AURKEZPENA - CRANA · AURKEZPENA “Zure hondakinek bizia luzea dute, birzikla itzazu” erakusketa...

21
Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 1 Erakusketa ibiltaria Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu AURKEZPENA “Zure hondakinek bizia luzea dute, birzikla itzazu” erakusketa ibiltaria bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleekin bisitatzeko laguntza-gidoia duzue honako hau. Gidoia irakasleei, mankomunitateetako teknikariei eta talde batekin erakusketara bisita gidatua egin nahi duen orori zuzenduta dago. Erakusketa sortu eta gure esku jartzeko elkarlanean jardun dute Nafarroako Gobernuak –CRANAren bidez–, Hondakinak Kudeatzeko Mankomunitateek eta Gestio Sistema integratuek –GSI– (Ecoembes, Ecovidrio eta Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, ECORAEE, Ecotic, Birziklatzeko Europar Plataforma-ERP eta Tragamovil dira horiek). Gidoiak hondakinei buruz zentzu zabalean gogoeta egiten lagunduko duen tresna izan nahi du, eta honako hau gogora ekarri: hondakinak, hondakin izan aurretik, lehengai izan ziren, ondoren landu egin ziren, eta behin hondakin bihurtutakoan, beste bizitza bat izan dezakete, leku egokian uzten baditugu. XXI. mendean ere arazo izaten jarraitzen dute hondakinek eta herritarrok funtsezko eginkizuna dugu horretan. Erakusketak 2x1 m-ko bederatzi panel eta pieza zentral bat ditu. Lau bloke bereiz daitezke: - Zuhaitzak: hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarriaz gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte; gure hondakinen inpaktuaz hitz egiten digute. - Panel angeluzuzenak: erakusketak jorratzen duen hiri-hondakin mota bakoitzari buruzko informazio espezifikoa ematen dute: materia organikoa; plastikozko ontziak, metalezkoak eta brikak; kartoizko eta paperezko ontziak; beirazko ontziak; eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH). - Edukiontziak: erakundeen informazioa ematen digute: Mankomunitateena, Nafarroako Gobernuarena, Gestio Sistema integratuarena (GSI) eta hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gainerako erakundeena. Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak Hondakinak kudeatzeko Mankomunitateak

Transcript of AURKEZPENA - CRANA · AURKEZPENA “Zure hondakinek bizia luzea dute, birzikla itzazu” erakusketa...

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 1

Erakusketa ibiltaria

Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu

AURKEZPENA

“Zure hondakinek bizia luzea dute, birzikla itzazu” erakusketa ibiltaria bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleekin bisitatzeko laguntza-gidoia duzue honako hau. Gidoia irakasleei, mankomunitateetako teknikariei eta talde batekin erakusketara bisita gidatua egin nahi duen orori zuzenduta dago.

Erakusketa sortu eta gure esku jartzeko elkarlanean jardun dute Nafarroako Gobernuak –CRANAren bidez–, Hondakinak Kudeatzeko Mankomunitateek eta Gestio Sistema integratuek –GSI– (Ecoembes, Ecovidrio eta Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, ECORAEE, Ecotic, Birziklatzeko Europar Plataforma-ERP eta Tragamovil dira horiek).

Gidoiak hondakinei buruz zentzu zabalean gogoeta egiten lagunduko duen tresna izan nahi du, eta honako hau gogora ekarri: hondakinak, hondakin izan aurretik, lehengai izan ziren, ondoren landu egin ziren, eta behin hondakin bihurtutakoan, beste bizitza bat izan dezakete, leku egokian uzten baditugu. XXI. mendean ere arazo izaten jarraitzen dute hondakinek eta herritarrok funtsezko eginkizuna dugu horretan.

Erakusketak 2x1 m-ko bederatzi panel eta pieza zentral bat ditu. Lau bloke bereiz daitezke:

- Zuhaitzak: hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarriaz gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte; gure hondakinen inpaktuaz hitz egiten digute.

- Panel angeluzuzenak: erakusketak jorratzen duen hiri-hondakin mota bakoitzari buruzko informazio espezifikoa ematen dute: materia organikoa; plastikozko ontziak, metalezkoak eta brikak; kartoizko eta paperezko ontziak; beirazko ontziak; eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH).

- Edukiontziak: erakundeen informazioa ematen digute: Mankomunitateena, Nafarroako Gobernuarena, Gestio Sistema integratuarena (GSI) eta hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gainerako erakundeena.

Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak

HondakinakkudeatzekoMankomunitateak

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 2

Erakusketako testuak

1. zuhaitza. - Hondakin batzuek ehunka urte behar dituzte degradatzeko. - Metalek degradatzeko behar duten denbora: 500 urte. - Merkurioa, kontana, fosforoa… tresna elektriko eta elektronikoen hondakinetan

elementu horiek eta beste batzuk ere egoten dira, eta egoki tratatzea eskatzen dute.

2. zuhaitza. - Arindu pisua, murriztu zeure hondakinak! Orain lan egiten ez badugu, zabor-metak

irentsi egingo gaitu.

