Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ISABELLE MIQUELESTORENA Abenduaren 6an, Funtzio Publikoko langileak bozkatzera deituak dituzte sindikatuek, langile ordezkarien hautatzeko b Elkarrizketa sozialerako batzordeen osaketa berria marraztuko dute b 4-5 Funtzio Publikoko bozak Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak 3 Euskaraldia Ekitaldi andana antolatu dute Ipar Euskal Herri guzian erabilpenaren alde 2 Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun...

Page 1: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

ISABELLE MIQUELESTORENA

Abenduaren 6an, Funtzio Publikoko langileak bozkatzera deituak dituzte sindikatuek, langileordezkarien hautatzeko bElkarrizketa sozialerako batzordeen osaketa berria marraztuko dute b 4-5

Funtzio

Publikoko

bozak

Euskara Euskaraz BiziHiriburun egunak antolatu ditu,

lehen aldikoz, herriko etxeak

3Euskaraldia Ekitaldi andanaantolatu dute Ipar Euskal Herri

guzian erabilpenaren alde

2Ostirala

2018ko azaroaren 23aIX. urtea376. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

Joanes Etxebarria Maule

Euskaraldia urrats batgehiago da, euskararenalde izatetik alde egite-ra». Erranaldi bakarre-

an argi uzten du Ipar Euskal He-rriko Euskaraldiko arduradunak,Jenofa Berhokoirigoinek, zerga-tik 11 eguneko ekinaldia ez denkanpaina bat gehiago izanen.Badu urte bat Euskal Herri mai-

lako ekinaldia egiteko intentzioaaurkeztu zela, eta Itsasun joanden martxoan 80 bat herritarrekaurkeztu zuten Euskaraldia. Or-duz geroztik, herriz herri egindira aurkezpenak, eta talde dina-mizatzaileak sortu dira: herrimailakoak Lapurdin bereziki, he-rri multzoka barnealdean gehia-go. Belarripresten eta ahobizienhamaika eguneko ekinaldi lin-guistikoa gaur hasi eta abendua-ren 3ra artekoa da, eta atzo emanzitzaion hasiera ofiziala Baionan.Euskararen erabilpenean erre-

alitate arras desberdinak bizi izandituzten eskualdeetan agertu daparte hartzeko gogoa, Berhokoi-rigoinen arabera: «Ibili gara he-rriz herri, baina eman dezagunXarnegu batetik haiek deitu gai-tuzte, erranez erabilpena badaki-gula ez dela azkarrenean inguruhartan, baina agertu zen xedea».Halaber, taldeak plantan ezarridira Amikuzen, Oztibarren edoBaiona, Angelu eta Biarritzeko hi-rigunean.

Hamaika egunez harago«Hastapenetik erran dut hamai-ka egunak bezainbat inportante-ak direla aitzineko hilabeteetakolanketa eta hamabigarren egune-tik goiti izanen diren egunak».Arduradunaren erranetan, zen-tzu gutxi luke egun hauetako di-namikak aitzinekoa gabe: «Aitzinlanketa horrek sekulako garran-tzia du: hori gabe hamaika egu-nek ez dute funtzionatuko, kan-paina litzateke eta ez ariketa bat,eta guretzat ez da kanpaina bat».Orain arteko lanketak «kon-tzientzia hartzea bideratzeko»balio izan du, eta ekinaldia «ahal-dundurik» egitea bermatzen du.Hizkuntza ohiturak aldatzea

du xede Euskaraldiak, euskara-ren erabilpena aktibatzeko etaemendatzeko. Horretarako, bimaila desberdin uztartzea du

xede: pertsonala eta kolektiboa.Jenofa Berhokoirigoin: «Pertso-na batek aldaketak ekar ditzakebaina taldean, sare horren babe-sarekin eta indarrarekin, aldake-ta horiek errazkiago ematen ahal-ko ditu». Gainera, ahobizi eta be-larriprestak plaza publikoraagertuko direnez, txapak soineandituztela, «oraindik kontzientzia

ez dutenei kontzientzia harraraz-teko balioko duela» uste du. Hiz-kuntza ohiturez «ez gara betikontziente», gehitu du. Euskaraldiaren dinamika

hainbat herritako esperientziekekarri zuten; beste batzuen arte-an, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa)aste bateko bizipenak eta horreninguruko ikerketen emaitzek:«Aste bat aitzin ikertu zuten eus-kararen erabilpena, aste barneaeta handik hiru hilabetera. Hiruhilabetera sentitzen ziren orain-dik aldaketa horiek. Erran nahidu euskararen alde doazen ohitu-ra berriak bilakatzen direla alda-

keta horiek». Baiona, Angelu etaBiarritzen ere baikorra izan zenesperientzia Euskaraldiko ardu-radunaren ustez, kasu horretanikerketarik egin ez bazen ere:«450 pertsonak parte hartzea zenhelburua, eta, azkenean, 800 per-tsonak baino gehiagok parte har-tu zuten. Bistan da, zenbakiak ezdira dena, eta ekinaldia nola era-

man den begiratu beharda. Ez dugu ikerketarikegin, baina batzuekin so-lastaturik erran dezake-gu aldaketak izan direlaeta hor gelditu direla.

Baina ez dut orokortuko batzuenerranak 800 pertsonari».

Norbere hautuaHamaikaldia abiatua bada ere,oraindik ere izena ematea posibleda. Izena eman behar baita partehartzeko, ahobizi edo belarri-prest izatea hautatuz; batetik,zenbaketa errazteko, eta, beste-tik, ikerketa soziolinguistikoaahalbidetzeko. Berhokoirigoinenustez, norberak ongi gogoetatubehar du hasi aitzin: «Ahal bezainongi eramateko gisan bakoitzakbehar luke hasi aitzin ikusi zer ha-rreman duen hizkuntzarekin, zer

hizkuntza ohitura duen eta zer al-daketa ekartzeko prest den».Ahobizia engaiatzen da bere

hizketaldi guztiak euskaraz has-tera eta, parekoak ulertzen badu,euskaraz segitzera. «Nahiz etaparekoak frantsesez segitu, ageribada ulertzen duela, euskaraz se-gitzea» da ideia. Belarripresta,berriz, ez da halako aldaketa egi-teko gai oraino, «euskara maila-gatik edo hizkuntza ohitura ba-tzuk zailegiak zaizkiolako alda-tzea hamaika egunetan». Halere,parekoari gomita eginen dio harieuskaraz aritzeko. Egunerokoan eragitea denez

xedea, «usaiaz kanpoko gauzarikez da eginen», koordinatzailea-ren erranetan. Halere, hitzordudesberdinak bai izanen dira (ikusagenda). «Sentitzen baitzen be-harra ahobizi eta belarriprestenartean elkartzeko». Euskara hu-tsezko ekinaldiak antolatzekoere, erran gabe doa. Atxikimendu anitz bildu ditu

Euskaraldiak, hala Ipar EuskalHerriko hamaika lekuko hedabi-deek asteartean plazaratu zutena,«Hizkuntzaren erabilpenerakobektore estrategiko bat osatzen»dutela kontuan hartuz.

