Asier Blas hernaniarrak Europa Ekialdeari buruzko BERTSOLATA … · 2019. 10. 17. · barrena...

2
2004 urtea Abenduak 29 Asteazkena Alea: 1335 www.kronika.net ASIER Blas hernaniarrak Atzoko eta gaurko harresiak liburua aurkeztu zuen atzo Bi- lintxen. Berez bidai liburu bat da, Blasek Europa Ekialdean barrena 1999an, Berlingo harresia erori eta 10 urtera, egin zuen bidaian oinarritzen da kontakizuna. Berak aur- kezpenean esan bezala, or- dea, bidaia aitzakia da politi- kaz eta gizarteaz gogoeta egi- teko. Urteetan “ezkerraren eredu izan den lurralde horre- tara jo dut, zer izan den eta gaur egunean zertan den jakiteko”: egoera politikoa, soziala, langile mugimenduak, nazio berrien sorrera, hiz- kuntza gutxituen bilakaera, Balkanetako konfliktoari bu- ruz esan ez diren egiak, ijitoen egoera Europan eta abar luzea. “Utopiaz mintzo da liburu hau: mundua aldatu nahi zuten komunisten utopiaz; hauen buruzagiek sortutako utopia errealaz; estalinistei aurre egin zietenen utopiaz; eta esta- tuek baztertutako nazio eta hizkuntza gutxituen utopiaz”. Bibliografia eta testigantzak Asier Blas Politika eta Admi- nistrazio zientziatan lizen- tziatua da eta doktoratua egi- ten ari da. Alde horretatik kez- ka politiko eta sozialen emaitza ere bada liburua. Bi- daia egiterako Europa Ekial- deari buruzko bibliografia lan sakona egin zuen hernaniarrak eta lekuan lekuko jendearen testigantzak ere bildu ditu bere gogoetarako. Bere burua ezkerreko eta abertzale jotzen du eta bere lana “oso pertson- ala” dela aitortu du Blasek. Txalaparta argitaletxeak ate- ra du liburua eta azpimarratu du Euskal Herriko gazte baten ikuspegitik egina dagoela. Asier Blas hernaniarrak Europa Ekialdeari buruzko liburua idatzi du, ‘Atzoko eta gaurko harresiak’ Europa Ekialdera egin zuen bidaia aitzaki hartuta, Blasek hainbat gai jorratzen ditu: komunismo garaiko eta oraingo egoera politikoa eta soziala, nazio berriak, Balkanetako arazoa, ijitoen problematika eta abar. BERTSOLATA Txapelketa azkarra gaur tabernetan BERTSOLATAREN barruan, txapelketa azkarra jokatuko da gaur tabernetan. 15 bertsolari ate- rako dira. Hauek bi taldetan bana- tu eta kanporaketak saio motze- tan jokatuko dira Kale Nagusian eta Kardaberazeko tabernetan. Kale Nagusiko taldeak, Riojan, Kixkalen eta Oindin kantatuko du (orden horretan). Kardabe- razekoak, Bodega/Iruntxi, Txili eta Deportibon. Finala, Aralarren jokatuko da. Txapelketa 19:00- etan zen hastekoa baina, ordu erdi aurreratu eta 18:30etan hasiko da, eta 20:00etan bukatu. Lur korta ipui kontari gaur liburutegian LUR Korta ipui kontalaria izango da gaur liburutegian. Goizeko 11:00etan 3-4 urteko haurrentzat arituko da eta 11:30etan 5-7 urte- ko haurrentzat. ERREGEAK Ume eta gaztetxoei deia, gaur Biterin ERREGE Kabalgatan paje gisa atera nahi duten ume eta gazte guztiak gaur Biterira joateko deia egin die Kabalgatako antolakun- tzak, jantziak jasotzera. Deialdia arratsaldeko 20:00etarako egin dute. Elur Txori elkartean mus partidak ELUR Txoriko mus txapelketa aurrera doa eta gaur honako parti- da hauek jokatuko dira: Julio-Txa- txon/Burugain-Otegi; Mellado-Jo- seba/Kijera-Xabier; Niko-Guarda- do/Diego-Iñaki eta Ramon-Peli/- Pavon-Loran. Bihar repeskako partidak izango dira. Asier Blas Atzoko eta gaurko harresiak liburuarekin, atzo Bilintxen egindako aurkezpenean. “Ekialdean langileen kontrako diktadura egon da, baina, bazegoen ezker antiautoritarioa ere” MUNDUKO leku askotan ezkerraren eredu izan dena- ren jatorrira jotzeko grinak mugitu du Europa Ekialde- ra Asier Blas hernaniarra. Bere konklusioa da Europa Ekialdean “diktadura urte- ak izan dituztela, langileen kontrako diktadura urteak.” Baina, Blasek berak dio liburua utopiaz mintzo de- la. Alde horretarik, Poloni- ako langileen mugimendu- ak aztertuta, Pragako Uda- berrian gertatu zena ikusita eta beste zenbait prozesu ikertuta, egileak dio Europa Ekialdean bazegoela beste- lako ezkerra ere, “ezker an- tiautoritarioa” zena. Ezkerraren eredu izan den lurralde horretan beste fenomeno bat ere aztertzen du Asier Blasek, berak garrantzi haundia ematen diona liburuan: estaturik ga- beko herrien auzia, nazio be- rrien sorrera, hizkuntza gu- txituen egoera eta bilakaera eta guzti horretan jartzen di- ren harresiak, besteak beste. Alde horretatik Blasek aipa- tzen du Hungaria eta Erru- mania Europan sartzearekin Ijitoak izango direla estatu- rik gabeko etnia haundiena.

