GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN...

14
www.ehu.eus GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO GRADUAK Ikus-entzunezko Komunikazioa Kazetaritza Publizitatea eta Harreman Publikoak Soziologia Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa

Transcript of GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN...

Page 1: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

www.ehu.eus

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO GRADUAKIkus-entzunezko Komunikazioa Kazetaritza Publizitatea eta Harreman Publikoak Soziologia Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 1 13/12/16 13:23

Page 2: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKASTEGIAREN AURKEZPENA

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago, Leioa-Erandio eremuan. 1981ean sortu zen eta gaur egun, 2.500 bat ikaslerekin, UPV/EHUko fakultaterik handienetako bat da. Bertan bost gradu ematen dira: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Soziologia, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa.

AZPIEGITURAK

IRAKASKUNTZARAKO GUNEAK• 35 ikasgela, ikus-entzunezko tresneriaz hornituak.• 16 mintegi, ikus-entzunezko tresneriaz hornituak.• 10 ordenagailu gela, praktikak egiteko.

IKASLEEK BEREN KABUZ ERABILTZEKO GUNEAK• Banaka ikasteko gela• Talde lanerako gela• Ordenagailu gela irekia• Ikertum gela, bigarren zikloko ikertzaileentzat• Bideoteka

LABORATEGI BEREZIAKHiru irrati laborategi, bi argazki laborategi, bi telebista plato, bideo digitala editatzeko 45 postu, bideo digital postprodukzioko bost laborategi, audio digital postproduzioko laborategi bat eta bideoa eta audioa grabatzeko ENG 26 ekipo oso.• Catilab, telefono bidezko inkestak egiteko eta analisi soziologikorako bestelako teknikak garatzeko hardware eta softwarez hornitua• Gesell, audio eta bideo kameren bitartez giza portaeraren bilakaera behatzeko prestatua

BESTE GUNE BATZUK• Mailegua. Lan praktikoak egiteko espazioak erreserbatu eta ikus-entzunezko materialak (kamerak, fokuak, mikroak...) maileguan hartzeko zerbitzua.• Auditorioa. 135 lagunentzako tokia dauka eta aldibereko itzulpenerako hiru kabina. Bertan egiten dira hitzaldiak, ikastaroak, tesien defentsak, eta abar.• Jantoki ekipatua ikasle guztien eskura

HARREMANETARAKOGizarte eta Komunikazio Zientzien FakultateaSarriena auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)

Telefonoa: 94 601 23 53Posta elektronikoa: [email protected]/gkz-csc

2

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 2 13/12/16 13:23

Page 3: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

ELEANIZTASUNAOinarrizko eta nahitaezko irakasgai guztiak eta hautazkoetako batzuk autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dituzu, euskaraz eta gaztelaniaz. Gradu Amaierako Lana bi hizkuntza horietako edozeinetan egin dezakezu.

Gainera, Fakultateak parte hartzen du UPV/EHUren Eleaniztasun Planean, eta ikasturtez ikasturte gero eta irakasgai gehiago eskaintzen ditu ingelesez, frantsesez eta italieraz

MUGIKORTASUN PROGRAMAKBigarren mailatik aurrera, bi mugikortasun programatan parte hartu ahal izango duzu, ikasteko egonaldiak egiteko Fakultatearekin hitzarmena duten atzerriko 100 unibertsitateetakoren batean edo estatuko beste unibertsitate batzuetan. Ikastaldiaren epea lauhileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke.

1. Erasmus+ Europako unibertsitateetan: Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Italia, Norvegia, Suedia...

2. UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateetan: Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Peru, Txile…

3. Beste Norako Batzuk programa: EAB, Kanada eta Hego Koreako unibertsitateetara joateko.

4. SICUE, estatu espainiarreko unibertsitate nagusien arteko trukerako.

Nazioarteko mugikortasun programetan ingelesez, frantsesez edo alemanez ikasteko aukera izango duzu. Horretarako, hizkuntza horietan gaitasuna daukazula egiaztatu beharko duzu.

PRAKTIKAKLEHEN LAN ESPERIENTZIA

Praktikak borondatezkoak dira eta fakultatearekin hitzarmena duten 600 enpresa edo erakundeetakoren baten errealitatera hurbiltzeko aukera emango dizute. Guztira, 700 plaza baino gehiago eskaintzen dira.

