Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek...

8
Eaunkaria Obtirala, 1996ko azaroaren 29a Adoptzioaren bide luzea • Nafarroan, Hegoaldeko beste herrialdeetan bezala, haurrak adoptatzeko gogoak gora egin du azken aldian. Arrazoiak asko dira, eta aita edo ama izan nahi duen edonork gainditu beharreko bide legalak eta bestelako trabak askotan amaigabeak. Hala ere, honetan espe- rientzia dutenek, aurreneko urratsak oso s^murrak ez izanda ere, haurrak ematen duen poztasunak merezi duela diote. • Zubian barna BINGEN AMADOZ Galdutako denboraren oroimenean Denborari heldu ahal izan diot, pasa- tako denborari. la oharkabean gertatu da, bat-batean sortzen diren gauzen modura. Eta Eguberri aurreko garaian izan da. Batek daki zergatik, lehenago- koetara, oroimenetara itzultzeko inoiz baino prestuago egon ohi garen horre- tantxe. Bazegoen nire haurtzaroan, aben- dualdean guztiz zoragarri bihurtzen zen denda horietako bat. Jaiotzarako buzti- nezko iruditxoak, kortxozko estalpe eta etxetxoak saltzen ziren bertan. Diru apurrak bildu eta hara joaten nintzen erakustokira lehenbizi, begiak zabal-zabalik, gustokoak nituen irudi- txoak ongi aukeratzeko. Kontuak egin beharra zeuden gero. Hainbeste kosta, horrenbeste eduki. Hori erosi adinakoa bai eta hurrengorako hura. Tokatu zait helduen zereginek hala aginduta denda horren inguruetara hurbildu behar izatea etatentaldiari ezin eutsiz denboraren zurrunbiloan oroi- meneko denda gatduta zegoen nahi izan dut jakin. Nire harridurarako hantxe zegoen oraindik, zaharragoa agian, bainan zutik eta lehenaldiko lainoetan gordeta zegoen itxura beretsuan. Bar- kaezina denbora, kanpoaldea zerbai- tetan zegoen aldaturik. Baina, pozga- rria zen berrikuntza. Hiru neskato ari ziren jolasean, euskaraz barra barra. Pentsaezinezkoa nire haurtzaroko Ta- falla hartan. Kapritxosoa ere denbora. Ez horren azkarra toki guztietan. Denda barnean buztinezko irudiek eta kortxozko etxe- txoek betetzen zituzten apalak. Dendak Cortijo izena ote zuen galde- tu eta baietz erantzun zidan dendari ezagunak. Hari esan nion aspaldiko be- zeroanintzela eta nire etxeko haurraren jaiotzan aurtengo nobedade izanen di- ren irudi txikiak erosi ondoren saltzai- leak mutiko mukizua bainintzan horrela bota zidan: Kontuz! ez hautsi gero. Eta galdutako denboraren berresku- rapenak eragiten duen astinketari es- ker handik ateratzean malkoak begie- tan, prometatu nion nire buruari ez nue- la horrenbeste denbora pasatzen utzi- ko ezagututako tokietara bueltatu ga- be. '

Transcript of Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek...

Page 1: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Eaunkar ia

Obtirala, 1996ko azaroaren 29a

Adoptzioaren bide luzea

• Nafarroan, Hegoaldeko beste herrialdeetan bezala, haurrak adoptatzeko gogoak gora egin du azken aldian. Arrazoiak asko dira, eta aita edo ama izan nahi duen edonork gainditu beharreko bide legalak eta bestelako

trabak askotan amaigabeak. Hala ere, honetan espe-rientzia dutenek, aurreneko urratsak oso s^murrak ez izanda ere, haurrak ematen duen poztasunak merezi duela diote. •

Zubian barna B I N G E N A M A D O Z

Galdutako denboraren oroimenean Denborari heldu ahal izan diot, pasa-tako denborari. la oharkabean gertatu da, bat-batean sortzen diren gauzen modura. Eta Eguberri aurreko garaian izan da. Batek daki zergatik, lehenago-koetara, oroimenetara itzultzeko inoiz baino prestuago egon ohi garen horre-tantxe.

Bazegoen nire haurtzaroan, aben-dualdean guztiz zoragarri bihurtzen zen denda horietako bat. Jaiotzarako buzti-nezko iruditxoak, kortxozko estalpe eta etxetxoak saltzen ziren bertan.

Diru apurrak bildu eta hara joaten nintzen erakustokira lehenbizi, begiak zabal-zabalik, gustokoak nituen irudi-txoak ongi aukeratzeko. Kontuak egin beharra zeuden gero. Hainbeste kosta,

horrenbeste eduki. Hori erosi adinakoa bai eta hurrengorako hura.

Tokatu zait helduen zereginek hala aginduta denda horren inguruetara hurbildu behar izatea etatentaldiari ezin eutsiz denboraren zurrunbiloan oroi-meneko denda gatduta zegoen nahi izan dut jakin. Nire harridurarako hantxe zegoen oraindik, zaharragoa agian, bainan zutik eta lehenaldiko lainoetan gordeta zegoen itxura beretsuan. Bar-kaezina denbora, kanpoaldea zerbai-tetan zegoen aldaturik. Baina, pozga-rria zen berrikuntza. Hiru neskato ari ziren jolasean, euskaraz barra barra. Pentsaezinezkoa nire haurtzaroko Ta-falla hartan.

Kapritxosoa ere denbora. Ez horren

azkarra toki guztietan. Denda barnean buztinezko irudiek eta kortxozko etxe-txoek betetzen zituzten apalak.

Dendak Cortijo izena ote zuen galde-tu eta baietz erantzun zidan dendari ezagunak. Hari esan nion aspaldiko be-zeroanintzela eta nire etxeko haurraren jaiotzan aurtengo nobedade izanen di-ren irudi txikiak erosi ondoren saltzai-leak mutiko mukizua bainintzan horrela bota zidan: Kontuz! ez hautsi gero.

Eta galdutako denboraren berresku-rapenak eragiten duen astinketari es-ker handik ateratzean malkoak begie-tan, prometatu nion nire buruari ez nue-la horrenbeste denbora pasatzen utzi-ko ezagututako tokietara bueltatu ga-be. '

Page 2: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

GUREAUKERAK

KONTZERTUAK

Burlata: Desoreka eta Tedium taldeek kontzertua eskainiko dute gaur, hilak 29, 21:00etan. Emanaldia herriko gaztetxean izanen da, eta dohainik.

Zubiri: Joselu Anaiak taldearen musika izanen da gaur, hilak 29, Gautxori aretoan, gaueko 01:00etik aurrera.

Aurizberri: Skalariak eta Nahi Ta Nahiez taldeek kontzertua eskai-niko dute bihar, hilak 30, gaueko 01:00etik aitzina, Aurizberriko Kontseiluaren eta Irati Irratiaren eskutik. Sarerrak 700 pezetan (28 libera inguru) izanen dira salgai.

Eulate: Aupa Navarra taldearen jotak izanen dira bihar, hilak 30, herriko pilotalekuan, 20:30etatik aurrera.

Otsagi: Scordatura ganbara mu-sika taldeak kontzertua eskaini-ko du bihar, hilak 30, arratsal-deko 20:30etatik aurrera herriko elizan.

DANTZA

Ororbia: Trompel'oeil dantza ga-raikide taldearen ikuskaria iza-nen da bihar, hilak 30, herriko pilotalekuan, 20:30etatik aurre-ra.

ERAKUSKETAK

Iruñea: Dick Rekalderen margo-lanak ikusteko aukera dago Na-farroko Unibertsitate Publikoko erakusketa aretoan, hilaren 30era arte.

Iruñea: Lausanako Sormen Be-rria. Arte Gordina bilduma ikus-gai izanen da Nafarroako Museo-ko erakusketa aretoan, urtarri-laren 5a arte.

Zizur Nagusia: Carlos Castiellaren akuarelak abenduaren 8ra arte izanen dira ikusgai Kultur Etxean. Aretoa astelehenetik la-runbatera 19:00etatik 21:00eta-ra izaten da zabalik; jaiegunetan, berriz, 12:30etatik 14:00etara.

IKASTAROAK

Iruñea: Urpean igeri egitea gus-tuko baduzu, dei ezazu 17 22 38 telefonora, eta izena eman ezazu aurki martxan jarriko duten ikastaroan parte hartzeko. Lor-tuko duzun titulua nazioartean baliagarria izanen da.

Zizur Nagusia: Gazteentzako herri dantza ikastaroa izanen da Kul-tur Etxean. Goizez edota arra-tsaldez aritzeko aukera izanen da. Hilabete bakoitzeko 1.000 pezeta (40 libera) ordaindu be-harko dira.

BESTELAKOAK

Iruñea: Iruñeko Planetariumean Izarren zirkoa izeneko ikuskaria izanen da gaur, bihar eta etzi, goizeko l l :45e' taneta 12:45etan.

Patxi Larrion

Gorrak ote

Beren argudio falta gure indarra. Uste horretakoak ginen, eta nago, egun ere, antzeko iduripena barneraturik dugula. Gazteiz eta Iruñearen arteko distantzia, minututan, murriztu bada ere, inoiz baino urrunago gaude Euskadiko hiri-

burutik.

Aste honetan, Eusko Ikaskuntzak afera ho-netaz gogoeta egiteko parada eskaini digu. Asmo onpz beteriko ekinbideak, eskuin espainiarrak Nafarroan duen sukurtsalekoek beren betiko ideiak berritu ditzaten balio izan du. Harrigarria badirudi ere, ezer gutxi lan egin behar izan dute beren diskurtsoa ozenki aditua izan dadin. Orroak adituta gorrak ote diren pentsatzen ha-sia naiz, kritikek ez dute eraginik haiengan.

Foro orotan dute sarbidea, gainera, haien erra-netan «besteak dira guregana etorri direnak».

