabera, Ipar Euskal He-rriko herritarren bostetik bat daelebiduna. Kopuru absolutuetanelebidun kopurua atxiki da, bainaerabilpenaren datuek beherakasegitzen dute. «Zenbaki bat ema-teko, guk espero dugu Ipar EuskalHerriko 158 herrietan gauzatukodela ekimena, eta ikusirik azkenDeiadar manifestazioetan euska-rari atxikimendua erakutsi diote-nak 8.000 inguru izan direla, es-pero dugu beste hainbestek partehartuko dutela Euskaraldian, betiere azpimarratuta, helburua ezdela atxikimendua erakustea, ba-koitzak bere mailan euskara era-biltzea baizik, ahobizi edo belarri-prest izanez».

Instituzioekin elkarlanaEuskara biziberritzeko hiru zuta-be finkatzen dituzte euskalgin-tzak eta instituzioek: transmisioa,erabilpena eta motibazioa. Herri-ko etxeen ildoa garatu zuteneanbezala, herritarren aktibazioarenbeharra mahaigaineratu nahi duKonfederazioak Euskaraldiare-kin. Halaber, Castetek argi du:instituzioak mugitzeko presio so-ziala ezinbestekoa da. «Boterepublikoek ikusten badute milakaeta milaka herritarrek euskarazaritzeko engaiamendu hori har-tzen dutela, gure ustez, horrekizaten ahal du eragin bat institu-zioek izaten ahal duten politikan.Eta guk espero dugu hala izanendela. Espero dugu gero instituzio-ek herritarren nahi hori segitukodutela, beren hizkuntza politikaahal bezain ausart emanez»,adierazi du.

Abian da EuskaraldiaEuskaltzaleen Topagunearen ekimena bihar hasiko da ofizialki, Itsasun b Herritarren etainstituzioen arteko elkarlanean oinarritua, euskararen erabilera bultzatzea du helburu

Baionako gau eskolan aurkeztu zuten BAM ekimena hainbat herritarrek, joan den udazkenean. HITZA

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 16a2 b Gaiak

Page 3: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

Joanes Etxebarria Banka

Kintoan Barna deitu

dute xedea, Doni-

bane Garazi eta

Iruñea elkartzen

dituen beste bide

bat ere bai baita Orreagatik, beila-

riez ezagunagoa. Eskala handiko

xede berria abiatu aitzineko au-

rrekaria Eugi eta Bankako herrien

elkarlana izan zen, 2012. urte in-

guruan. Orduan, Eugiko arma fa-

brikan eta Bankako meategietan

interpretazio zentroak irekitzeko

ari izan ziren lanean, eskuz esku.

Oraingoan, eremu zabalago bate-

an eta 13 partaideren elkarlanez

espero dute Nafarroako zenbait

ibarretako ekonomia sustatzea.

«Ohartu ginen garrantzitsua

zela elkar ezagutzea, jakitea bes-

tea nola bizi den» dio, hasierako

partaidetzatik Eugiko Udalbatza-

ren ordezkari nagusi Maite Erre-

ak, «gauza komunak» dituztela

jakitun, hala nola gai «identita-

rioak», baina «desberdinki bizi»

direla kontziente: «Esteribar oso

industriala da, eta Aldudeko par-

tea oso laboraria», adibidez. Be-

rekin batean lan egitera ohitua da

Mixel Ozafrain, Bankako auzape-

za, eta xede berriaren akuilatzai-

lea ere. «Hemen berean baitugu

anitz jende ez dutenak ezagutzen

gure lurraldea», dio, Iruñea alde-

koek Aldude eta Aldude parteko-

ek mugaz bestaldea.

Donibane Garazitik Iruñera

Elkarlan xedea aitzineko urtee-

tan prestatzen hasiak ziren Nafa-

rroako bi hiriburuen arteko iba-

rretan. Europako Poctefa

deialdira aurkezteko lehen entse-

guak izan ziren 2016an, Betti

Bidart Baigorriko axuantak oroi-

tzen duenaz: «Lehen xede bat

aurkeztu zen Baigorritik abantzu

Uharteraino zoana, baina errefu-

satua izan zen. Donibane Garazik

eta Iruñeak ere bazuten beste

xede bat elkarrekin, arrunt des-

berdina, eta haienak ere ezezkoa

ukan zuen».

Azkenean, Poctefak diruz la-

gunduko duen xedea bi hiribu-

ruen arteko ibilbide osoa da, herri

eta ibarretako ondarearen susta-

penerako. «Lurralde horietara

zabaltzea estrategikoa da. Dina-

mizatzaileak dira, haien garapen

turistikoa daramatelako. Guk

egin behar dugu produktu turisti-

ko bakarra, Kintoan Barna, estra-

tegia turistiko komun batekin».

Maite Errearen hitzekin bat egi-

ten du Bidartek ere, azpimarratuz

turismoa ekonomia globalaren

zati bezala: «Gure aberastasun

guztiak ezagutaraztea da helbu-

rua jadanik den dinamika hori az-

kartzeko».

Europaren diru laguntzek

abantzu hiru milioi euroko aitzin

kontuaren bi herenak beteko di-

tuzte. Parada ere, mugaz gaindi-

ko elkarlanarekin, «nekezia bat

abantaila bilakarazteko», Oza-

frainen ustez: «Gure diagnosti-

koa da denetatik urrun garela he-

men, salbu muga hori jauzaraz-

ten badugu denen erdian garela:

Iruñetik 45 minutuan eta Baiona-

tik oren batean».

Helburua «eskualdea gara-

tzea da» Betti Bidarten erranetan,

Donibane Garazitik, Kintoa es-

kualdea zeharkatuz, Iruñera

doan bidea «ezagutaraziz» eta

xede konkretuak garatuz beste-

tik. Beste gisaz laburtzen du ideia

Maite Erreak: «Funtsean garapen

ekonomikoa da sustatu nahi du-

guna, baina badu zerikusi handia

turismoarekin: ondare kulturala,

industriala, naturala eta lekuko

mozkinetan oinarriturik».