Transcript of Asier Blas hernaniarrak Europa Ekialdeari buruzko BERTSOLATA … · 2019. 10. 17. · barrena...

  • 2004 urtea Abenduak 29AsteazkenaAlea: 1335

    www.kronika.net

    ASIER Blas hernaniarrakAtzoko eta gaurko harresiakliburua aurkeztu zuen atzo Bi-lintxen. Berez bidai liburu batda, Blasek Europa Ekialdeanbarrena 1999an, Berlingoharresia erori eta 10 urtera,egin zuen bidaian oinarritzenda kontakizuna. Berak aur-kezpenean esan bezala, or-dea, bidaia aitzakia da politi-kaz eta gizarteaz gogoeta egi-teko. Urteetan “ezkerrareneredu izan den lurralde horre-tara jo dut, zer izan den etagaur egunean zertan denjakiteko”: egoera politikoa,soziala, langile mugimenduak,nazio berrien sorrera, hiz-kuntza gutxituen bilakaera,Balkanetako konfliktoari bu-ruz esan ez diren egiak, ijitoenegoera Europan eta abar luzea.“Utopiaz mintzo da liburuhau: mundua aldatu nahi zutenkomunisten utopiaz; hauenburuzagiek sortutako utopiaerrealaz; estalinistei aurreegin zietenen utopiaz; eta esta-tuek baztertutako nazio etahizkuntza gutxituen utopiaz”.

    Bibliografia eta testigantzakAsier Blas Politika eta Admi-nistrazio zientziatan lizen-tziatua da eta doktoratua egi-ten ari da. Alde horretatik kez-ka politiko eta sozialenemaitza ere bada liburua. Bi-daia egiterako Europa Ekial-deari buruzko bibliografia lansakona egin zuen hernaniarraketa lekuan lekuko jendearentestigantzak ere bildu ditubere gogoetarako. Bere buruaezkerreko eta abertzale jotzendu eta bere lana “oso pertson-ala” dela aitortu du Blasek.

    Txalaparta argitaletxeak ate-ra du liburua eta azpimarratu duEuskal Herriko gazte batenikuspegitik egina dagoela.

    Asier Blas hernaniarrak Europa Ekialdeari buruzkoliburua idatzi du, ‘Atzoko eta gaurko harresiak’

    Europa Ekialdera egin zuen bidaia aitzaki hartuta, Blasek hainbat gai jorratzen ditu: komunismo garaikoeta oraingo egoera politikoa eta soziala, nazio berriak, Balkanetako arazoa, ijitoen problematika eta abar.