Egia erran, ez zaie arrazoirik falta. Horra hor aipaturiko elkarteak egin berri duena, zenbai-tzuentzat konpreniezinak diren arrazoiak direla medio, diruz ongi hornituriko sariak jaso bai-tituzte Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Larriagoa, ene irudikotz, dirulaguntzak kendu izanaren argudioak plazaratzekotan erantzunik eza su-matzea. Ongi heziak garen seinale, hesiturik jarraituko dugun marka.

Tarteka, elkarlanerako borondate falta onu-ragarria- suertatzen da, polizia gehiago ez sar-tzeko balio dezake, Lesakako fllmea konpara-zioa. Elkarlana oztopatzeko biderik zuzenena luzamendutan ibiltzea omen da.

asteko pertsonaiak

Jairhe Ignacio Del Burgo UPNko diputatua

• «Lankidetza Hitzarmenak amarrua dauka, ez da neutrala, Nafarroaren eta EAEren federazioa ezkutatzen duelako. Eta guk ez dugu Nafarroaren estatus politikoa aldatu nahi». Besteak beste, adierazpen horiek egin zituen Jaime Ignacio Del Burgo UPNko diputatuak, Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Nafarroa-EAE Lankidetza Hitzarmenaren inguruko ma-hainguruan. Horretan argi geratu zen Eusko Jaurlaritzak harreman iraunkorrak izan nahi dituela Nafarroarekin, baina UPN ez dagoela ho-rretarako prest: «Gure nortasuna armarrietan ere ez dute errespetatzen. Hori aintzat hartuz, normala da gure mesfidantza», adierazi zuen UPNko buruak. Gasteiz eta Iruñean, beraz, inoiz baino urrutiago daude.

Fabian De Freitas Osasunako jokalaria

• Osasunak banako berdinketa lortu zuen joan den asteazkenean Anoe-tan, Realaren kontrako norgehiagokan. Kopako kanporaketako itzuleko partidua zen. Lehen partiduan bat eta zero irabazi zuen Gaztelu plazako taldeak. Gauzak horrela, Lehen Mailako aurkaria kanporatuta, Osasu-nak Kopan aurrera egitea lortu du. Anoetako partiduan, Fabian De Freitasek sartu zuen talde nafarraren gola. Horretaz gain, gogotik egin zuen lan, eta partidu polita egin zuen. Orain arte, holandarrak aulkitik ikusi ditu Osasunaren denboraldi honetako partidu gehienak. Hemendik aurrera, oso litekeena da partiduak berdegunetik bertatik ikusi ahal izatea. «Egin dezakedana erakutsi dut», adierazi zuen asteazkeneko partiduaren amaieran.

ahaztu g ab e!

Zernin Deuna alternatiboa

Iruñea: Iruñeak bere egun handia ospatuko du bihar, Zernin Deu-naren eguna hain zuzen ere. Ohiko ekitaldiez gain (prozesioa, zinegotzien bazkaria...), Iruñeko auzoetako kultur koordinakun-deen eta jai.batzordeen batzarrak bere jai egitaraua antolatu du. Ekitaldi alternatiboak arratsal-deko 19:00etan hasiko dira. Or-du horretan, Gaztelu plazan iza-nen dira txistulariak, dantzariak, hankailuzeak, gaiteroak, zan-pantzarrak eta soinu-joleak. Halaber, hainbat gizarte mugi-menduk mahaiak jarriko dituzte plazan, euren erakundeei buruz informazioa banatzeko, eta euren materiala salgai jartzeko. Zor-tzietan, Alde Zaharreko karrike-

•tan barna kalejira izanen da. Az-kenik, gaueko hamarretan, Ma-ñueta pilotalekuan afaria izanen da. Afarian parte hartzeko txar-telak 1.500 pezetan izanen dira salgai (60 libera). Afariaren gibe-letik, Mañuetan bertan kontzer-tua izanen da, eta gaueko 24:00etatik aurrera Gaztetxean (Jai Alai pilotalekuan) jaia izanen da.

Zuzenketa EUSKALDUNON EGUN-

KARiAk delako Nafar-kar ia geh iga r r i an aza roa ren 22an Nafarroako euskalkiak zer-tan ote? izeneko lana agertu zuen. Bertan parte hartzeko au-kera izan nuen, eta egin zizkida-ten galderei telefonoz erantzun nien. Telefonoaren bidez nik ahoz emanak lau kasutan bederen ez ziren behar bezala transkribatu. Halaz ere„ lau kasu horiek alde bat utzirik, garrantzizko deritzo-dan beste zerbait zuzendu nahi nuke, nire izenean ematen den izenburua ez baita nik esana, testu barreneko ene hitzek era-kusten duten bezala. Nire ize-nean Nafarkarian datorrenak ho-nela dio: «Oraingoz, Nafarroako hizkerok euskara estandarra in-dartsu den tokietan gorde dai-tezkeela ematen du». Nire hitzak honako hauek izan ziren ordea: «Oraingoz, ematen du euskara eguneroko hizkuntza gisa indar-t su dabilen e remuetan soilik gorde daitezkeela Nafarroako hizkerok». Nabarmena denez, euskara standarra Euskal He-rrian — geografikoki— inon ez dago indartsu.

• Iñaki Camino ORBAIZETA

2 9

Page 3: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

2 9

Leitza

UEMAk III. Jardunaldiak eginen ditu asteburuan Udalerri euskaldunen bizi-maila murrizten dutenfaktoreak zehaztea du helburu

dalerri Euskaldunen Mankomunitateak

(UEMA) bihar eta etzi egi-nen ditu III. Jardunaldiak Leitzan. Besteak beste, Udalerri euskaldunen bizi-maila murrizten duten fak-toreak zehaztea eta aurrera begira baldintza egokiak sortzea ditu helburu. Jar-dunaldietarako gomita al-derdi politiko, sindikatu eta hainbat erakundeetako or-dezakiei egin zaie.

E r r e d a k z i o a / Iruñea

UEMA-KO kideek Leitzan dute zita bihar. Udalerri euskaldunak bizirik lelopean III. Ja rduna ld iak eginen dituzte udal euska ldunen problematika orokorra eztabai-datzeko.

Udalerri Euska ldunen Man-komuni ta tearen he lburu nagu-sia da ehunet ik gora udal eus-ka ldune tan bizi diren 150.000 e u s k a l d u n a k p ro iek tu k o m u n ba ten inguruan biltzea.

Udalerri euskaldunek euskara berreskura tzen garrantzi handia dutela aintzat har tuz, he lburu h a u e k b e t e t z e k o e z i n b e s t e k o baldintza da UEMA osatzen du-tenen us tez Udalerri euskaldu-nak bizirik jarraitzea.

Bihar Leitzan eginen diren III. Ja rduna ld ie tan gai horren ingu-r u a n ariko dira ber taratutakoek. «Udalerri e u s k a l d u n e t a n bizi-maila murrizten du ten faktoreak identifikatu, eta ondorioz, aurre-ra begira baldintza egokiak sortu jendea erakarri eta ber tan bizi direnek aldegin ez dezaten» da j a r d u n a l d i e t a k o h a u e n he lbu -

UEMAko partaideak prentsaurrean aurkeztu zituzten jardunaldiak. E D U R N E K O C H

ruetako bat . Udalerri euskaldu-n e k e u s k a r a b e r r e s k u r a t z e k o a h a l e g i n e a n d u t e n ga r r an t z i a n a b a r m e n d u n a h i da . I ñ a k i Arregi, UEMAko koordina tza i -learen dioenez, UEMA bezelako proiektuak «planifikazio zehatza» behar du. «Planifikazio oso bat, eta ez euskararen berreskurape-nari dagokiona soilik. Izan ere, Udalerri euskaldunel proiektu h a u aurrera eraman ahal izateko bizirik jarrai tu behar dute, alegia h e r r i t a r r e k b e r t a n bizi b e h a r dute». Horretarako lana, zerbi-

tzuak, etxebizitza plangintza be-reziak eskola, kul tur eskaintza zabala e.a ber tan izan behar dute.

Arazo horiek guztiak eztabai-datzea ez da lan makala izanen eta Leitzara bihar hurbil tzen di-renak ikuspegi desberdinetatik aztetzen emanen dute eguna, Ja rduna ld ien has ie ran . . UEMAk i r tenbidea bi latzeko eg inaha la euskal gizarteko sektore guztiena dela aitzat har tuz, gomite luzea egin du: EHNE nekazal sindika-tua; EAJ, HB eta EA alderdi po-

l i t ikoak; Ber t izko e s k u a l d e k o teknikariak.. .

Igandean berriz, beste ha inbat gai jor ra tuko dira Leitzako uda-letxean eginen diren jardunaldi -tan: UEMAko herri guztietan egin du ten azterketa, herr i tarren par-taidetza UEMAn, HABEk eta UE-MAk Udalerri euska ldunetarako a n t o l a t u d i t u z t e n a l f a b e t a t z e ikastaroak, ELA eta LAB sindika-tuekin lan m u n d u a euska ldun-tzeko UEMAko herriek eman di-tuzten lehen urratsak,- beste ba-tzuren ar tean. X

Gaintza

Mikel Elizaga kantariaren saioa Intzako elkartean • Araitz-Beteluko Aste Kulturalaren barruan

E r r e d a k z i o a / Iruñea

MIKEL ELIZAGA k a n t a r i a k Apaiz gaztea: bestelako kon-tzertua emanaldia eskainiko du gaur, gaueko bederatzi eta er-dietatik aurrera , Intzako elkar-tean, Araitz-Beteluko Aste Kul-tura laren ba r ruan . Asteazke-n e a n has i zen egitaraua, Amaia Vazquezek Osasuna eta se-xualitatea g a i a r en i n g u r u a n eman zuen hitzaldiarekin, eta atzo diapositiba emanaldia izan zen Atalluko elkartean, Felipe Uriarteren eskutik. Pamirko bi-hotzean izan zuen izena.

