Neguko festak

download Neguko festak

of 8

Transcript of Neguko festak

  • 7/29/2019 Neguko festak

    1/8

  • 7/29/2019 Neguko festak

    2/8

  • 7/29/2019 Neguko festak

    3/8

    18 B A L E I K E 2 0 1 3 U R T A R R I L A

    P

    UBLIZITATEA

  • 7/29/2019 Neguko festak

    4/8

    B A L E I K E 2 0 1 3 U R T A R R I L A 1

    duela gutxi arte orain arrautzak biltzen dituzte

    animalien eskubideen aldeko taldeen presioagatik.

    Oilaskoak bildu ondoren, plazan bildu eta han

    oilasko jokoa egiten zuten: aurpegia mozorrotuta,

    oilaskoari lepoa mozten zioten. Gogoratu behar da

    oilasko biltzea eta oilasko jokoa Oikiako ohitura

    ere badirela, kasu honetan uda partekoa, San

    Bartolome jaietan.

    Eta San Martin egunaren ondoren, San Nikolas,

    abenduaren 6an. Gipuzkoako herri askotan ospatzen da

    (Segura, Lazkao, Zegama, Legazpi, Arrasate...), eta jai honek

    ere eskea du oinarri. Segurako Nikolas Txiki pertsonaia,

    esate baterako. Gaztetxo bat aukeratzen dute, eta, San Nikolas

    apezpikuaz jantzita, etxez etxe joaten da asto gainean, herriko

    haurrek lagunduta, eskean. Mendebaldeko Europan oso

    zabalduta dago ohitura hau. Adibidez, Belgikan, Cindy Klas

    deitzen diote. Gizonezko batek egiten du apezpikuarena,baina oinarri berbera du, eskean ibiltzen dira. San Nikolas,

    D]NHQ QHDQ 6DQWD .ODXV GD 3DSD 1RHO 0HQGHEDOGHNR

    Europan Gabon bezperan umeentzat eskean ibiltzeko erabili

    izan den pertsonaia.

    XX. mendearen hasieran erabat itxuraldatu

    zen Santa Klausen pertsonaia. Erlijio kutsua

    galdu eta kontsumo ikur bihurtu zen, Coca

    Colaren eskutik. Coca Colak ikusi zuen oso

    pertsonaia egokia izan zitekeela freskagarri

    gehiago saltzeko, eta bere publizitatean

    erabiltzen hasi zen. Gotzainaren kapelakendu, lodiarazi, bizarra zuritu eta gorri

    kolorez jantzi eta hala sortu zen gaur egun

    mundu osoan Gabonetako ikur bilakatu den

    pertsonaia. Baina gogoratu: zenbait etxetako

    balkoietan zintzilik ikusten dugun panpin gorri

    hori Segurako Nikolas Txikiren oinordekoa

    baino ez da.

    Olentzero ere itxuraldatua

    Neguko festekin aurrera jarraituz, Olentzerorekin

    egingo dugu topo Gabon garaian. Hamaika izen

    eta aldaera ditu Zumaian Gomezago daukagu,

    baina, berriro ere, gazteak eskean ibiltzeko

    beste aukera bat da, Oier Araolazaren iritziz.

    Halloweenen eskema berbera erabiltzen da: gazte koadrila

    bat, etxez etxe, eskean. Leitzan, adibidez, kalabazak erabiltzen

    dituzte Olentzeroren panpina egiteko. Halloweenen bezala,

    kalabaza hustu eta kandelak jartzen dizkiote barruan, argia

    egiteko hortik ote dator olentzero begi gorri?.

    Olentzeroren pertsonaia ere erabat itxuraldatu da azken

    hamarkadetan. Pertsonaiaren irudi zaharrak ez zuen xarma

    handirik: mozkortia, tripaundia, erretzailea, zikina, ikazkina...

    Lehen, Olentzeroren pertsonaiak leku askotan beldurraeragiten zuen; mehatxu egiten zioten umeari Olentzero

    OLENTZERO

    Eskuineko argazkian, Olentzeroren kalejira 1931n, Donostian.

    ...

  • 7/29/2019 Neguko festak

    5/8

    20 B A L E I K E 2 0 1 3 U R T A R R I L A

    Inauteri tradizionalen jatorria misterioa da

    antropologoentzat. Araolazak azaldu duenez,

    George Frazer antropologo eskoziarrak emandako

    emankortasunaren teoriak indar handia izan du

    luzaroan (Urrezko adarra, 1890). Zer bilatzen du

    Europako nekazariak bere festak antolatzean?,

    galdetzen zuen Frazerrek. Bere iritziz, lurraren

    oparotasuna eta ganaduaren babesa, haiek baitzirenbere lehentasunak. Ikuspuntu horretatik interpretatu

    dira luzaroan Europako festa guztiak. Dantzari batek

    makilarekin lurra kolpatzen badu, horrek esan nahi

    du lurra esnatzen ari dela loratu dadin, edo lurra

    lantzen ari da... Interpretazio lerro hori oso indartsua

    izan da eta asko landu da.