Euskaraldiaren atariko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo arratsean Baionan, baina oraindik ere izenemateak onartzen dira. Hizkuntza ohiturak aldatzeko, aldaketa pertsonalak saretzea da helburua.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko

Ipar Euskal Herriko hamaika lekuko hedabidek bat egin zuten Euskaraldiarekin astearteko agerraldian. JURGI EKIZA

Hizkuntza ohiturak aldatzea duxede Euskaraldiak, euskararenerabilpena aktibatzeko etaemendatzeko

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aGaiak EUSKARALDIA

Hitzordu ugari antolatu dira

ahobiziak eta belarriprestak

euskara hutsezko ekinaldie-

tan elkartzeko. Hemen ager-

tzen dira Euskaraldirako anto-

latutako ekinaldietarik batzuk.

Angelu. Topaketa merkatuan

eta kalakaldia. Txapa bana-

tzea eta kantu itzulia Angeluko

kantu eta dantza taldeekin,

igandean, 10:00etan, Quinta-

ou plazan.

Baiona. Mintzodromoa, po-

teo animatu eta musikatua.

Gaur, 18:30ean, Xinan. Astear-

tean Beñat Sarasolaren hitzal-

dia Kalostrapen, 19:30ean:

Euskal aditzaren egitura oina-

rrizkoa

Barkoxe. Herriko gelan aperi-

tifa antolatu dute gaur,

20:00etan, adin guztietako

herritarrak bildu eta euskaraz

mintzatzeko parada eskain-

tzeko.

Donibane Lohitzune. Kike

Amonarrizen hitzaldia: Zerga-

tik Euskaraldia? Zergatik

orain? Zergatik hemen?.

Gaur, 19:30ean Donibane

Lohitzuneko ikastolan.

Etxebarre. Bertso barrikadak

Etxebarren eta Lexantzün,

abenduaren 9an (Heldu den

igandean egitekoak ziren).

Ondotik, bertso bazkaria.

Hazparne. Pako Aristiren

hitzaldia: Euskara hura gabe

ez gara. Azaroaren 29an,

19:30ean, Ttattola gaztetxean.

Hendaia. Hitzorduak egunero

hamaika egunez, Gaztelu

Zahar pilotalekuan. Gaur, os-

tatuaren irekitzea eta txapen

banaketa, 17:00etan.

Hiriburu. Hitzaldia: Elebitasu-

naren onurak. Gaur, 18:30ean,

Baste-Quietako eskolan.

Itsasu. Zintzur bustitzea gaur,

18:00etan, Haize Hegoan.

Bihar, mendi ibilaldia Patxi

Caliotekin (bizpahiru oren).

Abiatzea Elizaldian,

09:00etan.

Luhuso. Gaur, pintxo poteo

alaitua Luhusoko trinketean,

Lekorneko Etxebarne osta-

tuan eta Makeako Bidegarai

ostatuan. Abiatzea, 18:30ean,

Luhusoko trinketean.

Maule. Aperitifa merkatuan,

abenduaren 1ean, eguerdian.

Ortzaize. Aperitifa, pizza par-

tekatua eta kalaka gaur,

20:30ean, Zubiondoa osta-

tuan. Bihar, kafea okindegian

09:00etan, Kaiku bordaren

ezagutza 10:00etan, eta

Arnabar etxearen ezagutza

11:30ean.

Urdiñarbe. Bil Xokoa elkarte-

ak eta Usurbileko talde batek

antolaturik, sagardo gaualdia

bihar, herriko gelan, 19:00eta-

rik aitzina. Euskaraldian, eta

Integrazio Batzordearen alde.

Page 3: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

Iñaki Etxeleku Hiriburu

Mathieu Elgoien Hiriburuko Hez-

kuntza auzapezordea ohartu zen

Euskaraldirako «sekulako ziloa»

bazela Lapurdiko eremu batean,

haienean. Hiriburu, Mugerre eta

inguruak biltzen dituena.

Auzapezaren ikustera joan, eta

proposatu zion herriak izena ema-

tea. «Normalki, herritarren egi-

tasmo bat da, baina ikusiz deus ez

zela, erabaki dugu izena ezartzea

herri gisa». Ez zuen izena ematera

mugatu nahi Elgoienek, eta eus-

kararen sustatzeko gertakari bat

sortu dute Euskaraz Bizi Hiribu-

rundeitu dutena, auzokoen bide-

ari jarraituz, nolabait: «Beste toki

batzuetan egiten dituzten ekime-

nak eredu gisa hartuz sortu dugu,

batez ere, Mintzalasai».

Gaur eta abenduaren 3 artean,

haur, nerabe eta helduentzako

ekitaldi orotarik antolatu dute,

nahiz, haurrei lehentasuna

eman: «Hiriburun lau eskola

dira, eta horietarik hiru elebidu-

nak. Murgiltze ereduan den ikas-

tola, elebidun pribatu eta publi-

koak. Guti gorabehera, haurren

%50 elebidunean dira; ez da guti!

Jakinez eskolatik kanpo inguru-

mena arrunt frantsesduna dutela,

behar zen zerbait antolatu».

Jendeak banaka deitu zituen

axuantak xedearen aurkezteko

bilkura publikorako. 70 bat ager-

tu ziren eta hala abiatu da, egina-

hala leku desberdinetara ekarri

nahi baitzituen ekitaldiak: esko-

lak, saltegiak, plazak, Aturri kole-

gioa, kultura guneak, herriko

etxea. «Euskararen presentzia,

erabilpena, ikusgarritasuna gara-

tzeko leku guzietan. Denetarik

bazen bilkura horretan, eta zinez

kontent ginen. Gero, bilkuratik

proiektua gauzatzeraino besterik

da. Behar da landu, komunikatu

mezua zabaltzeko, eta ez da hain

erraza, gure herria arrunt erdal-

duna baita». Bizkitartean, salte-

gietara joan delarik sosketa, ez du

kontrako jarrerarik hauteman.

Dirua emateaz gain, euskarari le-

ku zerbaiten ematea galdegin zaie

saltegiei, bidenabar: «Haurrek

egin zituzten pankartak hiztegi

sinple-sinplearekin: ‘Egun on,

izan ongi, milesker...’. Saltegiak

banaka deitu nituen, jakiteko

ados zirenetz pankarta horien

ezartzeko dendan». Funtsean,

ohartu da herriko etxeko pare-

parean den ostatuan euskaldun

bat badela zerbitzari: «Ia egunero

hara joaten naiz, eta deskubritu

dut bazela euskaldun bat. Eni le-

hena, zinez zaila zait lehen hitz gi-

sa egun onerratea, eta, maiz bon-

jour erranen dut. Baina, orain,

euskaraz ari gara harekin».