Gizakiok naturaren zikloa hautsi egin dugu, deskonposatzen ez diren edo deskonposatzeko denbora luzea behar duten materialak eta objektuak sortuz. Eta objektu konplexuak ere sortu ditugu, askotariko materialak (plastikoak, metalak, beira...) eta substantziak (merkurioa, beruna,kadmioa, fosforoa…) dituztenak. Horiek tratamendu egokia behar dute.

Baina, gainera, hondakin asko sortzen ditugu. Hondakinekin ezer egiten ez badugu, zabor-metak irentsi egingo gaitu. Arindu pisua, murriztu zeure hondakinak!!! Egunean kilo bat hondakineko motxila bat dagokigu bakoitzari, zaborrez betea! Garrantzi handikoa da motxilaren pisua arintzea. Nafarroan, herritar bakoitzak batez beste 1,25 kg hondakin sorrarazi zituen eguneko 2009. urtean eta, batez besteko nazionalaren azpitik bagaude ere (1,44 kg biztanleko eta eguneko), hiri-hondakinen sorrera nabarmen handitu da azken 15 urteetan, nahiz eta 2008tik hona egonkortzen joan den.

Hondakinak zuzen kudeatu behar ditugu:

- Puzzle zentrala: hondakinen eragina murrizteko zer egin dezakegun aholkatzen digu. Bisitaldian, ikasleen arretari eutsi eta haien parte-hartzea handitzeko jarduera batzuk ere proposatzen dizkizugu. Horiek gauzatzeko motxila bat behar duzu, ikasleek ikastetxera egunero eramaten dutena bezalakoa. Eranskinetan zure esku jarri ditugun zenbait gauza irtengo dira horretatik.

1. BLOKEA. ZUHAITZAK

Hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarriaz gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte; gure hondakinen inpaktuaz hitz egiten digute.

- Egunean kilo bat hondakineko motxila bat da zuri dagokizun partea.- Hondakinak zabortegira badoaz, arazo larria bihurtzen dira.

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 3

1. lehenik eta behin, haien sorrera AURREIKUSIZ (“hondakinen sorrera aurreikusteak esan nahi du haien kopurua jaistea edo giza osasuna eta ingurumena kaltetzen dituzten substantzia toxikoak gutxitzea”),

2. ondoren, ahal den guztia BERRERABILIZ, eta 3. azkenik, bereiziz eta BIRZIKLATUZ.

Hondakinak zabortegira badoaz, arazo larria bihurtzen dira guztiontzat eta edozertarako. Egunero erabili ohi ditugun material eta objektuen produkzioak eta hondakinen ezabapenak hainbat arazo sortzen ditu ingurumenaren eta osasunaren aldetik. Gaur egun, hondakin gehienak egoki kudeatzen dira. Dena dela, horietako asko behar ez duten lekuan bukatzen dira: edonon botata edo kontrolik gabeko hondakindegietan pilatuta. Eta horrela arazo larriak sorrarazten dituzte:

• Lurzorua,uraetaaireakutsatzendituzte.• Gaixotasunak transmititzeagatik nahi ezdiren intsektu, karraskari etahalako animaliak

ugaltzen laguntzen dute. • Haietakoaskoksubstantziaarriskutsuakdituzte.• Betetzendutenespazioadegradatzenduteetahondakinaskokbelaunaldizbelaunaldi

irauten dute, esaterako metalek, degradatzeko 500 urte behar dituztelako.

1. jarduera-proposamena. Hondakin mota guztiak dituzten txartelak erakutsi eta degradatzeko behar duten denboraz galdetuko diegu. Erantzunak txartelen atzealdean daude. Zer aurkituko dute gure hereniloben herenilobek, degradatu ez delako? Zer hondakinek behar du denbora gehien degradatzeko? Eta gutxien? (ikus materialak ERANSKINEAN)

2. jarduera-proposamena. Egunero kilo bat gehiago hondar “zamatzen” dugu geure motxilan… Zenbat kilo izango ditugu urte-bukaeran? 1,25 kg x 365 egun = 456,25 kilo urte-bukaeran!

Zer egin dezakegu gainean daramagun “motxilarekin”? Nola ekidin genitzake edo, behintzat, gutxitu aipatutako arazoak?

HONDAKINA Degradatzeko behar duen denbora

Janari-hondarrak 2 eta 3 aste bitartean

Kotoia 1 eta 5 hilabete bitartean

Papera eta kartoia 2 eta 3 aste bitartean

Burdina- metalak 100 urte

Aluminio-metalak 500 urte

Plastikoak 450 urte

Beira Mugagabea

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 4

(Hemen AURREIKUSPENA, BERRERABILERA ETA BIRZIKLATZEA kontzeptuak azaldu behar genituzke; jarraian aipatuko ditugu).Baliabideak eta lehengaiak xahutzearen garrantziaz eta hondakinen sorreraz hitz egin dezakegu, zenbat baliabide galtzen diren ohar daitezen.

Materia organikoa: noizbait bizitza izan zuena. Gure labore eta lurrek materia organikoa behar dute eta guk hori ezabatu egiten dugu, zabortegietan lurperatuz eta aipatutako arazoak sorraraziz.

Papera eta kartoia: zuhaitzen zelulosaren landare-zuntzetatik ateratzen dira.

