"Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

8
1 IRAKASLEA Gerra baten ondoren, kultura-ondarea hartu ohi da sarri berreraikuntza-lanaren gidaritzat. Horrek bi oinarrizko alderdi ditu: alde batetik, gerrak suntsitu duena konpondu, lehengoratu eta berreskuratu nahi izatea; bestetik, gizartea berreraikitzean mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den hautatzea eskatzen dute, eta hortik historiaren aurkezpen selektibo bat eratortzen da. Eta are garrantzitsuagoa dena: bi prozesuok iraganaren berrinterpretazioa eragiten dute, historia berri bat eraikitzeko eta kontakizunok erreferentzia-balio berrikusi ofizialez janzteko. Azken batean, boterean daudenak legitimatzeko helburua duten estrategiak, biak ala biak. Aldeetako bat gailentzen denean, irabazlea den aldetik, bera da berreraikuntzaren moduak eta funtzioak ezartzen dituena. Berreraikuntza-lana tresna gisa erabil daiteke, “gerra beste bide batzuen bitartez jarraitzeko”, bortizkeria eragiteko – gerrak sortutako zatiketak sendotzean eta ez zatiketa horiek ezabatzean–, eta “galtzaileak” zigortzeko. Horrek erakusten du ezin daitezkeela automatikoki berreraikuntza eta berradiskidetzea parekatu, eta gerraondoek ez dutela zertan

description

"Ondarearen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas Gernikan" erakusketaren fitxa (irakaslearena)

Transcript of "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

Page 1: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

1

IRAKASLEA

Gerra baten ondoren, kultura-ondarea hartu ohi da sarri

berreraikuntza-lanaren gidaritzat. Horrek bi oinarrizko alderdi

ditu: alde batetik, gerrak suntsitu duena konpondu, lehengoratu

eta berreskuratu nahi izatea; bestetik, gizartea berreraikitzean

mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta

balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den

hautatzea eskatzen dute, eta hortik historiaren aurkezpen

selektibo bat eratortzen da. Eta are garrantzitsuagoa dena: bi

prozesuok iraganaren berrinterpretazioa eragiten dute, historia

berri bat eraikitzeko eta kontakizunok erreferentzia-balio

berrikusi ofizialez janzteko. Azken batean, boterean daudenak

legitimatzeko helburua duten estrategiak, biak ala biak.

Aldeetako bat gailentzen denean, irabazlea den aldetik, bera da

berreraikuntzaren moduak eta funtzioak ezartzen dituena.

Berreraikuntza-lana tresna gisa erabil daiteke, “gerra beste

bide batzuen bitartez jarraitzeko”, bortizkeria eragiteko –

gerrak sortutako zatiketak sendotzean eta ez zatiketa horiek

ezabatzean–, eta “galtzaileak” zigortzeko. Horrek erakusten du

ezin daitezkeela automatikoki berreraikuntza eta

berradiskidetzea parekatu, eta gerraondoek ez dutela zertan

Page 2: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

2

IRAKASLEA

horren baketsuak izan –guk nahi genukeen moduan–. Hori horrela,

ez dago “orri zuririk”, zeinaren bitartez gerraondoko gizarte

osoki berri bat sortuko den, eta iraganak –haren arbuioak edo

goraipatze selektiboak– pisua izaten jarraitzen du geroari

begira hartutako erabaki eta ikuspegietan.

Beraz, erakusketa honen helburua hori ilustratzea da, eta

erakustea gatazka beliko baten ondorengo kultura-ondarearen

berreraikuntza hirien eta monumentuen lehengoratze hutsetik

askoz haratago doala

1.ERAKUSKETA AURRETIK (aukerazkoa)

1.1 Ondarearen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas

Gernikan erakusketa bisitatzera joan aurretik, ikasleek beraien

aitona-amona edo adin nagusiko pertsonei Gernikako

berreraikuntza nola egin zen galdetuko diete.

• Galderak prestatu beharko dira eta ondoren

elkarrizketatzera joango dira. Ahalegindu

elkarrizketatuaren baimenarekin elkarrizketa grabatzen

(audioa edota bideoa).

