Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide...

34
Berrasmatzearen jenialtasuna 2016 02 zk. News FP ACTIVA: Zahar eta Gazte Junta Directiva de la Asociación Ikasgelan Aplikatutako Disrupzioa: Erronka zirraragarria bestelako etorkizun baterako Agustin Agirre Andonegi Etorkizunerako lege bat Jorge Arévalo Turrillas

Transcript of Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide...

Page 1: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

Berrasmatzearen jenialtasuna

2016 02 zk.

News

FP ACTIVA: Zahar eta GazteJunta Directiva de la Asociación

Ikasgelan Aplikatutako Disrupzioa: Erronka zirraragarria

bestelako etorkizun baterako Agustin Agirre Andonegi

Etorkizunerako lege batJorge Arévalo Turrillas

Page 2: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

Ikasgelan Aplikatutako Disrupzioa: Erronka

zirraragarria bestelako etorkizun baterako

08

Errendimendu Handia Euskadiko LHn

10

Etorkizuneko fabrikaziorantz:

Fabrikazio aditiboa 3D inprimagailuen bidez

12

Garapen Iraunkorra Euskadiko Lanbide

Heziketan

14

Ibilbidea duten enpresak

19HEZKUNTZA ZAINTZA

ANTOLAKUNTZA ZAINTZEA

ZAINTZA TEKNOLOGIKOA

LH INGURUNEA

ZAINTZEA

LH SISTEMA ZAINTZEALH ekosistema,

lehiakideak, legeria, araudia

Adimen Lehiakorra (AL) Euskadiko Lanbide

Heziketan

16

Agentes del

Proceso de enseñanza aprendizaje

Políticas Educativas

Met

odología

Centros de FP

Escenarios d

e aprendizaje

Profesorado

Alumnado

Emaitzak hobetuz LEANprozesuen bidez

20

12

Pentsatzeko modu desberdina

23

Lanbide espezializazioko

programa berriak

27

LPO+EEE = ESTRATOSFERA

Bizitzarako trebatuz

29

Lanbide Arautuak eta Lanbide Heziketa

25

Gestamp eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat LHko ikastetxe,

espezializazioaren lehen...

31

FP ACTIVA: Zahar eta Gazte

33

Aurkibidea

Aurkezpena

03

Etorkizunerako lege bat

04

Euskal Herria-Minnesota, Fabrikazio Aurreratuan

Oinarritutako Lankidetza Estrategia Bat

06

Page 3: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

3

Ongi etorri gure bigarren “FPeuskadi News” aldizkarira.

Horretan aurkituko dituzuen zenbait artikulutan jakitera ematen dugu Euskadiko Lanbide Heziketan abian jarri ditugun zenbait aldaketa eta proiektu. Horretaz gain, beste Erkidegoetan egiten diren esperientzia batzuk ere ezagutu ahal izango dituzue.

Zerbaitek definitzen badu hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa bere osotasunean, oso erronka desberdinei aurre egiteko daukan dinamismoa da. Artatzen dituen sektoreen aniztasunak eta enpresen behar gero eta konplexuagoak –batez ere teknologiaren aurrerabidea eta ekoizpen-prozesuen konplexutasuna, langabeziaren kontrako borroka eta lan-merkatuaren bilakaera direla eta–, eragin dute lanbide heziketa eta haren ikastetxeak izatea estrategikoki ezinbestekoak.

Lanbide heziketako ikastetxeek egokitzeko eta erreakzionatzeko gaitasuna behar dute, inguruko beharrei aurre egin eta erantzun ahal izateko. Eta gure ekoizpen-sektoreen garapena eta pertsonek duten enplegua lortzeko gaitasuna ikusita, beharrezkoa da aldaketa garrantzitsuak bultzatzea. Aldizkari honetan adierazten dugu, besteak beste, era berri bat formazioa ezartzeko ikasketa-metodologia berrien bitartez, ikasgela-mota berri bat, ikastetxeen antolaketa- eta funtzionamendu-era berriak, egoera berrietan esperimentatzea, eta ezaguera partekatuaren bitartez berrikuntza aplikatuaren gainean egiten ari garen lana.

Espero dugu zuen gustukoak izatea aurkezten dizkizuegun artikuluak, eta pizgarri izan daitezela proiektu berriak bultzatzeko eta bide desberdinak jorratzeko.

Adeitasunez,

JORGE ARÉVALO TURRILLASLANBIDE HEZIKETAKO SAILBURUORDEA

“Ausardiak alda dezake gerta litekeenaren kontzeptua”

Page 4: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

4

Urteak joan eta urteak etorri, erabakiorra izan da Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren egitekoa, hainbat laguni eman baitio babesa konplexutasun handiko uneetan: bai enplegu bat galdu dutenean, bai kualifikazio handiago bat behar izan dutenean.

Etorkizunerako lege batJORGE ARÉVALO TURRILLAS, EUSKO JAURLARITZAKO LANBIDE HEZIKETAKO SAILBURUORDEA

Baina erabakiorra da, batik bat, erantzun eraginkor bat ematen diolako oraindik gazte askori, hots, euren bizitza profesional eta pertsonalean aurrera egiteko Lanbide Heziketa behar zutela eta horixe nahi zutela uste izan duten gazte askori.

Halaber, enpresak ere babestu ditu, giza-kapitalaren kualifikazio-beharrei erantzun ahal izateko edo mota bateko edo besteko proiektuak martxan jarri ahal izateko.

Krisian zehar izan diren aldaketen ondorioz, baina, batik bat, krisitik ateratzen ari garen honetan izaten ari diren aldaketen ondorioz, eraldaketa handiak gertatzen ari dira:

• Eraldaketak, gure produkzio-sektoreen lehiakortasunean.

• Eraldaketak, enpresetan eta enpleguan.

• Eraldaketak, gaitasunetan eta ezagutzan.

Eta horietan guztietan, zeresan handia du EAEko Lanbide Heziketak.

Eusko Jaurlaritzak iragan abenduaren 29an onartutako lege-proiektuak EAEko Lanbide Heziketaren eraldaketa estrategikoaren gidari izan nahi du. Eraldaketa horrek araudi-esparru fidagarri, zabal eta zorrotz bat eskatzen du, helburu konplexuetarantz joaten utziko diona, enpresen eta enpleguaren behar berrietara egokitu ahal izateko.

Oso proiektu landua da, patronalaren, sindikatuen eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko zein itunpekoen adostasuna izan duena, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan. Halaber, honako hauekin guztiekin ere lortu da akordioa: Enplegu eta Gizarteko Politiketako Saila, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horiei guztiei biziki

eskertzen diet Lanbide Heziketako Lege-proiektuaren azken testua hobetzeko ekarpenak egin izana eta lankidetza eskaini izana. Elkarrizketa, adostasuna eta akordioa. Hiru hitz horiek dira, hain zuzen ere, ekimen oro arrakastaren berme osoz gauzatzearen eragileak.

Lege-proiektuak hogeita hamahiru artikulu ditu: atariko kapitulua, bederatzi kapitulu, bi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, bi xedapen indargabetzaile eta bederatzi azken xedapen. Jarraian, zatirik garrantzitsuenak laburbilduko ditut:

Atariko kapituluak honako hauek jasotzen ditu: legearen helburu eta xedea; helburuak, eta enpresekin, gizarte-eragileekin eta beste erakunde eta entitate batzuekin izan behar den lankidetza.

Lehenengo kapituluak Lanbide Heziketaren eredu berri bat ezartzen du EAEn: Heziketa Integratuaren, Berrikuntza Aplikatuaren eta Ekintzailetza Aktiboaren Eredu Konbinatua.

Heziketa integratu bat, LHko ikasleei, biztanleria aktibo landunari eta biztanleria aktibo ez-landunari zuzendua.

Berrikuntza aplikatu bat, beste mota bateko ikaskuntza batzuk, beste metodologia batzuk, beste antolaketa bat, beste gela- eta ikastetxe-mota bat garatzeko. Baina baita ere nahi da ETEei laguntzeko lehenengo pausua izatea, enpresa horiek berrikuntza gara dezaten, bai produktuetan, bai produkzio-prozesu eta zerbitzuetan.

Page 5: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

5

Eta ekintzailetza aktibo bat, kultura ekintzailea ikasleengana eramateko eta LHko ikastetxeetan enpresa-sorkuntza dinamizatzeko.

Bigarren kapituluan, hainbat sektoretan Sareko Nodo Espezializatuak eratzea aurreikusten da. Nodo horiek LHko ikastetxeez osatuta egongo dira, eta enpresen eta haien inguruko beharrei berehalako erantzunak emango dizkie.

Hirugarren kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketa Dualari buruz dihardu. Oso diseinu aurreratua duen eredua da, lanaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen dena, eta lau urteko probaldiaren ostean, ongi egituratutako eredu bat ezartzea lortu du, hots, pertsonen prestakuntza-beharretara egokitzen den eredu bat ezartzea. Hartara, nabarmenki hobetu da gure enpresen lehiakortasuna eta EAEn Lanbide Heziketa ikasten dutenen enplegagarritasuna.

Laugarren kapituluan, Lanbide Heziketako Koordinazio Organo Gorena sortu da, Gobernuaren sailarteko organo gisa. Organo horrek Lanbide Heziketaren arloko politikak koordinatuko ditu, politika horiek Gobernuko sailek garatzen dituzten estrategietan eragiten duten heinean.

Bosgarren kapituluak Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen Euskal Esparrua ezartzen du. Esparru horren bidez, bermatuta dago azkar erantzungo zaiela gure enpresen beharrei, pertsonei prestakuntza eta espezializazio handiagoa emanez, konplexutasun handiko testuinguruetan eta inguru oso lehiakorretan lan egin ahal izateko.

Seigarren kapituluak EAEko Lanbide Heziketaren nazioartekotzeari buruz dihardu. Eta, horretarako, nazioarteko campus bat sortu da, (maila horretako lehenbizikoa Europan), eta bideak ireki dira euskal enpresek, dauden herrialdean daudela, giza-kapitalaren prestakuntza izan dezaten. Halaber, aukera dago orain beste herrialde batzuei EAEko Lanbide Heziketan metatutako ezagutza eta esperientzia emateko.

Zazpigarren kapituluan Lanbide Heziketarako eredu elebidun bat ezartzen da, Bigarren Hezkuntzan ezarritako hizkuntza-tratamenduaren jarraipena bermatuko duena. Eredu hirueledun bat ere ezartzen da: atzerriko hizkuntzak sartzen dira, eta ingelesari ematen zaio lehentasuna, hirugarren hizkuntza gisa.

Zortzigarren kapituluak honi buruz dihardu: ikerketa, Lanbide Heziketan; berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren sustapena, eta irakasleen prestakuntzaren sustapena.

