O H A R R A K / A G EN D A - zurriolaikastola.eus · Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da,...

1
Atzo burutu zen Hurrako Areto Nagusian Ikastolako Urteroko Batzarra. Aurreko ikasturteko emaitzak eta ikasturte honetako helburu, erronka eta aurrekontuaren berri eman zen. Egindako bozketen emaitzak honako hauek dira. Mila esker parte hartu zenuten bazkide guztioi. Barne Araudiaren aldaketa Azaroaren 19an bildutako azken Eskola Kontseiluak Ikastolako Barne Araudiaren berregokitzapen batzuk onartu zituen, besteak beste. Egokitzapen hauek, batez ere, mugikorraren erabilerari buruz proposatutako azken jardunbideak jasotzen dituzte (Agiri osoa irakurtzeko betarik ez duenak aski luke 46. orrialdetik aurrerako Eguneroko Arauak izeneko eranskinari erreparatzea). Kamiseten eskabidea opor aurretik Momentuz kamiseten zuzeneko salmenta eten dugunez, inprimaki hau beteta zuen eskabideak bidera ditzakezue. Oporrak pasa bitartean, osteguna izango da jasotzeko azken eguna (ohiko idazkaritza ordutegian). Ordainketa bertan egin beharko da. Izen-emate hurrenkerak izango du lehentasuna, izakinak agortuz gero. Hizkuntza neurketak Urtero egin ohi ditugun hizkuntz neurketak aurreratu eta Euskaraldia eta Euskararen Egunaren biharamunetan egin ditugu. Neurketa hauek ikasleek beraiek egindakoak dira ohiko prozeduraz eta sarrera, ataria eta irteera aldiak hartu dira kontutan. LH, DBH eta Batxilergoko ikasleen gelaz kanpoko hizkuntz erabilera neurtu da oraingo honetan. Emaitzak batere gogobetezkoak ez izan arren, aurreko neurketarekiko hobekuntza agertarazi dute. Horretaz gain, nabarmentzekoa da Batxilergoko ikasleen emaitzen hobekuntza. Txistor-giroan San Tomas ospakizunen bezperan, abenduak 20, urteroko ekintzak egingo dira. Hurran DBH4ko ikasleek DBHko gainontzeko kideei hamaiketakoa emango diete. Batxilergoko ikasleek beraien kideei banatuko diete hamaiketakoa, baita DBH4koei ere. Ondoren, Batxi2ko ikasleek show-a egingo dute. Goizez, Soroan gaztain-jatea eta Olentzeroren bisita izango dira. Arratsaldez, HH eta LHkoek DBH4ko sukaldarien bisita izango dute. Giroa pizteko baserritarrez janztea eskatzen dizuegu. Abenduaren 21ean ikastolak salmenta postua izango du Txofren eta Sarriegi plazan (3.a). LH igerian GKAIrekin Azken urteotan bezalaxe, aurten ere Kiroletako zikloko ikasleek LH3 eta 4koei igerian irakasteari ekin diete. Aurten 50. urteurrena ospatzeko, igeriketa txano polit askoak banatu ditugu. DBHko irteerak Aurreko asteartean DBHko ikasleek zenbait txango egin zituzten. DBH1ekoak Eureka! Zientzia Museoan izan ziren, DBH2koak Amaiurren, DBH3koak Igartubeitin eta DBH4koak, berriz, Bilbon. Zineteken 3. saioa Asteazkenean, denboraldi honetako Zineteken 3. saioa izan zen Orona Fundazioan. Bertan, Flawless (Un Plan Brillante) filma proiektatu zen eta Batxi 1eko ekonomiako gure ikasleek parte hartu zuten. DUELA 50 URTE... Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da, gerora EHUko Zientzia eta Teknologien fakultatea izango dena. Pentagonoa, Gerra Hotzaren arriskuak saihestearren, ordenagailuak sarean interkonektatzen hasten da sistematikoki. Gerora, lan-modu hau beste eremuetara zabalduko da. OHARRAK / AGENDA: HH-LH: Azken eguneko antolaketa. Abenduak 20. Zirkularra. LH3-4: Igeriketa ikastaroa. Abenduak 17-19. Zirkularra. Zurrimendi: Abenduko irteera. Xiberoko Ikastolen alde: Gabonetako saskiak. Manteo Kiroldegia: Gabonetako eskaintza (HH-DBH2). Groseko Haurtxokoa & Gaztelekua: Abendua + Gabonak programazioa. Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587

Transcript of O H A R R A K / A G EN D A - zurriolaikastola.eus · Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da,...

