Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko...

16
urumea bailarako egunkaria 2020-11-14 Larunbata 7.295 zk. www.kronika.eus KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 619 positibo berri 27.833 positibo guztira* 2.298 hildako EAEn 134 UCIn EAEn 220 positibo berri 37.232 positibo guztira 788 (+3) hildako 61 UCIn Nafarroan GIPUZKOAN NAFARROAN *HERNANIN 977 (+29), ASTIGARRAGAN 211 (+3) (Nafarroako Osasun Saila) (Osakidetza) 'Ez dok ero' emanaldia gaur, Erriberan ASTIGARRAGA ANTZERKIA 4 Errefortzu klaseak kasturte hasieratik jasotzea, gomendioa URUMEA AKADEMIAK 12-13 Azaroaren 25aren bueltan, sei hitzordu HERNANI BERDINTASUNA 5 Beraien BEZa jaisteko eskaera, ileapaindegiek HERNANI ILEAPAINDEGIAK 6 Euskarazko liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan Iñaki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen du jaioterria: bertako Euskal Liburutegiko arduraduna da. Bere bizimoduari eta Estatu Batuetako hauteskunde mugituei buruz hitz egin du Kronikarekin, besteak beste. 2-3 Bi azoka gaur, kalean HERNANI AZOKAK 4 Salmenta postuz beteko da Her- nani, gaur goizetik eguerdira. Bigarren Eskuko Azoka jarriko dute Urbieta kalean, eta Behe- mendiko Azoka Plaza Berrin. Etxean gustora egotearen garrantzia, itxialdiak areagotuta 7 - 11 Koronabirusaren krisiak ondorio larriak ekarri ditu eta etxean gustura egotearen garrantzia areagotu du. Horretarako, jendeak etxea bere behar berrietara egokitu behar izan du eta erreformen beharra geratu da agerian. GEHIGARRI BEREZIA ERREFORMAK

Transcript of Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko...

Page 1: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

urumea bailarako egunkaria

2020-11-14 Larunbata 7.295 zk. www.kronika.eus

KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK

619 positibo berri

27.833 positibo guztira*

2.298 hildako EAEn

134 UCIn EAEn

220 positibo berri

37.232 positibo guztira

788 (+3) hildako

61 UCIn Nafarroan

GIPUZKOAN NAFARROAN

*HERNANIN 977 (+29), ASTIGARRAGAN 211 (+3)

(Nafarroako Osasun Saila)

(Osakidetza)

'Ez dok ero' emanaldia gaur, Erriberan

ASTIGARRAGAANTZERKIA 4

Errefortzu klaseak kasturte hasieratik jasotzea, gomendioa

URUMEAAKADEMIAK 12-13

Azaroaren 25aren bueltan, sei hitzordu

HERNANIBERDINTASUNA 5

Beraien BEZa jaisteko eskaera, ileapaindegiek

HERNANIILEAPAINDEGIAK 6

Euskarazko liburu artean lanean, RenonRenoko Unibertsitatean egiten du lan Iñaki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen du jaioterria: bertako Euskal Liburutegiko arduraduna da. Bere bizimoduari eta Estatu Batuetako hauteskunde mugituei buruz hitz egin du Kronikarekin, besteak beste.

2-3

Bi azoka gaur, kalean

HERNANIAZOKAK 4

Salmenta postuz beteko da Her-nani, gaur goizetik eguerdira. Bigarren Eskuko Azoka jarriko dute Urbieta kalean, eta Behe-mendiko Azoka Plaza Berrin.

Etxean gustora egotearen garrantzia, itxialdiak areagotuta

7 - 11

Koronabirusaren krisiak ondorio larriak ekarri ditu eta etxean gustura egotearen garrantzia areagotu du. Horretarako, jendeak etxea bere behar berrietara egokitu behar izan du eta erreformen beharra geratu da agerian.

GEHIGARRI BEREZIAERREFORMAK

Page 2: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ASTEKO GAIA 2KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

688 660 714

Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

Eposta: [email protected]

KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Argitaratzailea: Laguntzaileak:

PEFC ziurtagiria

Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

ww w. pefc.e s

DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

Diruz lagundutako argitalpena:

URUMEA IÑAKI ARRIETA

Iñaki Arrieta Baro (Hernani, 1976) hernaniarra 2015eko iraile-tik, Renoko Unibertsitateko Eus-kal Liburutegiko zuzendaria da Nevadan (EE.BB.). Euskal Herri-tik kanpoko euskal kulturaren funts nagusia da Renoko Uni-bertsitatea.

Iñaki Arrieta Deustuko Uni-bertsitateko Historiako lizentzia-duna da. Eusko Ikaskuntzaren Mediatekan hasi zuen bere ibil-bide profesionala, eta, ondoren, Euskomedia Fundazioaren tal-dean sartu zen. Talde horretan, 2003tik 2014ra bitartean, proiek-tuen arduraduna izan zen.