Bederatzigarren kapituluak EAEko Lanbide Heziketako sistema osoaren ebaluazioa egiten du.

Lehen xedapen gehigarria Lanbide Heziketako aholkularitzako erakunde teknikoei buruzkoa da.

Azkenik, azpimarratu nahi dut lege honek EAErako ezartzen duen Lanbide Heziketa modernoa, aurreratua eta malgua dela, Lanbide Heziketako gure sistema mantentzeko eta indartzeko aukera ematen duela, Lanbide Heziketa ikasten dutenen prestakuntza- eta kualifikazio-maila handitzen eta hobetzen laguntzen duela, eta gure produkzio-sektoreek dituzten beharrei erantzun azkar eta eraginkorrak ematea ahalbidetzen duela.

Page 6: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

Euskal Herria-Minnesota, Fabrikazio Aurreratuan oinarritutako lankidetza estrategia batJOSE LUIS FERNANDEZ MAURE, LANBIDE HEZIKETAREN EREMUKO NAZIOARTEKOTZE ARLOKO ZUZENDARIA-TKNIKA

Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleentzat urteetan zehar kalitatezko mugikortasun-aukera bat izan diren eta batik bat Europako herrialdeen presentzia izan zuten nazioarteko batzar oso garrantzitsuak egin ondoren, eta Leonardo eta Erasmus programen babespean parte hartu ondoren, Europar Batasunak (EB) finantzatutako proiektuen jarraitutasuna bermatzen zuen bide berri bat urratzea erabaki zen. Bide horrek, gainera, jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat ekarri behar zuen finantzaketa horren barruan sartzen ez ziren zenbait herrialderekiko harremanetan.

Estrategiak komunikazioak ezartzea, proiektuak konpartitzea, estrategiak garatzea zekarren berekin, EBk ezarritako finantzaketa-mugetatik harago, eta fabrikazio aurreratuko gaietan interesatuta egon litezkeen erakunde, gobernu eta instituzioekin jardunbide egokiak konpartitzea zuten ardatz batik bat. Hitzaldiaren izena “Relevance of Vocational Education regarding to Competitivity and Employmet” izan zen.

Bost kontinenteetako 45 herrialdetik gorako ordezkariak bertaratu ziren, eta gero TKNIKAn edo Lanbide Heziketako ikastetxeetan gauzatuko diren prestakuntza-proiektuen garapenari bide eman diote. Baina batzarrera zenbait herrialde joateaz gain, hitzaldiari eta fabrikazio aurreratuaren eremuko harremanen geroko garapenari balio erantsia eman zien xehetasun bat izan zen: Estatu Batuetako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bost zuzendari, Estatu Batuetan (AEB) fabrikazio aurreratuko estrategia bat gauzatzeko Obama administrazioak sortu zuen sarekoak zirenak, estrategia aurkeztera joan ziren eta etorkizun hurbil batean lankidetza-aukerak aztertzeko prest agertu ziren.

6

Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Minnesotako estatuko Sailaren artean ezarritako harreman horren ondorioz akordio bat sinatu zen. Hor aurreikusten da bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan aurtengo urrian, eta Minnesotako irakasleena Euskal Herrian 2016ko apirilean.

Ziur aski 2014ko ekainean egindako nazioarteko batzarrak lehenago eta geroago bat markatu zituen nazioarteko mailan jarraitu beharreko estrategien garapenean.

EUSKAL HERRIA-MINNESOTA, FABRIKAZIO AURRERATUAN OINARRITUTAKO LANKIDETZA ESTRATEGIA BAT

Page 7: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

7

Minnesota bisitatu duen Jaurlaritzaren ordezkaritza ofiziala LHko ikastetxeetara joan da batik bat, eta Bigarren Hezkuntzaren eta ondorengoaren eremuan STEM (Science, Technology, Engineering and Maths) programan dauden estrategiak aztertu ditu, lan-mundurako sarbidea izan dezaketen industria-sektoreko pertsona gazteen parte-hartzearen alde egiteko. Gainera Fabrikazioa 4.0 eremuan lan egiten duten unibertsitateak eta zentro teknologikoak bisitatu ditu.

Ordezkaritza horretaz gain, Euskal Herriko LHko ikastetxeetako irakaskuntzako sei profesional joan ziren, Minnesotako estatuko zenbait ikastetxetan prestakuntza/irakaskuntzako aldi bat egin dutenak. Mekatronikako eta mekanizazioko adarretako irakasleak Minneapoliseko zenbait ikastetxetan izan dira bi astez, eta Minnesotako irakasleek egonaldiak egingo dituzte horren ordez Euskal Herrian 2016ko apirilean zehar.

Irakasleek ikastetxeetan egin duten prestakuntza edo egonaldia protokolo honek zehazten du:

1. Lanbide Heziketako zenbait ikastetxetan egon dira, mekatronikako eta mekanizazioko espezialitateetan.

2. Metodologiak, materialak eta ebaluazio-metodoak aztertu dituzte, agian beren herrialdeko ikaskuntza-prozesuetan gehitzeko.

3. Fabrikazio aurreratuaren eremuan lan egiten duten Lanbide Heziketako ikastetxeak eta enpresak bisitatu dituzte.

4. Informazio zehatza jaso dute Estatu Batuetako egoera politikoari, ekonomikoari eta sozialari buruz, eta Minnesotako estatuko unibertsitate, LHko ikastetxe eta enpresetan fabrikazio aurreratuak duen egoerari buruz.

5. Protokolo bat prestatu da AEBko irakasleek 2016ko apirilean Euskal Herriko gure ikastetxeetara egingo duten bisitaldia estaltzeko.

Zalantzarik gabe, urrats horiek eragin biderkatzailea izan dute gure nazioarteko estrategian, eta kalitatezko balio erantsia eman diote fabrikazio aurreratuaren edo Fabrikazio 4.0 eremuari. Izatez, dagoeneko izan dute ondorena Kaliforniako estatuan: AEBko senatuko kide batek interesa azaldu du antzeko programa bat Kaliforniako estatura eramateko.

EUSKAL HERRIA-MINNESOTA, FABRIKAZIO AURRERATUAN OINARRITUTAKO LANKIDETZA ESTRATEGIA BAT

Page 8: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

8

Ikasgelan Aplikatutako Disrupzioa: Erronka zirraragarria bestelako etorkizun baterako AGUSTIN AGIRRE ANDONEGI, IKASKUNTZA METODO ETA PROZESUEN IKERKETA ARLOKO ZUZENDARIA-TKNIKA

Euskadiko LHk prestakuntza-etorkizunean jarri nahi du begirada eta horretarako oraina lantzen du; ikasgela da horietako bat. Ikasle eta irakasleek lan egiten dugun espazio fisikoa funtsezko pibotetako bat bihurtu da gure zereginean. Gure imajinarioan ez dago gauza zaharkituagorik egurrezko pupitre zaharrak baino. Beste garai batzuk gogorarazteaz gain, ikasgela komunikazio zaileko espazio bihurtzen dute, komunikazioa bisuala, entzumenezkoa edo gorputzezkoa izan.

Etorkizuneko gure ikasgela-ereduak proposamen metodologiko aurreratuenetara gonbidatzen du, eta guk “Erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntza” “bataiatu” ditugunetara. Metodologiak eta espazio fisikoak eskutik joan behar dute. Ez dago beste aukerarik.

Ikaskuntza-espazioak eraldaketa nabarmena izaten ari dira, gaur egun hezkuntzako aldaketek eta dinamikek berek erakusten duten bezala. Euskadiko LHk erronka horren buru izan nahi du.

Ez zaigu askorik gustatzen “arazo” hitza, nahiago dugu erronkaz hitz egin. Erronkak agertoki mental desberdin batera eramaten gaitu eta, herriaren jakinduriak dioen bezala, “arazo guztiek dute konponbidea”. Euskadiko LHn ikuspegi horretatik ikusi nahi dugu. Egoera problematiko bat erronka bihurtzea eta proposamen argi eta hausnartu bat aukeratzea funtsezkoa da. Agertoki egoki, motibatzaile bat izatea eta, aldi berean, ikaskuntza-espazio naturala izatea are funtsezkoagoa da.

Euskadiko LHn, ikasgela berriak ikaskuntza-espazio natural hoberenak izatea nahi dugu. Horretarako, funtsezko deritzogu espazio eta ezaugarri hauek izateari:

Ikasgelak ELKARREKINTZAKO ETA LANKIDETZAKO espazio bat izan behar du. Horiek gabe, ezinezkoa izango da jarraian nabarmenduko ditugun beste baldintza batzuk betetzea.

Espazioak leku SORTZAILEA izan behar du; pentsatzeko, asmatzeko, sortzeko eta gure ezaguerak eta, zergatik ez? gure porrot txikiak konpartitzeko espazio bat.

IKASGELAN APLIKATUTAKO DISRUPZIOA: ERRONKA ZIRRARAGARRIA BESTELAKO ETORKIZUN BATERAKO

Page 9: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

9

Esparru INFORMATIBOARI lotutako espazio bat; hots, baliabide informatiboak, digitalak zein paperean, dituen espazio bat, eta banaka zein taldeetan lan egiteko aukera emango diguna. Bideoak bistaratzea, azalpen presentzialak edo bideokonferentziak tresna erabilgarriak dira, eta gizarte- eta hezkuntza-arloan gero eta garrantzi handiagoa dute gizartean.

Ikasgela espazio ERAIKITZAILE bihurtu behar da. Esparru sortzailetik sortutako ideiak arin prototipatzeko leku bat, sortutako aukerak azkar gauzatzeko parada eskainiko duena.

Esparru ANALITIKORA orientatutako leku bat. Hitz egiteko, iritziak trukatzeko, proposamenak aurkezteko, harremanak ehuntzeko eta ideiak eta teoriak aztertzeko toki bat.

Ikasgelak izaera EXEKUTIBOA izatea ere funtsezkoa da, lantzen ari garen behin betiko produktua eraikitzeko, aldatzeko edo hobetzeko aukera izan dezagun.

Ezin diogu uko egin Euskadiko LHrako funtsezkoa den baldintza bat adierazteari: ESPAZIO LUDIKOA. Tradizioz ikasgelatzat hartu dugunaz kanpoko ikaskuntza-espazio bat eraikitzeak gero eta ikaskuntza hedatuagoa ahalbidetzen digu. Jarduera eta jolasen bidez, tentsioak ezabatzen ditugu ia beti eta egoera emozionala aldatzen dugu behar denean.

Amaitzeko, adierazi behar dugu hemen espazioari eta “Erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntzaren” dinamikari buruz aipatu ditugun ezaugarriek aukera emango dietela ikasleei abilezia ANALITIKO, KOMUNIKATIBO ETA ERLAZIONAL berriak eskuratzeko. Laburbilduz, haien bizitza pertsonal eta profesionala hobeto garatzeko trebetasunak.

