Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun...

24
26. zenbakia 2016ko otsaila osatuberri Garai berrietara egokituz

Transcript of Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun...

Page 1: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

26. zenbakia2016ko otsailaosatuberri

Garaiberrietara egokituz

Page 2: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

agenda .............2irakurlearen txokoa .............3

geure zerbitzuak«Santa Marinan garai eta behar berrietara

egokitzen asmatu dugu» ............ 4-5jakin berri /efemerideak.............6

kolaborazioaUrtzi Gorostiaga .............7

unibertsitatetikPuntako profesionalak izan daitezen bihar ........8-9

adituak«Obesitatea gaixotasun larria da,

baina badauka irtenbidea»........10-11atzera begira

Onkologikoaren sorrera .....12-13aholku medikoak

Nerbioek eragindako digestio-arazoak .....14-15arnasguneak

Kintoa, mugarik gabeko pagadia ....16-17urratsak

«Amagai guztiek oinarrizko informazioaeuskaraz jasoko dutela bermatuko dugu» ...18-19

euskara osakidetzanPazienteak ahalduntzeko liburua ...20-21

bizitza lanetik kanpoNekake Juanes .........22

denbora-pasak...........23

agendaMARTXOA

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzekoprobetarako 2016ko lehenengo deialdia

Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 2tik 16ra,biak barne.

Idatzizko probak maiatzaren 7an egingo dira,Barakaldon (BEC).

OSATZEN, Familia eta KomunitateMedikuntzako Euskal Elkartearen 16.Jardunaldiak.

Martxoaren 10 eta 11n, Bilbon, Bizkaiko MedikuenElkargoan.

Osasun Mentaleko Erizaintzako XXXIII.Biltzarra.

Martxoaren 16, 17 eta 18an, Cadizen.

Aldaketa dakarten aitatasunei buruzkojardunaldiak.

«Gizonak, emakumeak, umeen zaintza, lana eta boterea.Akordioak lortzeko nortasunak eraikitzen».

Martxoaren 17an Bilbon, 18an Donostian eta 19anGasteizen.

APIRILA

VIII. Joanes Etxeberri saria, OsakidetzarenGipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskararenerabilera sustatzeko eta zabaltzekoesperientzia onenarentzat.

Lana edo ekimena entregatzeko azken eguna:apirilaren 14a.Harremanetarako pertsona: Iñaki Villoslada, 837360.

OEE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen26. Osasun Biltzarra: «Menpekotasunenaurrean… geure buruaren jabe».

Apirilaren 22 eta 23an, Bilbon, EHUrenAbandoibarreko Bizkaia aretoan.Izen-ematea otsailaren 15etik aurrera.

Page 3: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

Argitaratzailea: Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 943 00 73 75 - [email protected]

Erredakzio-kontseilua: Xabier Arauzo, Mikel Maioz

Euskara-zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Tirada: 5.000 ale

Lege-gordailua: ISSN 2254-450X

Diseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Inprimategia: Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia: Luis Jauregialtzo - Argazki Press

Nola eragiten dizu udaberriak gorputzean nahiz gogoanedo, zeharka bada ere, zeure lan-eginkizunetan?

Udaberria nire urtaro gogokoenetako batda eta eragin handia dauka bai nire gorpu-tzean bai nire gogoan. Goizean, esate bate-rako, eguna lehenago argitzen du eta horrekasko animatzen nau. Jaikitzeko nagi gutxia-go izaten dut.

Nire jantzia ere erabat aldatzen da. Kolorebizietako arropa aukeratzen dut udaberria-rekin bat etortzeko. Nik normalki kirola egi-ten dut, korrika, hain zuzen ere, eta udabe-rrian, eguraldi onarekin, gogo gehiagoz egi-ten dut.

Hau guztia nire lan-eginkizunetan ereikusten da, eta alaiago lan egiten dut, agianoporrak hurbilago daudelako.

Udaberrian arazoak ez dira hain inportan-teak, baikorrago nago, eta jendearekin ditu-dan harremanak errazagoak dira.

Hitz gutxitan, udaberriak argia eta bizitzaekartzen ditu.

Puri (Tolosaldea ESIa)

Urteko lehenengo eguzki-printzek eta be-roaldiek kalera irteteko eta mendi-irteerakegiteko animoak berpizten dizkidate. Larre-ak berde eta txoriak txioka eta txioka ikuste-ak ere poztasuna sortarazten dit.

Urtzi (Barrualde-Galdakao ESIa)

Udaberria negu gorriaren osteko bizi be-rria da, bizitzaren adar eta arlo guztietan,baita lanekoan ere. Egunak minutuak lapur-tzen dizkio gauari, geuri eskaini ahal izateko,eta, pixkanaka-pixkanaka, gure gorputzaitzartu egiten da. Ilunpetan emandako lozo-rrotik libratu, eta eguzkiaren izpi berriez –etaepelez– elikatzen da gure gorputza, baitagure arima ere.

Eta lanean, neguan sufritu ditugun ezi-nezkoak egingarriak izango direla amestenhasten gara, eta zuhaitz adarrak legez kimuberriak jaiotzen dira gure buruan, atzoamaitu gabe utzi genuenari gaur jarraipenaemateko adorea emanez. Ideia berritzaile-ak, onak –zenbaitetan ez hain onak ere– etalankideekin barre-algarak berriro berritzendira.

Iratxe (Barrualde-Galdakao ESIa)

Udabarrian askoz pozago, biziago etaalaitsuago egoten naiz. Ziur argiari esker.

Santa (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea)

Lehenaz gainera, lan egiteko gogo gutxia-go; hobeto esanda, lantokian egon beharre-

an mendira joateko gogoa izaten dut. Loanere eragiten dit, eta ohi baino urduriago ibil-tzen naiz gauean.

Ixa (Zuzendaritza Nagusia)

Niri ez dit zipitzik ere eragiten, beraz…Jose M. (Donostialdea ESIa)

Klima aldaketa martxan daukagunetik,egia esan, udaberria edozein momentutanazaltzen da. Mugatutako urtaroak bainogehiago, tarteka agertzen diren boladak di-tugu udaberria eta gainontzekoak. Asmati-koak eta enparauak beraz fandangoa etaarin-arin dantzan dabiltza urte osoan zehar,landareak eta zuhaitzak dabiltzan moduan.Orduan oso ondo geratzen da ‘Negua joanda eta’ abestia eta abar ipintzea eta udabe-rriari ongietorriak prestatzea baina ez datozerrealitatearekin bat, lehen zen moduanbehintzat ez.

Iñaki (Debagoieneko ESIa)

Lan-eginkizunak arintzea espero dut.Gripea dela-eta, neguko hilabeteak konpli-katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota-sun kronikoen konplikazioek eta abarrekareagotu egiten dituzte erien beharrak etabaita haien familienak ere. Horrek guztiakisla du gure lanean eta gure aldartean.

Horregatik, konfiantza dut, primaderare-kin batera, txorien kantak, argitasunak, ten-peraturak eta beste hainbat elementuk la-gunduko digutela egunerokoa beste kolorebatez tindatzen.

Carmen (Donostialdea ESIa)

Egia esan udaberriak nahiko eragina dau-ka nire gorputzean. Alergiak direla-eta ezda nire urtarorik gustukoena.

Dena den eguzki-orduen iraupena luzatuegiten da eta horrek aukera ematen digudenbora libre gehiago izateko.

Josema (Bilbo-Basurtu ESIa)

Udaberriak argia eta alaitasuna dakar; na-turaren eta loreen kolorea eta edertasunaikusteak poza, bizipoza.

Elena (Araba ESIa)

‘Udaberriak odola aldatzen omen du’, bai-na nik ez dut ezer nabaritzen, edo ni behin-tzat ez naiz konturatzen. Hori bai, eguneguzkitsuetan normalean pozago nago,baina berdin, udaberrian edo neguan, edo-

zein urtarotan. Lanean ezin dut esan ezer al-datzen ote den. Agian, ospitaleko ingre-suak jaitsi egiten dira, baina ohe gutxiagodauzkagu, eta lan karga azkenean berdin-berdina da.

Arantza (Donostialdea ESIa)

Udaberriak onerako aldaketak dakartza.Argi ordu gehiago, aire librean ordu gehia-go egoteko aukera, tenperatura epeltzenhasten da, arropa batzuk eranzten hastengara. Gorputzerako eta arimarako ona, du-da barik.

Xabier (Zuzendaritza Nagusia)

Udaberria datorren bakoitzean piztu egi-ten gara, egunak luzeagoak baitira etaeguzkiaren argiak alaitu egiten baikaitu. Ha-la ere, ordu eta eguraldi aldaketak udaberri-ko asteniaren hainbat sintoma ere ekar die-zagukete, atseginak ez diren lo-arazoak, ne-kea, energia falta... Beraz, udaberriak zapo-re gozo-gazia duela esan dezaket. Hala ere,aurten ez dakit nolako udaberria izango du-gun, negua ez baitut nabaritu ere egin!

Naiara (EHU)

Egia esan, urtaroek niregan ez daukateinolako eraginik. Edo nik behintzat ez dutezer nabaritzen. Urtaro bakoitzak bereadauka, eta haietako egun guztiak erakarga-rriak izan daitezke segun eta zertarako. Niriulertezina iruditzen zait deprimituta egoteaeguraldiaren eraginaz (errespetu handizdiot...).

Marijo (Donostialdea ESIa)

Udaberriarekin pentsatzen dudaneaneguzki distiratsua eta zelai lorez beteaketortzen zaizkit burura. Irudi horrekin ani-mosoagoa jaikitzen naiz ohetik eta indargehiagorekin etortzen naiz lanera.

Ana (Goierri-Urola Garaiko ESIa)

Gehien gustatzen zaidan urtaroa udabe-rria da. Loreei gertatzen zaien bezala gerta-tzen zait niri ere. Loratzen sentitzen naizudaberrian. Sasoiko, indartsuago, larruaza-la hobeto nabaritzen dut, ileak argia har-tzen du, neure burua hobeto ikusten dut,baikor eta zoriontsuago. Eguzkia, argia,usaina... Berezia da usaina udaberrian, bizi-tzaren usaina... Ez dakit, dena da zoragarriaudaberrian.