Bihar, la runbata , Bimar tal-deak umeentzako antzerkia es-kainiko du Beteluko frontoian, arratsaldeko bostetatik aurre-ra, eta gaueko bederatzi eta er-

dietan herri afaria izango da A z k a r a t e k o e l k a r t e a n . 23:30etan kontzertua emango du Amaia Zubiriak, eta ondo-ren, gaupasa izango da Etzakit taldearekin.

Igandea izango da egun na-gusia, Gaintzan egingo dena. Goizeko zortzietan goiz-soinua izango da, eta eguerdian kale-jira zanpantzarrekin. Goiz guz-tian ar t isau-lanen erakusketa izango da, eta eguerdian herri bazkaria izango da bertsolariek alaituta. Arratsaldean, Oskar eta Aitziber Estanga trikitila-riek alaituko dute dantzaldia.

Aste Kulturala bertako kul tur • t a l d e a k a n t o l a t u d u , e t a Araitz-Beteluko Kirol Batzor-dearen eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren laguntza izan du. X

Zizur Nagusia

Eskuz Banakako Pilota Txapelketa jokoan aurki I Urtarrilaren 18an hasiko da bigarren edizioa

Er redakz ioa / Iruñea

JOAN ZEN urteko deialdiaren a r rakas ta ikusirik, Zizur Na-gusiko Ardoy Pilota Taldeak II. Eskuz Binakako Pilota Txapel-keta antolatu du beheko mai-letan. Iruñerriko herriko txa-pelketa datorren urtarr i laren 18an hasiko bada ere, parte' ha r tu nahi duten bikoteek hel-du den abenduaren 13ra arte dute izena emateko epea.

Iragan ur tean egin legez, ka-tegorien arabera bost mailatan bana tu da txapelketa: aurre-benjaminak, benjaminak, ki-muak , hau r rak eta kadeteak. Maila guztietako txapeldunek izanen dute txapela eta saria, e ta b iga r r en eta h i r u g a r r e n sailkatzen direnak ere saria

e ramanen dute. Sari berezirik ere izanen da norgehiagokan. Txapelketan pilotari hoberena izandakoari sar ia emaen zaio. H o r r e t a r a k o , b e s t e ezaga r r i ba tzuren artea, pilotariaren ki-rol eta ga i tasun teknikoak har-tuko dira aintzat.

Honetaz landa, kadete eta h a u r mailako finalistei aukera paregabea eskainiko zaie. Izan ere, Zizur Nagusiko festetan, irailean, bi par t idu jolasteko aukera izanen dute pilotariek, eta ordaindu eginen zaie.

Txapelketaren inguruan in-formazio gehiago lortu nahi d u e n a k 18 2 5 00 t e l e fonora deitu behar du astelehenetik ostegunera bederatzitatik bos-tetara, eta ostiralean, bedera-tzitatik hiruetara . X

Berbintzana

Gaztediaren Jaiak gaur hasiko dira, intsumisioari buruzko hitzaldi batekin | Bilboko El Inquilino

Comunista taldeak larunbatean joko du herriko diskotekan

E r r e d a k z i o a / Iruñea

EL INgUILINO COMUNISTA Bilboko musika taldearekin kontzertua izango da bihar, l a r u n b a t a , B e r b i n t z a n a n , b e r t a k o La Union t a l d e a k antolatu di tuen Gaztediaren Ja ien ba r ruan . Talde inde-pendenten ar tean ordezkari-rik ezagunenetakoa, E1 Inqui-linorekin ba tera ariko da E1 Columpio Asesino taldea ber-tako diskotekan, gauerditik aurrera .

G a z t e e n a r t e a n t r ad i z io handiko jai hauek gaur hasi-ko dira, 19:30etan egingo den intsumisioari buruzko hitzal-diarekin. Ordubete geroago jaur t iko da txupinazoa, eta poteoaren ondotik diskoetan i z a n g o d u t e z i t a g a z t e e k gauerdi aldera, zezen meka-nikoarekin. Bihar, larunbata , herri bazkaria dago antola-tu ta eguerdirako. Bazkalbu-rua J o h n n y Garcia umoris tak alaituko du, eta gauez kon-tzertua izango da. Mila peze-takoa da sarrera.

I g a n d e a n h e r r i k i r o l a k izango dira 16:30etan, berta-ko gazteek egingo du ten era-k u s t a l d i a r e k i n , e t a g a u e r -dian, berriro diskotekara. As-t e l e h e n e a n , b a z k a l o s t e a n , Creacion orkestrarekin kon-tzertua izango da, 18:30etan alkoholismo eta droga-men-pekotasunar i buruzko hitzal-dia, eta gauean berriro dan-tzaldia Creacion orkestrare-kin, Amaitzeko, La Palmira t r an s fo rmi s t a r en emana ld ia izango da diskotekan. X

Iruñea

Kili Kili aldizkariak banatu ditu urteroko sariak 11 Ehundaka

neska-mutilek parte hartu dute

Er redakz ioa / Iruñea

KILI KILI aldizkariak urtero egiten duen lehiaketan par-t e h a r t z e a h a n d i a i zan da , g u z t i r a , 3 . 1 0 0 u m e k b e t e bai tute aldizkariko orrialdea. Sari tu batzuk 3000 Hiztegia, Europa Hiztegia edota Eskola Hiztegia jaso dute. Hala ere, Kiii Kñi-k emandako sari pre-ziatuena —bizikleta— gutxi ba tzuk eman dute: Lizarrako Maitane Apestegiak, Donez-tebeko Maria Iraola Juberak , Altsasuko J o n Fernadez Rui-zek eta Elkanoko Irati Herrera Ernetak. X

Page 4: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

Adopzioaren bideak

Aitatasuna eta amatasuna asetzeko nahia Seme-alabarik izan ezean, gero eta bikote gehiagok hartzen dute adoiptzioaren bidea herrialde honetan

afarroan, hainbat arrazoi direla kausa,

bertako haurrak adopta-tzea gero eta zailagoa da. Hau aintzat hartuz, biko-teek atzerriko bidea hartu dute eta beste herrietako umeak adoptatzeko joerak gora egin du nabarmenki azken boladan. Herrial-dean, zehazki, duela bost urte hiru adoptzio eskaera egin ziren; aurten, ordea, 150 izan dira.

I r ene Arr izur ie ta / Iruñea

BIKOTE askok, batez ere arazo biologikoak direla eta, a i ta-ama izateko aukerarik ezean adop-tziora jotzen dute. Hala ere, hau-rra lortu arteko bidea luzea eta k o r a p i l a t s u a da . N a f a r r o a k o Ongizate Sailak emandako da-tuen arabera, joan den ur tean frerrialdean adoptzio eskaerak 129 izan ziren eta zerrenda honi gehitu behar zaizkio aurretiaz zain zeuden 161. Eskaera oso handia bada ere, ez da gauza bera ger ta tzen eska in tzarek in , u r t e horre tan gauzatu ziren adop-zioak bederatzi bakarr ik izan baitziren —bi jaioberri, bi na-zioarteko adoptzio eta familia ha-rreratik iragandako beste bost—.

Aurten ere eskaerak anitz dira, u r tea bukatzear dagoelarik; he-rrialdean, behinik behin, Espai-niako umeak adoptatzeko ha-maika eskaera egin dira eta na-zioartekoa gauzatzeko 150 Ego-ki tasun Ziurtagiri eskatu . Baina, bada beste da tu adierazgarria-goa: Nafarroan azken bost urteo-tan nazioarteko adopzio eskae-rak kasik hu t sa ren hurrengoa izatetik oso naba rmen igotzera aldatu dira; ha in zuzen ere, hi-rut ik 150era pasa tu baitira. Es-kaera mordo horren zergatiak ba t baino gehiago dira. Lehenik eta behin, aintzat ha r tu behar da azken da tuen arabera Nafarroak duela Munduko jaiotze tasa apa-lena —1,2— eta horrela jarrai-tuko balu ez lukeela belaunal-dien ordezkapenik izanen. Biga-rrenik, adopzio nazioaala gau-zatzeko denbora luze itxaron be-ha r da —Hegoaldean h a u r jaio-berria hartzeko gutxienez zortzi u r te itxaron behar dira— eta bi-kotea ez da!go hainbeste denbora zain egoteko prest. Eta hiruga-wen ik , gero eta ume gutxiago abandonatzen dira, eta h a u de-ia-eta, adibidez, Madrilgo itxaron zerrenda itxita dago. Horrez gain, F o r u K o m u n i t a t e k o Ongiza te Sailaren politika familia ha r re ran b e h i n - b e h i n e k o z e g o n d a k o umeak adoptzioan behin-betiko uzteari ematen dio lehentasuna.

Nazioarteko adoptzioa: beste bideak agortu eta gero hartutakoa • Moda kontua eta k o m u n i k a b i d e e t a n a g e r t u t a k o hainbat erreportaiaren eragina

Nafarroako bikote askok Hego Amerikako umeak aukeratzen dituzte. : A R T X I B O K O A :.

bada ere, nazioarteko adoptzioa h a u r ba t lortzeko dauden beste bi bideak aztertu ondoren aukera-tzen d u t e b iko teek . Adoptzio administrat iboa hasiera ba tean gehienek eskatzen du tena da. K o m u n i t a t e Au tonomo bako i -tzean dauden zerrenden arabera Ongizate Sailak zuzen-zuzenean ematen dizu umea, jaioberria edo hilabete gutxikoa. Adoptzio judi-ziala korapilatsuagoa eta asko-tan mingarriagoa izaten da, fa-milia har re ran egondakoak di-relako. Normalean umeok arazo larriak dituzten familietatik edo desegin direnetatik datoz, eta beste familia ba tean har rera mo-duan behin-behinekoz egon eta gero, e g o n a l d i a b e h i n - b e t i k o izaten da. Nafarroako Gobernuak adoptzio mota honi lehentasuna ematen badio ere, Begoña Marti-nez Mungiako Ume Alaia elkar-teko par ta idearen irudiko ez du behar lukeen adina garrantzi f ami l i a h a r r e r a k . Ume Alaia 1993an sortu zen Bizkaian adop-tatzaile eta adoptatuei biltzeko

Nazioarteko adopzioa egiteko eman beharreko pausoak

Edozein bikotek atzerrian haurren bat seme-alabatzat'hartu nahi

badu, Nafarroako eta Espainiako administrazioetan ezezik, umearen

herrian hainbat agiri legeztatu beharko ditu.

