2013 Neguko irakurle kanpaina

22
ETA 2013ko negua LIBURU ESKAINTZA DISKO

Transcript of 2013 Neguko irakurle kanpaina

Page 1: 2013 Neguko irakurle kanpaina

eta

2013ko negua

Liburu

eskaintzadisko

Page 2: 2013 Neguko irakurle kanpaina
Page 3: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsaHaur eta Gazte Literatura

zazPikoLoroa Igor Elortza / Julen Tokero (Ilustratzailea)

Aniztasunari buruzko ipuin bat: Irriaren Hirian daude Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Urtero bezala, Zazpikoloroaren Festa ospatzen ari dira gaur hirian: mundua kolorez margotzen duen hegazti miragarriaren festa. Aspaldiko kondaira batek dio Patakon pirata dela Zazpikoloroaren zaindaria. Izan ere, Zazpikoloroak ez ditu guztiak lagun; Belekoi andere gaiztoa arrautza berria bahitzen saiatuko da.

Maila: B.2 Prezioa: 7,20 6,10 € Orr: 38

arGazki aLbuMa Antton Kazabon

Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.

Maila: B.2 Prezioa: 8,80 7,50 € Orr: 92

Page 4: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsaHaur eta Gazte Literatura

bi saGu PoLtsikoan Michel Van Zeveren

Sisi txango batera joango da eskolako lagunekin, lehenengo aldiz, aste oso baterako. Beldur pittin bat du ordea. Gurasoei proposatzen die berarekin joatea; baina, noski, ezinezkoa da. Sisiri gurasoak sagutxo bihurtuko balira, bizkar-zorroan sartuta eramango lituzkeela bururatzen zaio orduan. Eta halako batean, pi-pa! batean, bere burutazioa errealitate bihurtzen da: gurasoak sagu bihurtu dira. Eta horrela, Sisi izango da gurasoak etxetik kanpo zaindu beharko dituena.Istorio bitxi honek, haurrek etxetik kanpo lehenengo aldiz joan behar izaten dutenean, izan ohi duten kezka eta beldurra gogoratzen dizkigu. Eta egileak irudimen handiz proposatzen die haurrei irtenbide bat: beraiek ere ingurukoak zaintzeko gauza badirela ikusaraziko die.

Maila: B.1. (8 urte) Prezioa: 10,75 9,10 € Orr: 76

orkestra Lurtarra Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (Ilustratzailea)

Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak. Maila: B.2.(10 urte) Prezioa: 13,35 11,35 € Orr: 100

Page 5: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsaHaur eta Gazte Literatura

nire aLabak ez dauka erreMediorik Antxiñe Mendizabal / J. Mari Morcillo “morkots” (Ilustratzailea)

Iratik hamalau urte bete ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko... Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxi-ireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago.Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira, etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute.

Maila: B.2. (12 urte) Prezioa: 15 12,75€ Orr: 110

nur eta kobazuLo LiLuraGarria Toti Martinez de lezea

Iraia deta Maddirekin batera Iratiko basoan sartu da Nur. Zuhaitz erroldoiek Basajaun eta Basanderearen itxura hartzen dute Nurren irudimenean. Hantxe ezagutu du Koldo, Iraia eta Maddiren laguna, eta basoko iratxo-gidaria. Iratiko basoa eta kobazuloa galtzagorri eta sorginen bizilekua da. Basoko izaki mitologiko guztien arnasa iristen zaio Nurri.

Maila: 8-10 urte Prezioa: 14 11,90 €

Page 6: 2013 Neguko irakurle kanpaina

triPoLi doktorea Karlos Linazasoro / Bruno Hidalgo (Ilustratzailea)

Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko. Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen lorezainak, eman zion erremedioa.

Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenak jotako gaixoak: ezkontzeko adorea galdu zuen maitemindutako gaztea; gauez amets egindakoak ahazten zituen gizona; bizitza osoan gaixotu gabeko emakume adindua; gaiztakerietarako joera zuen lo ibiltaria; sabelean hiztun bat zuen gizasemea; gurpil-aulkitxoan sartu eta dantzan hasi zen elbarria... eta azkenik, Karl Linazasorr, beti norabide okerrean zebilen poeta.

Maila: B.1.(12 urte) Prezioa: 13,35 10,68 € Orr: 100

beLdarren HeGaLdia Irati Bediaga / Enrique Morente (Ilustratzailea)

Nahiak hamar urte ditu, eta, bere lagunekin batera, balleta ikasteko izena eman du. Sabelean sentitzen dituen kili-kiliak tximeletak direla esango diote etxekoek. Laster ikusiko du, ordea, balleta ez dela horren erraza, eta tripa barrukoak beldarrak direla esango du berak: tximeleta bihurtu aurreko xomorroak.

Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi duen lan honetean, Irati Bediagak haurtzaroko beldur eta konplexuen gaia lantzen du, aldi berean umorez eta sentiberatasunez.