Dora (Donostialdea ESIa)

Page 4: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

geur

e ze

rbitz

uak

4 osatuberri2016ko otsaila

«Santa Marinan garai eta beharberrietara egokitzen asmatu dugu»

Berrikuntza, ekimena eta eraginkortasuna. Horiek dira BilbokoSanta Marina ospitalearen arrakastaren sekretuak, Alejandra Gileta Amaia Urresti bertako langileen hitzetan. Ospitalea 1930.urtean eraiki zuten Bilboko mendietan bakartuta, tuberkulosiaeta toraxeko gaixotasunak artatzeko, baina ospitaleak garai etabehar berrietara egokitzen asmatu du. Urrestik 38 urtedaramatza Santa Marinan lanean; Gilek, berriz, hamar urte,baina txikitatik jaso du Santa Marinarekiko lotura: bere aititak,Carmelo Gil Turnerrek, toraxeko lehenengo ebakuntzak eginzituen Santa Marinan bertan.

Ezagutzen ez duenarentzat,zein dira Santa Marina Ospitale-ak ematen dituen zerbitzu na-gusiak?Gaur egun, batez ere, gaixotasunkronikoak eta patologia ugari dituz-ten gaixoak ditugu. Gehienak nagu-siak dira –gure pazienteen batezbesteko adina 83 urte da–, etagehienak polimedikatuta daude.Urtean 6.400 paziente ditugu, etamodu integralean artatzen ditugu:ez bakarrik ikuspuntu klinikotik,euren errealitate sozialak ere kon-tuan hartzen saiatzen gara, etapazienteen zainketa berezietanarreta jartzen. Gure zerbitzu nagu-

Urrestik eta Gilek ospitaleko lantaldearen giro ona nabarmendu dute . Luis Jauregialtzo / ARGAZKIPRESS.

alejandra gil moletSanta Marina Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuko burua

amaia urresti aldazabalSanta Marina Ospitaleko zerbitzu zentraletako gainbegiralea

Page 5: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

geure zerbitzuakosatuberri 52016ko otsaila

siak zerak dira: zainketa aringarrie-tako unitatea, pneumologiako zer-bitzua, kardiologiako zerbitzua,barne-medikuntza, errehabilitazioa–gimnasio bat ere badaukagu–...,

eta, jakina, ospitale hau berezia etaaitzindaria egiten duen zerbitzua:patologia ugari dituzten gaixoeibegirako larrialdi-zerbitzua eta egu-neko unitate berezia. Osakidetzakosarean ez dago horrelako zerbitzu-rik, eta, hemendik kanpo ere, osogutxi dira horrelako zerbitzua ema-ten dutenak.Aitzindariak zarete horrelakozerbitzua ematen, ezta?Bai, hala da; ez dago gurea bezalakoospitalerik, gaixotasun kronikoak di-tuztenentzako larrialdi-zerbitzurikedo eguneko unitate berezirik es-kaintzen duenik. Aitzindariak garaOsakidetzako sarean eta Estatu oso-an. Orain dela zortzi urte sortu ge-nuen, eta oraindik zerbitzu horiematen dugun bakarrak gara. Besteerkidego batzuetako ospitaleek ere-du horren inguruko interesa agertudute, zerbitzu eraginkorra dela ikus-ten ari direlako.Eta zer dela-eta erabaki zenutengaixotasun kronikoak dituztenpazienteetan espezializatzea? Ospitale hau 1930. urtean sortu ze-nean, toraxeko gaixotasunetan, ar-nas patologietan eta tuberkulosianespezializatu zen. Urte ugari igarodiren arren, oraindik estigma horre-kin gaude, mendian bakartuta da-

goen ospitale honetara gaixotasunlarriak zituen jendea etortzen zela-ko. Baina urteak joan dira, eta biz-tanleen beharrak ere aldatzen joandira; gaixotasun kronikoak ugarituegin dira, eta ospitalea beharrizanhorietarako egokitzen eta espeziali-zatzen joan da. Arnas arazoak dituz-ten pazienteez gain, patologia ugaridituzten gaixoak ditugu –batez ere,patologia aniztun pazienteak–, etahorietan ere arreta jarri dugu.

Gaixo horiek ez dute behar diag-nostiko handirik edo tratamendu in-tentsiborik. Ohiko ospitaleetako la-rrialdi-zerbitzuetara joan beharrean(Gurutzeta, Basurtu...), Santa Mari-nara etortzen dira, eta gu euren be-harrizanetara egokitzen gara: ho-rren erasokorrak ez diren tratamen-duekin, zainketa gehiago emanez...;aldi berean, gainera, ohiko ospitale-etan zerbitzua arintzea lortzendugu, paziente horiek zuzeneanhona etortzen direlako. Lehen, ospi-tale horietara joaten ziren, eta gerohona bidaltzen zituzten, diagnosti-koa eginda dagoelako. Gaur egun,joan-etorri hori ekidin egiten dugu-nez, erosoagoa da eurentzat, eta sis-temarentzat ere eraginkorragoa.Jendeari hasieran kosta egiten zaiohona etortzea, ospitalearen kokape-nagatik. Hori da gure eragozpenhandia, baina, etortzen direnean,gero hona bueltatu nahi izaten dute.Santa Marinarekiko oso fidelak dira,adineko gaixoak gure espezialitateadirelako, eta gertuko zerbitzua ema-ten diegulako. Paziente patologia-dunak direnez, maiz etortzen dira,eta, beraz, gehienak ezagutzen di-tugu; oso familiako giroa da. Horrelako zerbitzuak emateaga-tik jaso berri duzue aitorpenaArreta Integratuko JardunbideEgokiei buruzko Jardunaldietan,ezta?Bai, ikerketa-proiektu bat aurkeztudugu inguruko egoitzekin eta larrial-

di-zerbitzuetako langileekin batera.Gure helburua zera izan da: polime-dikatuta dauden gaixoen medika-mentuak euren beharrizanetaraegokitzea, hartzen duten botika-ko-purua gutxitzeko. Izan ere, botikabatzuek onurak eman beharrean,kalteak ekartzen dizkiote pazientea-ri, eta hori ekiditea izan da gure as-moa.Horrez gain, bestelako sariak erejaso dituzue hemen egiten du-zuen lanagatik...Bai, berrikuntzarekin zerikusia duensari bat jaso dugu, ospitale honetaneguneko unitate bat sortu dugula-ko, gaixotasun kronikoak dituztenpazienteetan espezializatua. Kontuada ospitalizazioak gutxitzea: pazien-teak ospitalera datoz, tratamenduintentsiboa ematen zaie, eta, auke-

ran, etxera bueltatzen dira. Gure as-moa da gaixotasun kronikoak dituz-ten pazienteak euren etxean ahaliketa denbora luzeena artatzea. Ho-rrela, jarraikortasuna bermatzen dahaien zainketan, eta, era berean,erosotasuna handitzen dugu. Gai-nera, ospitalizazioak beti izaten duarriskuren bat, are gehiago pazien-teak nagusiak direnean: orientazio-falta, infekzioak... Etxetik artatuahal bada, hobea da pazientearen-tzat eta sistemarentzat. Paziente as-koren ospitalizazioak ekiditen ditu-gu, batetik, eta alta asko ematen di-tugu, bestetik, eta horrek ereinguruko ospitale askoren arreta be-reganatu du.

«Pazienteenospitalizazio ugari

ekiditea lortudugu»

«Beste ospitalebatzuek gureereduarekiko

interesa agertudute»

Page 6: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

6 osatuberri2016ko otsaila

jaki

n be

rri •

efe

mer

idea

k

IAZ OSAKIDETZAKO DETEKZIO GOIZTIARREKOPROGRAMEK BULARREKO ZEIN KOLON ETA ONDESTEKOMILATIK GORA MINBIZI DIAGNOSTIKATU ZITUZTEN

Osasuneko sailburu Jon Darpónek bere Sailaren programa horiek are gehia-go indartzearen alde egindako apustua berretsi zuen Minbiziaren MunduEgunean, eta bizi-ohitura osasungarrien garrantzia nabarmendu zuen, hain-bat datu ezagutaraztearekin batera.

Emakumeetan bularreko minbizia da gehien agertzen den tumorea.2015ean, 621 emakumeri detektatu zizkieten tumore gaiztoak aldi goiztia-rrean, eta Osakidetzako baheketa-programa 1995eko azaroan hasi zenetik,bularreko 7.000 minbizi detektatu dira, gehienak oso estadio goiztiarretan.Gaur egun, biziraupen-tasa % 80,7koa da, eta 10 emakumetatik 8k bularrakontserbatzeko tratamendu kirurgikoa egiteko aukera izan dute.

Kolon eta ondesteko minbizia, bestalde, gehien sortzen den bigarren tu-morea da EAEn, emakume zein gizonetan, bularreko minbiziaren eta prosta-takoaren ondoren, hain zuzen. Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programak, 2015ean, 465 minbizi inbaditzaile aldi goiztiarrean diagnostika-tu zituen, eta 3.194 lesio premaligno.

EUSKARAREN TXANTXANGORRIA, EUSKARAERABILTZEKO GONBIDAPENA

HAKOBA, Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordeko kide diren Eusko Jaur-laritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako ForuAldundiak, Bilboko Udalak, Donostiako Udalak, Gasteizko Udalak eta EUDE-Lek euskararen txantxangorria aurkeztu zuten joan den hilean. Aurkezpen-ekitaldian, arlo publiko zein pribatuko eragile ugarik ere parte hartu zuten(EAEko unibertsitateetako ordezkariak, kirolariak eta kirol taldeetako ordez-kariak, kultur eragileak, enpresariak, finantza entitateetako ordezkariak…),eta nabarmentzekoa da ordezkari horiek guztiek bere egiten dutela txan-txangorriaren ekimena.

Txantxangorriaren irudi atsegin eta maitagarri honen bitartez herritar guz-tiei euskara erabiltzeko gonbidapena egin nahi zaie: euskaraz ondo dakite-nei, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenei, eta euskaraz ulertu baka-

rrik egiten dutenei, denen ekarpena baitabaliagarria.

