Nafarroan barrena hondoratzen - Argia · Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua...

16

Transcript of Nafarroan barrena hondoratzen - Argia · Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua...

2

212. zenb. 2016ko iraila

Nafarroan barrena hondoratzenari den ubidearen arrastoan

1993an hasi ziren eraikitzen Itoizko urtegia. Nafarroako ubidea mende honetakokontua da. Eraikuntza enpresak eta bankuak pixka bat gehiago aberastu ziren

bikotearekin. Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua barra-barragaltzen ari da. Ubidean barrena sartu gara Agoitzen eta Pitillasen atera, daramanuraren balioa ulertu eta azaldu nahian.

� Egilea: Xabier Letona

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.522. zenbakiarekin banatua, 2016ko irailaren 25ean)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Nafarroako Ubidearen proiektua berraztertukozuela agindu zuen 2015eko uztailean eratu ondo-ren Nafarroako Gobernu berriak. Erriberarenhegoaldeari begira pentsatua dago ubidearen Biga-rren Zatia eta urte bukaerarako Gobernuak prestizango du kostuei eta beharrei buruzko azterketazehatza. Ureztatzeaz eta nekazal elika-industriazarduratzen den INTIA enpresa publikoa ari da lanhori egiten. Datuak ezagutu ondoren, NafarroakoGobernuak partehartze prozesu zabala irekiko dueta ondoren erabaki beharko du zer egin Nafarro-ako ubidearen bigarren atal honekin: proiektuaabiarazi, aldatu edo betirako lurperatu.

Bitxia izango da azterketa ikustea. INTIAarduratu da orain arte ureztatze faseari dago-kion guztiaz eta Itoizko urtegiaren eta Nafarro-ako ubidearen apologia egin du etengabe, nagu-siaren beharrei eta estatistikei men eginez.Gobernu berriarekin kargu nagusien aldaketaere izan zen INTIAn, halako aldaketetan ohi-koa denez. Irizpide batzuk ziren tokira, osobestelakoak iritsi dira, goi karguetara bederen,pentsatzekoa baita tarteko kargu teknikoetakoiritziak ordura artekoak izango direla eta, segu-ruenik, askotarikoak. Aldaketarekiko erresisten-tziak ez dira gutxi halakoetan.

Aspaldiko eskaria da azterketarena, eta ezbakarrik ureztatze eskariez, Itoizko urtegia-Nafarroako ubidea proiektu osoaz ere bai. Zeragindu zen proiektu erraldoi hauekin? Zeraurreikuspen egin ziren? Zer bete da? Zer ez?Zein eragin ekonomiko, sozial eta ingurumenekoizan ditu? Galdera asko dira eta horien erantzu-nik izan gabe ezin da zentzuz jarraitu eraikuntzalanekin.

Zentzua eta datuak jarri nahi ditu mahai gai-nean Gobernuko Landa Garapen Sailetik. Opo-sizioak dagoeneko esan du Gobernu honek ezduela Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia eginnahi. Eta itxura guztien arabera, Bigarren Zatia-ren hasierako proiektua ez da egingo pentsatuazegoen bezala. Hori garbi samar dago. Zer egin-go da orduan? Datuak lehenik, 2017ko prozesuparte hartzailea ondoren eta, azkenik, erabakia.

ITOIZKO URTEGIA-NAFARROAKO UBIDEA

Bikote dira urtegi eta ubide iragan mendeko80ko hamarkadatik, baina frankismoaren amaie-ran ere entzun ziren jada proiektuaren aldekohotsak. Zalaparta ugariren ondoren 1993an ekinzitzaion Itoizko urtegiaren eraikuntza lanari,PSNko Gabriel Urralburu Nafarroako Gober-nuko lehendakaria zela.

Itoizko urtegiaren proiektuak liskar sozial etapolitiko handia ekarri zuen Nafarroako gizartera.Itoizko Koordinadora izan zen oposizio lanetanaitzindari, mobilizazioa, ikerketa eta lan juridikoauztartuz. Oposizio lanetan oso entzutetsua izanzen, halaber, Itoitzekiko Elkartasun Taldeekuharka altxatzeko materiala garraiatzeko erabil-tzen ziren kableen mozketa ekintza. Sabotajehonek luzez geldiarazi zituen eraikuntza lanak.

3

Nafarroako ubidea / Erreportajea

2004an bukatu ziren lanak, UPNko MiguelSanz Gobernuko lehendakari zela. Urtegia prestzen 418 hektometro kubo ur biltzeko eta Nafa-rroako Ubidea hornitzeko. Urtegiko 240 hekto-metro kubo ureztatzera bideratzeko da, 60 hek-tometro kubo herrietako erabilerarako (edatekoura, industria…) eta 117 hektometro kubo etor-kizuneko beharretarako (adibidez Nafarroakoubideko Bigarren Zatirako).

Nafarroako ubideak 198 kilometro izangozituen eta Itoizko urtegitik Nafarroako hegoal-deko azken lurretaraino eraman behar zuen hura.Bi zatitan eraikitzea aurreikusi zen. LehenengoZatia 2004an hasi zen egiten eta 2011n bukatu:Itoizko urtegian hasita Pitillas udalerriraino doa,98 kilometro ditu eta 22.363 lur hektarea urezta-tzeko ahalmena du. Agoitz, Urrotz, IruñerrikoMankomunitatea eta Mairagako Mankomunita-teak dute bertatik ura jasotzeko aukera.

BIGARREN ZATIA

Bigarren Zatia Pitillasetik Ablitaseraino doa,71 kilometro ditu eta 21.522 hektarea urezta-tzea aurreikusten da. Ez da hasi. Lan hau lehe-nengo zatia baino askoz konplexuagoa da, bes-teak beste Aragoi eta Ebro ar roak iraganbeharko lituzkeelako sifoi konplexu eta gares-tien bidez.

Konplexutasun hau ez da txantxetakoa eta aur-ten bertan Uraren Kultura Berrirako Fundazioak(FNCA, erdarazko sigletan) Foru Legebiltzarreangogoratu duenez, Antonio Aragón foru sailburuohiak bazituen zalantzak 1991. urte urrun hartan,CHEko lehendakari izendatu zutenean: “Etorki-zunera begira, Nafarroako ubideak Ebro gainditudezan sifoi bat egitea neurriz kanpokoa izan daite-keela uste dut” (Diario de Navarra, 1991ko azaroak17). Geroago Aragónek eta Gabriel Urralburukespetxean bukatu zuten ustelkeriagatik, besteakbeste ubidearen adjudikazio lanengatik enpresetaneskupekoak jasotzeagatik.

