ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak · Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i...

4
ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak Oure zaarrak ez ziran makalak- timan Mixiñoiak euki eta entzuten edo ta aukera egoanetan «Barrua garbitzera»)oaten. Lengo denporetako elizkizunik ospetsue- nak, misiñoiak izaten ziran. Urte askoren bu- ruan, bear bada ogei edo geiago urteen ondoren izaten ziran. Misiñoiak, erderaz esanda, «akontezimen- tua» izaten zan errian. Ta orregaitik makiñabat tokitan euren ondoren bertsoak atara be bai edozer gertaera nabarmeneri orduan ataraten jakozan lez. AUSPOA liburu saillean olako ber- tso naikoa irakurten da. Sermoilari bi izaten ziran eta astebetean ekiten eutsen euren egitekoari. Errira eitzen zi- raneko erriko abadeak kurutzeagaz eta jende pilloa zain eukiten zituen gurdia, autobusa edo danadalakoa gelditzen zan tokian; eta guztiak ibildeunean lez kurutzea jasota eleizaratzen zi- ran. Umeentzat, euskeraz ez ekienentzat eta abar, ia egun guztian izaten ziran sermoiak; bai- ña sermoi nagusia arratsaldekoa izaten zan, iru- retakoa. Ez zan erreza izaten sermoi aretan eli- zan tokia aurkitzea, erri guztia bertara joaten zan da. Ez dakit arrantzaleak aste aretan itxaso- ra joaten ziran ala ez. Ziurren, misiñoiak ne- guan izango ziran eta bizkor ibilli ezkero egingo eben arratsaldeko iruretarako besigutarako os- terea. Elizkizun guztiak, sermoi guztiak, gol mai- llakoak izaten ziran, baiña bat guztietan ospa- tsuena: Parkaziñoiko sermoia, bariku arratsal- dekoa. Asarre ziranak adiskidetzeko izaten zan. Ta alantxe, urteetan-da alkarreri berbarik egin barik egozan askok egun orretan bakeak egiten zituen. Alkarreri berba egin ta parka eskatu. Zubikarai'k diñoanez (ez diño zein urtetan izan zan) Mutriku'ko misiñoietako Parkaziñoiko sermoia, erri bien artean dagoan Errotabarri ba- serriko zelaian egin ei zan, auzo erri bien arteko bakea lortzeko. Ondarrutarren eta mutrikuarren arteko aldi aretako asarreak itxasoko lanetan eben so- rreria; geienbat neguko kordako arrantzan, besi- gutakoan. Arrain kalarik onenean korda itxaso- ra errezago jaurti al izateko, danentzat izentauta egoan ordua baiño len joan eta apaxua uretara- tu ta gero beste errietakoak etortean eta bideba kokeria a ikusi, bein baiño geiagotan apaxuari lokarriak ebaki ta onduan galdu. Ta, jakiña, ola- koetan ikaratzeko asarreck sor'zen ziran Onda- rru'ko ta Mutriku'ko arrar \z ú en artean. Orain ez da olako asarre biderik, eta bear be ez. ZEZENKETA Zezenketa, Espaiñia'ko Jai Nagusia lez eza- gutzen daña, euskaldun askok, orretxegaitik bat ez be, ezkerreko begitik ikusten dabe. Emen ze- 24

Transcript of ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak · Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i...

Page 1: ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak · Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i t)ere¿iz- egoan iñor zezenara urreratuko zanik eta alan txe amaitu zan, urten egin

ONDARRU'ko GORA-BERAK

Misiñoiak

Oure zaarrak ez ziran makalak- timan Mixiñoiak euki eta entzuten edo ta aukera egoanetan «Barrua garbitzera»)oaten.

Lengo denporetako elizkizunik ospetsue-nak, misiñoiak izaten ziran. Urte askoren bu-ruan, bear bada ogei edo geiago urteen ondoren izaten ziran.

Misiñoiak, erderaz esanda, «akontezimen-tua» izaten zan errian. T a orregaitik makiñaba t tokitan euren ondoren bertsoak atara be bai edozer gertaera nabarmeneri orduan ataraten jakozan lez. A U S P O A liburu saillean olako ber­tso naikoa irakurten da.