Maila: B.1.( 10 urte) Prezioa: 10,60 8,50 € Orr: 58

Haur eta Gazte Literatura

Page 7: 2013 Neguko irakurle kanpaina

siMon iPuinen Munduan Arrate Egaña / Iñaki G. Holgado (Ilustratzailea)

Zoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, eta eskolakideek ere ez (Maider kenduta). Horregatik eroriko da egun batez Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin, Aladino... eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala bizidunen mundutik joandako haur “zorigabeak”. Bizitzak abentura etengabea dirudi Ipuinen Munduan, baina han ere arazoak sortuko dira, gehiegi baitira zorigabeak, eta haiei erasotzen hasiko dira ipuin batzuetako protagonistak.

Bi planotan kontatuta dago nobela: errealitatearena batetik, Simonen familia eta eskolako arazo eta gorabeherekin, eta Literaturaren planoa bestetik, mundu osoko hainbat ipuinen bidez; ederki josi dute bi maila horien arteko lotura Arrate Egañaren historiak eta Iñaki Holgadoren ilustrazioek.

Maila: B.2. (10 urte) Prezioa: 16,75 13,40€ Orr: 174

euLi bat dut biHotzean Leire Bilbao / Maite Gurrutxaga (ilustratzailea)

Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren Metamorfosia liburuan bezala, ezberdin jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al du bere euli-bizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko da? Zer pentsatuko dute bere gurasoek, arrebak, aitonak...? Errealitatearen eta fantasiaren arteko ertzean jolastuz, ipuin arin eta dibertigarri bat idatzi du Leire Bilbaok, Maite Gurrutxagaren irudi ederrek lagunduta, desberdin sentitzen diren haurrei buruz.

Maila: B.1 (10 urte) Prezioa: 12,30 9,85€ Orr: 80

Haur eta Gazte Literatura

Page 8: 2013 Neguko irakurle kanpaina

tXiMeLetrak Xabier Olaso (Euskadi literatura saria 2012 haur eta gaztea

Purrust-parrastolatuak,eta nisurfari.

Purrust-parrastkarraska, eta niarrainen bazka.

Maila: C1 Prezioa: 12,50 10,60€ Orr: 112

Haur eta Gazte Literatura

Page 9: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsa

inurrien HizteGia Mariasun Landa

Inurriz inbaditutako hiztegia da hau. Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe finkatu ziren. Dagoeneko, ez du balio hitzak kontsultatzeko edo aplikatzeko.Ezta hostoak eta loreak orrialde hauetan lehortzeko ere. Ezta amodiozko gutunak ezkutatzeko ere. Are gutxiago B dirua gordetzeko.Euli gogaikarri bat edo beste uxatzeko balio dezake, edalontzi-azpikotzat hartzeko, premiazko abaniko gisa erabiltzeko, edo mahaiaren hanka berdintzeko. Ez da, hala ere, gainbehera egindako hiztegi bat,ez baitu sekula goia ezagutu. Ez da Wittgensteinen Tractatus frustratu bat, ezta autolaguntzarako gidaliburu bat ere.Agian, pantailarik gabeko powerpoint baten antza du testuaren hasiera eta amaiera begi golpe batez ikus daitekeelako. Beharbada, badu Cheshire katuaren antzik ere, desagertu eta gero, irribarretxoa utz dezakeelako

Maila: C2 Prezioa: 12 10,20 € Orr: 124

Martutene Ramon Saizarbitoria (Euskadi literatura saria 2012)

Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn.Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.

Maila: C2 Prezioa: 27 23€ Orr: 784

HeLduen Literatura

Page 10: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsaHeLduen Literatura

arMa, tiro, baMMM! Joan Mari Irigoien

Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte.

Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

Maila: C2 Prezioa: 26 20,80 € Orr: 570

612€ Jon Arretxe

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

Maila: B.2 Prezioa: 19,20 16,30 € Orr: 256

Page 11: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsa

adiskide bat nuen Joxean agirre odriozola

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…

Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…

Maila: C1 Prezioa: 16,85 13,50€ Orr: 184

eGia esan Peru Magdalena

“Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik.Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun.Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu.Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak, jendearen lekukotasunak–, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun.

Maila: C1 Prezioa: 21,50 17,20 € Orr: 274

HeLduen Literatura

Page 12: 2013 Neguko irakurle kanpaina

cfdsfadasfsdaafdsaHeLduen Literatura

euLi-Giro Uxue Alberdi

Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak. Uxue Alberdi estilo berezkora hurbiltzen ari da arduraz.

Maila: B.2 Prezioa: 17,50 14 € Orr: 139

sirena-Hotsak Xabier Etxaniz Rojo

Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian.Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara.Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik.Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez.Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.

Maila: B.2 Prezioa: 15 12,75 Orr: 184

Page 13: 2013 Neguko irakurle kanpaina

HeLduen Literatura

zineGotzia Fermin Etxegoien

Fikzio hutsa izan arren, Zinegotziak neurria hartu nahi dio errealitateari, ahalik eta gehien gerturatuz aktualitate deitzen dugun horretara.Lursail antzua jo izan da aktualitatea literaturarako, eta baliteke horregatik hain gutxi jorratu izana gurean. Zinegotziak ausardiaz apurtzen du tabu hori, orain eta hemen bizitzen ari garen garai berri eta nahasietan beldurrik gabe barneratuz.Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru ataletan banatua.2013ko ekainaren 6an kokatu du eleberria idazleak, eta egun berean aurkeztu da publikoki.Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean.Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria arestiko esaldiarekin abiatzen da. Eutsiko al dio hordagoari idazleak?

