Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011...

13
Txostena Memoria 2011 80 Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3

Transcript of Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011...

Page 1: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

80

Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea

3

Page 2: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

82

3.1. URKIOLAKO PARKE NATURALA

3.1.1. INGURUMEN HEZIKETA

Asteburuetan eta jai-egunetan Urkiolan jarduera planifikatuak eskatzen dituzten familia-taldeen eskaera gero eta handiagoa denez, programa bereizi bat garatu da familientzat eta talde interesdunentzat. Ideia berritzaile gisa, jarduera mota honetan aukera ematen da hainbat puntutatik abiatzeko eta norberak gidatuta egiteko.

Programatutako ekintzak hauek dira:

•Bi ibilbide ezberdin egitea: “Saibigaineko bira” eta “Toki Alai – Carboneras – Toki Alai ibilbide didaktikoa”

•Toki Alai: erakusketa ikusteko bisita didaktikoa eta ikus-entzunezkoa; ondoren, fitxak osatu eta zenbait material behatu begi biko lupekin.

•Hegaztien behaketa Letona Kortatik, horretarako beharrezko materiala Toki Alain eskuratuz.

2011. urtean zehar guztira 12.570 bisitari joan dira Toki Alai interpretazio zentrora. Horietatik %38 inguru talde itunduak izan dira eta 134 ikastetxetatik joan dira interpretazio zentrora, Parkeko ingurumen heziketako programak eskaintzen dituen jardueretako baten bat egitera. Gainerako bisitariak hitzartu gabeko taldeei dagokie, edo partikularrek egindako bisitei, asteburuak barne.

Laugarren urtez segidan, neguko kanpaina burutu da, elur-giroko erabiltzaileak kontzientziatzeko hondarrik ez uztera Parkera etortzerakoan, bereziki plastikorik. Jaso ditugun datuen arabera, kanpainak emaitza ona izan du, era nabarmenean jaisten ari baita erabiltzaileek utzitako plastiko eta zabor kopurua.

Dinamizazio jardueren artean, Zuhaitzaren Eguna ospatu zen Abadiñoko eskoletako ume eta gazteekin, eta udalarekin, eta Matiena eta Zelaietako ikastetxe publikoetako ikasleekin. Aramaioko lehen hezkuntzako ikasleekin ere Zuhaitzaren Eguna ospatu zen Udalarekin lankidetzan.

Hona hemen urtean zehar egindako beste jarduera batzuk, parte hartzeko jarduerak denak ere:

- “Esploratu Urkiolako Parke Naturala” izenek programa, batez ere familiei eta lagun taldeei zuzendua.

- PR BI41 mendi ibilbidea: Baltzola, bidezidor mitologikoa.

- PR BI82 mendi ibilbidea: Ikazkinen bidea (Aratun-Mugarrikolanda-Leungana-Artaun).

- Mendi ibilbidea: Etxaguen-Ipiztekoarriaga-Zabalaundi-Lezeaga-Etxaguen.

- Mendi ibilbidea: Mikeldi GR.

- Mendi ibilbidea: GR38: Urkiola-Otxandio tartea

3.1.2. BASO-BERRITZEA

Basoak berritu eta mantentzeari dagokionez, zuhaitz-sailetako sastraka heliofiloen garbiketa lanak egin dira, baita bakanketa ez komertzialak, ongarritzea eta inausketa ere, mendi hauetan: Urkiola Basoak (Abadiño), Txupitaspe (Mañaria), Berdiguntze eta Lapurerreka (Dima) eta Mendigan Parasiuntza (Durango). Guztira 85,91 hektareatako basoetan egin dira lanak.

3.1.3. SARBIDEEN ETA AZPIEGITURAREN HOBEKUNTZA ETA KONPONKETA ETA ERAGINEN ZUZENKETA

Bide azpiegiturari dagokionez, Parkerako sarbidea hobetu egin da, Landaederreko atsedenlekutik hasita. Asko erabiltzen den bidea da eta urte osoan zabalik egongo dela bermatu beharra dago. Bidearen 1.000 metroko tartean zelaigunea eta areka hobetu egin dira, eta 400 metroko tartean hormigoizko lauza egin da (1.450 m2 lauza).