1 . - E s k a e r a e sped i en t ea ireki Ongizate Sa i lean , e ta b e h a r d i ren d o k u m e n t u guz t i ak b i ldu e t a legezta tu .

2 . - G a i t a s u n z iur tagir ia e s k a t u Nafa r roako G o b e r n u k o On-gizate Sa i lean . Aipa tu z iur tagi r iak b a i e z t a t u k o d u g u r a -soak psikologikoki e ta ekonomikok i h a u r r a s e m e - a l a b a -tzat ha r t zeko egokiak direla.

3 . - Esped i en t ea E s p a i n i a k o Gizarte G a i e t a r a k o e ta K a n p o H a r r e m a n e t a r a k o min is te r ioe ta t ik i r agan e ta gero, bal iza d ip lomat ikoaren bidez, u m e a a d o p t a t u b e h a r d e n h e r r i r a bidali .

4 . - Behin h a u r r a lo r tu ta , adopzioa t r a m i t a t z e n da u m e a r e n jao i te r r ian . B e r t a n famil iak 3 0 - 4 0 egi in egon b e h a r k o d u egoki tzapen e ta epaitegi p rozesu osoa b u k a t u ar te .

5 . - I tzu l tzerakoan h a u r r a Er reg is t ro Zibi lean i n s k r i b a t u be-h a r da .

6 . - Ongizate Sa i lak fami l ia ren e ta h a u r r a r e n egoe ra ren j a -r r a ipena eginen d u .

eta informatzeko aukera emate-ko, eta bide batez, arazo hori d u t e n e k e lkar r i e spe r i en t z i ak kontatzeko. Era berean, ume bat h a r t u nah i duen edonori infor-mazioa ematen diote eta jar ra i tu beharreko bideak argitu. Marti-nezen ustez, «familia har re raren figurari ez zaio behar bezainbes-teko l ehen tasuna eman». «Hau-rrarentzat irteera ba t izan dai-teke bere familia egituratzen den bi tar tean beste ba tean bi edo hi-ru ur te egotea. Kontuan izan be-ha r da adoptatzeko m o d u a n dau-denak ez direla hainbeste , eta b a t z u e t a n , A d m i n i s t r a z i o a r e n b u r o k r a z i a l u z a t z e n d a e t a u m e a k denbora gehiegi egoten dira har re ra etxeetan behin-be-hineko egoeran, eta h a u ez da ona haurrarentzat». Hala ere, bi-de judiziala nahiko korapi la tsua da guraso biologikoak ezagutzen direlako eta beraiek dutelako lehentasuna . «Horrelako adop-

-tzio prozesuak legalki konplika-tuak eta gogorrak dira eta adore hand ia izan behar da agoanta-tzeko».

Nafarroan bost urtetan nazioarteko adoptzio eskaerak nabarmenki

areagotu dira, hiru izatetik 150 izatera iragan

baitira

Beraz, garestiagoa b a d a ere —abokatua eta notarioa, legali-zazio t a s a k , i t zu l t z a i l e a , ga-rraioa...— bikote gehienek na-zioarteko bidea har tzen dute. Beste bideak bezala luzea eta konpl ikatua da ba ina emaitzak hobeak izaten dira eta gurasoak gehienetan beren nah ia betetzen dute. Espainiak adoptzio proto-koloa du Txile, Honduras , Ekua-dor, Costa Rica, Paraguai, Uru-g u a i , V e n e z u e l ^ , D o m i n i k a r Errepublika, Bulgaria, Hungaria, Polonia, Errusia , Txina eta India-rekin. Hala ere, horrek ez du er ran nah i beste herrietako h a u -rrik ezin denik adoptatu, horie-tan eman beharreko pausoak a u r r e i k u s i t a d a u d e l a b a i n o . Ongizate Sailak dioenez, Nafa-rroan egin izan diren eskaerak H e g o A m e r i k a k o h e r r i e t a n adoptatzeko izan dira: Kolonbia, Txile, Peru eta Mexiko besteak beste. Orain, berriz, eskaerak ge-hiago dira Europa Ekialdeko he-rrietarako: Polonia eta Hungaria, beste ba tzuen ar tean.

Adoptzio nazionaletan gertatu bezala, nazioartekoan ez dago h a u r r a noiz ha r tuko den jakite-rik. Baina, beti ere, beste bideak baino laburragoa da, ur te bat eta h i ru bitarteko epea izaten da. Denbora h a u r r a r e n adinak, se-xoak eta herr iak baldintzatuko du batez ere. Nazioarteko adop-tzio bat egiteko eman beharreko pausoak asko e ta konpl ikatuak

2 9

Page 5: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

direla aintzat hartuz, Kati Es-kub i Nafarroako Ongizate Saileko Adoptzio Bulegoko ar-duradunak dio egin beharre-ko lehen gauza bertan «infor-mazioa» eskatzea dela. Adop-tzioa egiteko prest badago, Egokitasun Ziurtagiria eska-tu beharko du eskaera egin d u e n a k , Admin i s t r az ioak denbora behar duelako hori emateko. Aipatu ziurtagiriak baieztatzen du bikotea psiko-logikoki e ta ekonomikoki prestatua dagoela ume bat hezitzeko. Lehenago Ongizate Saileko psikologo talde batek hainbat proba eginarazten zi-tuen, eta egun kanpoko psi-kologo agentzia bat du kon-tratatua Gobernuak. Behin paper guztiak legeztatuta eta Egokitasun Ziurtagiria lortu-ta, Espainiako Gizarte Gaie-tarako eta Kanpo Harremane-tarako Ministeriotik iragan ondoren dokumentuak es-kaera egin den herrialdera bidaliko dira. Bertan, haurra lortu eta adoptzioa egin eta gero, gurasoek egokitze pro-zesu bat iragan beharko dute, 30-40 egun bitartekoa. Nafa-r roa r a b u e l t a t u eta gero, Erregistro Zibilean inskriba-tuko dute haurra eta Ongizate Sailak jarraipen bat eginen du.

Nazioarteko agentziak: oraindik arautu gabeko etorkizuneko bidea • J o a n den urteko abenduan Madril-go Gobernuak Adin Txikikoen Lege berria onartu zuen, eta oraingoz, Katalunia, Nafarroa eta Galizak bakarrik egokitu dute beren araudietara. Ai-p a t u l egeak n a z i o a r t e k o adoptzio agentziak arautzen ditu. Na'zioarteko agentziak sortu berriak dira, eta fun-tzionatzen duten bakar rak Bartzelonako bi dira: ADDIA eta AAIM. Agentziok bitarte-karitza lana egiten dute eta agirien tramitazioaz eta adin txikikoaren ordezkapenaz ar-duratzen dira. Nafarroan, ho-r iek e r r e g u l a t z e n d i t u e n araudia aurki onartuko du Gobernuak. Badira jada in-teresa duten entitateak, baina oraindik zain egon beharko dute, akreditazio deialdirik ez delakoatera.

Nazioarteko adoptzioak bi-deratzea izango da gehienbat etorkizunean agentziok izan-go duten zeregin nagusia. Be-goña Mar t inezen i rudiko, nazioarteko eskaerak igo egin di renez , «Euskal Herr i t ik k a n p o adop ta t zeko mai la areagotu egingo da, gero eta herrialde gehiagorekin dau-delako akordioak eta errazago egin daitekeelako. Gainera, jendeak adoptatzeko erabakia hartzen duenean ez daki nora zuzendu, ez daki Ongizate Sailera joan behar duenik ere. Beraz, gurea bezalako elkar-teek edota horrelako agen-tziek informazioa biltzeko balio dute». Hala ere, berak ume a d o p t a t u a k di tuenez badakielako, helburua adop-.tziorik ez izatea beharko lu-keela dio. «Adoptzio bat ume abandonatu bat da eta horrek pertsona batzuk sofritzen ari direla ,esan nahi.du»,-

Adopzioaren bideak

Ekarri aurreko kezkak... Alberto Barandiaran / Iruñea

«NOLA erabakitzen den haur bat adoptatzea? Semea edo alaba egi-tea erabakitzen den bezala, uste». Idoia eta Fernandori bi urte joan zaizkie adopzioaren bidetik abia-tzeko erabakia hartu zutenetik. Bi' urte luze, gestioez, agiri ofiZia-lez, deiez eta itxaropenez beteri-koak. Apirilerako dute data . «Haurrik ez genuela izango onar-tu ondoren», azaldu du Idoiak, «bolada batez ahazten duzu hori, baina gero ikusten dituzu bes-teen haurrak, konturatzen zara helduagoa, zentratuagoa zaude-la, eta aukera sortzen denean...».

Nazioarteko adopzioaren bidea hartu dute haiek, besteak aztertu ondoren. Lehendabizi herriko gi-zarte laguntzailearengana jo zu-ten, eta hark Nafarroako Gober-nura bidali zituen. Hor Estatuko adopzioaren berri eman zioten. Bikotearen adi-n a k , b e r e z , murriztu egiten di tu aukerak , e t a z e r r e n d a luzeari errepa-ratu ziotenean — iaz bi h a u r besterik ez zi-ren eman, eta zerrendan 161 eskaera daude oraindik —, bi-garren erabaki g a r r a n t z i t s u a h a r t u z u t e n : a tzer r i ra joko zuten. Bazter-turik utzi zuten berehala Ongi-zate Zerbitzuan eman zieten bi-garren aukera, desegm den fa-mi l i a b a t e k o haur bat eperik g a b e e t x e a n

edukitzea alegia, — «nik badakit ezingo nukeela hori eraman», onartu du Idoiak— eta bazte-rrean utzi ere bide ez-ofizialetik jotzeko aukera. «Oso tentagarria da, pentsatzen duzulako zurekin hobeto egongo dela haur hori, baina ongi pentsatu ondoren, se-gituan erabaki genuen nahiago genuela ehun urte zain egon haurren trafikoa izan daitekeena lagundu baino».

