Euskaltzaindia - Euskaltzaindia - Nofarkario...1994/11/11  · nago», azaldu zuen alaitsu...

8
Nofarkario Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko azaroaren 11 / IV. urtea /152. zenbakia OSKAR MONTERO Jose Miguel, Miguelen itzaLa Miguel eta Jose Miguelek, Indurain eta Etxaba- rrik, euskal kirolaren historian tokia egina dute aspalditxo. Atarrabiarrak atzean izan du beti abartzuzarra, eta gutxitan ezagutu da halako biko- te sendorik lehia inon baino handiagoa den mundu honetan. Haste-hastetik elkarturik, amaiera ere elkarrekin egingo omen dute, edo ia. «Miguel baino lehentxeago erretiratukonaiz, azken esprin- ta ikusteko», azaldu digu Banestoko zuzendariak. Zubian barna BINGEN AMADOZ SanMartin Eguna gogoan S an Martin egunak eguraldi ona ekarri ohi digu, bainarf ez beti berri onak. Egun ho- nekin batera burura datorkit go- goeta benetan larria. Hamabost urte joan dira iadanik gertatu ze- netik eta bizi bizirik dirau oroi- menak. Hainbat aldiz errepikaturiko eskena suertatu zen hartan ere. Berdez jantziriko armadun ofi- zialak errepide bazterretan zeu- den, aurretik bertan egondako kontrola altxatu ondoren. Be- raietariko bat tiroka hasi zen on- dotik pasatzen ari zen kotxe ba- ten kontra. Barnean zihoan gazte bat hilik geratu zen, hura zergai- tik gertatzen zitzaion galdetzeko betarik izan gabe. Miguel Arregiren heriotza bere gain hartu zuen ondoren izandako epaiketan gixajoaren itxura omen zeukan armadun haietariko batek eta inor hiltzeko eskubiderik eta arrazoirik ez ba- zuen ere, hilabete bateko kar- tzela-zigorra jaso zuen epailea- rengandik goardia zibilak. Gure herriko errugabe baten bizitzak ez du gehiago balio estatuko bo- teredunentzat, hori eta inorren bizitza itzultzeñ ez duen diru apur bat. Ustelkeri kontuak, zuzentasu- naren kontrakoak ez dira atzo- koak. Hala ere, hainbat aldiz itxurarekin engainatzen gaituen gobernu-sistemak ezin izanen ditu egindako hau bezalako bi- degabekeriak sekulan garbitu. Hildako guztiak ez dira berdinak. Etziren berdinak Nafarroako bi- de bazterretan akabatutakoak eta Jainkoaren izenean hildakoak. Sistema aldatu omen eta hil- dakoek desberdin izaten segitu zuten eta beldur naiz ez ote garen horretaz jabetzen bakarrik ger- tutik bizitzen ditugunean. Izan, izaten da izena duen orok, dio sinismen zaharrak. As- paldi hontako gure gizarte ho- netan badirudi izan, izaten direla bakarrik ikusi eta gertutik bizi- tzea tokatu zaizkigunak.

Transcript of Euskaltzaindia - Euskaltzaindia - Nofarkario...1994/11/11  · nago», azaldu zuen alaitsu...

  • Nofarkario Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko azaroaren 11 / IV. urtea /152. zenbakia

    OSKAR MONTERO

    Jose Miguel, Miguelen itzaLa Miguel eta Jose Miguelek, Indurain eta Etxaba-rrik, euskal kirolaren historian tokia egina dute aspalditxo. Atarrabiarrak atzean izan du beti abartzuzarra, eta gutxitan ezagutu da halako biko-te sendorik lehia inon baino handiagoa den mundu honetan. Haste-hastetik elkarturik, amaiera ere elkarrekin egingo omen dute, edo ia. «Miguel baino lehentxeago erretiratukonaiz, azken esprin-ta ikusteko», azaldu digu Banestoko zuzendariak.

    Zubian barna B I N G E N A M A D O Z

    SanMartin Eguna gogoan

    San Martin egunak eguraldi ona ekarri ohi digu, bainarf ez beti berri onak. Egun ho-nekin batera burura datorkit go-goeta benetan larria. Hamabost urte joan dira iadanik gertatu ze-netik eta bizi bizirik dirau oroi-menak.

    Hainbat aldiz errepikaturiko eskena suertatu zen hartan ere. Berdez jantziriko armadun ofi-zialak errepide bazterretan zeu-den, aurretik bertan egondako kontrola altxatu ondoren. Be-raietariko bat tiroka hasi zen on-dotik pasatzen ari zen kotxe ba-ten kontra. Barnean zihoan gazte bat hilik geratu zen, hura zergai-tik gertatzen zitzaion galdetzeko betarik izan gabe.

    Miguel Arregiren heriotza bere gain hartu zuen ondoren izandako epaiketan gixajoaren itxura omen zeukan armadun haietariko batek eta inor hiltzeko eskubiderik eta arrazoirik ez ba-zuen ere, hilabete bateko kar-tzela-zigorra jaso zuen epailea-rengandik goardia zibilak. Gure herriko errugabe baten bizitzak ez du gehiago balio estatuko bo-teredunentzat, hori eta inorren bizitza itzultzeñ ez duen diru apur bat.

    Ustelkeri kontuak, zuzentasu-naren kontrakoak ez dira atzo-koak. Hala ere, hainbat aldiz itxurarekin engainatzen gaituen gobernu-sistemak ezin izanen ditu egindako hau bezalako bi-degabekeriak sekulan garbitu. Hildako guztiak ez dira berdinak. Etziren berdinak Nafarroako bi-de bazterretan akabatutakoak eta Jainkoaren izenean hildakoak.

    Sistema aldatu omen eta hil-dakoek desberdin izaten segitu zuten eta beldur naiz ez ote garen horretaz jabetzen bakarrik ger-tutik bizitzen ditugunean.

    Izan, izaten da izena duen orok, dio sinismen zaharrak. As-paldi hontako gure gizarte ho-netan badirudi izan, izaten direla bakarrik ikusi eta gertutik bizi-tzea tokatu zaizkigunak.

  • GURE AUKERAK

    ANTZERKIA 'Una de casas' izeneko obra taularatuko du gaur ostirala, Tu-nantes del Norte antzerki tal-deak. Iruñeko Gaztetxearen sei-garren hilabete betetzen dela eta, Euskal Jai pilotaleku zaharrean izanenda, gaueko lO.OOetan.

    Teatro Paraiso taldeak 'Zapa-tos rojos' izenburuko lana aur-keztuko du gaur ostirala Tafalla-ko Kultur Etxean. Kultur Patro-natoak antolaturik, arratsaldeko B.OOetan hasiko da. Sarrerak 300 pezetan salduko dituzte.

    Xahutondo taldeak 'Cancio-nes del viejo Sur' izeneko obra taularatuko du bihar, larunbata, azaroak 12, Barasoain herrian. 'Udazkeneko Bira' zikloaren barruan, arratsaldekg 8.00etan hasiko da, Valdorba Elkartean.

    ZINEMA 'El amigo americano' Win Wenders zinemagileraren peli-kula eskainiko dute heldu den asteartean, azaroak 15, Iruñeko Olite zineman. Arratsaldeko 8.00etan hasiko da eta sarrerak 350 pezetan salduko dituzte.

    'Ensayo de un crimen, La vida criminal de Archibaldo de la Cruz' izenburuko pelikula bota-ko dute heldu den ostegunean, Iruñeko Olite zineman. Nafar Ateneoak antolatu duen Zinema Mexikarrari buruzko zikloaren barruan, arratsaldeko 8.00etan hasiko da. Sarrerak 350 pezetan salduko dituzte.

    BESTELAKOAK ™ Itxaro Bordaren azken libu-ruaren aurkezpena izanen da gaur Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean, arratsaldeko 8.00eta-tik aurrera. 'Bakean utzi arte' izenburuko liburuaren berri emanen du idazleak Ansoleaga kaleko elkarteko aretoan.