Ipiztekoarriagatik Maskañura doan pista konpondu da Aramaion: 720 tona legar bota dira, eta areka garbitu da pista osoan. Pistetako ezpondetako sastrakak ere garbitu dira, guztira 2.940 metroko luzeran.

Page 3: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

84

3.1.4. AISIARAKO ERABILERA ETA ARGITALPENAK

Santutegiko harrera-gunearen eta Parkeko aisialdi-guneen mantenuari dagozkion urteko lanei segida eman zaie.

La Caixa Fundazioarekin (Gizarte Ekintza) sinatutako hitzarmenaren ildotik, azalpenak ematen dituzten kartelak berritzeko lanak amaitu egin dira. Dagoeneko kartelen edukia eguneratuta dago, eta Parkeko Ibilbideen Plan Zuzentzaileari egokituta.

Hitzarmen beraren barruan Parkeko Topogida argitaratu da hiru hizkuntzatan: euskaraz (2.000 ale), gaztelaniaz (6.000 ale) eta ingelesez (1.000 ale).

Lehenengo seihilekoan Parkeko gaiei buruzko aldizkaria argitaratu da, eta giroa dinamizatzeko eta jendeak parte hartzeko hainbat jarduera egin dira.

Gainera, ohitura denez, autobus zerbitzua jarri da dohainik San Antonio jaietan santutegira igotzeko.

3.1.5. 2011KO INBERTSIOAREN LABURPENA

Urkiolan egindako inbertsio osoaren zenbatekoa 208.010,30 eurokoa da.

3.2. GORBEIAKO PARKE NATURALA

3.2.1. INGURUMEN HEZIKETA

Ingurumen hezkuntzako jarduerei dagokienez, Areatzako interpretazio zentroan jasotako bisitariak 7.647 izan dira. Bisitarietatik %42 ikastetxeekin hitzartutako 114 talde izan dira, eta gainerakoak euren kabuz joandako bisitariak.

Page 4: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

86

2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako partaidetza- eta dinamizazio-jarduerak:

•Mendi ibilaldia: Areatza – Launzain-Uribe-Areatza.

•Martxoan Zuhaitzaren Eguna ospatu zen, Areatzako Udalarekin eta parte hartu zuten eskola umeen gurasoekin lankidetzan. Jarduera osagarri moduan, ingurumen lantegiak egin ziren, parte-hartzaileen artean naturaren errespetua sustatzearren.

•Mendi ibilaldia – Pagomakurre-Gorbeiako gurutzea.

•Maiatzean sendabelarren gaineko hitzaldi-lantegia izan zen: “Landareak euskal kultura tradizionalean”. Bertan Gorbeia inguruko landare espezieak bereizten ikasteaz gain, herbologiako lantegian egindako praktikan euren balioak eta erabilerak azaldu ziren.

•Ekainean mendi ibilaldia egin zen Itxinako karstean.

•Uztailean beste mendi txango bat egin zen, Ubidetik Dulaura eta Saldropora.

Programa didaktikoak derrigorrezko bigarren hezkuntza, lanbide-hastapena, prestakuntza-moduluak eta lehen mailako ikasketak dituzten ikastetxeentzat dira. Bisitak ikasturte osoan zehar egiten dira, alde aurretiko eskaera egin eta programa hautatu ondoren.

Zenbait programa didaktiko egiteko, autobus txikien zerbitzua mantentzen da ikastetxeetako bisita hitzartuak Parketxetik Pagomakurreraino garraiatzeko.

3.2.2. AISIARAKO ERABILERA ETA ARGITALPENAK

Parkeak sei hilean behin argitaratzen dituen aldizkarien bi zenbakiak argitaratu dira: 10.000 ale orotara. Zenbakion atalek honakoen berri ematen dute: parkean sustatutako ekintzak, efemerideak, ibilbideak, ingurumeneko dibulgazioa, landaredia, fauna eta erabiltzaileen iradokizunak.

Parkean lurrak dituzten udalerrietan banatu dira aldizkarien aleen erdiak (udaletxe, liburutegi, kultur etxe eta abarretan), eta gainerakoak interpretazio zentroan bertan banatu dira, edo zuzenean bidali zaizkie Gorbeiako Lagunak elkarteko kideei eta beste interesdun batzuei.