Baigorri, Banka, Urepele, Eugi,

Zubiri eta Larrasoañan xede kon-

kretuak garatuko dituzte Europa-

ko laguntzari esker. «Baigorriko

herriak, eman dezagun, Etxauzia

elkarteak eramaten duen kanpai-

naren inguruan eginen du, histo-

riaz interpretazio zentro bat plan-

tatzeko. Proiektu honek lagun-

tzen gaitu pertsona bat hartzeko

lanean, ikerketa batzuk egiteko

Bordelen, Iruñean, eta abarre-

tan... Langile hori hartzen dugu

interpretazio zentro hori egiteko

helburuarekin: gure egiazko his-

toria ezagutarazteko bai lekuko

jendeei, bai kanpotarrei», dio Be-

tti Bidartek.

Urepelen, berriz, aspaldidanik

AEKrekin euskara ikastaroetan

daraman lana garatuko dute el-

karlan honi esker. Herrien arteko

harremanak barnatzeko ere ba-

lioko du, Maite Errearen ustez,

xede horrek: «Murgiltze linguis-

tikoan, Eugitik beste lekuetara bi-

daltzen ditugu taldeak Urepele

hortxe delarik eta taldeak dina-

mizatzeko ahala duelarik, izan

haurrak edo helduak». Eugin,

berriz, naturari lotuak diren xe-

deak garatzeko intentzioa dute,

xendak eta mendiko kirolak bes-

teak beste, beste herriekin kone-

xioak lantzearekin batean.

Mugaz gaindiko harremanak

eraikitzea ez bada, berreraikitzea

dute 13 instituzioek erronka na-

gusienetarikoa, Bankako auzape-

zaren ustez: «Harremanik ez da

kasik gehiago, nahiz auzo ga-

ren». Hasiak dira, haatik, Kinto-

an Barna xedearen aitzakiarekin

elkartzen, eta berriz elkartuko

dira gogoetarako: «Gogoeta bat

eramanen dugu Esteribar eta Bai-

gorri lurraldeen artean, ikusteko

nola azkartzen ahal dugun he-

mengo ekonomia, eta, bistan da,

hortarik landa gure arteko harre-

manak naturalki nola azkartzen

ahal ditugun».

Elkarlanean hasi berriak

Eugiren eta Bankaren arteko lo-

turak aitzinagotik heldu badira

ere, xede hau beste eskala bate-

koa da Ozafrainen erranetan:

«Eugi eta Banka arteko lehenbi-

ziko proiektua martxatu delako

eta konfiantzan sartu garelako

helburu eta problematika bere-

kin, horregatik gara menturatu

anbizio handiago batekin: ibarre-

tik ibarrera eta ez herritik herri-

ra». Ilusioz mintzo badira ere, ne-

horrentzat ez da haatik sinplea.

«Oso zaila bezain funtsezkoa

da», Errearen arabera.

Bankako auzapezak ere onar-

tzen du «nekeza» dela 13 partai-

derekin aritzea, eta, gainera, Poc-

tefa programan «administratibo-

ki ez dira gauzak sinple», haren

ustez. «Izugarri harreman goxo-

ak ditugu elkarren artean, haute-

tsi harremanak gelditzen dira, be-

har dugu obratu gizarteak ere

ukan dezan harremana. Jendeek

ikus dezaten ekonomikoki ere

badela eragina harreman horre-

tan», gehitu du.

Herriak, herri elkargoak, turis-

mo bulegoak abiaturik ere, iba-

rretako beste eragileen beharra

azpimarratzen du Betti Bidartek

ere: «Ostatuak, hemen diren ho-

telak eta saltokiak, baina baita la-

borariak ere. Uste dut denak be-

har direla kontuan hartu». Errea-

litate desberdinetatik ikasteko

interesa ere ikusten dio Eugiko

Udalbatzako buruak elkarlan za-

bal horri: «Aldudeko ibarra lan

adibide bat da guretzat, koopera-

tibetan edo lekuko mozkinak

lantzeko maneran, adibidez».

Baigorriko axuantak, bere es-

kualdeko dinamika azkarra iza-

nik ere biztanleak galtzen dituzte-

la oroitaraziz, argi du «indar bat»

egin behar dela «gauza horien

guztien azkartzeko eta zutik atxi-

kitzeko». Errearen ustez, elkarla-

na bide ona da, «azkenean, lurral-

de osoaren onerako izan dadin».

Europako Poctefa programa dela medio, Esteribar eta Aldudeko ibarrak zeharkatuzDonibane Garazi eta Iruñea lotuko duten bidean elkarlana abiatu dute instituzioek.

Nafarroako ardatza bidean

Kintoan Barna xedearen aurkezpenean egon ziren hautetsiak; besteak beste, Betti Bidart, Mixel Ozafrain eta Maite Errea. EUGIKO UDALBATZA

Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 16a

Page 4: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Aste guziz toki-ko elikagaiosasuntsuakeskuratu etakontsumitzea.Hori da AMAP

sareek proposatzen dutena.Oraindik bigarren mailakoa badaere, azken urteetan gero etagehiago garatzen ari den kontsu-mo eredua da. Ekoizlearen etakontsumitzailearen arteko bana-kako kontratuetan oinarritzendiren kontsumo taldeak 2000kohamarkada bukaeran hasi zirenagertzen Ipar Euskal Herrian.Gaur egun, 35 AMAP dira lurraldeguzian, eta, gutxi gorabehera,1.650 familia ukitzen ditu. Beste-lako proiektuak ere ekarri dituondoan, besteak beste, Otsokopsupermerkatu proiektua.