Nazioarteko adopzioa zen hi-rugarren bidea, beraz. Gomen-datu zieten ezagunen bat zuten herrialde aukeratzeko, eta Ko-lonbia h a u t a t u zuten. Hautu ona, antza, bertan oso arautua dagoelako adopzioa. Kolonbiaren Madrilgo enbaxadari deitu eta han emari zieten egin beharre-koaren berri: egokitasun agiria, egoera ekonomikoari buruzko datu ugari, psikologoen azterke-tak, galdetegtak... dena enbaxa-

dak oniritzitako notario batek sinatuta. Iazko urrian Kolonbia-ko Ongizate Familiarrak baietza eman zion aurkeztutako guztiari eta zerrendan sartu zuen bikote honen eskaera. Ezin jakin datu askorik, hala ere. «Haur txiki bat eskatu genuen, eta gure adina-rengatik hiru edo lau urtekoa izango dela esan ziguten». Muti-koak neska baino gehiago direla ere jakin izan dute. «Pentsatze-koa da umezurtz-etxeetatik eto-rriko direla», dio Idoiak, «eta ba-dakigu egunkarietan ateratzen dituztela argazkiak guraso be-rriei emanbaino lehen, senideren batek ikusten duen edo».

Bide azkarragoak etxetik gertu • Ez da horren urrun joan behar, jakina. Urteotan gorakada izu-garria izan da adopzio eskaerekin — ekialdeko umezur tz -e txeen egoerari buruzko erreportaiak

direla eta—, eta bide azkarragoak eta horrenbeste burokraziarik gabekoak badira. Etxetik gertu. Idoia eta Fernandok jaso dituzte telefono deiak ekialdeko haurrak —Errumaniakoak eta— adopta-tzeko eskainiz. «Haurra adopta-tzeko erabakia hartu duen jende guztiak du aukera hori buruan», dio Idoiak, «eta hor dago bidea, ez oso urrun».

Koloribiako zorioneko deiaren zain daude orain, hurrengo egu-nean abioi-txartela eta bihara-munean maleta hartzera behar-tuko dituena. Han beste hiruz-palau aste, paper guztiak egite-ko, eta gero etxe berrira. Geroago, galdera handi bat. «Uste dugu adin horretako haurra erraz ego-kituko dela giro honetara, baina gu gara berarekin ohitu beharra daukagunak. Eta ez da bakarrik gurasoen ardura, baina baita familiarena, lagunena, herriare-

na...». Inguru-koen l a g u n -t z a r i b u r u z h i t z o n a k b e s t e r i k ez badituzte ere, kezka ezin al-dendu. «Azken finean, histo-ria bat —bere h i s t o r i a — a tzean d u e n h a u r b a t i z a n g o d a , g u r a s o e k a b a n d o n a t u dutelako, eta b u r u a n du-g u n g a l d e r a da zer-nolako haurra eman-go d i g u t e n , no la egongo den, eta guk a u r r e r a era-m a t e k o g a i izango ote ga-ren».

Haurrak normalean ez du arazorik izaten hemengo egtuieroko bizimodura egokitzeko. A R T X I B O K O A

..iritsi ondoko pozak Irene Arrizurieta - Iruñea

MARKOS ETA MAITE bikotekide dira aspalditxoan eta badakite zer den adoptzioaren bide luzea. Markosek 35 urte ditu eta Maitek 39. Biek Administrazioan egiten dute lan, eta Berriozarren bizi dira Kolonbiatik zazpi hilabete-rekin ekarri zuten bi urte eta er-diko Peio semearekin. Haurrak izatea beraientzat biologikoki ezinezkoa zela ohartu zirenean, beren amatasuna eta aitatasuna asetzeko bat adoptatzeko eraba-kia hartu zuten. «Erabakia luzea izan zen, lauzpabost urte egon ginen zer egin jakin gabe, adop-tzioa aukeratu arte». 1989anhasi zirenbila. Bikoteakjaioberria edo hilabete gutxiko haur ra nahi zuen. Beren lehen pausoa Ongi-zate Sailera informazio bila joa-tea izan zen. «Hemen hasi ziren gure arazo burokratiko eta ad-ministratiboak», gogoratu dute. «Aurretik Nafarroan nazioarteko adoptzio kasuak izan ziren arren, gu akordioa dagoen herrialde ba-tekin adopzioa ofizialki egiten

aurrenekoak izan ginen. Ongi-zate Sailak erotu egin gintuen. Ez zituzten ideiak argi». Nafarroako adoptzio zerrenda batean izena eman eta gero, denbora bazi-hoan, eta zerrenda aldi berean luzatuz zihoan, eta sei-zortzi urte itxaron beharko zutela esan zie-ten. Espainian ume bat adopta-tzeko gehienezko adina 40 urte direla aintzat hartuz, Berriozarko bikoteak denbora premia zuela ikusirik beste bide bat hartu zuen: nazioarteko adoptzioa.

Ongizate Sailean emandako informazioaren arabera, Kolon-bia eta Txile aukeratu zituzten. «Dokumentazioa t r ami ta t zen hasi ginen. Administrazioak de-na konplikatu zuen. Behin egin eta gero ez dela hain zaila antze-maten duzu, baina Administra-zioak dantzan ibili gintuen: pa-perak legeztatu, notarioen sina-dura lortzeko dantzak... Korapi-la t sua da ezezaguna delako. Eginarazi zizkiguten paper asko ez ziren beharrezkoak, eta urte batean paperekin gora eta behera ibili eta gero, ez genuela deus

aurreratu konturatu ginen». Az-kenean, zuzeneko bidea aurkitu zuten eta notario batek Kolon-biak Bilbon duen kontsuletxera bidali zituen.

Kontsuletxean jarraitu beha-rreko pausoak eta egin beharreko paperak zein ziren argitu eta ge-ro, Kolonbian bizi den Atarrabia-ko moja batekin jarri ziren ha-rremanetan. «Berak lagundu zi-gun eta Kolonbian adoptzioez ar-duratzen den abokatu batekin jarri gintuen harremanetan. He-mendik aitzina, prozesua erra-zagoa eta eramangarriagoa izan zen». Bertako Familia Ongizateko Ministerioko zer rendan sa r tu ondoren arazo bakarra Egokita-sun Ziurtagiria lortzea izan zen. «Ongizate Sailak eman beharreko txosten garrantzitsuena falta zen eta hori izan zen gure arazoa. Bederatzi hilabete kosta zitzai-gun lortzea. Orain aldatu dute eta psikologo agentzia batek egi-ten du lan hori». Ziurtagiria lortu bezain azkar, behin-betiko ze-

. r r e n d a n s a r t u ziren 1994ko abuztuaren 26an, eta azaroaren

{ 29an abisua eman zieten: bazu-ten haurra. «Gurea oso azkarra izan zen, baina orain luzeagoa da. Behin-betiko zerrendan sartu eta gero gutxienez urte eta erdi itxaron behar du bikoteak».

«Guri abisua eman zigutenean bidaia antolatu eta ero moduan atera ginen hemendik. Han umea ematen dizutenean, Familia On-gizateko Ministerioak kontrola-tzen duen egokitze prozesu bat pasatu behar duzu; haurrarekin gutxienez hogei egun egon behar duzu. Konforme badaude Familia Epai tegiak adoptzioa egiteko epaia ematen du». Traba horiek guztiak gainditu behar izan zi-tuzten arren, egun oso pozik daude Peiorekin. «Iruñera etor-tzeko arazoak ere izan genituen. Parisen aireportuz aldatu behar izan genuen eta Urte Zaharrean blokeatuta gelditzeko zorian egon ginen. Hala ere, merezi izan du. Peio oso ongi egokitu da, egunero Sanduzelaiko haurtzaindegira eramaten dugu eta oso ongi mol-datzen da beste umeekin. Oso irekia da eta taldeko liderra». X

2 9

Page 6: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

Xanti Begiristain

Eratsun, Herri ezezagun hori ETBn

Aurreko egunetan hasi zen Eskuz Binakako Txa-pelketa, eta azken urte hauetan guztietan beza-laxe, aurten ere Julian Retegi Eratsungo pilotari bikainak parte hartzen du aipaturiko txapelketan. Hort dela eta, partiduen hasieran jakina da ema-ten direla pilotarien datu eta ezaugarri nabarme-netariko batzuk. Kasu honetan, besteak beste, jarri ohi dute pilotari bakoitzaren jaioterriaren izena. Baina honetantxe iristen zaigu hain zuzen ere, ETBlko bitxikeria. Begira ezazue, neronek eramango ditut 6-8 bat urte, gutxi gora-behera, ETBl ikusten Iruñean, eta pilotazalea naizenez gero, partiduak ematen dituztenean sarritan ikusten ditut zuzenean, edo bestela beranduago, grabatu eta gero, batez ere partidu horiek interes handi samarra bal-din badute. Hona he-men ba , ETBleko arrokeria, bere his-toria osoan uste dut ez dudala behin ere ikusi Eratsun izena ongi idatzirik, baizik eta beti jartzen bai-tute Erasun, gazte-

, leraz bezala.

Nik gonbida tzen ditut ETBko ardura-dunak joan daitezen herri horretara eta bertan ikus dezaten nola dagoen idatzita. Nola? Ba, Erasun

jakina!