Gallartu, Belaustegi, Urigoiti, Upokomakatza, Asteitze, Larreder, Pagomakurre eta Saldropoko atsedenlekuak mantentzeko lanak egiten jarraitu da. Atsedenleku horietan zati bat egokitu da gurpil aulkian dabiltzan pertsonei sarrera errazteko.

Aurreko urtean egin zen antzera, San Ignazio egunean garraio zerbitzu publikoa antolatu da Pagomakurreko atsedenlekura igotzeko. Neurri horren bitartez ingurunearen gaineko gehiegizko presioa saihestu nahi da, bestela erabiltzaile mordo handiak erabiliko bailuke nork bere ibilgailua Parkera joateko. Gorbeibus izeneko 17 mikrobus ibili ziren gora eta behera etengabe goizeko 7:30etik iluntzeko 19:30ak arte. Areatzako Udalarekin lankidetzan antolatutako dispositiboa hirigunean 5 aparkaleku instalatuta osatu zen; aparkalekuok mikrobusen abiapuntutik oso hurbil zeuden. Ohiko hedabideetan zabaldu zen informazioa osatzeko, 4.000 eskuorri eta 200 informazio-kartel inprimatu eta zabaldu ziren.

3.2.3. BASO-BERRITZEA

Lanak egin dira 70,86 hektareatan, basoak berritzeko eta mantentzeko: zuhaitz-sailetako hutsuneak betetzea, sastraka-garbiketa, inausketa eta ongarriketa Zubizabala eta Undabe mendietan (Zeanuri), Katxabaso-Larraluzen eta Semelarragan (Orozko) eta Upo-Lekandan (Areatza).

Zuhaitz-sail gazteak mantentzeko eta basoak berritzeko lanen osagarri, babes itxiturak jarri dira, guztira 2.160 metro.

Azkenik, Undabe mendian hutsuneak bete dira 17 hektareatan. Prunus avium espeziea (gereziondo arrunta) erabili da espezie laguntzat.

Page 5: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

88

3.2.4. SARBIDEAK ETA AZPIEGITURA HOBETU ETA KONPONTZEA ETA ERAGINAK ZUZENTZEA

Parkeko bide azpiegitura mantentzeari dagokionez, Areatzatik abiatzen den sarrerako pista nagusian 224 m2 hormigoitu dira Upokolupetza aldean, atsedenlekutik hurbil, aurreko neguan azpiegituran izandako kalteak konpontzeko.

Bestalde, baso pistetako ezpondetan belar-sastraken garbiketa egin da 16.800 metroko luzeran.

3.2.5. IKERKETAK ETA LAN TEKNIKOAK

Ranunculus amplexicaulis eta Diphasiastrum alpinum espeziei dagokienez, biak desagertzeko arriskuan daude: hori dela eta, urte osoko jarraipena egiten ari zaie populazio-joeren eta biologiaren zenbait alderditan sakontzeko helburu orokorrarekin. Horretarako ale ezagunen lokalizazioa eta berrien bilaketa, bi landareen populazioen aldakortasuna ezagutzea eta epe luzerako jarraipen demografikorako protokolo bat egitea beharrezkoa da.

Ondare arkeologikoaren arloan, jarduketa bereziki azpimarragarria izan da, Parkearen barruan, Orozkoko Kurtzeganetik hurbil dagoen iruinarria zaharberritu, zimendatu eta altxatzea ahalbidetu duen proposamena.

Kurtzeganen zeuden hiru ortoestato handi aztertu ziren 2006an, eta multzoa historiaurrekoa zela iradokitzen zuten inguruabar batzuk antzeman ziren: ortoestatoetako bi pieza beretik zetozen eta pieza hori, apurtu aurretik, 5,40 m luze izan zen, Mugarriaundiko iruinarriaren (5,40 m) edo Zahoko eta Luurzuko iruinarrien (5 m) antzekoa. Blokea landu izanaren aztarnak nabarmenak ziren, eta apaingarri batzuk ere igarri zitezkeen. Goiko aldeko estuguneak sorbalda eratzen zuen eta horrek gizaki itxura ematen zion blokeari.

Geroago, 2008an, zundaketa estratigrafikoen lehenengo kanpaina egin zen Kurtzeganeko iruinarriaren inguruetan, funtsean honako helburu hauek lortzeko:

•Holozenoaren lehenengo erdian Gorbeiako goi mendian gertatu ziren giza okupazioen prozesuak aztertzea.