2011n ubidearen lehenengo zatia amaitzeanbigarrenari ekitea zatekeen logikoena, baina ez,CANASAk iragarri zuenez, krisi ekonomikoakbigarren urratsari ekitea eragozten zuen, diru fal-tagatik. Untxia kapelutik atera eta NafarroakoGobernuak lehengo zatiaren zabalkunde faseaerakutsi zuen orduan: Mendigorria, Sesma etaFunesek osatzen duten hirukian zabalduko zen,21 kilometroko ubidea eta 15.275 hektarea urez-tatzeko ahalmenarekin. Ez zegoen dirurik Biga-rren Zatiari ekiteko, baina proiektu berri honeta-rako bai. Oraindik gauzatzen ari da hedapen hau,2016ko bukaerarako amaitzea aurreikusten zen,baina lanak atzeratuta doaz eta 2019ko irailerakoamaitzea aurreikusten da.

BIGARREN ZATIAREN ERABILERAPOLITIKOA

Proiektua politizatu eta ez politizatzeaz asperdu-raraino hitz egin da nafar gizartean, baina proiek-tua sustraietatik erabat politikoa da. UPN-PPketa PSNk Nafarroa erdia paradisu bihurtzekotresna gisa saldu zuten: ubidearekin ura, etorki-zuna eta garapena eskura ziren; ubiderik gabebasamortua eta hondamendia. Mezu hori, leheneta orain, samur sartzen da uraren garrantziazjabetua dagoen herritarren garunean.

Orain alderdi horiek oposiziotik salatzen duteUxue Barkosen gobernuak urik gabe utzi nahiduela Erribera. Mezuak badu bere indarra, bainagero eta gutxiago, baita nekazarien artean ere.Laborariek ikusten dute uraren abantaila, lehorre-ko lurretatik ureztatze lurretara pasatzearen onu-rak, baina ikusten dute zein garesti ateratzen zaienere. Nafarroan ez da urik falta izan, haren antola-keta eta erabilera egokia baizik, baina Nafarroakoubideak gainerako alternatiba eta aukerak ezkuta-tu ditu azken bi hamarkadetan.

Hala ere, gauza bat da bigarren fasea lelo poli-tiko gisa erabiltzea eta bestea gauzatzea. UPNrenGobernuak finantzazio modurik topatu izan

4

212. zenb. 2016ko iraila

balu, seguruenik aurrera aterata izango zukeenBigarren Zati hau. Oraindik ere, ezin da esanGobernura iritsiz gero ez lukeenik egingo. Kon-tua da ez dela egin, diru faltagatik eta baita berebultzatzaileek ez dutelako proiektua erabat argiikusi ere. Horren frogarik argiena da orain arteez dela Bigarren Zatiari buruzko proiektu zeha-tzik inoiz idatzi.

Diruarekin ibili den bezala ibilita, EspainiakoGobernuari ere gutxi inporta izan zaio hau atze-ratzea. 2013ko abuztuan Arias Cañete PPkoEspainiako Gobernuko Ingurumen ministroaketa Yolanda Barcina foru lehendakariak Lehe-nengo Zatiaren Hedapenari buruzko hitzarmenaberritu zuten, ohi bezala urtegiaren onurak lauhaizetara defendatuz. Bigarren Zatiaz, aldiz, ezzuten tutik ere aipatu.

Gerora, eta aho txikiarekin bada ere, Nafa-rroako Gobernuak behin baino gehiagotan gal-degin dio Espainiako Gobernuari BigarrenZatiaz, baina Rajoyren ministroek entzungoregin dute gaurdaino. Arias Cañetek argi jaurtizuen 2012an: “Merezi du Nafarroako Ubidea-ren alde egitea (…), aukera gehiago dituguneaneta komunitatearekiko planteamendu garbi batdugunean, prest gaude ber razter tzeko”.2015eko maiatzera arte bederen, bere nafarbazkideek gobernua galdu arte, EspainiakoGobernuak ez zuen beste urratsik eman. Orainez ematea ulergarriagoa da.

IKUSPEGI KONTRAJARRIAKBALORAZIOETAN

Hainbeste urte eta ika-mikaren ondoren, kontuada herritarrak ez duela bi proiektu handi horiekNafarroako gizarteari ekarri dioten onureiburuzko balorazio argirik ikusi. Ona izan da, ez,zertan bai, zertan ez, errentagarritasuna, kostuak,kalteak… Nafar gizartearen sektore bat aspaldiari da eskatzen uraren kudeaketari buruzko ezta-baida sakon eta argia, horixe egin zuen Itoizko

Koordinadorak bere garaian eta horixe egin berridu aurten Ura FNCA fundazioak Legebiltza-rrean. Ez da hausnarketa handi eta zabal horiegin oraindik, baina ubidearen Bigarren Zatiareneztabaidak, gaia lehen lerrora ekarri du indarhandiz.

Orain arteko urtegi-ubide bikoteari buruzkobalorazio eta azterketa nagusiek datu kontraja-rriak ematen dituzte. INTIA enpresa publikoakegin izan ditu hainbat, baina ohikoan UPNkotesi politikoen usainera egin direla salatu duteproiektu hauekiko kritikoek. Badira beste biazterketa, erakunde edota pertsona autonomoekegindakoak. Zaragozako Unibertsitateko masterlan gisa Rosario Brinquisek egindakoa bata(“Itoiz 2012. Un análisis económico”); eta bestea2015ean Nafarroako Kontuen Ganberak plaza-ratua (“Nafarroako ubidearen ureztalurren ere-muaz egindako fiskalizazio txostena”).

KONTUEN GANBERA ETA BRINQUISTXOSTENA

Kontuen Ganberaren zeregina da diru publikoakmiatzea eta kontrolatzea, eta fidagarritasunaeman ohi zaio bere lanari. Brinquisen lana sarituegin zuen UNEDeko (Urrutiko HezkuntzakoEspainiako Unibertsitatea) Ekonomia Fakultate-ko Aquae katedrak. Lan mota desberdinak dira,helburu, molde eta datu desberdinetan egindako-ak, baina deigarria da bi lanek hain ikuspegi kon-trajarriak eskaintzea.

