Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

5
2010EKO ABENDUAREN 19A 5 - A S T E K O G A I A - Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura Ordenagailu bidez ureztatzea, laborantza energetikoa sustatzea eta negutegietan hainbat alternatiba martxan jartzea. Horiek dira nekazaritzari begira une honetan Neiker-Tecnaliatik garatzen ari diren proiektu nagusiak. Xedea, nekazaritzaren geroa ziurtatzea. Uxua Larretxea BALIABIDEEN ERABILERA optimizatzeko asmoz, teknologia berriekin ekimenak gara- tzen ari dira nekazaritzan. Ahalik eta efizien- teenak izatea da asmoa, balibaideetan behar baino diru gehiago xahutu gabe. Halako eki- menak garatzen eta aplikatzen egiten dute lan Neiker-Tecnalia Nekazal Ikerketa eta Garape- nerako Euskal Erakundean, Eusko Jaurlaritza- ren edo nekazarien beraien eskariz, sarri. Esa- terako, ordenagailu bidezko ureztatzea lantzen dute, prozesua optimizatzeko asmoz. “Etorki- zunean ur gabezia handia izango da; pentsa, batzuek etorkizuneko urrea izango dela diote! Beraz, ura ezin da nahi bezala erabili eta horri begira heldu diogu proiektu berriari”, dio Eva Ugarte Nekazaritza Berrikuntza Unitateko zuzendariak. Horretarako, kontuan hartzen dute zein landare den –denek ez dute ur kopu- ru bera behar–, zein egoeratan dagoen landare hori –zelako zoruan eta zein ziklotan dago- en–, eta, azkenik, eguraldi aurreikuspena zein den. Aldagai horien baitan erabakitzen dute noiz ureztatuko den eta horretarako zenbat ur erabiliko den. Hori kontrolatzeko ordenagai- Neiker-Tecnaliako langile Eva Ugarteren iritziz, nekazaritzak teknologia berrien abantailak aprobetxatu behar ditu. DANI BLANCO

Transcript of Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

Page 1: Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

2010EKO ABENDUAREN 19A 5�

- A S T E K O G A I A -

Nekazaritza

Teknologialaborantzaren zerbitzuraOrdenagailu bidez ureztatzea, laborantza energetikoa sustatzea eta negutegietan hainbat alternatibamartxan jartzea. Horiek dira nekazaritzari begira une honetan Neiker-Tecnaliatik garatzen ari diren

proiektu nagusiak. Xedea, nekazaritzaren geroa ziurtatzea.

Uxua Larretxea

BALIABIDEEN ERABILERA optimizatzekoasmoz, teknologia berriekin ekimenak gara-tzen ari dira nekazaritzan. Ahalik eta efizien-teenak izatea da asmoa, balibaideetan beharbaino diru gehiago xahutu gabe. Halako eki-menak garatzen eta aplikatzen egiten dute lanNeiker-Tecnalia Nekazal Ikerketa eta Garape-nerako Euskal Erakundean, Eusko Jaurlaritza-ren edo nekazarien beraien eskariz, sarri. Esa-terako, ordenagailu bidezko ureztatzea lantzendute, prozesua optimizatzeko asmoz. “Etorki-zunean ur gabezia handia izango da; pentsa,

batzuek etorkizuneko urrea izango dela diote!Beraz, ura ezin da nahi bezala erabili eta horribegira heldu diogu proiektu berriari”, dio EvaUgarte Nekazaritza Berrikuntza Unitatekozuzendariak. Horretarako, kontuan hartzendute zein landare den –denek ez dute ur kopu-ru bera behar–, zein egoeratan dagoen landarehori –zelako zoruan eta zein ziklotan dago-en–, eta, azkenik, eguraldi aurreikuspena zeinden. Aldagai horien baitan erabakitzen dutenoiz ureztatuko den eta horretarako zenbat urerabiliko den. Hori kontrolatzeko ordenagai-

Neiker-Tecnaliako langile Eva Ugarteren iritziz, nekazaritzak teknologia berrien abantailak aprobetxatu behar ditu.