Sermoilari bi izaten ziran eta astebetean ekiten eutsen euren egitekoari. Errira eitzen zi-raneko erriko abadeak kurutzeagaz eta jende pilloa zain eukiten zituen gurdia, autobusa edo danadalakoa gelditzen zan tokian; eta guztiak ibildeunean lez kurutzea jasota eleizaratzen zi­ran.

Umeentzat, euskeraz ez ekienentzat eta abar, ia egun guztian izaten ziran sermoiak; bai­ña sermoi nagusia arratsaldekoa izaten zan, iru-retakoa. Ez zan erreza izaten sermoi aretan eli-zan tokia aurkitzea, erri guztia bertara joaten zan da. Ez dakit arrantzaleak aste aretan itxaso­ra joaten ziran ala ez. Ziurren, misiñoiak ne-guan izango ziran eta bizkor ibilli ezkero egingo eben arratsaldeko iruretarako besigutarako os-terea.

Elizkizun guztiak, sermoi guztiak, gol mai-

llakoak izaten ziran, baiña bat guztietan ospa-tsuena: Parkaziñoiko sermoia, bariku arratsal­dekoa. Asarre ziranak adiskidetzeko izaten zan. T a alantxe, urteetan-da alkarreri berbarik egin barik egozan askok egun orretan bakeak egiten zituen. Alkarreri berba egin ta parka eskatu.

Zubikarai'k diñoanez (ez diño zein urtetan izan zan) Mutriku'ko misiñoietako Parkaziñoiko sermoia, erri bien artean dagoan Errotabarri ba­serriko zelaian egin ei zan, auzo erri bien arteko bakea lortzeko.

Ondarrutarren eta mutrikuarren arteko aldi aretako asarreak itxasoko lanetan eben so-rreria; geienbat neguko kordako arrantzan, besi-gutakoan. Arrain kalarik onenean korda itxaso­ra errezago jaurti al izateko, danentzat izentauta egoan ordua baiño len joan eta apaxua uretara-tu ta gero beste errietakoak etortean eta bideba kokeria a ikusi, bein baiño geiagotan apaxuari lokarriak ebaki ta onduan galdu. T a , jakiña, ola-koetan ikaratzeko asarreck sor'zen ziran Onda-rru'ko ta Mutriku'ko arrar \z ú en artean. Orain ez da olako asarre biderik, eta bear be ez.

Z E Z E N K E T A Zezenketa, Espaiñia 'ko Ja i Nagusia lez eza­

gutzen daña , euskaldun askok, orretxegaitik bat ez be, ezkerreko begitik ikusten dabe. Emen ze-

2 4

Page 2: ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak · Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i t)ere¿iz- egoan iñor zezenara urreratuko zanik eta alan txe amaitu zan, urten egin

zenketa zaletasunik bein be ez dala izan usté dabe. Baiña, bear bada Ebro aruntztik a iñakoa izan ez bada be, zezen kontua ez da guztiz arro-tza Euskal Erria'n. Ondarrabia'ko kondairan ze-zenak agertzen dirala ba-dira bosteun urte. Iru-ña'n jairik andienak zezenak dirá. Tolosa, Az-peitia ta geiagotan be zaletasun andia izan dabe zezenketarako. T a auzoko erria dogun Mutri-ku'n be bardin. «Ixkiña Mutriku'n» izeneko ba-karrizketako antzerkia idatzi eban igarotako mendean mutrikuarren zezenetarako zaletasu-naren barri ekian baten batek. Geuk be makiña­bat bidar ikusi doguz ala-olako korridatxuak Mutriku'ko eliz aurrean, Txurruka itxas gudari ospetsuaren arri-iduriaren biran; Matusalen'ek baiño geiago ekian Lastur'ko zezen txikiak urre-ratzen jakezenak aguro ipurdiz gora jaurtiten zi­tuen.