Euskaraz dakitenek, euskaraz lasaieginez, euskarari bizia ematen diote.Zertxobait dakitenek, beren neurrianeuskara erabiliz, euskaraz egitekoaukerak eta egoerak biderkatzen

dituzte. Eta ulertzera mugatzen direnekere, beren inguruko lagunak, etxekoak,

lankideak… euskaraz egitera animatuz,berebiziko ekarpena egiten diote euskarari. Eta elkartasun txalogarria era-kusten dute euskaraz ez jakinda ere euskararen erabilerari atea zabaltzendioten herritarrek.www.euskararentxantxangorria.eus

efemerideakMartxoaren 4a,Mixel Labegerie jaio zen

Uztaritzen jaio zen, 1921ean. Lanbi-dez medikua izateaz gain, Kanbokoalkatea izan zen, eta diputatu eta se-natari Parisen. Gaztetatik euskal kul-turan murgildu zen, baina azken urte-ak politikagintzan eman zituen. Geor-ges Brassens, Jacques Brel eta ordukoabeslari frantziar berritzaileen eraginajaso eta euskal kantagintzara ekarrizuen. Bi disko txiki eta zortzi abestibesterik ez zuen grabatu, baina horiaski izan zen euskal kantagintzari bideberria irekitzeko.

L e h e ndisko txikia60ko hamar-k a d a r e nh a s i e r a neman zuenargitara. Dis-koaren azale-

an ikurrina eta gitarra bat. Laster kon-trabandoko pieza preziatua bihurtuzen Hego Euskal Herrian. Hartan, laukanta besterik ez, eta horien arteanPrimaderako liliak, kanta ustez auto-biografikoa, gerora Benito Lertxundikareago zabalduko zuena: «Primadera-ko liliak goizik ziren loratuak. Urthehartan gertatu zen, Pazko erramubaino lehen…».

Martxoaren 11 ,Fukushimako istripua

Bost urte, inoizko istripu nuklearriklarrienetakoa gertatu zenetik. Lurri-kara baten eraginez, tsunamia sortuzen, eta horrek Japoniako 14 erreak-tore nuklear kaltetu zituen. Horienartean, Fukushima-Daiichi zentralekoerreaktore batek jaso zituen kaltehandienak. Istripuaren ondorioz80.000 bizi lagun atera zituzteneuren etxeetatik beste toki batzueta-ra eramateko. Ingurumenean etaosasunean pairatutako ondorioakikusten hasi dira dagoeneko, bainaistripuaren eragina osotasuneanneurtzeak eta ezagutzeak luze jokodu, eta hori ere ederki kostako da,Japoniako botereek ezarritako isilta-suna dela medio.

Page 7: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

Urtzi GorostiagaAjuriagoikoa

Barrualde-Galdakao ESIko zeladorea

Zeladorearengarrantzia

osatuberri 72016ko otsaila

Zeladorearen funtzioak Lan Ministe-rioak 1971an eginiko agindu orokorbatetik datoz, bertan argi eta garbiuzten du ez garela osasun-langileak.2003an osasun-zerbitzuetako langi-leen esparru-estatutua argitaratuzen baina hala ere ez zituen 1971kofuntzioak aldatu.

Haren arabera, gure funtzioak dirabesteak beste: dokumentuak,objektuak, aparatuak edota altza-riak lekuz aldatzea, eraikinen sarre-rak zaintzea, gertatzen diren ezohi-ko gertaerak arduradunei adierazteaeta gaixoak lekuz aldatzeaz ardura-tzea.

Hartan adierazten diren funtzioe-tako batzuk zaharkituta geratu diraeta gehienak ere bigarren mailakoakedo laguntza gisakoak direla esangenezake. Gure lana orokorrean osoheterogeneoa da, eta uste dugugarrantzi handia dugula gaixoakospitalean dirauen bitartean. Beste-ak beste, gaixoek larrialdietako zer-bitzuan ikusten duten lehen aurpe-gia gurea da, eta gure jarrerarenarabera, pazientea erosoago egonliteke edo ez. Beste batzuetan,ordea, geu izaten gara beraienkexuen hartzaile, bai eta beraiententsio-maila jaisten laguntzen die-gunak.

Gure lana balioztatzen duen bestejarduera garrantzitsu bat zera da:gaixoa gelatik ebakuntza-gelaradaramagun unea. Ibilbide horretanberaien kezkak zein beldurrakentzuten ditugu eta beraien urduri-tasuna baretzen saiatzen gara.Pazienteari luze eta gogor egitenzaion bide hori ahalik erosoena egi-ten saiatzen gara.

Lehen esan bezala, printzipiozgure lana ez da sanitarioa, zelado-rea, osasun-ministerioak dioenez, ezbaita osasun-langilea. Baina, gureustez badaude lan-eremu espezifikobatzuk, zeinetan gure lana osasun-langile baten egitekoaren gisakoa

dela uste dugun. Adibidez, ebakun-tza-gelan, zainketa bereziko unitate-an edo larrialdietako zerbitzuetan.

Ebakuntza-geletan, esaterako,funtzio hauek dituzte zeladoreek1971ko estatutuen arabera: «Zela-doreak berezkoak diren lanak eginbeharko ditu, bai eta medikuek,gainbegiraleek edo erizainek eska-tzen dizkiotenak ere». Zerbitzuhoriek oso bereziak dira, eta bertanlan egiten duten zeladoreek gaixoensegurtasunaz (gaixoen erorikoak)gaitasun, abilidade edota jarrerabereziak izan behar dituzte, eta eraberean pazientearen intimitateabereziki zaindu beharra dute. Berezi-ki nabarmentzekoak dira pazienteakirurgiako mahaiaren gainean jar-tzearen ardura izatea edota pazienteintubatua mugitzearen erantzukizu-na.

Ebakuntza-gela lan-esparru bere-zia izaki, argi dago bertan lan egite-ko hainbat osasun-ezagupen etakontzeptu tekniko menperatu behar

direla. Eta ezinbestekoa dela une orobirziklatzea. Aurretik zeladore-lane-tan esperientzia luzea eduki arren,lan-eremu horretan zerotik hasibeharra dago, ez duelako zerikusirikbestelako lanekin.

Laburbilduz, esan liteke zeladore-en lana oso garrantzitsua dela gaixo-aren asebetetzea, intimitatea etasegurtasuna babesteko orduan; ale-gia, gure lana, beste kategorietakoe-na bezala, estimukoa, eredugarriaeta garrantzitsua dela gaixoen ospi-taleko egonaldian.

Zeladoreok, beste profesionalenantzera, garrantzia daukagula ustedut, eta beste kategoria edo lanbi-deekin hartu-eman zabala edukibehar dugula lana modu eraginko-rrean egiteko. Ospitaleko edozeinlan-eremutan gaude, eta geuk eregaixoaren onuraren alde lan egitendugu.

Osasun-langileak izan behar gare-lako erreibindikazioa aspaldikoa da,baina hori ikusteko dago.

kolaborazioa

Page 8: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

8 osatuberri2016ko otsaila

unib

erts

itate

tik

egiten. Badakigu lanean jardutekobete behar dituzten ezaugarriak zeindiren, eta, horrenbestez, badakiguikasketa-prozesuan ere zein alor lan-du behar dituzten».

Liburuaren aurkezpena iraileanegin zuten, Gasteizko ErizaintzakoUnibertsitate Eskolako zuzendari-tzan aldaketa egin zuten garai ber-tsuan, hain zuzen ere. Carmen Yarri-tu zuzendaria erretiratu berri da, etaharen oinordeko Maria EncarnacionBetolaza Lopez de Gámiz jarri dute.Juana Argomániz, berriz, idazkariakademiko izendatu dute, eta DelHierro zuzendariorde egin dute. Az-ken kargu hori berria da eta Kalitate-aren Kudeaketako liderra bera da.Izendapenen aldaketa trantsizio gisahartzen dute, aurretik egindakoa ezdutelako errotik aldatuko.

Erizaintzako graduan orotara bostpraktikaldi egiten dituzte ikasleek.Ospitale- eta osasun-zentroetan ezezik, zentro soziosanitarioetan ereegiten dituzte (Arabako Foru Aldun-diaren eta Gasteizko Udalaren egoi-tzetan). Tutore baten jarraipena iza-

Teresa del Hierro, Maria Encarnacion Betolaza eta Juana Argomániz Gasteizko Erizaintzako Uni

Puntakoprofesionalak izandaitezen bihar

P rofesional osoak eta lehiako-rrak izateko osatu dute Eri-zaintza graduko gaitasunak li-

burua Gasteizko Erizaintzako Uniber-tsitate Eskolan. Praktikaldietan lan-duko dituzten gaitasunak zehaztu di-tuzte, irakasleek zein ikasleek gidagisa erabil dezaten. Gaitasun bakoi-tza barneratzeko bete behar dituztengutxieneko urratsak ere agertzen di-ra bertan, baita horiek ebaluatzekoirizpideak ere. Xehe-xehe azalduta,

lehendabiziko aldiz. Ikasketak amai-tu ondoren, osasungintzako sistema-ri «egoki eta zuzen» erantzungo dio-ten profesionalak sortu nahi dituzte.

Liburua, ordea, ez da ezerezetiksortua. 2004an egin zuten eskulibu-ruan oinarritzen da. Ordukoa elikatu-rik ondu dute oraingoa. Teresa delHierro Erizaintza Eskolako zuzenda-riordearen aburuz, «Erizaintzako Es-kolak badu lehendik ere esperientziaerizaintzako gaitasunen zabalpena

Erizaintza graduko gaitasunak, Erizaintzako gradukoikasleek bete behar lituzketen gaitasunak zehaztendituen liburua argitaratu berri du GasteizkoErizaintzako Unibertsitate Eskolako irakasleentaldeak. Etorkizuneko erizainak profesionalizatzekohelburua dute.

Page 9: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

«airean» zegoena zehaztu eta bate-ratu egin dute.

2010ean ekin zioten gidaliburuaosatzeari. Liburuak praktikaldi bakoi-tzean lantzen dituzten gaitasunenazalpena emateaz gain, horiekbaloratzeko irizpideak ereematen dituzte. Unibertsi-tate Eskolako irakasleek etapraktiketako tutoreek parte hartudute gidaliburuaren osaketan. Hone-la azaldu du Argomá nizek: «Haste-ko, graduaren bidez lortutako gaita-sunak ondo definitu genituen; ondo-ren, ikasleek lortu beharreko emai-tzak zehaztu genituen, eta azkenik,praktikaldi bakoitzaren prozeduralandu genuen. Esan dezakegu lanikgogorrena edo potoloena tutoreentaldeak egin zuela».

Ez da tutoreen lana soilik izan. Ira-kasleen eta zuzendaritzakoen jarrai-pena izan zuten, eta iradokizunak etaaldaketak denen eskuetatik igaro-tzen ziren. Harremanetan egon dira,une oro. «Kolaborazio handiko lanaizan da, eta hori benetan eskertzendugu». Orain artekoa paperean in-primatu duten arren, oraindik ez delaamaitu gogorarazi dute. «Etengabesortzen zaizkigu ñabardura berriak;beraz, liburuak ez dauka amaierarikoraino».