    Felix Iñurrategi mendizalea-ren eskutik diapositiba emanal-dia izanen da gaur ostirala, Urri-tzan. Euskara Zerbitzuak antola-tuta, gaueko 11.15etan hasiko da, herriko elkartean.

    'Folk ametsetan' izeneko musika zikloaren emanaldiak izango dira asteburu honetan Kastejon, San Adrian eta Bazta-nen. Alamar taldeak saio eskai-niko du gaur ostirala San Adria-nen, gaueko 9.30etan Kultur Etxean. Talde bera ariko da bi-har, azaroak 12, Kastejonen, gaueko 10.30etan Kultur Etxean eta igandean Baztan aldera hur-bilduko da bere emanaldia es-kaintzera, arratsaldeko 8.30eta-tik aurrera Salon Kasinoan.

    jon ALonso

    Ikusi beharrekoak Iruñean, herrixka guztie-

    tan bezala, jendeak badu halako behar bat noizean behin auzokoaren galtzerdien urrina usaintzekoa, ondokoa nola zahar-tzen den baieztatzekoa; ez da na-hikoa egunero elkarrekin topo egitea, urtean bizpahiru aldiz ko-meni da ospakizun solemneren

    bat antolatzea xede horrekin. Ho-rrelakoetan bere gisako prestuta-sun eta jatortasun iabelak' bana-tzen dira, edozeinek eskura ditza-keenak, hemen ez da usatzen eta Arzallusen 'pedigree-ak' bana-tzeko era bihurri eta gaizto hori. Jendea inoiz baino ziudadanoago sentitzen da eta era eroso honetan eraberritu dezake aldamenekoa-rekiko herra izkutua.

    Osasuna bigarren mailan da-goenez eta Riau-riaua debekatu dutenez, ordea, gero eta bakana-goak izaten dira auzokoaren gal-tzarbeko izerdi-usainaz gozatzeko aukera erritual hauek. Beharrik

    Eliza Katolikoa etorri den gauza pixka bat konpontzera; katedral bat berriz irekitzea ikuskizuna emateko aukera ona da. Txalotze-koa da, benetan, hierarkia ekle-siastikoak espektakuluak antola-tzeko duen trebezia. Ateo eta ag-nostiko ergelok oraindik ez gara konturatu zenbat ikasi behar du-

    gun; hegan hasi ezkero, gu oiloak eta haiek bele.

    Nahiko nuke, zinez nahi ere, Elizaren gorabeherak hitzetatik haruntzago —bihotzez, alegia— errespetatzea. Ezin dut, haatik. Ezin dut eta ahaztu sotana baino beltzagoa dela barrenetan gorde-tzen duen kedarra. Igandeko an-tzerkia non bizi garçn gogoraraz-tera —berriro go'goraraztera, inoiz ahaztutzeko tenorean izan bagina bezala— etorri da. Gauza ongi antolatuta zegoen, denek az-pimarratu dute zeinen ongi orde-natua zegoen asuntua; Txokarro-tarrak toki ohorezkoetan —bateon

    bat kalkuladora eta guzti joan omen zen—, eta Jaungoikoaren artaldea hondoan: umegaltzearen aurkakoak, mesokrata ilustreak, halabeharrez hortik pasatzen zen Murciako bat; baina gorriak eta ateoak ere bai. Denok gara eta, •Jaungoikoaren ardiak. Eta denok behar dugu. nonbait. herrixkako

    historiaren une printzipaletan nor garen erakutsi.

    Asuntua bukaturik, ardiak, Aita Sainduaren bedeinkapena hartuta (a zer nolako pelotazo izpirituz-koa, indulgentziak eta gainerako arima-kontabilitate harrigarri ho-riek daramatenentzat), miraku-luaren bila joan ziren; hau da, 'Les Luthiers' ikusteko txartela lortzen saiatu ziren. Idatzita dago, ordea: asko dira deituak, gutxi aukera-tuak. Txokarrotarrak, bere alde-tik, pelotazo izpirituzkoaz gain pintxo batzuk jaten gelditu ziren. Txartelak aurretik zeuzkaten erreserbatuak, antza.

    ASTEKO PERTSONAIAK

    Jorge Nagore Pilotaria

    Lau t'erdiko Txapelketa hasi berria dago baina ezusteak izan dira lehen partidutan. Horietako bat Jorge Nagore Irurtzungo pilotari gazteak eman zuen, Errastiren kontra zuen partiduan irabazi baitzuen joan den igandean. Eskoriatzan izan zen partidua eta naparrak 22-16 aldeko emaitza lortu zuen, partidu serioa egin eta gero. «Errastiren kontrako norgehiagoka gogorra izan zen eta kostata atera nuen, baina azkenean irabaztea lortu nuen. Jakina, hori egin eta gero oso pozik nago», azaldu zuen alaitsu irurtzundarrak. Heldu den igandean, ordea, beste konpromezu latza izanen du, Errandonearen.kontra jokatu behar baitu. «Aurrekoan bezala zaila izanen da garaipena lortzea, baina ez ezinezkoa».

    Juan Antonio Ibiriku Enpresaria

    Nafarroako Hegazkin Konpainia S A izeneko enpresako presidentea da Juan Antonio Ibiriku, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko Presidente ohia. Hegazkin konpainia hau sortzeko asmoz lanean izan dira azken hilabetetan herrialdeko 30 enpresari inguru eta azkenean lortu dute, Gobernuaren baimenarekin. Exekutiboak, orain, bertan partehartuko duen ala ez erabaki behar du. «Gobernuaren partehartzea interesatzen zaigu», azaldu zuen Ibirikuk, eta hortan ari dira lanean. Konpainia honek Madril, Bartzelona, Galizia eta Hego Euskal Herriko hiribururekin batera bidaiak egingo ditu eta horretarako hitzarmena sinatu du Air Truck enpresarekin, hegazkinen alokairua eta bestela-koak zehaztuz.

    AHAZTU GABE!

    KULTUR ASTEA 1 , Iruñeko Alde Zaharreko Auzo

    Elkarteak antolatuta, 'Auzo osasuntsu baten aldeko astea' izeneko aste kulturala hasiko da heldu den astelehenean. 'Emakumea eta osasuna' izen-buruko mahaingurua izanen da astelehenean, arratsaldeko 7.30etan, Hizkuntz Eskolan. Bertan, Andraize, Andrea eta familiako mediku bat izango dira. Asteartean, 'Drogomen-pekotasuna eta HIESa' gaiari buruz ariko dira gaixotasun horren inguruan mugitzen di-ren zenbait talde. Asteazke-nean, 'Alde Zaharra osasun-garria ote?' galderaren ingu-ruan hitz eginen dute udala, Osasun Institutoa eta Osasun Zentroko kideek. Iñaki More-no medikua eta Osasun Zen-troko kide bat 'Osasun zahar-tzaroan' gaiaz mintzatuko dira ostiralean, 5.00etan San Fran-tzisko Jubilatuen Egoitzan. Larunbatean ekitaldi ugari izango dira, animazio taldeak kalean, tren berezi bat, eta Auzo Jaia goizez; Arratsaldez, dantzaldia Mutiko Alaiak eta Fraile Gaitariekin.

    j e n e r o x u m e k o a k

    Azeria zeruan ura eda-ten ari da. Azeri horri isatsa ukitzen dion arra eme bihurtzen da, eta emea ar. Ortzadarra ukitu zenuen horrek, emea edo arra, esan ie-zaguzu nork sentitzen duen plazer gehiago la-rrutan, emakumezkoek ala gizonezkoek?

    ELIAS SARASA - ERRO

    ADI! * „„•„„„.>„>,„.„..>,>,>,..,.>„

    EUSKALERRIAIRRATIA FM91.4

    Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik 1 l.OOetara.