•Kurtzeganeko lepoko estratigrafia eta ahalbide arkeologikoak aztertzea.

• Iruinarriarekin zerikusia izan zezaketen azpiegiturak bilatzea (hobiak, harrizko egiturak...).

Page 6: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

90

• Iruinarriaren potentzial grafikoa eta inguruko beste zantzu batzuk (Kolometako hareharrizko multzoa etab.) sistematikoki arakatzea.

Historiaurrekoa zela eta irudiak zeuzkala egiaztatuz gero, prebentziorako kontserbazio neurri egokiak aplikatuko zizkion.

Lortu ziren emaitzen artean, erabakigarria izan zen iruinarriaren jatorrizko hobia aurkitzea. Oinarri-ortoestatoa hobiaren gain-gainean egotea, iruinarriaren oinaren neurriak eta hobiaren diametroa bat etortzea, hobia betetzen zuen materialaren beheko aldean bloke ia bertikal batzuk egotea, eta indusketaren nahiz jatorrizko haitzaren hausturaren aztarnak identifikatzea; horrek guztiak bide eman zuen iruinarria finkatzeko zulatu zen hobia identifikatzeko.

Berreskuratu ziren datu arkeologikoek eurek adierazten zuten iruinarria arrokatik atera, landu, garraiatu, altxatu, eta identifikatutako hobian sartu zutela, eta zutik eutsi ziotela helburu jakin baterako.

Puntu horretaraino helduta, ondare arkeologikoaren osagai garrantzitsu hori lehengoratu egin behar zela iritzi zitzaion: berriro altxatu behar zela, antzina batean kokatu zuten leku berean, eta bera kontserbatzeko neurriak hartu behar zirela.

3.2.6. 2011KO INBERTSIOAREN LABURPENA

Gorbeian egindako inbertsioa 376.028,87 eurokoa izan da guztira.

3.3. ARMAÑONGO PARKE NATURALA

Ingurumen-hezkuntzaren arloan, etorkizuneko Parkearen interpretazio zentroaren moldaketa eta hobekuntza lanak aurrera doaz; zentroak etorkizuneko Ordunteko KBA delakoaren instalazioak hartuko ditu ere. Zentroa egokitzeko obrak amaituta daude, azken ukituak bakarrik falta dira, eta dagoeneko hasi dira eduki tematikoak osatzeko lanak.

Bestalde, hobekuntza obrak egin dira Turtziosko Remendón mendiko 1.050 metro linealeko tartean. Zehazki, pistaren traza konpondu da eta areka sendotu eta zabaldu da, alboetako zuhaiztietan egin beharreko basogintzako lanak egin ahal izateko.

Egindako inbertsioa 379.163,60 eurokoa izan da.

Page 7: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

92

3.4. IKERKETAK ETA LAN TEKNIKOAK

2011ko lehen hiletan, bisoi amerikarraren (Neovison vison) populazioaren kontrolerako hirugarren kanpaina burutu da. Artibai, Butroe, Ibaizabal, Asua eta Urdaibai ibaien arroetan egin dira lanak. Kanpaina hori bisoi europarraren espeziearen Kudeaketa Planerako aurreikusitako neurrietan sartzen da, kanpoko espezieak bertakoan duen konpetentzia gutxitu nahian.

Urkiolako Parke Naturalerako eskalada plana egin eta gero, eguneratu egin da, haitzetan habia egiten duten hegazti bikoteak lekuz aldatu ahala egin behar diren aldaketak eginez.

Espezieen bilakaeraren jarraipena egiten ari da: Matricaria maritima, Eriophorum vaginatum, Genista legionensis eta Pentaglotis sempervirens, guztiak galbide arriskuan katalogatuak.

Aingirari dagokionez, espeziea kudeatzeko Europako planak aurreikusitako neurrien aplikazioa betez, murriztuta dago bere arrantza; planaren asmoa da 2050erako masaren %50en ihesa bermatzea helburu orokor gisa.

Horrez gain, Karrantzan saien janlekuaren jarraipena egin da 2011n ere, janlekura joaten diren putreekin zerikusia duten gorabeheren erregistroa edukitzeko.