Beira: silizio-harea du osagai nagusi (kristaldu egiten da); horri potasio kloruroa gehitzen zaio (fusioa laguntzen du) eta kareharria (erresistentzia ematen dio). Hiru osagaiak oso tenperatura handietan urtzen dira (1.500 ºC) eta, horrela, likido lodia lortzen da. Horri forma eman eta hozten uzten da gero.

Ontziak: Plastikoak: natura-baliabideak (petrolioa eta ikatza) erabiliz, edo, bestela, sintetikoki fabrikatzen dira. Brikak: osagaien % 75 kartoia da, % 20 plastikoa eta % 5 aluminioa. Metalak (latak): haietako batzuk egoera puruan daude naturan, baina gehienak mineralen nahasturak dira. Zenbait metal arraroak, urriak eta zailak dira lortzen (bauxita).

2. BLOKEA. PANELAK

Erakusketak jorratzen duen hiri-hondakin mota bakoitzari buruzko informazio espezifikoa ematen dute: materia organikoa; plastikozko ontziak, metalezkoak eta brikak; kartoizko eta paperezko ontziak; beirazko ontziak; eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH).

Lau informazio-maila ematen dituzte:

- Nondik datoz? Gogoeta egiten dute produktu horiek egiteko erabilitako lehengaien inguruan, material horietan energia, ur eta lehengai (petrolio, ikatz, zur…) ugariak erabiltzen direla eta, gainera, prozesuan hondakin mordoa sortzen dela kontzientziatzen laguntzeko.

- Zer arazo sorrarazten du horien fabrikazioak ingurumenaren aldetik? Hondakin bihurtu aurretik, ingurumenari eragindako kalte nagusietako batzuk azpimarratzen dituzte.

- Nafarroari buruzko informazioa. Nafarroari dagozkion kopuru batzuk nabarmentzen ditu, era didaktikoan.

- Horiek birziklatzearen onurak. Kasu bakoitzean, birziklatu ondoren zertarako erabiltzen diren jakinarazten dute. Badakizu zer dagoen zuk gauzak erabili aurretik? Ba al dago bizitzarik edukiontziaren atzean?

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 5

Erakusketako testuak

BIRZIKLATZEARI ESKER, LANDAREAK INDARTSUAGOAK DIRA

Materia organikoa izaki bizidunen deskonposizioaren ondorioz sortzen da. Materia organikoa deskonposatzen denean, metanoa (CH4) sortzen da; hau da, berotegi-efektua eragiten duen gasa. Materia organikotik abiatuta, konpost izeneko mantenugai emankorra lortzen da.

• MATERIA ORGANIKOAREN PANELA

Nafarroako biztanleen % 35ek sortzen duen hondakin organikoei konpostatze- eta biometanizatze-prozesu biologikoak ezartzen zaizkie, konposta eta energia eskuratzeko. Gainera, 2.300 familiak baino gehiagok kalitateko konpost propioa egiten dute, etxeko konpostatzearen bidez.

Hiri hondakinak Nafarroan 2009

Grafiko hau 2. eranskinean dago eskuragarri.

Konpostatzea irtenbide egokia da hondakin organiko asko baliabide erabilgarri bihurtzeko. Era naturalean gertatzen den prozesua da. Funtsean, materia organikoaren hondarrak konpost bihurtzean datza. Ordezko produktu hori nekazaritzako eta lorezaintzako lanetan erabil daiteke, lurzoruaren mantenugai kopurua eta landareen erresistentzia handitu egiten baitu, besteak beste. Prozesuak oxigenoa eta hezetasun-baldintza kontrolatuak eskatzen ditu: % 40 eta % 60 bitarteko hezetasuna, 6 eta 7,5 bitarteko pHa eta 35º C eta 55º C bitarteko tenperatura. Konpostatzea irtenbidea izan daiteke hondakinen sorrera aurreikusteko zein hondakinak tratatzeko.

Sorrarazten ditugun hondakinen ia erdia materia organikoa da. Materia organikoa deskonposatzen denean, oxigenorik ezean (esate baterako, hondakindegietan gertatzen den bezala), metanoa sortzen da, eta gas horrek beroketa globala eragiten du.

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 6

Hiri-hondakinen zati organikoari dagokionez, aurreikuspenaren ikuspegitik, etxeko eta komunitateko konpostatzea proposatzen da. Horien bidez, herritarrek, etxebizitzek eta herriek beren hondakin organikoen zati bat eraldatzen dute, bilketa-zirkuitura heldu baino lehen. Etxeko konpostatzea, gaur egun, Foru Komunitate osoan bultzatzen da, Nafarroako Partzuergoaren eta Hondakinak Kudeatzeko Mankomunitateen bidez.

Dagoeneko 2.300 familiak baino gehiagok eraldatzen dituzte beren hondakin organikoak.