Autoebaluaziorako bideErizaintzako graduko bigarren eta hi-rugarren mailan egiten dituzte lehe-nengo hiru praktikaldiak, eta lauga-rrengoan, berriz, laugarren eta bos-garren praktikaldiak egiten dituzte.Horiek dira liburuko atal nagusiak.

Horrekin batera, praktikek iraun bi-tartean tutoreek zein ikasleek betekodituzten fitxak ere azaltzen dira libu-ruan. «Eguneroko baten modukoakdira, non prozesu erreflexibo batenbitartez ikasleak jarraipen dokumen-tu bat beteko duen. Ikaste-proze-suan izango dituen arazoak edota za-lantzak idatziko ditu. Ondoren, uni-bertsitatera ekarriko ditu, eta hor de-

unibertsitatetikosatuberri 92016ko otsaila

ten dute praktikak egiten ari diren bi-tartean, hura izaten da ikasleak eba-luatu behar izaten dituena. Ebalua-zioa «ahalik eta zehatzena» izatealortu nahi dute liburuaren bidez. DelHierrok azaldu du: «Erizainak prakti-ketan ari direnean ondokoaren jar-dunari begiratzen diote, baina, iza-tez, hori baino gehiago da laneanaritzen diren aldi hori. Ikasleak bereestiloa edo jakintza atxiki behar dio

egiten duenari». Hori nola atzeman,ordea? Galdera horri erantzutensaiatu dira unibertsitateko irakasleeta tutoreak. Laburrean: orain arte

bertsitate Eskolako zuzendaritzako kideak. ERIZAINTZAKO ESKOLA.

«Papereanargitaratu berria

den arren, ikasleekaspalditik erabiltzendute gidaliburuaren

bertsio digitala»

nok aztertuko ditugu», esan du DelHierrok.

Gidaliburua tutoreentzat bezainerabilgarria da ikasleentzat. Erizain-tzan jarduteko jakin behar dituztengutxieneko prozedurak zehazten di-ra; hala, ikasleak badaki zer ikasi be-har duen. Zauriak sendatzea edo ana-litika-saio bat egiten jakitea izan dai-tezke prozeduretako bi. «Horiek be-har bezala barneratu dituztela froga-tzeko gainditu behar dituztenbetekizunen ezaugarriak zehaztenzaizkie». Autoebaluaziorako aukeradute horrela.

Paperean argitaratu aurretik eza-gutzen zuten ikasleek gidaliburua.«Aspalditik zuten ebaluazio-irizpi-deen berri», Betolazaren esanetan.Izan ere, ikasleek Moodle platafor-man euskarri digitalean dituzte libu-ruko eduki berberak. Gidaliburuaeskuragarri izatea «oso garrantzi-tsua» da zuzendaritzako kideeniduriko: «Orain zehatzagoak dirabalorazioak». Osakidetzaren etaEHUren —hari atxikitako zentroa daGasteizko Erizaintzako Unibertsita-te Eskola— laguntzaz kaleratu duteliburua, eta mila kopia egin dituzte.Horietako gehienak unibertsitateanbertan eta Arabako ospitale eta osa-sun-zentroetan zein zentro soziosa-nitarioetan ari dira banatzen. DelHierrok, hala ere, zabalpen handia-goa eman nahi dio liburuari.«Oraindik ez da horrelakorik publi-katu beste unibertsitateetan edoerakundeetan».

Page 10: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

10 osatuberri2016ko otsaila

aditu

ak

«Obesitatea gaixotasun larria da,baina badauka irtenbidea»Haurren obesitatea gaitz larria da. Hala ondorioztatu zuten aspaldi nazioarteko hainbat medikuk.Horri aurre egiteko neurri batzuk hartu zituen Txakartegik, eta Gernika-Lumoko haurrekin landu.Inguru horretan beste eskualdeetan baino obesitate kasu gutxiago dago.

Zure kontsultako datuak erabilidituzu ikerketa egiteko. Nolaegin duzu lan?1981 eta 2006 bitartean jaio direnhaurren datuak erabili ditut, zehaz-ki. Osasungoa Euskalduntzeko Era-kundeak 1995ean egin zuen biltza-rrean ondorioztatu genuen garaihorretako 10 urteko haurrak aurre-

ko belaunaldietakoak baino gizena-goak zirela. Iragarri genuen joerahori goranzkoa izango zela, etahorregatik, neurri sistematikobatzuk hartu genituen. Eskola etagizartea informatzea ziren lehenen-go bi neurriak, eta hirugarrenean,medikuon parte-hartzea sartugenuen; hau da, haurraren obesita-

tea areagotzen bazen, jarraipenaegiten genien.Neurri horiek zer emaitza izandute?Beste eskualde batzuekin alderatu-ta, gurean ez da obesitatearen gehi-kuntza nabarmenik egon; hau da,1980ko, 1990eko eta 2000ko ha-markadetan jaiotako Gernika-Lumo-

ARAITZ MUGURUZA.

Txabi TxakartegiBarrualde-Galdakao ESIko pediatra

Page 11: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

osatuberri 112016ko otsaila

adituak

ko haurren obesitate-tasek antzerajarraitu dute; ez dira handitu. Joerahori gure neurriei esker izan dela fro-gatu dudala uste dut. Zinez emaitzaonak dira.Eskoletan nola landu duzuegaia?Jokaera-aldaketa batzuk proposatugenituen. Horietako bat, adibidez,urtebetetzeak ospatzeko gozokirikez eramatea izan zen. Neurri iraul-tzailea izan zen orduan. Horrekinbatera, bestelako ospakizunak erejanaren bidez ez ospatzeko gomen-dioa egin genuen. Jolastordurakofruta eramateko aholkatu genuen.

Horrez gain, bazkaria astean behinbertako produktuekin egitea hitzar-tu genuen guraso-elkarteekin. Nor-malean catering enpresekin funtzio-natzen dute ikastetxeetako jange-lek; hitzarmenari esker, egun batezbertan egindako bazkaria jaten duteeskola batean. Hango arduradunekekin zioten, eta guk sustatu egindugu. Eskola gutxitan prestatzen di-tuzte bazkariak bertan.Larrabetzuko eskolan hala egitendute, adibidez, eta, hango kalku-luen arabera, cateringaren bidezbaino merkeagoa da.Gizenegi dauden haurrei zer-no-lako jarraipena egiten diezu?Erizainarekin batera plangintza batabiatzen dugu, eta aholkuak ereematen dizkiet, elikadurari eta kiro-lari buruz. Kirola diodanean, ez naiz

ari lasterka egiteari edo futbola egi-teari buruz; alegia, oinez ibiltzekogomendioa egiten dut. Gernika-Lumo ez da handia ezta luzea ere.Alde batetik bestera kilometro batbesterik ez dago; beraz, autorikgabe ibil daiteke. Aisialdiari ere erre-paratzen diogu. Telebista ikustekoorduak neurtzea aholkatzen dugu,eta jolas aktiboak proposatzen.Gutxiegi mugitzen al gara?Kontraesan batean bizi gara. Kirol-degira jendea autoan joaten da, bi-dea, berez, oinez joateko modukobidea izanda.Jatekoa zaintzeko nolako ahol-kuak ematen dizkiezue haurrei?Kalitatezko produktuak jateko esa-ten diet, bertakoak eta sasoikoak.Euskal Herrian, berez, ohitura onakdauzkagu errotuta. Ez diet ez jangai-rik debekatzen, ezta ordezkorik bila-tzen ere. Neurrian janez gero, ezdago arriskurik.Obesitateari aurre egiteko, neu-rri batzuk hartzea eraginkorradela frogatu duzu. Zein beste ir-tenbide egon daiteke?Obesitatea gaixotasun larria da, au-rre egin dakioke, eta badauka irten-bidea. Erabaki politiko egokiak har-tuz egingo zaio obesitateari aurreondoena. Esaterako, elikagaien in-guruko iragarki ugari iruzur hutsadira, eta, gainera, haurrak kontsu-mitzera bultzatzen dituzte. Haur ba-tek Lehen Hezkuntzan hasi aurretikbatez beste 10.000 iragarki ikusiditu, eta horren erdiak osasunerakokaltegarriak diren edukiz josirik dau-de. Ikaragarria da. Publizitatearenedukia edo ordutegia neurtzea era-baki politikoa da. Horrek ez du esannahi, ordea, dena besteen esku utzibehar dugunik. Geuk ere egin deza-kegu zerbait obesitatea ekiditeko,eta hori helarazi nahi izan dut lana-rekin.Zein da obesitateak gora egitea-ren arrazoi nagusia?

Kaltegarriak diren elikagaiak jatea,bereziki. Janari lasterra deitzen zaionhorrek ondorio kaltegarriak dakar-tza. Gaur egun, herrialde guztietanjan daitezke horrelako janariak; be-raz, inor ez dago salbuetsirik. Prezio-ak ere badu garrantzia hor; izan ere,osasungarriak zaizkigun elikagaiakbaino merkeagoak dira kalitate txa-rreko elikagaiak.Obesitatea jada mundu osora za-baldurik dago.70eko eta 80ko hamarkaden arte-an iritsi ziren lehenengo obesitatekasuak AEBetatik. Ordura artehaurtzaroan ikusten ez ziren gaixo-

tasunak agertu ziren, hala nolabigarren motako diabetesa, hiper-tentsioa eta abar. Lehen inondikere ez ziren ikusten. Gauza txarguztiak bezala, joera hori AEBetatikEuropara agudo igaro zen, eta,noski, horrekin batera, EuskalHerrira ere bai. Eta, dagoeneko, iri-tsi da garapen-bidean diren herrial-deetara ere.Modak ba al du horretan eragi-nik?Bai, jakina. Edoskitzearekin gertatuzena da adibiderik garbiena. Titiaemateari utzi zioten lehenengoakaberatsak izan ziren, eta, ondoren,mailaz jaisten joan da. Gerora, atze-ra ere titia ematearen alde egin du-tenak maila ekonomiko altua dutenemakumeak izan dira. Horrekin esannahi dut, joera oro leku beretik iga-rotzen dela.