IKASGELAN APLIKATUTAKO DISRUPZIOA: ERRONKA ZIRRARAGARRIA BESTELAKO ETORKIZUN BATERAKO

Page 10: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

10 ERRENDIMENDU HANDIA EUSKADIKO LHn: KONPETENTZIA BERRIETARANTZ ERRONKETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIEN BIDEZ.

Errendimendu Handia Euskadiko LHn: Konpetentzia berrietarantz erronketan oinarritutako metodologien bidez.DANIEL IRAZOLA ATXA, BERRIKUNTZA IKASKUNTZAN DINAMIZATZAILEA-TKNIKA

Euskadiko Lanbide Heziketak aitortutako prestigioa du maila nazionalean zein nazioartean, eta funtsezko zeregina izan du gure ekonomiaren lehiakortasunean. Baina errealitate sozialak aldatu egiten dira eta gure ahalegina eraldaketa horretara arrakastaz egokitzera bideratu behar da. Merkatuak eskatzen du, badakite enpresek eta hezkuntzako profesionalek, eta gu premia horiez ere oso kontziente gara.

Konpetentzia terminoa curriculumetan bat-batean sartzeak hezkuntza ulertzeko modua irauli du. Duela urte gutxi batzuk funtsezkoena zen ikasleak “zer egiteko gai” ziren; gaur paradigma hori beste elementu batzuekin aldatu da, eta horien artean, gero eta garrantzitsuagoa da haiek beren buruarekin eta beren ingurunearekin duten jarrera.

Ikaskuntza bilakaera-prozesu bat da, non ikasleak berak diren protagonista eta beren buruaren arduradun. Batzuetan taldean lan egiten, beste batzuetan bakarka, baina beti beren lanbide-ibilbidean aurkitzen dituzten erronkak gainditzen saiatuta.

Talde-lana, komunikatzeko gaitasuna, lidergoa, sormena, berrikuntzarako prestasuna eta adimen emozionala ez dira hitz polit hutsak; gure gizarteak lanbide-esparruan dituen eskakizun berrien parte dira.

Erronka berri horiei erantzuteko, orain aurkeztu nahi dizuegun proiektua garatu dugu Euskadiko LHn: “ERRONKETAN OINARRITUTAKO LANKIDETZA IKASKUNTZA”.

Proposamenak ikaskuntzan sakontzea dakar berekin, ikasi nahi dugun guztiari zentzua aurkituko baitiogu. Konpetentzia edo ikaskuntza bat eskuratzeko, kontzientziaren, emozioen eta, batzuetan, bakarkako lanaren eta, besteetan, lankidetzakoaren konbinazio bat behar da.

Jarraian eredu horren funtzionamendu-dinamikak xehatuko ditugu. 4 edo 5 pertsonako taldeetan egiten dira, eta dinamika azkar baten bidez eratzen dira, non profil pertsonalak lantzen diren eta ahalik eta talde orekatuenak sortzen diren, profil horietan oinarrituta.

Ikaskuntza-eredu desberdin batek gero eta presentzia handiagoa du herrialde aurreratuenen hezkuntza-agendetan. Erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntza gure lan-proposamena da ikasgelan.

Teknopoliseko programa, ETHAZI proiektuaren inguruan

Page 11: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

11 ERRENDIMENDU HANDIA EUSKADIKO LHn: KONPETENTZIA BERRIETARANTZ ERRONKETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIEN BIDEZ.

Garrantzitsua da taldeek zer baldintzatan lan egingo duten definitzea, eta zer indartu nahi duten eta zer saihestu nahi duten zehaztea.

Egoera problematiko bat planteatzen dugu, errealitatetik hurbilekoa eta erronka dagoen ikaskuntza-ereduaren testuinguruan kokatua.• Arazotik erronkara. Ezinbestekoa da egoera hori

erronka gisa barneratzea, gure inplikazio-maila txikiagoa izango da bestela.

• Informazioa lortzea eta aukerak sortzea. Erronka bati aurre egiten diogunean, galderak sortzen zaizkigu. Irakaskuntza-lana ikasleei galdera garrantzitsuenak egiten laguntzea da, eta informazioa ematea. Batzuetan beraiek bilatuko dute informazio egokia. Batzuetan, erantzunek erantzun egin behar diren galdera gehiago sortzen dituzte.

• Proposamenak aurkeztea. Galderak egin eta erantzundakoan, ikasleek zenbait proposamen egiteko gaitasuna dute. Aukerak aurkezteko fase

honetan, ikasleen gaitasun sortzailea estimulatu egiten da, eta baliteke beste talde batzuen lankidetza behar izatea.

• Proposamenak hautatzea. Proposamenak mahai gainean daudela, egokiena zein den aukeratzen dugu. Aukera guztien artean, garrantzitsua da gure helburua barnean hartzen duela bistaratu dugun bat aukeratzea.

• Ekintzak planifikatzea. Taldean bertan zereginak esleituta amaitu behar da, eta plangintzan arriskuen analisi bat sartuta.

• Exekutatzea. Aukeratu eta planifikatutako ekintzak garatzea. Praktikak eta esperimentazioak ikasleen trebetasunak eta abileziak garatuko dituzte.

• Emaitzak aurkeztea. Taldean edo bakarka, erronkaren emaitzen aurkezpena egingo dugu. Hori maila presentzialean edo IKTen bidez egin daiteke.

• Ebaluatzea. Ebaluazioa egitea, emaitzen ebidentzia ez ezik, jarrerena ere kontuan izanik. Emaitzek gogoeta-elementuak izan behar dute, hurrengo erronken hobekuntzari heltzeko.

Page 12: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

12

Etorkizuneko fabrikaziorantz: Fabrikazio aditiboa 3D inprimagailuen bidez JOSÉ ANTONIO JOUBERT JAUREGUI, SOLDADURA-FABRIKAZIO ADITIBOKO DINAMIZATZAILEA-TKNIKAGORKA BAQUERIZA MODREGO, FABRIKAZIO ADITIBOKO DINAMIZATZAILEA-TKNIKA

3D inprimaketa, fabrikazio aditiboaren aplikazio nagusietako bat, benetako industria-iraultza da. Horrela uste dute hainbat eremu teknologikotako nazioarteko espezialistek; haien ustez, fabrikazio-eredu honek aplikazio-aukera izugarriak ditu.

Credit Suisse taldeak dioenez, 2013an soilik, produktu eta zerbitzuengatiko diru-sarrerak % 34,9 hazi ziren, eta fakturazioa 3.700 milioi dolarretara iritsi zen. 2020rako, zifra hori 11.000 milioi dolarretara iristea espero da. Zifrek dena esaten dute.

Fabrikazio aditiboa material-geruzak segidan gainjartzea da, nahi den objektua lortu arte. Modalitate hau estu lotuta dago IKTekin, eta aro digitaleko ekoizpenaren eta herrialde garatuenen etorkizun industrialaren giltzarria izango da.

Fabrikazio-eredu honen bidez, gizakiak imajina dezakeen edozein geometria erreproduzitu dezakegu ia eta, aldi berean, kontsumitzaileen desberdintze- eta pertsonalizazio-eskaria asetzen da. Kostuak ere oso txikiak izan daitezke; izan ere, diseinuak egiaztatu eta optimizatu egin ditzakegu.

ETORKIZUNEKO FABRIKAZIORANTZ. FABRIKAZIO ADITIBOA 3D INPRIMAGAILUEN BIDEZ

Page 13: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

13 ETORKIZUNEKO FABRIKAZIORANTZ. FABRIKAZIO ADITIBOA 3D INPRIMAGAILUEN BIDEZ

Erronka horren aurrean, Euskadiko LANBIDE HEZIKETAK azkar erantzun zuen, eta aurreko ikasturtean IKASLAB proiektua, hots, 3D inprimaketarako programa eta ekipamenduen bidez sormena bultzatzeko ikastetxe-sarea zabaltzearen alde egin zuen.

TKNIKAn merkatuan sartu berri diren material eta aplikazioekin esperimentatzen ari gara, ikastetxeei ez ezik, industriari berari ere erantzuna eta laguntza emateko. TKNIKAn makina-ekipamendu profesional bat dugu, kalitatezko eta doitasunezko piezak eraikitzeko aukera ematen duena. Gure ekipamendua enpresei zerbitzuak eskaintzera bideratuta dago gainera.

Fabrikazio aditiboaren garapena giltzarria dela uste dugu euskal industriaren eta haren geroko lehiakortasunaren garapenerako. Horrela adierazten du 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Planak ere. Helburu horrekin, haren erabilera dinamizatzen ari gara, eta harekin lotutako teknologia berriak ikertzen. Sortu

den premia berri bat da curriculumak fabrikatzeko modu berri horietara egokitzea, eta Tknika horretan ari da.

Nabarmendu behar dugu estatuaren gainerakoaren aldean egoera onuragarrian gaudela; euskal enpresa asko hasiak dira teknologia hori ezartzen eta 3D inprimaketa erabiltzen dute prototipoak eta tresnak egiteko beren ekoizpen-prozesuetan.

TKNIKAn eremu horretan punta-puntakoak diren bi herrialderen adibideak analizatu ditugu, Alemania eta AEB, eta hauxe ondorioztatu dugu:1. IKASLAB sareko ikastetxeek badituzte diseinuak

baliokidetzeko (prototipatzea) ezagutza eta ekipamendu teknologikoak. Enpresa batzuek zerbitzu hori eskatzen digute.

2. Badugu “azken pieza” ekoizteko gai den ekipamendu profesionala, hots, azken produktuan zuzenean gehitzen den pieza eta, oro har, kalitate handiagoak dituena.

3. Aukera handia zabaldu zaigu industria aeronautikoa eta aeroespaziala buru dituen diseinu mekaniko eta industrialaren eremuan.

4. 3D inprimaketaren erabilera eta haren bilakaeraren abiadura aukera sorta oso zabala ari dira irekitzen, eta teknologia horren hazkunde esponentziala espero da datozen urteetan.

Page 14: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

14 GARAPEN IRAUNKORRA EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAN

Zurari buruz hitz egiten dugunean, ezaugarri garrantzitsu bat aipatu behar dugu, sarritan oharkabean pasatzen dena: Euskadik Europa osoko zuhaitz-azalera handienetako bat dauka bere azalera fisikoa kontuan izanik. Hala ere, gure zur-kontsumoa biztanleko apala da aukeran: 0,5 metro kubiko, iparraldeko herrialdeetako pertsona kontsumitzailearen aldean, 7 metro kubikoetara hurbiltzen dena, horrek karbono dioxidoaren isurtzeetan dakarren aurrezkiarekin.