Birziklatzearen ikuspegitik, industria-mailako konpostatzea ere egiten da. Horren bidez, tokiko erakundeek bildutako hondakin organikoak konpost bihurtzen dituzte. Horrela egiten da Montejurrako Mankomunitatean. Gaur egun, etxeko eta udalerriko hondakin organikoak gaika biltzen dituen bakarra da, eta, tratamendu mekaniko-biologiko baten ondoren, konpost bihurtzen du. Bestalde, Iruñerriko Mankomunitateak konpostatu egiten du gaika bildutako zati berdea (inausketa-hondarrak eta lorezaintzakoak) baita hondakin-uren araztegian sortutako lohien zati bat ere.

3. jarduera-proposamena.Nola banatzen da “hondakinen pastela”? Zuen ustez, sortutako hondakin guztietan zein da ugariena? Janari-hondarrek ezertarako balio dute? Ikasgela honetako zenbatek ikusi duzue inoiz konposta? Eta zenbatek egin duzue? Nola egiten da? Nolakoa da? Zertarako erabiltzen da?

Ikusaurrekografikoa

• PAPERAREN ETA KARTOIAREN PANELA

Pisuari erreparatuta, sortzen den bigarren hondakin nagusia papera eta kartoia da. Hondakin hori bereziki handia da ikastetxeetan. Papera zuhaitzen zelulosaren landare-zuntzetatik ateratzen da. Munduan kontsumitzen den zuraren % 14 papera egiteko erabiltzen da. Tona bat paper birjin egiteko tamaina ertaineko 12 eta 16 zuhaitz bitartean, 500.000 bat litro ur eta 300 kg petrolio baino gehiago erabili behar dira. Horrez gain, tona bat paper birziklatu ateratzeko, hondakinak biltzen direnetik produktua banatu arte, 1,8 tona CO2 baliokide isurtzen dira, CeroCo2 Fondoaren arabera.

Erakusketako testuak

BIRZIKLATZEARI ESKER, ZEREAL KUTXEK BADUTE ZERESANA

Papera zuhaitzen zelulosaren landare-zuntzetatik ateratzen da.

Papera fabrikatzeko prozesuak munduan erabiltzen den zuraren % 14 kontsumitzen du.

Nafarroan batez beste urtean berreskuratzen dugun 30.000 tona paperi esker, zabortegian 235 igerileku olinpiko betetzeko adina zabor aurreztu ahal izan dugu.

Bazenekien… birziklatutako 8 zereal-kutxari esker, liburu bat inprimatzeko behar den papera lortzen dugula?

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 7

“Tona bat paper egiteko honako hau behar da”. Iturria: http://ticpp.unimet.edu.ve/cienciayporque/html/lecturasyexperimentos/lecturas/teoria_reciclaje.htm

Grafiko hau 3. eranskinean dago eskuragarri

Paper eta kartoi birziklatuak egiteko, erabilitako papera zatitu, uretan beratu, likidotu, prentsatu eta lehortu egiten da. Prozesuan lehengai, ura eta energia asko aurrezten dira, birziklatu gabeko paperarekin alderatuta. Paper-birziklatzeari esker, horretarako erabilitako zur kopurua murrizteaz gain, 235 igerileku olinpikoren tokia aurreztu ahal izan dugu zabortegian.

Datu interesgarri bat: 8 zereal-kutxa birziklatuz gero, liburu bat inprimatzeko behar den papera lor dezakegu.

4. jarduera-proposamena.Pentsa itzazue, herritarrak garen aldetik, hainbeste zuhaitz ebaki behar ez izateko etxean, ikastetxean edo kalean bete ditzakegun hiru ekintza.

Paper birziklatua erabiltzea, papera bi aldeetatik erabiltzea, komuneko edo sukaldeko papera neurriz erabiltzea, paperezko ezpainzapi eta musuzapi gutxiago erabiltzea.

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 8

Plastikoak natura-baliabide ez-berriztagarriak (petrolioa eta ikatza) erabiliz, edo, bestela, sintetikoki fabrikatzen dira. Briken % 75 kartoia da, % 20 polietilenoa eta % 5 aluminioa. Metalei dagokienez, haietako batzuk egoera puruan daude naturan, baina gehienak mineralen nahasturak dira.

Ontzi mota askotan aluminioa erabiltzen da (metalezko ontzietan, briketan, botilen barruko estalkietan…) eta hori bauxita deritzon arrokatik ateratzen da. Ontzi berrien produkzioak eta ez birziklatzeak lehengai hori erauztea eragiten dute eta, ondorioz, ingurumena kaltetu egiten da.

Metalezko ontziak oso birziklagarriak izan daitezke; izan ere, zati gehiena urtu eta berriz prozesatu ahal da, metal berriak sortzeko. Gainera, metalak birziklatzeak energia ugari aurrezten du, metal zaharrek urtzeko tenperatura txikiagoa behar dutelako lehengaiek baino. Adibidez, 80 lata birziklatuz, bizikleta-hagun bat fabrika dezakegu.

Plastikoaren aroan bizi gara. 50 plastiko mota inguru daude eta horiei hainbat eta hainbat erabilera ematen dizkiegu. Birziklatzen direnean beste zerbait bihurtzen dira, gehienetan jatorriz izan zirenarekin zerikusirik ez duena.