    BERTSOLATA

    Txapelketa azkarragaur tabernetan

    BERTSOLATAREN barruan,txapelketa azkarra jokatuko dagaur tabernetan. 15 bertsolari ate-rako dira. Hauek bi taldetan bana-tu eta kanporaketak saio motze-tan jokatuko dira Kale Nagusianeta Kardaberazeko tabernetan.Kale Nagusiko taldeak, Riojan,Kixkalen eta Oindin kantatuko du(orden horretan). Kardabe-razekoak, Bodega/Iruntxi, Txilieta Deportibon. Finala, Aralarrenjokatuko da. Txapelketa 19:00-etan zen hastekoa baina, ordu erdiaurreratu eta 18:30etan hasiko da,eta 20:00etan bukatu.

    Lur korta ipui kontarigaur liburutegian

    LUR Korta ipui kontalaria izangoda gaur liburutegian. Goizeko11:00etan 3-4 urteko haurrentzatarituko da eta 11:30etan 5-7 urte-ko haurrentzat.

    ERREGEAK

    Ume eta gaztetxoeideia, gaur Biterin

    ERREGE Kabalgatan paje gisaatera nahi duten ume eta gazteguztiak gaur Biterira joateko deiaegin die Kabalgatako antolakun-tzak, jantziak jasotzera. Deialdiaarratsaldeko 20:00etarako egindute.

    Elur Txori elkarteanmus partidak

    ELUR Txoriko mus txapelketaaurrera doa eta gaur honako parti-da hauek jokatuko dira: Julio-Txa-txon/Burugain-Otegi; Mellado-Jo-seba/Kijera-Xabier; Niko-Guarda-do/Diego-Iñaki eta Ramon-Peli/-Pavon-Loran. Bihar repeskakopartidak izango dira.

    Asier Blas Atzoko eta gaurko harresiak liburuarekin, atzo Bilintxen egindako aurkezpenean.

    “Ekialdean langileen kontrako diktadura egon da,baina, bazegoen ezker antiautoritarioa ere”

    MUNDUKO leku askotanezkerraren eredu izan dena-ren jatorrira jotzeko grinakmugitu du Europa Ekialde-ra Asier Blas hernaniarra.Bere konklusioa da EuropaEkialdean “diktadura urte-ak izan dituztela, langileenkontrako diktadura urteak.”Baina, Blasek berak dioliburua utopiaz mintzo de-la. Alde horretarik, Poloni-

    ako langileen mugimendu-ak aztertuta, Pragako Uda-berrian gertatu zena ikusitaeta beste zenbait prozesuikertuta, egileak dio EuropaEkialdean bazegoela beste-lako ezkerra ere, “ezker an-tiautoritarioa” zena.

    Ezkerraren eredu izanden lurralde horretan bestefenomeno bat ere aztertzendu Asier Blasek, berak

    garrantzi haundia ematendiona liburuan: estaturik ga-beko herrien auzia, nazio be-rrien sorrera, hizkuntza gu-txituen egoera eta bilakaeraeta guzti horretan jartzen di-ren harresiak, besteak beste.Alde horretatik Blasek aipa-tzen du Hungaria eta Erru-mania Europan sartzearekinIjitoak izango direla estatu-rik gabeko etnia haundiena.

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,argazkiak eta publizitatea: Hernani Komunikazioak:J.M.Irazu U. Agirre, E. Agirre, N. Legarreta eta A. Zerain.Egoitza: Larramendi 11. : 943-330899. Faxa: 943- 336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] gordailua:SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    Kantuz abesbatza Milagrosan emandako kontzertu batean. Aurten, andoiandarrak gonbidatu.

    IRAGARKI MERKEAKEmakume bat behar dugu matrimonio bat zaindu eta etxeko lanak egiteko.Interesatuek deitu: 943 552665

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta berte-brala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42)

    Emakume batek pisua behar du alokairuan Hernanin. 690 39 45 01

    Hernaniko Kantuz eta Andoaingo Alberto Agirrekoruek Eliz Musika kontzertua emango dute

    ‘Nafarroa osoaren historia irudietan’erakusketak bihar arte Biterin

    Nabarraldek antolatutako erakusketa da.