DANI BLANCO

Page 2: Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

2010EKO ABENDUAREN 19A�6

- N e k a z a r i t z a

luaz eta sentsoreez gain, ingeniaritza lan han-dia dago atzean. Sentsoreak nahitaezkoak diralandarea zein egoeratan dagoen jakiteko edohezetasuna neurtzeko. Abantaila ugari ikustendizkio Ugartek; hori bai, landareak eta uztaondo ezagutu behar dira, zein behar duten etaegoera ezberdinetan nola jokatzen dutenzehatz-mehatz jakiteko.

Laborantza energetikoaLaborantza energetikoa ekoiztean ere jarridituzte indarrak Neikerren. Ondare energeti-ko asko (gasolina, kasu) agortze bideandaude, eta horren aurrean proposamen berriaegin daiteke: bestelako landareak ekoiztendiren moduan zergatik ez landare energetiko-ak ekoitzi? Koltza edo ekilorea izan daitezkehorietako batzuk, eta errotazio barruan txer-tatu daitezke; ondoren, horietatik energia edogasolioa atera daiteke, edo gero erretzekoerabili. “Une honetan egiten ari garen ikerke-ten bidez jakin nahi dugu landare mota berrihoriek nola egokitzen diren gure zoruetara,zein baldintza behar dituzten eta zein direnbide egokienak horiek gure ekoizpenean inte-gratzeko”. Apurka-apurka ikerketa aurre-rantz doa, eta bere fruituak ematen ari da.Une honetan martxan duten proiektu pilo-tuari esker olioa ateratzen dihardute, etaondoren, lortutakoa erakundeko furgonetaeta traktoreetan erabiltzen da. Gainera, olioaegiterakoan geratzen diren kondarrek anima-liak elikatzeko balio dute.

Negutegietan aplikatzeko alternatibak Negutegietan praktikan jartzeko hainbat alter-natiba ikertzen ere hasi dira dagoeneko. Orainarte negutegiak berotzeko gasolioa erabili izandute, baina hori garesti ateratzen zitzaien;nekazaria jabetzen zen negutegia berotzeakzekarren gastua batzuetan handiagoa zela ber-tatik ateratzen zituen etekinak baino. Horriirtenbidea emate aldera, negutegia berotzekobestelako ekintza merkeagoak bilatzen hasidira, baina ekoizpena eta kalitatea bere horre-tan mantenduz. Biomasa galdara erabiltzea daaukeretako bat; bestea berriz, negutegi osoabeharrean sustraiak soilik berotzea. Aregehiago, “zergatik ez hasi ekoizpen berriekin,gladiolo edo brokoliarekin, esaterako? Algenekoizpena ere hor dago, eta horri esker, ener-gia edo molekulak lor daitezke, edota anima-liak elikatzeko erabili”.

Bestalde, aipatu ditugun teknikak aplika-tzeko eta emaitzak baloratzeko gunea behardute, eta horretarako, nekazaritza elkarteenbaitan dauden nekazarien lurrak erabiltzendituzte. “Une bakoitzean aztertu nahi dugunbaldintzen arabera, lur eremu bat edo besteahautatzen dugu, emaitza orokorrak lortzekoasmoz”. Esaterako, Araban Zanbranakolurretan ari dira proba pilotu horiek garatzen.Bertan soro asko dagoenez, hainbatetan horegin ohi dituzte nekazaritzarekin lotutakoprobak. Bizkaian eta Gipuzkoan berriz, abel-tzaintzarekin zerikusia dutenak egin ohi dira.Nolanahi, berrikuntzak txertatzeak lan esker-

Goian, ordenagailu bidezko ureztatzea. Eskuineko orrian, koltzaren kultibo energetikoa.

Page 3: Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

� 72010EKO ABENDUAREN 19A

-N e k a z a r i t z a

ga inplikatzen duela dio Ugar-tek: “Ikerketa gauza bat da,baina gero berrikuntza horiekzabaltzen hastean arazo pila batsortzen da, eta hortaz, espe-rientzia pilotuak berriro errepa-satu behar dira”. Hemengonekazari eta abeltzainekin zortehandia dutela aitortu du Neike-rrekoak, probak egiteko prestu-tasun handia agertzen dutelako.