«Duela hamar urte sartu nin-tzen AMAP sarean», kontatu duSylvie Barransek. «Sud Ouest-enartikulu bat ikusi nuen, eta, han,Idoki elkarteko Ixabela BarheixekAMAPak aipatzen zituen. Beraiekbultzatu zuten AMAP sareen so-rrera Ipar Euskal Herrian, BLE el-kartearekin batera. Bikaina irudi-tu zitzaidan. Mezu elektroniko batbidali nion, Donibane Lohizunenbizi nintzela eta interesatua nin-tzela erranez. Hortik denbora ba-

tera berriz kontaktatu zuten nire-kin, Donibane Lohitzunen AMAPbat sortzeko bilkura publiko bateginen zutela errateko. Baratze-zain batekin zen, Beñat Lekuo-na». Hasieratik osoki inplikatuzen, eta, berriki, Inter-Amap el-karteko presidentekide izendatudute. Bi rol ditu Inter-AMAPek:barnekoa eta kanpokoa. Batetik,sortzen diren AMAP berrien la-guntzea, aholkuak emanez, etaekoizleek harremana egiteko la-guntza eskainiz. «AMAPak izandaitezen, laborariak behar diraIpar Euskal Herrian;laborariakizan daitezen, lurrak behar dira,eta lur horiek defendatu behardira. Hori da ‘kanpoko’ lana dei-tzen dudana. Ikusi dugu ongi delaAMAPak sortzea, baina lurrik ezbada gehiago, ez da AMAPik iza-nen. Inter-Amap Lurzaindiakokide da, BLEko kide ere bai». Iazarazo andana izan zen ahateekin,eta Inter-Amapak sostengua era-kutsi zien ekoizleei. Ipar EuskalHerriko AMAP batzuetan lagun-tza kutxak ezarri zituzten ekoizle-ei babesa emateko.

AMAP sareek ematen dien se-gurtasuna aipatzen du Argitxu It-hurria Lekorneko (Lapurdi) Garrokooperatibako arduradunak.SCIC Garro egiturak Lekornekoherrian 9 hektarea lur ustiatzen di-tu baratzezaintzan, norbanakoei,

Orain dela hamarkada bat pasa sortuziren lehen AMAPak Ipar EuskalHerrian. Anitz garatu badira ere,bigarren mailako kontsumo eredua daoraindik. Bestelako proiektuak eregaratu dira artean, Otsokop adibidez.

Baratzetiksaskira,bide zuzena

ITURRIA: INTER AMAP

IPAR EUSKAL HERRIKO AMAP SAREA

Parentesi artean AMAP sare bat

baino gehiago duten udalerriak

Ahetze

Angelu(5)

Atharratze

Azkaine

Baiona(5)

Biarritz

Bidarte

Bokale

Donapaleu

Donibane Garazi

DonibaneLohizune

(2)

Ezpeleta

Gixune

HazparneHendaia

Hiriburu

Kanbo

Lasa

Maule

Sara

SenpereUrruña

Uztaritze

Ziburu

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 16a4 b Astekoa

Angeluko Quintaou auzoko AMAPeko

barazkien banaketa, astearte

arratsaldean. ISABELLE MIQUELESTORENA

Page 5: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

familiei, tokiko bio saltegiei eta es-koletako jantegiei saltzen dizkiete-nak. «AMAPetan badakizu sei hi-lez bezeroak hor dituzula». Harre-manean ere ikusten du desberdin-tasuna: «Aste guziz egiten direnbanaketetan, bestelako harremanbat sortzen da, hurbilagoa».2008an sartu zen AMAPean

Emilie Lannegrand, AngelukoQuintaou auzokoa sortua izan ze-nean. 37 urte ditu, eta funtzio pu-blikoan lan egiten du. Garai har-tan, beste AMAP baterako itxaronzerrendan zen, Baionako PoloBeyrisen. «Tokiko produktuaknahi nituen bereziki, eta ahalazbiologikoak. Parisen zen lagunbaten bidez deskubritu nuenAMAP sarea. Garaian hasierak zi-ren, ez zegoen informazio asko-rik». Bost AMAP dira AngelukoQuintaou merkatuan gaur egun.Baratzezain bakarrak denak hor-nitu ezin zituenez, talde bat bainogehiago egin dituzte, baratzezainezberdinekin. Beste ekoizleekinere banatzen dute. Funtsean, ba-

razkien inguruan osatzen daAMAPa, eta, gero, beste ekoizlee-kin kontratuak egiten dira.Aurten beteko ditu hamar urte

Senpereko AMAPak ere. Han par-te hartzen du Charles Lafondek.44 urteko informatikaria «betida-nik» interesatu da ingurumenari.«Gero eta gehiago interesatu eli-kagaien ekoizpen moduei buruz,eta pentsatu nuen aterabidea, zir-kuitu laburrak bilatzea zela. Natu-ralki, aukera ezberdinen bila hasinintzen Interneten, eta, SenperenAMAP bat bazela ikusirik, intere-satu ninduen». Lagun bat bara-tzezain gisa instalatzera zihoalakoerabaki zuen Johanna Arhancet-Etxegoienek AMAP bat munta-tzea Atharratzen (Zuberoa).«Gure arranguretarik zen Basa-buruan jarduerak eta dinamis-moa egotea. Erabaki genuenAMAP bat muntatzea, harenekoizpenen hartzeko. Lekuan be-rean ekoitziak ziren baratzekiakkontsumitzeko, gure desmartxahorretan baitzen».

Kontsumo ohiturak«Behin AMAP batean sartu gare-

nean, askoz ere zailago goaz super-

merkatura. Beste zirkuitu labur ba-

tzuetara bideratzen gaitu, gero eta

gehiago tokiko saltegietan ibiltzen

naiz», azaldu du Lafondek. «Su-

permerkatura komuneko papera

erostera baizik ez noa kasik. Lehen

kontrakoa zen. Orain, produktu

guziak ez ditugu biologikoan, bai-

na zirkuitu laburretik lortzen dut

behar dudan gehiena, eta, ondotik,

falta zaidanaren bila noa».