TKNIKAn uste dugu gure ekonomiarako funtsezkoa den sektore honek kalitate-neurri zorrotzenak lortu behar dituela merkatuan lehiatzeko. Sektorearen berrikuntza, teknologiaren, prestakuntzaren, antolakuntzaren eta produktuaren alderditik, inoiz baino beharrezkoagoa da gaur.

Garapen iraunkorra Euskadiko Lanbide Heziketan MARI JOSE BARRIOLA BARAIBAR, ZURAREN ARLOKO DINAMIZATZAILEA-TKNIKA

Gure WOODNIKA proiektua da aurrean dugun erronka horren erantzuna.

Gure jarduketa-ardatz nagusietako bat zenbait zur-espezieren karakterizazioa izan da, teknika sonikoetan oinarritutako sailkapen-metodologiak gehituta, material horren sailkapena egin dezaketenak, eraikin eta etxebizitzen eraikuntzan eta birgaitzean erabilera hobea emateko.

Karakterizazio hori egiteko, egitura-erabilerarako zuraren karakterizazioari buruzko Europako araudian adierazten den bezala, zenbait ezaugarri fisiko eta mekaniko neurtu behar dira zuretan, hala nola: makurdurarekiko erresistentzia, elastikotasun-modulua eta dentsitatea.

WOODNIKA-ren bideo proiektua.

Page 15: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

15

Proiektu hau beharrezkoa da premia Europako araudira eta Eraikuntzako Produktuen Araudira egokitzeko. Horien arabera, edozein eraikuntza-prozesutan erabili beharreko zur guztiak karakterizazio-prozesu bat igaro behar du nahitaez eta, bereziki, egitura-erabilerarako zura sailkatuta egon beharko da eta klase erresistente bat esleituta izan beharko du, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren “Zura” (DB-SEM) Egitura Segurtasuneko dokumentuan hitzartutakoari jarraiki.

TKNIKAn uste dugu zuraren balorazioa, material berriztagarri eta iraunkortasun handiko gisa, aukera garrantzitsua dela eraikuntzaren eta birgaitzearen eremuan. Bestetik, ingurumenaren arloko arrazoiak argiak dira: klima-aldaketari aurre egiteko ekonomia bat sustatzea.

Gure WOODNIKA proiektuaren helburuak hauek izan dira: 1. Euskal Herriko zur-espezieen karakterizazioa eta

normalizazioa.

2. Zura zutik eta ipurditik ebakita sailkatzeko esperientzia pilotu bat, ultrasoinuetan oinarritua, inplementatzea.

3. Tokiko zuraren erabilera sustatzea, zehazki zurezko egituretan, eta iraunkortasun-irizpideak kontuan izatea material iraunkor eta berriztagarria den aldetik.

4. Egitura-erabilerarako zuraren ebaketan eta iraunkortasunean ilargi-faseak izan dezakeen eragina aztertzea, eraso biotikoen eta abiotikoen arloko saiakuntza normalizatuen bidez.

5. http:normadera.tknika.net plataforma digitala prestatzea, hots, informaziorako eta topaketarako espazio bat irakasle, ikasle eta sektore honetako profesionalentzat.

Gure ingurune naturaleko hiru espezie arruntekin landu dugu proiektua: Japoniako laritza (Larix kaempferi (Lamb.) Carr.), Oregon pinua (Pseudotsuga menziesii (Mirb.) Franco) eta Korsikako larizio pinua (Pinus nigra subsp laricio var Corsicana).

Bestetik, proiektuari esker nabarmen aurreratu dugu zura eraikuntza-material gisa ezin hobeto merkaturatzea lortzeko. Funtsezkoa izan da, baita ere, zerrategiek beren produktuen CE marka ezartzeko indarrean den Europako araudian ezarritako eskakizunak bete ditzaten.

Sinetsita gaude WOODNIKA aurrerapauso garrantzitsua dela. Aztertutako hiru espezieetan egindako saiakuntzak eta neurketak informazio-iturri oso garrantzitsua izango dira enpresek eta profesionalek aurrera egin dezaten gure ingurunean zura bezain preziatu eta ugaria den ondasunaren erabileran.

Basoen kudeaketa iraunkor batek eta sektore honetako berrikuntzaren eta prestakuntzaren garapenak ekarpen oso garrantzitsua egin diezaiokete inguruneko ekonomiari.

http://normadera.tknika.net plataforma digitalaren bidez, zurari buruzko hezkuntza indartu da material iraunkor eta berriztagarri gisa.

GARAPEN IRAUNKORRA EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAN

Page 16: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

16

Adimen Lehiakorra (AL) Euskadiko Lanbide HeziketanInformazio garrantzitsua identifikatzea, analizatzea eta interpretatzea, erabaki-hartze adimenduna egiteko SAMUEL TRIGUERO ÁLVAREZ, DIRECTOR DE EMPRENDIMIENTO Y GESTIÓN DEL CAMBIO (TKNIKA)

Erabakiak hartzeko prozesua gero eta dinamikoagoa den ekonomia berrian, informazioak funtsezko balioa du erakundeentzat. Erabakiak (maila estrategikoan zein operatiboan) hartzen dituzten pertsonek informazio garrantzitsua emango dien “alerta-sistema” bat behar dute, eta erabakiak hartzeko prozesuan modu eraginkor eta efizientean gehitu behar dute.

Merkatuen globalizazioak eta garapen zientifiko eta teknologikoak agertzen diren abiadurak monitorizatze-sistemak erabiltzea eskatzen dute, merkatura eta teknologietara begira daudenak eta erakundea garatzeko aukera-hobiak identifikatzeko gai direnak.

Eskari horri erantzuteko sortu da Adimen Lehiakorra (AL), gure erakundeen garapenean eragina duten kanpoko ekitaldiei eta joerei buruzko informazio garrantzitsua biltzeko, analizatzeko eta sistematikoki erabiltzeko prozesu gisa.

Euskadiko LHn eta LHko IV. Euskal Planaren esparruan, 2013ko irailetik, Adimen Lehiakorraren proiektua garatzen ari da, gaur egun LHko 25 ikastetxe publiko zein itunpeko barnean hartzen dituena.

Proiektu honen bidez, LHko sistema eraldatzen urgatzi nahi dugu, ekonomiaren, teknologiaren eta oro har gizartearen bilakaera globala aurreratzeko gaitasunari dagokionez. Aldi berean, Euskadiko enpresetan eta LHko sisteman bertan itzulera bilatu nahi dugu.

Gure aurrean dugun erronka zaila da eta, oro har, honekin du zerikusia:

• Erakunde guztiak mugitzen diren ingurunearen konplexutasun handiagoa, antolakuntzaren irekiera-maila handiagoak (berrikuntza irekia) eta baterako sorkuntza eskatzen dituena.

• Bezeroen eskakizunen gehikuntza argia, LHko ikastetxeen, ikasleen, familien, enpresen eta oro har gizartearen kasuan.

ETAPA PILOTUA

0.FASESentsibilizazioa

1.FASEArdaztea

2.FASEFormalizazioa

3.FASE 4.FASEAL pilotua Ebaluazioa

5.FASEIntegrazioa

6.FASEIkuspegia

7.FASEPrestakuntza

8.FASE 9.FASEInplementazioa Jarraipena

HEDATZE FASEA

ADIMEN LEHIAKORRA (AL) EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAN

Page 17: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

17 ADIMEN LEHIAKORRA (AL) EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAN

• Produktu eta/edo zerbitzu gehienek duten kalitate-maila handia ez da ezaugarri bereizgarri bat jada, eta orduan berrikuntza- eta sormen-maila handiagoak eskatzen dira proposamen bereizle argi bat diseinatzeko.

• Ikastetxe, enpresa eta beste erakunde batzuen arteko interkonexio-premia gero eta handiagoak, maila lokalean, nazionalean zein nazioartekoan, egitura bizkorrak behar ditu, eta ingurune ireki eta azkar aldatzen den horretara egokitutako jarrerak eta gaitasunak dituzten pertsonak.

• Pertsonaren beharrezko protagonismoa, terminoaren hedadura osoan, antolamendu-proiektuen zentro gisa, haren ahalmen guztia garatzeko premia, sortzeko, berritzeko eta bere lanbide-karreraren buru izateko gaitasuna baliatzea.

• Azkenik, gizarteak oro har hezkuntza-sektoreari egiten dion eskaera-maila gero eta handiagoa, haren gaitasun eraldatzailea aitortzen zaion heinean; izan ere, haren azken helburua giza ahalmena garatzea da, gure gizarteak aurrera egiteko elementu nagusi gisa.

Agertoki horri aurre egiteko, adimen lehiakorreko sistematika bat diseinatu dugu, gure ikastetxeen errealitatera egokitua, pertsonetan eta antolamendu-kultura batean zentratua, erabakiak hartzeko informazio garrantzitsuan oinarritzen dena. Sistematika hori AL eredua-LH Euskadi deritzogunean jasota dago.

Enpresa-ereduan eta haren balio-proposamenetan gertatzen ari diren aldaketa sakonak, globalizazioak horietan duen inpaktua, pertsonen enplegagarritasunaren eraldaketa, etab. direla medio, beharrezkoa da LHko ikastetxeetan informazio garrantzitsu guztia biltzeko, analizatzeko, interpretatzeko eta konpartitzeko gaitasuna “instalatzea”, erabaki-hartze zuzen bat egiteko. Horretarako, eta proiektuaren esparruan, hauxe da lortu nahi dugun ikuspegi metodologikoa, indar-ideia hauetan datzana:

• Proiektuan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetako ALaren egoerari buruzko aurretiko azterketa.

• AL eredua-LH Euskadiren diseinuan egindako aurrerapenak LHko Sailburuordetzaren ildo estrategikoekin alderatzea.

• Gardentasuna eta lankidetza parte hartzen duten ikastetxe guztien artean.

• Ez dago errezeta bakar eta lehenetsirik. Oinarrizko ideia batzuetatik abiatuta (AL eredua-LH Euskadi), ikastetxeekin batera sortzen eta hitz egiten da, eta diseinua ikastetxeen premietara egokitzen da.

• Proiektuaren eskalagarritasuna (proiektu pilotua + esperientzia beste ikastetxe interesdun batzuetara hedatzea).

• Etengabeko konexioa beste sektore eta ingurune batzuetako pertsona aditu/esperientziekin.

• Proiektuaren xedearekin lotutako prestakuntza- eta garapen-plana.

• Etengabeko ebaluazioa proiektuaren fase guztietan zehar.

HEZKUNTZA ZAINTZA

ANTOLAKUNTZA ZAINTZEA

ZAINTZA TEKNOLOGIKOA

LH INGURUNEA

ZAINTZEA

LH SISTEMA ZAINTZEALH ekosistema,

lehiakideak, legeria, araudia

Page 18: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

18 ADIMEN LEHIAKORRA (AL) EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAN

ALeko proiektuak hauek errazten ditu LHko ikastetxeetan: ingurunearen aldaketen aurrean beharrezkoa den aurrerapena; prestakuntza- eta enpresa-esparruaren ezagutza handitzea; aukera berriak identifikatzea, produktuetan, zerbitzuetan eta ikastetxeen antolakuntzan eta funtzionamenduan berrikuntza ekarriko dutenak; eraginkortasuna eta efizientzia informazioa maneiatzean; erabakiak hartzean arriskua murriztea, erabakiak adimendunago bihurtuta, etab.