Briken kasuan, materialak bereizi eta bakoitza bere aldetik birzikla daiteke; edo, bestela, ontzi guztia birrindu ondoren, berotu eta prentsatzeko prozesua ezar dakioke; horren emaitza aglomeratuzko plantxak dira, altzari, estaldura eta abarretan erabiltzeko.

Erakusketako testuak

BIRZIKLATZEARI ESKER, LATAK ABIADA BIZIAN DOAZ

Bauxita erauzten denean, ingurumena narriatu eta lehengaiak xahutzen dira.

Bauxita da aluminioaren lehengaia, eta metalezko ontzi askotan eta briketan egon ohi da.

Nafarroan urtean berreskuratutako ia 8.000 tonei esker, 14.000 tona CO2 isurtzea saihestu dugu.

Bazenekien… 80 lata erabiliz, bizikleta-hagun bat fabrika dezakegula?

• PLASTIKOZKO ONTZI, METALEZKO ONTZI ETA BRIKEN PANELA

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 9

Grafiko hau 4. eranskinean dago eskuragarri

5. jarduera-proposamena.Ontziez gain, asma itzazue plastikoei eman ahal dizkiegun beste 3 erabilera. Eztabaida ezazue. Eztabaidarako grafiko erabil daiteke; bertan ikus daitekeenez, fabrikatzen den plastiko gehiena ontziak egiteko erabiltzen da; horregatik da hain garrantzitsua birziklatzea.

Erakusketako testuak

BIRZIKLATZEAR ESKER, BOTILA BETI ERDI BETETA EGONGO DA

Silizio-harea meategietan erauzten da, energia handia xahutzen duen prozesu baten bidez. Beira egiten denean, sufre- eta nitrogeno-oxidoak isurtzen dira, eta metal pisutsuak (adibidez beruna edo artsenikoa) izan ditzaketen partikulak ere bai. Nafarroan 43.000 botila egiteko behar den beira kantitatea berreskuratzen da urtean. Bazenekien… 4 botila birziklatuz, hozkailua egun osoan piztuta mantentzeko behar den energia aurrezten duzula?

• BEIRAREN PANELA

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 10

Beiraren osagai nagusia silizio-harea da (kristaldu egiten da); horri potasio kloruroa gehitzen zaio (fusioa laguntzen du), baita kareharria ere (erresistentzia ematen dio).

Beira berria egiteko, osagai horiek urtu egiten dira labe berezietan, oso tenperatura handietan (1.500 °C), eta horrela likido lodia lortzen da. Horri forma eman eta hozten uzten da gero. Silizio-harea meategietan erauzteko prozesuak energia ugari behar du; gainera, prozesu horretan oso gas eta partikula kutsatzaileak sortzen dira.

Beira materialik errazenetako bat da birziklatzen. Beira birziklatua egiteko, ontziak garbitu eta etiketak eta estalkiak kentzen dira. Ondoren birrindu eta lortzen den beira-hautsa (kaltzina) urtu egiten da. Kaltzinak urtzeko tenperatura txikiagoa behar du lehengaiek baino. Horregatik, birziklatzeak energia asko aurrezten du.

Nafarroan, 43.000 botila egiteko behar den beira berreskuratzen da urtean.

Datua: 4 botila birziklatuz, hozkailua egun osoan piztuta mantentzeko behar den energia aurrezten da.

7. jarduera-proposamena.Egia ala gezurra (Ecovidrioren datuen arabera). Esaldiak irakurri eta marra irudikari bat marraztuko dugu: baieztapena egiazkoa dela uste dutenak marraren eskuinaldean jarriko dira, eta gezurra dela uste dutenak ezkerraldean. Baieztapen bakoitzaren ondoren, erantzun zuzena eman eta eztabaidatuko da.

* Ehun urte baino gehiago ematen ditu.** 1.000 kg zabor gutxiago dira.*** Airearen kutsadura % 20 murrizten da, erregai gutxiago erretzen delako.

Botila batek ehun urte ematen du degradatzeko* X

Botila bat birziklatuz, 100 W-ko bonbilla bat ordubetezpiztuta egoteko adinako energia aurrezten da.

4 botila birziklatuz, hozkailua egun osoan piztutamantentzeko adinako energia aurrezten da.

Botilak birziklatuz, lehengaiak aurreztu eta erauzketakeragindako lur-higadura murrizten da.

3.000 botila birziklatuz 100 kg zabor gutxiago sortzen dira** X

Tona bat beira birziklatuz, airearen kutsadura % 20handitzen da, ontziak egiteko erregai gehiago erretzen Xbaita***

Beira materialik errazenetako bat da birziklatzen. X

Egia Gezurra

X

X

X

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 11

Erakusketako testuak

BIRZIKLATZEARI ESKER, ETXEKO TRESNA ELEKTRIKOEK BIZITZA LUZEA DUTE

TEEHetan orotariko materialak aurki daitezke. Horietako asko birziklatu egin daitezke (plastikoak, metalak, etab.), baina beste elementu asko oso kutsagarriak izan daitezke (merkurioa, fosforoa etab.), baldin eta ez badira egoki tratatzen. TEEHak abiada bizian ugalduz doaz, besteak beste, aurrerakuntza teknologikoak etengabeak direlako. Nafarroan urtean biltzen diren 2.000 tonatik gora TEEHetatik, zati bat berriz erabiltzen da, eta beste zati bat birziklatu egiten da. Kafe-makina elektriko baten % 97,7 berreskuratu egin daiteke. % 2,3 baizik ez da hondakina.