Aldaketaz baino gehiago,«kontzientzia hartzeaz» mintzoda Arhancet-Etxegoien. «Ahaldudan orotan tokiko ekoizpenakerosten ditut. Zuberoan ekoiztenahal den oro hemen erosten dut.Askoz ere barazki gehiago jatenditut, bereziki ez baitugu hauta-tzen saskian zer dugun. Horietari-ko anitz ez nituzke janen saskiakizanen ez banitu». Astero saskianizanen diren barazkiak ez hauta-tzea da AMAPetako baldintzetakobat. Baratzezainak duena ekarri-ko du, eta ekoizpenaren gorabe-herak onartzeko engaiamenduahartzen du kontsumitzaileak.«Dudak izan nituen hasieran,baina fite barneratu nituen bal-dintzak, eta ongi iruditzen zaizkit.Kuiatxoak izatea abenduan, he-men ez da posible. Baina, era bere-an, barazki berri batzuk deskubri-tu ditut, jateko ohitura ez nuena.Hasieran zaila izan zen baina den-borarekin apreziatzen ikasi dut,kozinatzen ikasi dut». Kontsumi-tzaileen artean ideiak trukatzenhasi ziren, eta baratzezainak ereerrezeta batzuen ideiak ekartzen

zizkien. «Berak ere bere ekoizpe-na egokitu du. Hasieran beti gauzabera genuen, baina pixkanakajendeari galdetzen hasi gara ea zernahi zuen, eta aniztasun handia-goa lortu dugu. Orain, lehenekoizten zituen barazkien bikoi-tza ekoizten du. Bere funtziona-menduan aldaketa handia da».

LaguntzaileakElkarte funtzionamendua duteAMAPek, bere alde on eta txarre-kin. «Beste edozein elkartetan be-zala, jendearen inplikazioa beha-rrezkoa da. Nola banatu lagun-tzaile gisa ematen diren orenhoriek denen artean orekatuagoaizan dadin; agian, hori da hobe-kuntzarako pista bat», iradoki duLannegrandek. Berekin ados daBarrans, Inter-Amapeko lehen-dakarikidea. «Badira arlo andanabat ez ditugunak lantzen lagun-tzaile faltagatik. Adibidez, eskole-tan egin beharreko sentsibiliza-zioa. Zer diren AMAPak, zer denelikadura burujabetza, ekoizlee-kin harremana, barazki sanoakjatearen plazera... Eskoletara joanbehar dugu, eta kolegio eta lizeoe-tara ere diskurtso eraikiagoare-kin». Laguntzaile kopurua handi-tzea ezinbestekotzat du. Jendegehiagok parte hartzea nahikoluke Johanna Arhancet-Etxegoie-nek ere, baina baratzezainari be-girakoa da bere arrangura nagu-sia: «Nahi nuke segurtatu nire ba-ratzezaina behar bezala bizi dela».

OtsokopAzken urteetan laborantza herri-koia anitz garatu bada ere, kon-tsumitzaileen ohiturek lehengoansegitzen dute, gehientsuenean.Ikerketa zehatzik ez bada ere, la-borariaren eta kontsumitzaileenarteko zuzeneko salmentak sale-

rosketen %10 inguru direla adie-razi zuen Thomas Ergi BLEko ki-deak Asunak Egunen aurkezpe-nean orain dela urte eta erdi;AMAP sareek, haatik, Ipar EuskalHerriko familien %1 ere ez luketeukituko. «Ohartu behar dena daAMAP sareek proposatzen dutensistema biziki berezia dela. Labo-rantza herrikoi baten aldeko in-plikazioa da, laborariaren eta kon-tsumitzailearen artean egiten denkontratu bat; engaiamendua es-katzen du. Beharrezkoa bada ere,ez dut uste publiko zabalari egoki-tua den tresna denik».Gogoeta horretatik sortu zuten

Otsokop supermerkatu proiek-tua. «Hasierako desmartxa zir-kuitu laburrarena zen», azaldudu Frank Laharrague bultzatzai-leak. Tokiko produktuak nahi zi-tuen. «Biocop saltegiak ikusi ni-tuen, baina ez ninduten konben-tzitu. Quintaoueko merkatua erebazen, baina gehiago ziren saltzai-leak ekoizleak baino». Ergirenga-na jo zuen aholku eta laguntzaeske. «Hasieran, biologikoan aridiren tokiko laborariekin Biarri-tzen merkatu bat egitea zen ideia,baina, pixkanaka, supermerka-tuari buruz abiatu ginen». Haren hitzetan, supermerka-

tuaren kontzeptua denek ulertzendute, hori da gehienen kontsumoeredu nagusia. «Banaketa zirkui-tuak herritarrek beren esku hartubehar dituzte, beste nehori delega-tu gabe». Gaur egun, 350 kide di-tuzte, eta horietako bakoitzak par-te hartzen du supermerkatuarenkudeaketan, hilabetean hiru or-duko lan txanda eginez; erabakiguziak modu kooperatiboan har-tzen dituzte. Beren helburua da su-permerkatu batean aurkitu daite-keen guzia proposatzea, maila lo-kalean geldituz. Gaur-gaurkoz,proiektua fintzen ari dira, eta,oraingoz, Otsolab ireki dute Baio-nako Zitadelako auzoan. Burura-tzerako, publkiko zabalari irekinahiko liokete, egunerokoan fun-tzionatuz eta produktu aniztasunhandiagoa ekarriz.

Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 16aAMAP KARTA

1960ko hamarkadan Japonian

eta Suitzan abiatutako eredua

da AMAP sarea. Ekoizlearen

eta kontsumitzailearen arteko

kontratu batean oinarritzen

da. Bere egiten ditu oinarrizko

bost printzipio:b Tokiko laborantza herrikoia

atxiki eta iraunkortzea, etxal-

dearen autonomia eta biziga-

rritasun ekonomikoa lagundu,

eta baldintza sozialei adi ego-

nez. bPraktika agro-ekologikoa

garatzea, gizakia, ingurumena

eta animalia errespetatzen di-

tuen laborantza eredu bati

sostengua ekarriz. bKalitatezko elikadura eta es-

kuragarria eskaintzeabParte hartze aktiboa bultza-

tzea herri hezkuntzaren des-

martxa batean.bKontratupeko harremana,

elkartasunean oinarriturikoa

eta bitartekaririk gabekoa.

%1AMAP SAREAK UKITZEN

DUEN FAMILIA KOPURUA

Ikerketa zehatzik ez bada ere, labo-

rariaren eta kontsumitzaileen arte-

ko zuzeneko salmentak saleroske-

ten %10 inguru lirateke BLE elkar-

teko Thomas Ergiren hitzetan.

AMAP sareek, berriz, Ipar Euskal

Herriko familien %1 baizik ez lukete

ukituko.

35AMAP KOPURUA

IPAR EUSKAL HERRIAN

Hazparnen sortu zen lehen AMAP

taldea 2000ko hamarkada bukae-

ran. Geroztik, Ipar Euskal Herri gu-

zira hedatu dira, eta, gaur egun, 35

kontsumo talde daude Lapurdin,

Nafarroa Beheran eta Zuberoan,

Inter-Amap elkartean bilduak. Gu-

txi gorabehera, 1.650 familia dira.

Page 6: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 16a6 b Iritzia

Muturruhala

Emilio. Zure azken hitzahasten zenuen idatziz«diotenez, ETAk berebidea laster amaituko

du, eta beti aldebakartasunez;alta, esperantzarekin horrela ate-ak zabalduko dizkiela urrenekokartzeletan diren preso eta berenfamiliei». Markatzen zenuenETAren armagabetzearen proze-suan elkarren parean diren inda-rren artean den simetria falta:«Baina Estatuek ez dute zertanzintzo jokatu behar, are gutxiagogatazkaren ondorioak zuritzekopresoak askatu. Ez da simetria-rik». Eta zehazten zenuen etor-kizunari begira «Hain segur, ezdute(la) gatazkaren kontakizunhistorikorik onartuko», eta«dena oraingo paradigmak ku-tsatuko du(ela)». Eta, gaur Brasi-len dagoen Cesare Battistiren ka-sua gogoratuz, segitzen zenuenerranez «Italian bezala, biolen-tzia erabili duten ‘piztien’ aurkaerrepresio gogorrena eta mende-kua justifikatuak dir(ela)».

Pentsatzen dut, baikorki juja-tzen duzula zuk ere bost euskalpreso politiko hurbilduz Fran-tziak azken aste eta egunetanobratzen ari duena. Azken hirupresoak Poitiers Vivonneko pre-sondegitik (550 km) eta Alençon-gotik (830 km), duela egun ba-tzuk Mont-de-Marsango preson-degira pasatu baitira. Baina diozu«hurbilketak lortu eta desmasiakbaztertu ere, anitzek urte luzeakegin beharko dituzte(la) preson-degi demokratikoetan». Eta pre-sondegian gertatzen diren herio-tzek, azkena duela egun batzukgertatua, agerian uzten dute tra-gedia. Gaur goizeko prentsaren ira-

kurtzeak (2018/03/13) zure gutu-na gogoratu dit berriz. Hain zu-zen atzo Espainiar gobernu zen-tralak «Bigarren gradurapasatzea ukatu (baitie) MadrilekEPPK-ko 54 laguni» (ikus Be-rrian, Enekoitz Esnaolaren arti-kulua). Aurreratu den arrazoiakzure artikuluari oihartzun egiten

dio: uste da presoak ez direla zi-nez ETAtik atera, eta uste da«erakundea ez dela desegin»egiazki. Berriako kazetariak ze-hazten du bi edo hiru hilabeteta-rik direla erabaki horiek hartzen. Orduan Emilio sinetsi behar

ote da hemendik bizpahiru hila-betetara aldatuko dela EspainiarGobernuaren politika? Imagina-tzen zaitut ezetz erantzuten...Arrazoi dukezu. Preseski, Espai-niako Justiziakoak jakinarazi duEspainiak ez duela presondegi-politika aldatuko, Jonan Fernan-dezek bere aldetik azpimarratzenduelarik legea ez daitekeela aitza-kia izan, zeren «Legeak politika

ezberdinak eramatea ahalbide-tzen du eta horren erakusgarri daFrantzian pauso ezberdinakematen ari direla», hemengo go-bernamenduak euskal presoenhurbiltzeko obratzen ari dituenazken ekintzei erreferentzia zu-zena eginez. Gai garratz honen inguruan

soluzioak proposatzen dituzu«balore iraultzaileen arabera»,«Estatuaren paradigma segurita-rio onartzen ez dutenekin elkar-tasun politikoa bilatu(z), ea egunbatez indar aski biltzen den pre-soen kaleratzea beste neurri anti-kapitalistekin lotzeko». Kontua da nola elkartu ote dai-

tekeen Espainiako Estatuan «pa-radigma seguritarioa onartzen ezdutenekin», 2015etik isiltzerabortxarazten duen Mozal Legea

edo Muturruhala Legea (Espai-niako Ley Mordazadeitua denLey Ogánica de protección de la

seguridad ciudadanaaplikatuadelarik? Bixtan da zehaztu behar dela

EAEko Parlamentuak 2016koekainaren 22an erabaki zuela de-lako Hiritarren Segurtasun Legehori ez aplikatzea, «oinarrizkoeskubideak urratzen dituenaraua delako» eta «bai kazeta-