    HERNANIKO Kantuz eta An-doaingo Alberto Agirre abes-batzek Eliz Musika kontzertuaemango dute gaur Milagrosan.Kantuzek antolatzen du ema-naldia eta aurten Andoaingo ko-rua izan da gonbidatua. AmaiaSasiainek zuzenduta, 9 kantu

    kantatuko dituzte hernaniarrek:Ave Maria, O bone Jesu, TebePoem, Aita Gurea, Lau-datepueri dominun, Belengoartzaiak, Elurra mara-mara,Nöel Nöel, eta Olentzero.Alberto Agirre koruak, berriz,honako errepertorio hau ekarri-

    ko du Hernanira: Nun dezuAmandrea, Parvulus, AdesteFideles, Gauerdian, Pozkariozkanta zagun, Niño lindo, OiBetlehem, Ator Ator, eta Gaurhemeretzi mende. Joxean Pas-cual arituko da zuzendari.Kontzertua 20:00tan.

    ESKERTZA

    Josefa Arbe GarroAbenduaren 15ean hil zen 85 urte zituela

    - Goian Bego- Josefaren senitartekoek eskerrak ematen dizkizue-gu samin-agurra bidali zenutenei eta baita bere hile-tara eta ehorzketara etorri zineten guztioi ere.

    GUZTIAGATIK ESKERRIK ASKO

    Hernanin, 2.004ko abenduaren 29an

    PELOTA - GIPUZKOAKO TXAPELKETA

    Hernaniarrak txapeldun eta txapeldunordeJon Ezeiza eta Izadi Grajal gelditu dira txapeldun kadeteetan; Unai Ezeiza- eta

    Aitor Gorrotxategi, berriz, txapeldunorde gelditu dira jubeniletan.HERNANIKO pelotariekberriz ere beren maila era-kutsi dute. Gipuzkoako txa-pelketan kadeteetan irabazieta jubenitelan bigarren gel-ditu dira. Kadeteetan, JonEzeiza eta Izadi Grajalek 22-20 irabazi zien AmezketakoZazpi Iturriko bikoteari. 80minutuko partidu luze etagogorra izan zen.

    Jubeniletan, ere hernania-rrek txapelketa latza egin etafinalera iristea lortu dute.Unai Ezeiza eta Aitor Go-rrotxategik azken partiduanez zuten lana borobiltzeriklortu eta bikote hernaniarrak22-10 galdu zuen Azpeitia-ren kontra. Hernaniko pelotari, delegatu eta entrenatzaileak sariekin.

    PLATER TIROA

    San Silvestreko txapelketa ostiraleanTXANTXANGORRI elkarteak antolatuta San Silvestreko tirotxapelketa izango da ostiralean. Sozioek eman dezakete izenaeta 10 euro ordaindu behar dira. Izen ematea egunean bertanegin behar da arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara.

    FUTBOLA - LABAIEN MEMORIALA

    Gaur erabakiko da txapelduna nor den LABAIEN Memorialaren 33garren edizioa jokatzen ari diraZubipen eta Hernani, Añorga, Lengokoak eta Real Sociedaktaldeak ari dira lehian. Bihar 15:30etan 3 eta 4garren postuakerabakiko dira eta 17:30etan finala.

    NABARRALDE elkarteakantolatuta erakusketa dago os-teguna bitartean Biteriko era-kusketa aretoan. Bertan Na-farroarekin lotutako irudiakikusi daitezke. Batetik mapakdaude jarrita, aurreneko men-detik hasi eta gaur egundainoEuropan sortu eta desagertudiren estatuak azaltzen dira.Bertan ikusi daiteke Nafarroa

    Estatuaren bilakaera eta de-sagertzea. Nafarroarekin zerikusia duten armarri eta sin-boloak ere jarri dituzte.

    Nabarralde elkarteak kale-ratu dituen liburuak ere bertandaude eta elkarteko sustatzai-le egiteko aukera ere badago.

    Erakusketa arratsaldeko18:00etatik 20:00etara dagoikusteko aukera.

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName (http://www.color.org) /PDFXTrapped /Unknown

    /Description >>> setdistillerparams> setpagedevice