Ondoren etorri zitzaion Esta-tu Batuetara joateko aukera eta horri heldu zion. «Liburutegiko plaza libre zegoen. Batetik, iker-gune zentroa dago eta bestetik euskal Ikasketen liburutegia». Azken horretan hasi zen lanean historialari hernaniarra.

Renoko unibertsitatean, eus-kal programa potentea omen da. «Estatu Batuetan euskaldunen diaspora 60 milakoa da guzti-ra. Komunitate txikia da, Renon daukagun ikusgaitasuna ez da haundia, baina euskaldunak baloratzen dira eta presentzia garrantzitsua da, hala ere Ne-vadan, Boisen baino gutxiago. Boise kasu bereziagoa da, Idaho-ko hiriburua da eta euskaldu-nen bisibilitatea haundiago da, nahiz eta komunitate haundie-na San Franciscon egon, baina gutxiago ikusten dira».

Reno erdi bidean geratzen omen da bisibilitate aldetik. «Ikerketa gunea dago, euskal etxea, euskal liburutegia bada-go, orain jatetxe bat geratzen da bigarrena orain gutxi itxi eta gero. Badago komunitatea eta

batez ere ezagutza euskaldune-kiko, artzainekin lotuta».

Euskeraz lan egiteko aukera badu. «Lanean euskeraz egin de-zaket, ikergune zentroa leku be-rean dago eta aukera hori dago. Oraintxe bertan euskal arte eta literaturaren inguruan, diaspo-rako emakumeen inguruan te-siak ingelesez ari dira lantzen, baina gaiak euskal herriaren ingurukoak».

Ikerketa zentruko irakaslee-kin posible da euskeraz egitea, «Xabier Irujo, Araitz Arizna-barreta... irakasleekin. Hortik kanpora ez, liburutegiko langi-leekin ez dut hitz egiten eta oro-korrean ingelesez aritzen gara»

Hernani eta bailarako be-rriak zorrotz jarraitzen ditu. «Azkenaldian obsesioa dut ja-rraipena egiteko, batez ere Kro-nikan eta Berrian. Telebistan oso gutxi egiten dut jarraipena, prentsa idatzian aldiz asko».

«Maialen Lujanbio, txikitako lagunarekin, Renon egotea ederra izan zen pertsonalki eta akademikoki»Orain bi urte Maialen Lujanbio-rekin egoteko aukera izan zuen orain bi urte. «Ederra izan zen akademikoki eta pertsonalki, nos ki, txikitako laguna bertan ikustea. Azkenengo aldiz Her-nanin ikusi ginenean 2016an, txantxetan, agian Renon ikusiko ginela esan nion. Hortik bi urte-ra egi bihurtu zen txantxa hura. Elkon Cowboy Poetry Gathering, poesia errezitatu egiten da eta hor konexioa dago euskaldun komunitatearekin. An to latzaileek bertsolaritzari presentzia eman nahi zioten eta kolaborazio ba-ten bitartez inprobisazioaren inguruko kongresu bat antolatu genuen Renoko unibertsitatean.

Horretarako etorri ziren Iguaran, Miren Artetxe eta Maialen. Au-rreko urtean liburua argitaratu genuen. Aurten ezin izan dugu berriz antolatu; oso programa ederra genuen alderdi kulturale-tik eta akademikotik eta Maialen berriz etortzekoa zen».

«Pertsonalki ez da erraza pausoa ematea, baina profesionalki ona da»Estatu Batuetara joateko pau-soa ez zen erraza izan Arrietak dioenez. «Desagertu egiten zara eta ez da erraza geratzen dire-nentzako, ezta joaten direnen-tzako. Pozten dira profesionalki sortzen den aukeragatik, baina aldi berean pena hartzen dute guregatik eta noski alabarenga-tik. Hiru urte zituen bertara iri-tsi ginenean».

Hala ere, gaur egun teknolo-giak distantzia arintzea lortzen du. «Eskerrak orain skype edo

zoom bidez gertutasun bat da-goen, ez orain 20 urte bezala. Ez da gauza bera baina egunero zaude kontaktuan eta garran-tzitsua da».

Arrietak dagoeneko bost urte daramatza Renon eta balorazio bat egin dezake. «Esperientzia ona da profesionalki. Zailena Euskal Herria uztea izan da, bertan genuen bizitza, familia eta horrek aldaketa zaildu egi-ten du. 40 urterekin joatea emo-zionalki karga ere haundiagoa da, gurasoak eta familiaren zati haundi bat uzten duzu. Beste-

lakoan aldaketa ona da. Alder-di profesionaletik beste mundu bat da, baliabide gehiago ditugu oraingoz».