«Ume batek LehenHezkuntzan hasi

aurretik batez beste10.000 iragarki

ikusi ditu»

«Gernika-Lumokohaurren obesitate-

tasek antzerajarraitu dute, ez dira

handitu»

Page 12: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

12 osatuberri2016ko otsaila

atze

ra b

egira

Steinheim-eko gizakiaren garezurrak (K.a.250.000-300.000) meningiomaren arrastoak ditu.

JUAN CARLOS GARMENDIA LARREADonostia Unibertsitate Ospitalekomediku urologoa

Medikua eta historiazalea, doktore-tesia Gipuzkoako Segura herriko me-dikuntzaren historiaz egina du.

Oraingo Onkologikoa eraikin moder-no eta kristalezko bat da baina duelalaurogei urteko hura euskal estilokoetxe xume bat zen. Hala ere, garaihartan aitzindari izan zen minbizira-ko tratamendu berriak eskaintzen,esaterako, erradioterapia bidezkotratamenduan. Hona hemen bere so-rreraren historia labur bat.

Gaur egun badakigu gizakia beti-danik minbiziarekin bizi izan dela. Le-henbiziko gizon-emakumeek eregaitz hori jasan zuten, Pleistozenokoaztarnek erakusten dutenez.

Kristo aurreko 500. urtean, Hero-doto izan zen lehen aldiz tumore batdeskribatu zuena. Sendagile ospetsuhorrek zehatz-mehatz azaldu zuenPertsiako erregea zen Dario I.arenemazteak zuen bularreko minbizia.Cancer terminoa Antzinako Gre-

ziatik dator, Kristo aurreko 460. urte-an Hipokratesek carcino eta carcino-ma hitzak erabiltzen zituen.

Minbizia hobeto ulertzeko, XIX.mendearen bukaera arte itxaron be-harko zen, orduan funtsezko bi aur-kikuntza gertatu baitziren. Batetik,Roentgen-ek X izpiak aurkitu zituen,eta, bestetik, Curie senar-emazteekerradioa eta polonioa aurkitu zituz-ten. Arrazoi horregatik irabazi zuenbikote horrek Fisikako Nobel Saria1903an.

Agudo sortu zen bi baliabide berrihoriek minbiziaren tratamendurakoerabiltzearen ideia, eta horrek bi on-dorio izan zituen. Lehenengoak fun-tsezko aldaketa ekarri zuen tumore-en maneiuan, harrezkeroztik trata-mendu gogor gutxiago proposatubaitziren bai maila lokalean bai mailalokorregionalean. Eta bigarren ondo-rioa, berriz, minbizia artatzeko eta

aztertzeko ospitale espezializatuensorrera izan zen. Garai hartako lehe-na eta ospetsuena L’Institut du ra-dium izan zen, Parisen fundatua1914ko urtean, eta haren ondoren,antzeko erakundeak zabaldu zirenEuropako hiri nagusietan ere.

Espainiako Estatuan, 1923. urtean,Maria Cristina erreginaren agintal-dian, Espainiako minbiziaren aurka-ko liga eratu zen, bi helburu betetze-ra zetorrena: lehena, karitate- eta gi-zarte-funtzioa, pobreek eta behar-tsuek behar adina tratamendu izate-az arduratzen baitzen, eta bigarrena,helburu zientifikoa, bai minbiziarenaurkako zentroak finantzatuz, baibiztanleria minbizi-gaietan heziz.

Gipuzkoan, bi gertaera erabakiga-rriak izan ziren Onkologikoa bertaneraikitzeko. Alde batetik, minbizia-ren heriotza-tasa berrogei urtetik go-rako pertsonetan Espainian baino as-koz handiagoa zen, eta bestetik, me-diku donostiar baten tinkotasuna na-barmendu behar da: Aiestaran dok-torea. Sendagile hori giltzarri izanzen Onkologikoaren sorreran, beste-ak beste, joera politiko ezberdineta-ko politikariekin negoziatu beharbaitzuen.

Mediku horrek –baita Gipuzkoakobeste mediku batzuek ere– ustezuen, Manteoko ospitalea edukitaere, beste zentro bat sortzea beha-rrezkoa zela, minbizia beste gaixota-sunik ez zuen jendearentzat. Azke-nean, Aiestaran gizaseme nekaezinabaitzen, fruituak eman zituen berekudeaketak, eta Gipuzkoako Minbi-

Onkologikoarensorrera

Page 13: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

osatuberri 132016ko otsaila

atzera begira

Onkologikoa, gaur egun. JON URBE / ARGAZKIPRESS

Institutu Erradio-kirurgikoa

Aiestaran doktorea.

ziaren aurkako ligak, Maria Cristinaerreginaren presidentetzapean, min-bizia zuten pazienteentzako ospitalemonografiko bat eraikitzea erabakizuen, garai hartako baliabiderik one-nak izango zituena. Erakunde ho-rrek, zeinaren jatorrizko izena Insti-tuto radio-quirúrgico Alfonso XIIIizango baitzen, 1933ko abuztuaren13an zabaldu zituen ateak, Aiesta-ran doktorea zuzendari zuela, zen-troaren sortzailetzat hartu dezake-guna, hain zuzen ere.

Ospitaleak hasieran hogeita zortziohe zituen, horietatik hogeita lauezer ordaindu ezin zuen jende txiro-arentzat –frogatu egin behar izatenzuten arras pobreak zirela–. Gaine-rako oheak, berriz, ordaindu zezake-ten pertsonentzat ziren, baina, halaere, ez zuten horregatik inolako pri-bilegiorik izaten. Agerian dago,beraz, zentro horren asmoa gizarte-aren alde egitea zela.

Ospitale horren gastuei aurre egi-teko, herri-erakunde batzuek diruaedo bestelako laguntzak eman zituz-ten, era edo proportzio desberdine-tan eman ere:

Gipuzkoako Foru Aldundiak200.000 pezeta.

Donostiako Udalak lur-saila dohai-nik eman zuen, eta laborategia egite-ko 25.000 pezeta.

Espainiako minbiziaren aurkako li-gak ere 25.000 pezeta eman zituen,eta Maria Cristina erreginak, Haurrakbabesteko batzordeak, Aurrezki-ku-txa probintzialak eta Donostiako au-

rrezki-kutxak hiruna mila pezeta jarrizituzten.

Zentro berri hari ematen zioten ga-rrantzia zela eta, hilean pezeta bate-ko harpidetza ezarri zen Gipuzkoakobiztanle bakoitzeko.

Nahiz eta herri-erakundeek (ForuAldundia, Donostiako Udala eta Es-painiako Estatua) diru-laguntza finkobat ordaindu ospitalea mantentzeko,Gipuzkoako udal bakoitzak bere biz-tanleen tratamenduaren erdia or-daindu behar zuen.

Langileei dagokienez, ospitale be-rri hau oso erakargarria zen Donos-tiako sendagileentzat. Horregatik,haietako askok Manteoko ospitaleanlan egiteaz gain, erietxe berrian erejarduten zuten, horien artean, esate-rako, Oreja, Aiestaran eta Begiristainmedikuak. Jatorrizko ospitale hartan,bestalde, gaixoak artatzeko pertso-nala praktikante batek eta bost mo-jak osatzen zuten.

Garai hartan, zeinetan jendea ego-era higieniko eskasetan bizi baitzeneta analfabetismo-tasa oso altua bai-tzen, Onkologikoko buruek uste zu-ten biztanleria heztea beharrezkoazela. Horretarako, sarritan, minbizia-ren prebentziorako eta higiene-go-mendioei buruzko liburuxkak banatuohi zituzten.

Page 14: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

14 osatuberri2016ko otsaila

ahol

ku m

edik

oak

Herritar ugarik jasan ohi ditu digestio-nahasmenfuntzionalak, itxuraz ageriko arrazoirik gabe sortu etakasurik gehienetan estresaren moduko arazoemozionalei lotuak dauden gaitz kronikoak. Sintomakarindu ditzaketen botikak badaude, baina arazoaerrotik desagertzeko, beharrezkoa da gureohituretakoren bat aldatzea eta erlaxatzen ikastea.

JABIER AGIRREmedikua

rren eskasiak arazo psikologikoak(estresa, antsietatea, depresioa) etadigestiboak (kolon minbera, bihotze-rrea, kolitisa…) eragin ditzake.

Zein dira molestiarikusuenak?Oraintsuko ikerketek frogatu dutenbezala, estresak moteldu egiten duurdaileko edukia hustu eta hesteeta-ra pasatzeko prozesua, digestioa zail-duz; baina, aldi berean, kolonean ze-har iragatea bizkortu egiten du, be-herakoak eraginez, beste sintoma

batzuen artean. Ikus ditzagun ja-rraian tentsio nerbiosoarekin lotuta-ko digestio-molestia usuenak:1. Heste minberaren sindromea.Hesteen funtzionamendu oker kro-nikoaren ondorioz agertzen den sin-toma-multzoa da: sabeleko minak,gasak, beherakoak eta idorreriatxandaka... Nahaste funtzionala da;bestela esanda, ez dauka detektadaitekeen inolako arrazoi organiko-rik atzean, eta, horregatik, diagnosti-katzeko aski zaila gertatzen da.2. Dispepsia. Digestioa egiteko ara-zoari esaten zaio dispepsia; egoerahori jasaten dutenei bere digestio-sis-temak oso motel lan egiten duela iru-ditzen zaie. Sintoma nagusiak ondo-rengoak dira: mina urdailaren goikoeta erdiko zatian (sabelminak), biho-tzerrea, urdaila puztuta dago gasakdirela medio, astuntasuna, azidota-suna, goragaleak, gorakoak, korro-kak… Sintoma horiek estres-aldietanareagotu egiten dira.3. Bihotzerrea. Urdailetik eztarri-rantz igotzen den errefluxu garratzmoduko bat da. Aurrez aipatutakodispepsiarekin oso lotutako gaitzada, eta kasuen % 50ean batera ager-tu ohi dira. Otordu oparo eta pisu-tsuak egin ondoren gogorragoa izanohi da, baita hiatoko hernia batenagerpenarekin ere.4. Gastritisa. Urdaileko mukosarenirritazio bat da, azidoen gehiegizkojariaketak eragina. Otordu fuerteakegiteak, botika antiinflamatorioak

Nerbioek eragindakodigestio-arazoak

Beherakoak azterketa baten aurre-tik, aho-korapilo baten sentsazioajendaurrean hitz egiterakoan… norkez du horrelakorik sentitu estres-ego-era bati aurre egin behar izan dione-an? Ez alferrik, urdailari bigarren ga-runa esaten zaio, lotura estuak bai-taude emozioen eta digestio-apara-tuaren funtzionamenduaren artean.Bi organoek, garunak eta urdailakalegia, neurotransmisore bera erabil-tzen dute —ongizatearen hormonaizenez ere ezagutzen den serotonina,hain zuzen ere—, eta hormona ho-

Estresari aurre egiteko, lagungarria izan daiteke yoga egitea. J. C RUIZ / ARGAZKI PRESS

Page 15: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

aholku medikoak

osatuberri 152016ko otsaila

hartzeak edo urdailean Helicobacterpylori izeneko bakterioa egoteak are-agotu egiten ditu sintomak.