Une egokian AL izateak ez du ondorio magikorik, zalantzarik gabe, baina bai zuzeneko inpaktua edozein erabakiren berehalako eta geroko emaitzan. AL ez da mugatzen piezak bakartuta behatzera; izan ere, bere eginkizuna da irudia bere osotasunean birsortzea eta distantzia batetik analizatzea, ingurua eta haren ñabardurak bistaratzeko. ALeko prozesua sormenaren eta abilezia mentalaren aurkako erronka da, non informazio-piezek forma eta kolorea ematen dioten ezagutu nahi den figurari.

Proiektuaren kuspegi historikoa zein etorkizunekoa

RED Curso 13-14

RED Curso 14-15

AL LH Euskadi praktika-komunitateak bere burua antolatzen du ikastetxe berriei hura ezartzen laguntzeko

Curso 16-17

CoP IC FPCurso 15-16

AL eredua-LH Euskadi

definitzea

Eredua baliozkotzea 6 ikastetxe piloturen

bidez

Ereduaren gako elementuak garatzea

Eredua 6 ikastetxe pilotuetan hedatzea

Proiektu pilotuak beste 6 ikastetxetan

ezartzea

AL LH Euskadirako

praktikakomunitatea abian jartzea

Ereduaren hedapen

globala 12 ikastetxetara

Jardunbide egokien komunitatea

finkatzea

Jarduketak EAEko enpresekin

ElorrietaGoierriIMHMendizabalaTxorierriUsurbil

Armeria EskolaCebancDon BoscoSan José CalasanzTartangaTolosaldea

+12 Zentru berri

Par

te-h

artz

aile

ak

Par

te-h

artz

aile

ak

Parte hartzen duten ikastetxeen kop. 25

1. fasea amaitu duten ikastetxeen kop. 12

Zuzenean inplikatutako pertsonen kop. 100

Lan saioen kop. 20

Ikastetxeekin bakarka egindako bileren kop. 40

AL tresnari buruz garatutako lantegien kop. 8

Ikastetxeetan Etapa Pilotuaren memorien kop. 12

“Adimen Lehiakorra eta Prospektiboa” proiektuaren jarraipen-adierazleak (Eguneratutako datuak, Urtarrila 2016)

Page 19: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

19

ESS Fernando Alonsoren eta Jose Antonio Chusaren ahaleginaren, ilusioaren eta lan integratzailearen ondorioz 2011n sortu zen enpresa-proiektu bat da.“ESS ENGINEERING SOLUTIONS AND SERVICES S. COOP.” kooperatibaren bi bazkide sortzaileek, sektoreko beren lanbide-esperientzia zabala eta gorabideko merkatuetako “expertise” delakoa tarteko, indarrak batu dituzte merkatu-egoera berriari erantzuna emateko, proiektu hau etorkizuneko aukera gisa aurkezteko eta automozioaren sektoreari kalitatezko eta neurriko erantzuna emateko. Txorierriko Politeknikarekin eta Urratsbat Programarekin lankidetzan eta haien laguntzarekin, sortzaileek profesionalen KOOPERATIBA bihurtu dute ESS, non pertsonek sinergiak erabiltzen dituzten, lanak eta Firmaren jabetzak baturik, lanbide-garapena eta giza garapena bilatuz, baita bezeroarentzat zerbitzurik hoberena ere.Merkatuaren bilakaera eta bezeroen premia berriak direla bide, ESS kooperatibak etengabeko hazkunde-bide bati ekin dio, zerbitzuetan zein pertsonetan, eta gaur egun estatu-mailan sektore honetako ingeniaritza liderra eta diziplina anitzekoa izatera iritsi da.

Hasierako planteamendua oinarrizkoa izan zen, “inbertsio minimoa, etekin maximoa” filosofia aplikatuta. Hori guztia bezeroari kalitatezko zerbitzua garaiz eta forman emateko helburuarekin. Gainera, argi zituzten helburuak: “nora nahi genuen eta nahi dugun iritsi”.

Negozio-eredua lankidetzan oinarrituta dago. Haren helburuek inbertsio handiak egin beharra dakartenez, egoerari buelta eman diote, zeuzkaten kontaktuak baliatzeko eta lantegiak izateko, bestela ezinezkoak izango ziren helburu jakin batzuk garatzeko.

IBILBIDEA DUTEN ENPRESAK

Ibilbidea duten enpresakLEIRE ZUBERO COLINA, URRATSBAT DINAMIZATZAILEA–TKNIKA

2013an plantillaren murrizketa bat izan ondoren, 13 enplegatutik 7ra igaro ziren, baina egoera hobetu egin da, eta gaur egun 16 enplegatu eta 4 saltzaileko plantilla daukate, eta beste 2 pertsona kontratatzea aurreikusi dute. Aurten urte ona ari da izaten enpresarentzat bere hazkundeari dagokionez. Lan egiten jarraitzeko espazio berri bat zabaldu dute Derion, hasieratik jarduten duten Boroako AIC (Automotive Inteligent Center) zentroaz gain. Handitze horren arrazoia azken urteko fakturazioaren igoera da (% 30), eta enpresaren etorkizuneko estrategia; haren helburuen artean daude proiektu osoak garatzea, outsourcing-a indartzea eta tresnak kontratatzea eta fabrikatzea.Urratsbat Programan parte hartzea faktore nagusietako bat izan zen ESS kooperatibarentzat hasieran, Jose Txusa gerentearen ustez: “Negozio-plana lortzen laguntzeak ezaguera eta ikuspegi jakin oso interesgarriak eskaini zizkigun erabaki batzuk hartzean eta, jakina, Politeknikako instalazioetatik emandako laguntzak ere bai, non ezin hobeto hartu gintuzten, askotan lagunduta, kontaktu jakin batzuekin, espazioekin, softwarearekin eta goiz osoa hartuko lidakeen abar luze batekin”.

Urratsbatek denboran arrakastaz irauten duten enpresak sortzearen alde egiten du http://www.tcess.com/

“No tengo nada que perder” - business planet

Page 20: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

20

Emaitzak hobetuz LEAN prozesuen bidezROSANA GUTIÉRREZ IÑARRA, ETENGABEKO HOBEKUNTZA ARLOKO ZUZENDARIA -TKNIKA

Irakasleak eta ikasleak arrakastaren lehentasunezko oinarri gisa

PROPOSAMEN BERRIA IRAKATSI ETA IKASTEKO PROZESUA HOBETZEKO

Euskal Herriko LHk zenbait hobekuntza-ziklo bizi izan ditu “etengabeko hobekuntzaren” munduan bere ibilbideari ekin zionetik.

Lehen urratsetako bat ikastetxeetan ematen den prestakuntzaren kalitatea ziurtatzea izan zen. Horrek berekin ekarri zuen irakasle guztiak aldaketa batean inplikatzea, lagungarria izan zena ikasle eta irakasleen artean eta enpresa-munduan eta gizartean oro har konfiantza handiagoa sortzeko.

Ikastetxeen eskaintza egokia dela eta baldintza hoberenetan eskaintzen dela bermatzeko lan egin zen eta egiten da. Horregatik adosten dira modulu bakoitzaren programazioa eta diseinua konpetentzia eta ikasgelako jardueren arabera; ebaluazio- eta kalifikazio-sistemak baliokidetzen dira; ikasleen kalibrazioa egiten da eta ikasleek haien jarduna ebaluatzen dute; hezkuntza-prozesuaren jarraipena eta hobekuntza egiteko helburuak eta adierazleak ezartzen dira.

Hori guztia lagungarria izan da heziketa-ziklo gehienen emaitza akademikoek arrakasta-tasa handia izan dezaten. Baina, ez da lortu nahi dena kasu guztietan.

EGUNGO EGOERATIK IDEALERA

Lean hobekuntza-metodoaren diseinuan eta esperimentazioan lan egin duen proiektuko taldeak zehatz-mehatz aztertu ditu hezkuntza-prozesuan parte hartzen dituzten elementu guztiak, bai irakaskuntzari,

bai ikaskuntzari lotutakoak, hobetu daitekeen guztia identifikatzeko.

Lanbide Heziketako irakasleek badakiten zerbait berretsi da: erdi-mailako ziklo bat egiten duten ikasle guztiek ez dute gauza bera lortu nahi: batzuek lan-munduan hasi nahi dute, beste batzuek beste ikasketa batzuekin jarraitu nahi dute eta beste batzuek… ez dakite zer nahi duten.

Beraz, talde osoak gauza bera nahi ez badu, premia desberdin horietako bakoitzari nola erantzungo zaion pentsatu behar da.

Hezkuntza-prozesuaren amaieran, ikasle guztiek lanbide batean jardutean autonomo izateko konpetentzia tekniko eta zeharkako guztiak eskuratzea lortu nahi bada, programazioen diseinua egokitu eta beste elementuen artean, ikaskuntza-prozesuaren etapak kontuan izan behar dira.

Beharrezkoa da kokatzea edukiak jardueren bidez ulertzeko eta bereganatzeko, esperimentazioaren bidez beren jardunean autonomia lortzeko aukera izan dezaten.

Ba al dituzte programazioek jarduerak kokapena lantzeko eta etapa hori gainditu egin dela egiaztatzeko? Ikasleak ikasturte-hasieratik gal daitezke horiek kokatzea eta motibatzea lortzen ez bada.

Ba al dituzte programazioek jarduerak azaldutakoa ulertu dutela ziurtatzeko? Ikasleak galdu daitezke edukiak bereganatu ote dituzten egiaztatzeko probak ere egiten bazaizkio, aurrez ulertu dituztela bermatu gabe.

MEJORANDO LOS RESULTADOS A TRAVÉS DE LOS PROCESOS LEAN

Page 21: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

21

Ildo horretan, irakasleek zein ikasleek ikasgelan egiten duten guztiari buruzko analisi zorrotz bat egin da, zer hobekuntzari heldu behar zaion eta horiek nola ezarri behar diren identifikatzeko.

Ziklo pilotu bakoitzean dauden programazioak ikaskuntzaren etapa horiekin alderatu dira eta hau egiaztatu da:• gako-gaitasun batzuek ez dute edukirik

eta jarduerarik• gako-gaitasun batzuek jarduera gehiegi

dituzte • eduki batzuek eragin txikia dute gako-

gaitasunetan• ikaskuntzaren etapa batzuek ez dute

elkartutako jarduerarik• etapa batzuen jarraipen-jarduerarik ez

dago

Analisi horren emaitza gisa, hezkuntza-prozesuan dauden eraginkortasunik ezak eta eraginik ezak identifikatu dira.