rien lana eta adierazpen askata-suna ere delitu bihurtzen dituela-ko». Baina nahiz Jaurlaritzak «Mo-

zal Legea» ez aplikatzeko eraba-kia hartu zuen, 2017ko irailaren4ean Euskal Kazetarien Elkarte-ak (EKEk) eta Kazetarien EuskalElkargoak (KEEk) aldarrikatu zu-ten «Ordutik, ordea, isunak,prozesu judizialak eta kazetarionaurkako erasoak» izan direla. Etabereziki Hala Bedi Irratiko kaze-tari bati gertatua azaltzen zutenkasu horretan adieraziz publiko-ki nola Ertzaintzak Mozal Legea

aplikatu zion 602 euroko isunaemanez delako kazetariari. Daki-zun bezala Emilio, Nafarroa Ga-raian, Katalunian eta EspainiarEstatu guztian anitzak dira legehorren interpretazioaren etaaplikazioaren kontra diren abotsoldartuak (Altsasuko gazteenafera, Madrilen ARCOn gertatuaetab.). Oroz gainetik lege horrenanbiguotasuna da azpimarratzen(ikus 6.16 artikulua; 37.04 artiku-lua; 36.06 artikulua; 36.06 arti-kulua; 36.04 artikulua…). Segi gintezkeen Emilio baina ja

hemen agurtu behar. IñautetakoLibertimenduen usantza luzatueta hedatu beharko ote Emilio?

3.000ETXEPARE LIZEOAREN ALDE SALDURIKO SAGARRONDOAK

Joan den larunbatean eman zioten bukaera Baionako Bernat Etxepare li-

zeo berria diruztatzeko abiatu zuten Hazten gaitu, hazten dugukanpaina-

ri. Balorazio ezin hobea egin dute: 260.000 euro jaso dituzte, 3.000 sa-

garrondo saldu, eta laborari bat instalatzen lagundu dute.

«50 urtez goitiko laborarien%60k ez dakite oraino beren etxaldeak segida ukanenduenez. Zenbat geldituko dirabelaunaldi baten buruan?»Daniel BarberarenaLaboraria eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Presoak eta biktimak izanen dituztehizpide apirilaren 6, 7 eta 8ko foroan

BAIONA bHiru eguneko foroa antolatu dute Bake Bideak eta Bakegile-ek elkarlanean ETAren armagabetze zibilaren urteurrena markatze-ko. 2017ko apirilaren 8an izan zen, Baionan, 20.000 herritarren babe-sarekin. Urte baten buruan, Frantziako Gobernuarekin izandako el-karrizketen ondotik, euskal preso batzuk Euskal Herrira hurbiltzenhasi dira. Apirilaren 6 eta 7an, euskal presoen eta euskal gatazkakobiktimen gaia izanen dute hizpide, Euskal Herriko eta nazioartekoadituekin. Apirilaren 8an, Arbolaren egiaeskultura estreinatuko dute.

ELEKETAAurelia Arkotxa

Emilio Lopez Adan

BERTSOA

Lana utzi ta kalera,plazara heldu da greba.Eskuan hartu papera,upa jarleku gainerabi belaunaldi baterata hitz ubelak airera.

Ubela, parma, moreahitz askoko koloreañabarduran du ordeaerran nahia gordea:egin dezagun hobeaemazten bizimoldea!

Zer da egun bat bakarra?Ona bazen ez da txarra.Orok on horren aparradugu hauspotu beharra;bilaka dadin oldarraurte guziko indarra.

M8SYLVAIN SENCRISTO

Xumai Murua

Doinua: Mehetegiko xakurra

Page 7: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

MUSIKA

BAIONALiher taldearen kontzer-

tua.

bGaur, 20:00etan, Zizpa

gaztetxean.

HENDAIASan Patrick eguna kari,

Ni Banna, The Very Small Orches-

tra, Boris Viande, The Forsaken

Shadow, Dingle Basterds, Lazy

Man’s Burden, Deiedra eta Los

Drunken Cowboys besteak beste.

bBihar, egunean zehar, hainbat

ostatutan.

KANBOXaramela abesbatza.

bGaur, 21:00etan, elizan.

LEKORNEWillis Drummond

taldearen kontzertua.

bBihar, 20:00etan, La Gaita

aretoan.

ANTZERKIA

AIHERRADaniel Landarten

Jendeakantzezlana, Ildoka

taldearen eskutik.

b Igandean, 17:00etan, Denen

etxean.

BAIONASakatrapu taldearen

Lezafinantzezlana.

bBihar, 18:30ean, Glain

elkartetxean.

HITZALDIAK

BAIONANotre-Dame-des-Lan-

deseko ZADeko kideekin solasal-

dia: gaurko egoera, Ambazada eta

etorkizuneko xedeak.

bBihar, 19:00etan, Mamitxulan, 17

Pontrique karrika.

UZTARITZE Gernika, Euskal Herri-

ko hiriburu historikoa eta sinboloa.

Jean Claude Larronde historialaria

eta Robert Poulouren eskutik,

Pablo Picassoren obraren azter-

tzeko solasaldia.

bGaur, 18:30ean, Lapurdi gelan.

BESTELAKOAK

AZKAINEMaurice Abeberriri

omenaldia, haren heriotzaren

30. urtemugan. Elkarretaratzea

Zizkoitzeko lepoan eta bazkaria

Axafla Baita ostatuan

bBihar, 11:00etan, Zizkoitzeko

lepoan.

