OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA • Lanbidearekin zerikusia duten teknologia berriak azaldu...

download OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA • Lanbidearekin zerikusia duten teknologia berriak azaldu izanak eragin

of 44

  • date post

    10-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA • Lanbidearekin zerikusia duten teknologia berriak azaldu...

  • OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

    MERKATARITZAKO TEKNIKARIA

  • 2

    AURKIBIDEA

    1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 4 1.1. Izena.................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 4 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 6 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 7 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 7 3.2. Lanbide-moduluak. .............................................................................. 7 1.Lanbide-modula: Biltegiko lanak ....................................................................... 7 2.Lanbide-modula: Samenta-puntuaren animazioa ............................................... 12 3.Lanbide-modula: Salmenta ................................................................................. 16 4.Lanbide-modula: Saltoki txikien administrazioa eta kudeaketa ......................... 22 5.Lanbide-modula: Helburu orokorreko informatika-aplikazioak ........................ 27 6.Lanbide-modula: Atzeriko hizkuntza edo autonamia erkidegokoa .................... 32 7.Lanbide-modula: Lan-prestakuntza rta-orientabidea.......................................... 35 8.Lanbide-modula: Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ..................................... 38 9.Lanbide-modula: lantokiko prestakuntza ........................................................... 39 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 41 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 41 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 42 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 42 4.1. “Merkataritza” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak. .................................. 42 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 43 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 43 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 43 6. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 44 6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen

    lanbide-moduluak. .............................................................................................. 44

  • 3

    6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. .............................................................................................. 44

  • 4

    1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: “Merkataritza”. 1.2. Maila: Erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 1.400 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra • Produktuak eta/edo zerbitzuak kalitate, denbora, leku eta prezioei dagokienez

    baldintzarik onenetan merkaturatzeko ezarritako jarduera-planak burutzea eta saltoki txikiak administratu eta kudeatzea.

    2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Produktuak edo zerbitzuak merkaturatzen aritzen diren saltokietako salmenta-puntuak animatzea,

    promozio eta eskaintza desberdinetan ezarritako helburuak lortuz, eta denda-marketineko (merchandising) teknikak aplikatzea.

    • Produktuak edo zerbitzuak bezeroaren tipologiari eta enpresak ezarritako irizpideei egokitutako salmenta-teknikak erabiliz saltzea, prozesuan segurtasun, zehaztasun eta eraginkortasunez mintzatuz.

    • Bezeroari arreta, informazioa eta aholkuak ardura eta adeitasun osoz ematea, haren premiak identifikatu eta enpresaren aukeren esparruan asez.

    • Merkataritza-jarduera garatzerakoan sortzen diren kobrantza-eragiketak egitea, egun dagoen teknologia eraginkortasunez erabiliz eta ordainbideek indarrean dagoen araudia betetzen dutela egiaztatuz.

    • Merkantziak jaso, manipulatu, biltegi barruan banatu eta bidaltzeko lanak ezarritako prozedurei jarraituz eta segurtasun- eta higiene-araudia betez burutzen direla kontrolatzea.

    • Biltegiko baldintza fisikoak eta giro-mailakoak produktuen izaerarako egokiak direla eta produktuen egokitzapena araudiaren exijentzien arabera burututa dagoela kontrolatzea.

    • Biltegi txiki bat antolatzea, barneko ibilbideen plangintza egiteko eta merkantziak banatzeko beharrezko eragiketak burutuz eta une orotan erabilgarri dauden izakinak identifikatuz.

    • Enpresa edo saltoki txiki bat administratu eta kudeatzea, jarduera eraginkortasun eta errentagarritasunez burutuz.

    • Teknika- eta antolamendu-alderdiei eta giza baliabideei dagokienez, merkataritza-prozesuaren ikuspegi global eta integratu bat edukitzea.

    • Lanbidearekin zerikusia duten teknologia berriak azaldu izanak eragin dituen aldaketen ondorioz sortu diren lan-egoera berrietara egokitzea.

    • Eduki politeknikoa eta/edo polifuntzionala duten ekintzak bere lanbidearen berezko tekniken esparruan, autonomiaz eta ezarritako metodoen arabera burutzea.

    • Dagokion talde funtzionaleko kideekin harreman irekiak edukitzea, taldeari esleitutako helburuak lortzen lagunduz, gainerakoen lana errespetatuz, talde-zereginak antolatu eta garatzerakoan aktiboki parte hartuz eta sortzen diren zailtasunak gainditzen lagunduz.

    • Bere lanaren garapenean komunikazio eraginkorrak izatea, merkataritza, salmenta eta bezeroarentzako arretako eragiketetan batik bat, eragiketan gorabeherak sortzen direnean dagokionari informazioa eman eta laguntza eskatuz.

    • Problemak ebaztea eta norberari dagozkion erabakiak hartzea, ezarritako arauen arabera edo bere gaitasunaren eremuaren barruan definitutako aurrekarien arabera. Hartutako erabakia bere goragokoekin kontsultatu beharko du, baldin eta sor daitezkeen ondorioek ohiko segurtasun- baldintzak, antolamendu-mailakoak edo ekonomikoak aldatzen badituzte.

    2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia

  • 5

    Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Merkantzia jaso eta kontrolatzea. • Biltegian merkantzia baloratzea. • Saltokiko kartelak egitea. • Erakusleihoa muntatzea. • Produktuen linealak edo jarraibideak prestatzea. • Bezeroarentzako arreta. • Kobrantzak eta ordainketak egitea. • Saltoki txikien administrazioa eta kudeaketa. • Produktuen salmenta. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Produktuak biltegiratzeko lanak antolatu eta kontrolatzea. • Jasotako produktua gainbegiratu eta eskaerarako kontratatutako baldintzei lotzen zaiela egiaztatzea. • Produktuak biltegian banatzeko eragiketa bakoitzean giza baliabideak eta baliabide materialak

    antolatzea, biltegiratzea jasotako aginduen arabera optimizatuz. • Biltegiratutako produktua bilkina baloratzeko ezarritako irizpidearen arabera baloratzea eta

    inbentarioak hitzartutako denboraldietan egitea, enpresan dauden informazio-premiak asetzearren. • Merkantziaren bidalketa kudeatzea, ezarritako bilgarria eta garraiobidea erabiliz. • Biltegiaren funtzionamenduak ezarritako prozedurak eta segurtasun- eta higiene-araudia betetzen

    dituela kontrolatzea. 2. Salmenta-puntuaren animazio-ekintzak burutzea. • Aurrez definitutako erakusleihoa muntatzea, saltokiaz eman nahi den irudia transmitituz eta

    berariazko segurtasun-arauak errespetatuz. • Produktuen jarraibideak espazioak optimizatuz, artikuluen osagarritasuna bilatuz eta erosteko aukera

    erraztuz prestatzea. • Bezeroa salmenta-puntuan behar bezala orientatzeko informazioa eguneratuta edukitzea, saltokiko

    kartelak eta produktuen etiketak ezarrita dauden merkataritzako prozedura eta helburuen arabera landu eta kokatuz.

    • “Puntu hotzak” berotzea salmenten bolumena handitzeko. 3. Produktuak eta/edo zerbitzuak saltzeko eragiketak burutzea. • Bezeroari arreta ematea produktuak eta/edo zerbitzuak eskatzen dituenean, bere premiak asez eta

    saltokiaren jarduera-planak eta salmenta-helburuak kontuan hartuta. • Salmentan norberak jarduteko jarraibideak zehaztea, enpresak definitutako ekintza-plana bezero

    bakoitzaren berar