Seg

men

taci

ón

po

r n

eces

idad

es

Ubicación

Mismas etapas ,Ritmos diferentes , Objetivos distintos

Comprensión Asimilación Experimentación Autonomia

54321

Alumnado con Competencias y

Habilidades iniciales

Personas con Mayor capacidad, habilidad

y competencias

+ Habilidades

No saben ?

?

+ conocimiento+

Inserción laboral

Estudios posteriores

MEJORANDO LOS RESULTADOS A TRAVÉS DE LOS PROCESOS DE LEAN.

Page 22: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

22

Lean etengabeko hobekuntza-metodoaren diseinuan eta esperimentazioan parte hartu duten LHko lau ikastetxeak hasiak dira lantzen ari diren erdi-mailako heziketa-zikloen emaitza akademikoak hobetzeko lagungarri izango zaizkien planak hedatzen, baina, lehenago, egoera ideala definitu behar izan da.

Lortu nahi den agertoki hori hezkuntza-prozesuan eta haren karakterizazio idealean inpaktua duten gako-elementuek osatzen dute.

Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten ajenteak ondokoak dira:

• Hezkuntza politikak

• Ikastetxeak

• Irakaslegoa

• Metodologia

• Ikaskuntza agertokiak

Abiapuntua zein den eta jomuga ideala nola bistaratzen den argi izaten bada, ikastetxe bakoitzak bere hobekuntza-bidea traza dezake, gako-elementu bakoitzerako eta horien idealizaziorako helburu lorgarriak ezarrita.

IKASGELAKO HOBEKUNTZAREN BIDEAK AURRERA DARRAI

Agentes del

Proceso de enseñanza aprendizaje

Políticas Educativas

Met

odología

Centros de FP

Escenarios d

e aprendizaje

Profesorado

Alumnado

MEJORANDO LOS RESULTADOS A TRAVÉS DE LOS PROCESOS DE LEAN.

Page 23: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

23

Pentsatzeko modu desberdinaBEGOÑA ARTOLA OTEIZA, IDEATK-KO ZUZENDARIA

Ohikoa da entzutea gauzak orain arte egiten genituen bestelako modu batean egin behar ditugula, enpresek berritu egin behar dutela. Azken batez, pertsonak sortzaileagoak izatea behar dugu.

Sormena artearen munduarekin eta artistekin nahasten da maiz, eta talentu naturala dela eta ezin dela ikasi pentsarazten da.

Sormena irakurtzen ikasten den bezala ikasten da. (Ken Robinson)

Edward DeBono sormenean adituak albo-pentsamenduaren prozesua asmatu zuen, eta teknika eraginkorrak garatu zituen, frogatzen dutenak sormena ez dela talentuaren edo zortearen ondorio, baizik landu eta garatu egin daitekeen trebetasun bat. Teknika sistematikoak eta berariazkoak dira, norberak zein pertsona taldeek erabil ditzaketenak.

Pentsamendu sortzailea pentsamendu logikoaz bestelakoa da. Nolabaiteko pentsamendu analitikoa behar dugu informazioa ulertzeko, baina pentsamendu mota honekin ez dugu lortuko ideia berririk. Ideia berri bat nahi badugu, sormenez sortu beharko dugu. Sortzaileak izateko, beste modu batean pentsatu behar da. Badaude pentsatzeko beste modu batzuk, “nik arrazoia dut eta zu oker zaude” ez direnak, non alde bakoitza saiatzen den frogatzen bestea oker dagoela logika eta arrazoia erabilita.

Erronka Berria Euskal Herriko LH-rako: Pentsamendua Eta Sormena

@IdeaTK_itk 1. SENTSIBILIZAZIOA

2. FORMAKUNTZA

3. SISTEMIZATU

Pentsamendu logikoaren funtzioa kontzeptu-ereduen hasiera eta garapena da. Albo-pentsamenduaren funtzioa eredu horiek berregituratzea eta berri batzuk sortzea da. Bi pentsamendu motak elkarren osagarri dira. (Edward De Bono)

ideatk.eus

PENTSATZEKO MODU DESBERDINA

Page 24: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

24

Egoera batzuetan ideia berriak aurkitu behar dira. Beharrezkoa da jakitea sistematikoki eta berariaz erabil daitezkeen tresna espezifikoekin lor ditzakegula, baina horretarako ez da nahikoa tresnak ikastea; gelditzeko eta horiek aurkitzen saiatzeko ohitura behar dugu. Pentsamendu sortzailea erabiltzeko gaitasuna pertsona guztien pentsatzeko trebetasunaren zati izan behar da.

LH Euskadi egiten ari den eraldaketan eta argi izanik gure pentsamenduak eragina duela gure lanbidean eta gure bizitzetan, orain arte Lanbide Heziketan egin ez den zerbait egiten ari gara saiatzen: sormenaren bila goaz, aurrera egiten eta bilakatzen jarraitzeko.

ideatk, Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuaren Euskal Institutuko Pentsamendu Sortzailearen Ataletik, pentsamendu sortzailea garatzeko metodoak sartzen ari dira, sormena eskatzen duen pentsamendu hobe baterako, eta Lanbide Heziketako irakasleriara egokitutako eredu bat garatzeko, beste batzuei modu sortzailean pentsatzen irakasteko gai izan gaitezen.

Emaitza desberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera. (Albert Einstein)

Pentsamendu sortzailearen prozesua ikasi eta kontzienteki erabil daiteke. Horretarako, beharrezkoa da NOLA PENTSATU jakitea, eta borondatea, abilezia eta metodoa behar dira.

Pentsamendu sortzailearen helburu nagusietako bat da gauzak hobeto nola egin aurkitzea edo gauza berriak sortzea, zerbait hobetzeko, arazoak konpontzeko, balioa gehitzeko edo aukerak sortzeko.

PENTSATZEKO MODU DESBERDINA

12

Page 25: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

25

Lanbide Arautuak eta Lanbide HeziketaJAVI MARDONES ALONSO, LANBIDE HEZIKETAREN EZAGUTZAREN EUSKAL INSTITUTUKO ZUZENDARIA

Lanbide arautuez hitz egin ohi dugu, baina, izatez, zuzenagoa litzateke “jarduerez” hitz egitea, zeren, sarritan, hainbat “lanbidetan” aurki daitekeen jarduera izaten baita arautzen dena. Esate baterako, gas fluordunen manipulazioa hotz-instalazioak mantentzeko lanbidean zein ibilgailuak mantentzekoan aurki daiteke.

Baina, zer esan nahi dugu lanbide edo, hobeto esanda, jarduera arautuez hitz egiten dugunean? Egia esan, gaian zerbait sakondu duen edonork egiaztatuko zuen zenbat eta zenbat egoera dauden, administrazioek (industria, osasuna, ingurumena, sustapena…) gai honi eman dizkioten era askotako tratamenduen ondorioz. Horri buruzko zenbait ohar egitea komeni da.

Dauden arau guztiak aztertzen baditugu, ikus daiteke administrazio batek osasun publikoa, instalazio baten segurtasuna eta abar ziurtatzeko premia dagoela haien guztien jatorrian. Hots, mekanismo bat ezarri nahi izaten da, kasuan kasuko administrazio arduradunak aukera izan dezan bere jarduketa-esparrukoak diren jarduerak egiten dituzten profesionalek arau jakin batzuk betetzen dituztela ziurtatzeko, esate baterako, instalazio baten segurtasuna bermatzeko edo jarduera zehatz batean osasun publikoa babesteko eman dituen arauak ezagutzen dituztela eta aplikatzen dituztela ziurtatzeko.

Hori izan liteke ildo horretako administrazio-jarduketa guztiak hartzen dituen deskribapen orokorra. Mekanismo hori ezartzerakoan, alabaina, administrazio bakoitzak bere modura jokatu du eta lanbide-gaikuntzarako araudi-egitura handia sortu da horren ondorioz. Kontuan izan behar da, gainera, araudi horiek etengabe aldatzen ari direla eta, zenbaitetan, nazioz gaindiko esparruko beste araudi batzuen mende ere egon daitezkeela (Europako zuzentarauak, nazioarteko hitzarmenak…).

Barreiadura horrek, saihetsezina bada ere, tartean hainbat administrazio daudela kontuan hartzen badugu, konplexutasun handia sortzen du artikuluan garatu beharreko gaiari globalki heltzerakoan eta lanbide-heziketatik egresatutako pertsonak adierazitako jarduera arautuak garatzen nola hasiko diren zehazterakoan.

LANBIDE ARAUTUAK ETA LANBIDE HEZIKETA

Page 26: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

26

2004. urteaz geroztik, aurreko planteamenduari erantzutea izan da Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren (EEI-IVAC) eginkizunetako bat. Asmoa zen tituludun guztiak beren tituluaren profilarekin erlazionatutako lanbide-jarduerak betetzeko moduko egoeran jartzea, zuzen-zuzenean, beste prestakuntzarik egiteko premiarik gabe eta azterketa gehiago egin behar izan gabe.

Bi jarduketa behar ziren horretarako:

1. Lehenengoa, kasuan kasuko administrazio eskudunak eskatutako prestakuntza (administrazio hori baita delako jarduera betetzeko arauak ezartzen dituena) tituluaren prestakuntza-curriculumean sartuta egon zedin lortzera bideratua.

2. Bigarrena, administrazio eskudunak “ezagut” dezan eta titulua baliozkotzat jo dezan lortzeko, horrek sortuko baitu dagokion lanbide-gaikuntza.

Horrela lortzen da, alde batetik, lanbide-jardunaren berezko behar jakin batzuei bete-betean erantzutea eta, bestetik, administrazioak eta tituludunek baliabide ekonomikoak eta pertsonalak alferrik gal ditzaten saihestea.

Erdietsitako akordioen artean, duen dimentsioa kontuan harturik, esanguratsua da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin gauzatzen ari dena, hori baita jarduera arautu gehien dituena. Nabarmendu beharra dago 2006. urtean bi sailen arteko araudi bateratua argitaratu zela, hots, Lanbide Heziketa eta Industria hartzen zituena. Araudi horretan zuzeneko sarbidea ematen zen industriako txartel jakin batzuetara (berokuntzako instalatzailea eta mantentzailea, hotz-instalazioak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak...). Nabarmentzekoa da, halaber, 2006ko araudian bertan bi sailetako teknikariek osatutako batzorde mistoa sortu zela, akordioak mantentzea, luzatzea eta eguneratzea ahalbidetzen zuena.