Brinquisen lanak dio Itoizko urtegia eta lehenfasearen emaitzak ez direla errentagarriak gizar-tearentzat, pentsatu baino askoz lanpostu gutxia-go sortu direla eta, besteak beste, gaitza izangodela egindako inbertsioa berreskuratzea. Bereesanetan, ubidearen Lehen Zatiak soilik ematendu inbertitutakoaren %27 berreskuratzeko. Biga-rren Zatia eginez gero, bakarrik emango luke%28a berreskuratzeko, zati hau oso garestialitzatekeelako.

5

Nafarroako ubidea / Erreportajea

Berak 2012an zituen datuekin, eta 30 urtekoepe bat aztertuta, Itoizko urtegiak eta ubidearenLehen Zatiak 1.751 milioiko kostua izango luke-te eta bien ekoizpen gordina bakarrik iritsikolitzateke 1.296 milioi eurora. Beraz defizitarioalitzateke, noiz eta mende hasieran EuropakoBatasunak onartutako Uraren Dekretu Markoakoso argi dioenean erakunde publikoek berresku-ratu egin behar dituztela –erabiltzaileen bidez–uraren azpiegituretan egiten diren inbertsioak.

INBERTSIOAN EREDESBERDINTASUNAK

Gastuetatik hasten dira lehen desberdintasunak.Brinquisek azpiegituren gastuak eta 30 urtekoesplotazio lanak aztertzen ditu eta 1.751 milioieuroko kostua ateratzen zaio. Kontuen Ganbe-rak 1.050 milioi azaleratzen ditu, baina bakarrikegindako inbertsioak kontuan hartuta.

Brinquisek 2015eko azaroan Berriari emanda-ko elkarrizketa batean zionez, ubidearen proiek-tuak aurrera egin badu, hori da INTIA enpresapublikoa horretan tematu izan delako. Salatzenzuen Kontuen Ganberak batez ere INTIAkodatuekin egin zuela bere azterketa eta hori harri-garria egin zitzaiola: “Batetik, datuak falta direla-ko, adibidez kostuei buruz; eta jasotako datuenanalisia ez dutelako egin, bertzetik”.

Hainbat dira Kontuen Ganberak azaleratzendituen datuak eta ondorioak. Luze joko lukezehaztasunez aipatzea eta datuen labirintoan gal-tzeko arriskua ere badago. Baina, funtsean, baliodute txostenaren doinura hurbiltzeko. Ubidearenaldekoek sarri aipatzen dute berau euren argu-dioak sendotzeko, esaterako, 2015eko foru hau-teskundeetan. Hala zioen UPNko webguneak:“Kontuen Ganberako txosten batek argi adieraz-ten duenez, Nafarroako ubideak eztabaidaezine-ko eragin positiboa izan du eremu ureztagarrienaberastasunean, eta nekazari ekoizpena laukoiztuegin du lehorreko uztekin konparatuta”.

6

212. zenb. 2016ko iraila

NAFARROAKO UBIDEARENKUDEATZAILEAK

Ebroko Ur Konfeferazioa: Itoizko urtegia egiteazarduratu zen eta bere uraren kudeaketa kudea-tzen du. Duela 90 urte sortu zen eta berezko izenaConfederacion Hidrografica del Ebro da (CHE).Espainiako Nekazariza, Elikadura eta Ingurumenministerioaren menpe dagoen erakunde autono-moa da. CANASA: Canal de Navarra SA. Nafarroako ubi-deaz arduratzen da. Enpresa publikoa da etaEspainiako Gobernuarena da %60 eta %40 Nafa-rroako Gobernuarena. Interes orokorreko Estatu-ko azpiegitura handien eskumena MadrilgoGobernuarena da eta ureztatzearena Nafarroako-arena. INTIA: Enpresa publikoa da eta ureztatze eremuazarduratzen da. Ureztatzea Nekazaritzako Elika-gaien Teknologiak eta Azpiegiturak esan nahi dutegaztelaniazko siglek eta ubidetik lurrera doan pro-zesuaz arduratzen da, hots, ureztatze azpiegiturazeta ureztatzeko lurrez. Beste hainbat nekazari zer-bitzu ere eskaintzen ditu. Ondoren ikusiko ditugunbi enpresen bidez egiten du bere lanaren zati bat.Aguacanal: Enpresa pribatua da eta Nafarroakoubidearen lehen faseko enpresa kontzesioarioada. Hau da, bere ardura da ubidearen ura soroeta-ra eramatea (22.445 hektarea). Ubidetik lurretarabehar den azpiegitura eraikitzea eta mantentzeada bere zeregina. Acciona, La Caixa eta bestehainbat enpresek osatzen dute. Aguas de Navarra: Lehen fasea eginda, 2012anerabaki zen ubidearen ura 15.200 hektareatarazabaltzea: hedapen horretaz arduratzen da Aguasde Navarra enpresa pribatua. OHL (jabegoaren%60) eta Agba (Aguas de Barcelona) enpresekosatzen dute Aldi Baterako Enpresen Elkartea.Nafarroako Ureztatzaileen Elkarte Nagusia: Era-biltzaile komunitateetan antolatzen dira ureztatzai-leak: ureztatze sektore bakoitzeko komunitate bat.Guztien artean Nafarroako Ureztatzaileen Elkarteaosatzen dute.

2013ko uzta aztertu ondoren, nekazari ekoiz-penaz egiten den balorazioa erabat onuragarriada Kontuen Ganberako txostenean, ondokodatuetan ikusten den moduan.