Irudia b Hazparne

Txoriak Txori, katalanak LapurdinTxoriak Txori izeneko topaketaren bigarrenak katalanak eta euskaldunak elkartuko ditu. Bihar goizean hasiko

da Jondoni Joane aparkalekuan eginen den merkatuarekin. 16:00etan hitzaldiak izanen dira eta 18:00etatik ai-

tzina Idiak peñaren taldea Watsonek lagundurik, dantzak eta mutxikoak. 21:00etan elizan Olatz Zugasti euskal

kantaria eta Canimas katalanak ariko dira. Gauean, berriz, Gapelu Txek eta Gadafiste Brothers. GORKA RUBIO / ARP

Harian, migranteen egoeraz.

Bigarren saioan, Harian emankizu-

nean, migrazio fenomenoaren pa-

rean Europak neurriak nola zorroz-

ten dituen aztertu du Kanaldudek

Euskal Herriko eragileekin eta mi-

grante batzuekin ukan solasaldi

batzuen bitartez.

Gaur

7:00.Goiz Berri saioa.

7:30.Berri sail nagusia.

12:15.Petzero saioan Xumai

Murua bertsolaria.

19:05.Aitzur eta Jorra.

20:00.Errugbia zuzenean:

Biarritze-Aurillac partida.

LAKARRIMuskildiko gazteen

maskaradak. 10:00etan barrika-

dak eta 15:30ean plazako jokoa.

b Igandean, 10:00etan hasirik,

herrian zehar.

UZTARITZEKalakaño Errobiko

haurtzaindegien euskarazko hila-

betea Uztaritzen, Kanbon eta Itsa-

sun. Egitarau osoa: www.eke.eus.

bMartxoaren 27a arte.

BASUSARRIZanpantzarren auzia

Biez Bat ikastolak antolaturik.

bBihar, 17:00etan, herriko plazan.

DONAPALEUBiarritzeko Malan-

dain baletea.

bBihar eta igandean, 20:30ean eta

17:00etan, Saint Louis gelan.

HENDAIAPirritx, Porrotx eta Mari-

motots Borobilean.

b Igandean, 11:00etan, Beltzenia

pilotalekuan.

ITSASUPintxo Kabaret gaua Arro-

kagarai ikastolak antolaturik: Jurgi

Ekiza, Jon Itzaina, Pako eta Paxkal

Irigoien musikariak, Kafoz antzerki

taldea eta Xumai Murua eta Aimar

Karrika bertsolariekin.

bBihar, 19:00etatik aitzina, Sanoki

gelan.

ITSASUEuskaraldiaren abiatze

ekitaldia ipar Euskal Herrian.

bBihar, 9:30ean, Sanoki gelan.

KANBOMintz’apero, Marko Arms-

pach komikilariarekin topaketa.

bGaur, 19:00etan, Mediatekan.

Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 16a

Page 8: Ostirala 2018ko martxoaren 16a IX. urtea 344. zenbakia www ... · «Herritarrek izanen dute prota-gonismoa, ez konfederazioak; gu, hor izanen gara laguntza tekni-koa emateko, herriek

Joanes Etxebarria Bidarrai

2009az geroztik, Kanaldudekolangilea da Pantxika Maitia (Lan-dibarre, Nafarroa Beherea, 1964),baina aitzinetik ari zen laguntzai-le gisara. IPHB Biarno GaraikoOndarearen Institutuak (Biarno-ko Aspe, Ossau eta Baretos ibarre-tako instituzioa) dokumental bateginarazteko deialdia egin zuen,Aldudarrak Bideo elkartearekinaurkeztu zen, eta aste hauetanemaitza erakusten ari da zinemageletan.Kanaldudek jauzia eman duene-

tik zure lana aldatu ote da?

Ez. Orain arte ere web telebistazen, jariorik gabe, eta betidanikbideogintza baliatu dugu tresnabezala eztabaida sortzeko gai des-berdinen itzulian. Aldatu dena dajarioarekin gauza gehiago eginbehar dugula, webgunea etenga-be elikatu behar da (emankizunfreskoekin, erreportajeak, kirola,haurren saioa...). Aldatu dena dabehar dugula beti izpiritua zo-rrotz atxiki izateko gauza desber-dinak, eta taldea handitu dugula.Ezaguna zara erreportaje egile

bezala, baita mahai inguruen

animatzaile bezala ere.

Hautatu behar banu bat, gehiagoanimatzaile. Maite dut kazetari-tza, gauzen ikastea: hor ari garamigranteez emankizun bat egiten,ez da baitezpada gai bat aztertu,landu eta sakondu nuena; interesabadut abokatu bat ikustera joate-ko ziurtatzeko erraten dudana zu-zen dela, elkarte kideengana, mi-granteengana beraien ibilbideaongi ulertzeko... badut hori, eta,ene ustez, kazetaritzak funtzio ho-ri bete behar du. Baina gehien mai-te dudana da hartzea, ene baitanitzulikatzea eta berriz partekatzeaeztabaidak sortzeko. Besteak en-tzunez dut nire egunerokoa elika-tzen eta aberasten. Prozesu horidut maite: entzutea, partekatzeaeta elkarrekin berriz eraikitzea,beti kolektiboaren izpiritutik.Aldudeko ibarrean halako lan

bat egin zenuten, eta hortik lan

ildoak atera ziren. Aldudarrak

Bideo eragile gisa ari da?

Uste dut baietz. Aldudarrak Bideoezagutua da lurraldearen anima-ziorako tresna bat bezala. Hangaldetzen baduzu nola ikustengaituzten, ez gaituzte baitezpadaikus-entzunezko enpresa bat be-zala definituko. Erranen dute be-harbada bideoa baliatzen dugulaanimazio bezala. Aurtengo ate za-baletan lana hartu dute gaitzat,guk guretik ekarriko dugu: adibi-dez, Inxausetan grabatu genuenEusko Jaurlaritzako Angel Toña

[sailburu ohia] irabazi unibertsalazer den esplikatzen; gai horrekagian elikatzen ahal du horko go-goeta. Joan den urtean, GarapenKontseiluarekin lan bat egin ge-nuen osasunaz eta ongizateaz la-nean, horren inguruko baldin-tzez. Agian, ez dute horri pentsa-tu; beraz, bideoaren bidez ekarri-ko dugu gaia. Bideoa baliatzendugu lan tresna bezala. Kanaldudek egin duen urrats

berriak hori zailago egiten du?