Berrikuntza horien balora-zioa egiten hasita, Ugarteknabarmendu du nekazaritza lanbidea askohobetu dela, baita nekazariaren beraren bizikalitatea ere. Horren erakusle, honako adibi-de hau: orain nekazariek egunero ureztatzerajoan beharrean, ureztatze sistema kontrola-

tzen den zentrotik ureztatuditzakete euren lurrak. Denaden, horrek bigarren irakurketabat ere badu; izan ere, teknolo-gia zenbat eta gehiago txertatu,orduan eta gutxiago beharko danekazariaren eskulana. “Egia dalanpostuak arriskuan jar ditza-keela, baina era berean moduhorretara nekazariak denboralibre gehiago izango du, etadenbora hori gauza berriak egi-teko erabil dezake”. Gainera,

berrikuntza horiek txertatu ezean nekazarienlan baldintzek ez dutela hobera egingo gogo-rarazi du, eta horrenbestez, nekazari berrigutxi erakarriko dituela sektoreak, berezikigazteen artean. “Bi aukera daude gazte jen-

Ureztatzea ordenagailuzkontrolatzeko, kontuan hartu

behar da zein landare den –denekez dute ur kopuru bera behar–,zein egoeratan dagoen landare

hori –zelako zoruan eta zeinziklotan dagoen–, eta eguraldi

aurreikuspena zein den

Page 4: Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

dea erakartzeko; edo bokazioak bultzatutahasten dira, edo lan baldintzak hobetzen dirateknologia berriak txertatuz”.

Kontuak kontu, azaldutakoteknologia edukitzea garestiirten daiteke, bereziki nekazarixumeentzat. “Berrikuntza tek-nologikoekin beti gertatzen denmoduan, hasiera batean osogaresti irteten da, baina fineanetorkizunari begirako apustuada”. Neiker-Tecnaliaren lana-ren %70 Eusko Jaurlaritzakfinantzatzen du eta ondoriozberrikuntzak txertatzea aginta-riei ere interesatzen zaie. EvaUgarteren ustez, teknologia berrien aldekoerronkak ez du soilik nekazarien esku egonbehar, gizarteak ere badu zeresanik. “Jendeaohartu behar da hemengo baserriko produk-tuak jateak kostu bat duela, eta beraz, kostuhori bere gain hartzeko prest ote dagoen edoez pentsatu behar du”.

Nekazaritza Berrikuntza Unitateko zuzen-daria baikor ageri da eta nekazaritzak etorki-zuna duela sinetsita dago; argi dauka, gainera,hemendik hamabost urtera ikusiko duguneredua ez dela gaurko bera izango. Bere ustez,nekazari gutxiago ariko dira, baina horiek pro-

fesionalagoak izango dira eta berrikuntzekinlan egingo dute. Izan ere, gaur egun Neike-

rren esperimentatzen ari direnberrikuntza asko nahikoa gara-tuak egongo dira ordurako, etanekazari eta abeltzainek egune-roko jardunean aplikatukodituztela konbentzituta dago.

Duela urte batzuk, ahalik etagehien ekoizteko eskatzenzitzaien nekazariei, hori zeneredu nagusia. Egun, aldiz,aldatu egin dira jokoarenarauak: arantzelak desagertzea-rekin batera ekoizpena besteherrialdeetatik ere etortzen da

hona, eta zaila da prezio aldetik horiekinlehiatzea. Nola egin aurre ekoizpen merkehorri? Bada, produktu hobeak kaleratuz.Hala, orain nekazariei gehiago exijitzen zaieladio Eva Ugartek: “Ekoizteaz gain beste alda-gai batzuk kontuan izan ditzatela eskatzendiegu; hala nola, kalitatea bermatzea, osasunbaldintza zorrotzak betetzea, ingurumena ezkaltetzea eta nekazaritza bera iraunkorra iza-tea”. Eskatu bai, baina gero nor dago pro-duktu horiengatik gehiago ordaintzeko prest?“Egia da erosleen artean batzuek aldekojarrera dutela, kontzientziaturik daudelako

Negutegietan alternatibak lantzen ari dira ikertzaileak, efikazia handienaren bila.

Negutegia berotzeko ekintzamerkeagoak bilatzen hasi dira,ekoizpena eta kalitatea bere

horretan mantenduz. Biomasagaldara erabiltzea da aukeretako

bat; bestea, negutegi osoabeharrean sustraiak soilik

berotzea

2010EKO ABENDUAREN 19A�8

- N e k a z a r i t z a

Page 5: Nekazaritza Teknologia laborantzaren zerbitzura

eta gaitasun ekonomikoa badutelako, bainahori ez da joera orokorra”. Askok, oraindikere, salgai merkeenera jotzen du.