ETBko erantzuki-zundunek jakin be-harko lukete gauza bat hasteko, alegia, nahiz eta Nafarroan dugun Euskararen Lege zeken eta zikoi-

tza, Eratsun behintzat jotzen dute euskal ere-muaren barruan dagoela eta zorionez izena ongi idatzirik dago. Dena den ETBkoentzat Eratsune-raino joatea urrunegi eta zailegia gertatzen bazaie, orduan behinik behin molesta litezke kontsulta-tzen azken hiztegi, enziklopedia, estilo liburuak, edo azken buruan, Euskaltzaindiari berari.

Niri behintzat, euskaldun nafarra naizeji alde-tik, guztiz iraingarria gertatzen zait oker hori ikustea behin eta berriz, eta gainera horrela urte astun askotan. Eratsundarrentzat zer esanik ez eta orokorrean euskal kultura maite eta defenda-tzen duen pertsona ororentzat.

Pentsa dezagun pixka batez zer on eta onura ekar liezaiokeen esate baterako ETBri, behin eta berriro Zarautz idatzi beharrean, telebista horrek jarriko balu askotan Zarauz, adibidez. Hitzak eta azalpenak soberan daude. Baina ETBk ongiegi demostratu du orain arte behintzat, zenbait herri edo leku-izen ikasteko ez duela batere errezta-sunik, eta zenbait edo asko horietariko bat Era-tsun duzue prezeski.

Beste alde batetik ere, sobera ongi ulertzen ez dudana zera da, dagoeneko Eratsungo alkatea edota zinegotziak berak nola ez zaizkion kexatu EITBko zuzendariari. Baina beno, badakigu leku guztietan daudela utzikeriak, beste lehentasun batzuk, edota ezjakintasuna. Dena dela, argi eta garbi geldi dadila hemen, erantzulerik lehena eta handienentzat jotzen dudala inongo zalantzarik egin gabe EITB. Gainera komeni zaigu gogoratzea EITBk hor dituela euskara teknikari batzuk aka-tsak eta hutsak zuzentzeko, baina kasu honetan eta beste askotan ere, jakina, ez da batere soma-tzen.

Eta Eratsuni buruz ari garenez gero, ondoren jarri behar ditut bere datu eta ezaugarri batzuk,

herriaren izena eta ohorea altxatzeko EITBren or-dez: Iruñeko merindadekoa da, eta Basaburuan dagoen udalerria duzue. 195 bat biztanle ditu. Abeltzaintza, larreak, zuhainak, basoak eta fru-tarbolak dauzka. Artisautza ere bai. Biztanleria-ren ia erdia lehen sektorean aritzen da lanean, eta %40 bigarrenean. 1960an 430 biztanle zituen, eta 1986an 239. Beraz, beherantz doa. 25,3 km. ka-rratu, 7,7 biztanle kilimetro karratuko, 528 me-troko altitudea hirigunean, eta 1991ko erroldan % 100 euskalduna zen. Hortaz, nik uste dut beren hizkuntzak eta herri-izenak begirune handiagoa merezi dutela.

Arte eta historiari dagokionez ere gauza gehiago esan liteke, baina gaurkoz aski da. Bakarrik ai-patuko ditut beste pertsona ospetsu batzuk. Ju-lian Retegiz gain, esaterako, Retegi I.a eta Retegi IV. a pilotariak eta Mari Mar Retegi euskara ira-kasle fina, besteak beste.

Ikusten duzue zenbat jakin daitekeen liburu egoki batzuk erabiliz? Ea ba EITBkoek ikasten duten behingoz!

Joxemiel Bidador

Louis Etxeberri donazahartarraz bi ele

MBizigireneskualdean/ Eskual herri ederrean/ Astekaria gure artenn Eskualduna izehean/ ifori eskural hanzean (.lo/.o Ixu zait bihoizean. Lehenik urhats egiten/ Hasi zen Donazaharren/ Louis Etxeberrik moi-daturik zen/ Eman bideari lotzen/ Orai baita ezagutzen/ Zoin urrun den hegaldatzen. 1 lonelaxr bazitzaigun kantari Mixel Lagarret, Etxeberri beraren herkidea zen koblaria, Etzegoen beraz; oker bertsoegile garaz-tarra; izan ere, alditik aldira geroz eta idazlari gehiagok eraikitzen bazuen ere Eskualduna Iparraldeko argitalpena, gutiz gehinetan Hi-riart-Urrutiren akuilaturigo gerizpean gainera, gure gizonaren keme-nari zor baitzaio haren sor izana.

Felix J.B. Louis Etxeberri Prejean joan deii mcndeko i/cnik aipa-tuenetakoen artean dugu Iparraldean bederik ere. Aita Jean Baptiste Baigorrikoa zuen, Etxeberrineakoa espreski, Orduko hainbat eskual-dun gaztek e^in antzera, Kubako Habanara joan zen sosen xerka, eta itzuli zelarik, N;er6e IDassanee omen handiko apezak esposatu zuen Ainelie erreginaren andere-laguna zen Augustine-Claudine-Enne-Ghizlainerekin, handik gutxira aitakotu zelarik. Lau setne-alaba izan zuen Etxeberri-Prejean bikoteak: gazterik itzali Marie; armadako goren mailako ofiziala zen Garon Beaumarehaisekin ezkondu Garoline —bi hauen semea Italiako enbaxadorea izanen zen—; 1870.eko gerratean jaurtigailu batek burua mozturik hila agitu Mauriee; eta azkenik. guri dagokigun Louis. Baionan denboraldi bat eman ostean, aitak Salhako gaztelua erosi zuen Donazaharren, eta bertan sonu zitzaigun gure Louis aidurra l8S3.ean, Ikasketa guziak Parisen bete zituen, zuzeh-btdean doktoregoa atzeman arterainokoak. Berriz ere donazaharre-turik, Frantzfako ipar aldean burdinbideen egiteko arta ukan zuelako gorki ingeniari ezaguna zen Jakes Manielen alabarekin ezkondu zen, eta handik guixira, zuz< nbideko ikasketekin arras enpo ez antza,' giza ekonomia ikasteari ekin zion unduski, bestenaz hagitz gustokoa bide zuena. Le Play zenaren ikaslea izan zen, eta geroaritzean bata hark sortu S0ci6te d'Economie Sociale elkargoaren kidea. Lagunarte honek ateratzen zuen argitalpenean izkribu bat baino gehiago elki zuen.

Halaz guziz. enantzu ttzeleko gure gizonari bereziki zor dioguna Eskualduna asterokoa aitzinaraztea dugu ordea. Journel basque français hebdomaddire deiako hau 1887.eko martxoaren 15ean eta Donibane-Lohitzunen kaleratu zen estreinakoz, betiere Baionaldeko ezkerliar gorrien izencan Mauleko suprefet ondoa zen Martial-Henry Berdplyk iragairi urteko abuztuaren leheneñgoaii agertarazi z\ien Rercil basqu£ aldizkariari aurre egiteko aiduru agertu zela: Notre joumal est Jait par des basques pour des basgues. C'est dire ce qu'il sera. II sera avant tout ie defenseur passtonne de toutes les vieiltes tradttions du pays au premier rang desquelies nous plaçons son invincible attache-ment a la religion catholique sincerement pratiquee. Hasieran euskaraz eta frantsesez argitaratzen bazen ere, fite batean euskarak beregana-tuko zuen erdalotsa. eta orrialde oro euskara hutsez inprimatzera zalui iritsi zen. Lehendabiziko zuzendaria Hiriart-Urruti izan zuen, eta ge-roantzean Adema, Saint-Pierre, Soubelet eta Arotzarena. Jakina ere bada izenburua aldatuxearekin ageriko zela. Eskualdun ona. baina zenbaki gutxiren buruan berreskuratuko zuen leheñ bataio 'izena.

Etxeberrirengana itzttliz, aipa dezagun bere ibllbidea politika arloan. Gorago esan moduari, txurien artean kokatu: beharra dugu. bonapar-te^ale amorratua cta katoliko kartsua baikenuen. 1889.eko hautes-kundeetan bere burua hautagai aurkeztu zuen Mauleko arrondisa-mendurako, Harisperen eskutik. Bere ohizko etsaia zen Berdolyk 1893.ean garaitu zUenean, erlaitz luzeko politika hura largtu zuen. BerdoIytarrek Bprdelen zuten etxondoa Donapauleuri ezarri aii/.inetik bederen. Martial-Henry Berdoly legegizoria Bordelen bertan sortua zen 1844.ean, nabiz zetorren urtetik Euskal Herrian hazi. Bitan ihardun zuen deputatu, 1893. eta 1898.ean, eta behin senatore 1900.ean. 1905.ean zeridu zen bere Aiuikuze i.'harteko jaurctxcan. Gorri eta txurien arteko aharra politiko hauek garbitzcko. norkbereiak bere eginahalak b.urutu zituen, eta Etxeberri txuriak, aitziriaratu zituenen artean, hainbat hauteskunde paper izkiriatu, inprimarazi eta banatu zutuen Ziberuko herrietan, euskaraz eginak direriak naski: Botzkako katichima: Cdttchima laburra hautuen edo ckrtionauzai: Maulcco ha-rrondisamenduco yaun boz emaileac; Ztberouko artzagner, eta Zibe-rouko laborarier. Bostak Baionan argitaratu ziren, Lamaignereren etxean, 1889. urtean. Ziberutik Baxenafarroara itzuli zenean, etzuen langintza politikoa erabat utzi. eta Donazaharreko auzapeza izan zen. baita Garaziko sindikoa. Horrenbeste zereginek etzioten txolarterik eskeintzen Eskuaiduna aldizkariak eskatzen zuen begirale lana burutu ahal izateko, eta Renaud Elizagarai ziberotarrari pasarazi zion ardura. Gusiarekin, etzuen denbora luze iraun hil aurretik. eta 1907.eko urriaren 15ean ahitu zitzaion bizia sorlekuari berean. •

Nafarroako taldekako Txapelketako maila nagu-siko seigarren jardunaldiko partida, 1996ko aza-roaren 16an jokatua. Jose Leuza (Iruñeko Anaitasuna), 2.135 ELOkoa —Rafael Ruiz Escobar (Iruñeko Oberena A), 2.005 ELOkoa.