Eta auzoko beste erri baten, Berriatua'n be izan ziran zezenak orain ia irurogei urte, gu mu-til txikiak giñala. ¡Ta polito amaitu be! Zezenak jendiaren gaiñetik enparantzatik iges egin ta abiadan Azkartza'n gora Ondarru'n barruna joan zan, korri ta korri. T a atzetik berebil bitan izkilluakaz jarraitu eutsen eta nekez eta lorrez Ondarru'ko ateetan, Iturribarri'n tiroz il. Or gel-ditu dirá Burgoa'ren bertsuak gertau zanaren barri emoten.

Ostera Ondarru bein be ez da izan zezen zalea. A la be bi edo iru alditan izan dirá zezenak gure erri onetan 192fS'qarren urtean izan ziran

emen izan dirán zezen andienak. Orretarako enparantza, San Pedro Txur ru azpian, gero Iriondotarren arrain lantegia egin zan tokian ja­rri zan. Pinturas izeneko bat izan zan zezen en­parantza ipiñi ebana. Orretarako béar zituan agak lagateko udalak agindu eban pregoiagaz-edo. Orduan, arrantzako sareak legortzeko agaz beteta egoten zan ibai ingurua. Itxasontzi jaube bakotxak bere tokia ta bere agak izaten zituan. Toki jaubetasuna, artero, Gabon-zar gabeko amabietako orduaren drangadan artzen eben antxe aga mustur bat-edo sartuta.

Korridak egin ziranean, ez dakit lenengo eguna ala urrengoa zan, inguruko etxe bateko balkoitik ikusi neban. Amairu urte orduantxe egiteko neukazan eta ez naz ondo gogoratzen zelan joan zan zezenketea. Beintzat zezen bat gogorra zan eta ez dakit zezen iltzaillea jo edo zer egin eban, danak eskutau ziran. A n zezena ebillen bakarrik enparantzan batera ta bestera. T a zezen iltzailleak ez ebela urten nai ikusita, Pinturas'ek berak urten eban erdira zezenaren-gana. Bera be zezen iltzaillea izandakoa izango zan kontixu. Lenengoan kapoteagaz ala zegaz asi zan ez naz gogoratzen. Baiña gero sudur-zapi edo pañue lo zuri bat eskuan zabaldu ta aretxegaz asi zan zezenari «paseak» emoten. IBa zan ¡ole! ta didarra naikoa! Baiña bai bera ta bai jendea pozen egozanean, zezenak artu ta airean jaurti eban eta min emon. T a aringa-aringa joan eta atara eben ta kanpora eroan. T a an ez

íionku !yontu2 oitura ¿orrei elu Jedean rnenpelasuriez. ern guztia ̂ lUn ela Koritu

2 5

Page 3: ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak · Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i t)ere¿iz- egoan iñor zezenara urreratuko zanik eta alan txe amaitu zan, urten egin

Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i t)ere¿iz-

egoan iñor zezenara urreratuko zanik eta alan­txe amaitu zan, urten egin eban jendeak.

Pinturas zirudianez, Hotel de la Bahiá 'n egoan ostatuz, gaurko Vega'nean eta zauritu zanean araxe eroan eben eta jendea an aurrean batu zan min artu ebanaren kezkaz, zauri andi-ren bat izan ete eban bildurrez. Baiña ez; miñu-tu batzutara irugarren edo laugarren pisoko leiora agertu zan eta eskuari eragiñaz agurtu eban jendea ta jendearen txalo pilloa jaso eban. Danak pozik ziran an; bera, ain txarto joian ko-rrideak azken ona izan ebalako, ta jendea, Pin­turas'ek usté zan baiño min gitxiago eukalako.

Baiña urrengo baten, zezen enparantzatik kanpora, zori okerragoa izan eban. Esan dogu-nez, zezen plazea ipinteko arrantzaleen agakaz eta baliotu zan. Eta dirudianez arek ez eukan areik iñori biurtzeko asmorik. T a gau baten amabiak inguruan urten eban kamioia bere ta inoren aga ta ol ta abarregaz beterik. Baiña zo-ritxarrez berarentzat Bilbo'n estropadea irabazi ta etozen erramolarien zain egoan jendea Zubi-barri'ko bidé gurutzean. Eta Pinturas'en zezen plazako trasteakazko kamioia ikusi ebenean, gelditu eragin eutsen eta asi jakozan asko eure-nak ziran eta bakotxak berea ezagutzen zituen agak kentzen eta pillo bat kendu eutsen eta an joan zan. ¡An atara zan zaparradea!