Zer egin arazo horiek kon-pontzeko?Sintoma horiekin topo eginez gero,aurreneko gauza espezialista batenkontsultara joatea da, sintomak era-giten dituen arrazoi fisikoren bat baz-tertzeko. Medikuak kausarik aurki-tzen ez badu, hona hemen sintomakarindu eta egoera hobetzen lagun-duko dizuten gomendioak.1. Lasaigarri naturalak. Botikakedo sendabelarrak saltzen dituztendendetan aurkituko dituzu digesti-boak izateaz gain nerbioak lasaitzenere lagunduko dizuten erremedio na-turalak: ezkila-lorea, kamamila, alba-ka, arkakaratsa (basa-arrosa) eta lu-pulua, beste batzuen artean. Kafea-ren ordez horietako landare baten in-fusioa hartzen baduzu, askoz ere ho-beto sentituko zara.

2. Lasai jan. Garrantzi handikoa daotorduak giro lasai eta atsegineanegitea, presarik eta inolako bestedenbora-pasarik (telebista, irakurke-ta...) gabe. Digestioa hobea izangoda, eta urdaileko arazoak izatekoarriskua baztertuko dugu.3. Digestio egokiak. Otorduen on-dotik, esfortzuak saihestea komeni da—intentsitate handiko kirolak egitea,adibidez—, baina ez da komeni oheanedo sofan etzanda geratzea ere, ho-rrek errefluxuaren arriskua gehitzenduelako. Egokiena jarduera normaleiekitea da, edo paseo labur bat ematea,bestela. Afalostean, bi ordu itxaron be-harko da beti lotara joan aurretik.4. Kirola egin. Ariketa suabeak —ibiltzea, igeri egitea, bizikletan ibil-tzea eta horien antzekoak— maizeta modu erregularrean egiten dire-nean, estresari aurre egiteko ez ezik,oso mesedegarriak izaten dira ido-rreriari aurrea hartzeko eta sabelekominak arintzeko.

5. Lotako ohiturak hobetu. Gutxilo egitea edo behar adina atseden ezhartzea kaltegarria izan daiteke gisahorretako nahasmenduetan. Arrazoihorregatik, lo-kontuetan pauta fin-koak edukitzea gomendatzen da —beti ordu berean oheratu eta jaiki-tzea, esaterako— eta gutxienez egu-nero 7-8 ordu lo egitea.6. Erlaxatzen ikasi. Eguneroko kez-ka eta estresetik deskonektatzekoeta lasaitasuna berreskuratzeko mo-dua emango digun edozer oso la-gungarri gerta dakiguke: yoga edotai-xi egitea, aire zabalean paseatzea,musika entzutea edo liburu on batirakurtzea.

Arnasketa abdominalaArnasa hartzeko modu hori osobaliagarria gertatzen da nerbioakerlaxatzeko eta gaurkoan jorratzenari garen digestio-nahasmen fun-tzionalek eragindako sintomak arin-tzeko:a) Jarrera. Arnasketa abdominalariekiteko, lasai eta eroso egon behardugu: azalera ez oso bigun batengainean etzanda, eserita baina biz-karra inon bermatu gabe, edo baitazutik ere, bakoitzak nahiago duen ja-rreran, baina beti modu lasai eta ero-so batean. Begiak ixtea gomenda-tzen da, kontzentrazio handiagoalortzeko.b) Teknika. Jarraian, ezkerrekoeskua bularraren gainean eta eskui-nekoa sabelaren gainean jarriz,arnasa hartuko dugu, mantso-man-tso, diafragma jasotzen saiatuz.Arnasketa abdominala dela jakingodugu baldin eta eskuin-eskuak poli-ki-poliki gora eta behera egitenbadu. Mugitzen dena ezkerrekoeskua baldin bada, ordea, asmatuez dugun seinale.c) Iraupena. Urdaila erlaxatzeko,10-15 arnasaldi oso egingo ditugu.Behin ariketa amaitu ondoren, hatz- mamiekin masaje arin bat emangodiogu sabelari.

Digestio motel eta pisutsuak badituzu, gomendio hauek arinago egi-ten lagunduko dizute, gasak, mina eta bestelako molestiak saiheste-az gain.Ordutegi finkoa: Otordu nagusiak beti ordu berean egitea komeni da.Onena bost otordu egitea da —hiru nagusi eta beste bi arinago, goizerdian eta arratsalde partean—. Baina ez hasi otordu batetik besterakotartean mokadutxoak hartzen, horrek gehiegizko esfortzua egitera be-hartzen baitu urdaila.Tenperatura. Plater hotzak (entsaladak, esaterako) batez ere hasieranhartzen badira, digeritzeko zail samarrak gertatzen dira. Hobe da otor-dua jaki epel edo beroekin hastea.Digestioa egiteko elikagai eta jatordu txarrak. Prestaketa osokoipetsuak edo espezia asko dituztenak, alkohola, ongarri azidoak(ozpina, limoia…), edari gasdunak eta azukredunak. Kontuz ibilihorrelakoekin.Hobe egosita gordinik baino. Urdaila delikatu samarra baduzu, baraz-kiak eta berdurak egosita hartu beharko zenituzke, ez gordinik. Gauzabera esan daiteke frutekin ere, onena konpota moduan hartzea da.Mastekatzearen garrantzia. Janariak ahoan behar bezala murtxika-tuta iristen badira urdailera, digestioa errazago egingo da. Listuaren ze-regina ere oso garrantzitsua da, digestioaren prozesua ahoan bertanhasten baita —listuko ptialina izeneko entzimaren eraginez—.

Digestioa errazteko

Page 16: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

16 osatuberri2016ko otsaila

arna

sgun

eak

Nafarroa iparraldeko eskualde menditsu honek aspaldiutzi zuen atzean bere iragan gatazkatsua. Gaur egun,4.100 hektarea baino gehiagoko baso eta oihanaktopatuko ditugu bertan, oreinen eta orkatzen orroezbeteriko mendiak... Ekaitzaren ostean, badator barea!

Kintoa, mugarikgabeko pagadia

har zuten bazka-garaian ganaduaerrege-mendietan sartzeko, kintoa,hain zuzen ere. Gatazka ugariren on-doren, 1856. urtean, Baionako Itunasinatu zen, baina tirabirak ez zirenbukatu, Kintoan ezarri zen mugak ezziolako uraren banalerroari jarrai-tzen.

Edozelan ere, historialarien arteanoraindik ez dago adostasunik eskual-de honen historiaren inguruan; besteikerketa batzuen arabera, Kintoa in-guruko herriek ustiatzen zuten lu-rralde zatiezina zen, hau da, ez zeninguruko ibarretako inorena.

Istorio horiek guztiak iraganekoakdiren arren, oraindik badute eraginikKintoko biztanle urriengan: frantsesnazionalitatea duten arren, zergakEspainiari ordaintzen dizkiete.

Natura, modu basatianEdozelan ere, gizakiak baino gehia-go, Kintoko biztanle nagusiak gauregun oreinak eta orkatzak dira. Izanere, lurraldearen gehiengo zabalaoihanek eta basoek osatzen dute. 30bat biztanle baino ez dira bizi, eta,adibide modura: argindarra 1979.urtean heldu zen, eta telefonoa, be-rriz, 1983. urtean. Euskal Herrikobeste eskualde batzuekin alderatuta,

Basoa, mendia eta lasaitasuna.Horiek dira Nafarroako Kintoaeskualdearen osagai nagu-

siak. Pagadiz beteriko mendiak, orei-nen orroek bakarrik apurtzen dutenisiltasuna, ahoa bete hortz uztenduten paisaiak... Baina ez da betihorrela izan. Nafarroa iparraldekoeskualde hori gatazka gordinen tes-tigu izan da azken mendeetan, bereleku estrategikoa dela eta. Gauregun, ordea, zaila da iragan malkar-tsu horren zantzurik topatzea. Zara-ta, kutsadura eta gatazka kontzeptuarrotzak dira hemen.

Kintoa Iruñetik 40 bat kilometroradago, autoz 50 minutura, NA-138errepidea hartuta. Aldude, Urepele,Auritz, Erroibar eta Baztan dira haren

muga nagusiak, eta, ofizialki, bi esta-turen arteko mugan dago. Baina na-turak ez du mugarik ulertzen; Kintoaosatzen duten 4.100 hektareetakobasoek muga ofiziala alde batera etabestera zeharkatzen dute. Pirinioeta-ko bi aldeetako nafarrek ere beti era-bili izan dituzte Kintoko oihan abera-tsak bazkarako (eta industrializazio-aren garaian industria hornitzeko).

Izena, gatazkaren islaMuga izateko ezaugarri horretatikdatorkio eskualde honi izena. Histo-riak dioenaren arabera, nafar monar-kiaren garaian, Kintoko basoak Erroi-barko oihan gisa hartzen ziren, eta in-guruko nafarrek (baigorriarrek, baz-tandarrek...) zerga bat ordaindu be-

Nafarroako basoek kolore ikusgarriak izaten dituzte udazkenean. © JUAN MARTINEZ URMENETA

Page 17: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

arnasguneakosatuberri 172016ko otsaila

Kintoan denbora eten egin delaematen du.

Turismoaren industria ere, beraz,ez dago oso garatuta. Horrek, ordea,ez du esan nahi Kintoan zer ikustekoez dagoenik, kontrakoa baizik, Nafa-rroako baso-ingururik aberatseneta-koa baita. Horren adibide dira inguruhorretan topatuko ditugun mendienikusgarritasuna: Ortzantzurieta(1.567 m), Adi (1.458 m), Saioa(1.419 m), Iturrunburu (1.332 m)...