Elkarteekin ere balitzateke zer

egin euskararen erabilpena susta-

tzeko. Leinua euskal dantza talde-

an, konparazione, ez dute dantza

eskola bakar bat ematen euska-

raz. «Justuki, gure proiektua le-

hendakariarekin aipatuz, erabaki

dute egun horietan antolatu ikas-

taroak bi hizkuntzetan egitea,

ohartu baitira bazituztela gazteak

euskaraz emateko gai zirenak».

Elkarte federazio bat

Lehen akuilua izanen da aurten-

goa, baina Elgoienek argi du ez

duela Hiriburuko Herriko Etxea-

ren afera gelditu behar. Hala, el-

karte federazio baten zutik ema-

teari pentsatu dute. «Helburua li-

tzateke elkarte bat muntatzea,

gero, urte osoan beste egitasmo

batzuk egiteko. Helburua ez baita

euskarazko ekimenak hamaika

egun horietan bakarrik antola-

tzea. Segur aski, bi hilabetean

behin izanen dira euskarazko

gauzak».

Lehen, herritarrengandik sor-

tzen ziren euskararen biziarazte-

ko egitasmoak. Han-hemenka,

erakundeak izan dira artifizialki

zerbait sortu nahi izan dutenak

azken urteetan: «Zinez egoera

damugarria da. Hastapenean, de-

nek erraten dizute motibatuak

direla proiektuaren eramateko,

baina, gero, egunerokoan, pixka

bat bakarrik izan naiz. Ideia da,

justuki, elkartea sortzea hori

saihesteko. Bestenaz, hautetsiei

lotua bada edota pertsona bat edo

biri, bortxaz aski fite hilko da».

Alain Iriart Hiriburuko auzapez

abertzaleak bigarren kargualdia

du. Orain arte, herriko etxeak es-

kola elebidunetan eta ikastolaren

eraikuntzan jarri ditu lehentasu-

nak euskarari begira. Elgoien

franko berriki sartu da axuant

karguan, eta, dioenez, behar da

denbora egin daitekeenaren

neurtzeko. Kanpotik, euskarari

buruz ez ote zen gehiago egiten

ahal galdegin zaiolarik, azpima-

rratu du Euskararen Erakunde

Publikoarekin hitzarmena bidean

jarri zela, besteak beste, herriko

etxeko formakuntzarentzat. Oroz

gain, kultura zentro gisa pasarazi

behar izan den ikastola berriaren

sortzea azpimarratzen du, lege eta

haize kontra egin baita: «Izugarri

zaila izan da ikastola lortzeko ere-

muko hautetsien artean, eta au-

zapezak sekulako lana egin zuen

hautetsiek onar zezaten; azkene-

an, aho batez bozkatu zuten. Beti

gauza bera da; jendeak badu aber-

tzaleen irudi bat, eta besteak bai-

no gehiago behar duzu frogatu

egunerokoa ongi kudeatuko du-

zula, eta batzuetan, hobeki».

Euskaraz Bizi Hiriburun, era-

bilpenari lotu anitz eguneko le-

henbiziko ekinaldia da. Elgoienen

ustez, galdera ez da zergatik ez

den egin lehenago: «Egiazko gal-

dera da: zer egin gero horretan ez

gelditu eta urrunago joateko.

Hautetsi gisa ere urrunago joan

beharko dugu». Ikastolako bura-

so izanez, elkarte kideei ere ideia

bera zabaldu nahi izan die:

«Mezu batean argiki idatzi nien:

‘Ez da pentsatu behar haurra

ikastolan ezarriz aski izanen dela’.

Gurasoei erranez: ‘Nola nahi duzu

gure haurrak euskarari atxikiak

izan daitezen, ez badugu guk era-

kusten atxikiak gatzaizkiola?’.

Hori funtsezkoa da!».

Herriko kontseiluan diren eus-

kaldunek euskara erabil dezaten

gogoko lukeela aitortu du, bestal-

de: «Biziki euskaldun guti gara

kontseiluan, baina hori ez da

arrazoi bat. Jadanik errana diet

auzapezari eta euskalduna den

beste hautetsi bati, gehienetan

gure bilkurak frantsesez egiten

ditugula hirurak garelarik ere.

Hori ere aldatu nahi nuke. Izan

dugu bilkura bat hautetsi eta he-

rriko etxeko langileekin ikusteko

egunerokoan gauzak nola aldatu.

Badakigu ez dela erraza izanen».

Zuzentzen duen Hezkuntza saile-

an, euskalduna den zerbitzu bu-

ruarekin eta ikasten ari den beste

langile batekin, «noizean behin

bilkura euskaraz egiteko» eraba-

kia hartu dute, «itzulpenak egi-

nez ulertzen ez duenarentzat».

Kontseiluko biltzarretan egun

batez hitza euskaraz hartuko du-

tenetz ez daki, baina ez du bazter-

tu: «Egia da egin ez dugun gauza

dela, eta, zuzen mintzatzeko, ez

da oraino eztabaidatu dugun zer-

bait. Baina pista bat da, eta lehen-

tasun gisa dut. Webgunearekin,

berdin; nola egin egunerokoan

sartzen diren gauzak segidan

itzultzeko? Batzorde bat sortu

dugu ere ikusteko nola garatu

euskararen lekua herriko aldiz-

karian. Egiten ditugu gauzak,

baina behar dugu gehiago egin».

Arte horretan, 150 herritarrek

izena emana dute Hiriburun Eus-

karaldirako: bi herenak ahobi-

ziak, besteak belarriprestak.

Herriak bultzatu Euskaraz Biziegunak abiatzen dira HiriburunEgundik abenduaren 3rako, euskararen sustatzeko ekitaldiak antolatu ditu herriko etxeakHiriburun b Helburua litzateke elkarte federazio batek bere gain hartzea geroan

Mikel Laboa gogoan, Izarren Hautsasorkuntza emanen dute Maialen Alfarok eta Philippe Alborrek, azaroaren 28an. HITZA

dLEHEN EGUNETAKO EGITARAUA

Azaroak 23.10:00: Abiatzea,

saltegietarik, Haur Koruarekin.

18:30: Elebitasunaren onurak

(Joana Itzaina, Leire Bidart, Olivier

Mioque, Pantxoa Bimboire).

Azaroak 24.11:00: Ekoizpen

dastatzea Elizaldia merkatuan.

18:00: Haiz’egoaren kontzertua,

La Perle gelan

Azaroak 25.09:30: Ibilaldia,

Lizagatik.

17:00: Jendeak irakurraldia.

Azaroak 26.08:45: Bertso tailerra,

Bastequieta eta Ametza eskoletan.

13:00: Lanbidea euskarari lotua

duen Lea Etxegoienekin topaketa,

Aturri kolegioan.