1.e4, c5; 2.Zc3, Zc6; 3.Ab5, Zd4; 4.Ac4, e6; 5.Zf3, Dc7; 6.0-0, a6; 7.a4, Zf6; 8.d3,Zg4; 9.g3, Zf3 xa; 10. Df3, Ze5; 11. De2, b6; 12. Ge1, Ab7.

"g2ko" hutsunea sumatuta, alfila erasotzeko posizioan.

13.Ab3, h5; 14. Af4, Ad6; 15.Ad5.

Peoiarekin harrapatuz gero, zuriek berresku-ratuko lukete pieza.

15..., Dd8; 16.C3, g5; 17.Ae5, Ae5; 18.aG-d1, Ab8; 19.Ze3, Df6; 20.Zc4, Ac4, Ac7; 21. d4, b5; 22. b5, b5; 23. Za3, b4; 24. Zb5, Ab8; 25. c5, h4; 26. Zd6 xa, Ad6; 27. Gd6, c3; 28. Ad5.

Ikus koadroa. Beltzen erabakiak zaila dirudi, baina erasorik gogorrena aurkituko dute.

28..., g3; 29. Ab7, Gh2; 30. Gf1, Gf2; 31. Aa8, Gf1 xa; 32. Df1, Df1 xa; 33.Ef1,c2; 34.Eg2,c1=D; 35. Eg3, Db2.

Zuriek amore eman behar izan zuten.

2 9

Page 7: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria

Atxuritik Larrunerat mendiaz blai Iñurrategi anaiek eskainitako diapositiloa emanaldiarekin hasiko da gaur Beran Hilabete Kulturala

zkainen, Saran, Zugarramurdin eta Beran heldu den hilean eginen den Atxuritik Larrunerat Hilabete Kulturala gaur hasiko da Bidasoako herrian, Iñurrategi anaiek

eskainiko duten Shisha Pangma mendiari buruzko diapositiba emanaldiarekin. Lau herrien arteko harremanak euskaraz sendotzeko asmoarekin beste hainbat ekitaldi antolatu dira.

I rene Ar r i zu r i e t a / Iruñea

URTEETAN Kultur Astea izan dena antolatzaile berriak gehitu ahala Kultur Hilabetea bilakatu da. Gaurt ik heldu den abendua-ren 29ra arte iraungo duen Kul-t u r Hi l abe tea 1 9 8 6 a n a b i a t u zuen Urruñako Hazia elkarteak Kultur Aste gisa, eta Azkaineko Altxa Lili elkartea gehitu zitzaion 1991n. Hiru ur teren bu ruan , 1994an Altxa Lilik bakarr ik an-tolatu zuen eta aurrenekoz Kul-tu r Hilabetea izan zen, eta gaur ere halaxe da. Paskal Oxandaba-ratz Azkaineko Altxa Lili elkar-teko par ta ideak dioenez, «kon-tura tur ik jendea pixka bat as-pertzen zela egunero bazelako zerbait eta antolatzeko ere zaila zela, Kultur Hilabetea antolatzea erabaki genuen. Horrela, ekin-tzak bakarr ik as teburue tan dira eta j endeak jarrai tzen ahal du errazago».

Ondoko u r t ean Sarako Gazte-txea elkartea eta Zugarramurdi-ko Akelarre gehitu zitzaizkien, eta aur ten badu te beste bat, Be-rako Gure Txokoa.

Urteroko Kultur Hilabetea gai • ba ten inguruan egiten dute; joan

den ur tean Axular idazlea auke-ra tu zuten eta aur ten mendiaren txanda da. Martxoan hasi ziren prestatzen, eta bilera batzuen ostean, aur ten mendiaren hain-ba t i kuspun tu jorratzeko izanen zela erabaki zuten. Zugarramur-d i t ik a b i a t u t a l e h e n m e n d i a Atxuri dela aintzat har tur ik eta Azkaine, Bera eta Sara batzen di tuena Larrun izanik, Atxuritik Larrunerat leloa aukera tu zuten antolatzaileek. «Denetarik bada: mintzaldiak, erakusketak, an-tzerkia, kontzer tuak eta txiste-bertso afaria, bes teak beste». Iparraldeko eta Hegoaldeko he-rriotako biztanleak euskarak eta ku l tu rak lotzen dituela erakus-teko antolatu dute Kultur Hila-betea, flnean lau herrien arteko h a r r e m a n a k sendotzeko. «Dena euskaraz da, eta guretzat norma-la da, lau herrien ar tean bakarr ik euskaraz egiten dugulako. Ber-tzalde, inportantea da euskara bizi dela erraitea eta zerbait egi-tea euskarar i buruz, guk ez ba-dugu egiten bertzeek ere ez du-telako eginen».

Egune roko bizi tzan e u s k a r a bultzatzeko eta zor zaion tokia emaiteko ezezik, badu beste hel-burur ik ere a ipatu hilabeteak. Oxandabaratzek azaldu duenez, «animazio ba t proposatzen zaio herriko jendeari , neguan maiz ez da gauza handir ik eta u d a n ba-dira asko, baino anitz turisten-tzat, eta guk zerbait herrikoia eta euskaraz dena m u n t a t u nah i izan dugu».

Ekitaldiz jositako egitaraua • Altxa Lili, Gaztetxea, Akelarre eta Gure Txokoa kul tur elkarteek antola tutako Kultur Hilabeteak 130.000 liberako (3 milioi pezeta hor nonbait) aur rekontua du, eta gaur hasiko da.

Iñurrategi anaiek, Albertok eta Fe l ixek , H i m a l a y a k o S h i s h a Pangma mendira egindako espe-dizioareri. diapositiba emanaldia

Iñurrategi anaien hitzaldiarekin hasiko da Kultur Hilabetea. X O U S E S I M A S .

Koldo Ameztoi ipuin kontaketan ariko da abenduaren 22an. G I L B E R T G L E R E

Paskal Oxandabaratz: «Animazio bat proposatzen zaio herriko jendeari. Neguan ez da maiz gauza handirik eta udan

badira asko baina turistentzat. Guk zerbait herrikoia eta euskaraz dena egin nahi izan dugu»

eskainiko dute, iluntzeko bede-

ratzietan, Gure Txokoa elkar-

tean.

Bihar, berriz, ordu berean, Az-

kaineko Bil Tokin Anuntxi Ara-

nak mendiko mitologia izango du

hizpide. Igandean lekukoa Sarak

har tuko du. Sarako kiroldegiak

kantaldia aterbetuko du arra-

tsaldeko lauretan: Jojo eta Ra-

m u n t x o b e r e n t a l d e a r e k i n ,

Amaia Zubiria, Maite Idirin, Pas-

cal Gaigne eta J o s u Goia, Berako musika eskolako ikasleak lagun dituela.

Baina ez da horretan geratuko hilabetea, datorren as tean ere bada-eta zer egin eta zer entzun. Z u g a r r a m u r d i n , Azketa os t a -tuan , bertso-txiste afaria anto-latu dute Unai Iturriaga eta J o n Sa ra sua bertsolariekin eta Ugutz Robles eta Txomin Ezponda txis-te kontalariekin arra tseko bede-ratzietan.

Honetaz landa, Manex Goiene-txe Euskal Herriko mendiaren historiaz mintzatuko da Azkai-

nen heldu den ostiralean. D a t o r r e n a s t e b u r u a n , igan-

dean, Berako Lamixe Bat antzer-. ki taldeak Lilien lilura antzeztuko du Kultur Etxean.

Hurrengo as teburue tan ere as-pertzeko betarik ez da izanen: Sara, Bera, Zugarramurdi eta Azkainen ospatuko den Atxuritik Larrunerat hilabete kul tura laren ba r ruan , Mixel Setoain eta J a k e s Casabonek mendia eta oihana izanen dute hizpide; Lau Behi, Tapia eta Leturia Band-en kon-tzertua eta Irrintzinaren dan-tzaldia izango dira, eta Aconca-gua eta Shisha Pangma espedi-zioen bideo eta diapositiba ema-naldia ikusteko eta E ñ a u t Etxa-mendiren eta Ttale Oureten hi-tzaldia entzuteko pa rada izanen da. X

* Haurrentzako literatur lehiaketa

ZUGARRAMURDIKO Akela-rre, Azkaineko Altxa Lili, Sa-rako Gaztetxea eta Berako Gure Txokoa kul tur elkarteek antolatu du ten egitarau opa-roaren b a r r u a n hitzaldi, kontzertu eta antzerkiaz lan-da bada bestelakorik ere. J o a n den ur tean Axular idazle lapur tar ra izan bazuten ai-tzakia Kultur Hilabetea an-tolatzeko, idazlearen bideak jar ra i tuko di tuen norbait aur-kitu nahir ik edo, au r t en lehen aldikotz h a u r l i teratur lehia-keta antolatu dute.

Lau herriotako haur re i pro-posatu zaie mendiaren ingu-r u a n istorio edo ipuin ba t egitea. «Gure inguruko men-diei buruz , istorio, gertaki-zun, kondaira edo ipuin ba t idazteko galdegin diegu», dio Oxandabaratzek. Horrela, bertako umeek beren kul tura ezagutzeko eta lantzeko pa-rada izango baitute. Haur li-tera tur lehiaketan hamabr ur te arteko umeak parte har -tzen ari dira eta bi mai la tan b a n a t u dituzte: bederatzi u r te artekoak eta h a m a r urtet ik hamabi bitartekoak. Epai-maha ia ren erabakiaren os-tean lehiaketako irabazleek saria jasoko dute abenduaren 22an Sarako Omordia are-toan eginen den ekitaldian.