Reno hiri ertaina da eta 450 mila biztanle inguru ditu, baina Arrietak dioen bezala kontuan hartu behar da Nevadak iberiar penintsulak duen lur eremuaren %60a duela eta, Euskal Herria, bezala 3 milioi biztanle. «Horrek esan nahi du dentsitate oso ba-jua duela. Demografia desberdi-na du, bi hirigune haundirekin, Las Vegas, hegoaldean, eta Reno ingurua, iparraldean».

«Renoko Unibertsitatean, oraingoz, oinarrizko baliabide gehiago ditugu Euskal Herrian baino»Iñaki Arrieta hernaniarra da bertako Euskal Liburutegiko zuzendaria, Nevadan (EE.BB.), eta profesionalki bertara joateko aukera izan zuen orain 5 urte. «Euskal programa potentea dago».

Iñaki Arrieta 2015ean joan zen Estatu Batuetara, Nevadako estatura hain zuzen.

«Kronikaren bitartez jarraitzen ditut Hernani eta bailarako berriak, azkenaldian obsesioa daukat»

«Bisibilitate aldetik Boise da euskaldunen erreferente, baina euskaldun gehien San Franciscon daude»

Page 3: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ASTEKO GAIA3 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

URUMEA IÑAKI ARRIETA

Nevada izan da, pasa den aste-ko Estatu Batuetako hautesku-deen erdigunetako bat eta Iñaki Arrieta testigu izan da bertan. «Jendea asko mobilizatu da al-derdi guztietatik, demokratak irabazi dute, baina errepubli-karrak inoiz baino boto gehiago lortu dituzte». 1904etik ez zen hain partaidetza haundia egon eta Arrietak bi arrazoi nagusi ikusten ditu bere iritziz. «Trum-pen politikak lagundu du jendea mugitzera, pil-pilean zegoen gi-roa. Eta gero pandemiak ere zi-rikatu du jendea partehartzera. Orokorrean zerbait egin nahia-ren ideia. Horrek bultzatu du horrenbesteko partaidetza».

Iñaki Arrieta Renora iritsi zenean Obama zen presidentea. Ondoren, Trump aukeratu zu-ten agintari eta gizartea banatu egin zela esan da. Horren ingu-ruan historialari hernaniarrak dio gauzak ez direla «txuri edo beltz. Grisak dira».

«Bi alderdi daude eta bat edo bestea bozkatu behar duzu-nean polarizazioa beti egongo da. Ez dago aukerarik, besteak oso alderdi txikiak dira. Egia da Trumpen komunikazio estiloak gauzak narrastu dituela eta na-baritzen da. Apurtu du aurre-koa, baina Europan eduki ditu-gu estilo horretako politikariak eta estilo hori inportatu egin du». Jesús Gilen adibidea jarrita «estilo hori dauka».

Estatu Batuetan jendeari oso arrotza egiten omen zaio estilo hori. «Munduaren aurrean nola den posible modu zakar hori era-biltzea galdetzen dute askok».

Beste batzuentzat ordea modu gordinean hori entzutea erakar-garria dela dio. «Horrek ateak ire-kitzen ditu. Azpitik badaude ja-rrera horiek onartu eta suspertu nahi dituenak eta estilo horrek lagundu eta ikusgarritasuna eman die. Presidenteak hori ho-rrela esaten badu, modu irekian, jendeari askatasuna ematen dio edozer esateko. Horrek jendeare-

kin konektatzen du». Nevada demokraten alde ero-

ri da azkenean eta mundua es-tatu horri begira egon zen. «As-tearte gauetik larunbata goizera arte. Azkenean ez zen erabakio-rra izan demokratentzat, baina egun batzuetan memeak eta txisteak egin ziren nevadatarrek botoak kontatzeko lasaitasuna-ren inguruan».

Estatu askotan gertatzen da, baina ez dute oihartzunik izaten erabakiak daudelako. «Mende-baldea eta ekialdea argi daude. Nevada, Arizona, herdoilaren gerrikoak... erabaki dute. Au-rreko hauteskundean, Nevadan Hillary Clintonek irabazi zuen. Arizona aldatu da eta herdoil gerrikoa (Rust Belt). Horiek dira aurrekoan Trumpen alde bozka-tu zutenak eta oraingoan justu alderantziz izan da».

Landa eremua errepublikarra da eta hiri haundiak demokratagoak dagoEuskaldun diaspora noren alde dagoen ez daki Iñaki Arrietak eta inork ere ez. «Ez dakigu no-ren aldekoak diren zehazki, ez dago daturik ezta ikerketarik.... nolabaiteko banaketa badago, ez da euskal komunitatearena, gizartearena orokorra da hiri-gune eta landa eremuen artean. Renon bertan eta Estatu Batuak guztian gertatzen da, New York--en ere Canada ondoko herriak

errepublikarrak dira, California iparraldean ere bai».Euskal komunitatea anekdo-tikoa da Estatu Batuetan. «Ez dakigu zein den norma. Beste gizarte zabalagoaren islada da. Landa eremuan gehiago izan-go dira errepublikarrak eta bizi badira hiri inguruan demokra-tak. Ikerketa hori egiteko au-kera egon daiteke eta interes-garria izan daiteke. Daukagun informazioa anekdotikoa da, lagunartekoa eta ezagunena, ez gehiago».