Geroztik, 2010. urtean, 17/2009 Legeak, zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzkoak, sortutako arau-aldaketa mordoaren ondorioz, panorama aldatu egiten da erabat. 560/2010 Errege Dekretua argitaratzen da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarena, segurtasun industrialaren

arloan zenbait erregelamendu-arau aldatzen dituena, eta goitik behera aldatzen du paradigma, zeren, oro har, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-kualifikazioen egiaztapenaren bidez zehazten baitu jarduera arauturako sarbidea.

Lanbide Heziketako eta Industriako Langileen Batzordearen lanek fruituak ematen dituzte, ahalegin handia egiten baitute Lanbide Heziketako tituluak gainditu izanaren ondoriozko gaikuntzak kontrolatzen eta, hala badagokio, eguneratzen.

Adibidea beste administrazio batzuetara ere zabaltzen da, osasun-administraziora esaterako, eta arauak paradigma berri horretara egokitzeko aldatzen hasten dira. Testuinguru berri horretan, kasuan kasuko administrazio eskudunek erabaki behar dute zein kualifikazio diren “profesional gaitua” izateko eskatzen direnak.

Amaitzeko, esan dezakegu Lanbide Heziketako tituluek errespetu handia dutela sail guztien aurrean eta, gaur egun, jarduera arautu gehienetarako sarbidea Lanbide Heziketako tituluen bidez lortzen dela, nahiz eta onartu edo aitortu behar den zenbait arau, ezaugarri bereziak direla-eta, eredu horretatik kanpo geratzen direla oraindik ere.

LANBIDE ARAUTUAK ETA LANBIDE HEZIKETA

Page 27: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

27

Lanbide espezializazioko programa berriakJAVI MARDONES ALONSO, LANBIDE HEZIKETAREN EZAGUTZAREN EUSKAL INSTITUTUKO ZUZENDARIA

Arloko espezialista gehienek aditzera ematen dute enpresek garatzen dituzten produkzio-prozesuak etengabe aldatzen ari direla eta, gainera, aldaketa horiek “oso azkarrak” direla eta, maiz, sakonak direla.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak etengabeko jarraipena eta analisia egiten die aldaketa horiei; aldaketa horien ondorioz, giza baliabideen arloan bestelako premiak dituzten enpresak agertzen ari baitira, inolako zalantzarik gabe. Horrenbestez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Lanbide Espezializazio Programen bidez jardun behar du, beste estrategia batzuen artean.

Hartara, nabarmendu behar da euskal administrazioko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila “Industria 4.0” gisako estrategiak garatzen ari dela aldaketei aurre egiteko eta, hala badagokio, aldaketa horiek errazteko –termino hori Alemanian sortu bazen ere, guztiz bat dator Eusko Jaurlaritzaren helburuekin–. Gaur egungo egoerari laugarren industria-iraultza ere deitzen zaio askotan.

Izan ere, enpresen funtzioen kudeaketa digital integralak, material berrien erabilerak, energia garbien produkzioak eta erabilerak, 3D inprimaketarekin lotzen diren teknologia berrien erabilerak, robotikako aurrerapenek, adimen artifiziala deritzanak eta abar berretsi egiten dute aditzera emandako guztia.

Lanbide Heziketak enpresen premiei behar bezala erantzuten saiatu behar du ezinbestean. Eta premia horiek izaten ari diren aldaketekin lotuta daude.

Hori dela eta, funtsezkoa da lanbide-heziketako tituluren bat egin eta gainditu duten ikasleek enpresen produkzio-prozesuetara sartzeko aukera duten aztertzea eta iguripenei eta eskatzen diren beharrei erantzuten dieten jakitea.

Gaur egun esku artean ditugun datuek baiezkoa esaten digute. Edonola ere, nabarmendu behar da enpresa batzuek produkzio-prozesuetan material berriak txertatu dituztela edo teknologia berriak baliatzen dituen fabrikazioa garatzen dutela edo tresna digitaletatik integratutako antolamenduak dituztela. Enpresa batzuek, beraz, merkatu globalizatu eta lehiakor batean lehiatzen dira, eta enpresara lanera sartzen direnei askotariko konpetentziak eskatzen dituzten lanak eginarazten diete.

LANBIDE ESPEZIALIZAZIOKO PROGRAMA BERRIAK

Page 28: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

28

Eskaera horiek izendatzaile komuna dute: ikasleek heziketa-ziklo bat gainditzearen ondorioz eskuratutako konpetentzien beharra aintzat hartuta eta errespetatuta, pertsonek –produkzio-prozesuetara sartzean– beste konpetentzia batzuekin osatu edo zabaldu behar dute lortu duten profila, betiere eraginkortasunez lan egingo badute. Kontuan izan behar da ez dela konpetentziak enpresa jakin bateko lan-jardunera “egokitzeko” ohiko beharra; izaera diferentziala duten prozesuetan esku hartu ahal izateko konpetentziak “zabaltzea” edo “osatzea” da.

Azken hilabeteotan, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuak ikasleen prestakuntzaren arloko eskaerak jaso ditu hainbat enpresatatik, eta eskaera horiek aztertu ditu. Eskaera horietan, ikasleek lortutako konpetentziak beste konpetentzia batzuekin osatzeko beharra eta, hartara, behar bezala lan-munduratzeko beharra adierazi da.

Eskaera horiek Lanbide Espezializazioko Programa gisa onartu, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzari bidali zaizkio, horrek onar ditzan eta, beharrezko txostenak tramitatu eta jaso ostean, dagokion dekretuan argitara daitezen eta balizko eskaintza arau dezan.

Zehazki, Lanbide Espezializazioko hiru Programa dira:

• Automatizazio handiko industrian produkzio-baliabideen kudeaketa

• Metalezko txapazko piezak lortzeko trokelen diseinua eta fabrikazioa

• Abiadura handiko eta errendimendu handiko material berezietako mekanizazio aurreratua

Beste lau programa ere azken berrikuspenaren zain daude:

• Energia elektrikoko banaketa-instalazioetako eragiketa eta mantentze-lan integralak

• Dron bidezko eragiketak, lurraldea, eraikuntzak eta azpiegiturak aztertzeko

• Diseinu eta fabrikazio prozesuan den produktu baten bizi-zikloa

• Forja-prozesuen diseinua eta produkzioa

Hurrengo hilabeteetan, aztertzen ari diren beste programa batzuen berri ere eman ahal izango da.

Ahalegin horrek guztiak helburu argia eta saihetsezina du Euskadiko Lanbide Heziketan lan egiten duten pertsonentzat: eraginkortasunez eta eragimenez erantzutea hainbat produkzio-sektoretako enpresen eta pertsonen beharrei.

LANBIDE ESPEZIALIZAZIOKO PROGRAMA BERRIAK

Page 29: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

29

LPO+EEE = ESTRATOSFERA Bizitzarako trebatuzEASO POLITEKNIKOKO LPO ALORRA.

Estratosfera proiektua zertan datzan azaltzen saiatuko gara: lehenengo, eta izena nondik datorren argitzeko, broma baten moduan hasi zena, azkenean proiektuaren izena bihurtu dela. Urteetan zuzendari izan dugun Iñaki Gaztañagak askotan galdetzen zigun ea oraindik liburuarekin ematen genituen eskolak LPO eta EEE moduluak, beste era batean eman behar genituela, harago joan behar genuela, estratosferara…

2011/2012 ikasturtean egin genuen urratsa zera izan zen, LPO eta EEE irakaslearen arteko koordinazioa lantzea eta konturatu ginen hainbat unitate didaktikoetan antzeko baliabideak erabiltzen genituela eta hoberena irakaslea bera izatea izango zela. Beraz, astean zortzi orduz sartzen gara talde bakoitzean.

Honela moduluak lantzeko beste ereduak erabiltzen hasi ginen taldeko irakasle batzuk. Orduantxe hasi ginen sare gabe soka gainean ibiltzen...

Zein erraza zen guretzat liburua eta zuzenketarako koadernoa hartu eta test azterketak egitea ikaslea ebaluatzeko, zein segurua, nolako zehatza nota! baina zein aspergarria egiten zaion ikasleari, eta zer ematen dio bere bizitza aurrera ateratzeko?

Ez dugu ahaztu behar erdi mailatan ditugun ikasleak hein handi batean ikasketa bizitza gogorra izan dutela, askotan porrotez betea. Kosta egin zaiela ikasketetan aurrera egitea, azterketaren aurrean blokeatu egiten direla, ez zaizkiela liburuak gustatzen, gelan mahai batean eserita egotea kostatu egiten zaiela, eta beraiek dituzten balioak askotan ezkutuan geratu direla.

Proiektu hau erdi mailatan beste era batean lan egiteko beharraz sortu zen. Irakaskuntzan gabiltzanak badakigu zein zaila den erdi mailako ziklo batean ikasleei bizitzan erabilgarri egingo zaizkion baliabideen jabe egitea.

Zuzendariak eta arloko partaideak genuen kezkatik sortu zen gauzak beste era batean egiteko aukera, eta laugarren pisuan (estratosferan… ) gela batzuk libre geratuko zirenez, aukera baliatu genuen eskola eta gela berriak lantzen joateko.

Beste lekuetan nola lan egiten zen ikusten aritu ginen eta Mendizabala Institutura jo genuen, Maite Martinez de Lagosi entzunda baikenion bi moduluak batzeko aukeraz... baina gauzatu gabe zegoela ohartu gintuen. Enpresa eta Ekimen Ekintzailea lantzeko sortua zuten gela ere ikusi genuen, eta ereduaren hainbat gauza ekarri genituen.

Gure asmoa zera da: ikasleari bizitzan aurrera egiteko balioko zaizkion konpetentziak ematea. Gaur egun internet denon eskura dagoen honetan, poltsikoan daramagun honetan, zertarako ikasi behar dira buruz gauzak? Informazio egokia aurkitu, ulertu eta aplikatzeko gai izatea nahikoa deritzogu.

LPO+EEE = ESTRATOSFERA BIZITZARAKO TREBATUZ

Page 30: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

30

Eta, nola lan egiten dugu? Lan Prestakuntza eta Orientazioa eta Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluak proiektu bakar baten inguruan landuz, moduluek batak bestearengandik jasotzen duela eta biak batera entitate gehiago dutela.

Proiektuaren helburuetako bat, ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzea da. Lehenengo minututik “egiten” hasten da. Modu honetan, ikaslea motibatuago dator klasera eta gaitasun maila hobetzeko aukera handitu egiten da.

Prozesua, ikasle batek lortu behar dituen zeharkako gaitasunak (autonomia, inplikazioa, lan taldea, konpetentzia digitala, komunikazioa…) eta LPOko eta EEEko ikasketa emaitzak identifikatzen hasten da. Ibilbide guztia, erronka baten inguruan egiten da.