10:30-14:30: Ajnab, le moissonneur

de sonsemanaldia, La Perle gelan.

Azaroak 27.14:45: Thierry Bizkari-

rekin topaketa, Aturri kolegioan.

18:30: Nola alda ditzakegu gure

hizkuntza ohiturak (Xan Aire, Bea

Salaberri), kulturgunean.

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko azaroaren 23a Gaiak

Page 4: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko azaroaren 23aAstekoa

Iñaki Etxeleku Angelu / Baiona

Pirinio Atlantiko-etan kasik20.000 agentedira lurralde zer-bitzuetako Fun-tzio Publikoan.

Erakunde mota franko dira: he-rriko etxeak, elkargoak, Departa-mendu Kontseilua, gizarte ekin-tzarako zentroak, suhiltzaileak,zahar etxeak, eta abar. Lurralde-koei gehitu behar zaizkie estatuzerbitzuak eta ospitaleak.Elkarrizketa sozialerako eginak

diren bi egitura nagusietarakohautatuko dituzte beren ordez-kariak agente publikoek aben-duaren 6ko bozetan, ondoko lauurterako: Batzorde Teknikoak(BT) eta Administrazio BatzordeParekideak (ABP). Berrogeita ha-mar langilez goitiko erakunde go-torrek berenak badituzte. Ttipie-nek berriz, gehienek, Paueko Ku-deaketa Zentroaren esku uztendute horien antolakuntza, He-rriarteko Batzorde Teknikoa delamedio. Euskal Elkargoak ere halaerabakia du. Funtzionario estatu-tua ez duten kontratupeko langi-leentzat egitura berri bat plantanjarriko da hemendik goiti: Ahol-ku Batzorde Parekideak. Bizki-tartean, horientzat, ez da ia hau-tagaitzarik agertu; horren ondo-rioz, ordezkariak izendatuko dirazozketan. Langileen ordezkatze-ko zerrendak aurkeztu dituztensindikatuak hauek dira: CGT,CFDT, FO, Solidaires-LAB, UNSAeta SNDGCT. Ez, denak denetan.

Batzorde Teknikoak langile gu-zien hobekuntza sozialak eztabai-datzeko dira, molde kolektiboan.ABPetan, A, B edo C maila desber-dineko funtzionarioen lanaldia-ren bilakaera indibidualak. Lau-rent Roux hautagai da CFDTren-tzat C mailako agenteen ABPrako.Euskal Elkargoan berriki gertatuden negoziazioa dauka adibide-tzat BTaren balioaren azpimarra-tzeko: «Agintariak gehiago akui-latu mahai inguruan jartzerat, etaaitzinaraztenago dugu elkarriz-keta soziala. BTek ez dute indarhandirik, bizkitartean, iraileanElkargoan gertatu den gisan, hirusindikatu ordezkari badituzularikbilkurako aipagaiak onartzen ezdituztenak, gehienetan negozia-zioa pizten du». LAB sindikatuko Eñaut Ara-

mendirentzat, munta bereziadute BTek: «Guretzat garrantzi-tsuenak BTak dira, kolektiboakdirelako. Besteak, karrera bilaka-era eta borroka indibidualak diragehiago. Nahiz horiek ere garran-tzia baduten, zeren bihar langilebatentzat baldin bada kanpora-tzeko arriskua, inportantea dahor egotea». ABPen garrantziaazpimarratu nahi izan du Rouxekere: «Euskal Elkargoak aurkez-ten dituen txostenentzat ez badu-zu sindikatuko ordezkaririk, ne-kez aitzinarazten dituzu, lobbylana da». Pierre Comets, lurralde langile-

en departamendu idazkaria daUNSA sindikatuarentzat, depar-tamenduko errepide zerbitzueta-ko agentea izateaz gain. Haien le-

Funtzio Publikoko langilehauteskundeak eginen diraabenduaren 6an, boto paper bidez, eta azaroaren 29tik aitzina, Internetbidez. Elkarrizketa sozialerakobatzordeetarako ordezkariak dituztehautatuko ondoko lau urterako. IparEuskal Herrian ere milaka dira deituak.

Publikokolangileeneskubideak

Zerbitzu publikoen defentsan egin manifestaldia, joan den martxoan, Baionan. ISABELLE MIQUELESTORENA

Page 5: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Astekoa

hentasunak zehaztu ditu: «Fun-

tzio publikoko estatutuaren man-

tentzea aldarrikatzen dugu. Men-

turaz, gauza batzuk aldatu behar

zaizkio, 1983koa baita gure esta-

tutua. Saiatzen gara sindikatu gisa

negoziazioa bururaino eramaten,

partaide gisa hartuz lurralde era-

kundeak eta ez nagusi gisa; behar

denean mahaia ukabilaz jotzeko

beldurrik izan gabe». Soldaten

balio emendatzea aipatzen da ba-

tzordeetan. Estatuak finkatzen du

funtzionarioen sarien indizea,

eta, beraz, horien bilakaera mar-

katzen. UNSAkoak uste du beste

alde batetik tiratu behar litzateke-

ela: «Ez gara baitezpada hainbes-

te atxikiak indize puntuaren ba-

lioari, baizik eta soldata taulen

emendatzeari. Indize-puntua %1

edo %2 emendatzen denean,

1.000 duenak 100 irabaziko du,

eta 500 duenak, 50. Gaur egun,

ezberdintasun handiak badira

Funtzio Publikoko soldata goren

eta beherekoen artean». Sariez

gain, langilearen bilakaeraren

hobekuntzak aipatu ditu Come-

tsek: «Karrera bilakaerak ere al-

darrikapen azkarrak zaizkigu,

demagun, ama eskoletako agen-

teak C mailatik Brat iragatea».

Langileen arteko desoreken men-

dratzeko xede bat gehitu du Ara-

mendik langileentzat lortu nahi

luketenari buruz: «Orekatzea,

hobetzea, eta beti ikastea. Adibi-

dez, lanaldi partzialak zenbat di-

ren publikoan, zer baldintzatan;

hori guztia oreka daiteke jadanik

herri batzuetan».

Formakuntza mailan aldaketa

batzuen egiteko parada gisa ikus-

ten ditu ABPak: «Mugaz gaindi-

koa izanki, tartean, sartzen ahal

genuke euskararena edo beste

hamar mila gauza, gaur egun

Pauen negoziatzen ez direnak».