Egun horre tan ber tan, lite-r a tu r lehiaketaren hariari ja -rraikiz, Koldo Ameztol ipuin kontalariak Urdinola ipuina eskainiko du, Urdinola ustez-ko herr ian Migel zahar ra itu-rri zaintzaileari eta beste he-rrikideei gertatzen zaizkien aben turak eta gora-beherak, ha in zuzen ere.

Bada beste berr ikuntzarik ere aur tengo egitarauan. Pantxika Telleriak zuzendurik Mal(lan gora dantza garaiklde saiok izanen da Berako Kultur Etxean abenduaren 20an arratseko zazpietan. Beraz, aspertzeko aukerar ik ez du izanen lau herriotara hurbil-duko denak.

Page 8: Obtirala, 1996k azaroareo 29n a Adoptzioaren bide luzea · 2012. 6. 25. · Iruñea: Dic Rekalderek margon - lanak ikustek aukero daga Nao - farroko Unibertsitat Publikoke o erakusketa

Nafarkaria OSTIRALA,

AZAROAK

• Pierres Erdozainzi • Zizelkaria

«Zail da nor bere buruarekin ados izatea» n ierres Crdozainzi es-U i kultoreak aintzate-tsita hamabost urte bada-ramatza ere, nahiago izan du anonimatuan bizi eta lan egin Nafarroa Behereko Donaixti-Ibarre herrixkan duen baserrian. Hala ere, Lapurdiko kostan edota Hegoaldeko aglomerazioe-tan bizi diren askok lortu ez dutena egin du, hau da, be-re lanarekin bizitzea.

Ju len Ar r io la / Donaixti-Ibarre

EGITEN dituen eskulturetat ik bi-zi bada ere, askotan amore eman behar izaten du. Gustatzen ez zaizkion enkarguak egin behar izatendi tulehenik, e tagus tokoak alde batera utzi be ta duenerako.

• Zure gustokoak ez diren lanak egin behar dituzulako kexu zara. Nolako lanak eskatzen dizkizute? Orokorrean elkarte edo ome-

naldietarako, ha la nola urrezko edo diamantezko ezteiak ospa-tzeko izaten dira. Oraindik ere, altzarien apainketa lana gero eta urriagoa den arren, lantzean be-hin altzariak eskatzen dizkidate. J endea proposamen jakinarekin da to r , l ehenago t ik ikus i d u e n ideiarekin eta nik eskaera horri erantzuten saiatu behar dut .

• Hain zaila da enkarguz lan egi-tea? Egia esan oso zaila da besteen-

tzat lanean aritzea, aldi berean bai beraientzat eta. bai zuretzat l an egin b e h a r duzu l ako . Oso oreka txarra da. Zuretzat lan egi-ten baduzu, berriz, lan egina da. Besteek ikusten dute eta ez ba-dute gustoko utzi egiten dute, b a i n a zure tza t baka r r i k egi ten duzu lan. Gaur horrela pentsa-tzen duzu eta b ihar ez da posible. Oso zaila da zeure buruarek in ados izatea.

«Orain nire herriaren enkargu bat egiten ari naiz. 1992an egin genuen Pastorala gogoratzeko, gure herriko zazpi auzoak irudikatzen dituen zazpi iturriko askaren

eskultura paratuko dut»

• Ez da beti horrela izanen, ezta? Badago j e n d e i n t e r e s g a r r i a .

Baditut esperientzia politak ere. Bere lanarekin nah i dudana egi-ten utzi izan dit jendeak. Beti pen tsa tu izan du t enkarguak ez d i tudanean niri gustatzen zaizki-d a n ideiak j o r r a t u k o d i tuda la . Baina, oraingoz behintzat, beti badu t egitekorik eta ez-dut den-borarik b u r u a n d i tudan ideiak lantzeko.

• Zer lan gustatuko litzaizuke egitea? Badut gustoko dudan modu ba t

sakontzeko gogoa. Egurrean edo h a r r i a n , b o l u m e n desbe rd inak b a n a n d u eta horiek antolatzen saiatu nahi nuke. Bestalde, jen-deak atzera botatzen dituen ma-terialekin lan egin nahi nuke. Adibidez, altzariak lantzen ditu-zunean, ebanistek aglomeratua baztertu egiten dute lantzeko oso material zaila delako. Zaila den arren, niretzat interesa du lan-tzeak.

• Orain gustoko duzun proiektu batean ari zara. Bai, nire herriaren enkargu ba t

dut. 1992an egin genuen Pasto-rala gogoratuz eskul tura ba t pa-ra tu nah i dute. Enkargua egin zidaten, ideia ba t aurkeztu nuen , eta orain, hiru tona dituen harr ia lantzen ari naiz. Gure herriko zazpi auzoak irudikatzen dituen zazpi iturriko aska izanen da. Egin d i tudan lanetatik garrantzi-t suena da nire herriko jendeak eskatu baitit.

• Ikusten dudanez zure taile-rrean, beti egurra edo harria lantzen duzu. Material noblea hobea da? Burdina ere gustatzen zait. Ba-

tzuek nahiago dute material ba t bestea baino, nik hirurekin lan egiteko er raz tasuna dut. Askotan egiten du t lan burdinarekin edota hiru materialak nahas tuz . Bron-tzearekin ere zerbait egin izan dut. Has tapenetan zura lantzen hasi nir\tzen, erakusketa ba tean zizelkari bat harr ia lantzen ikusi

Pierres Erdozainzi, lantokia duen bere baserriko gela batean. J U L E N A R R I O L A

n u e n ar te . Geroago, t a i l e r rean nire kabuz probatzen has i eta ge-ro, ongi moldatzen nintzela ikusi nuen eta gutxinaka lanean hasi nintzen. Garai horre tan Dibour-dieu ezagutu nuen, harr ia gozoki lantzen zuen, e tabera rek in h a r t u nuen konfiantza.

• Garai horretakoa da Lauburu elkartearekin izandako kola-borazioa? Bai. Ber'aiek h i l a r r i e t a n sa-

kontzen dute, eta horre tan inte-resa tu nintzen. Oso garai interes-garria izan zen, Lauburu elkar-teak, hemengo hilarrien forma m a n t e n d u z , s inbologia ren ele-m e n t u a k m o d e r n i z a t z e k o p ro i ek tua zuelako. Hi la r r i e tan marraz tu tako lan asko egin ni-tuen, guztira, 202. Horietako ba-tzuk gero grabatu egin genituen. Hala ere, jendeak nahiago ditu elementu tradizionalak manten-du edo ikusi duen gustoko zerbait errepikatu. Alor hone tan berri-tzea zaila da.

• Erakusketak egitearren, mar-

golari eta eskultore asko kos-tara edo denbora luzerako Pa-risera joan behar izan dute. Zuk Donaixi-Ibarren geratzea au-keratu duzu.

Ez zen aukera izan, etxean ge-ratzea errazagoa baita. Nik beti izan ditut arazoak kontak tuen-tzat, beti bizi izan naiz herr ian eta nire kon tak tua beti hemengo jen-dearekin izan da. Izan d u d a n lana ahoz ahokoa izan da. Bakarrik eta familiarik gabe egoteak ere izan du zerikusia, egiten dudanarek in bizitzeko lain dudalako.

• Zure lanak Iparraldean ezagu-nak diren arren, hamabost ur-tetan erakusketa gutxi egin di-tuzu. Jendeak ni ezagutzea normala

da, u r t e asko da rama t hone tan lanean. E rakuske ta ba tzuk egin ditut: Izuran Haize Berrin, behin baino gehiagotan Mauleko Aki-taniako Aretoan, eta Baigorrin Nafarroaren Egunean.

• Eskultore gutxi dira Nafarroa Beherean.

Hau orokorra da Iparraldean. Margolariak badira ba ina eskul-tore gutxi, eskul tura eta horre-tatik bizitzea zaila baitira. Mate-r i a l a k g a r e s t i a k d i r a ; p e n t s a zenbat balio dezakeen hi ru tona-ko harr i ba t garraiatzeak.

• Orain, zein dira zure proiek-tuak? Nire lana hobetu. Azken urteo-

t an gustoko egin d i tudan lanak sailkatzeko katalogo ba ten falta sumatzen dut . Aspaldian du t ho-rrelakorik egiteko gogoa.

• Eta erakusketei dagokienez? Badi tu t p r o p o s a m e n ba tzuk ,

Donibane-Garazin horietako bat; Baionan ere e rakusketa ba t egi-teko proposamena egin zidaten. Era berean, gus ta tuko litzaidake Euskal Kultur Erakundeak Kan-bon duen e rakuske tan parte har-tzea. Hala ere, zaila izango da hori gauzatzea, e rakuts i nah i d i tudan 15 eskul turek jabea dutelako, eta lan gaitza da hilabeterako eska-tzea. Gainera, nik neure eskul-tu ra gutxi di tut gordeak. x

s o s l a i a

Bestirik ematen badu ere, Pie rres Erdozainzik baditu 39 urte.

"Erosotasunagatik" edo. men-deetan Jamiliakoak egon izan

diren baserñan bizi da, Donavcii-Ibarreko Arka-londo auzoko azken ba-serrian, hain zuzcn ere. Tokia zoragarria da. bai-lararen bihotzean, Nafa-rroa Behcreak Zuberoa :

rekin muga egiten duen Oskitxeko gainean.

Gazte zela Biamoko ebanisteria enpresa ba-

tean hasi zen lanean. Ebanistak, euren lana

'' bukatzen zutenean, egindakoa apaindu egi-ten zuen. besteak beste. gereziondoz eclo intxdu rrdridoz egindako Luts

XV altzariak. Egun, be-/ rriz, apaintzaile afizim

ahitzear dago.

Hcimabost urteotan de-netarik er/in du: zura lan-du, harria zizelatu edo . burdina moldeatzeaz

gain, koadro hatzuk vrr pintniu ditu, Lantzean

behin, gainera. Nafarroa Behereko aste kultura-lak aurkezteko logoti-

poak edota kartelctk di-seinatu eta maraotu ditu.

2 9