Mendi-igoerarik ohikoena Adimendiarena izango da agian, Urkia-gako portutik (890 m). Bi orduan gai-lurrera heltzeko aukera izango dugu.Sasoian daudenentzat, Urepeletik(414 m) igotzeko aukera ere badago,lau orduko ibilbidearekin. Mendiza-leek inguruko basoen koloreez eta

paisaiez gozatzeko aukera izangodute.

Eta, udazkenean joanez gero, Kin-toan ezaguna den beste fenomenobatez gozatzeko aukera izangodugu. Oihan eta baso aberatsakizanda, animalia ugari bizi dira berta-ko mendietan: oreinak, orkatzak, ba-surdeak... Udazkeneko lehenengoegunetan pagadien babesean bizi di-ren oreinak marruka aritzen dira,emeak erakarri nahian...

Horrez gain, inguru horretan errekaeta ibai ugari jaiotzen dira. Iruñea ze-harkatzen duen Arga ibaia, esaterako,inguru honetan sortzen da, eta, Eugiurtegiaren bidez, Iruñerri osoa urezhornitzen du. Bainurako aprobetxa ezdaitekeen arren, paisaia zoragarriaikusteko aukera ematen digu.

Nafarroako ikuspegi ikusgarrienetakoa, Iruritatik. © JAVIER MUNUERAEugiko urtegiak Nafarroa urez hornitzen du. © HELIO DIGITAL

Eugi Nafarroako iparraldeko herririk ederrenetarikoa da. © PATXI URIZ

FitxaIkusi beharrekoak:

Eugiko urtegia, Sorogaingo harrespila,Eugiko arma-fabrika zaharra, Argaibaiaren sorburua.

Mendiak:

Ortzantzurieta (1.567 m), Adi (1.458m), Saioa (1.419 m), Iturrunburu (1.332m) eta Auza (1.305 m).

Animaliak:

Ezagunak dira oreinek egiten dituztenorroak, arrek emeak erakarri nahian.Horrez gain, orkatzak, basurdeak etabeste daude.

Informazio gehiago:

www.turismo.navarra.es/eus

Argazkiak:

«Nafarroako Erresuma» Turismo Saile-ko artxiboak utzitako argazkiak.

Page 18: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

urra

tsak

18 osatuberri2016ko otsaila

Ekimen berritzailea abiatu dute Barrualde-Galdakao ESIkoosasun-zentro guztietan. 2016ko urtarriletik aurrera, AmaHezkuntza Programa euskaraz jasotzeko aukera izango duteamagai guztiek, osorik ala partez.

Eskualde horretan euskaldun ugaribiltzen direla jakinda, eta, hortaz,eskaintza baliagarria ez ezik beha-rrezkoa ere badela ikusita, lankide-tzan jardun dira ErizaintzakoZuzendaritza, eskualdeko emagi-nak eta Euskara Zerbitzua, edukiakprestatzeko eta funtzionamendu-irizpideak zehazteko. Kata Legarraemaginak, Leire Sagastizabal eus-kara-teknikariak eta Jesus Legarre-ta Erizaintzako zuzendariordeakazaldu dituzte egitasmo honennondik norakoak. Ezagutzen ez duenarentzat, zerlantzen duzue emaginok ama-gai/gurasogaientzako saio ho-rietan?Haurdunaldiaren eta amatasunarenoinarrizko ezagutzak lantzen ditu-gu: haurdun gelditzea, zer gerta-tzen den haurdunaldian, amagaiekzer sentitzen duten, normala zerden eta zer ez, emaginarenganazergatik joan behar den... Erditzea-

«Amagai guztiekoinarrizko informazioaeuskaraz jasoko dutelabermatuko dugu»

Barrualde-Galdakao

jesus legarretaerizaintzako zuzendariordea

kata legarraemagina

leire sagastizabal euskara-teknikaria

Page 19: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

urratsakosatuberri 192016ko otsaila

ren inguruko zalantzak ere argitzenditugu: uzkurdurak nolakoakdiren... Eta, noski, umea jaiotzendenean, zein nekeza den umea haz-tea: bularra ematea, umeak lo gutxiegiten duela, umea zaintzeko zeregin behar dugun...

Saioak astean behin egiten ditu-gu; haurdunaldiaren zazpigarrenhilabetetik aurrera. Hori bai, haur-dunaldi osoan, gure kontsultanartatzen ditugu, gutxienez hileanbehin. Bataz beste, hamabost-hogeiamagai inguru elkartzen dira saioo-tan.Eta saio horietan euskararenerabilera bultzatzen hasi zare-te... Bai, aldez aurretik hainbat osasun-zentrotan euskaraz eskaini dira saio-ak modu naturalean, taldearen etaemaginaren arabera. Orain euskara-ren erabilera are gehiago bultzatzeaerabaki dugu, irizpideak zehaztuzeta Barrualde-Galdakao ESI barruko

osasun-zentro guztietara zabalduz.Lehenengo fasean ezin izango dazabaldu osasun-zentro guztietaraneurri berean –errealitate ezberdi-nak ditugulako, eta emagin guztiekez baitaukate euskararen gaitasun-maila aproposa–, baina euskararenpresentzia guztietan bermatuko da. Ekimen aitzindaria izan da,ezta?Bai, oker ez bagaude Osakidetzanez da horrelako egitasmorik bultza-tu orain arte. Osasun-zentrobatzuetan euskara naturaltasunezdarabilte, zalantza barik, eta,agian, ez dute beharrezkoa ikusikohorrelako programak abiatzea.Gure kasuan, pauso bat haratagojo nahi izan dugu, batetik, ikastaro-etan jorratzen ziren edukiak egitu-raketa berrira egokitzeko eta guz-tiontzat baliagarri den estandarraizateko, eta, bestetik, irizpide jakinbatzuei jarraiki, euskarazko eskain-tza ziurtatzeko aurrerantzean. Horiguztia bideratzeko, noski, ezinbes-

tekoa izan da emaginen lankidetzaeta aldeko jarrera. Guztiek ulertudute denok egin behar dugula aha-legina.Irizpideak osasun-zentroarentamainaren (beraz, emagin-kopuruaren) arabera zehaztudira, baita haietako bakoitzareneuskararen ezagutza-mailarenarabera ere.

Hauexek dira, hain justu, finkatuditugun irizpideak: emagin batbaino gehiago dituzten zentroetan–anbulatorio handiak–, emagin bie-tako batek ikastaroa euskara hutsezemango du –hau da, ahozko azal-penak nahiz horren euskarri denidatzizko informazioa–. Bigarrenemaginak, ostera, ahozko azalpe-nak gaztelaniaz emango lituzke,betiere euskararen oinarrizko pre-sentzia bermatuz –agurrak, adibi-dez–, eta proiektatuko den idatziz-ko aurkezpena ere euskarahutsezkoa izango da. Horrela, ama-gai euskaldunek ere informazioarenparte bat, gutxienez, euskaraz jaso-ko dute.Eta emagin bakarra dagoen osa-sun-zentroen kasuan, zer?Emagina euskalduna bada, azalpe-nak ele bietan eman beharko ditu–ezin delako ikastaroa bikoiztu–,eta proiekzioa euskara hutsez egon-go da beti. Emagin hori euskaldunaez bada, gutxienez agurrak euska-raz egin beharko ditu, eta proiekzio-ak euskaraz, jakina.

Kasu guztietan, amagaiei bana-tzen zaizkien idatzizko dokumen-tuak ele bietan egongo dira. Edoze-lan ere, amagairen batek ikastaroaeuskara hutsez egin nahi izan etabere erreferentziazko osasun-zen-troan eskainiko ez balitzaio, besteudalerri bateko osasun-zentrorajoateko aukera eskainiko litzaioke.Eskaririk egon al da ikastaro haueuskaraz egiteko?Espezialitate gehienetan egotendira eskaerak zerbitzua euskarazjasotzeko. Kasu honetan proiektuaez da jorratu hala eskatu izan digu-telako, eskaintza proaktiboa egiteapentsatu dugu, jakinda gureeskualdeko amagai gehienak eus-kaldunak direna. Gure emagin askoere euskaldunak izanda, aukeraegokia izan dugu programa hauabiatzeko.

ESIko emaginak Galdakao-Usansolo ospitalean. JULEN NAFARRATE.

«Emagin biditugun

osasun-zentroetan,talde bat euskara

hutsezko eskaintzaizango da»

Page 20: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

zuen lana euskaratzea. MarimarUbeda Carrillo eta Eukene Ansuategiliburuzainei eman zien ardura, etahaiek kudeatu dute liburuaren itzul-pena. Azkenean, Elhuyar zientzia-al-dizkariko itzulpengintza-sailak itzulidu testua.

Liburuaren izenak dioen bezala,tratamenduak dira liburuko hizpidenagusia. Tratamendu batzuk, nahizeta askoz hobeak ez izan, beste ba-tzuk baino errazago zergatik erabil-tzen diren azaltzen dute egileek, eta,horretarako, erreferentzia historiko-ak erabiltzen dituzte. Pazienteakahalduntzea da xede nagusia, gaita-suna izan dezaten tratamend uen au-rrean erabaki bat edo beste hartze-ko. «Zergatik pentsatu behar dugumedikuak esaten duen guztia haladela? Aholkatzen ari den tratamen-duak ez ote du atzean interesik? Era-biltzaileari ikuspegi kritikoa lantzekobaliabideak eman nahi dizkiogu, pa-zienteak berak izango baitira trata-menduen ondorioak pairatuko di-tuztenak, baita botikak hartuko di-tuztenak ere».

Liburuaren beste helburuetako batherritarren eta medikuen elkarlanaindartzea da. Herri-medikuntzaraitzultzeko beharra nabarmendu duEmparanzak. «Ebidentziek gidatuta-ko medikuntzara itzuli behar dugu,

eusk

ara

osak

idet

zan

20 osatuberri2016ko otsaila

«Tratamenduak zure bizi-itxaropena luzatuko badu,egin dezakezu. Baina trata-

menduak arriskuan jar bazaitzake,zergatik egingo duzu? Albo-ondo-rioak pairatzeko bakarrik? Ez duzuhobekuntzarik antzemango, trata-mendu batzuekin ezinezkoa delako.Zergatik ari gara minbizien bila? Zer-gatik ez dugu itxarongo kalteren bateragin arte?», Juan Ignacio Empa-ranza Donostia Unibertsitate Ospita-leko medikuak galdera horiei eran-tzun nahi die Nola probatzen direntratamenduak l iburuaren bidez[Osakidetza, 2015]. Medikuntzakotratamenduen inguruan daudenuste okerrak argitu nahi dituzte, eta,bide batez, erabiltzaileak ahaldun-tzeko zertzeladak eman. Argi duEmparanzak: «Ebidentzien medi-kuntzara itzuli behar dugu».