Estoka tinkatzen ariCometsek aitortu du, azken aldie-

tan, aferak tinkatzen ari direla

buruzagiekin: «Azken agintaldi

honetan, ohartu naiz erakundee-

tan jarrera bortitzagoak direla

funtzionarioen aldera. Udaletxe

eta elkargoetan, Departamendu

Kontseiluan berdin. Gero eta zai-

lagoa da gure nagusiekin mintza-

tzea. Sindikatuak negoziazioeta-

rik baztertu nahi gaituzte». Eta

horretarako amarru bat erabil-

tzen dutela salatu du: «Ez da gu-

tiesgarria erranen dudana, baina

ikusten dugu joaten direla iritzi

baten eskatzera elementuak oro

ez dituzten agente batzuei; eta

eman dezaketen erantzuna bida-

tzen dute, sindikatuak bazter

utziz». Eragin jokoen arriskua,

funtsean, bi aldetarik gerta daite-

keela gehitu du Rouxek: «Berez-

ko ABPa duzularik erakundean,

hautetsia denbora berean jujari

eta alderdi da. Beste arriskua da

sindikatuek presio egin dezaten

agenteei erranez: ‘Kide karta ona

baldin baduzu, karrera osatzen

ahalko duzu!’. Ezin jasana da».

LAB sindikatuak beste aldarri-

kapen bat ekarri du boz hauetara.

Kudeaketa Zentroari lotuak diren

erakundeek tokian toki sor ditza-

ten beren batzordeak. Herriko

etxeei lotu egiturak dira nagusiki

Kudeaketa Zentroan. Aramendi:

«158 herrietarik hamabost batek

baizik ez dute Batzorde Teknikoa.

Beste guztiak Pauetik kudeatuak

daude, Kudeaketa Zentrotik. He-

rri txikietako langileen kudeantza

egiteko, nahi eta nahi ez Pauera

joan behar dugu». Ipar Euskal

Herrira ekartzeko bide ezberdi-

nak aztertu ditu LABekoak: «Izan

daiteke Kudeaketa Zentro bat Ipar

Euskal Herri mailakoa; legez,

erran nahi luke Pauekoaren adar

bat sortzea. Edo, beste aukera bat,

politikoagoa: Elkargoko herri txi-

ki guztien artean adostea Herriar-

teko Batzorde Tekniko bat».

Jadanik egiten den gauza da.

Komuneko Batzorde Teknikoak

deitzen dira bi herrik edo egitura

desberdinek batzorde bakarra

sortzen dutelarik. «Adibidez,

Arrangoitzen herriko etxea eta

zahar etxea batu dira, 50 langile

baino gehiago bilakatu eta ba-

tzorde teknikoa sortu dute». Le-

henago aipatu langileen arteko

oreka bati buruz joateko tresna

gisa ikusten du: «Lan baldintzak

Pauen negoziatu ordez, Euskal

Herritik negoziatzen ahalko geni-

tuzke zuzenean. Erran nahiko

luke harmonizazio bat Elkargo

honetan. Izan Ainhoako langilea

izan Atharratzekoa, lan baldin-

tzak berdinak izatea».

Kontratupekoen babes ezaNahiz eta agente publiko estatu-

tudunen kopurua hein batean

mantendu den, jakina da kontra-

tu mugatuan eta estatuturik gabe

hartzen dituztela langile franko.

Alta, Departamendu Kontseiluan

ez bezala, sindikatuek ez dute

hautagairik aurkeztu Kudeaketa

Zentrorako. Roux: «Arazoa da ez

dutela aurkeztu nahi. Zaila zaie

agertzea kontratua hiru urteren

buruan bukatzen zaielarik. Pre-

karitateak ez du engaiatzera bul-

tzatzen». Guziz kezkagarria zaio

UNSAko ordezkariari ere: «Biziki

arranguragarri da! Departamen-

du Kontseiluan lortu dugu, baina

Kudeaketa Zentroan bakar bat ere

ez. Hara zer erraten diguten kon-

tratupekoek. ‘Ez dugu engaiatu

nahi, beharbada, egun batez, titu-

ludun bilakatuko baikara’». Ho-

rren arrazoietarik bat eman du

Rouxek: «Estatutua geriza da.

Adibidez, emazte eta gizonen ar-

teko berdintasuna errazago ber-

matzen da estatutua duzularik».

ORDEZKARITZA BATZORDEAK

ADMINISTRAZIO BATZORDE

PAREKIDEAK (ABP)

A, B eta C funtzionario mailentzat.

Eskumenak

Iritzi bat eman dezakete lurralde

funtzionarioen lanbidean:

• Lanbidearen bilakaera.

• Funtzionarioen mugikortasuna.

• Administrazio tokiak .

• Sailez aldatzea.

Iritzia galdegiten zaie kasuotan:

• Lanbide solasaren aldatzea.

• Denboraldi murriztua errefusa-

tzea.

• Formakuntzara joatea errefusa-

tzea.

• Denbora Aurrezki Kutxaren era-

biltzeko errefusa.

• Dimisioa errefusatzea.

ABPen osaketa

Erakundeen ordezkari bezainbat

langile ordezkari bada batzorde-

an.

Prozedurak

Enplegatzaileak baizik ez dezake

auzi bat ABPen esku utzi.

Iturria: Kudeaketa Zentroa

BATZORDE

TEKNIKOA

Gutienez 50 agente dituzten

erakundeetan.

Kudeaketa Zentroko kide eta

50 agente baino gutiagoko era-

kundeak Herriarteko Batzorde

Teknikoaren (BTI) peko dira.

Eskumenak

Iritzia galdegiten zaio ondoko

gaietan:

• Zerbitzuen antolaketa eta ibil-

moldea.

• Lantaldearen norabide nagusiak.

• Hilabete sariak.

• Lan baldintzak.

• Ekintza soziala.

Eta beste.

BTren osaketa

Langile ordezkariak; kopurua era-

kundearen handitasunaren arabe-

ra aldatzen da.

Agintari ordezkariak izan daitezke.

Kudeaketa Zentroari lotu erakun-

deentzat langile ordezkari bezain-

bat erakundeko agintari dira.

BTaren iritzia ez du baitezpada se-

gitzerik erakundeak.

Elkargoak aurkeztendituen txostenentzat ez baduzu sindikatukoordezkaririk, nekezaitzinarazten dituzu»Laurent RouxCFDTko hautagaia Elkargoko ABPrako

«Lan baldintzak Pauen negoziatu ordez, Euskal Herritiknegoziatzen ahalkogenituzke zuzenean»Eñaut AramendiLABeko ordezkaria

«Gero eta zailagoa dagure nagusiekinmintzatzea. Sindikatuaknegoziazioetarikbaztertu nahi gaituzte»Pierre CometsUNSAko hautagaia Departamenduan

‘‘

Page 6: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aIritzia

Azaroak 25: aldarri feminista,Ipar Euskal Herritik

Ipar Euskal Herriko

mugimendu

feministako 25 kide

Urtero munduko ha-meka txokotan, baitaEuskal Herrian ere,azaroaren 25a, emaz-

teenganako indarkeriaren aur-kako eguna, hor dugu ate joka.Hamarkada gehiegiren ondorenoraindik ere, gure agendetakoeguna dugu. Sistema patriarka-lak eragiten dituen bortizkeriakune oro jasaten ditugu, eta hame-ka bisaia ditu gainera. Bortizke-riaz mintzo garenean, emazteakgutiesteko erraten, egiten, pen-tsatzen diren hitz, keinu eta ideiaguziak gogoratzen ditugu. Berrizere, ezinegona eragiten digunegoera honen aitzinean beraz,karrikara ateratzea dagokigu.