    X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

    Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

    ARALAR IRRATIA FM 106.2

    Astean zehar 13.30etatik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

    KARRAPE IRRATIA FM 107.8

    Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

  • HERRIZ BERRI

    Bakaiku

    Intsumisioaren aldeko jaialdiak arrakasta handia lortu zuen

    A A M I A AMILIBIA / BAKAIKU

    Antzerki eta bideo emanaldi antimilitaristak eta La Polla Re-cords taldearen kontzertuak mila lagun baino gehiago bildu zituen joan den larunbatean Bakaikuko pilotalekuan. Rock jaialdia Sa-kanako Antimilitarista Taldeak (SAT) antolatu zuen gose greban diren 47 intsumituen alde eta sakabanatzearen aurka. Javier Aiestaran Bakaikuko alkateak, 20 hilabete kartzelan egon on-doren kalera aste honetan bertan atera dena, jendaurrean gose greban dauden intsumituen ko-munikatua irakurri zuen. Aste-buru honetan Sakanan itxialdiak eta baraualdiak izanen dira, in-tsumisoen egoera gogorra sala-tzeko.

    La Polla Records, Flitters eta Desterrados rock taldeek bete egin zuten Bakaikuko pilotale-kua. Dena antolatzen lan handia egin zuten SATeko gazteek, eta arrakastak argi utzi zuen merezi zuela. Desterrados taldea izan zen bere musikarekin jendea dantzan jarri zuen lehena. Fli-tters taldeak azken lana aurkeztu zuen bertan, gomabitsez eginda-ko txotxongilo erraldoiak eta guzti, eta Lizarrerriko taldeak zalaparta handiz eta erritmo bizi eta indartsuekin piztu zituen jendearen gogoak. La Polla Re-cords taldeak Sakanako intsumi-

    La Polla Rccordsek animoak berotu zituen Bakaikun.

    tuekin zuen hitzezko agindua bete eta berriro ere sasoian dau-dela erakutsi zuten, eta guztia eman zuten, dakiten bezala.

    Musika indartsua, beraz, baina hori ez zen dena izan. Kontzertua hasi baino lehen antzerki antimi-litarista.izan zen. Gidoia, orain gose greban dagoen Martin Ze-laia intsumitu altsasuarrarena zen. Hiru arotan banatzen zen gizadiaren historiaren indarke-

    ria: Historiaurrean, non indarrez menderatzen zuen basati batek gizatalde bat; Erdi Aroan bestea, non nekazari talde batek erre-gearen boterea zalantzan jartzen zuen, eta azkenik, gaur egungo gizartea, armadaren izaerak da-karren kontraesana azaltzen zuena.

    Ikus-entzuneko emanaldi ba-tzuk ere tartekatu ziren jaialdian zehar. Koxkorron taldeak egin-

    dako bideo-lanak pilotalekuko paretan proiektatu ziren eta ar-madaren indakeria eta sarraskiak azaleratu zituzten, irudi latzak musika eta soinuz egokiturik zeuden. Jaialdian Sakanako in-tsumituak ere omendu zituzen. Estatuko kartzeletan sakabana-tuta, Iruñeko kartzelan daudenak eta egondakoak, eta baita atxi-lotzeko agindua dutenak aipatu zirenbertan.

    Liiarra

    VI.AzaroEkologikoa martxan

    LIZARRA

    Lizarrako talde ekologistak antolatutako VI. Azaro Ekologi-koa hasi zen atzo bertako Fray Diego kultur etxean, Mikel Na-zabal etxarriarrak eginiko 'Ur-basa-Andia Natura bizirik' bi-deoaren proiekzioa eta ondoko debatearekin. Gaur, arratsaldeko 8.00etan 'Ekologia eta Kontsu-moa' gaiaz ariko da Jordi Bigas 'Integral' aldizkariko zuzenda-ria. Igandean, hilak 13, Bardee-tara txangoa antolatu dute anto-latzaileek, bertako ikerlarien azalpenez lagunduta. Heldu den asteazkenean, hilak 16, Jean Jacques Annauden 'En busca del fuego' izeneko pelikula ikusi ahal izanen da, eta ostegunean, hilak 17, 'Itsasoaren arazo eko-logikoak' izanen dute mintzagai Esteban Olaizolak, eta Ricardo Aguilarrek.

    - JTataM

    Permakultura teknika berriari buruz ikastaroa antolatu du Bio Lurrek

    P A T X I I M I A R / IRUNEA

    Permakultura izeneko tekni-kari buruzko ikastaroa egiten ari da egunotan Tafallako E1 Vivero Azienda-Eskolan, Bio Lur Ne-kazaritza Ekologikorako Elkar-teak antolatuta. Atzo hasi ziren jardunaldiek igandera arte iraungo dute, eta bertan irakatsi-ko da nola lor daitekeen, paisaia aztertuz, inguruarekin estuki lo-tutako nekazaritza ekologikoa.

    Permakultura, hain zuzen, nekazaritza ekologiko mota bat da, bereziki egokia azienda txiki edo baserriendako. Izan ere, teknika honen bidez, ingurugi-roari erreparatzen zaio ezer egin baino lehen, eta aziendaren in-guruan dauden baliabide guztiak aprobetxatzen ditu ahalik eta

    hobekien. Horretarako egoera aztertu egiten da lehendabizi, hau da, ura, inguruko zuhaitzak, lurra bera, eta horren arabera bertan zer ekoiztu behar den era-bakitzen da. Horretarako oso energia gutxi erabiltzen da, ez delako lur mugimendurik egiten, gutxi erabiltzen direlako maki-nak eta errekurtso naturalak ongi aprobetxatzen direlako.

    Atzo hasi zen ikastaroan in-guru jakin batean egin daitekeen diseinu teknikak jarriko dira praktikan, eta horren oinarriak azalduko dira, bai baratza egoki-tzeko bai eguneroko bizitzan aprobetxatzeko. Ondoren, txan-goa egingo da. Orduan azalduko da nola jakin daitekeen zona bat gaixorik edo baldintza onak di-tuen, zer egin daitekeen bertan,

    zer esplotazio motak para dai-tezkeen eta abar.

    Ikastaroa Richard Warde ne-kazari ingelesak emango du, lau urte luze baitaramatza arlo ho-netan lanean eta ikastaroak ematen. Monsant Kataluniako elkarteko partaidea da, eta elkar-te hau ahalegindu da gehien tek-nika hori zabaltzen. Bertan bil-tzen dira arkitektura, ekologia, basozaintza eta beste hainbat ar-lotako adituak.

    Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Bizkaian batez ere, hasiak di-ra dagoeneko teknika hau ezar-tzen zenbait baserritan, baina Nafarroan hau izanen da lehen-dabiziko ikastaroa. Bio Lur el-karteko bazkideendako ezezik, interesatu ororendako ere irekia da ikastaroa.

    Nmrreriako iturritik

    Juan Kruz Lakasta

    A l z h e i m e r r a k jo ta Alzheimer gaitzak zahartzaro-

    ko zoramen goiztiarra eragiten du. Gauzak horrela, joan den egunean egunkarietan Donald ahateak Al-zheimer gaitzak jota zegoela aitor-tzen zuela irakurri nuelarik, berria surrealista iruditu zitzaidan. Bate-tik, nola erotuko da aspaldi-aspal-didanik behin eta berriz burutik jota dagoela erakutsi duen cowboy sinpletzar hori?. Bestetik, nola izanen da goiztiarra Hollywoode-ko harrobiak inoiz emandako ha-rririk za- tarrenak 83 urte bete di-tuenean pairatzen duen zahartza-roko zoramena?