Imogen Evans, Hazel Thornton,Iain Chalmers eta Paul Glasziou me-dikuek idatzi zuten jatorrizko libu-rua, 2011n. Ordutik, hamahiru hiz-kuntzatara itzulita dago, baita eus-karara ere; abenduaren 3anaurkeztu zuten, hain zuzen ere. Em-paranzari otu zitzaion liburua euska-ratzea, 2013an Oxfordera egin zuenbidaia batean. Liburuan aipatzen di-ren gaiak euskaldunei ere interesga-rriak zaizkiela uste zuelako erabaki

eta hori aldarrikatzen du liburuak».Halakorik egin izan ez denean, on-dorioak «begien bistakoak» izandira, Ubedaren esanetan. Hain zuzenere, horietako batzuen azalpena da-kar lan horrek. Botiken markari lotu-riko kasua aipatu du liburuzainak.«Izen ezaguna duelako uste duguhobea izango dela produktu hori,baina, agian, hori bera kaltegarriaizan daiteke».

Emparanzak beste adibide batgogorarazi du: «Errotutako bestesinesmen bat zera da: gaixotasunazenbat eta lehenago diagnostikatu,orduan eta luzeagoa izango delagure iraupena. Baliteke, baina fro-gatuta dago ez dela beti hala.Beharbada beste arrazoi bategatikhilko da». Egoera horrek, bestalde,pazientea gaixoaren «etiketa» soi-nean eramatera behartzen du,

PazienteakahalduntzekoliburuaBerriz ere herri-medikuntzara jotzeko aholkua egitendute ‘Nola probatzen diren tratamenduak’ liburuan.Osasun-arreta egokiago baterako medikuntza hobebaten aldarrikapena egiten dute, eta, horretarako,tratamenduen funtzionamendua azaldu nahi diotepubliko zabalari.

Page 21: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

euskara osakidetzanosatuberri 212016ko otsaila

nahiz eta bere bizitza arriskuan ezegon. Eta horrek bestelako ondo-rioak dakartza; psikologikoak, esa-terako.

Prostatako minbiziaren kasuak«adibide garbiak» dira, Emparanza-ren esanetan. Bihotzeko bategatikedo istripu bategatik hiltzen direngizonezkoen %80k prostatako min-bizia dauka, eta ez zuten harenberri, diagnostikatu ez zitzaielako.Medikuaren ustez, «jakin beharrikere ez zuten». Diagnostikatu izanbaliote, tumorea ona izan arren,kalte handiagoa eragingo liokeentratamendu bat egin beharko zuke-ten, badaezpada. «Ez al genukeitxaron behar, benetako tumoreakeragin negatiboak egiten hasiarte?». Halako tratamendu batenondoren, pazientearen bizitza-kali-tateak okerrera egingo du ziurrenik,gehitu du Ansuategik. «Tumoreahilgarria izan ez arren, tratamen-duaren eraginez osasun-arazoakizaten has daiteke».

Gaur egun, ehunka tratamenduberri sortzen dira, eta sarritan horieneraginkortasuna ez da guztiz jakiten,eta, hala ere, aurrera eramaten dira.«Hor interesak sartzen dira», esan duargi eta garbi Emparanzak. «Trata-menduen probak baldintza berekotaldeetan egin behar dira; horrela ja-kingo dugu emaitza zehatza. Zori-txarrez, hori ez da hala izaten, etaehunka kasu daude». Farmazia-in-dustriaren boterea dago horren atze-an. Horregatik, «zuhurtzia» eska-tzen die pazienteei.

Tratamendu bat jasotzeko eskubi-dea bezain garrantzitsua ikusten duEmparanzak hura ez egiteko eraba-kia. Horren aldarrikapena egin duEmparanzak, eta liburuan ere lan-tzen den beste gaietako bat da.

Publiko zabalarentzatDonostialdea ESIaren diru-laguntzariesker kaleratu dute Nola probatzendiren tratamenduak liburua. Erakun-de horretatik kanpora ere zabal dadi-la nahi du Emparanzak. «Medikuoketa erizainok jakin behar dugu zerdioen liburuak, baina hori baino ga-rrantzitsuagoa da herritarrek harenberri izatea; liburuaren helburu na-gusietako bat beteko da denek ira-kurtzen badute».

Egindako lanak behar bezalakozabalpena izan dezan, webgune batere badago (http://eu.testingtreat-ments.org/). Liburuko informazioosoa dago hor, ataletan banatutaedo osorik. Ubeda eta Ansuategiaritu dira webgunea elikatzen.«Testu-zatiak hartu eta webguneraigo ditugu». Emparanzak botatakoerronkari «ilusioz» erantzun diotelaaitortu dute. «Hasieran uste genuengure lanetik urruntzen zen istoriobat izango zela, oso zientifikoa,baina ez, ikaragarri gustura aritugara lanean». Lanaren xede infor-matiboak kateatu ditu Ubeda etaAnsuategi.

Marimar Ubeda, Eukene Ansuategi eta Jose Ignacio Emparanzak kudeatu dute liburuaren itzulpena. ARAITZ MUGURUZA.

Page 22: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

22 osatuberri2016ko otsaila

bizi

tza

lane

tik k

anpo

NEKANE JUANES.

«Orain arteko bizimoduazalantzan jartzen ari dajendea»Beganismoa zabaltzeko laneanaritzen da Nekane (Oiartzun, Gi-puzkoa, 1987) Askekintza taldea-rekin batera. Animalienganakoerrespetuan oinarritzen den gi-zarte justuago baten alde egitendute lan, non gizakiak ez dituengainontzeko animaliak bitartekogisa erabiliko. Horregatik, ez di-tuzte animaliak jateko, janztekoeta ondo pasatzeko erabiltzen.Begetarianoa izan ondotik murgil-du zinen beganismoan. Zerk bul-tzatu zintuen jauzi hori egitera?Begetarianoa izanda, uste nuen ezniela animaliei minik egiten. Okernengoen, ordea. Buruak eta bihotzakesaten zidaten bazegoela zerbaitgehiago, eta, horregatik, informa-tzen hasi nintzen. Horrela jakin nuenesnearen edo arrautzaren industria-ren atzean animalien sufrimenduaeta heriotza zegoela. Ohartu nin-tzen, halaber, beganismoa dela ani-malien sufrimendua ez eragiteko erabakarra. Beganismoak ez du janariabakarrik kontuan hartzen: animalia-rik erabili ez den arropa eta higiene-produktuak aukeratzen ditugu, etaaisialdian animaliak erabiltzearenaurka gaude, festetan, zirkoetan, zo-oetan... Erraza izan al zen hasiera?Egia esan, nahiko bakarrik sentitunintzen. Norberak nahi adina infor-mazio bil dezake, baina kolektibo ba-ten barruan biltzeko beharra sentitunuen. Hala iritsi nintzen Askekintza-

ra. Nik bezala pentsatzen duen jen-dea ezagutu nuen han, eta beganoizatetik animalien askapenaren akti-bista izatera pasa nintzen.Nolakoak dira Askekintzarenkontzientziazio-kanpainak?Askotarikoak. Euskal Herriko jaietananimaliak ez erabiltzeko lanean ga-biltza. Iazko udan, adibidez, Igeldo-ko jaietan izan ginen idi-demen era-kustaldia salatzeko. Donostian be-ganismoa zabaltzen dugu, mahaiinformatiboak jarriz edota hiriko os-talariei aukera beganoak eskaintze-ko eskatuz. Eta, nire kasuan, sukal-daritza asko gustatzen zaidanez,alde horretatik jo dut kontzientzia-zioa eragiteko.Beraz, hor sartzen al da Instagra-men egiten duzuna?Neurri batean, bai. Instagramenkontua dut,@begane_bizitzabega-noa izenarekin. Plateren argazkiaketa errezetak igotzen ditut, janaria

baita begano egiten denaren kezka.Errezeten bidez erakutsi nahi dut,arrozaz eta entsaladaz gain, askozgauza gehiago jan ditzakeela bega-noak, eta, adibidez, arrautzarik ga-beko tortilla egin daitekeela, haragi-rik gabeko saltsa boloniarra edo es-nerik gabeko izozkia. Animaliarensufrimendua ekiditeaz gain, elikadu-ra hau osasuntsuagoa, merkeagoaeta oso goxoa da. Instagram gaur egun modan da-goen sare soziala da.Eta gazteek gehien erabiltzen dute-na ere bai. Jendearengana iritsi nahibadugu, sare sozialetan aritu behardugula uste dut. Horregatik erabil-tzen ditugu Twitter eta FacebookAskekintzan. Aurrerago Youtubenkanal bat irekitzeko asmoa dut be-gano izan nahi duenari bidea erraz-teko.Nondik lortzen dituzu errezetak?Batzuk neronek sortuak dira. Bi urtedaramatzat begano izaten, eta sor-menari eragin behar izan diot. AEBe-tan barneratuago dago beganis-moa, eta blog ugari daude; handikhartzen ditut hainbat ideia.Nolako etorkizuna ikusten diozubeganismoari?Geroz eta gehiago gara, beganis-moa etengabe hazten ari da eta go-rantz joango dela uste dut. Horrezgain, helburua animalien askapenaagenda politikoan jartzea da. Gizar-teak mundu hobe batean bizi nahidu; pertsonak zaintzen dituen beza-la zaindu nahi ditu animaliak. Osasunaren Mundu Erakundea-ren esanetan, dietarik osasunga-rriena da beganoena.Sarritan diot: ez dugu geuk bakarrikegiten dieta beganoaren alde,OMEk ere hala dio. Gaixotasun kro-niko ugari ekidin daitezke dieta osa-sungarriekin, eta, zer esanik ez, die-ta beganoarekin. Medikuntzan, be-harbada, garrantzi handiagoa emanbehar litzaioke elikadurari.

nekane juanesoperazio-gelako erizaina

Page 23: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita

osatuberri 232016ko otsaila

denbora-pasak

Page 24: Garai berrietara egokituz - Osakidetza€¦ · katuak izaten dira ospitalean, eta gaixota - sun kronikoen konplikazioek eta abarrek areagotu egiten dituzte erien beharrak eta baita