#Metoomugimenduaren era-ginez, eraso sexisten gaiak nehoizez bezalako oihartzuna hartu

zuen mundu mailako sareetan:jatorri, lanbide, klase-sozial ani-tzetako emakumeek, txioen edoFacebookeko mezuen bidez, pu-blikoki salatu zituzten urteen joa-nean jasandako jazarpenak. Lauhaizetara oihukatu zuten erasoakez direla fenomeno isolatuak,emazte izanki, sistematikoki era-sotzen gaituela patriarkatuak,haiek, zuek eta baita gu ere.Emazteenganako indarkeria-

ren aurkako eguna hurbiltzen arizaigun honetan, hainbat frantseseragilek,#Metookanpainaren ja-rraipen gisa, Parisen ibilaldi bate-rako deia egin dute #NousToutes

lelopean. Aldi berean, Parisekomobilizazioaren osagarri, «leku-ko» komiteak ere sortu dira,haien hitzetan «Frantziako es-kualde desberdinetan» ere mar-txak antolatzeko. Hala, Ipar Eus-kal Herrian diharduten elkarte fe-minista batzuek bat egin dute#Noustoutesekimenarekin.Alta, artikulu honen izenpe-

tzaileok, gogoeta-prozesu batenondotik, arrazoi sakonak ikustenditugu Ipar Euskal Herriko femi-nista garen aldetik, #Noustoutes

ekimenarekin bat ez egiteko. Ho-rien artean da jasaten dugun za-palkuntza bikoitza. Izan ere, inpo-satutako lurraldetasunaren bai-tan, sistemak oraindik bortitzagomugatzen du gure askatasuna.Hots, ipar euskal herritar izatea-gatik, are zailagoa zaigujadanik emazte izateagatik plaze-tan ukatu zaigun espazioa berres-kuratzea. Zer erranik ez, gure al-darriak Errepublikaren hizkuntzaez den bertze batean eginez gero.Gauzak horrela, ez dugu gure bu-rua frantziar ikuspegi zentralistaoinarri duen proiektu batean ko-katu nahi, aldarrikapen feminis-ten kari izanik ere.Baten batek pentsa dezake, lu-

rralde ikuspegi honek alferrikakomugak ezartzen dizkiola emazte-on borrokari. Ez, inola ere ez. Kon-tziente gara emazteon zapalkun-tzaren eta erasoen aurkako ahale-ginak ezin duela mugarik ukan.Edozein gisaz, emazte eta norba-nako gisa erabateko askapena lor-tzeko Euskal Herri parekide bateneraikuntzaren alde egin behardugu lan, gaur egungo banaketapolitiko-administratiboaren mu-getan ez baita horretarako tarte-rik. Ez baita gauza bera gure he-

rrian Euskal Herritar edo Fran-tziar izatea, gizon edo emazte.Hor da Baionako besten kasua,erraterako. Bertan biltzen garaIpar Euskal Herriko gazteak uztailbukaeran. Bizi dugu bazterketaEuskal Herritar izateagatik; horgara Patxa Plazan eta Baiona tti-kian, baina hortik kanpo, frantsesarteko girora murgildu behargara. Gure herrian, baina gure he-rritik kanpo. Pentsa zer den horiemazte izanki. Etxerako bideanedota sinpleki, komunera joate-an, otso taldeen artetik iragan be-har izatea. Goitik beherako begi-radak jasaten ditugu, edo hunki-tzeak taberna ertzera goazelarik.Hori guzia salatu nahiko genu-

ke. Emazte bezala bizi duguna sa-latu, baina euskaraz. Ba al duguhorretarako espaziorik? Lortzenal dugu Ipar Euskal Herriko jen-dearengana euskaraz iristen?Xede horrekin, Ipar Euskal He-

rriko feministon arteko saretzeasustatu nahi dugu, Hego EuskalHerriarekin elkarlan estuan, ba-koitzak beretik emanez, zailtasu-netan batak bertzea lagunduz.Etorkizunean zapalkuntza guzie-tatik aske eginen gaituen jendar-tea erdietsi arte aho batez oihu-katu nahi dugu, (in)justizia pa-triarkal honen aitzinean, saretzefeministari ekinen diogula. Sin-pleki, karrikan gauez eta baka-rrik, lanean, kirolean, etxean, ezgaitzaten eraso, emazte izate hu-tsagatik.Aipatzen dugun hau, zalantza-

rik gabe, bide luzeko lana izanenda. Baina, bidea beti da laburra-go, arinago elkarlanean. Horre-gatik, hemen bildu garen emaz-teok azaroan 25an, igandez,12:00etan Baionako Herriko Etxeaitzinean elkartzera deitzen zai-tuztegu. Zinez beharrezkoa baita,erasoen kontrako oihua gure lu-rraldetasunetik, Ipar Euskal He-rritar gisa heda dezagun, EuskalHerri parekidearen alde.(In)justizia patriarkalaren

gainetik, saretze feminista! Gora borroka feminista!

Beharrezkoa baita,erasoen kontrako

oihua gurelurraldetasunetik,

Ipar Euskal Herritargisa heda dezagun

Irudiab Baiona

Jaka Horiek segitu dute aste osoanIragan larunbateko mobilizazio egunaren ondotik, Jaka Horiek elkarretaratze eta bide mozteekin segitu zuten

biharamunean, baita ondoko egunetan ere. Ipar Euskal Herrian, asteartean oraino moztu zituzten bide zenbait,

bereziki Baiona inguruan. Atxilotzeak ere gertatu ziren, hala nola larunbatean Baionako iparreko itzulgunean

hiru pertsona aurtiki zituen gidari bat, epaileak zaintzapean jarri duena. Bestalde, bi Jaka Hori auzitan iragan zi-

ren astelehenean, mozkorrak zirela, poliziei jazartzeagatik. Horiek ere zaintzapean dira. BOB EDME

«Autobus gidari batzueknortasun agiria eskatzen dietejende batzuei beltzak direlako.Nihaurrek ikusi ditut arrazadiskriminazio egintza larriak»

Jean Rene EtxegaraiBaionako auzapez eta Euskal Elkargoko presidentea

ipar euskal herriko hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta ipar euskal herriko hitzak moz-

teko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adie-

razita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: ieh@hi-

tza.info.