Erronka hau enpresa bat sortzea da. Diseinatu ditugun jarduerek, ikasleek sortu duten enpresaren eguneroko beharrei erantzuten die. Eta kontratuak non lantzen dira? Errealitatean egiten den moduan, enpresak norbait kontratatu behar duenean aztertuko du gaia… Eta gizarte Segurantzaren prestazioak? berdin, enpresaren eguneroko martxan beharrezkoa denean. Jarduera bakoitza aurrez identifikatutako gaitasun eta ikasketa emaitzekin lotzen da.

Eta markatu dugun ibilbidea hauxe da:

1. Lanean hastera noa2. Ekintzailea naiz3. Taldean lan egiten dut4. Enpresa sortu dugu5. Kontuz!, arriskuak lanean6. Enpresa egunez egun 7. Gure proiektua zabaldu

Proponemos este recorrido para ciclos medios, y el reto para el curso 2015/2016 es idear un recorrido para ciclos superiores, volvemos a la cuerda floja, arriesgándonos, cambiando las cosas cada día, adaptándolas...

LPO+EEE = ESTRATOSFERA BIZITZARAKO TREBATUZ

Page 31: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

31

LHko Sailburuordetzak LH Dualeko 3 urteko bigarren programa onartu du, eta HETEL-eko hainbat zentrok emango dute Gestamp enpresaren lankidetzan.

Gestamp-ek Euskal Autonomia Erkidegoko LH aukeratu du prestakuntza espezifikoaren beharra betetzeko, enpresak eskatzen duen matrizegintza arloan, baita automozioaren sektorean ere oro har.

Programa honen bidez, LHko ikasleek sakondu eta handitu ahalko dituzte tituluan lortutako gaitasun teknologikoak eta zeharkakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek oso merkatu global eta lehiakorra batean egiten dute lan, eta kualifikazio handiko langileak eskatzen dituzte; horregatik, programa mota horiek ahalbidetuko dute pertsonen espezializazioa eta enplegagarritasuna.

Gestamp-ek Gestamp Technology Institute sortu du Boroan: automozioaren sektoreko profesional berriak prestatzeko oso apustu inportantea, kontuan hartuz teknologia, berrikuntza eta sormenaren ereduak. Instalazio horiek agertoki ezin hobea dira ekimen horretarako, ikasleek lan egiteko aukera baitute ikaskuntza ahalbidetzen duen enpresa egokitu baten plantan.

Gestamp eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat LHko ikastetxe, espezializazioaren lehen esperientzia etekin handiko metodologia batekinLEIRE BELAR, HETEL-EKO KOMUNIKAZIOAREN ETA KUDEATZEAREN ARDURADUNA

31

LHko Sailburuordetzak sustatzen du metodologia hau, zeinak rol aktiboa eta ikaslearen ikaskuntza ahalbidetzen baitu, baita zeharkako gaitasunak lortzea ere.

GESTAMP ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAINBAT LHKO IKASTETXE, ESPEZIALIZAZIOAREN LEHEN ESPERIENTZIA ETEKIN HANDIKO METODOLOGIA BATEKIN

Page 32: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

32 GESTAMP ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAINBAT LHKO IKASTETXE, ESPEZIALIZAZIOAREN LEHEN ESPERIENTZIA ETEKIN HANDIKO METODOLOGIA BATEKIN

Programa honen beste ezaugarri bat da irakastea hauetan oinarritzen den metodologia berritzailea jarraituz: ETHAZI etekin handiko zikloak. Metodologia hori TKNIKA-k eta LHko Sailburuordetzak sustatzen eta garatzen dute, eta, gaur egun, gure zenbait zentrotan erabiltzen ari da, rol aktiboa eta ikaslearen ikaskuntza ahalbidetzen baitu, baita hainbestetan eskatzen diren zeharkako gaitasunak lortzea ere.

HETEL-ek koordinatutako LH Dualeko 3 urteko programa horren lehen promozioa hasi da aurtengo ekainean. Edizio honetan, 21 ikaslek hartzen dute parte; Gestamp-ek aukeratu zituen, HETEL-eko 5 zentrotatik (Politeknika Ikastegia Txorierri, Centro Formación Somorrostro, Deustuko Salesiarrak, Durangoko Maristak Zulaibar) eta Barakaldoko Nicolas Larburu ikastetxe publiko integratutik. Ikasturte honetan, Fabrikazio mekanikoaren diseinuaren eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioaren prestakuntza-zikloen edukiak jasoko dituzte LH ikastetxean; eta hura osatuko da Gestamp taldeko hainbat enpresatan egotearekin, Dual motako ikasketak egiten ari baitira. Horretaz gain, ikasturtearen azken lau hilekoan, 21 ikasleak Gestamp Technology Institutera joango dira, Trokelgintzaren arloko prestakuntza jasotzera. Hurrengo ikastaroa amaituko dute prestakuntza espezializatuaren 800 ordu jaso eta gero. Prestakuntza hori HETEL zentroetako irakasleek eta Gestamp-eko profesionalek emango dute, eta metodologia aktiboak eta berritzaileak erabiliko dituzte. Horretarako, profesional horien prestakuntzan eta gaitzean ahalegin handia egiten ari da.

Page 33: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

33

LH AKTIBOA: Zahar eta GazteASOCIACIÓN DE PROFESORADO JUBILADO DE CENTROS DE FPEUSKADI FACILITAR EL PODER UTILIZAR EN PROYECTOS EL POTENCIAL DE ESE PROFESORADO

Ofizialki eratu dute Zahar eta Gazte, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasle erretiratuen elkartea. LHko sailburuorde Jorge Arévalorekin batera landutako ekimen bat da: erretiratutako LHko irakasle guztiei, baita etorkizunean erretiratuko direnei ere, irekitako elkarte bat. Helburu nagusia LHko beste zentro batzuekin elkarlanean aritzea/jarraitzea da. LHko irakasle erretiratuei beren eskarmentua eta ezagutzak eskaintzeko aukera eman nahi diegu.

ESPERIENTZIA GUNEAKLHa hobetu nahi dugu, «ezagutza partekatuaren bitartez». Gaztetasuna eta eskarmentua, baterako proiektu batean gehitzen.

Datozen urteotan LH zentroetako hainbat irakasle erretiratuko dira; urte askoko eskarmentua duten irakasleak dira, eta funtsezko zeregina bete dezakete. Pertsona horien ezagutza maila ez galtzea: horixe da kontua. Horretarako, esperientzia gune delakoen esparruan sartu da ekimen hau. Ideia hau du oinarrian: eskarmentu handiko pertsonei beren ezagutzak jakinarazteko edo zentroetan mantentzeko aukera ematea. Alegia, pertsona horien potentziala erabiltzeko bideak ematea. Jadanik jardunean ez diren irakasleek zentroetan

hainbat proiektu landu ahal izatea; neska-mutilek jasotzen dituzten ezagutzak hobetzeko moduko proiektuak, hain zuzen. Horrela gauzatuko dira esperientzia guneak. Baina batez ere, zentroetan sartzen ari diren irakasle gazteei lagundu ahal izatea.

Trebezien eta abilezien esparruan LHrako ekimen garrantzitsua da erabat. Pertsonekin eskarmentu handia duen irakasle multzo bat da erretiratuena, eta LHn ikasten dabiltzan ikasleek beharrezko trebezia eta abileziak lortzeko zereginean lagundu dezakete.

LANBIDE HEZIKETA berriz ere bide berrietatik sustatzeko unea dugu.

Page 34: Newsda bi erakundeen arteko lankidetza, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzari bide emateko. Lehen fase honetan Euskal Herriko LHko irakasleen egonaldia aurreikusi du Minnesotan

34

Zertarako LHko erretiratuen elkarte bat? Funtsezko arrazoia hau da: LHko ikastetxeek garatu nahi dituzten proiektuei legezko estaldura ematea, zentroetako irakasle eta/edo zuzendari erretiratuak kontuan harturik. Haien lankidetzari eta ekarpenei bide ematea, «egiten jakin» baitakite.

Pentsa, adibidez, balitekeela zentro batean erretiraturen bat edo erretiratzear dagoen norbait izatea, proiektu jakin batean lan interesgarria egiten ari dena, eta komenigarria izan liteke jarduera horretan jarraitzea. Bada, bi aldeak ados baldin badaude, elkarteak hori egiteko behar den estaldura eman lezake: legezkoa eta beharbada baita ekonomikoa ere.

Oinarrizko ideia pertsona horien potentziala erabiltzea da, zertarako eta proiektu txikiak egiteko; haiei denbora handirik eman beharrik gabe zentro, sail nahiz sisteman sartu berri diren irakasle gazteei lagundu diezaieketen proiektuak. Funtsean, sistematik ateratzen diren langileen ezagutza eta eskarmentua baliatzea, sartu berri direnen mesedetan.

Gure ustez, ideia hori eraginkorki mamitzeko, zentroak eta haien premiak izan behar dira ekimenaren abiapuntu; izan ere, haiexek ezar dezakete hobekien beraiek interesgarri jotako lankidetza mota. Adibidez, ikasleak WorldSkills lehiaketarako entrenatzen, zentroko teknologia-proiektu baten garapenean laguntzen, irakasle berri baten tutore-lanetan... Zentroko zuzendaritzak proiektu txiki bat diseinatu eta kudeatu lezake, eta elkarteak hori garatzen lagundu.

Jakina, elkarteak ere badu elkartekideentzako bilguneak eta askotariko jarduerak egiteko guneak antolatzeko asmoa, gai horren inguruan helarazten dizkiguten nahi eta proposamenen arabera.

Bat egin gurekin, elkartu zaitez, eta lagunduOraingoz talde txiki batek hartu dugu elkartea sortzeko ardura. Jadanik onartu dira lehen urratsak ematen hasteko estatutuak.

Hasiera batean honako jarduera hauek egiteko asmoa dugu:1. Azken bospasei urteetan erretiratutako LHko

irakasleen errolda bat, haiengana jotzeko eta hala nahi badute elkartearekin bat egitera gonbidatzeko.

2. Proiektu zehatzak garatzen hastea; ikastetxeko nahiz elkarteko erretiratuen laguntzaz garatzeko interesgarri jotako proiektuak, hain zuzen.

3. Ekimena jendarteratzea: LHko Sailburuordetzak zeregin horretan lagunduko digu.

Norbaitek, edo gure zentroetako erretiraturen batek, informazio gehiago nahi badu, elkartearekin harremanetan jar daiteke, helbide elektroniko honetan: [email protected]

Gurekin, gure zentroekin eta FPEuskadirekin parte hartzera gonbidatzen eta adoretzen zaituztegu. Ziur naiz erretiroen ondorioz sortzen den ezagutza eta eskarmentu galera gutxitzen lagunduko dugula.

Pertsona horiek beren «egiten jakitea» ekartzeko moduko proiektuak sustatuko dira; horrenbestez, jakintzen transferentziari bide emango zaio.