    Beste batzuek, historiazaleagoek, tokian

    tokiko ohiturei azalpen historikoa bilatu nahi izan

    diote. Marxismotik ere egin da ekarpena: klase

    borrokaren ikuspegitik, botereak langileriari ematen

    dion arnasaldia baino ez da inauteria, barrakaskeria

    batzuk egiten utziz eta sosa batzuk emanez amorrua

    baretu eta etenaldiaren ondoren lan sistematizatura

    bueltatu dadin....Gaur egungo eskolentzat ez omen du zentzu

    handirik duela bi mila urte abiatutako festa baten

    sinboloak interpretatzen saiatzeak, nahikoa

    ezagutzarik ez daukagulako. Gaur egun jaso duguna

    etengabe aldatu da denboran zehar. Zer geratzen da

    kristautasunaren aurrekotik? Oso zaila da zehazten.

    Inauteri tradizionalen jatorriaz

  • 7/29/2019 Neguko festak

    6/8 B A L E I K E 2 0 1 3 U R T A R R I L A 2

    Oier Araolazaren iritziz, Mari Domingi pertsonaiaren sorrera

    hanka sartzea izan da genero ikuspegitik. Horrela arrazoitzen

    du: Olentzero, leku batzuetan, emakumezkoa ere izaten

    zen. Leitzan, adibidez, duela ez hainbeste urte, Olentzaro

    izeneko panpina ateratzen zuten kalera, eta emakumezkoa

    zen. Halabeharrez genero markarik ez zeukan pertsonaiaribetirako lotu diogu gizonezkoarena. Mari Domingi sortu

    dugunez, bere estereotipo guztiekin, aurrerantzean Olentzero

    beti gizonezkoa izango da. Mutila bazara Olentzero,

    emakumea bazara, Mari Domingi... Hanka sartzea. Baina

    olatu horri zeinek egingo dio aurre? Hogei urte barru

    Olentzero Mari Domingirekin aterako da kalera.

    Mari Domingi hanka sartzeada genero ikuspegitik

  • 7/29/2019 Neguko festak

    7/8 B A L E I K E 2 0 1 3 U R T A R R I L A 2

    Hiztegientzat sinonimoak dira mozorrotzea eta

    disfrazatzea, baina bi kontzeptuak bereiztea proposatzen

    digu Oier Araolazak.

    Disfrazatzea zer denInauteria, gaur egungo gizartean, zerbaitez disfrazatzea

    da: pirataz, indioz... Garrantzitsua da zer disfraz jantzi

    nahi dugun, baina oso garrantzitsua da, baita ere, nor

    disfrazatzen den. Kalera indioz ateratzen denak jendearen

    miresmena bilatzen du, nolabait. Zer ondo dagoen indioz

    entzun nahi du. Horregatik, garrantzitsua da nortasunari,

    nitasunari eustea. Indioz disfrazatuta, baina ni izaten

    jarraitzen dut.

    Joera horrekin batera, hedabideetatik behin eta berriro

    iristen ari zaigun inauteri eredua Brasilgoa da. Benetan

    harrigarria da nola sustraitzen ari den Rio Janeiroko

    karnabal eredua, han uda izanik eta hemen negua... Baina

    berdin zaigu. Edertasunaren goi mailara iristea da eredu

    horren helburua, eta disfrazak ere halakoxeak dira: urre

    kolorea, lumak, distira, gorputz ederrak bistan. Geure

    burua zenbat eta gehiago erakutsi, orduan eta hobeto.

    Mozorrotzea zen den

    Baina badaude beste inauteri eredu batzuk. Adibidez,

    Europako inauteri tradizionalak ez du zerikusirik

    Brasilgoarekin. Ez da edertasuna bilatzen, ez da

    material liluragarririk erabiltzen, ez da pertsonaren

    nitasuna goraipatzen... Mozorroa da gehiago. Nortasunaezkutatzea, nitasuna ezabatzea du helburu. Hortik

    aurrera, kontua ez da honetaz edo hartaz mozorrotzea.

    Beste zerbait da. Ez da inor; ez da ezertaz mozorrotu. Ez

    du besterik behar.

    Nola eraikitzen da mozorroa?

    Lehenik eta behin, aurpegia estaliz, inork ez ezagutzeko.

    Baina badira beste hainbat ezaugarri helburu berbera

    dutenak. Zer beste modu dago pertsona ezagutzeko?

    Ahotsagatik. Nahiz eta aurpegia estalia eduki,

    DKRWVDUHQJDWLN LGHQWLND GH]DNHJX MHQGHD +RUUHJDWLN

    Europako inauteri tradizionalean oso ohikoa da honelakomozorroak mutuak izatea. Beste ezaugarri bereizagarri bat

    usaina da. Pertsona batzuk ezagutu ditzakegu usainagatik.