Maila: C1 Prezioa: 16 13,60 € Orr: 192

Page 14: 2013 Neguko irakurle kanpaina

HeLduen Literatura

“beriain 19+2” Igoerak oinez, bizikletaz eta eskaladak Beriain mendian eta inguruan.Ibilbide zirkularrak, inguruko mendiak bizikletaz, eskalatzeko bia berriak, Iruñetik eta Altsasutik bizikletaz, jaitsierak...

Prezioa: 10 € 8 Maila: B.1. Orr: 104

Page 15: 2013 Neguko irakurle kanpaina

diskoak

ruPer ordorika Azukre koxkorrak

Prezioa: 15,95 13,55€

ODOLaReN MINtSOa

Prezioa: 5,95 5 €

IZaKI GaRDeNaK Amaieratik hasi

Prezioa: 13,50 11,45 €

MikeL Markez Indar Bat Dabil Hor

Prezioa: 13,50 11,45 €

SUtaGaR Bizirik gaude

Prezioa: 14,50 13 €

GoVenors “Morphinapolis”

Prezioa: 11 9,35 €

Page 16: 2013 Neguko irakurle kanpaina

koMikiak

de reruM natura 5 zaldieroa

Napoleon Lopez elurpean geratu zen, gerraren jaun Aresekin batera, baina eguneroko bizitzak bere umore, haserre eta poesia-printzak isurtzen jarraitzen du: euskal Michael Moore bati eta besteari galdezka dabil oraindik, La Consti La Pelota Basqua izorratzen, The Organization desagertze bidean, azken antxoa bere baladan, Mitxelena XVI.a Iratiko basoan… Berrikuntzak ere badakartza, ordea, Zaldi Eroaren azkenaldiko lanak: sareko txiolarien ekarpenak, koinata semeari euskara barrabasez hizketan, politiko eta enpresariak katxondeo alaian, Urkullu marraztuezina Ajurian, Arnaldo ikustezina Logroñoko espetxean…

Prezioa: 18,75 15,90 €

ez da Hain faziLa

Denbora pasa bilduma berezia.

Prezioa: 5 4 €

denboraPasa

Page 17: 2013 Neguko irakurle kanpaina

arian euskara Metodoa

arian a1.1 ikasLearen Liburua (+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 €

arian a1.1Lan-koadernoa (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 €

arian a1.2 ikasLearen Liburua (+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 €

arian a1.2Lan-koadernoa (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 €

arian a2.1ikasLearen Liburua (ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 €

arian a2.1Lan-koadernoa (ERANTZUNAK)Prezioa: 15,50 12,40 €

arian a2.2 ikasLearen Liburua (+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 €

arian a2.2 Lan-koadernoa (ERANTZUNAK)Prezioa: 15,50 12,40 €

Page 18: 2013 Neguko irakurle kanpaina

arian irakurGaia (CDarekin)

tanGoa noizean beHin (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 1

Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 72

otsoa (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 2Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea)

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 62

borrokaLari arGitsuak (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 3 Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 72

Page 19: 2013 Neguko irakurle kanpaina

arian irakurGaia

siberiako Lorea (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da.

Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 64

naia CHinatoWn inGuruan (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero.

Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 76

Page 20: 2013 Neguko irakurle kanpaina

arian irakurGaia

atzaPar arrastoak (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk.Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.

—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A2 Orr: 74

katu beLtza (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A2 Orr: 72

Page 21: 2013 Neguko irakurle kanpaina

HizteGiak

eLHuYar HizteGia (Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco)

Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu zen. Elhuyar Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologia-lanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren eztabaidak, kontsultarako ezarri diren corpusak...

Prezioa: 48 38,40 €

eLHuYar HizteGi tXikia (Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco)

Argitalpen berritua. 50.000 sarrera, 18.550 adibide. Lexiko arrunta eta teknikoa. Izen bereziak: leku-izenak, pertsona-izenak. Oinarrizko gramatika-eranskina euskarazeta gaztelaniaz.

Prezioa: 25 15 €

sinoniMoen kutXasinoniMo eta antoniMoen HizteGia(2010ean argitaratua)

Lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen material osagarria da: • Euskarazko sinonimo eta

antonimoen hiztegia• Iparraldean eta Hegoaldean

hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan

• Sinonimoak eta antonimoak oharrez eta adibideez hornituak

• Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera moldatua

• 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera• 24.535 adiera• 63.661 sinonimo• 23.449 antonimo

Prezioa: 20 16 €

euskaL GraMatika osoa

Prezioa: 64,48 54,80 €

Page 22: 2013 Neguko irakurle kanpaina