Page 1: O H A R R A K / A G EN D A - zurriolaikastola.eus · Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da, gerora EHUko Zientzia eta Teknologien fakultatea izango dena. Pentagonoa, G e r r a Ho

Atzo burutu zen Hurrako Areto Nagusian Ikastolako Urteroko Batzarra. Aurrekoikasturteko emaitzak eta ikasturte honetako helburu, erronka eta aurrekontuaren

berri eman zen. Egindako bozketen emaitzak honako hauek dira. Mila esker partehartu zenuten bazkide guztioi.

Barne AraudiarenaldaketaAzaroaren 19an bildutako azkenEskola Kontseiluak Ikastolako BarneAraudiaren berregokitzapen batzukonartu zituen, besteak beste.Egokitzapen hauek, batez ere,mugikorraren erabilerari buruzproposatutako azken jardunbideakjasotzen dituzte (Agiri osoairakurtzeko betarik ez duenak askiluke 46. orrialdetik aurrerakoEguneroko Arauak izenekoeranskinari erreparatzea).

Kamiseteneskabidea oporaurretikMomentuz kamiseten zuzenekosalmenta eten dugunez, inprimakihau beteta zuen eskabideak bideraditzakezue. Oporrak pasa bitartean,osteguna izango da jasotzekoazken eguna (ohiko idazkaritzaordutegian). Ordainketa bertan eginbeharko da. Izen-ematehurrenkerak izango du lehentasuna,izakinak agortuz gero.

Hizkuntza neurketakUrtero egin ohi ditugun hizkuntzneurketak aurreratu eta Euskaraldiaeta Euskararen Egunarenbiharamunetan egin ditugu.Neurketa hauek ikasleek beraiekegindakoak dira ohiko prozedurazeta sarrera, ataria eta irteera aldiakhartu dira kontutan. LH, DBH etaBatxilergoko ikasleen gelazkanpoko hizkuntz erabilera neurtu daoraingo honetan. Emaitzak bateregogobetezkoak ez izan arren,aurreko neurketarekiko hobekuntzaagertarazi dute. Horretaz gain,nabarmentzekoa da Batxilergokoikasleen emaitzen hobekuntza.

Txistor-giroanSan Tomas ospakizunen bezperan,abenduak 20, urteroko ekintzakegingo dira. Hurran DBH4ko ikasleek DBHkogainontzeko kideei hamaiketakoaemango diete. Batxilergoko ikasleekberaien kideei banatuko dietehamaiketakoa, baita DBH4koei ere.Ondoren, Batxi2ko ikasleek show-aegingo dute. Goizez, Soroangaztain-jatea eta Olentzeroren bisitaizango dira. Arratsaldez, HH etaLHkoek DBH4ko sukaldarien bisitaizango dute. Giroa pizteko baserritarrez janzteaeskatzen dizuegu. Abenduaren 21ean ikastolaksalmenta postua izango du Txofreneta Sarriegi plazan (3.a).

LH igerianGKAIrekinAzken urteotan bezalaxe, aurten ereKiroletako zikloko ikasleek LH3 eta4koei igerian irakasteari ekin diete.Aurten 50. urteurrena ospatzeko,igeriketa txano polit askoak banatuditugu.

DBHko irteerakAurreko asteartean DBHko ikasleekzenbait txango egin zituzten.DBH1ekoak Eureka! ZientziaMuseoan izan ziren, DBH2koakAmaiurren, DBH3koak Igartubeitineta DBH4koak, berriz, Bilbon.

Zineteken 3. saioaAsteazkenean, denboraldi honetakoZineteken 3. saioa izan zen OronaFundazioan. Bertan, Flawless (UnPlan Brillante) filma proiektatu zeneta Batxi 1eko ekonomiako gureikasleek parte hartu zuten.

DUELA 50 URTE...

Bilbon, Zientzien fakultatea sortzen da, gerora EHUko Zientzia etaTeknologien fakultatea izango dena.Pentagonoa, Gerra Hotzaren arriskuak saihestearren, ordenagailuak sareaninterkonektatzen hasten da sistematikoki. Gerora, lan-modu hau besteeremuetara zabalduko da.

OHARRAK / AGENDA:HH-LH: Azken eguneko antolaketa. Abenduak 20. Zirkularra.LH3-4: Igeriketa ikastaroa. Abenduak 17-19. Zirkularra.Zurrimendi: Abenduko irteera.Xiberoko Ikastolen alde: Gabonetako saskiak.Manteo Kiroldegia: Gabonetako eskaintza (HH-DBH2).Groseko Haurtxokoa & Gaztelekua: Abendua + Gabonakprogramazioa.

Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587