Batere ez; ezagutuak izan gara ho-rretan. Gainera, gu bezalako tele-bista parte hartzaileen Frantziamailako sare batean parte hartzendugu, eta hor zinez prozesu horionartua da, ezagutua. Badakiguere horrek dituela fruituak ekar-tzen nolazpait. Ez duela izan beharerabakiak hartua hierarkia baten

bidez, hobe dela herritarrek be-renganatzen badute gaia, parte-katzen eta erabakiak hartzen bal-din badituzte. Nik sineste handiadut horretan, eta, funtsean, horidugu partekatzen egunerokoan.Bestalde, dokumental bat es-

treinatzen ari zara.

Hau beste lan bat izan da. Hor bil-tzen dira animatzailea, kazetariaeta laborantza mundua. Txikitikmurgildu naiz mundu horretan:laborari alaba naiz, nire anaia la-boraria da, eta nire ingurugiroalaborantza da. Maite izan dut,proiektu kolektiboak maite ditut,Sagartzearen bidez sartu nintzenArrapitz federazioan. Izan delarikdeialdi hori, interesa izan dugu,eta hartuak izan gara. Joan den os-tiralean, Maulen [dokumentala-ren aurkezpenean] entzun dut le-

hen galdera: «Pantxika, zerenda-ko egin duzu hori Biarnon?». Horizan da deialdi bat, ikusiz egoera:330 etxalde, horietarik 100 labo-rari 55 urtez goiti, eta 100 horieta-rik 80k ez segidarik. Ez baldin ba-dira arras zenbaki horiek ere he-men Ipar Euskal Herrian eta men-di eskualdean, ez gara urrun. Zor-tzi edo hamar urteren buruanhorretan izanen gara. Pentsatudut interesantea izaten ahal zelagai horren barnetik lantzea. Gai-nera, ez zuten nahi errezetarikinstalatzeko, edo zer den gauregun ibilbidea laborantzan plan-tatzeko... Nahi zuten gehiago jen-deen lekukotasunetan oinarri-tzea, intimitate horretan sartze-ko. Hori izan da desafio handiena. Euskal Herriko begiradarekin

joan ote zinen hara filmatzera?

Joan naiz a priori-rik gabe. He-men beti harro gara. Hemen besteleku guztietan baino gehiago ins-talatzen dugu, hemen mendianbizi gara, hemen kalitatezkoekoizpenak, lau sor-marka badi-tugu... beti harro gara, eta uste du-gu besteetan gauza gutxi egitendela, ez zait iduritzen. Nahiz be-rant heldu den, iduritzen zait tres-na hau sortzeko ideiarekin aitzin-dari izan direla. Dokumental hauez da bakarka so egiteko telebistaaitzinean; DVDak eginen dira,baina ez da hori funtzioa, bai aldizeztabaidak sortzea. Biziki maitedut Julien Lassallek, [Biarnoko]hiru ibarretan transhumantzianari diren hazleen kideak, erratenduena: ur putzu batean sartzenbaduzu eri bat, borobilak egitendira, eta emeki-emeki zabalduzjoaten dira. Hori zuten xedea hauegitearekin: mintzaraztea, ez bai-ta erraza aipatzea eta aipatzeare-kin menturaz zerbait gogo piztu-ko dela. Hara joan naiz zinez kon-paraketarik egin gabe. Zer oihartzun izaten ari da Ipar

Euskal Herrian?

Lehen hitzak errealismoa, emo-

zioa izan dira... jendeek sentitzendute arlo hori ezagutzen dugula,sentsibilitate zerbait badugula. En-tzun dut ere errespetuarekin egindugun zerbait dela, hasteko segurjujamendurik gabe. Uste dut jen-dea identifikatzen dela eta, nahiz ezden erraza, laguntzen duela jendeabere lekukotasuna ekartzera eta ezbakarrik laborantza arloan. Hobeoro har herrietako biziari lotu go-goetak sortzen baditu, ez bakarriklaborantzarenak.Harian, zure emankizun berria-

rekin ere gaiak barnatzeko para-

da baduzu.

Bai, eta biziki maite dut. Emanki-zunaren bidez nahi genuen gai bathartu, eta horren itzulian entsea-tu hirukotean —Christophe Ayezeta Mathieu Gouillardekin—lan-tzen. Ossau-Irati sor-markarengaia landu dugu lehenean; hain-besteraino da sentsiblea momen-tu honetan... sentitu dut momen-tua zela ateratzeko, gaia sentitzenbaitut. Badu hilabete bat bainogehiago hedatua izan dela orain;hastapenean erran digute eroakginela gaia tratatzeko molde ho-rretan momentu honetan, etaorain, halere, erraten didate badi-rela gauza batzuk pentsatu beha-rrekoak. Hori baldin bada arruntgure lanean kausitzen da. Ondo-koa migranteez izanen da, eta api-rilean izanen den foroa aitzinemankizuna hedatu eta eztabai-dak antolatzeko manera badelaerran diet Etorkinekin sarekoei.

«Dokumental hau ez dabakarka so egitekotelebista aitzinean»

Pantxika Maitia b Kazetaria

Kazetaria da Maitia, eta Kanalduden mahai inguruetako animatzailegisa ere ari da. Orain, zuzendu duen ‘Ta qué canté éra montanha’(Mendiak kanta dezan, biarnesez) dokumentala erakusten ari da.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko martxoaren 16a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]