Horrela, zure prestakuntza akademikoa osatzeko eta lan esperientzia eskuratzeko aukera izango duzu, titulazioan ikasitakoarekin zerikusia daukaten lanak eginez hedabideetan, komunikazio eta publizitate agentzietan, ikus-entzunezkoen produktoretan edo enpresa eta erakundeetako komunikazio sailetan, baita gobernuz kanpoko erakundeetan, alderdi politikoetan, merkatua ikertzeko enpresetan eta abarretan ere.

Praktikak hirugarren mailan eta laugarrenean egiten dira, fakultateko irakasleen tutoretzapean, eta haiengatik sei kreditu aitortzen dira, hautazko irakasgaiekin egiten den bezala. Praktika aldiak 180 ordukoak izaten dira gutxienez, eta 450 ordukoak gehienez.

Gainera, ikasleak laneratzeko hainbat programa daude, hala nola, Berriako eta EITBko bekak, Santander bekak, atzerrian praktikak egiteko programa, tituludunentzako Lehen Aukera programa, etab.

200plaza baino gehiago

Europako unibertsitateetan egonaldiak egiteko

350lankidetza hitzarmen baino gehiago

hezkuntzarako lankidetzarako

700plaza baino gehiago

praktiketarako

600erakunde laguntzaile

baino gehiago

40plaza baino gehiago

Latinoamerikako unibertsitateetan egonaldiak egiteko

140plaza baino gehiago estatuko unibertsitateetan egonaldiak

egiteko

3

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 3 13/12/16 13:23

Page 4: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

«Hedabidea da mezua» Marshall McLuhan komunikazioaren teorikoaren sententzia ezaguna seguruenik ez da inoiz izan hain esanguratsua. Ikus-entzunezko komunikazioa azkarren aldatzen ari den arloetako bat da eta horregatik da hain beharrezkoa ikus-entzunezkoen arloko profesional gaitu eta trebatuak egotea.

Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak prestatu egingo zaitu ikus-entzunezko proiektu berritzaileak sortu eta gauzatzeko egungo formatu eta euskarrietan (internet, telebista, irrati digitala eta multimedia eta transmedia teknologia berriak, besteak beste). Bestalde, Ikusizkoen Ikasketetan edo Multimedia Produkzioa eta Errealizazioan espezializatu ahal izango zara, aukeratzen duzun aipamen edo ibilbidearen arabera.

Irrati eta argazki laborategiak, telebista platoak, bideo ediziorako gelak, audio eta bideo digital postprodukzioko laborategiak eta grabaziorako ENG ekipo osoak, ikus-entzunezko komunikazioko espezialista bilakatzeko bidean, zure esku izango dituzun baliabideetako batzuk baino ez dira.

Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien mundua oso gustuko baduzu, eta ikasteko gogotsu eta ikus-entzunezko proiektuek berekin dakartzaten erronketan murgiltzeko prest bazaude, Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua da zure lekua.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Ikus-entzunezko komunikazioaren teoriak ulertu eta praktikan jartzeko, arloko ohitura profesionaletan esperientzia lortzeko, gertaerak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan aztertu eta baloratzeko, ikus-entzunezko komunikazioko eduki eta prozesuak garatzeko, iturri desberdinetako informazioa aztertzeko, erraztasun eta eraginkortasunez komunikatzeko, talde lanerako gaitasunak garatzeko, eta ikus-entzunezko arazoei aurre egiteko irtenbide sortzaileak aplikatzeko.

Irteera profesionalak:Hedabideetan, produktoretan, multimedia enpresetan eta komunikazio agentzietan, besteak beste:• Ikus-entzunezkoen zuzendaritza eta errealizazioa• Ikus-entzunezkoen produkzioa eta kudeaketa• Ikus-entzunezko edizioa eta postprodukzioa• Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien sorrera eta garapena• Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien programazioa• Gidoigintza • Kamera eta soinu operadoreaEta irakaskuntzan eta ikerketan ere.