Uzta mota: 3 produktutik 48ra igo da urezta-tzearen ondorioz. Produkzioaren balorea: 17,8milioi eurotik 68,1 milioira pasatzen da. Lehorre-ko lurren produktibitatea %13 hazten den bitar-tean, ureztatutako lurrena %821 hazten da. Ete-

kinari buruz, lehorrekoan etekina 3 milioi bazen,ureztatu ondoren 18 milioikoa da. Lanpostuak:Gobernuak 2009-2012ko epean 22 ustiatzegunetan egindako azterketa baten arabera –horietako 12tan ureztatutako lur eremua handituda–, oro har, lanpostuak galdu egin dira, bainalanpostu kopurua hazi egin da ureztatzea handi-tu den horietan. LARRUN honetan Ignacio GilLanda Garapeneko zuzendari nagusiari egindakoelkarrizketan datu hauei buruz galdetu diogu eta

7

Nafarroako ubidea / Erreportajea

INTIAko mapan ikusten den gisan(2015eko datuak), Nafarroakoubidearen emaria 45 m3/seg. da.Luzeera: 198 km.Lehenengo Zatia: 98 km, bukatuada. Aire librean eraikia, 60 km.Sifoiak: 23 km. 3 erregulazio putzueta 16 ureztatzen hargune ditu.Iruñeko eta MairagakoMankomunitatek, eta Urrotzherrietako urez hornitzeko 3 hargune.Lehenengo Zatiaren Hedapena: 21km (eraikitzen). 5 ureztatze hargune. Bigarren Zatia: ez da ezer eraiki.

erantzuna zorrotza izan da: “INTIA urteetan ibilida produktu horren salmentan eta Kontuen Gan-berak enpresa honek emandako datuekin egin duazterketa”.

Brinquisek nekazari produkzioaz egiten duenazterketa beste ikuspegi batetik egina dago eta urteeta parametro desberdinak erabiltzen ditu, horrelazergatik egin duen azalduz. Kontuen GanberakForu Parlamentuak egindako enkarguari erantzutendio eta batez ere kontuen fiskalizazio lana egiten du.Ez dira ezpal bereko lanak, baina biek gai bera azter-tzen dute eta ondorioak desberdinak dira.

Lanpostuei buruz, esate baterako: Brinquisekdio urteko 227 lan unitate sortu direla ureztatzea-rekin (txostena 2012koa da); bere iritziz, hori osogutxi da Nafarroako Gobernuak agindutako 8.000lanpostuekin. Beste datu esanguratsu bat, 2011kouztaren ekoizpen gordina (produkzioa + diru-laguntzak): lehorreko lurrak zirenean 14 milioieuroko balioa zuen eta ureztatu ondoren 46 milioieuro, beraz 32 milioi gehiago dira. Lurraren pre-zioak ere %120ko balioa irabazi du ureztatuabihurtu ondoren.

Ura FNCA Fundazioak aurtengo otsailean kale-ratu zuen Alternativas de abastecimiento y riego en laribera sur de Navarra txostena. Bertan kritika zorro-tza egin zioten Kontuen Ganberaren txostenari:“Ezin daiteke hartu Lehen Zatiarekiko analisisozial eta ekonomikoaren erreferentzia gisa (…)deitoratzen dugu esan beharra, baina txostenakbaditu zehatzak ez diren hainbat kontu, eta horida erabiltzen dituen datuak INTIAk emandakoakdirelako, eta oraintsu arte erakunde hau proiektua-ren egile izan da”.

Bigarren Zatiaren kostuei buruzko aurreikuspe-nak ere desberdinak dira FNCA (1.070 milioieuro, eraikuntza eta 30 urteko ustiaketa eta mante-nua) eta Kontuen Ganberaren arabera, azkenhonek 1998an egindako aurreikuspenetakodatuak mantentzen dituelako (340 milioi euro,eraikuntza bakarrik). Barkosen gobernuaren

aurreikuspenetan Bigarren Zatiak 713 milioi euro-koak lirateke, eraikuntza lanetan.

Fundazioarentzat, Kontuen Ganberako kostuendatuak azpibaloratuak daude, ez delako gaurkotu1991ko dirua, maileguetako finantza gastuak ezdituelako kontuan hartu eta itzalpeko ordain-sariak ere ez.

CANASA LARRI

Bada zalantzarik ez duen daturik, orain artekozenbakiekin Nafarroako Gobernua defizit handiaegiten ari da Nafarroako Ubidearen proiektuare-kin. 2015eko abenduan Manu Ayerdik eta IsabelElizaldek, hurrenez hurren Nafarroako Gobernu-ko lehendakariordea eta Landa Garapeneko kon-tseilaria, agerpena egin zuten Foru Legebiltza-rrean ubidearen kudeaketaz arduratzen denCANASA erakundearen berri emateko: 2014an8,6 milioi euro galdu zituen eta 2015ean 10,4.Horrez gain, 2015ean badira beste 8,5 milioi euro,aurreko Gobernuak eskatutako 77 milioiko maile-gu batenak, teorian Bigarren Zatiko lanei begirabideratuak.

Azalpenen arabera, erakunde publikoekproiektuaren erdia finantzatu behar zuten,CANASAko jabegoa kontuan hartuta %60Espainiako Gobernuak eta %40 Nafarroakoak;beste erdia proiektuaren irabaziekin finantzatukozen. 442 milioi euro gastatu dira orain arte, era-kunde publikoek 330 milioi jarri dituzte eta, mai-legu bidez, CANASAk 125 milioi. Kontua zenazken hauek berreskuratzea, baina proiektuarenirabazi aurreikuspenak ez dira betetzen ari, hiruarrazoi nagusirengatik. Lehenik, hektareako6.000 metro kubo ur erabiliko zirela aurreikusizen, baina ez da 5.000ra iristen, beraz erabiltzai-leen aldetik gutxiago jasotzen da. Bigarrenik,2013an Madrilgo Gobernuak energia berriztaga-rrien salmenta prezioak jaitsi zituen eta elektrizi-tate salmentagatik lortutako dirua 10,7 milioieurotik 5,4ra jaitsi zen. Eta hirugarrenik, herrie-

8

212. zenb. 2016ko iraila

tako ur-hornikuntzatik –edateko ura eta indus-tria– 5 milioi espero zuten urteko eta 1 faktura-tzen ari dira (aurrerago azalduko dugu Iruñerri-ko adibidea, azken datu hau hobeto ulertzeko).

Ondorioz, CANASAk defizita egiten du bereohiko jardueran eta ezin du ordaindu 125 milioieuroko mailegua, beraz erakunde publikoek berengain hartu behar dituzte bi kontzeptu horiek, baiurteko galera, bai maileguaren amortizazioa.

Galera hauek ikusita, Yolanda Barcinaren jardu-neko gobernuaren eskariz, CANASAk urarenprezioa %60 garestitu zuen 2015eko ekainean,ureztatzaileen haserrea eraginez. Erabaki horretanikusi daiteke nola joka dezakeen alderdi batekherritarren diruarekin eta duintasunarekin:CANASAn 2015eko ekainean UPNk %60ko igo-era eskatu bazuen, 2016ko ekainean, Espainiakohauteskunde orokorretako kanpainan, Erriberanuraren prezioaren jaitsiera eskatu zion aldaketarengobernuari, Barkosen gobernuak Erribera bazter-tu nahi zuela argudiatuz.