%

Etorkinen atxilotzeen salatzekoelkarretaratzea eginen da eguerditan

BAIONA bBesoak zabalik, iharduki dezagun! lelopean, elkarretara-tzera dei egin du Etorkinekin kolektiboak. Duela zenbait egun, Haz-parnen atxilotu eta zaintzapean ezarri bi bolikostar gazteen kontrakojokamoldea salatu nahi du elkarretaratze horrekin Etorkinekin talde-ak, baita Landesetan barna zihoan autobus baten gelditzea ere. Orohar, poliziak eraman gisa horretako kontrolen biderkatzea deitoratze-ra dei egin du. «Migrazioen kontrako politika horri, ez!» eta «Elkarta-sunari, bai!», hori aldarrikatzen du Etorkinekin elkarteak; bidenabar,migrazioei buruzko «beste politika bat» eskatuz. ElkarretaratzeaBaionako Suprefeturaren aitzinean eginen da egun, 12:30ean. Izenpe-tze bilketa bat ere zabaldu du, Internet bidez, ondoko helbide honetan: https://www. mesopinions.com/petition/ droits-homme/politique-

accueil-migrant/52864.

Page 7: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

MUSIKA

BAIONAAntton Larrandaburu

eta Bitxiloreak taldearen kontzertu

akustikoa.

bGaur, 18:30ean, Elkar dendan.

BAIONABaionan kantuz.

bBihar, 11:00etan Lakarra plazan

eta 11:45ean auzitegi zaharrean.

BAIONATxistularien elkarretara-

tzea, hiriko karriketan.

bBihar, 12:30ean, Mousseroles

atean.

BAIONAEsker 1000, euskal rock

1979-2019 kontzertua Niko Etxart,

Xabi Solano, Alex Sardui, Watson

& Lopetegi, Xabi Camarero, Iker

Lauroba, Iholdi Beristain eta ehun

musikarirekin.

bBihar, 21:00etan, Laugan.

GETARIABihotzez eta Betiko

Ametsa abesbatzak.

b Igandean, 17:00etan, elizan.

URRUÑAKalakan taldearen

kontzertua, ikastolak antolaturik.

b Igandean, 16:00etan,

kiroldegian.

UZTARITZEMaialen Alfaro eta

Philippe Alborren Izarren hautsa

ikuskizuna, Mikel Laboraren ome-

nez.

bBihar, 10:30ean, mediatekan.

SARAXabaltxen kontzertua.

bGaur, 22:30ean, trinketean.

ANTZERKIA

HIRIBURU Jendeak antzezlana,

Ildoka taldeak antzezturik.

b Igandean, 17:00etan, La Perlen.

Laborantza eta bertsolaritza.

Nola ez, joan den astean Lurrama-

ren berri eman zuen Kanaldudek.

Biarritzen egin bideoak ikusgai

dira orain webgunean. Horrez

gain, Zuzenean Zure Esku saioa

egin zuten Hendaiatik, bertsolari-

tza aipagai, ikastolako ikasleekin.

Gaur

08:05. Alex Sardui gomita, disko

berria eta Esker 1000 aipagai.

22:00. Hutsa DJ saio berria.

Bihar

09:05. Esker 1000 saio berezia.

18:00. Pilota zuzenean, Milafran-

gako finala. Ondotik, eskubaloia.

Xahoren biografikoa komiki libu-

ruaren aurkezpena, Asisko Urme-

netaren eskutik, eta kantaldia Patxi

Saizekin.

bBihar, 16:00etan, Xahoenea

etxean.

LARRESOROZazpi senideko

antzezlana, besten karietara.

bGaur, 20:30ean, herriko gelan.

BERTSOAK

BAIONATaldekako Xilabaren

bigarren finalerdia, Dilindan eta

Kantiniersak taldeen artean.

bBihar, 18:30ean taloak eta

19:00etan saioa, Zizpa gaztetxean.

HAZPARNEBertso margo gaual-

dia, Maddalen Arzallus eta Alaia

Martin bertsolariekin eta Adur

Larrea marrazkilariarekin.

bBihar, 21:00etan, Berria

trinketean.

SUHUSKUNETaldekako Xilabaren

lehen finalerdia, Ezkorbrutak

eta Mattinsalto taldeen artean.

Ortzaizeko ikastolak antolaturik.

bGaur, afaria 20:00etan eta saioa

22:30ean, herriko gelan.

BESTELAKOA

ATHARRATZEAztiHitza, Agosti

Irudiab Donapaleu, Hazparne, Urruña

Zinegin festibala badoabeste herrietara ereZazpigarren edizio berezia iragarri dute antolatzaileek. Batetik, Hazpar-

neko zinema berritze lanetan izanik herritik kanpo ere eramanen baitira

euskal filmak: Donapaleuko Saint-Louis eta Urruñako Itsas Mendi zine-

metara. Bestetik, festibalak Euskaraldian parte hartuko du, atzo hasi eta

igandean bukatuko baita, hamaikaldiaren hastapenetan. Egitarau abe-

ratsa izanen da aurten ere: www.zinegin-festibala.eu. AURORE LUCAS / IPARLA

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Agenda

Page 8: Ostirala 2018ko azaroaren 23a IX. urtea 376. zenbakia www ... · Euskara Euskaraz Bizi Hiriburun egunak antolatu ditu, lehen aldikoz, herriko etxeak Euskaraldia Ekitaldi andana 3

Joanes Etxebarria Lartzabale

Duela bi urte Baionako emazteenerrugbi taldea Frantziako txapel-dun izan zen. Geroztik, lehenmailan ari dira, eta aurtengo txa-pelketaren lehen partea multzo-ko bigarren postuan bukatu dute.Maika Brust (Baiona, 1994) Espai-niako selekzioarekin ere ari da.Udalbiltzak Euskal Herriko

emazte errugbilarien topaketak

antolatu zituen joan den astean,

eta zu Espainiako selekzioare-

kin ari zinen.

Iaz bi aldiz deitu ninduten, eta la-narengatik ezin izan nintzen joan.Aurtengo aski goiz deitu nautelau ikastarorentzat, eta laneanutzi naute joaten. Hala, bi aste pa-satu ditut Espainiako selekzioare-kin, Madrilen eta Benidormen. Frantziakoaren eta Espainiako-

aren artean hautatu behar baze-

nu?

Nazioaz futitzen naiz. Frantziakoahartuko nuke, zeren eta maila aisehobea baitute eta, ene ustez, ho-rrek ekartzen ahal baitit gehiago.Gero nazioa, berdin zait; Marsei-

llaise-a entzun, edo Espainiakohimnoa... Espainian ez da hitzik;beraz, alde batetik, hobe [irriak]. Joan den astean Euskal Herriko

jokalariak bildu ziren. Mugaz bi

aldeetan maila desberdina da?

Maila aise gorago da Frantzian Es-painian baino; ez Hegoaldean ba-karrik, orokorra da. Ene ustez,errugbia hemengo kiroletarik batda, Hegoaldean gutxiago ager-tzen dena.Kalitatezko euskal selekzio bat

posible litzateke?