«Trump-ek Europatik inportatu du estiloa»Iñaki Arrietaren esanetan orain arteko Presidenteak «aurrekoarekin apurtu zuen Estatu Batuetan, baina Europan horrelako adibideak bazeuden. Bere moduek jendearen zati batekin konektatzen du eta beste batzuekin alderantziz».

«Estatu Batuetan estatuek daramate kudeaketa eta Renoko Unibertsitatean maskarilla eramatea derrigorrezkoa da»Nevadan industriarik nagusiena jokoa eta kasinoak dira. «Las vegas oso ezaguna da, baina beste industriak garatu dira. Beste estatuetan ilegalak ziren aktibitateen negozioak. Horren adibide izan zen garai batean dibortzioena».

URUMEA IÑAKI ARRIETA

Estatu Batuak nazio federala da eta estatuek eskumen asko dituzte. «Pandemian estatuen mailan kudeatu da eta Espai-nian edo Frantzian desberdin izan da, Madril eta Parisetik hartu dira erabakiak. Hemen erabaki gehienak estatu mai-lan hartu dira. Nevadan etxe-ratze agindua berehala ezarri zuten, beste batzuetan hartu eta planteatu ez zirenak».

Renoko Unibertsitatea uz-taila hasiera arte guztiz itxita egon zela dio Iñaki Arrietak. «Gero gauzak irekitzen joan ziren; liburutegira uztaila

erdira arte hitzorduarekin joan behar zen eta gero abuztuan guztiz ireki zen. Klase gehienak on-line edo presentzialki eta on-line ari dira ematen. Esker on egunean (Día de acción de gracias-Thanksgiving), azaroko laugarren ostegunean, klase guztiak on-line izatera itzuliko dira eta liburutegia itxiko dugu. Konplikatua da, bi aste atze-ratuak goaz Europarekin edo Espainiarekin alderatuta».

Maskarillak derrigorrez-koak dira Nevadan itxiak diren leku guztietan, «kasinoak irekita daude baina maskarila derrigorrezkoa da, baita uni-bertsitatean kanpusean leku

guztietan, barruan eta kan-poan. Erabaki horiek aldatzen dira estatuz estatu eta inkluso konterriz konterri eta hiriz hiri».

Zentzu horretan lurraldez lurraldeka neurriak desber-dinak dira hernaniarraren esanetan. «Agindu orokorrak daude gobernadoreak emanak, baina alkateek edota konterriko agintariek hartu izan dituzte neurri zorrotzagoak direnak. Garaian garaian aldatzen doaz. Zehazki ez jakiteak zein diren neurriak, momentu bakoi-tzean, nahasmen sentsazioa sortzen du».

Datorren urtean gauzak

bere onera etortzea espero dute Nevadan. «Orduan zerbait egin dezakegu. Historikoki bi-hiru urtekoak izan dira pandemien iraupenak. Honela gertatu zen orain mende bateko pandemian eta gero Hong Kong-ekoan ere hantzekoa izan zen... Estatu Ba-tuetan bertan 116 mila pertsona hil ziren. Memoria horrena ez dugu. Orokorrean orain jakin dugu horren berri, polioare-na eta beste batzuk ezagunak ziren baina Hong Kong-ekoa ez da hain ezaguna. Munduan biraka hiru lau urte egiten dituzte. Kontrolatzea mundu osoan zaila da».

Nevadan industriarik

haundiena kasinoak eta jokoa dira. «Estatu Batuetan jokoa ez zen legala eta hemen berriz bai. «Atlantic City-n bakarrik industri hori zuten, baina hori ez da Nevadaren kasua. Renok beti eduki du gauza erdi-legalen industria. Horren adibide dugu dibortzio legea. Estatu Batuetan ilegala eta bertan legala ziren eta industria sortu zen. Badau-de pelikula historikoak cow-boyak dibortziatzera doazenak Nevadara».

Cowboy-en lurraldea «egu-neroko bizitzan ez dira ikusten Renon. Rodeo jaialdi haundi bat dago udaberrian eta orduan asko ikusten dira».

Iñaki Arrieta, Renoko Uniberrtsitateko Euskal Liburutegiko zuzendaria da.

