Nire narrazioa (Idoia)

3
Idoia Garcia Maestro 24 urte ditut, eta oso gaztea naizen arren, bizitzan zehar esperientzia asko izan ditut! Oso txikia nintzen ulertu nuenean bizitza gogorra dela. Gurasoak beti alboan izan ditut, baina eurek ere erakutsi didate nolakoa den errealitatea, eta beti egia kontatu didate. Egia horrek, askotan mindu nau, baina gogorragoa egin dit. Egun batean oso gaixorik jarri nintzen eta UCIan ingresatu nuen. Nire ilusio bakarra txakur bat izatea zen, baina gurasoek ez zuten nahi, bereziki aitak. Orduan UCIan nengoela, aita nirekin zegoen eta zin egin zidan sendotzekotan txakur bat izango nuela. Ordudanik “El Señor Don Ratón” nirekin dago. Ia hamahiru urte pasa dira. Askok ez dute ulertuko, baina txakur bat izateak izugarria lagundu ninduen! Hamahiru urte hauetan haurtzarotik nerabezarora pasa naiz, eta nerabezarotik helduarora; aldaketa hauekin ni ere aldatu naiz. Nerabezaroan ulertu nuen zein garrantzitsuak diren lagunak, eta lagunekin esperientzia asko izan ditut! Esperientzia guztiak ez dira hain politak izan eta onartu behar dut mindu nautela. Seguruen nik ere noiz edo noiz pertsonaren bat mindu dut, baina horren berri izan dudan bakoitzean beti barkamena eskatzeko prest egon naiz eta oro har ez dut uste jendea esan ahal duenik lagun txarra naizenik. Denborarekin eta esperientziekin ikasten joan

description

Idoiaren narrazioa

Transcript of Nire narrazioa (Idoia)

Idoia Garcia Maestro

24 urte ditut, eta oso gaztea naizen arren, bizitzan zehar esperientzia asko izan ditut! Oso txikia nintzen ulertu nuenean bizitza gogorra dela. Gurasoak beti alboan izan ditut, baina eurek ere erakutsi didate nolakoa den errealitatea, eta beti egia kontatu didate. Egia horrek, askotan mindu nau, baina gogorragoa egin dit.

Egun batean oso gaixorik jarri nintzen eta UCIan ingresatu nuen. Nire ilusio bakarra txakur bat izatea zen, baina gurasoek ez zuten nahi, bereziki aitak. Orduan UCIan nengoela, aita nirekin zegoen eta zin egin zidan sendotzekotan txakur bat izango nuela. Ordudanik “El Señor Don Ratón” nirekin dago. Ia hamahiru urte pasa dira. Askok ez dute ulertuko, baina txakur bat izateak izugarria lagundu ninduen!

Hamahiru urte hauetan haurtzarotik nerabezarora pasa naiz, eta nerabezarotik helduarora; aldaketa hauekin ni ere aldatu naiz. Nerabezaroan ulertu nuen zein garrantzitsuak diren lagunak, eta lagunekin esperientzia asko izan ditut!

Esperientzia guztiak ez dira hain politak izan eta onartu behar dut mindu nautela. Seguruen nik ere noiz edo noiz pertsonaren bat mindu dut, baina horren berri izan dudan bakoitzean beti barkamena eskatzeko prest egon naiz eta oro har ez dut uste jendea esan ahal duenik lagun txarra naizenik. Denborarekin eta esperientziekin ikasten joan naiz, eta egun esan behar dut nire izaera aldatu dela!

Garai batean oso pertsona alaia nintzen, beti barre egiten, zoriontsua, baikorra eta irekia. Egun jadanik ez dut hainbeste barre egiten eta ez naiz hain irekia. Orain nahiago dut gauzak kanpotik ikustea eta nire bihotza kostata irekitzen dut.

Askok esan ahal dute oso berritsua naizela, eta onartu behar dut, egia da! Baina askok ez dakitena zera da, asko hitz egiten dut, baina oso gutxi esaten dut.

Nire bizitzan zehar gurasoek papera oso garrantzitsua izan dute nigan, erakutsi didate pertsona izaten eta egungo oso garrantzitsua den gauza bat, zer edo zer lortzeko lan egin behar da, bizitza honetan ez dagoela ezer

ez dohainik. Txikitan filosofia hori praktikara eramaten nuen ikasketekin, eta orain nagusia naizela, ulertu dut bizitzaren esparru guztietan lan egin behar dugula gauzak irabazteko, adiskidetasunean, amodioan, lanean eta unibertsitatean besteak beste.

Gurasoek jakinmina piztu didate, eta uste dut hori dela bidaiatzea hain gustuko izatearen arrazoia. 18 urte ditudanetik hainbat lekutara joan naiz, lan egiten nuen dirua aurrezteko eta gero toki berri bat ezagutzera joaten nintzen. Oraindik egiten dut! Bidaiatzetik gehien gustatzen zaidana ezezaguna izatearen sentzazioa da, behartzea nire burua beste hizkuntza batean hitz egiten eta saiatzea ulertarazten beste kulturak eta gizarteak. Nire ustetan horrek guztiak laguntzen du pertsona bat garatzen eta heltzen!

Bukatzeko esan behar dut ez zaidala nire buruari buruz hitz egitea gustatzen, baina nire buruarekin oso kritikoa naiz!

Besterik gabe lagunak, ez ahaztu inoiz:

“Noizean behin barre egin, bakoitzak bere ikarak gordetzen ditu berekin”.