    Aburua kaskoan jira-biraka hel-du nintzen Alde Zaharrera. Koa-drilakook ohitura zaharrari jarrai-ki, lehenik eta behin lepo beteta zegoen Kaldereria kaleko Sua ta-bernan sartu nintzen, eta, soberan neuzkan isurkinak landara isur-tzeko premiak estuturik, zuzen-zuzenean komunera joan nintzen, tabema aldez alde zeharkafuz. Es-ku artean auzi serio samarra nera-bilela, egonezinak asaldatu nin-duen. Suan pilatutako dozenaka lagunen artean ez nuen aurpegi ba-kar bat ere ezagutu. Oñatiko abes-lari tristeak bezala «Ez da posible,

    ezin liteke» pentsatu nuen ene gol-korako, eta horren gibeletik «Non dira ezagun eta lagun guztiak?». Komunetik ajtera nintzen, eta be-rriro ere inor ez nuela ezagutzen ikusi nuen. Ez nituen ezagutzen, ala ez nituen gogoratzen? Alzhei-merrak jota al nengoen?

    Azkenik, amnesiatik ateratzeko atea ireki zidan aurpegi ezagun bat ikusi nuen, zerbitzariarena hain zuzen. «Zer gertatzen zait, bada? Alzheimer gaitzak jo- ta al nago?» galdetu nion urduritasunak erraiak nahasten zizkidala. «Ez bada. Zu Lakasta gaitzak jota zaude», eran-tzun zidan berak. «Eta larria al da hori?» i- taundu nion segituan, ha-ren eran- tzunak batere lasaitu ez ninduela eta. Berak, azkenik, erantzun argigarria eman zidan. «Doktoreek, oraingoz, ez dakusate afera oso argi, Lakasta. Argi da-goen gauza bakarra zera da, gaitza horrek jotak zaudetenok ez zare-tela ostegunetan Alde Zaharra Unibertsitate Publikoko ikaslez betetzen dela gogoratzeko gai».

  • Jose Miguel San Miguelen itzalpean

    ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

    Bera da herri honetako txi-rrindularitza mail gorenera era-man duena. Hemengoek osatu-tako taldearekin bost Tour lor-tzeaz gain, ehundaka milioi pe-zeta mugitzen duen enpresa sortu du, eta ospea lortu eroena diru-dien kirol honen historian. Jose Miguel Etxabarriri aitortu egin-go zaio luze gabe 1980an hasi zen historia honen buru eta biho-tza izatea, eta taldeko lorpen eta porrotetan bere erantzukizuna aitortzen du duda izpirik gabe. Bera izan zen orduko errekorra hobetzeko ahaleginean ilusio handiena jarri zuena, eta Tony Rominger suitzarrak joan den as-teburuan kendu izanak ilusio

    Jose Miguel Etxabarri.

    hori ez duela zapuztu dio. EGUNKARIA.— D e n b o r a l d i a amaitu berri da, eta amaitu da ustekabe galantarekin, Romin-gerren errekorrarekin alegia. Horrek ez dizue zapore mikatz samarra utzi? JOSE MIGUEL ETXABARRI.— Niri zapore handia utzi dit. Helburuak bete egin ditugu, eta duela zen-bait urte neure buruan zegoen ametsa —orduko errekorraren sailkapenean izatea— lortu dugu Indurainekin, hemen inoiz izan den txirrindulari onenarekin. Badugu errekorra, beraz. Hor gaude, zerrendan. Tourra —lau-garren aldiz jarraian—, Pedro Delgadoren agurra, Banesto tal-dearen emaitza onak, denak la-gundu du zaporea, berriro ere, ona izan dadin, Galdetzen badi-date ea Romingerrenak baliorik kentzen dion Indurainen saioa-ri... ba, ez dauka zerikusirik! Errekorra oso ongi etorri zaio Romingerri, baina ez du lauso-tzen, inola ere ez, Indurainek egin zuena.

    H urrengo denboraldiari azken ukituak ematen ari dela, zaila da oso kafe baten inguruan gizon honekin mintzatzeko parada aurkitzea. Behin lortuta, gozoa, jatorra du oso hizketa, baina, hitz txarrik ez badu ere, siitsu aritzen da Miguelen eta Banestoren inguruan, bere bizitzaren inguruan. Hori dela eta, Atarrabiakoak elastikoa azken aldiz eranzten due-nean, kanpotik ikusi eta gozatu nahi duela dio.

    Miguel baino lehenago erretiratuko naiz»

    EGUNKARIA.— Zuendako uste-kabea izan da? ETXABARRI.— Ni ez naiz harritu. Miguelek errekorra hobetu zue-nean esan nuen —eskerrak or-duan esan nuen!— hori ez zela bere marka. Uste dut Rominge-rrek ahal zuen guztia egin duela Bordelen, eta Miguelek oraindik gehiago egin dezake. Zenbat den hori? Ez dakit. Baina puntu go-ren hori lortzeko Miguelek agur esan behar baldin badio Tourrari, ba, n a h i a g O dut Tourra, eta erre-korra etorriko da. Ez naiz horre-kin itsutzen, egiten badugu mar-ka ondu egingo duen beste bat etorriko delako. Aurten espe-rientzia handia hartu dugu eta gainditu dugu. Eta horretaz gain errepidean genituen helburuak bete egin ditugu. Romingerrek huts egin du errepidean, eta apur bat salbatu da errekorrarekin. O-so ongi, eta onartu egin behar da bere meritua. Hilabetetan landu egin du, eta mail handia dauka. EGUNKARIA.— Denboraldi be-rezi samarra izan da, nolanahi

    ere, oso gauza ezberdinak bizi izan dituzuelako —Indurainen flakiak Giroan, lorpen handiak Tourrean eta errekorrarekin—. Zer balantzea egiten duzu? ETXABARRI.— Giroa irabazi ez zuenean, Tourra galduko genue-la zioten batzuek. Miguelek ez zuen Giroa galdu, baina ez zuen Giroa irabazi, bere betiko hel-burua Tourra izan eta delako. Giroan ez zegoen sasoi betean,' min izan zuelako denboraldiaren zehar, behar bezalako presta-kuntza ez zuelako izan... Ezin da esan galdu edo irabazi duela, azalpenak bilatu behar dira ho-rretarako. Eta azalpenak hor daude, beraz normala d&. Ordea, ni asko kezkatzen nau afizioaren jarrerak, uste dudalako ez da-kiela emaitzak onartzen. Migue-lek gauza handi bat erakutsi digu aurtengo Giroan. Erakutsi zuen pertsona bat zela, ez zela gain-diezina, eta bazekiela borroka-tzen. Jendeari etsenplua eman nahi baldin badiogu, gaindiezina den pertsona batek ez digu balio,

    OSKAR MONTERO

    hori naturaren dohaina ez beste-rik izan daitekeelako. Ez, borro-katzen eta galtzen duten pertso-nen aurrean gaude, kiroltasunez galtzen dakiten pertsonen au-rrean, hain juxtu. Jendeak ez omen du ulertu Miguelek edo-zein momentutan huts egin de-zakeen pertsona dela, eta hori de-silusio handia izan da niretzat. Hori ez bada ulertzen gizarte ho-rrekin nahasi naiz, oker nago. EGUNKARIA.— Gaizki ohituta gaudela uste duzu? ETXABARRI.— Oso gaizki, eta horrek kezkatzen nau. Nik ikusi nuen nola gelditu zen gasolinarik gabe Santa Cristinan, maglia arrosarantz zuzen-zuzen zihoala. Nik banekien hori, eta banekien zergatik zen. Baina jendeak ez zuen hori onartu, eta esan zuen azkenetan zegoela, ez zuela pres-takuntza nahikorik. Horrek balio izan digu jakiteko goian egotea oso polita bai, baina iragankorra dela. Geroztik ez zaizkit losen-txak balio.

