Neguko jaiak
-
Author
coarbeaskoa -
Category
Documents
-
view
1.039 -
download
9
Embed Size (px)
Transcript of Neguko jaiak
1. 1 2. Txitxiburduntzi,Kanporamartxo,Sasimartxo,Basokoipetsu,Kanpomartxo,Txitxiburruntzi,Sasikoipetsu,Basatoste etabizenekin ezagutzen daherririk herri.Kristo aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizio haugure inguruko herri askotan ospatzen da.Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohiturazaharra da, toki askotan kristau-erligio aurretikospatzen zen,inauteri igandeko aurreko igandean.Egun honetan jendea mendira joaten zen,sua prestatumakilatxo batean burruntzia ipini, eta geroago txitxia,txorizoa,txistorra eta txerrikiak erretzen ziren.Esan dezakegu ere,egun honek inauteriko ospakizuneihasiera ematen diela.Ane, Julen eta Nekane 2 3. SAN BLAS AZOKA ABADIONAbadion ,azoka egiten dute San Blas egunarekin batera. Baserritarrek landutako barazkiak , fruituak ,gazta , ogia,eztia, gozokiak eta txakolina dastatu eta erosi ahal izaten dira. Abelburu erakusketa etaumeentzako tailerrak ere izaten dira.Tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Abadio (Bizkaia), Eibar eta Elgoibar (Gipuzkoa) inguruan ospatzen da festa. Euskal Herriko beste hainbat tokitaraino ere iristen dira gozoki horiek.Asko dira Bizkaiko eta Gipuzkuako mugaren inguru horretan anis zaporeko opilak etxean egiteko ohitura jarraitzendutenak. Natale, Maria eta Aiala3 4. OsagaiakOrea egiteko: 3 arrautza(baten zuringoa bereizibaina ez nahastu)9 koilarakada azukreLegamia koilaratxo erdi bat.80 g gurinAnisaren esentzia tanta batzuk(edateko anisak ez du balio)IrinaGainaldeko zuria egiteko:Lehen bereizitako zuringoa.120gr azukre xehatu (azucar Glac).Nola egin:Osagaiak nahastuz ore sendo eta malgua egin .Zentimetro eta erdikolodierako opila egin eta hatz lodiarekin forma eman.Labe bero-beroan sartu alde bakoitzetik 7 minutu.Bitartean zuringoa irabiatu ondo harrotu arte. Azukre xehatuagehitu eta ondo nahastuta dagoenean, opila hoztu baino lehen gainean zabaldu.Marta eta Lara 4 5. Euskal Herrian Santa Ageda bezpera,Agate Deuna jaia etaAgeda festa izenez ezaguna da.Otsailaren 5ean edobezperan ospatzen da.Ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplakkantatu eta diru edo janari eske ateratzea.Euskal Herrikoherri askotan,makilekin ateratzen dira kalera.Santa Ageda,neskatxa xarmanta zen.Kitianus izenekogobernari bat berataz maitemindu zen eta behartu zuenberarekin eskontzera, baina Santa Agedak ez zuenez nahibular biak moztu zizkion. Orain jendeak pentsatzen duSanta Agedak trumoietatik eta suarengaitik babestengaituela.Josebe ,Unai eta Ibon5 6. Eguen Zuri,Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa da.Erderaz,Jueves de Lardero edo Jueves Gordo esaten zaio.Euskal Herriko Herri askotan ,egun honetan umeak dirua biltzen ateratzenziren jaiegun honi dagozkion abestiak eta bertsoak kantatuz, gero diruhorregaz merienda ederra egiten zuten.Durangaldean oraindik bizirik dagoen ohitura da.Ian etaXabier6 7. Inauteriak ihauteak,Ihoteak eta aratuzteak izenarekin ere ospatzen dira beste tokibatzuetan. Inauteri hitzak inausiaditzarekin lotuta dago,arbolakinausteko garaiarekin(adarrak moztu). Aratuzte hitzak berriz haragia jateari utzi behar zaion garaiariegitendio erreferentzia.Atorrak,Erraldoitxoak,Hartza,Zanpatzarrak,Kotulungorriak,Markitos,Miel Otxin,Zamantzailak,Zaku-zaharraeta abar Euskal Herriko inauterietako pertsonaia ospetsuak dira.Hasieran udaberriaren garaian ospatzen ziren inauteriak.Garai horretan hasten zen urte berriaeta ez orain bezala urtarrilean.Urte zaharra bukatu eta berria ondo hasteko ospatzen zirenjai hauek. Olentzero , Miel Otxin , Zampatar erre egiten ziren.Urte zaharraren kutsadura kentzeko.Erdi Aroan,Eliza Naturaren gainetik jarri zen eta inauterien zentzua aldatu egin zen eta inauteriak Garizuma aurrera pasatu ziren.Nahia, Ibai eta Iker 7