«Euskal diaspora noren aldekoa den ez dakigu, ez dago ikerketarik. Banaketa gizartean dago»

«Partaidetza haundia egon da pandemiagatik eta Trumpen politikak eraginda»

Page 4: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

URUMEA 4KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

ASTIGARRAGA ANTZERKIA

Umorerako tartea izango da gaur arratsaldean, Erribera kul-turgunean, labetik atera berri den ikuskizun batekin: Ez dok ero antzezlana eskainiko dute Patxo Telleriak eta Mikel Mar-tinezek. Bilbon estreinatu du ikuskizuna, aste honetan ber-tan, Tartean Teatroak; eta ho-rren ondotik, Astigarraga izango da, bisitatuko duten aurreneko herria. Arratsaldeko 19:00etan

izango da hori, eta emanaldi-rako sarrerak eskuratzeko, gaur arratsaldean izango da azkene-ko aukera, ordubete lehenago, Erriberan. Helduen sarrerak 6 euro dira, eta haurrenak 3 euro.

Fikziozko istorio bat da Ez dok ero, baina errealitatean oi-narritzen da. Bere buruaz ba-rre egiten du bikote artistikoak, «ironia haundiz eta gupidarik

gabe»; baina baita «gure gizar-teaz, euskal kulturaz eta, nola ez, antzerkiaz ere».

Hain justu, Patxo eta Mikel oinarri hartuta, Mikelotek eta Pantxok osatutako bikote artis-tiko bat irudikatuko dute, dese-gin egin dena, beraien formula komikoa gastatuta zegoela eta. Belaunaldi berriek hartu dute beraien tokia.

Umorerako tartea gaur Erriberan, 'Ez dok ero' ikuskizunarekinArratsaldeko 19:00etan hasita, taula gainera igoko dira Patxo Telleria eta Mikel Martinez. Azkeneko sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai.

HERNANI AZOKAK

Bi azoka jarriko dituzte gaur, Hernanin; eta biak egongo dira, goizean hasi eta eguerdira bitar-tean: Behemendiko azoka, eta bigarren eskuko azoka.

Plaza Berrin jarriko du azoka Behemendik, goizeko 09:00eta-tik 14:00etara; eta makina bat ekoizeleren produktuak izango dira bertan: Zabaloenea base-rria, Goiburu pateak, Aparola baserria, Landarbaso, Mahala eta Mañeko. Horrela, denetik izango da azokan, aukeran: fru-

ta, pateak, babarrunak, gaztak, landare eta loreak, jogurtak, txerrikiak, pastel eta tartak...

Bigarren eskuko azoka, be-rriz, Urbieta kalean jarriko dute, eguraldi ona aprobetxatuz. Goi-zeko 10:00etan jarriko dituzte aurreneko postuak, eta eguer-

diko 13:30ak arte egongo dira zabalik, bigarren eskuko mota guztietako produktuekin. Dena den, oraingoan, Hernaniko eta ondoko herrietako postuak ja-rriko dituzte bertan, Eusko Jaur laritzak hartutako azkene-ko neurriak direla eta.

Behemendiko azoka eta bigarren eskuko produktuena, gaur kaleraPlaza Berrin eta Urbieta kalean jarriko dituzte, goizetik eguerdira bitartean.

Beste ikuskizun batzuekin ere izan dira Astigarragan, Telleria eta Martinez.

Gozotik ere izango du Behemendiko azokak gaur, ohi bezala, Plaza Berrin.

Eskelak

I. URTEURRENA Mertxe Gastesi Ibarra

HATXE, NAHIKARI ETA JON, HEGOITZ, IRATI ETA KIMETZ

Hernanin, 2020ko azaroaren 14an

Ez dago ezer tristeagorikTristea izatea baino

Horregatik egiten det barreMalkoak irtetzeraino

bakar bakarrik egon nahi nukeBakarrik zure ondoan

Udaberria itzaldu aurretikErre dezagun negua

Gure negua

III. URTEURRENA Maria Pilar Ayerza Mugica (Justino Maizkurrenaren alarguna)

2017ko azaroaren 14an hil zen 81 urte zituela

- Goian bego -

ZURE SEME-ALABAK ETA BILOBAKHernanin, 2020ko azaroaren 14an

Zure oroimenabeti izango da gure bihotzetan.

I. URTEURRENA Mertxe Gastesi Ibarra

OSTEGUNEKO NESKAKHernanin, 2020ko azaroaren 14an

Gaur urtebete joan zinela eta ez dago zugan pentsatzen ez dugun egunik.

Maite zaitugu «lagun», eta beti maiteko zaitugu.

I. URTEURRENA Mertxe Gastesi Ibarra

ANGEL, MARI CARMEN, TOÑIN ETA OLGA

Hernanin, 2020ko azaroaren 14an

Zure oroimena beti izango da gure bihotzetan.

I. URTEURRENAJuan Sarobe Aramburu 'JUANITO'

2019ko azaroaren 14an hil zen, 84 urte zituela

ETXEKOAK

Hernanin, 2020ko azaroaren 14an

Zure izaera zintzo eta apala biziko da betirako gure bihotzetan.