Ene ustez, posible da, baina diruaeskas da. Eginak ditugu euskal se-lekzio batzuk; ari izan ginenFrantziako 20 urtez azpiko talde-aren kontra bi aldiz. Bi aldietan,partidaren goizean elkartu ginen,oren bateko entrenamenduaegin, eta partida jokatu genuenarratsaldez. Zaila atzematen duttalde kohesio bat sortzea oren ba-tez goizean; neskak ez dituzularikezagutzen, ez da posible. Nahibada talde bat sortu, behar da zi-nez zerbait plantan ezarri selekziobat sortzeko azkenean: behar diraentrenamenduak antolatu. Eneustez, maila lortzen ahal da.

Ikusten badugu Espainiako se-lekzioan zenbat euskaldun ginen—zortzi—, bada euskaldun batFrantziako taldean eta bazen Pa-tricia Karrikaburu lehenago...Ene ustez, denak bilduz sortzenahal da biziki maila oneko taldebat. Egingarria da. Borondatea balitzateke jokala-

rien partetik?

Neuretzat balio handiagoa dueuskal selekzioaren maillotajanzteak Espainiakoa edo Fran-tziakoa janzteak baino. Badakitenekin ziren bi jokalarirentzatgauza bera dela. Anitzentzat, eneustez, gauza bera da. Sortzen ahaldu zerbait hemen, Euskal Herrianbortxaz sortuko du mugimendubat, eta beste herri batzuk jaiki-tzen ahal dira, edo ohartzen ahaldira hor direla.Etengabe egiten baita, asper-

tzen ote zaitu emazteen eta gi-

zonen errugbia konparatzeak?

Aspertu ez, zeren eta hala da. Nes-kak ez gara profesionalak; alta,errugbiak denbora anitz hartzendigu. Behar dugu antolatu aritze-ko, lanean —behar baitugu jan—eta maite dugun kirola praktika-tzeko. Nahi badugu goi mailan ari

izan, behar ditugu sakrifizio anitzegin, ez baikara profesionalak.Mutikoak, berriz, haien bizia da;beraz, ez dute pentsatzekorik ere,joaten dira entrenatzera, eta pa-gatuak dira. Pertsona batzuek an-tolatzen dute haien bizia, profe-sionalak baitira; ene ustez, aiseaskeago jokatzen dute guk baino.Emaitzek ez dute bortxaz erakus-ten, baina hala da.Baionan berean diferentziak

agerikoak dira?

Bada diferentzia handia. Guk,adibidez, baditugu bi managerentseatzen direnak den-dena egi-ten. Jokalari eta managerrek xer-katzen ditugu gure babesleak, be-har dugun materiala ahal bezalapagatu behar baitugu. Bidaiakantolatzeko ere managerrek era-maten dute kristoren lana, entre-

namenduek denbora hartzendute... kasik profesionalak be-zainbat entrenatzen gara, salbuhaiek egunean zehar trebatzendirela, eta arratsaldeak libro di-tuztela, eta gu lanetik landa, arra-tsetan.Baldintzak halakoak izanik ere

Baionan izugarri ondo ari zarete.

Bai, lortzen dugu hala ere, entre-natuz eta bakoitzak lan pertsona-la ekarriz. Bi aldiz entrenatuz ba-karrik —batzuetan entrenamen-du fisiko bat gehitzen dugu—maila on bat dugu. Baldin bagenuposibilitatea gehiago entrenatze-ko, neskak libre balira lanagatik,ene ustez ukaiten ahalko genukemaila aise hobeago bat. Hor biga-rren gara gure multzoan, baina, bimultzoak nahasiz, ez ginateke bi-garren.

Lana errugbiaren arabera anto-

latzen duzu?

Ez, betidanik banekien zer lanegin nahi nuen. Argi nuen irakas-le izan nahi nuela, eta errugbianbakarrik duela lau urte hasi nin-tzen, justuki irakasle izateko ikas-ketetan. Ez da batere lehentasu-na. Lanik gabe ezingo nuen segi-tu. Selekzioa berdin; argi dut eznintzatekeela joanen lana galdubehar banu. Errugbiaren balioek balio dizute

ikastolarako?

Nik ene burua atzematen duterrugbian, ditudan balioekin. En-tseatzen naiz ditudan balioak etaikasi dudana nire ikasleei trans-mititzen. Ez da bortxaz zerbaiterrugbiak ekartzen didana; fami-lian hala hazi naiz, eta nire bideakegin du horrelakoa naizela. Bainaerrugbian ari naizenez, ene ustezikasleek badute beste begiradabat. Ez da egunero ikusten norbaiterrugbian ari dena, hasteko neskabat; barnealdean ez dira anitz. Elkarrizketa hasi aitzin ikasle

batek zoriondu zaitu.

Ikasleek badute gure berri, irra-tian entzunez edo. Astelehen edoastearte guztiz badira bi edo hiruminutu kurtsoa hasi aitzin parti-dak aipatzeko.Ikasleekin errugbian ari baitza-

rete, ikusten duzu nesken parte-

tik aritzeko gogoa?

Bai, aurten gutxiago, baina iaz ha-rritu nintzen neskek zer gogo zu-ten eta zer gaitasun dituztenerrugbian aritzeko. Mutilek erebai, baina neskek harritu naute. Zuk zeuk zer asmo duzu ondoko

urteentzat?

Jakin dugu Munduko Txapelketa2021ean jokatuko dela ZeelandaBerrian. Ene helburua litzatekeargiki, baina ikustekoa dut lana-rekin posible izaten ahal denez,edo urte batez lana uzten duda-nez nire postua atxikiz, baina ho-rretarako behar dut titularizatu...Espainiak ere behar du sailkatuMunduko Txapelketa jokatzeko,baina, dena ongi badoa, ene hel-burua litzateke prestatzea hori jo-katzeko. Badakit sakrifizio anitzizanen dela, eta ene denbora anitzhartuko duela, baina, ene ustez,balio du. Ene biziarentzat anitzekarriko du: beste taldeekin bate-ra aritzea, beste maila bat, kirolarigisa bizitzeko zerbait da. Sakrifizio anitz, segur izan gabe

hautatua izatea...

Hori da; baina, ene ustez, beharda hortik pasatu, nahi baduzu au-kera bat izan Munduko Txapelke-tan jokatzeko. Ez badut erabiltzenhorretarako, Baionan jokatzekoerabiliko dut.

«Goi mailan aritzekobehar ditugu sakrifizio anitz egin»

Maika Brust b Errugbilaria

Baionako taldean eta Espainiako selekzioan ari da errugbian. Kirolirakasle lan egiten du zenbait ikastolatan, eta, goi mailako kirolaria bada ere, Brustek dio emazte gutxi bizi daitezkeela errugbitik oraino.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko azaroaren 23a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]