4

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 4 13/12/16 13:23

Page 5: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 54 kreditu + nahitaezko 6 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 30 kreditu + nahitaezko 30 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 30 kreditu + hautazko 30 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 30 kreditu + hautazko 18 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 12 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Berrien Idazkera Prentsan• Gaztelaniaren/Euskararen Erabilerak Komunikabideetan• Ikus-entzunezko Hizkuntza• Ingurune Ekonomikoaren Analisia• Komunikazio Komertziala, Korporatiboa eta Instituzionala

• Ikus-entzunezko Narratiba• Ikus-entzunezko Sormen Prozesuak• Komunikazio Sistemaren Egitura• Nazioarteko Harremanak• Ziberkazetaritzako Idazkera

• Errealizazioa I• Gidoigintza I: Fikzioa• Ikusizko Formen Analisia

Hautazkoak• Diskurtso Dokumentalaren Formak (1A)• Zuzendaritza Artistikoa (2A)• Bitartekaritzak eta Komunikazioa

• Ekoizpenaren Kudeaketa• Irrati Ekoizpena eta Errealizazioa• Zinema Klasikoaren Historia

Hautazkoak

• Ikus-entzunezko Diskurtsoak eta beren Dimentsio Mitikoa (1A)• Audio Postprodukzioa (2A)• Bideosormena eta Bestelako Jarduera Esperimentalak (2A)• Internet eta Kultura Industriak• Komunikazioa Euskaraz: Hedabideetarako Hizkuntza Estrategiak

• Gaur Egungo Munduaren Historia• Ikus-entzunezko Sormen Teknikak• Informazio Generoak• Komunikazioa eta Publizitatea: Konbentzitzeko Estrategiak• Komunikazioari Aplikatutako Estatistika

• Dokumentazio Iturrien Kudeaketa• Informazioaren Zuzenbidea• Komunikazioaren Teoriak• Komunikazioko Ikerketa Metodoak• Pentsamendu Politikoaren Historia

• Errealizazioa II• Gidoia II: Ez-fikziozko Programak

Hautazkoak• Estetika Korronte Garaikideak (1A)• Dokumentalen Errealizaziorako Tailerra (2A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Pertsona Arteko eta Taldeko Komunikazioa• Programazio Estrategiak

• Zinema Modernoaren eta Garaikidearen Historia• Komunikazioaren Egungo Joerak

Hautazkoak

• Irudia, Generoa eta Nortasuna (1A)• Zinema Espainiarra: Zinema Nazionalak, Nortasunak eta Erbesteak (1A)• Diseinu Grafikoa eta Multimedia Inguruneak (2A)

AIPAMENAK• Ikusizkoen Ikasketak (1A)• Multimedia Produkzioa eta Errealizazioa (2A)

GRADU AMAIERAKO LANA

5

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 5 13/12/16 13:23

Page 6: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

KAZETARITZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Hedabideak ezinbestekoak izan dira, eta oraindik ere badira, gizarte modernoen funtzionamendua ulertzeko. Egun, informazioak zenbaitetan kezkatzeko moduan gainezka egiten digun honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da komunikazioaren arloko etorkizuneko profesionalentzako kalitatezko prestakuntza.

Kazetaritzako Graduak XXI. mendeko hedabideetan eskatzen diren zeregin profesionalak betetzeko prestatuko zaitu, prestakuntza teoriko sendoa eta erabateko trebakuntza praktikoa etikaren ikuspegitik uztartzen dituen ikasketa plan batekin. Irrati, telebista, prentsa, eta interneteko tresna profesionalak eta multimedia teknologia berriak irizpidez erabiltzen ikasiko duzu.

Eta Komunikazioaren Arloko Zuzendaritzako aipamena eskuratu ahal izango duzu, ibilbide hori interesatzen bazaizu.

Jakingura handiko pertsona bazara, zure inguruan gertatzen dena interesatzen bazaizu, analisi kritikoa posible eta beharrezko dela uste baduzu, historiaren bertsio bakar batekin konformatzen ez bazara eta komunikazioaren mundua oso gustuko baduzu, zalantzarik gabe, Kazetaritzako Gradua gogoko izango duzu.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Komunikazioaren teoriak ulertzeko, gizarte prozesuak eta gertaerak aztertu eta azaltzeko, informazio lanei kazetaritza genero eta formatu desberdinak aplikatzeko, iturri desberdinetako informazioa aztertzeko, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz, hedabide desberdinetako edukien alderdi formal eta estetikoak diseinatzeko, ahoz zein idatziz erraztasun eta eraginkortasunez komunikatzeko, eta informazio edo komunikazio proiektuak behar bezala planifikatzeko eta kudeatzeko.