Page 5: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

URUMEA5 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

HERNANI BERDINTASUNA

Asteazkenarekin ospatuko dute aurten Emakumeenganako In-darkeriaren Kontrako Eguna, azaroaren 25ean; baina Herna-nin, astebete lehenago hasiko dituzte ekintzak, horren buel-tan. Guztira, sei hitzordu jarri dituzte, datorren asteazkenetik aurrera, Denon ardura delako! le-lopean. Hitzaldi batekin ekingo diote, Biterin, Sarek eta Koordi-nadora Feministak antolatuta: Be giradak eta bizipenak txarran-txen artetik.

Azaroaren 24an, berriz, do-kumental bat jarriko dute: Flo -re cica. Dokumentalak jasotzen du, Josefina Lambertoren konta­ki zuna. Maravillas Lambertoren ahizpa da, 1936an golpistek bor-txatu eta erail zutena, Larra gan. Gaztela niaz jarriko dute, euske-razko azpitituluekin, arratsalde-ko 19:00etan hasita, Biterin; eta solasaldia ere egingo dute, doku-mentalaren ondoren.

Azaroaren 25ean, zita bi-koitza jarri dute. Arratsaldean, txapa feminista tailerra egin-go dute Gaztelekuan, 17:00etan hasita. Eta ondoren, 19:00etan, salaketa ekimena antolatu du Koordinadora Feministak.

Azaroaren 25aren bueltan, sei ekintza datorren asteazkenetik'Denon ardura delako!' lelopean antolatu dituzte, eta hitzaldi batekin ekingo diote.

Eli eta Manex Pagola, aurreko larunbateko kontzertuan, Ereñotzuko frontoian.

Frontoia bete zuten Pagolatarrek, bertso musikatu sortarekinEREÑOTZU BERTSOLARITZA Estreinako kontzertua eskaini zuten, aurreko larunbatean, Eli eta Manex Pagola anai-arre bek, 'Bertso musikatuak'

diskoa kaleratu ondoren. Eta ezin arrakastatsuagoa izan zen estreinaldia: distantzia tarteak ondo mantenduta, baina be-teta ageri zen frontoia. Gauari

errimak, doinua eta kolorea jarri zizkioten Pagolatarrek, eta gozatu ederra hartu zuten, bertaratutako auzotarrek; baita txalo zaparradekin eskertu ere.

HERNANI HERNANI ERROTZEN

Hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, Iñaki Lopez de Lu-zuriagak, Hernani Errotzenek antolatuta. Itzultzailea eta Eus-kal Wikilarien Elkarteko batzor-dekidea da Lopez de Luzuriaga, eta galdera bat hartuko du abia-puntu, hitzaldian: Zer egin deza-kegu euskaldunok interneten?

Biterin izango da hori, arra-tsaldeko 19:00etan hasita, areto

nagusian. Derrigorrezkoa izan-go dute musukoa jantzita izatea, hitzaldira bertaratzen direnek.

Planteatutako galdera ho-rretatik abiatuta, Lopez de Lu-zuriaga ariko da Wikipediak eta Wikimediako proiektuek eskaintzen dituzten aukerei eta premiei buruz; digitalizioaren garrantziaz; kulturaz, historiaz, ondareaz eta aisialdiz; eta batez ere, hizkuntza berrerabili, biz-kortu eta biziberritzeko gailuen garrantziari buruz.

Horiez gain, gailuen konfi-gurazioko hizkuntza aukerari buruz ere ariko da hizlaria. Eta bukatzeko, hitz egingo du Wiki-media Commons eta Wikidata datu base askeaz, partehartzea-rekin sortzen dena.

Hitzaldia ostegunean, Lopez de LuzuriagakBiterin izango da, 19:00etan. 'Zer egin dezakegu euskaldunok interneten?' galdera hartuko du abiapuntu, hizlariak.

Josefina Lambertoren kontakizuna jasotzen du, 'Florecica' dokumentalak.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN

KONTRAKO EGUNA

Azaroak 18, Hitzaldia: Begiradak eta bizipenak txarrantxen artetik. 19:00etan, Biterin. Sarek eta Koor-dinadora Feministak antolatuta.

Azaroak 22, Beldur Barik lehia-keta orokorreko sari banaketari jarraipena, streaming bidez. 17:00etan, Gaztelekuan.

Azaroak 24, Florecica dokumen-tala, Josefina Lambertoren konta-kizuna jasotzen duena. Ondoren, solasaldia 19:00etan, Biterin. Gazteleraz, euskerazko azpititulue-kin. Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak antolatuta.

Azaroak 25, Txapa feminista tailerra. 17:00etan, Gaztelekuan. Ondoren, 19:00etan, salaketa ekimena, Koordinadora Feminis-tak antolatuta: Erasoak sobran, erasotzaileak ere! Indarkeriaren pandemia denon ardura.