    Losentxak, hain segur, sobera

    izan ditu 1980an Reynoldsekin hasi zenetik, eta baita oztopo franko ere, ausardia nahi adina erakutsi baitzuen hasiera-hasie-ratik. Hiru urte geroago Tourrera joateko asmoa azaldu zuenean eroturik ote zeuden entzun behar izan zien askori. Hamaika urte geroago munduko talderik one-netakoa dauka, eta prestigioa as-ki onartua. EGUNKARIA.— 1983an, Tourre-ra heldu zinetenean Delgado eta Arroyorekin, gizarajotzat har-tzen zintuzten Frantzian. Gaurtik ikusita, ordea, bai Reynoldsekin bai Banestorekin egin duzuen bi-deak oso ongi planifikatuta di-rudi. Orduan bazenuen gaur egungoa buruan? ETXABARRI.— Dena denboraren poderioz heldu da. 1983an Tou-rrera joan ginenean jendeak ba-rre egiten zigun aurpegira, eta esaten zigun: 'Hori da JaungOi-koari hika aritzea!'. Eta gu begi-rune osoz joaten ginen, baina us-te genuen helmuga berriak bilatu behar zirela. Ez zen gure txirrin-dularitzaren garairik onena, bai-na orduan heldu ziren Arroyo, Gorospe, Delgado, belaunaldi osoa... Eta belaunaldi horrekin lortu genuen hau guztia. Behetik hasi ginen, eta uste genuena bai-no gorago heldu gara. EGUNKARIA.— Biek, Arroyok eta Delgadok, zure taldea utzi zuten gero. Inoiz esan duzu hori izan dela zure akatsik nagusiena. ETXABARRI.— Talde batek, lide-rrik gabe, ez du merezi. Nik ez nuke arazorik izango gazteekin berriro hasteko, baina gazteekin ezin duzu Vuelta bat irabazi. Guk hori egin genuen 1980an sortu genuen Reynolds harekin, eta pa-zientzia izan genuen. Gero heldu ziren txirrindulari handiak, eta guk nahi genituen antzeko solda-tak denentzat, halako oreka. Hori ezinezkoa izan zen, bai Delgado bai Arroyori eskaintza itzelak heldu zitzaizkielako. Eta guk di-ferentzia horiek ez sortzeagatik, alde egiten utzi genituen. Baina txirrindularitzan ez dago komu-nismorik, eta ondoren ohartu gi-nen gure okerraz. Gero berres-kuratu genituen, eta erakutsi ge- . nuen lider batekin beste guztien ahaleginek merezi dutela. EGUNKARIA.— Gaur egungo tal-de handiek, hain zuzen, hori dute ezaugarria: lider batendako lan egiten dutela. Hori, baina, traba izan da beste txirrindularienda-ko, klasikak edo a'stebeteko las-terketak irabazteko aukera ez dutelako izan, denak liderra la-guntzeko baitaude. ETXABARRI.— Esan beharko ze-nidake klasikak irabazteko gai diren txirrindularien izenak... EGUNKARIA.— Cabestany, Fede Etxabe, Mauri, Marino Alonso, Aitor Garmendia... ETXABARRI.— Txirrindulari ho-riek izan dituzte aukerak. Hogei urte lehenago Merckx-ek dena irabazten zuen, baina gaur egun modaz pasatuta dago txirrindu-laritza hori. Gaur egun badira udaberriko lasterketarako txi-

  • Jose Miguel San Miguelen i tzalpean

    rrindulariak, badira etapetako itzulietakoak, badira udazkene-ko itzulietakoak, Vueltarakoak eta Tourrerakoak. Jende horri garai horietan ez dago gailentzen zaionik, eta bakoitzak ikasi behar du berea aukeratzen eta presta-tzen. Guk daukagu lider bat las-terketa'zailena eta onena irabaz-teko, eta ezin ditugu indarrak beste gauzetan xahutu. Beraz, gure taldean sartzen denak ba-daki oso ongi zertara datorren, ez diogu inori ziria sartzen. EGUNKARIA.— Hau, hala ere, duela hamar urteko kontua da, lehen klasikek izugarrizko fama zutelako. Roger de Vlaeminck, Freddy Maertens, Sean Kelly eta antzeko txirrindulariek, soilik klasikak irabazita ere, Tourraren irabazle batzuek baina toki han-diagoa dute txirrindularitzaren historian. ETXABARRI.— Klasikek oraindik badute interesa, jakina, baina te-lebistak dena aldatu du. Berak markatzen dizkizu helburuak. Paris-Roubaix lasterketak izu-garrizko prestigioa dauka, baina ni ez noa. Zertara joanen naiz? Indurain izanik, Tourra ez den beste guztia bigarren mailan da-go. Baina bere atzean dauden txirrindulariak ez dira galduko, lasai. Gazte batek klasea, ilusioa baldin badauka, izango du bere aukera, eta* ez da izango geldia-raziko duenik, horretan ez da du-darik. Hori bai, Tourra heltzen denean, dena da Miguelentzat.

    Urtero bezala, aurten ere In-durain eta Banestori aurre egite-ko 'gai' ziren txirrindulariak hai-zatu ditu prentsak, Berzin erru-siarra eta Rominger suitzarra bereziki. Indurain sasoiko ez zegoela irabazi diotela azpima-rratzen du Jose Miguelek, eta oraindik egoera berean ez direla aurrean jarri, edo galdu egin du-tela. Bere ustez, Berzinek heldu den denboraldian justifikatu egin beharko du irabazitako Giroa, eta Romingerren aukerak zalantzan jartzen ditu. «34 urterekin oraindik indar gehiago izango du? Litekeena da naturaren fe-nomenoa izatea...». EGUNKARIA.— Miguelen ingu-ruan izen eta abizenak dituen talde bat osatu duzu, eta harriga-rria da urte hauetan guztietan hor izan den giro ona, arazorik falta. Zer izan zatekeen Miguel Indu-rain Jose Miguel Etxabarri gabe? ETXABARRI.— Miguel ona atera zatekeen, berdin-berdin, baina akaso beste modu batez egin zu-keen bidea. Nik ikusten ditut beste zuzendarien hutsak, askok premia izugarria dute eta itsasora heltzeko, eta ez dakite ibai guz-tien urek itsasoan amaitzen du-tela beren bidea. Baina ezin da beti bide motzena bilatu, eta Ba-neston ez dugu inoiz izan premia hori, sagar onena zuhaitzean da-goena, bere une egokienean har-tzen dena delako. Berzinekin akaso hori gertatuko da... Mi-guelek, ordea, pazientzia izan du. EGUNKARIA.— Harrigarria diot txirrindulari handiek —Coppi,

    Anquetil, Merckx, Hinault— ia beti arazoak izan dituztelako in-gurukoekin, eta taldeak aldatu dituzte frankotan. ETXABARRI.— Bai, kontseila-riengatik, harrokeriarengatik... Nik oso zaila izan nuen Delgado eta Indurainen arteko aldaketa. Bi txirrindulari apartak ziren, eta tradizioak zioen elkarri joka ari-ko zirela, bi oiloak oilotegi ber-beran zirelako. Eta izan ziren ze-harkako begiradak, galdera isi-lak, baina traumarik gabe egin genuen aldaketa, eta hori izan

    «Miguel ona izan zatekeen,

    berdin-berdin, ni gabe». OSKAR MONTERO

    zen biak azkarrak direlako, eta elkarri errespetua ziotelako. Ikusten zen lider naturala Indu-rain zela, eta berak jakin izan zuen itxaroten. Delgado, bere al-detik, garaiz konturatu zen. EGUNKARIA.— Badakizu Indu-raini egingo zaion kritikarik handiena soilik Tourra presta-tzeagatik, zuhurra izateagatik izango dela. Kezkatzen zaitu his-toriaren epaiak? ETXABARRI.— Miguel etsenplu asko ematen ari da, eta etsenplu onak. Berak ez ditu aurkariak txikitzen, begirunea die, eta bi-harkoan pentsatzen du, ez du de-na xahutzen egun berean. Mi-guelek klasikak irabaztea nahi badugu, prestatzen dugu eta bat edo bi irabaziko dugu, nik horre-tan hitz ematen dut. Baina gero ez diezadatela eska Tourra. Ber-zinek zer egin du Giroaren ondo-tik? Zer egin du Romingerrek