Irteera profesionalak:Enpresa zein erakundeetako hedabide, produktora, kabinete eta komunikazio agentzietan: • Erredakzioa idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideetan • Programa, erreportaje, gidoi, eta abarren zuzendaritza eta produkzioa• Editore grafikoa• Web atarien kudeaketa eta edizioa• Prentsa bulegoen edo erakundeetako komunikazio bulegoen zuzendaritza• Komunikazioaren arloko aholkularitza• Komunikazioaren arloko zuzendaritza • Transmedia komunikazioa• Multimedia edukien edizioa, produkzioa eta kudeaketa• Interneteko gizarte kazetaritza parte hartzaileaEta irakaskuntzan eta ikerketan ere.

6

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 6 13/12/16 13:23

Page 7: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 48 kreditu + nahitaezko 12 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 12 kreditu + nahitaezko 48 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 36 kreditu + hautazko 24 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 24 kreditu + hautazko 24 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 12 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Berrien Idazkera Prentsan• Gaztelaniaren/Euskararen Erabilerak Komunikabideetan• Ikus-entzunezko Hizkuntza• Ingurune Ekonomikoaren Analisia• Komunikazio Komertziala, Korporatiboa eta Instituzionala

• Berrien Idazkera Irratian• Kazetaritzaren Teknologia• Konstituzio Zuzenbidea• Nazioarteko Harremanak• Ziberkazetaritzako Idazkera

• Fotokazetaritza• Interpretazio Generoak• Kazetaritza Diseinuaren Oinarriak

Hautazkoak• Komunikazioaren Kudeaketa Nazioarteko Erakundeetan (1A)• Infografia• Interneteko Gizarte Kazetaritza Parte-hartzailea• Kazetaritzaren Historia

• Informazio Enpresa• Iritzi Generoak

Hautazkoak

• Komunikazio Publikoaren Zuzendaritza (1A)• Komunikazioa Euskaraz: Hedabideetarako Hizkuntza Estrategiak (euskarako taldea)• Prentsa Edizioa• Tokiko Hedabideak: Informazio Produktua Sortzea

• Gaur Egungo Munduaren Historia• Ikus-entzunezko Sormen Teknikak• Informazio Generoak• Komunikazioa eta Publizitatea: Konbentzitzeko Estrategiak• Komunikazioari Aplikatutako Estatistika

• Berrien Idazkera Telebistan• Dokumentazio Iturrien Kudeaketa• Gizarte Komunikazioaren Historia Orokorra• Informazioaren Zuzenbidea• Komunikazio Teoriak

• Erreporterismoa• Informazio Lokuzioa• Multimedia Edizioa eta Produkzioa

Hautazkoak• Bozeramaileen Prestakuntza (1A)• Harreman Publikoen Teknikak (1A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak (euskarako taldea)• Ereduak

• Deontologia eta Hedabideak• Kazetaritza Espezializatua

Hautazkoak

• Komunikazio Bulegoak (1A)• Espainiaren eta Euskal Herriaren Historia Garaikidea• Idatzizko Adierazpena Komunikabideetan• Pentsamendu Politikoaren Historia

AIPAMENAK• Komunikazioaren Arloko Zuzendaritza (1A)

GRADU AMAIERAKO LANA

7

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 7 13/12/16 13:23

Page 8: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

PUBLIZITATEKO ETA HARREMAN PUBLIKOETAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Publizitatea komunikazio bide ordezkaezin bilakatu da egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean, enpresa eta erakunde xumeenek ere, beren aurrekontuaren zati bat bideratzen dute publizitateko eta harreman publikoetako ekintzetara.

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduko prestakuntzarekin gai izango zara komunikazio kanpaina integralak diseinatu eta sortzeko, eraginkorrak eta XXI. mendeko hedabideetara egokituak (internet, bideojokoak, telebista, irratia, zinema, multimedia teknologia berriak eta telefonia mugikorra). Era guztietako proiektu profesionalak egiten ikasiko duzu publizitate formatu desberdinetan eta bi aipamen edo ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Komunikazioaren Arloko Zuzendaritza eta Publizitatearen Arloko Multimedia Errealizazioa.

Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, kulturaren, publizitatearen eta komunikazioaren munduarekin lotutako gaiak interesatzen bazaizkizu eta teknologia berriak oso gustuko badituzu, Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua duzu aukerarik onena.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Publizitatearen eta harreman publikoen teoriak ulertzeko, iturri desberdinetako informazioa aztertzeko, gertaerak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan baloratzeko, publizitateko eta harreman publikoetako proiektuetan estrategiak eta ekintzak diseinatzeko, komunikazio arazoen aurrean irtenbide sortzaileak aplikatzeko, erraztasunez eta eraginkortasunez komunikatzeko, eta merkatuak eskatzen dituen publizitate eta harreman publikoen arloko profil profesional desberdinetan lan esperientzia eskuratzeko.

Irteera profesionalak:Agentzietan, harreman publikoetako eta komunikazioko kabineteetan, enpresetan, eta erakunde publiko zein pribatuetan:• Ikerketa eta plangintza estrategikoa• Komunikazioaren kudeaketa eta produkzioa• Publizitate sormena• Diseinu grafikoa eta web diseinua• Hedabideen kudeaketa eta plangintza• Marketina • Erakunde irudiaEta irakaskuntzan eta ikerketan ere.

8

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 8 13/12/16 13:23

Page 9: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 48 kreditu + nahitaezko 12 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 48 kreditu + nahitaezko 12 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 30 kreditu + hautazko 30 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 18 kreditu + hautazko 12 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 12 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Berrien Idazkera Prentsan• Gaztelaniaren/Euskararen Erabilerak Komunikabideetan• Ikus-entzunezko Hizkuntza• Ingurune Ekonomikoaren Analisia• Komunikazio Komertziala, Korporatiboa eta Instituzionala

• Marketina: Kontzeptuak, Estrategiak eta Teknikak• Nazioarteko Harremanak• Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak• Sormena• Ziberkazetaritzako Idazkera

• Diseinu Grafikoa• Harreman Publikoen Teoria• Hedabideen Plangintza I

Hautazkoak• Komunikazioaren Kudeaketa Nazioarteko Erakundeetan (1A)• Sormena II (2A)

• Kontsumoaren Psikosoziologia eta Marketina• Marketin Estrategikoa eta Interaktiboa• Publizitatearen Eraginkortasuna

Hautazkoak• Komunikazio Publikoaren Zuzendaritza (1A)• Arte Zuzendaritza (2A)• Publizitateko Multimedia Errealizazioa (2A)• Globalizazioa eta Munduko Sistema Ekonomikoa• Ikus-entzunezko Sistema• Komunikazioa Euskaraz: Hedabideetarako Hizkuntza Estrategiak (euskarako taldea)

• Gaur Egungo Munduaren Historia• Ikus-entzunezko Sormen Teknikak• Informazio Generoak• Komunikazioa eta Publizitatea: Konbentzitzeko Estrategiak• Komunikazioari Aplikatutako Estatistika

• Dokumentazio Iturrien Kudeaketa• Informazioaren Zuzenbidea• Komunikazioko Ikerketa Metodoak• Pentsamendu Politikoaren Historia• Publizitatearen Historia

• Hedabideen Plangintza II• Merkatuen Ikerketa

Hautazkoak• Bozeramaileen Prestakuntza (1A)• Harreman Publikoen Teknikak (1A)• Diseinu Grafiko Aplikatua (2A)• Ikus-entzunezko Narratiba (2A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Komunikazioa, Generoa eta Masa Kultura Mundu Garaikidean

• Komunikazio Estrategikoa eta Operazionala• Publizitatearen Zuzenbidea

Hautazkoak

• Komunikazio Bulegoak (1A)• Kultura Marketina• Publizitatearen Etika

AIPAMENAK• Komunikazioaren Arloko Zuzendaritza (1A)• Publizitateko Multimedia Errealizazioa (2A)

GRADU AMAIERAKO LANA

9

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 9 13/12/16 13:23

Page 10: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

SOZIOLOGIAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Nola funtzionatzen du gizarteak? Boto asmoa iragartzerik ba al dugu? Zer nolako eragina daukate sare sozialek eta internetek gure bizitzan? Nola egin dakieke aurre gizarte desberdintasunei? Eta nola jakin dezakegu aldez aurretik zenbaterainoko arrakasta izango duen app batek edo garbitzeko produktu batek? Gurekin zerikusia duten eta kezka sortzen diguten galderak dira, eta Soziologiak dauka horien eta beste askoren erantzuna.