Ordutik urte askora beste aldi bitan be izan dirá zezenak Ondarru'n. Azkenengoak orain ogetamar urte inguru. Lenengo egunean, Andra Mari aurreko eguna, ez zan iñor egon zezenak

ikusten; eun lagun geienez, musikariok zenbatu-ta. Zezen bi il zituen; beraz naikoa kalte izan eban zezenak ipiñi zituanak. Ez eukan arpegi alaia. Urrengo egunean izango zalá jendea, esan eutsen. T a urrengo egunean, ba-goiazan musika taldea kalerik-kale musikea joaz jendea zezene-tara eroan naian eta Moilla-n zear goiazala, gi­zon bat aurrean jarri jakun besoak jasota, gel-ditzeko esaten. Jenderik ezagaitik, «suspendidu» egin zalá zezenketea, ez egoala korridarik eta ez joateko zezen enparantzara. Zezen jaia ipiñi ebanak ez eban nai beste zezen bi ilterik lau ka-turen aurrean. Ori barik be, naikoa galera ba­eban.

Orixe baiño geiago ez da izan ondarruta-rron zezenetarako zaletasuna.

JOKOAK: I N G E L E S A TA B A L I Z A I N G E L E S A ; Lengo joko batzun artean, bat,

«ingelesa» zan. Izenari begiratzen badautsagu, Ingalaterra'tik ekarritakoa dala dirudi. T a leite-keana da. Euskaldunak Ingalaterra'n edo inge-les jendeagaz itxasoan naikoa bidar aurkituko ziran eta oían an edo andik kanpora angoai iku­si ta ikasitakoa ona ekarri eikeen.

Ez dakit Euskal Erria 'n beste errietan eza-guna dan ala ez. Joko a mutil gazteena zan On­darru'n, amabost urtetik ogetabost urte inguru bitartekoena geienbat. Bera geien jokatzen zan tokia Korreta-barria zan. Guzurretxe'an eta Ar-kupe'an be egiten zan naikoa ta toki geiagotan be egingo zan.

Ingelesa, diruak airean botauaz egiten zan jokoa da. Batera-iru-lau lagunek jokatzen eben, geienez sei lagunek. «Txoriandia» izaten zan jo-korako dirua, Gipuzkoa'n-da «txakurrandia» izenez ezagutzen zana. Franco'ren gudatean amaitu zan metalezko zikin itxurako diru illuna. Bakotxak txandaka bi edo iru neurkindik jaurti­ten eban bere diru bat, orma aldera leun-leun, ormatik urreen lagateko eran. T a danak jaurti-tean, ormatik urren dirua laga ebanak, artu diru guztiak, lau, sei, ziranak zirala ta eskuko biatz artean toloztu edo alkarren gaiñean ipiñi danak Rastillo aldea gora begira eukela ta geldi-geldi bere burua baiño gorago jaurtiten zituan, eta beian-gaiñea jotea Lion aldea gora begira geldi­tzen ziran guztiak berantzat izaten ziran. Asko atara eikezan edo gitxi edo bat be ez. Eta irabazi ez zituanak edo Rastillo aldea gora begira geldi­tu ziranak, dirua orma aldera jaurtiten bigarren gelditutakoak artu ta gora jaurtiten zituan au­rrekoak lez. T a alantxe egiten zan diru guztiak Lion aldera gora begira laga arte. Diru bat ba-karra gelditzen bazan Rastillo aldera, bere txan-

2 6

Page 4: ONDARRU'ko GORA-BERAK Misiñoiak · Lieizon e/e/zuku eta Kaieun Koíeko beti nurtasun eta ij'a/.i t)ere¿iz- egoan iñor zezenara urreratuko zanik eta alan txe amaitu zan, urten egin

dakoak jarri kukulumutxu ta beian-gaiñeari jo eragiten eutsan diru bakarrari. T a ez baeban ira-bazten, urrengoak jokatuko eban eta alantxe ja-rraituten eben dirua norbaitek irabazi arte. Bai­ña azkenengo diru bakarra geienetan lenengo ekiñean Lion ipintea gauza erreza zan ingele-sean oitutako arentzat. T a diru guztiak Lion ja­rri ta jasoten zituenean, barriro asten ziran ba­kotxak bere dirua ormara bota ta joko harria egiten.