    Tourraren ondotik? Zer Furlanek udaberriko lasterketak eta gero? Gu ez gara haiek baino hobeak. Gu pertsonak gara, eta besteak baino indar eta klase apur'bat ge-hiago baldin badugu, irabaz de-zagun Tourra, eta utz dezagun bestea. • EGUNKARIA.— Indurain joaten denean tunel luzea datorrela ai-patu duzu behin baino gehiago-tan. Luzeegia izango da? ETXABARRI.— Nik ilusio handia daukat etortzen diren gazteekin, baina Miguel bakarra da. Eta on-doren geldiunea etorriko da, ezinbestez. Zergatik dago Ba-nesto txirrindularitzan? Miguel dagoelako. Bera dagoen tokian bada giroa, bada zerbait. Ro-mingerren errekorrarekin izan den giro eta interesak ez du zer

    endeak ez du ulertu Miguelek edozein mo-mentutan huts egin dezakeen pertsona dela, eta hori desilusio handia izan da neretzat».

    ikusirik Indurainen saioarekin izan zenarekin. Miguelekin herri oso batek gozatu egin du. Berak ez du bakarrik publizitatea ema-ten, horretaz gain zoriontasuna ematen du. Eta gaur egun hori oso zaila da. EGUNKARIA.— Eta ondoren da-torren tunel horretan jarraituko du Jose Miguelek? ETXABARRI.— Patua ezin du inork zehaztu, eta gauza bat da neure desioa, eta bestea gertatu-ko dena. Hala ere, uste dut Mi-guel baino lehenago erretiratuko naizela. EGUNKARIA.— Zergatik? Ez zenuke gustuko dena berarekin batera uztea? ETXABARRI.— Ez. Kanpotik ikusi eta gozatu nahiko nuke az-ken esprint hori.

  • X A K E A N

    Nafarroako Taldekako Txa-pelketako Hirugarren Ihardunal-diko Partida. 1994ko urriaren 29anjokatua.

    Jose Manuel Redin, 2.200 ELOkoa (Irufieko Casco Anti-guo) — Santiago Karasusan, 2.290 ELOkoa (Iruñeko Anaita-suna).

    1) e4, e5; 2) Zf3, Zc6; 3) Zc3, Zf6;4)g3. ;

    Alfilari horrelako bidea ema-tea ez da ohizkoa, 'e4ko' peoiak traba eginen diolako. Diagonala geroago irekitzeko asmoa izanen dute.

    4)..., Ac5; 5) Ag2, d6; 6) 0-0, Ag4; 7) h3, Ah5; 8) g4, Ag6; 9) d3, h6; 10) Za4, Ab6; 11) Zb6, a-b6; 12) Zh4, Ah7; 13) Zf5, Af5.

    Aldaketa beharrezkoa. Txu-rien peoiak aurrera joko du, eta presioa egin ere. Baina errege txuriak zuloak baditu.

    14) e-f5, Zh7; 15) f4, Dh4; 16) c3, O-O; 17) Ad2, f4; 18) Af4, fG-e8; 19) Eh2, Ge7; 20) Ag3, Dg5; 21) h4, Df6; 22) Ac6.

    Erabaki eztabaidagarria. Alfi-len bikotea galduko du, baina erregeak ustegabeen arriskua gutxitu ere bai, zaldien joko ko-rapilatsua ekiditean.

    22)..., c6; 23) Df3, d5; 24) Df2, Ga4; 25) Eh3, c5; 26) fG-el, Gel; 27) Del,h5.

    IKUS KOADROA. Errege txuriak ahulagoa dirudi, eta era-soen beldur. Baina jokoa ongi eraman behar da une guztietan, ilunaldirik gabe, beltzek egin ez dutena. Irakurleak erraz asmatu-ko du zergatik utzi zuten partida.

    1 lunabarra zen, eta eguzkia sartua zegoen jadanik urrutiko mendien tartean. Zeruan zeuden hodei ilunak ikusita, gau itxia izango zela antze-maten zen. Ilargi betea ageri zen, hodeien artetik, Xalem hiri sorgin-dua argituz. Hirian ez zen inor ageri, kale gehienetan zehar bakartasuna eta lasaitasuna zen nagusi, zakarre-

    • tan zehar zeuden katuengatik ez ba-litz. Gaueko Ijamaika t'erdiak jo zuten elizako kanpai herdoilduak. Hilerri on-doko etxeak lagaturik zeuden, ilargi be-teko egunetan izugarrizko munstruak agertzen zirela pentsatzen bait zuen jen-d e a k .

    tokia zegoen. Ordu honetan tren bat gel-tokira heldu zen. Ez zen jende asko ateral bi gizon, bere traje eta maletinarengatik exekutiboak zirela ematen zutenak, eta arlote bat. Arlotea ez zen gaztea, berro-geiren bat urte izango zituen baina bere bizarrak aurpegia zahartzen zion. Tre-nean zegoela, Xalemeko hiriaz istorio bat kontatu zioten. Oso interesgarria iru-ditu zitzaion, eta horregatik gelditu zen Xalemen (ez zekien honek bizitza alda-tuko ziola). Hamabiak aldera iritsi zen hilerrira. Hango bidetatik zihoala, otso

    Berri txarra

    Aitziber Biurrun (BARAÑAIN)

    baten ulua entzun zuen. Une hartan, gauza arraro bat nabaritu zuen, baina urduri egoteagatik izango zela pentsatu zuen. Gainera bero gehiago nabaritzen hasia zen. Ezer ikusi ez zuenez, treneko istorioa gezurra izango zela pentsatu eta etxe lagatuetarahtz jo zuen, han lo egite-ko asmoz. Gizon batekin topo egin zuen, eta gizonak ikustean, oihuka, handik alde egin zuen azkar asko. Arloteak, harritu-rik, denda baten kristalean ikustatu zen, eta bere aurpegia ikusi beharrean, hara non otso baten irudia ikusi zuen. Arlotea

    beldurturik zegoen. Korrika abiatu zen etxeetara izkutatzeko asmoz eta han bi-harmunera arte egoteko, baina bere se-nak zerbait txarra egitera behartzen zion. Bere barnetik otsoaren senak deitzen zuela sentitu zuen. Eta konturatu zenera-ko, lau hanketan eta ilargiari begira uluka zegoen.

    Hurrengo goizean, esnatzean, hiriko plazan aurkitu zen, bere inguruan ilotz mordoa zegoelarik. Pertsona hauek otso batek eraso izan balie bezala zeuden. Hau ikusi orduko, hilketa hauek guztie-kin harremanen bat zuela konturatu zen. Bere barnetik zetorren ahots batek, han-

    d ik le-henbait-lehen al-degiteko aholkatu /ion. Ze-rura be-g i r a t u /uen eta 11 a r g i a ikustean, d e n a n 1 e r t u /uen. Eta korrika, tren gel-tokirako b i d e a n / ihoala , crrudun-i a s u n s e n t i-mendua be ra t az iabetzen / i h o a l a kontura-tu zen .

    Trena hartu zuen, Xalemetik lehen baino lehen eta urrutien ihes egin nahi zuen. Tren barruan zegoela, bere parekoak zuen egunkaria irakurtzen hasi zen. Le-hen orriko berria irakurtzean aho zabalik geratu zen. «Hilketa izugarria Xalemeko hirian. Bizirik geratzen direnek otso bel-durgarri batek eraso egin ziotela dio-te...». Ezin izan zuen gehiago jasan ilbete guztietan jende piloa hilko zuenaren ideia. Orduan, trenaren atzekaldea joa-nez eta guztiontzat hobe izango zela pentsatzean, trenetik salto egin zuen.