XXI. mendeak gizarte errealitate global berri bat ekarri digu, oso azkar aldatzen dena eta dudarik gabe teknologia berrien eraginpean dagoena. Soziologiako Graduan aztergai izango dituzu gizarte bizitza, gizarte aldaketa, kultura aniztasuna, taldeak eta komunitateak, eta horien arteko harremanak eta interakzioa, eta metodo zientifikoak erabiliko dituzu gizarte arazo konplexuei erantzuteko. Gainera, hiru aipamen edo ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Gizarte Arazoen Analisia eta Kudeaketa; Gizarte Ongizatea; eta Gizarte Erakundeak, Sareak eta Prozesuak.

Begi zorrotzeko pertsona bazara, zure gizartean eta beste gizarte batzuetan gertatzen dena ulertu nahi baduzu, gizarte fenomenoen jatorria eta zergatiak aditu nahi badituzu, eta arazoak identifikatu eta aztertu nahi badituzu irtenbideak proposatu eta gizartea hobetzen laguntzeko, Soziologiako Gradua da zure lekua.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Gizarte arazoak eta premiak aztertzeko, praktika sozialen aurrean jarrera kritikoa izateko, politika publikoko eta esku-hartze sozialeko proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko, erakunde publiko eta pribatuetan hezkuntza politika eta programak diseinatzeko eta ebaluatzeko, erakunde publiko eta pribatuetan kudeaketa estrategiak garatzeko, ikerketa soziologiko bat egiteko, ikerketa soziologikoko txosten bat lantzeko eta aurkezteko, eta azterketa soziologikoetan zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzeko.

Irteera profesionalak: Hainbat arlo profesional eta lanbidetan, sektore publikoan zein pribatuan: enpresetan, administrazio publikoetan, fundazioetan, elkarteetan, gobernuz kanpoko erakundeetan eta unibertsitateetan, besteak beste. • Gizarte ikerketa aplikatua• Politika publikoen eta ekintza planen (hirigintza, ingurumena, kultura, hezkuntza...) diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa• Gizarte eta komunitateko esku-hartzea: berdintasunik eza, diskriminazioa eta gizarte bazterketa• Garapenerako lankidetza • Galdeketak eta merkatu azterketak• Coaching-a eta giza baliabideen kudeaketaEta irakaskuntzan eta ikerketan ere.

10

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 10 13/12/16 13:23

Page 11: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko irakasgaiak)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 36 kreditu + hautazko 24 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 30 kreditu + hautazko 18 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 12 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Analisi Soziologikoaren Oinarriak• Ekonomia Politikoa• Konstituzioa eta Globalizazioa• Politika Zientziako Oinarrizko Kontzeptuak• XX. Mendeko Historia Politiko eta Soziala

• Eguneroko Bizitzaren Soziologia• Espainiaren eta Euskal Herriaren XX. Mendeko Historia• Gizarte Ikerketa Kualitatiboa• Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak• Teoria Soziologikoa I

• Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II• Gizarte Ikerketa Kualitatibo Aurreratua• Teoria Soziologikoa III

Hautazkoak• Hizkuntzaren eta Kulturaren Soziologia (1A)• Gizarte Politikak eta Ongizatea (2A)• Kultura, Aisia eta Kontsumoa (3A)• Soziodemografia (2A)

• Gizarte Berrikuntza eta Aldaketa• Hezkuntzaren Soziologia• Soziologia Politikoa

Hautazkoak

• Komunikazioa Euskaraz: Gizarte Zientziak• Migrazioen Soziologia (1A/3A)• Osasunaren Soziologia (2A)

• Analisi Politikoaren Oinarriak• Gizarte Erakunde eta Prozesuak• Gizarte eta Politika Ikerketarako Sarrera• Gizarte Psikologia• Nazioarteko Harremanak

• Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I• Euskal Herriko Gizarte Egiturak eta Prozesuak• Ikerketako Tailerra• Komunikazioaren Teoriak• Teoria Soziologikoa II