Azaroak 27, Beldur Barik Herna-niko sari banaketaren emaitzak jakinaraziko dituzte, komunikabide eta sare sozialen bitartez.

Azaroan zehar, Beldur Barik programaren barruan, neskentza-ko autodefentsa feminista saioak eta mutilentzako maskulinitate tailerrak eskainiko dituzte online, euskeraz: beldurbarik.eus/eu. Berdintasun Kontseiluak eta Her-naniko Udalak antolatuta.

ASTIGARRAGA 27 POLIGONOA

Aurrera jarraitzen du, 27 poli-gonorako sarbide berria egiteko proiektuak. GI-2132 errepideare-kin lotuko du poligonoa, sarbide horrek, Astigarragako sarrerako errotondan, «poligonoko egungo sarbideko trafikoa arintzeko»; eta aurreko astean onartu zuen Gipuzkoako Foru Al dundiak, pro-

iektuaren kontratazio espedien-tea. Horrela, 6.709.300,98 euroko oinarrizko aurrekontua izango du proiektuaren lizitazioak, eta hamar hilabetekoa izango da, lanak bukatzeko epea.

Urte hasieran onartu zuen sarbide berria egiteko proiektua, Aldundiak; baina COVID-19aren pandemiak eragindako krisia-gatik, behin behinean gelditu zuten. Orain, «eszenatoki finan-tzarioa argituta», akordioa egin dute Ekonomia Itunaren Batzor-de Mistoan, eta horri esker, «gai gara honelako proiektuak berri-ro ere martxan jartzeko», adie-razi du Eider Mendozak, Foru Aldundiko bozeramaileak.

27 poligonoko sarbide berria, aurreraOnartu egin du Aldundiak, kontratazio espedientea; eta 6.709.300,98 eurokoa izango da oinarrizko aurrekontua.

HERNANI GURE ESKU

Euskal Herrian, erreferenduma-ren aldeko sinadura bilketa an-tolatu, saretu eta bultzatu nahi-an dabiltza, Gure Esku eta beste hainbat eragile, Hamaika Gara egitasmoaren baitan; eta asmo horrekin, batzar irekia deitu du gaur goizerako, Hernaniko Gure

Esku taldeak. Biterin izango da, areto nagusian, 11:00etan ha-sita; eta ordu eta erdiko saioa egingo du te, 12:30ak arte.

Hernaniko herritar eta era-gile guztiak gonbidatu dituzte, batzar irekian parte hartzera. Aforoa mugatua denez, 110 la-gunentzako izango da tokia, eta bertan parte hartzeko, derrigo-rrezkoa izango da musukoa jan-tzita eramatea.

Hamaika Gara ekimenaren helburua da, erakustea errefe-renduma tresna demokratikoa dela; eta «denon artean gauza-tzea», aurreratu dutenez.

Batzar irekia gaur, sinadura bilketazBiteriko areto nagusian jarri du zita Gure Eskuk, 11:00etan; eta herritar guztiei luzatu die deia.

Page 6: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

URUMEA 6KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

«%21eko BEZak, hilabetero soldata bat gehiago ordaintzea suposatzen digu» Kalera irten dira Euskal Autonomia Erkidegoko ile-apaindegiak, eta ez dira atzean gelditu Hernanikoak. Azaldu dute, «BEZa jaitsi arte borrokan» jarraitzeko asmoa dutela. HERNANI ILE-APAINDEGIAK ETA BEZA

Ile-apaindegiek hainbat elka-rretaratze egin dituzte Espainia mailan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, «sektorearentzako BEZ murriztua eskatzeko eta aldi baterako enplegu erregula-zioetan salbuespenak ezartze-ko» aldarrikatuz.

Ile-apaindegiek, %21eko BEZa dute, eta aldaketa hontaz kexa-tzeko, kalera atera dira hain-bat langile. Izan ere, jakinarazi dute, «ezinbesteko zerbitzua» dela ile-apaindegietako eta iru-di pertsonaleko lan sektoreak. Horrez gain, askok, ohartarazi dute neurri horiek hartu ezean «hamar establezimendutik seik itxi egingo dutela, eta 25.700 lanpostu baino gehiago galduko direla».

Protesta, hiru probintzietanEIPEF ile-apaindegi eta estetika enpresen federazioak eta Biz-kaiko, Gipuzkoako eta Arabako irudi pertsonaleko elkarteek deituta, hainbat elkarretaratze egin zituzten, «Espainiako zerga agentziak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan dituen ordezkaritzen aurrean».

Donostian, urriaren 26an egin zen protesta, ogasun eraiki-naren aurrean, eta bertan izan ziren Urumea bailarako hainbat eta hainbat ile-apaindegietako langile, zein bertako nagusiak.

