Osasuna

10
Osasuna Aitor Abedillo Jon Minayo

description

Osasuna. Aitor Abedillo Jon Minayo. A.Ondo lo egin. Oso garrantzitsua da zortzi orduko loaldia izatea, aurreko eguneko tentsioa eta nekealdia murrizteko. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Osasuna

Osasuna

Aitor AbedilloJon Minayo

A.Ondo lo eginOso garrantzitsua da zortzi orduko loaldia izatea, aurreko

eguneko tentsioa eta nekealdia murrizteko. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu, ezin direla lo egin

gabeko orduak errekuperatu eta hobeto deskantzatzeko ona dela eskuin-alboaren gainean lo egitea zirkulazioa erraztu egiten delako eta bihotza zapaltzen ez delako.

Bestetik, loak hartzeko, ez duzu pentsatzen egon behar lo egin behar duzula, baizik eta erlaxatzen saiatu behar zara.

B. Sano jan

Denetarik jan behar da, eta eguneroko dietak orekatua izan behar du. Gainera, egunean zehar jan behar duguna bost alditan banatu beharra dago, eta ez hiru aldiz jan eta gainera pila bat.

Janari freskoek, lehentasuna dute, hala nola, furtek, barazkiek...

Janari goxoak, ez dira zergatik sahiestu behar, baina hala ere ez da haietaz abusatu behar.

C. Egin ariketa

Oso garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea, ez soilik lodi ez egoteko, baizik eta zure gorputza ondo sentitzeko eta funtzionatzeko. “Mens sana in corpore sano”.

Hala ere, ez da ariketa fisikoaz abusatu behar, eta modu orekatuan eta erregularrean praktikatu behar da.

D. Ura edan

Gorputz bolumenaren %62 urez osatuta dago, eta kopuru hori mantentzeko oso garrantzitsua da ur asko edatea.Urak digestio lanean laguntzen du eta egunero 2 litro edatea gomendatzen da.

E. Pisua mantendu

Pertsona bakoitzaren pisua orekan mantendu behar da gorabeherarik gabe. Gaur egun obesitatea, oso arazo garrantzitsua da gure kulturan McDonal´s eta Burger King delakoen ondorioz.

F. Erlaxatzen ikasi

Estresa pertsona gehienek sufritzen duten arazo bat da, eta kontrolatzen jakin behar dugu, hori lortu ezean kaltegarria izan daitekelako gure osasunarentzat.

Hala ere, estres puntu bat positiboa izan daiteke maila bateraino, baina maila hori gainditu eta gero, kontuz ibili behar gara.

G. Arnasa ongi hartu

Txorakeria hutsa badirudi ere, arnasa ongi hartzen ikastea oso gauza garrantzitsua da. Egunero guztiok egin beharko genukeen ariketatzat hartu beharko genuke, zeren eta gure gorputzaren funtzionamenduan laguntzen du.

H. Eguzkitik babestuEguzkiaren energiak eta izpiak oso

garrantzitsuak dira gure osasunarentzat. Horiei esker gure gorputzak D bitamina eta kaltzio hartzen du. Baina gauza guztiak bezala, neurri egokian hartu behar da, zeren eguzki izpiek minbizia eta desidratazioa sorrarazten dute. Horregatik eguerdian eguzkia ez hartzea komeni da, eta hartzekotan protekzio handiko kremarekin.

I. Zoriontsua izan

Munduko gauzarik garrantzitsuena da. Bakoitza bere gorputzarekin eta buruarekin ondo sentitu behar da, horrek zoriontsu izaten lagunduko baitio.