• Adibidez: Noiz hasi ziren berreraikitzen? Nortzuk lan egin

zuten berreraikuntzan? Zeintzuk izan ziren eraikitzen

ezagutu zenituen eraikinak? Non bizi izan zinen garai

horretan?...

1.2 Horrez gain, beraien herrian urte haietan eman ziren

gertakariez zer oroitzen duten galdetuko diete: herrian eman

ziren aldaketak, biziki gogoratzen dituzten gertakariak edota

anekdota pertsonalak.

Page 3: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

3

1.3 Herriko antzinako argazkiak lortu beharko dituzte

bonbardatu ostetik 1990.

interneten edota liburutegian kontsultatuz.

2.ERAKUSKETAN BERTAN

2.1 Irakurri 1. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek

“Gerra zibila: kultur

• Nola deitu zen Espainia berreraikiko zuen erakunde

publikoa? Suntsitutako Eskualdeen eta Konponketen

Zerbitzua (Servicio de Regiones Devastadas y R

• 1939ko irailaren 23ko legeak “Herri adoptatuen” programa

sortu zuen. Zer esaten zuen lege horrek?

Estatuburuak (Frankok) herri eta hiri suntsituenak

“adoptatzen” zituzten, hau da, eraikinen %75etik gora

galdu zituztenak. 1940

adoptatu zituen;

• Nola lortu zuten lan

“Lanaren bidez zigorrak ordaintzeko programa” sortu zuen,

hau da, suntsiketaren erantzukizuna zutenek eragindako

kalteak ordaintzea.

Herriko antzinako argazkiak lortu beharko dituzte

1990. urtera esaterako): etxean daudenak,

interneten edota liburutegian kontsultatuz.

BERTAN

panela eta erantzun hurrengo galdera hauek

“Gerra zibila: kultur-ondarearen suntsiketa eta berreraikuntza”

Nola deitu zen Espainia berreraikiko zuen erakunde

Suntsitutako Eskualdeen eta Konponketen

Zerbitzua (Servicio de Regiones Devastadas y Reparaciones)

1939ko irailaren 23ko legeak “Herri adoptatuen” programa

sortu zuen. Zer esaten zuen lege horrek? Nazioak eta haren

Estatuburuak (Frankok) herri eta hiri suntsituenak

“adoptatzen” zituzten, hau da, eraikinen %75etik gora

galdu zituztenak. 1940an Caudilloak 102 herri eta hiri

adoptatu zituen; horietako bat Gernika izan zen.

Nola lortu zuten lan-eskua gerra osteko Espainian?

“Lanaren bidez zigorrak ordaintzeko programa” sortu zuen,

hau da, suntsiketaren erantzukizuna zutenek eragindako

daintzea.

IRAKASLEA

Herriko antzinako argazkiak lortu beharko dituzte (Gernika

: etxean daudenak,

panela eta erantzun hurrengo galdera hauek:

ondarearen suntsiketa eta berreraikuntza”

Nola deitu zen Espainia berreraikiko zuen erakunde

Suntsitutako Eskualdeen eta Konponketen

eparaciones)

1939ko irailaren 23ko legeak “Herri adoptatuen” programa

Nazioak eta haren

Estatuburuak (Frankok) herri eta hiri suntsituenak

“adoptatzen” zituzten, hau da, eraikinen %75etik gora

herri eta hiri

horietako bat Gernika izan zen.

eskua gerra osteko Espainian?

“Lanaren bidez zigorrak ordaintzeko programa” sortu zuen,

hau da, suntsiketaren erantzukizuna zutenek eragindako

Page 4: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

4

IRAKASLEA

• Estilo herrerianoaren bereizgarriak erabili ziren estatuko

eraikin ofizial askotan. Zein zen honekin eman nahi zuen

mezua? Mezua historikoa eta morala zen aldi berean;

Espainia Inperialaren aroa eta apaindura gutxiko

katolizismoa aldarrikatzen zituzten.