TEEHak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak dira. Batetik bestera osaera desberdina izan dezaketen arren, guzti-guztiek plastikoa eta metal mota batzuk dituzte beren osagaien artean. Osagai horietako batzuk erraz birzikla daitezke eta beste batzuek, berriz, tratamendu egokia behar dute, oso arriskutsuak baitira (merkurioa, beruna eta kadmioa).

TEEHen ezaugarria abiada bizian ugaltzea da, merkatuan eskari handia dutelako.

Egindako kalkuluen arabera, pertsona bakoitzak 14 kg TEEH sorrarazten du urtean, hau da, garbigailu baten ¼, telebista baten ½, ordenagailu-pantaila bat edo hozkailu baten ¼, AERESSen (Ekonomia Sozialeko eta Solidarioko Berreskuratzaileen Elkartea) arabera. Baztertutako TEEH askok ondo funtzionatzen dute (botatzen diren telefono mugikorren % 80k ondo funtzionatzen du, Tragamovil fundazioaren datuen arabera).

Tresna horiek berrerabiltzeari begira, biltzeko sistemak garrantzi handia du. Zenbat eta hobeto bildu eta garraiatu, berrerabiltzeko aukera hobea izango dute. Ildo horretan, TEEH eta tamaina handiko hondakinen atez ateko bilketak –Traperos de Emaus Fundazioaren bidez egiten da mankomunitate askotan – berrerabiltze-maila egokia ahalbidetzen du.

Nafarroan urtean biltzen diren 2.000 tonatik gora TEEHetatik, zati bat berriz erabiltzen da (hau da, garbitu eta konpondu ondoren, bigarren eskukoen saltokitan saltzen dira), eta beste zati bat birziklatu egiten da. Horretarako, TEEHei tratamendu bat egiten zaie aurrena, osagai arriskutsuak kentzeko. Ondoren, osagai guztiak bereizten dira, pieza gisa erabiltzeko edo birziklatzeko. Lan hori egiten du Aspace Nafarroa Enplegurako Fundazioak, hozkailuak eta telebistak birziklatzeko Agoitzen duen ECOINTEGRA plantan.

• TEEHen PANELA

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 12

Eztabaidarako datuak:

Taula egiteko Ecointegra fundazioaren datuak erabili dira (hozkailuak eta telebistak birziklatzen ditu).

Taula egiteko Traperos de Emaus fundazioaren datuak erabili dira.

8. jarduera-proposamena.Kalkulatu zenbat tresna elektriko edo elektroniko (pilaz edo entxufez funtzionatzen dutenak) dituzuen etxean. Zenbat dira berriak, azken urtean erosiak? Orain, pentsaezazue ikastetxean dituzuen tresna elektriko eta elektronikoetan. Aipa itzazue atera direnak eta erabaki nora joango diren, behin TEEH bihurtuta.

Tratatutako 1.000 hozkailu = 22.000 kg burdina

9.350 kg plastiko 7.700 kg poliuretano 1.600 kg aluminio 1.100 kg kobre

300 kg CFC

Tratatutako 1.000 hozkailu = 17,4 tona CO2 gutxiago atmosferan

Tratatutako 1.000 garbigailu = 6.717 kg motor 672 kg kobrezko kable 35.714 kg burdina 3.300 kg plastiko eta goma 921,19 kg karter-aluminio 923,33 kg kristal

56,90 kg 1990. urtearen ondoren-go kondentsadore (oliorik eta PCBrik gabe)

10,24 kg olioa izan lezakeen kondentsadore

34,76 kg PCBak izan litzakeen kondentsadore

20.000 kg hormigoi

Tratatutako 1.000 garbigailu = 65 tona CO2 GUTXIAGO atmosferan

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 13

3. BLOKEA. EDUKIONTZIAK

Erakundeen informazioa ematen digute: Mankomunitateena, Nafarroako Gobernuarena, Gestio Sistema integratuarena (GSI) eta hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gainerako erakundeena.

Hainbat erakundek –Gobernuak , Mankomunitateek, Gestio Sistema integratuak eta Partzuergoak– hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko azpiegiturak jartzen dituzte gure esku.

Nafarroan hogei urte baino gehiago egin ditugu birziklatzearen aldeko apustuan.

Gaikako bilketa beirarekin hasi zen, 1988an, mankomunitateak sortu aurretik.

Nafarroako lehen Hondakin Plana argitaratu ondoren, mankomunitateak eratu eta gaika biltzeari ekin zioten. Lehenak Montejurrakoa eta Iruñerrikoa izan ziren; horiek, 1990ean hasi ziren materia organikoa eta inorganikoa bereizita biltzen. Pixkanaka, gaikako bilketa Nafarroa osoan hedatzen joan zen eta, ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 1997ko Legea indarrean jarri ondoren, gure kaleak edukiontzi desberdinez bete ziren: urdina paperarentzat eta kartoiarentzat, horia ontzientzat, iglua beirarentzat eta berdea materia organikoarentzat eta gainerakoarentzat (Montejurran izan ezik, hor marroia baita eta materia organikoarentzat soilik; horia, berriz, ontzientzat eta gainerakoentzat). Egoera hori laster aldaraziko du araudiak, hain zuzen Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuak, 2020rako hondakin biologikoen % 50 bereizita bildu beharra dagoela jasotzen baitu.