Ubidearen urak nekazarien arazoak konpondubehar zituen, eta hainbat kasutan hala izango da,baina beste arazo askotara bideratutako dirua erezurrunbilo honek irensten du gaur egun, etahorren kexu dira nekazariak, bateko zein besteko.2015eko Landa Garapenerako Sailak 63 milioieuroko aurrekontua izan zuen eta 18,5 milioi eurobideratu zituen CANASAra, hau da, aurrekontua-ren %29,36; aurreikuspenen arabera, aurten ehu-nekoa handituko da. Larriena da epe motzeangaiak ez duela irtenbiderik eta epe ertainean ehu-neko hori txikitzean dagoela erronka.

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEARENADIBIDEA

Duela hiru-lau hamarkada Itoizko urtegiarenproiektua plazaratu zenean, funtsean Nafarroakoerdialdea eta hegoaldea ureztatzeko egin beharzen, baina baita herrietarako ur hornikuntza

hobetzeko ere, bereziki, Iruñerrikoa, erdialdekoaeta Erriberakoa. Hiri Buruzagia egarri izan beharzen etorkizunean azpiegitura hau egin ezean.Horrexegatik, Iruñerriak beharko zuelako, urkopuru handia gorde zen harentzat Nafarroakoubidea bukatu zenean.

2006an CANASAk eta Mankomunitateak kon-tratua sinatu zuten: urteko eskainiko zion 22,5milioi metro kubo hartzeko aukera, 1,2 milioieuroko prezioan. Iruñerriak ez zuen behar inon-dik inora Nafarroako ubideko halako ur kopuru-rik, iturri horretatik gutxi erabiltzen du eta batezere uda aldean, baina hala sinatu zen. Ondorioz,harrez gero Mankomunitateak milioi bat eurorenbueltan ordaindu dio urtero CANASAri.

9

Nafarroako ubidea / Erreportajea

“Brinquisen lanak dio Itoizko urtegiaeta lehen fasearen emaitzak ez direlaerrentagarriak gizartearentzat,pentsatu baino askoz lanpostugutxiago sortu direla eta, besteakbeste, gaitza izango dela egindakoinbertsioa berreskuratzea”

10

212. zenb. 2016ko iraila

NAFARROAKO UBIDEAREN LEHENENGO ZATIAREN KOSTUEN KALKULUA (MILIOITAN)

Kostua (2011ko balioa) Eraikuntza Mantentzea eta Kostua guztiraustiapena 30 urtetan (30 urte)

Itoizko urtegia 460 165 625

Nafarroako ubidea 483,5 111 594,5

Ureztatzeko eremua 1.Z 267,1 116,6 383,7

Instalazioa lursailean 1.Z 100 Ez da ezagutzen 100+

Hur hornidura 1.Z 48,5 Ez da ezagutzen 100+

GUZTIRA 1.359,1 392,6 1751,7

Iturria: Itoiz 2012. Un análisis económico (Rosario Brinquis).

LEHENENGO ZATIAREN HEDAPENAREN KOSTUEN KALKULUA (MILIOITAN)

Kostua (M€) Eraikuntza Mantentzea eta Kostua guztiraustiapena 30 urtetan (30 urte)

Nafarroako Ubidea, hedapena 42,7 9,8 52,5

Ureztatzeko eremua, hedapena 183,3 84,7 268

Instalazioa lursailean, hedapena 46 Ez da ezagutzen 46+

GUZTIRA 272 94,5+ 366,5+

Iturria: Alternatibas de abastecimiento y riego en la ribera sur de Navarra, Itoiz 2012. Un análisis económicotxosteneko datuak estrapolatuz.

ITOIZKO URTEGIA, NAFARROAKO UBIDEA ETA LEHENENGO ZATIAREN KOSTUEN KALKUKUA(KONTUEN GANBERA, MILIOITAN)

FinantzazioaEraikuntza Kostua Estatua Nafarroa Erabiltzaileak

Itoiz 298,1 210,3 (1) 87,7 *

Ubidearen 1. Zatia 486,7 146 97,3 243,4

Ureztatzeko eremua 184,8 170,3 14,3

Instalazioa lursailean 81,2 34,9 46,3

GUZTIRA 1.050,6 358,3 390,3 304

Rosario Brinquis eta Kontuen ganberako kuadroak ekarri ditugu orriotara, bien arteko desberdintasunak ikus daite-zen. Brinquisek 30 urteko ustiapena kontuan hartzen du, besteak beste, eta gainera garai bateko diruak gaurkotzenditu. Kontuen Ganberak eraikuntza lanak bakarrik hartzen ditu kontuan.

Iruñerriko Mankomunitatearen ur kontsumoa-ren gehiena Arteta eta Subizako iturburuek, etaEugiko urtegiak hornitzen dute: 27,5 milioimetro kubo (2014ko datuak) eta 302.903 euroordaindu dira; Nafarroako Ubidetik 1,9 milioimetro kubo kontsumitu ziren (%6,9) eta milioibat euro ordaindu zen horregatik. Konparazioakez du bestelako iruzkinik behar, baina bistan daNafarroako ubideko urak urrea balio duela. EHBilduko parlamentari Koldo Amezketak aurten-go apirilean prentsan zabaldu zuen iritzi artiku-luak (UPN, Mancomunidad y el agua de Navarra)ondo azaltzen du Mankomunitatea eta CANA-SAren arteko kontratuarena.

Horren harira, Mankomunitateko agintariberriek –EH Bildu– eskatu dute hitzarmenaberritzea. Estatuaren abokatuaren esanetanhitzarmen hori ezin da berritu, hautsi egin behar-ko litzateke eta berri bat egin. Hori da IruñerrikoMankomunitateak egin duena, hautsi, eta UPNkoso gogor salatu du, esanez Iruñea ur gabe geldi-tu litekeela udan.