2.2 Irakurri 2. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek:

“Regiones Devastadas: proiektu ikoniko batzuen adibideak”

• Zeintzuk izan ziren Espainia mailan Erregimenaren arreta

berezia izan zituzten hiri sinbolikoak? Brunete, Belchite,

Toledo, Madrilgo Unibertsitate Hiria eta Gernika.

• Zergatik? Gernika, Belchite eta Bruneteren kasuan ez ziren

aukeratu soilik suntsiketaren

garrantziagatik, baita leku horiei

lotutako errelato belikoagatik ere.

Belchiteren kasuan, gerrak eraikinen

%80 suntsitu zituen, beraz,

erregimenaren ideologiaren isla izango

zen hiri bat altxatzeko aukera ematen

zuen. Elizaren kokapena mantendu zen

soil-soilik, eta gainerako guztia

erregimenaren ordena- eta hierakia-

kodeen arabera egituratu eta

arrazionalizatu zen.

Page 5: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

5

2.3 Irakurri 3. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek

“Regiones Devastadas: Euskadiko beste adibide batzuk”

herri adoptatuak?

Durango, Bilbo, Getxo, Villa

eta Irun.

protokoloa, zer egiten zuten agintariek?

Alkateak Erregimenari eskerrak ematen zizkion;

herriko parrokoak eraikuntzak bedeinkatzen

zituen; “Cara al sol” abesten zen eta amaitzeko herriko

musika bandak himno nazionala jotzen zuen.

2.4 Irakurri 4. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek

“Propaganda, indarkeria kulturala eta biziraupena”

• Gernikaren kasuan, nola lortu zen erresistentzia eta

oroimen ekintzak egitea?

Jaurlaritzak, Pi

parte hartu zuen Gernika batailoiak, Elai Alai dantza

taldeak, espioitza sareak… lortu zuten erresistentzia eta

oroimen ekintzak egitea.

Irakurri 3. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek

“Regiones Devastadas: Euskadiko beste adibide batzuk”

• Zeintzuk izan ziren Euskadiko hiri eta

herri adoptatuak? Gernika, Zornotza, Mungia,

Durango, Bilbo, Getxo, Villareal, Eibar, Elgeta

eta Irun.

• Inaugurazio ekitaldietan, zein zen

protokoloa, zer egiten zuten agintariek?

Alkateak Erregimenari eskerrak ematen zizkion;

herriko parrokoak eraikuntzak bedeinkatzen

al sol” abesten zen eta amaitzeko herriko

musika bandak himno nazionala jotzen zuen.

Irakurri 4. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek

“Propaganda, indarkeria kulturala eta biziraupena”

Gernikaren kasuan, nola lortu zen erresistentzia eta

oroimen ekintzak egitea? Erbestean zegoen Eusko

Jaurlaritzak, Picassoren “Guernica”k, 2. Mundu Gerran

parte hartu zuen Gernika batailoiak, Elai Alai dantza

taldeak, espioitza sareak… lortu zuten erresistentzia eta

oroimen ekintzak egitea.

IRAKASLEA

Irakurri 3. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek:

“Regiones Devastadas: Euskadiko beste adibide batzuk”

Zeintzuk izan ziren Euskadiko hiri eta

Gernika, Zornotza, Mungia,

real, Eibar, Elgeta

Inaugurazio ekitaldietan, zein zen

protokoloa, zer egiten zuten agintariek?

Alkateak Erregimenari eskerrak ematen zizkion;

herriko parrokoak eraikuntzak bedeinkatzen

al sol” abesten zen eta amaitzeko herriko

Irakurri 4. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek:

Gernikaren kasuan, nola lortu zen erresistentzia eta

Erbestean zegoen Eusko

cassoren “Guernica”k, 2. Mundu Gerran

parte hartu zuen Gernika batailoiak, Elai Alai dantza

taldeak, espioitza sareak… lortu zuten erresistentzia eta

Page 6: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

6

IRAKASLEA

2.5 Irakurri 5. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek:

“Regiones Devastadas-en zeregina Gernikan”