    Altabizkarko kantua (eta II) Eta orain! Euzkaldunak!/ Utzi ditzagun arroka oriek,/ Bota ditzagun gure dardak/ Itzuli nai dutenari./ Baduazte, Ba-duazte/ ^Nun dira oyen erdian agertzen ziran margozko in-kurrin ayek?/ Ez da orain txi-mistarik ateratzen/ Oyen odo-lez betetako armetatik./ ^Zembat dira? jArtzain, kon-taitzak ongi!/ Ogei, emeretzi, emezortzi, emezazpi, amasei, amabost, amalau, amairu, amabi, amaika, amar bedera-tzi, zortzi, zazpi, sei, bost, lau, iru, bi bat. jBat! Ez da bat ere agiri geyago/ Bukatu da. Etxe-ko jauna: Zuaz etxera zure txa-kurrarekin,/ Zuaz emazte/ Eta

    zure aurrak bezarkatzera,/ Zuaz dardak garbitzera/ Eta altxatzera/ Zure tutuakin, eta gero/ Auen gañian etzan zaitez eta lo egin zazu. Gabaz arra-nuak emen dira/ Aragi puxka lertu oriek jatera./ Eta ezur oriek/ Oso zurituko dira beti-ko.

    Nire ustez, badira zenbait lerro guztiz okagarriak dire-nak. Hala ere, hori ez da Garay de Monglaverri bakarrik aur-pegira dakiokeen akatsa, bai-'zik eta generoari. Munduan diren-herri orok bere epika eduki behar du. Nahitanahiez. Azken labekadan sorturiko herrialdeek ere beste horren-

    JUANTXO URDIROZ

    Ez usteak zure atean joka

    Qaray de Monglavek

    XIX. mendean Alta-

    bizkarko Kantua ida-

    tzi zuen, eta herriaren

    ahotik hartua zela-

    koan plazaratu.

    beste egin dute. Ikus bedi, esa-te baterako, Estatu Batuetako epika. Gezi Aroan bizi ziren indioekin topo egin, eta esku batez eskobatu zituzten giza-rajoak. Gero, mila pelikulatan, indio erdi-gizajale horiek neskatxak bortxatzen, umeak txikitzen, eta diligentziak ehi-zatzen pantailaratzen dizkigu-te. Bigarren Gerrate Mundia-lean, sekula sekulorum egin den sarraskirik handiena egin zuten iparramerikarrek, biz-tanlego zibila atomikoki gar-bituz, eta beti pantailaratzen zaizkigun pelikuletan, bospa-sei gerlari amerikarrek, oho-lezko txalupa batean, aurre egin behar diete mila japonia-rrei. Generoren ezaugarria da.

    Heldu zaizkigun zinezko euskal epikaren poemak XV. etaXVI. mendetakoak dira, eta gudako gertakari horietan ez dira euskaldunak kanpotarren aurka aritzen, baizik eta eus-kaldunak euskaldunen kontra. Banderizoen gerrateak, edota giputzi eta naparren artekoak.. Hona hemen Beotibarko gu-dua, giputzi eta naparren arte-koa: Mila urte igarota/ ura bere bidean/ gipuzkoarrak sartu di-ra/ Gazteluko etxean,/ nafa-rrakin batu dira/ Beotibarren pelean.

    Hitz bakarrak. Zinezko epikak, ez Garay de Mon-glaverena alegia, anaien arteko gudak ditu mintza-gai.

  • X albador Eguna, 1977az geroztik, urtero ospatzen den Xalbador zenaren omenezko eguna da, ber-tso saio baten inguruan eratua. Urepeleko ezker pareta jendez bete zen berriro, Egaña eta bere lagunen entzuteko. Saio atsegina gertatu zen Laka bertsolari gai emailearen eskutik. Iguzki Lo-

    re taldeak hasieran bere bigarren konpaktuko kantak eman zituen.

    Urepele Xalbadorren itealpean L. ETXEZAHARRETA / UREPELE

    Urtero, udazkeneko kolore miragarriek eskaini ingurugiro amesgarrien erditik doa Urepe-lerainoko bidea, Baigorriko iba-rra zeiharkatuz. Urtefo Fernando Aire, Xalbador zenaren aipamen hunkigarria dator, gogoetaraziz, hilen oroitzeko egun hauetan, lurtar batzuen lekukotasunak mendeak gaindituko dituela, be-ti, bere edertasunaren gatik.

    Xalbador Elkarteak, Bertso-larien Lagunak, Euskal Herriko -bertsolarien Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundearen laguntza-rekin antolatu eguna iragan zen haize hegoak argitu egunean, joan zen igandean. Hasieran, 'Iguzki Lore', 40 haurrek osatu abesbatzak bere bigarren kon-paktuko kantak aurkeztu zituen lehendabiziko aldiz. Jo Maris garaztarrak zuzendu taldeak kanta alai eta erritmodunak eriian zituen, bukatuz Xalbadoren ber-tsuekin, hauek ziotelarik «gazte suharrak baditugu eta altxa di-tzagun bihotzak».

    Andoni Egaña txapeldun za-rauztarra, Mikel Mendizabal Itsasondokobertso irakaslea, Bi-ttor Elizagoien arraioztarra —aurtengo Nafarroako txapel-duna— Hegoaldetik etorri ziren. Txomin Ezponda garaztarra, Nafarroako txapeldun gertatu zena 83an eta Mixel Xalbador, 80 eta 85eko txapelduna elkartu ziren bertso saiorako, arratsal-deko bostetan.

    Agurrak egitean, bere kalitate eta presentziaz arratsaldea gain-ditu zuen Egañak Xalbador ai-patu zuen erranez «zu zein larre-tan zabiltzan badakigu, gu non gauden ez dakigu». Ezponda eta Mixel Xalbadorek lehendabizi-ko gaia eraman zuten Urepeleko

    E/ker pareta jendez mukuru.

    Egañak Ezponda eta besteen ondotik abestu zuen Urepelen.

    uren inguruari. Ondoren, Mendi-2abal eta Egañak beren familie-tako hilen oroitzapena eman zu-ten, santutasunaren gaiarekin.

    Lakak gai polita eman zion Egañari, Xalbadoren hitzen in-guruan, «nortan goxatzen ote di-tu oinazeak, bere amarik ez duen dohakabeak?» gaiarekin. Eliza-goienek Iruñeko mediku bertso-zale Pedro Diez de Ultzurrun ar-toski omendu zuen.

    Egaña: «Lortu behar dugu jendeak hizkuntzarekin gozatzen ikastea»

    L. E / UREPELE

    EGUNKARIA.— T x a p e l a r e k i n etortzea Urpelera gertakari zen zuretzat?

    LUZIEN ETXEZAHARRETA

    ANDONI EGAÑA.— Txapelare-kin etortzea ez, etortzea bai! Gu-retzat pozgarri da Iparraldera etortzea. Bertso saio guti dira he-men baina badakigu Iparraldea garrantzitsua dela eta bertsoza-letasunaren aldetik bultzada bat behar duela. EGUNKARIA.— X a l b a d o r r e n bertsoez beste asko bezala mai-temindua zaudeke... EGAÑA.— Bai, noski. Orain gu-txiago, denbora gutxiago duda-lako, baina hogei urte nituelarik, 1982ko urte horietan, gogoz ikasi nituen asko eta asko eta bai orduan, eta bai orain, Xalbador eredu bat da. EGUNKARIA.- Bere ekarpena zein da, zure senditzeko arabe-ran? EGAÑA.— Bertsoen teknikan gauzen oso txukun egitea, gau-zen oso sakon esatea eta senti-mentua kanporatzen jakitea. Ideologiaren aldetik ere, lehen kantatu du zerbait! Muga pasa-tzen ari ziren beltzei kantatu iza-na edo umezurtzei, sentsibilitate berezi hat zeukan ahulenganako, ttikienganako, hori gauzajiandia da. Gaur egun arrazismoaren

    LUZIEN ETXEZAHARRETA

    aurka egotea oso modan dago eta denok gaude, baina duela 30 urte hori berrikuntza handia zen. EGUNKARIA.— I p a r r a l d e a n kantatzean zure bertsoak egokitu al dituzu? EGAÑA.-— Ez, tamalez ez gara moldatzen bertsotan euskalki guzietan; gainera, bat-batekoa izatean lan handiegia da, esa-nahia topatu, hizkera egokitu... Baina ez dago arazorik, beti el-kar ulertu ahal izan dugu on-do. EGUNKARIA.— I p a r r a l d e k o gauzen nolako erabilera duzu? EGAÑA.— Tamalez bertsolari-tza ikuskizun bihurtu da eta i-kuskizunaren da zerbait inten-tso eta funtzionatzen duena. Hor fintasuna, sentsibilitatea, hizkuntzaren zehaztasuna jen-de gehienak ez ditu estimatzen eta hori da pena gaur. Mixel be-raren hainbat hitz joko eta hain-bat sintaxi lokera eta abar niri zoragarriak iruditzen zaizkit. Baina entzuleetan hainbat ez da konturatu ere seguru asko. Lor-tu behar dugu jendeak hizkun-tzarekin gozatzen ikastea berriz ere.

