Natura 2000 sarea

2
… Europako landaredia, fauna eta ekosistemarik adierazgarrienak babesteko leku sorta bat da eta, aldi berean, haietan bizi diren gizon-emakumeen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen da. … euskal gizarteak munduko biodibertsitatearen kontserbazioari egiten dion ekarpen nagusia da. … pertsonen eta naturaren arteko itun bat da, leku garatu gabeen garapen iraunkorra bermatu, biodibertsitatea sustatzen duten jarduera tradizionalei eusten lagundu eta huraxe arriskuan jartzen ez duten jarduera ekonomiko guztiak onartzen dituen ituna. Biodibertsitateak ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkigu: elikagaiak, lehengaiak, sendagaiak, uren arazketa, laborantzen polinizazioa, lurzoruen sorkuntza, plagen kontrola, atmosferaren arazketa, klimaren erregulazioa... Bada, gure bizi-kalitatea ondasun eta zerbitzu haien mendean dago. Gure paisaiak zaintzea, eta haietan bizi diren landare- eta animalia-espezieen dibertsitatea zaintzea, gure arbasoengandik jaso dugun ondarea eta gure identitate-zeinuak kontserbatzea da, bai eta gure ongizatea bermatzea ere.

description

Bizitzaz eta naturaz beteriko sarea gure ongizatea bermatzeko

Transcript of Natura 2000 sarea

Page 1: Natura 2000 sarea

… Europako landaredia, fauna eta ekosistemarikadierazgarrienak babesteko leku sorta bat da eta,aldi berean, haietan bizi diren gizon-emakumeenongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen da.

… euskal gizarteak munduko biodibertsitatearenkontserbazioari egiten dion ekarpen nagusia da.

… pertsonen eta naturaren arteko itun bat da,leku garatu gabeen garapen iraunkorra bermatu,biodibertsitatea sustatzen duten jarduera tradizionalei eusten lagundu eta huraxe arriskuanjartzen ez duten jarduera ekonomiko guztiakonartzen dituen ituna.

Biodibertsitateak ondasunak eta zerbitzuakematen dizkigu: elikagaiak, lehengaiak, sendagaiak, uren arazketa, laborantzen polinizazioa, lurzoruen sorkuntza, plagen kontrola, atmosferaren arazketa, klimarenerregulazioa... Bada, gure bizi-kalitatea ondasun eta zerbitzu haien mendean dago.

Gure paisaiak zaintzea, eta haietan bizi direnlandare- eta animalia-espezieen dibertsitateazaintzea, gure arbasoengandik jaso dugunondarea eta gure identitate-zeinuak kontserbatzea da, bai eta gure ongizatea bermatzea ere.

Page 2: Natura 2000 sarea

Baso hostogalkorrek iraganean Euskadiko zati handi bat hartzen zuten;

egun, berotze globala geldotzen dute.

Basa-landareetan eta intsektu polinizatzaileetan aberatsakdiren mendiko larreak abeltzaintza-jarduera tradizionaleneuskarri dira.

Bizitzaz beteriko ibaiek eta ibaiertzeko basoek ur-goraldiak erregulatu, uraaraztu eta gure landareriketa faunarik mehatxatuena-ri aterpe ematen diote.

Landazabal atlantikoa,zalantzarik gabe, euskallurraldearen bereizgarrietakobat da, pertsonen etaBiodibertsitatearen artekoharreman emankorrarenerakusgarri.

Euskadin, mendetakoa da lurraren eta itsasoaren arteko harremana eta, aldi berean, funtsezko elikagaien baliabide-iturri.

Hezeguneak munduko ekosistemarik emankorrenak dira, gure Biodibertsitatearen zati handi bat bertan bizi da, eta garrantzi handiko ingurumen-zerbitzuak ematen dizkigute; esaterako, uholdeen eragin kaltegarrien murrizketa.