Bestalde, ekoizpenetik bertatik ez diraetortzen irabaziak, ekoizpenhorien transformaziotik edoeraldaketatik baizik. Hau da,esnea ekoiztetik baino, gazta egi-tetik. Beraz, Ugarteren aburuz,produktibitatea bermatzekonahitaezkoa da nekazariakekoizpen prozesu guztia beregain hartzea: beraiek ekoizteaproduktua, beraiek eraldatzeaeta beraiek saltzea. Alta, nekaza-ri guztiak ez daude horretarako prest.

Ekoizpen prozesu guztiaren ardura har-tzeaz gain, nekazaritzak etorkizuna izangobadu, Neiker-Tecnaliako langileak beharrez-koa ikusten du berrikuntzak txertatzea. Neka-zarien artean, baina, ez omen dago ohiturahandirik aurrerapenak aplikatzeko eta hori,bere hitzetan, oztopoa da aurrera egiteko:“Nekazari askok eguneroko ogia irabazteadute helburu, eta ez epe luzera etekinak ema-ten dituen berrikuntzak euren jardunean inte-gratzea”. Aitzitik, aldaketa horien inguruanlan handia egin da azken hamabost urteetaneta hobekuntza programa ugari txertatu dira.“Poliki-poliki geroz eta handiagoa da profe-

sionalizazioa eta hain justu horiek dira sekto-rean irauten ari direnak”. Horien artetik gaz-teak nabarmendu ditu: prestatuagoak datoz,eta berrikuntzekiko jarrera irekiagoa daukate.

Hala, molde berriak zabaltzenari dira azken boladan: hala nola,hor ditugu nekazaritza ekologi-koa, zenbait herritan egiten denetxez etxeko nekazal produktuenbanaketa edota dagoeneko mar-txan den eta eguneroko esneaematen duen makina. Horrelakoekimenak baikorki baloratu dituNeiker-Tecnaliakoak: “Bi gauzalortzen dira iniziatiba horiekin:

irabaziak handitzea eta gainontzeko sektoree-kin harremana izatea”. Azken horri ezinbeste-ko iritzi dio, nekazariak ezin baitira gizartetikat bizi. Baina Ugartek ohartarazi du alternati-ba guztiek ez dutela denentzat balio, etahorien atzean lan handia dagoela, zuzenekoesne salmentarekin gertatzen den moduan:oso ondo antolatu behar da, makinak erosi etamantendu behar dira, osasun baldintza zorro-tzak bete behar dituzte…

Teknologia dela, eredu berriak direla, labo-rantza aldatzen joango da, dudarik gabe.Baina gauza bat behintzat garbi du Eva Ugar-tek: “Ezin dut irudikatu Euskal Herria lehensektorerik gabe”. n

“Bi aukera daude gazte jendeasektorera erakartzeko; edo

bokazioak bultzatuta hasten dira,edo baldintzak hobetzen dirateknologia berriak txertatuz”

EVA UGARTE, NEIKER-TECNALIA

Euskal Herriko nekazariaren profila aldatzen ari delaadierazi du Neiker-Tecnaliako langile Eva Ugartek. Pro-fesionalagoak ei dira sektorean gelditu diren nekaza-riak, ezagutza gehiago dituzte, eta lan egiteko bestemodu bat. “Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerakbokaziozkoak dira nagusiki, baina era berean, eta logi-koa da, beste jardueretako abantailak eta eskubideakere nahi dituzte, oporrak adibidez”. Lurreko produktueketa animaliek ez dute, ordea, oporrik hartzen eta ezin

horiek bere horretan utzita alde egin. Beraz, baliabi-deak bilatu behar dituzte hori posible egiteko. Aukerabat izan daiteke elkarteetan antolatzea, kooperatibagisara aritzea, alegia. Adibidez, ukuilu baten arduranekazari batek soilik bere gain hartu ordez, lauzpabos-ten esku utz daiteke, eta horrela, euren artean lanatxandakatuko lukete. Horren ildora, zenbait kooperati-betan martxan dago jada ekimen eredu bat, zerbitzugisara oporren ordezkapenak egitea eskaintzen duena.

-N e k a z a r i t z a

� 92010EKO ABENDUAREN 19A

Profil berria