ESKAINTZA ETA ESKARIA

UPNk salatu du, baita ere, EH Bilduk ez duelaulertu nahi Mankomunitatearen hitzarmeneanNafarroako ubidearen eraikuntza sartzen dela.Eta hor dago, egiazki, arazoaren mamia: ez zelaegia Iruñerriak ur hori behar zuela eta, beraz,bertako herritarrak behar ez zuten azpiegiturafinantzatzen ari direla. 2006tik 2014ra 8,3 milioieuroko kopuru finko gisa ordaindu dio CANA-SAri eta 295.255 euro uraren kontsumoagatik.Arazorik ez zen tokian, arazoa ekarri dute. Etaberdintsu Nafarroa osoan ere.

Funtsean, Ura FNCAk salatzen duenez,eskaintzaren ikuspegiarekin egiten delako lan etaez eskariarekin. Hau da, “ubidea egingo dugu,ura izango dugu eta gero eskainiko diegu erabil-tzaileei”. Horregatik eskatzen du fundazioakeredu hori aldatzea ezinbestekoa dela eta eraiki-

tzen den edozein azpiegitura, dagoen eskarianoinarritu behar dela. Behin egin ondoren Nafa-rroako ubidearen onurak agerikoak dira. Kontuada helburu bertsuak lor zitezkeela beste alternati-ba batzuk baliatuz eta ubidearen proiektuak ezduela utzi beste edozein alternatibarako ez leku-rik ez dirurik.

ETA NEKAZARIAK?

Gizarte osoan bezala, nekazarien artean ere zen-bat buru hainbat aburu. Sindikatuen esparruanUAGN nekazari sindikatu nabarristak Itoizkourtegia eta Nafarroako ubidearen alde egin dubeti sutsuki eta EHNEk aurka. Produktu gehia-go ekoizten dira eta ekoizpena asko handitu dahainbat produktutan, adibidez jaun eta jabebihurtu den artoan (2015ean ekoizpen guztiaren%34). Diario de Navarrako 2012ko erreportajebatean parte hartu zuen David Palacios nekaza-riak argi biltzen zituen aldekoen argudioak:“Segurtasun handiagoa, produktuak hautatu etauztak aldatzeko aukera; eta ekoizpena, errentaga-rritasuna eta lehiakortasuna handitzea ere bai.Funtsean, etorkizunari aurre egiteko aukeragehiago”.

Erreportaje berean Carlos Guembe nekazariakantzeko balorazioa egiten du, baina errealitatearilotuagoa: “Ekonomikoki eta ekoizpenean irabaziegiten dugu, baina denak arreta gehiago eskatzendu eta lana ere biderkatu egiten da; gastuak eregehiago dira, ura, amortizazioak, kanonak…Lehorreko uzta on bat, hori litzateke bukaerakoemaitza”.

EHNEko arduradun batek bestelako ikuspegiazuen 2014an Berrian egindako elkarrizketan:“Nekazari gehienek laboreen monolaborantza-ren alde egin dute. Gainera, ubidetik ura hartze-ko sistema jarri duten nekazarien ehuneko handibatek ez du ura erabiltzen, eta beste askok ez dusistema ezartzeko behar den inbertsioa egin, osogarestia delako, batez ere”. Ignacio Gil zen, gaur

11

Nafarroako ubidea / Erreportajea

egun Landa Garapenerako Saileko zuzendarinagusia, orrialde hauetan elkarrizketatua.

Honakoa hau ere aipatu zuen Gilek elkarrizke-ta hartan: “Iruditzen zaigu Itoizko urtegiak duenedukiera osoa ustiatu nahi dutela [Barcinarengobernuak]. Urtegiak duen azken tanta ere era-biltzeko edo saltzeko aginduko dutela uste dugu.Uraren erabilera publikoaren pribatizazio saiogarbi bat egin nahi dute”. Sasoi hartan nekezpentsa zezakeen bera egongo zela NafarroakoGobernuan, Itoizko urtegiak etorkizunerakogordeta dituen 117 hektometro kubo horiekinzer egin erabakiko dutenen artean.

NEKAZARIAK ORDAINTZEN DUENA

Teorikoki Nafarroako ubidearen inbertsioa erdi-bana ordaindu behar da erakunde publikoen –Nafarroako eta Espainiako gobernuak– eta era-biltzaileen artean. FNCAk horrela laburbiltzendu nekazariek ordaindu behar dutena:

– Bakoitzak bere lur saila prestatu behar duhorretarako hautatzen duen ureztatze siste-ma jarriz. Lehenengo Zatian %35eko dirulaguntza publikoak egon ziren horretarako.Batez beste, 4.000 bat euro hektareako.

– Ureztatzea presioz egin ahal izateko sare bateratu behar da eta azpiegitura honengatik,aldez aurretik ordaindu behar dira 700 bateuro hektareako.

– Urteko kopuru finkoa CHE, CANASA etaAguacanali: 132,31 euro.

– Uraren kontsumoa, erabileraren araberakoa:0,0307 euro metro kuboko.

Hori guztia kontuan hartuta, arto hektarea batlandatu duen nekazariak 6.000 metro kubo urerabiliz 316 euro ordainduko du urtean.

Iritziak iritzi, argi dago nekazari guztiek ezdute la CANASAko aurreikuspenen ur kontsu-moa betetzen, areago, oso urruti daude. Enpresapublikoak 5 milioi euro espero zituen erabiltzai-leetatik eta milioi 1 bakarrik ari da lortzen.

ETA ORAIN ZER?

Nafarroako ubidearen Lehen Zatia egina dagoeta Hedapen Zatia aurrea doa. Haien kudeake-ta ahalik eta egokiena zaindu behar da orain.Baina, eta Bigarren Zatia? Egoera honetara iri-tsita, dagoeneko badira etorkizunari bestelakobegiekin begiratzeko hainbat datu, erantzunbeharreko galderei ahalik eta txukunen eran-tzuteko.

Aldagai ugarik jarraitzen dute aferaren bueltan.Batetik, krisi ekonomikoa bertan geratzeko eto-rri zen eta Espainiako Gobernuak ez du intereshandirik Bigarren Zatiari ekiteko. UPNko gober-nu batek presionatuko luke horretarako, etadirua aurreratu ere bai, beste hainbat azpiegiture-tan egin zuen bezala, baina orain ez dago halakogobernurik.