Otsoak eta saiak aziendari erasotzearekin ustez zerikusia duten gorabehera guztien gaineko peritu lanak eta txostenak ere egin dira.

Atal horretan egindako inbertsio osoa 91.691,73 eurokoa izan da.

3.5. BESTELAKO JARDUERAK

Bizkaiko zuhaitz-sailetarako eta baso ustiategi eta mahastietarako ordainen programa berezia ezartzen duen uztailaren 27ko 96/2010 Foru Dekretuaren babesean 37 espediente aurkeztu dira.

2011ko Zuhaitz Egunerako, 97 udalen eskaerei erantzun zaie eta guztira 29.185 zuhaitz-landare banatu dira, haritzak, urkiak, astigarrak, pagoak, lizarrak, gereziondoak eta haritz amerikarrak.

Horretarako 235.36,62 euroko inbertsioa egin da.

3.6. GAZTELUGATXEKO DONIENEKO BIOTOPOA

Gaztelugatxen ohiko lanak egin dira: mantentzea, garbiketa eta ermitaren inguruko hondakinak jasotzea.

3.7. FAUNA BASATIA SENDATZEKO ZENTROA

Azpiegituretan eta diagnostiko-laborategietan egindako hobekuntzei esker, Fauna Basatia Sendatzeko Zentroan sartzen diren animalia guztiei osasun kontrol zorrotza egiteko lan-sistematikak ezarri dira, eta arreta berezia ematen zaie EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan dauden espezieetako animaliei.

Animalia bizietan, medikuntza eta kirurgiako tratamenduak, errehabilitazioa eta muskulazioa ez ezik, osasun egoera ebaluatzeko laginak ere hartzen dira: gorozkiak (bizkarroien azterketa), ahoko mukosa (Capilaria), odola (zenbaketak, hematokritoa, proteinak) eta abar.

Animalia hiletan, organoen (gibela, giltzurrunak, pankrea eta hesteak) azterketa sistematikoak egiten dira, tindaketa azkarra eta finkapena direla medio, ebaluazio histopatologikoak egiteko.

Page 8: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

94

Zentro honek, beste alde batetik, elkarlanean dihardu animaliak sendatzeko beste zentro batzuekin eta ikerketa programekin, eta hasi da agertzen gure gizartea hezteko eta sentsibilizatzeko programetan, Bizkaiko fauna basatiaren kontserbazioa helburu:

•Naturara itzultzeko gai ez diren hontzek itxian umeak egiteko eta umeok naturara itzultzeko proiektua. Bizkaiko hainbat ikastetxek proiektu horretan parte hartzen dute.

•Fauna Basatiaren Osasuna Zaintzeko Plan Nazionalarekiko lankidetza: 45 basurderen, 23 orkatzen eta 12 haragijale basatiren lagin histologikoak eta serologikoak eman zaizkio, eta 146 basa hegazti, eta beste 119 aleren lagin biologikoak, Hegazti Gripea Zaintzeko Planerako.

•Espezie basatiak sendatzeko Estatu mailako planekiko lankidetza: Andaluziako Hegazti Nekrofagoak Sendatu eta Kontserbatzeko Plana (espezie mehatxatuak sendatzeko zentroen sarea).

•Nazioarteko lankidetza: sai arrea Bulgarian berriro sartzeko proiektua, Vulture Conservation Foundation (VCF) erakundearekin elkarlanean, LIFE + Natura and Biodiversity barruan.

•EHUrekiko lankidetza honako programa honetan, besteak beste: Fauna aloktonoaren eta gure fauna autoktonoan izan dezakeen eraginaren detekzioa.

•Beste unibertsitate batzuekiko lankidetza:

- Zaragozako Unibertsitatearekin (Albaitaritza Fakultatea): azterketa genetikoak fauna basatian

- Esperientziaren Unibertsitatearekin, albaitaritzaren eta fauna basatiaren arloetan

Egindako inbertsioa 53.480,26 eurokoa izan da.

Page 9: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

96

3.8. EHIZA ETA ARRANTZA KONTINENTALA

3.8.1. URETAKO FAUNA

Arrantzarekin zerikusia duten jarduera hauek egin dira:

Debekualdiei buruzko Agindu Orokorra argitaratu da, eta, osagarri gisa, zabalkunderako bi liburuxka ere bai, bata EAE osoko arrantzari buruzkoa (8.000 ale) eta bestea Bizkaiko arrantzari buruzkoa (6.000 ale). Karramarro seinaledunaren arrantzari buruzko agindu berariazkoa ere argitaratu da.