    Europako inauteri tradizionaletan oso ohikoa da usain oso

    fuertea daukaten mozorroak erabiltzea, animalien larruak

    adibidez. Larru horien usaina norberarena estaltzeko

    erabiltzen da. Adibidez, Altsasuko momoxorroek odolez

    margotzen dute aurpegia. Aurpegia estaltzeaz gain,

    odolaren usainak norberarena ezabatzen du.

    Birziklapena

    Birziklapena da mozorro tradizionalaren oinarria.

    Etxean, baserrian, edozer gauzak balio du gure mozorroa

    eraikitzeko. Hasteko, amaren edo amonaren armairu

    zaharra da daukagun mozorro dendarik onena. Edozerk

    balio du. Baserrietan, ardi larruak, adarrak, tresnak...

    Etxean dauzkagun lau gauza harrapatu eta mozorrotu.

    Hau da, desagertu. Jadanik ez naiz ni. Hori izan da

    inauteria Europan:

    -Zertaz mozorrotu zara?

    -Ezertaz ez. Mozorroa naiz.

    Mozorrotzea ez da

    disfrazatzea

    Mozorro, zomorro

    Euskal Herrian azken urteotan Juan AntonioUrbeltzen interpretazioa entzun da asko.

    Funtsean, Frazerren planteamenduari beste

    buelta bat ematen dio, emankortasunaren

    ideiatik abiatuta. Zein da nekazarien arazorik

    handiena? Etsai handia non dauka? Zomorro

    munduan: uzta gal dezake, abereak gaixotu...

    Horri aurre egiteko, mozorrotu egingo gara,

    zomorro bihurtuko gara, eta joango gara etxez

    etxe, eta kobratuko dugu zerga. Baserritarrari

    aukera emango diogu eskean ordaintzeko

    gero zomorroa udan etor ez dadin. Sorginkeria

    moduko bat egiten du bere uztak eta ganadua

    babesteko. Hortik etor daiteke mozorro askoren

    izena: mamotxorro, zomorro, mozorro, koko,

    zamarratxe... Eta itxura aldetik ere zomorroen

    mundua irudikatuko lukete. Hori da Urbeltzek

    planteatu duena. Bitxia bada, behintzat.

  • 7/29/2019 Neguko festak

    8/8

    B A L E I K E 2 0 1 3 U R T A R R I L A 2

    E R R E P O

    R T A J E A

    etorriko zela tximiniatik behera. Hori errotik aldatu da. Orain

    Eguberrietako pertsonaia mirestuena da. Olentzeroren

    itxuraldatze horretan Ikastolen Elkarteak egin zuen lehen

    urratsa. Gero, ETBk eta merkartaritza industriak zerikusi

    handia izan dute. Olentzerok erretzeari utzi dio, mozkortiadenik ez dugu dagoeneko entzuten, tripa arintzen ari zaio

    eta bizar zuria du. Hori da gure haurrek ezagutzen duten

    Olentzero; hori da telebistan agertzen dena. Pertsonaia

    maitagarria. Hori jada ez da Olentzero. Bizarzuri edo Santa

    Klaus da. Politikoki zuzena. Gainera, pertsonaiari funtzioak

    ere aldatu omen dizkiogu: Lehen, eskean laguntzen zigun

    panpina zen; orain opari guztiak ekartzen dizkigun pertsonaia

    miresgarria. Itxuraldatzeak sakoneko aldaketa bat ere eragin

    duela deritzo Araolazak: Lehen jarrera aktiboa behar zen,

    kalabazak harrapatu, etxez etxe eskean joan zerbait lortzeko;

    orain ez, orain gutun bat idatzi eta txintxoa izan naizenez nire

    etxeraino ekarriko dizkit nik eskatutako opari guztiak.

    Santa Eskea eta InauteriakSanta Ageda bezperako ospakizunetan eskeak duen

    protagonismoa begi bistakoa da. Euskal Herri osoan zabaldu

    eta errotu den jaia da. Arraroago egingo zaigu Inauteriak

    eskearekin lotzea, baina inauteri tradizionaletan funtsezko

    elementua da, mozorroarekin batera. Herri askotan dago

    inauterietan baserriz baserri ibiltzeko ohitura. Amezketan,

    adibidez, dantzariek bi edo hiru egun egiten dituzte baserriz

    baserri, dantza eginez. Lizartzan berdin. Baita Abaltzisketako

    txantxoek ere. Eta Inauterietako ikur bihurtu diren Ituren eta

    SANTA ESKEAZumaiako inguruko

    baserrietan Santa Eskea

    egiteko ohitura dago; baita

    Oikian ere.

    JOALDUNAKEuskal Herrian bezala,

    Europako bazter askotan

    daude joaldunak.

    ...