Bestetik, CANASAren azken urteetako defizithandia dago, gero eta handiagoa gainera. Hauerabakigarria izango da Bigarren Zatiari begira.Ez hori bakarrik, erabakigarria izango da orainarte ez dela aurreikusi bezainbeste ur erabiltzenari. Eta erabakigarria izango da, halaber, alterna-tibei buruz gero eta gehiago hitz egingo dela.

2017 izango da horretaz guztiaz barra-barrahitz egiteko urtea. Landa Garapenerako Sailakbere azterketa jarriko du mahaiaren gainean etahori ere oso funtsezkoa izango da NafarroakoErriberaren hegoaldea urez hobeto hornitzenasmatzeko. Azterketaren ondoren Sailak urteosoa eman nahi dio partehartze prozesu zabalari,non eztabaidaren protagonista nagusiak nekaza-riak izango diren. Eta gero gerokoak.

12

212. zenb. 2016ko iraila

Ura FNCA fundazioak dagoeneko mahaiarengainean jarri du bere ikuspegia Interneten esku-ragai dagoen ondoko dokumentuan: Alternativasde abastecimiento y Riego en la Ribera sur de Navarra.En torno al debate sobre la segunda fase del Canal deNavar ra. Azterketaren amaieran gaur egunmahaiaren gainean eztabaidarako diren proiek-tuei buruzko honako aukerak aipatzen dira.LARRUN honen amaierarako utzi ditugu, ira-kurleak aurrera begira egon daitezkeen aterabi-deei buruzko ikuspegi orokor bat izan dezan.

– Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia.Txostenean aipatzen diren arrazoi ugarire-kin fundazioak ezezko biribila ematen dioalternatiba honi eta bideraezintzat jotzendu.

– Pitillasetik Erriberarainoko hodia. Pitillase-ko putzutik Erriberaraino joango litzate-keen ur azpiko hodiaz ere hitz egin da.Industriarako eta edateko ura eramangolitzateke bide honekin. Kostua BigarrenZatiarena baino askoz txikiagoa litzateke etaaskoz denbora gutxiagoan bideratuko litza-teke. Erriberako hainbat eremutan edatekouraren kalitatea ez da nahi bezain ona gauregun, Tuteran adibidez, eta irtenbide hone-kin Erriberakoen aldarrikapen historikoabeteko litzateke.

– Dauden baliabideak optimizatzea. Badirahainbat baliabide eta hauek hobetzeaz gain,kudeaketa hobetu beharko litzateke: Quei-les /Val eta El Ferialeko iturrietako kalita-tezko ura dago. Aztertu beharko litzateke eahorko urak erabili ahal izango liratekeenudan edateko. Gaur egungo hamaika man-komunitate bakarrean batzea; arroka gutxibatzuk izatea ere posible litzateke. Aztertubehar da ea gaur egun ureztatzera bidera-tzen den kalitateko ura edatekora bideraahal den. Ura FNCAk azken honen aldekohautua egiten du.

ZAINDU MAITE DUZUN UR HORI

Horiek eta gehiago ere aterako dira 2017anbideratu nahi den eztabaida zabal horretan. Edo-zein kasutan, gauza bat dago argi samar orain etahori asko da: egungo Nafarroako Gobernuak ezdu bultzatuko Bigarren Zatiaren garai batekoasmoa, hau da, lur azalean joango den ubide batharen antzeko ezaugarriak izango dituena.Hodiaren alternatiba hor dago, baina NFCAtxostenean bakarrik herrietako ur gisa aipatzenda. Eta ureztatzeko? Zenbat ur behar da urezta-tzera bideratzeko? Partehartze prozesutik datuhorretarako laguntza espero du NafarroakoGobernuak.

Bigarren Zatiaren proiektua, ostera, ukitua baibaina oraindik ez dago guztiz lurperatua, UPN,PSN eta PP berriz Nafarroako Gobernura iritsi-ko balira, berriz irekiko litzaizkioke ateak proiek-tu zaharrari. Gipuzkoan antzekoa geratu daZubietako erraustegiarekin. EAJk egin zuenproiektua eta eraikuntza lanak hastear zireneaniritsi zen EH Bildu Diputaziora. Proiektua gel-diarazi zuen eta gutxik uste zuten erraustegiproiektua berreskuratuko zenik. 2015eko foruhauteskundeetan EAJk eta PSEk berriz hartuzuten agintea Diputazioan eta erraustegi proiek-tua abiarazi dute berriz.

Herritarrek eta bereziki nekazariek hitz eginondoren, beraz, erabakiak etorriko dira legealdia-ren amaiera aldera. Bada zer zuzendu Itoiz-Nafa-rroako ubidearen abentura zakar honetan guz-tian, ura baliotsuegia baita besterik gabeenpresen esku gera dadin, orain arte Nafarroakoubidean gertatu den gisan. Ehunka milioi eurokoinbertsioekin mokadu ederrak eraman dituzteeraikuntza enpresek, eta lanak egin ondoren,ureztatzearen esparrua enpresa pribatuen eskuutzi da. Han-hemenka, uraren pribatizatze joeragero eta handiagoa denean, herritarrek berezikizaindu beharko dute bizitzak duen ondasunikhandiena, urik gabe ez baitago bizitzarik. �

13

Nafarroako ubidea / Erreportajea

212. zenb. 2016ko iraila

14

Ignacio Gil Nafarroako Gobernuko LandaGarapenerako zuzendari nagusia:

“Nafarroako ubidearen Bigarren Zatiarenproiektu zaharra egitea baztertua dago”

Nafarroako ubidearen Lehen Zatiaren zabalkundeaamaitua beharko litzateke aurreikuspenen arabe-ra. Nola doa?

Bi adar daude, Ega ibaikoa eta Argakoa. Ega-koa da atzeratuen dagoena. Gu gobernura iritsiaurretik tentsio uneak izan ziren hainbat udale-kin, esaterako Leringoarekin. Hangoa herri kon-tsulta batekin amaitu zen eta erabaki zuten ezzutela Nafarroako ubideko urik erabiliko haienohiko ureztatze sistema berritzeko. Carcarrekoraindik ez digu ofizialki erantzun, baina badiru-di ez duela parte hartuko Nafarroako ubidean.Egungo aurreikuspenekin, Argako zatian urezta-tze hasiera 2018ko apirilerako litzateke eta Ega-koa 2019ko irailerako.

Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia hor dago,ekin gabe oraindik. Ezer erabaki aurretik, Nafarro-ako Gobernu berriak azterketa bat agindu zuen2016rako. Zer ari da aztertzen zehatz-mehatz?