• Datuen Aldagai Anitzeko Analisia• Hiri Soziologia• Proiektuak Diseinatu eta Egitea

Hautazkoak• Familia eta Gizarte Aldaketa (1A)• Gizarte Partaidetza eta Partaidetza Metodologia (1A)• Aniztasuna, Desberdintasuna eta Gizarte Bazterketa (2A)• Gizartea eta Ingurumena (2A)• Erakundeen eta Enpresaren Soziologia (3A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak

• Ekonomiaren Gizarte Dimentsioak• Generoaren Soziologia

Hautazkoak

• Zientzia, Teknologia eta Ezagutzaren Kudeaketa (1A/3A)• Identitatearen eta Nazionalismoen Soziologia (3A)

AIPAMENAK• Gizarte Arazoen Analisia eta Kudeaketa (1A)• Gizarte Ongizatea (2A)• Gizarte Erakundeak, Sareak eta Prozesuak (3A)

GRADU AMAIERAKO LANA

11

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 11 13/12/16 13:23

Page 12: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

POLITIKA ZIENTZIA ETA KUDEAKETA PUBLIKOKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Egungo gizarteetan oso hedatuta dagoen ideia da fenomeno eta gizarte harreman orotan politika dagoela. Eta, egia esan, politika publikoek eragina dute gure bizitzan.

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan administrazio publikoen eta erakunde politikoen funtzionamendua ikertu, hauteskunde prozesuak aztertu eta horien inguruko prospekzioak egingo dituzu. Ideia politikoen jatorriari eta sorrerari buruzko gogoeta egiteko espazio bat izango duzu. Ikerketa soziopolitikoaren balioaz ohartuko zara eta ikerketa jardunerako beharrezkoa den ikuspegia osatzen duten tresnak ezagutuko dituzu. Horrez gain, hiritarren zerbitzura egongo diren politika publiko eraginkorrak diseinatzen ikasiko duzu.

Honako hiru aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Analisi eta Aholkularitza Politikoa; Analisi eta Kudeaketa Publikoa; eta Nazioarteko Harremanak.

Mundu globaleko gatazka sozial eta politikoek arduratzen bazaituzte, gaurkotasuna duten gai eta erronkak interesatzen bazaizkizu, fenomeno sozialei buruzko azterketak eta gogoetak erakartzen bazaitu, gai politikoak eta gobernantza oso gustuko badituzu, eta, horrez gain, erakunde politikoek eta administrazio publikoek nola funtzionatzen duten ezagutu nahi baduzu, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan aurkituko duzu zure grina asetzeko leku egokia.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Ingurune politikoaren fenomenoak behatzeko teoriak ulertzeko, arazo politikoak eta gizartearen premiak aztertzeko, administrazioaren plangintza eta kudeaketarako prozesuak ezartzeko, erakunde eta sistema politikoen egitura ulertzeko, nazioarteko politika ulertzeko, politika publikoak planifikatu eta ebaluatzeko, komunikazio politikoko kanpainak diseinatzeko, eta fenomeno politikoak eta erakundeetakoak aztertzeko adierazleak sortzeko.

Irteera profesionalak:Elkarte publiko zein pribatuetan, fundazioetan, erakunde politikoetan, nazioarteko erakundeetan, enpresa erakunde publikoetan, gobernuz kanpoko erakundeetan, administrazio publikoetan (nazioartekoak, estatukoak, autonomia erkidegoetakoak edo tokikoak) eta enpresa pribatuetan: • Gizarte eta politika ikerketa• Aholkularitza • Estrategia politiko eta erakunde estrategia eraginkorren diseinua• Politika publikoen analisia• Gobernu lanak edo ordezkaritza publikoko lanak• Komunikazio politikoko kanpainen diseinua• Hauteskundeetako emaitzen interpretazioa eta azterketa• Enpresa pribatuetako zein erakunde publikoetako programa eta planen ebaluazioaEta irakaskuntzan eta ikerketan ere.