• Falangek antolatu zuen 1937ko

erakusketaren arabera, zer eraiki

nahi zuten Gernikan? Bizkaiko hiria

euskal lurraldeetako hiriburu

nazional-sindikalista bihurtzeko

xedea zuten. Plaza inperial bat eta

estadio monumental bat eraiki nahi

zuten desfileetarako. Beste 2

elementu nagusi ere proiektatu

ziren: oroigarri bat eta Gerraren

Lorategia. Azken hau sortzeko, bere

horretan utziko litzateke hiriaren

erdialde suntsitua, museo eta lorategi modura. Asmo guzti

hauek ezerezean gelditu ziren gerraren amaieran.

• 1939ko berreraikuntza planen arabera, zer erabaki zen

Gernikan egitea? Bereizgarri esanguratsuenetako bat

gerrari eskainitako monumentu garrantzitsurik ez egotea

zen.

• Noren esku utzi zuten bereziki sinbolikoak ziren obren

ardura? Udaletxea eta Foru plaza Manuel Smith Ibarra

euskal arkitekto ospetsuaren esku.

• Noiz inauguratu zen Foruen plaza? 1954an.

• Zer gertatu zen eraikin konkretu batzuekin (merkatua, San

Juan eliza, pilotalekua …) eta bertoko arkitektura

ezaugarriekin (balkoi itxiak)? Azoka berria 1943an

inauguratu zen baina ez zen herritarren gustukoa izan. San

Page 7: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

7

IRAKASLEA

Juan eliza 1941an bota zuten, berri bat egiteko

konpromisoarekin. Pilotalekua ere ez zen berreraiki.

Bertoko bertokoak ziren balkoi itxiak berreskuratu

beharrean, harrizko 2 arkupe egin ziren Artekalean.

• Berreraikuntzan zer nolako aldaketak ekarri zituen

herrian? Etxeen banaketan faboritismoak egon ziren, kalea

eta auzoak berrantolatu egin zituzten, herriko planoa eta

espazioen aldaketa… ekarri zituen.

• Zertan joan ziren Gernikako udaleko ordezkariak birritan

El Pardo Jauregira? 1946ko otsailaren 13an Francori

zuzenean eskerrak ematera joan ziren herria azkar

eraikitzeagatik. Ekitaldi berean, Gernikako adopziozko

seme izendatu zuten eta album bat eta zilarrezko plaka bat

eman zioten.1966ko martxoaren 24an eta udaleko ordezkariek

urrezko eta brillantezko domina oparitu zioten Francori,

herriaren sorkuntzaren VI. mendeurrena oroitzeko.

3.ERAKUSKETA OSTEAN (aukerazkoa)

3.1 Gernikan bizi den norbaiten etxea aukeratu (ahal dela

Gernika erdigunekoa izan dadila) eta galdetu noiz eraiki zen. Ba

al dakite eraikin horren historia (nork eraiki zuen, zein

urtetan, …)?

3.2 Aukeratu duzun eraikin horren

argazki zaharrak erabiliz (baldin

badituzu), argazkia atera zeneko tokia

eta norabidea aurkitu, puntu horretan

argazki zaharra begi aurrean jarri eta

argazkiko irudiak gaur egungo

Page 8: "Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

8

IRAKASLEA

irudiarekin bat egiten saiatu eta argazkia atera (argazki

honetan egiten den bezala).

3.3 Museoak sortu duen MyHistro programan

(http://www.myhistro.com/) sartu eta denboraren lerroa zabalduko

zaizu. Programa honetan sartu behar dituzu aurreko ariketetan

lortu duzun informazioa (eraikin konkretu horren eraikuntza

data, nork eraiki …) eta egindako argazkia. Google maps ere

erabil dezakezu eraikina markatzeko.

3.4 Nahi izanez gero, egindako lana (grabaketak, argazkiak …)

museora bidal dezakezu ([email protected]).

Material hori, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio

Zentroan gordeko da eta baimena emanez gero, kontsultarako

jarriko da.

3.5 Azkenik, batutako informazio guztia klasera eraman eta

partekatu egingo da.