Etxeko hondakinak edukiontzietara bota ondoren, haien bidaia hasten da: tratamendu-plantetara eramaten dituzte, eta, handik, birziklatze-plantetara, kontsumo-ziklora itzuliko diren produktuak egiteko, esaterako paper birziklatua.

Municheko IFAT ENTSORGA

• Metal preziatu kopuru berdina dago 41 telefono mugikorretan eta tona bat urre-mineralean.

• Informatika industriakurteanmunduosoanekoiztendenkobaltoaren%15, ustiatzenden paladioaren % 13 eta erauzten den urrearen eta zilarraren % 3 kontsumitzen ditu.

• Tonabatordenagailuenzirkuituinprimatukoplakak250gramourreditu.• Kafe-makinaelektrikobaten%97,7berrerabiliegindaiteke.%2,3baizikezdahondakina.• Etxetresnaelektrikohandietakomaterialen%80rainoberreskuradaiteke.

BONBILLAK ETA FLUORESZENTEA (Ambilampen datuak)

• Bonbillabatenbeirabirziklatuz,autobatekegunetaerdianzirkulatuzisuritakoadinako CO2 isurtzea eragozten da. Beiraz gain, bonbillek merkurioa, plastikoa eta metala dute.

• 28milioibonbillabirziklatuz,300.000tonaCO2gutxiagoisurikodiraatmosferara.• 55milioilanparaAskatasunarenEstatuahalako36dira.• 55milioilanpara654.966tonametrikoCO2adinakoakdira.

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 14

1. Etxean bereizi eta gaika biltzea: Gure etxean hondakinak bereizi ondoren, gaika biltzeko dagozkien puntuetan utzi behar ditugu. Beira eta papera eta kartoia zuzen-zuzenean joaten dira birziklatze-industriara. TEEHak, pilak, tamaina handikoak, hondakin bereziak, botikak etab. baimendutako kudeatzaileetara bideratzen dira. Etxeko konpostatzea eginez gero, materia organikoak kalitateko konposta egiteko balio du.

2. Garraioa eta transferentzia: Edukiontzietan utzitako ontziak, materia organikoa eta gainerakoa bilketa-kamioiak jaso eta transferentzia-estaziora edo -plantara eramaten ditu. Hondakinak jasotzeko planta horiek herri eta hiri handien inguruetan kokatu ohi dira. Bilketa-kamioi txikiek hondakinak planta horietan utzi eta, haietatik, tratamendu-zentroetara garraiatuko dira ibilgailu handiagoetan.

Iruñerriko Mankomunitatea izan ezik, Nafarroako gainerako mankomunitateak Hondakinak Kudeatzeko Partzuergoan sartuta daude. Hiri-hondakinen tratamenduari irtenbide homogeneoa emateko helburuarekin sortu zen, hondakinen transferentzia-estazioekin garraioa antolatuz eta tratamendu planten ahalmena aprobetxatuz. Hiru transferentzia-planta daude: Pirinio aldekoa Zangozan kokatuta dago eta Zangozako, 10. eskualdeko, Bidausiko eta Ezka-Zaraitzuko mankomunitateetako hondakinak kudeatzen ditu; Erdialdekoak, berriz, Mairagako Mankomunitateko hondakinak eta Izarbeibarreko Mankomunitateko hondakinen zati bat kudeatzen ditu; azkenik, Sakanako transferentzia-plantak Goi Araxeseko, Mendialdeko eta Sakanako bertako hondakinak kudeatzen ditu.

Bestalde, Nafarroako iparraldeko transferentzia-planta proiektu-fasean dago une hauetan; Donezteben kokatuko da eta Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango mankomunitateei emango die zerbitzua.

3. Tratamendua eta balorizazioa: Tratamendu-zentroetan, alde batetik, ontziak hautatu eta berreskuratu egiten dira; ondoren, dagozkien fabriketara eramaten

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 15

dira, birziklatu eta material berriak ekoizteko. Beste aldetik, matera organikoa konpostatzearen bidez (adibidez, Carcarreko plantan, Montejurran) edo biometanizatzearen bidez (Culebreteko plantan, Tuteran) tratatzen da. Konpostatze-plantetan ateratako konposta nekazaritzarako erabiltzen da.

Beraz, bi bide horiek erabiliz lortutako materialak gure etxeetara itzultzen dira eta, horrela, zikloa itxi egiten da.