2011ko denboraldian hainbat ibai eta urtegi birpopulatzeko amuarrainen horniduraren proposamena adjudikatu da.

Ohiko jardueren artean urteroko arrain-birpopulatzeak egin dira, alde batetik amuarrain ostadarraren eta ibai-amuarrainaren ale helduekin, Bizkaiko arrantza esparruetan, tarte libreetan eta urtegietan, eta bestetik, arroetako goiko tarteetan, ibai-amuarrainaren kumeekin.

2011n, guztira, 39.070 amuarrain bota dira, eta 2.000 izokin (kumeak eta gazteak).

Amuarrain arruntari buruz eskuratutako informazio genetikoarekin batera, enbor atlantikoa duen espezie horren ildoa berritzeko lana aurrera eramango da, arraben hazi-jartzearen bidez eta ostean Turtziozko Arrainkumeen Zentroan ukuiluratuta.

Bilutxiko presako aingirak harrapatzeko estazioaren operagarritasunak martxan segitzen du, Muskizko udalerrian, espeziearen kudeaketarako Europako programan aurreikusitako neurrien barruan.

Arrantzaren Lurralde Federazioarekin lankidetzan Bizkaiko Lurralde Historikoaren arrantza-barrutietan arrain jarduerari buruz ikerketak eta estatistikak egin dira.

Karramarro autoktonoaren eta seinalearen populazioen egoera ikertzen jarraitu da; gainera, Bizkaiko ibaien arrain-populazioak ikertu dira, baita amuarrain arruntaren populazioen ikerketa genetikoa eta Bizkaiko ibaietako tarte desberdinen baldintza abiotikoen eta biotikoen ikerketa ere.

Lankidetza mantentzen da tokiko arrantza elkarteekin, hurrengo ibaietako Arrantza Eskoletan: Ibaizabal (Iurreta eta Zornotza), Arratia (Igorre), Castaños (Barakaldo), Kadagua (Zalla), Mañaria (Durango), Nerbioi (Ugao-Miraballes), Elexalde erreka (Leioa), Poza de Gama (Urduña), Parkotxa (Zugaztieta), Oka ibaia (Gernika) eta Arkotxako urtegia (Zaratamo).

Jarduera horren irakaskuntza eta zabalkunde alderdiei begiratuta, azpimarratu behar da Ugaon arrantza eskola sortu dela, Bizkaiko Federazioarekin lankidetzan, eta ikastetxeak dituela helburu.

Denboraldia hasi aurretik ibai bazterrak egokitu egin dira hainbat ibai-tartetan, batez ere arrantza esparruetan.

Page 10: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

98

3.8.2. LEHORREKO FAUNA

Ehizari dagokionez, jarduera hauek egin dira:

Orkatzaren ehiza arautzen duen foru agindua argitaratua, baita 2011-2012 denboraldirako debekualdiei buruzko agindu orokorra ere.

Sopuertako ehiza kontrolatuko eremuan ehiza jarduera kudeatzen jarraitu da, faisaiak eta eperrak botaz, aurreko denboraldia amaitutakoan.

25.000 informazio-liburuxka argitaratu dira hiru lurraldeetan ehizari buruz.

Jarduera zinegetikoaren jarraipena egin da pasaren araudi bereziaren lerro ordenatuetan 28 elkarte kudeatzailerekin eta postu desberdinak moldatu dira sastrakaz garbituz.

Bizkaiko Lurralde Historikoan oilagorraren migrazio-fenologiari eta negukoari buruzko azterlana eta eremu-lana jorratzen jarraitu da.

Durangon, Asmokilko animalien heziketa-eremua mantentzeko lanak egin dira.

Kartel iragarleak eta seinaleztapen zinegetikoa jartzea.

Ehizaren Federazioarekin lankidetzan honakoa egin da: kartutxoen zorroak jasotzeko kanpaina, ehiztariaren azterketa prestatzeko ikastaroak eta harraparien kontrola.

ADECAPrekin lankidetza aldizkaria argitaratzeko eta ehiztariaren eta arrantzalearen eguna egiteko.