12

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 12 13/12/16 13:23

Page 13: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko irakasgaiak)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 42 kreditu + hautazko 18 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 24 kreditu + hautazko 24 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 12 kreditu)

GRADU AMAIERAKO LANA

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Analisi Soziologikoaren Oinarriak• Ekonomia Politikoa• Konstituzioa eta Globalizazioa• Politika Zientziako Oinarrizko Kontzeptuak• XX. Mendeko Historia Politiko eta Soziala

• Gizarte Ikerketa Kualitatiboa• Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak• Gobernua eta Administrazio Publikoa• Ordezkaritza eta Alderdi Politikoak• Pentsamendu Politikoaren Historia

• Administrazio Zuzenbidea• Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II• Espainiako eta Euskadiko Sistema Politikoa• Europako Integrazioa• Politika Publikoen Analisia

• Antolakuntza, Kudeaketa eta Erabaki Publikoa• Globalizazioa eta Munduko Sistema Ekonomikoa• Identitate eta Ideologia Politikoak• Politika Konparatua Hautazkoak

• Komunikazioa Euskaraz: Gizarte Zientziak (euskarako taldea)

• Analisi Politikoaren Oinarriak• Gizarte Erakunde eta Prozesuak• Gizarte eta Politika Ikerketarako Sarrera• Gizarte Psikologia• Nazioarteko Harremanak

• Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I• Komunikazioaren Teoriak• Konstituzio Zuzenbidea• Portaera Politikoa• Teoria Politiko Garaikidea

• Datuen Aldagai Anitzeko Analisia• Proiektuak Diseinatu eta Egitea Hautazkoak• Analisi Politikoa eta Hauteskunde Prospektiba (1A)• Komunikazio Politikoa (1A)• Giza Baliabideen Kudeaketa (2A)• Sektore Publikoaren Ekonomia (2A)• Gaur Egungo Nazioarteko Politika (3A)• Nazioarteko Antolakuntza (3A)• Euskal Erakundeak eta Euskal Alderdi Politikoak• Euskal Gobernantza• Euskal Gobernantza Ekonomikoa: Finantziazioa eta Aurrekontuak• Euskararen Arauak eta Erabilerak

Hautazkoak

• Aldaketa eta Gatazka Politikoa (1A)• Ekintza Politikoa eta Interes Taldeak (1A)• Marketin Politikoa (1A)• Aldaketa eta Berrikuntza Herri Administrazioetan (2A)• Esku-hartzeko Teknikak Administrazioan (2A)• Politika eta Programa Publikoen Ebaluazioa (2A)• Diplomazia eta Kanpo Politika (3A)• Gatazken Analisia eta Ebazpena (3A)• Nazioarteko Gizartearen Arazo Globalak (3A)• Eremu Gatazkatsuen eta Ez-arautuen Elkarreragina Euskal Politikan• Euskal Ekonomia Mundu Globalizatuan• Euskal Gizartearen Kapitala: Kultura, Elementu Eragingarriak eta Diskurtsoak• Politika Publiko Sektorialak

AIPAMENAK• Analisi eta Aholkularitza Politikoa (1A)

• Analisi eta Kudeaketa Publikoa (2A)

• Nazioarteko Harremanak (3A)

13

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 13 13/12/16 13:23

Page 14: GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO ... - …y+Comunicación... · IKASTEGIAREN AURKEZPENA . Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Bizkaiko Campusean kokatuta dago,

GRADUONDOKOEN ESKAINTZA

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK

Gradua amaitutakoan, graduondoko batekin osatu ahal izango duzu zure prestakuntza. Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren arloan, UPV/EHUk honako titulu hauek eskaintzen ditu, besteak beste:

• International Election Observation and Electoral Assistance• Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak.• Hiznet, Hizkuntza Plangintza• Komunikazio Korporatiboa • Nazioarteko Lankidetza Ez-zentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan

• Partaidetza eta Komunitate Garapena • Gobernantza eta Politika Ikasketak• Ikasketa Feministak eta Generokoak• Euskal Nazionalismoa XXI. Mendean• Multimedia Komunikazioa UPV/EHU – EITB• Multimedia Kazetaritza El Correo-UPV/EHU• Gizarte Komunikazioa• Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan• Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa (Arte Ederrak, UPV/EHU)

Liburuxka hau informazioa emateko baino ez da.Azken aldaketa: 2016ko abendua.

Graduondoko ikasketen eskaintza osoa hemen:http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak

14

CCSS y Comunicación-Eusk.indd 14 13/12/16 13:23