Ingelesian jokatzea galerazota egoan On­darru'n. Orregaitik aguazillik ikusten ba eben idiruak arte ta aguro iges! Baiña orduantxe zan politena. Diruak airean egoazala aguazillik agertzen bazan, edozeinek, jokoan ez ebillenak be bardin, iaguazilla! esan ta lurra jo baiño len artzen bazituan, berantzat izaten ziran. Oían bein baiño geiagotan norbaitek aguazilla ikusita baiña ixillik egongo zan dirua airera jaurtiten zi­tuen artean eta alan egiten ebenean, «aguazilla an» didar egin eta atrapauten zituanak beran­tzat izango ziran.

B L A S T I A N : Joku au be asko egiten zan Ondarru'n ni umea nintzanean, orain irurogei urte inguru; ta gero be egiten zan batez be sa-gardandegiak ziran denporetan. Ni bizi nintzan kalean Iparkale'an, ba'ziran iru sagardandegi eta euretatik bat Isasi'nekoa geure etxe aurrean. Antxe ikusten nituan arrantzaleak itxasoraterik ez zan egunetan goiz ta arratsalde, batzutan kanpoan zarataka blastian jokatzen eta gero sa­gardandegi barruan sagardaua edaten edo es­kuetan basuak zituela milla kontu esaten. Sasoi oneko gizan talde batek, bear bada beste sagar-dandegietan sartu be ez ziran egingo baiña an­dik ez eban urteten equn guztian bazkaitzeko

edo izan ezik. Eta askotan atarakoxe be ez. Bo-lintxeroak ekarritako sardina edo txitxarrokume pilloa bertara eroan, kanpoan ojaela ipiñi ta bertan erreala janaz, tripakada ederrak egiten zituen. Aldra aretako Panderitto anaiak (José ta Fausto) dantzari ta aurreskulariak). Lepo, Ote­ro, Militton Akulu eun ta ogetamar kiloko gizo­nak eta lagunak egunero zenbat sagardau eda­ten eben Jaungoikoak daki.

Aretxek ziran an blastian jokatzen ebenak. Kale ertzeko ariosa biren tartean erdi inguruan kutxilloa ao aldea ormara begira dabela sartu, kutxillotik alde bietara klera zuziagaz edo al za-naz erraiak egin eta kalearen beste aldetik iru neurkin inguruko bidetik gizon bakotxak txo-riandi bi bota, lenengo bat eta gero bestea, ku­txilloa jo naian. Dirua airean joiala edo lurrari ikutu egin baiño len kutxilloa joten baeban orri «grak» esaten jakon eta bost tanto balioa eban. T a erraian gelditzen bazan be beste bost irabaz-ten ziran; orixe zan «blast»a, jokoari izena emo­ten eutsana. T a «blastik» iñok ez baeban egiten, erraiatik urreen geratzen zanak tantoa irabazten eban. «Grak» eta «blast» diru bategaz iñok egi­ten baeban iantxe jasoten zan zaratea!

Tanto askora izaten zan jokoa; berrogeira edo geiagora. T a jokatzen zana antxe orduan edateko sagardaua izaten zan; besterik ez. Geie­netan, bi biren aurka izaten zan.

Joku a be galdu zan beste asko galdu ziran lez. Egia esateko, bere amaia sagardandegien amaiak ekarri eban.

José Mari Etxaburu

«Kamiñazpi»

fíLtlíDltUS» Ldíequi/dllUS puf friíJfíjdS bIdfILdb llt' Id eSLUt'ld unOdíír.'id

2 7