Dugun proiektua erabat defizitarioa da, beraz gurezeregina da proiektu orekatu bat egitea, herritarrek

eta gobernuaren poltsikoek onartzeko gisakoa.Inoiz ez da egon Bigarren Zatiaren proiektu zeha-tzik idatzia, baina edozein kasutan, hitz egin izanden hura, aire librean joango zena, sifoi bat Ebroneta bestea Aragoi ibaian… proiektu hura dagoenekobaztertua dago. Orain ikusi behar da hari zer gehituahal zaion orain arte egindako guztiari ahalik eta ete-kin orekatu eta handiena ateratzeko.

Aztertzen ari gara ureztatzaile komunitateberriak, komunitateek duten ur ahalmena, jabe-goen egitura, ureztatzailearen figura, ur kostuak,ureztatze alternatibak… Behin beharren, eska-rien eta alternatiben mapa hori dugunean, etakontuan hartuta etorkizuneko erabiltzaileak diruasko jartzen duela, erabakia kontsentsu bidezhartu behar da. Nafarroako ubidea erabakihorien artean izango da, baina ez da bakarraizango. Abendurako argazki hori eduki nahidugu eta 2017an aipatu kontsentsu hori lortzerabideratutako partehartze prozesua egingo da.

Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidearen aurkaegon den gizarte zatiak aspalditik aldarrikatzen du

Fustiñana, 1966. EHNE sindikatuko arduradunetakoa izanda gobernuan ekin aurretik. Nekazaria da eta Erriberakoa

izanik ongi ezagutzen du urak bertan duen egoera.Nafarroako ubidearen aurkakoa izan da eta orain harenBigarren Zatiaz erabaki behar duen gobernuko kidea da.

bikote honek ekarri duenari buruzko azterketa oro-korra. Hori ere egingo da?

Orain mahai gainean dugunarekin ari gara,proiektu zaharrak dituen oker horietako askozuzendu nahian, baina egingo dugun horrek kon-tuan izango ditu analisi ekonomikoa, soziala etaingurumenekoa. Moduak ere aldatuko dira, ezdugu egin nahi lehenik hodiak sartu eta gero galde-tu. Orain arte ere egin izan dira ikerketa ekonomi-koak, baina ez ziren errealistak eta lehengo Gober-nuaren nahietara janzten ziren. Lerinen adibidez,nik argi esan nien ez niela errentagarritasun azter-ketarik egingo, haiek badakite ureztatzearen erren-tagarritasunaz. Guk esango diegu benetan zerbalio duen ureztatze sistemak, bestelako ametsiksaldu gabe.

Lur sailei begira, Kontuen Ganberako 2015ekotxosten batek dio partzelen bateratzeek jabegoen%17ko gutxitzea ekarri dutela eta 19.034 partzela-tik 5.620ra pasatu dela. Zer ekarri du horrek?

Ustiaketaren ikuspegitik lurrak batzea onada ohikoan, ez bakarrik Nafarroako ubideare-kin, edozein ureztatze laboretan da abantailabat. Ez da berdin ureztatzea hainbat tokitandiren lurjabe baten zazpi partzela edo denakbatera badira.

Txosten horretako beste datu batzuk: “3tik 48 pro-duktura pasatu dira, produkzioaren balorea 17,8milioitik 68,1era pasatzen da, errentagarritasuna 3milioitik 18ra…”. Ubidearekin nekazaritzari begirajauzi handi bat eman daitekeela esan nahi du horrek?

[Ezetz egiten du tinko buruarekin] Ez dahorrela. Kontuen Ganberak INTIAko iturriakbakarrik izan ditu eta –ez dakit ongi dagoen nikhau esatea– enpresa hau proiektuaren propagan-da tresna izan da. Hori guztia proiektua saltzekolehengo moldearen parte da. Bada arrazoi zatibat aipatzen den horretan guztian, baina uste dutesajeratua dela. Adibidez, azken bi urteetan arto-aren balioa 230 euro/tonatik 180 euro/tonara

pasatu da. Edozein ekoizlek daki 180 eurohoriek, izan Nafarroako ubidean edo beste edo-non, errentagarritasunaren mugan daudela.Nafarroako ubidearenak ureztatze sistema gares-tiak dira eta garagarrarekin, esate batera, ez dagohorri buelta ematerik, ezta hektareako 6 tona ate-rata ere, eta hori sekulako uzta da. Inork ezin dupentsatu laborantza estentsiboan produktu baka-rrarekin egingo dionik aurre inbertsioari, ez badaoso lur kopuru handia duela. Sektoreari bestela-ko ikuspegia eman behar zaio, balio erantsi han-diko produktuei bideratua.

Bigarren Zatiaren hainbat alternatiba daude mahaigainean. Zuen azterketaren datuak ikusi beharkodira lehenik, baina sailak ba al du aldez aurrekoposiziorik?

Nire iritzi osoa gorde egingo dut, baina irizpi-de batzuk aipatuko dizkizut. Bigarren Zati horre-tan herrietarako ura beharrezkoa da eta betikonekazaritza ureztatuan ere zuzendu behar dirahainbat egoera. Nafarroako ubidea oztopo izanda herrietako ur beharretan Erriberan beharziren konponketa eta alternatibei begira. Erribe-rarako ura eskatuz urteetan mezu okerra bidalida Nafarroako gizartera. Ebrok aldenik aldegurutzatzen du Erribera, hor dira Tauste, ElFerial, Lodosa eta Bardeetako ubideak, Queileseta Alhama errekak, Valeko urtegia… tira, urrezinguratuak gaudela. Azken finean, orain egitenari garen analisi honek guztiak, balio beharko duNafarroan ureztatze laborantzaz eta uraz bidera-tu behar dugun estrategia finkatzeko.

Baina Erriberak erabiliko du Itoizko urtegiko uraedo ez du behar?

Administrazioaren eginbeharra da Itoizko urahalmena ahalik eta ondoen optimizatzea. Defi-zitarioa izan ez dadin, bere ur erabilera zabalduegin behar da eta erabiltzaileen eskaerak ez dirafalta. Baina egiten dena errentagarria izan behar-ko da bai administrazioarentzat bai erabiltzailea-rentzat, horrekin jokatu beharko da. �

15

Nafarroako ubidea / Elkarrizketa