  • «Hizkuntzak lurra behar du» A. B A R A N D I A R A N / IRUNEA

    'Ur uherrak' Aingeru Epal-tzaren liburuaren bigarren ar-gitalpena kaleratuko du hil honetan Pamiela argitale-txeak. Idazle nafarraren elebe-rri honek oihartzun zabala izan du euskal literaturan, baina ez hainbeste mami eta egitura-rengatik nola bertan erabiltzen den euskararengatik. Horrek ustekabean harrapatu duela dio Epaltzak.

    Aingeru Epaltza.

    EGUNKARIA.— Eleberri ho-nek ezaugarri bat izan baldin badu euskararen erabilpenaren inguruan eginiko kritikak izan dira. Harritu egin zaitu horrek? AINGERU EPALTZA.— Usteka-bean harrapatu nau, egin erran, sortu den polemika horrek. Ni ez naiz orain idazten hasia, * banituen-eta bi liburu argita-ratuta, eta EGUNKARlAn, eta 'Nafarroa Gaur-en' egin ni-tuen lanengatik nere idazmol-dea jakintzat jotzen nuen. Nik ahalegin berezia egin nuen az-ken lan honetan euskara es-tandarragoa erabiltzeko, zen-tratzeko, eta bazter utzi nituen lehenago sarlzen nituen hain-bat hitz. Beraz, gaur egun Na-farroan bizien dauden euskal-kietan oinarritu nintzen, argi-

    tasunaren mesederako. Horiek kontuan hartuta, harritu nin-tzen zenbait kritikarekin, ko-lokan jartzen zutelako nere idazmoldea. Horrek ekarri du eleberriaren inguruan egin di-ren komentarioak ildo horre-tatik joan 'direla, batzuk alde eta besteak kontra. Baina libu-rua hori baino gehiago ere ba-da. Hor bada narrazioa, gara-pen bat, pertsonaia batzuk, egoerak... eta liburu horrek izan ditzakeen balioak ez dakit

    «Uste dut 'Ur uherrak ' l iburuak

    zerbait ekarri diola euskal l i teraturari,

    azken urteotan erabil i d i ren

    hainbat arazori a terabidea ematen

    diolako».

    itzalpean gelditu, baina ia-ia ez dira agertu. Gaizki pentsa-tzera, ematen du.alde hori ari direla jorratzen bestea ez aipa-tzeko. EGUNKARIA.— Zure lanetan nobela hau jauzi bat izan dela

    uste duzu? EPALTZA.— Bai , be r tze lako balioa duen lana dela uste dut, aitzinago idatzi ditudanen al-dean, mami eta azalez. Nik uste dut oraindik ez duela bere bide osoa egin. EGUNKARIA.— Zein da bide hori? EPALTZA.— Beharbada harro-keria da, baina uste handia dut nobelan horretan. Zerbait eka-rri dio euskal literaturari, az-ken urteotan erabili duen hain-

    OSKAR MONTERO

    bat arazori aterabide bat ema-ten dielako, edo behintzat nere soluzioa ematen diet. Bai gai batzuen tratamenduari dago-kionez, bai euskararen beraren erabilpenari dagokionez, bai euskararen inguruan dabiltzan tradizioaren eta modernitatea-ren arteko uztartze korapilatsu eta problematiko horren ingu-ruan hausnarketa badago, bai mamian eta baita liburuaren egiturari dagokionez ere. Ez dakit horrek zer oihartzuna izango duen, baina hor dago. EGUNKARIA.— Modernitatea eta tradizioa, hiria eta herria da azken finean gai nagusia? EPALTZA.— Hori alde batetik, baina hizkeraren arteko dia-lektika hori ere hor dago, ber-tsolaritzaren erabilpena, musi-

    karen erabilpena. Problemati-ka bat hor dago, eta uztartze hori hor dago. EGUNKARIA.— Liburuan jo-rratzen duzun oreka-desoreka hori nola ikusten duzu gizar-tean? EPALTZA.— Desoreka bada, eta bi mundu dira elkarren ar-tean mintzatzen ez direnak, orain arte behintzat. Iruñean sortzen ziren gauzak Iruñerako ziren, eta mendiak beste mun-du bat zuen. Baina hiriko eus-kaldunak gero eta kontzien-teagoak dira —irakaskuntza mundutik aparte daudenak, irakaskuntza mundu itxia de-lako— zubiak-eta eraiki beha-rraz, inkomunikazio horrek ez

    , baikaramatza errekara baizik. Guttika-guttika mendialdean ere halako kezka badago, eta zubi horiek eraiki beharko di-tugu, bertzenaz gureak egin du. Gu tradiziorik gabe ez gara deus, baina aitzinera begiratu gabe ere ez gara deus. Orduan tradizio eta modernitatearen arteko lotura hori eraikitzen ez dugun bizkitartean ez dugu deus ere eginen, ezin izanen baitugu aitzina egin. Oraindik ere oreka hori lortu ezinean ari gara, baina premiazkoa da, eta Nafarroan are premiazkoagoa, gelditu baikara isolatuak. Ira-kaskuntza munduan oso garbi gertatu da: ez da bere inguruari begira bizi, eta urrutiko ere-duak hartzen ditu. Horrek so-rrarazten du haur pila ateratzen direla euskaraz erdipurdika mintzatzen direnak, baina he-mendik hogei kilometrora da-goen herri batera joan ezin daitezkeenak. Bakarrik Iruñe-ko edo Donostiakoekin min-tzatzeko balio die euskara ho-rrek.,.

    EGUNKARIA.— H a l a e r e , mendialdean gero eta jende gutxiago, Iruñean gero eta ge-hiago... EPALTZA.— Bai , b a d a k i g u , baina hizkuntzak lurra behar du, eta ez bakarrik porlana. Eta lurra behar du arnasa hartzeko, horretarako baizik ez bada ere. Eta hemen ez dago lurrik. Lu-rra bilatzeko kanpora atera be-har da, Belate edo Irurtzun ze-harkatu behar da.

    Aingeru Epaltza

    IDAZLEA

    Haurrendako beste nobela bat laster

    Bere azken eleberriaren berrar-gitalpenaz gain, haurrendako li-buruxkaberria—'Lur zabaletan' izenekoa— kaleratuko du laster Aingeru Epaltzak. Horretaz gain, beste nobela luze bat ari da pres-tatzen, lanean etengabe. Litera-turak euskal munduan duen oi-hartzunaz galdetzen zaionean, «miresmen bitxia» dela aipatzen du, hori delako, bere ustetan, euskalgintzan gehien garatu de-na. «Zinemagintza ez dugu ga-ratu, eta artegintza ere gutti, Mo-dernitatearekin konektatzeko li-teratura, eta, orain, komunikabi-deak ditugu, baina, hala ere, gero eta guttiago irakurtzen da, eta hori ere kezkatzekoa da».