Azkoiengo ontziak bereizteko plantak Goi Araxeseko, Mairagako, Mendialdeko, Goi Erriberako, Zangozako, Sakanako eta Izarbeibarreko mankomunitateetako ontziak jasotzen ditu, eta birziklatze-industriara eramateko prozesatzen ditu. Gongorako hiri-hondakinak tratatzeko zentroak, berriz, Bortzirietako, Malerrekako, Baztango eta Iruñerriko ontziak eta materia organikoa jasotzen ditu. Carcarreko plantan Estellerriko hondakinak tratatzen dira, eta Culebreteko plantan Goi Araxeseko, Mairagako, Mendialdeko, Erriberako, Goi Erriberako, Zangozako, Sakanako eta Izarbeibarreko mankomunitateetako materia organikoa eta Erriberako ontziak jasotzen dira.

4. Ezabatzea: Aprobetxatu ezin den gainerakoa, konpostatze-plantetatik zein

hautatze- eta berreskuratze-plantetatik datorrena, zabortegi kontrolatuetan lurperatuko da. Hiri-hondakinak lurperatzeko hiru zabortegi daude: Gongorakoa, Iruñerrian; Culebretekoa, Erriberan; eta Carcarrekoa, Montejurran. Horietan, zaborra deskonposatzen denean isuritako gasak eta likidoak –lixibatuak– jaso eta kontrolatu egiten dira.

Urtez urte, Nafarroak hobetu egin du materialen berreskurapenari buruzko datuak.

Ontzi eta beira gehien birziklatzen dituen erkidegoetako bat da. Hala ere, hobetzen jarraitu beharra dago oraindik, legediak ezarritako helburuak betetzeko, batez ere beiraren (% 55,22 birziklatzen da eta % 60 da helburua) eta metalen (% 43,9 birziklatzen da eta % 50 da helburua) kasuetan.

9. jarduera-proposamena.Aipatutakoez gain, hondakinak jasotzeko beste sistemarik ezagutzen duzue?Zer jasotzen da?Beste sistema bat garbigunea da (batzuetan mugikorra da, esaterako furgoneta bat). Leku horretara edonor joan daiteke bere etxeko hondakin arriskutsuak (pinturak, CDak, tonerrak, erabilitako olioa...) eta tresna elektriko edo elektronikoak uztera.Badira bestelako hondakinak bereizi eta birziklatzeko beste bilketa-sistema batzuk, adibidez honako hauek: olioa (garbiguneetan edo laranja koloreko edukiontzietan), arropa eta onetakoak (garbiguneetan edo edukiontzietan) eta tamaina handikoak, esaterako altzariak, jostailuak, etxetresna elektrikoak etab. (etxez etxeko zerbitzuaren bidez).

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 16

4. BLOKEA. PUZZLE ZENTRALA

Hondakinen eragina murrizteko zer egin dezakegun aholkatzen digu.

Ziurtatu hondakinek bide egokia hartzen dutela. Hondakinak “ondo tratatzen” baditugu, aukera bat izan daitezke: enplegua sortu eta gure planeta zaindu egite da.

Bereizi ondo zure hondakinak eta utzi dagozkien edukiontzietan; erabili tamaina handikoak biltzeko zerbitzua edo mankomunitateak zure esku jartzen duen garbigunea.

Hondakinak zuzen tratatzen baditugu, honako aukera hauek sorraraziko ditugu:

• Haietakoaskoribestebizitzabatemateko.Bigarrenerabileraemangodieguberrerabilerari eta birziklatzeari esker.

• Gizarte-erakundeekbazterketanerortzekoarriskuandaudenpertsonentzakoenpleguasortzen jarraitzeko.

• Haienosagaiakberreskuratuetabirziklatzeko.

10. jarduera-proposamena.Erakusketa amaitutakoan, nola arindu da gure motxilaren pisua? Emango zenukete (banaka edo taldeka) gure hondakinak zuzen tratatzeko arrazoi bat? Zergatik da garrantzitsua hondakinen tratamendu egokia? Zer irabaziko dugu? Eman adibideak.Erantzunak eztabaidatu eta erakusketa guztiaren laburpena egingo dugu. Punturik garrantzitsuenak horma-irudi batean idatziko ditugu, ikastetxearen izenarekin eta ikasleen mailarekin batera. Horma-irudi guztiak ikusgai jarriko dira erakusketarekin batera.

Iradokizuna: Panelen informazioa ikasgelan sakondu ahal da, Nafarroako hondakin-kudeaketari buruz etab. (ikus crana.org)

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 17

Material hauek erabili behar badituzu, mesedez, inprimatu berrerabilitako eta birziklatutako

paperean.

1. ERANSKINA

Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak

HondakinakkudeatzekoMankomunitateak

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 18

2. ERANSKINA

Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak

HondakinakkudeatzekoMankomunitateak

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 19

3. ERANSKINA

Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak

HondakinakkudeatzekoMankomunitateak

“Tona bat paper egiteko honako hau behar da”. Iturria:http://ticpp.unimet.edu.ve/cienciayporque/html/lecturasyexperimentos/lecturas/teoria_reciclaje.htm

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 20

Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak

HondakinakkudeatzekoMankomunitateak

4. ERANSKINA

Bigarren hezkuntzako bisitaren gidoia. Erakusketa ibiltaria. Zure hondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu 21

5. ERANSKINA

Sustatzileak Garaitzaileak Laguntzaileak

HondakinakkudeatzekoMankomunitateak