Nolako arraultzak jaten ditugu?

8
NOLAKO ARRAUTZAK JATEN DITUGU?

description

Arraultzean idatzitako kode bati esker dakigu oiloa egoera duinean bizi den, ala kaiola batean pilatuta eguzkiaren argirik sekula ikusi gabe.

Transcript of Nolako arraultzak jaten ditugu?

Page 1: Nolako arraultzak jaten ditugu?

NOLAKO ARRAUTZAK JATEN DITUGU?

Page 2: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Duela urte batzuez geroztik erosten ditugun arrautza guztietan alfazenbakizko kode bat aurki dezakegu.

Guztietan garrantzitsuena lehenengo zenbakia da. Honek adierazten digu oiloa egoera duinean bizi den, ala kaiola batean pilatuta eta eguzkiaren argirik ikusi gabe igarotzen duen bere bizitza guztia.

Page 3: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Lehenengo zenbakia 3 bada, oiloa kaiolan pilatuta bizi da, oilo bakoitzarentzat dagoen lekua gehienez 600 zm2-koa da, orri baten azalera baino gutxiago. Mokoa moztu ohi zaie (oso ebakuntza mingarria) estresak jota daudenean ez daitezen bata besteari mokoka hasi. Kaiolako burdin haria besterik ez dutenez zapaltzen hankaketan zauri larriak eta malformazioak sortzen zaizkie. Litekeena da oilo hauek eguzkiaren argia ez inoiz ikustea.

Gogoratu, kodearen lehenego zenbakia 3 denean, kaiolatan pilatuta bizi diren oiloetatik datozela.

OILO BATI MOKOA MOZTEN

Page 4: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Kodearen lehenengo zenbakia 2 bada, arrautza jarri duen oiloa nabe bateko zoruan bizi da beste oilo askorekin batera, 12 oilo bizi daitezke metro karratu bakoitzean. Beroa egiten duen garaietan asko eta asko hiltzen dira itota.

Ez daude kaiolatan sartuta, baina ez dira inoiz nabetik kanpora ateratzen eta ez dute mugitzeko ia lekurik izaten. Amoniakoak eta gorozkien usainak airea kutsatzen dute, eta gaixotasunak ugaritzen dira. Hauei ere mokoa moztu ohi diete, bata besteari erasotzea ekiditeko.

Page 5: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Lehenengo zenbakia 1 izateak landako oilo batek jarritako arrautza dela esan nahi du. Kanpoaldera atera daitezke, eta nolabaiteko askatasuna dute mugitzeko. Oilotegiaren kanpoaldean oilo-dentsitatea ezin da batekoa baino altuagoa izan 4 metro karratuko.

Page 6: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Lehenengo zenbakia 0 bada arrautza hori ekoizpen ekologikotik dator. Oilo hauek landako oiloen (1 zenbakia) antzerako askatasunarekin mugitu daitezke, eta gainera, beren elikaduraren %80ak nekazaritza ekologikoan izan behar du jatorria. Bestalde, antibiotiko eta sendagaien erabilera mugatua dago.

Page 7: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Eros itzazu beti ekoizpen ekologikotik edota landako oiloetatik datozela argi eta garbi adierazten duten bilgarrietan datozen arrautzak. Gogoratu, arrautzetan datorren kodeak 0 edo 1 zenbakiekin hasi behar du.

Ez jan kaiolatan (3 zenbakia) edota nabeetako zoruan (2 zenbakia) hazitako oiloen arrautzik.

Bi prezioen arteko aldea ez da oso handia.

Page 8: Nolako arraultzak jaten ditugu?

Zeuk erabaki dozena bat arrautza erosteko garaian zentimo batzuk aurrezteagatik, animalia honi tratu txarra ematen jarraitzea ez zaizun axola.

Ekoizpen ekologikoa duten edota landako oiloetatik datozen arrautzak erosi. Ez da dirua alferrik galtzea.