Elkarlanean jarraitu da Dima, Ispaster, Orozko, Sopuerta, Urdaibai, Zeanuri, Zeberio, Izurza–Mañaria eta Morgako ehiza kontrolatuko eremuak kudeatzen dituzten ehiztari elkarteekin, baita Karrantzako eta Urduñako ehiza esparrukoekin ere, darabiltzaten ehiza plan teknikoen edukiaren jarraipena egiteko, kudeaketa-helburuak beteko direla bermatzearren.

Bizkaian 2011-2012 denboraldian ehiza jardueraren jarraipena egiteko laguntza teknikoa adjudikatu da.

Orkatzaren eta oreinaren zelatako ehiza gidatzeko eta Karrantzako ehiza esparru soziala kudeatzeko kontratazioa.

Orkatzari dagokionez, azterlan monografiko baten lehenengo fasea amaitu da. Bertan, egindako laginketetan oinarrituta, espezie horrek Bizkaian duen populazioaren tamaina kalkulatu da, eta behar diren parametroak zehaztu dira, populazioa kontrolatu ahal izan dadin eta klaseen, adinaren eta sexu-erlazioaren egitura egokia izan dadin, ehizaren kudeaketa iraunkorrarekin eta lurraldeak dituen gainerako erabilerekin bateragarria.

Page 11: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

100

3.8.3. ARAU-HAUSTEAK, ZEHAPENAK ETA BESTELAKO ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK

Ehizako 70 zehapen espediente eta arrantzako 19 zehapen espediente egin dira.

Bestalde, luzatu dira 16.467 ehiza-lizentzia, 7.768 arrantza-lizentzia eta 4.748 ehiza-baimen erregimen bereziko zonetan.

Arrantza-baimenak udaberriko barrutietan eta barruti intentsiboetan: 8.156

Arrantza-baimenak karramarroaren barrutietan: 104

Atal horretan egindako inbertsio osoa 781.857,56 eurokoa izan da.

3.9. BASE GORRIA

Egoitza berriaren inguruak urbanizatzeko eta barrualdea egokitzeko lanak 2011n amaitu dira. Hona hemen jarduketa garrantzitsuenen laburpena:

3.9.1. ISURKETAK

2011. urtean, Basean isurketen inguruko 72 abisu jaso dira.

3.9.2. BASO-SUTEAK

2011. urtean Base Gorrian baso-suteei buruzko 148 ohar jaso dira, eta horietan Saileko kideek esku hartu behar izan dute.

Page 12: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

102

3.9.3. BAIMENDUTAKO ERREKETAK

Erretzeko eskaeren kopurua 2010. urtean 5.457 izan da.

3.9.4. ABERE HILAK BILTZEA

2011. urtean Base Gorrian abere hilen bila joateko 5.845 abisu jaso dira.

3.9.5. ESPEZIE BABESTUAK JASOTZEA ETA ASKATZEA

2011. urtean Base Gorrian 653 abisu jaso dira animalia zaurituak biltzeko eta, ondoren, Bizkaiko Fauna Basatia Sendotzeko Zentrora eramateko.

Page 13: Kontserbazioa, 2000 Natura Sarea eta Biodibertsitatea 3 · 2012. 3. 29. · Txostena Memoria 2011 86 2011. urtean, ingurumen hezkuntzaren arloaren baitan, hauek izan dira garatutako

Txostena

Memoria2011

104

4.9.6. BILAKETAK ETA ERRESKATEAK LANDAGUNEETAN

Aurten SOS Deiak erakundearekin lankidetzan aritu da Bizkaiko landa-zonetan eta mendietan pertsonak bilatu eta erreskatatzeko 7 alditan.

4.9.7. ORKATZAREN ETA BASURDEAREN KALTEAK

2011. urtean Basean orkatzak eta basurdeak egindako kalteei buruzko 541 abisu jaso eta bideratu dira. Aurreko urtean baino gehiago izan dira.

Aurreko kontzeptuetan, guztira, 334.849,49 euroko inbertsioa egin da.

2011KO INBERTSIOAREN LABURPENA

Kontserbazioaren, Natura 2000 Sarearen eta Biodibertsitatearen Zerbitzuaren inbertsio osoa 2.942.732,97 eurokoa izan da 2011n.