Nutrizioa ll

7
NUTRIZIOA ll ARNASKETA, IRAIZKETA ETA ZIRKULAZIOA

Transcript of Nutrizioa ll

Page 1: Nutrizioa ll

NUTRIZIOA ll

ARNASKETA, IRAIZKETA ETA ZIRKULAZIOA

Page 2: Nutrizioa ll

ARNASKETA

Page 3: Nutrizioa ll

ZER DA ARNASKETA?Arnasketaren bidez, oxigenoa hartzen dugu eta karbono dioxidoa kanporatzen dugu.

Oxigenoa airetik hartzen dugu baina ZER DA AIREA? Gasen nahaste bat da.

ZERTARAKO BEHAR DUGU OXIGENOA?

Zelulek oxigenoa behar dute energia lortzeko. Zelulek oxigenoa mantenugaiekin konbinatzen dute eta horrela, energia lortzen dute. Prozesu hori zelula-arnasketa deitzen da.Zelula-arnasketan karbono dioxidoa sortzen da eta kanporatu behar da.

Page 4: Nutrizioa ll

ARNAS APARATUABi atal ditu: arnasbideak eta birikak.-Airea arnasbideetan zehar sartzen eta ateratzen da. Zati hauek ditu: sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkioak eta bronkioloak.

- Birikak bi organo dira eta haien barruan gas-trukea (oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu) gertatzen da. Birikak kutxa torazikoaren bidez babestuta daude.

Page 5: Nutrizioa ll

NOLA GERTATZEN DA?-Airea sudur-hobien bidez sartzen da sudurrean. Faringera, laringera eta trakeara igarotzen da.- Trakea bi bronkiotan banatuta dago eta bronkioak biriketan sartzen dira.- Biriken barruan, bronkioak bronkiolotan banatzen dira. Hauek meheagoak dira.- Bronkioloen muturretan, birika-albeoloak daude.

Page 6: Nutrizioa ll

Airea arnasketa-higiduren bidez sartzen eta ateratzen da: arnas hartzea eta arnasbotatzea.

-Arnasa hartzean, kutxa torazikoa eta birikak zabaltzen dira. Horrela, airea sartzen da eta birikak betetzen ditu.

- Arnasa botatzean, kutxa torazikoa uzkurtzen da eta birikak husten dira. Horrela, airea kanporatzen da.

Birikak zabaltzeko eta uzkurtzeko, diafragmak eta saihetsarteko giharrek esku hartzen dute.

ARNAS-APARATUA

Page 7: Nutrizioa ll

NOLA EGITEN DA GAS-TRUKEA?Airea birika-albeoloetara iristen da.

Hemen, aireko oxigenoa odolera pasatzen da eta karbono dioxidoa odoletik airera pasatzen da.

Sudur-hobietatik kanporatzen da. ARNASKETA

BIDEOA