Federazioak aipatu zuen, sektoreko negozioen % 57,92k ezingo duela 6 hilabete baino gehiago iraun, zehazki 7.380 en-presetatik 4.790ek, eta honakoa azaldu du, «arriskuan jarriko dira ia 25.500 lanpostu zuzen eta zeharkako askoz ere gehiago».

Hernaniko ile-apaindegiak ere, «haserre»Hernaniko ile-apaindegiak «ha-serre» jarraitzen dute, izan ere aspalditik datorren kontua bai-ta BEZarena. 11 Korapilok egoera nolakoa den azaldu du, «aspaldi, esan zuten, BEZa, probisionalki igoko zela, baina ez zen horre-la izan, oraindik ez dute jaitsi.

Kontua da, BEZa, %8 tik %10era igo beharrean, %8tik %21era igo zigutela. Eta azken boladan, jen-deak serio hartu du erabaki hau, eta kalera ateratzen ari dira, baina kontu honekin urte asko daramatzagu».

Ile-apaindegi askori, «hi-labetero beste pertsona baten soldata bat gehiago ordaintzea» suposatzen die, eta 11 Korapi-lok dio, igoera haundiegia izan dela, «igo izan behar genituen prezioak, baina gure esku egon zen hau guztia. Nik oso gutxi igo nuen, adibidez. Beste askok ez zuten igo, eta batzuek dezente igo zuten».

Eta argi daukate ile-apain-degiek, zer nahi duten, «ezin-besteko zerbitzu bat gara, beraz gure sektorean BEZa murrizteko eskaera egiten dugu».

Pandemiak ere, eragin kaltegarria, ile-apaindegietan Bizi dugun pandemia honek ere, «eragin kaltegarriak» eka-rri dizkie ile-apaindegiei. «Ez dakizu noiz etorriko zaizun jen-dea. Espero duzunean lana egi-tea, ez dator inor, eta espero ez duzunean berriz, jende mordoa dator. Kantzelazio ugari eduki-tzen ditugu, azkenean jendeak deitzen dizu esaten konfinatuta dagoela, beraz atzeratu egiten dira zitak». Ustekabean «sorpre-sa» asko jasotzen direla azaldu du 11 Korapilok.

Neurri ugari hartu behar izan dituzte gainera, hala nola, maskarilen erabilera, gel hi-droalkoholikoak, distantziak... «Pandemiak egia esan, gastua ekarri digu, azkenean erosi dugu materiala lehen ez genue-

na behar, esaterako batak, es-kularruak, maskarilak, gelak...

11 Korapilon, «bezeroen eta langileen distantziari garran-tzia ematen diogu. Ez daukagu lokal haundia, hala ere, eserle-ku batetik bestera badago dis-tantzia, eta horrekin saiatzen gara nolabait moldatzen bizi du-gun egoerara».

BEZa jaisteko eskaera Ezkatik ere, BEZa jaisteko eskae-ra luzatu du, «noski, mugimen-du honekin oso ados nago eta bat egiten dut. Azkenean %21a asko da, eta aspalditik goaz hau jaisteko eskaera egiten» azaldu du.

Hala ere, esperantza «gutxi» dauka Ezkatik, izan ere uste du, «ezinbesteko zerbitzu bat dela ile-apaindegiena, momentu ho-

netan, jendeak behar duelako bere burua ondo ikustea, poz-tasun bat eduki nahi dute bizi dugun egoera tamalgarri hone-tan». Baina honekin batera, ja-kinarazi du, ile-apaindegietako produktuak, «luxuzkoak dire-la». Borrokatzen jarraitzeko as-moa dauka Ezkatik, «hor gaude eta batzuk buru-belarri ari dira lanean eta borrokan».

11 Korapilo eta Ezkatikek, argi dute, aspaldiko kontua dela hau guztia, eta Ezkatik dio, BEZa igo zutenean, ile-apaindegiak kaosa izan zirela, «igo genituen prezioak, beste askok beldurra genuen prezioak igotzeko, azke-nean bezeroak ohituta zeuden prezio baxuak ordaintzera».

Egoera larriak pasa dituzte hainbat ile-apaindegik, BEZa-ren igoerarekin, «ekonomiko-ki oso egoera estuan egon dira ile-apaindegi asko, eta hori ez da justua. Azkenean bezero seg-mentuak asko egiten du, ba-tzuk ordainduko dute nahiz eta prezioak igo, eta beste hainbat, ez dira berriro ile-apaindegira itzuliko, behar bada».

Ezkatik dio, bizi dugun egoe-ra honetan, «luxuzko produk-tua» dela ile-apaindegiek dute-na, eta azaldu du, «pandemia honetan, agian bai dela ezin-besteko beharra, jendeak bere buruarekin gustura egon nahi duelako». Eta horregatik, Ezka-tiren itxaropenak baxuak dira, bere ustetan, ez baitute BEZa jaitsiko. «Azkenean, estatu ho-netan, autonomo asko daude %21eko BEZarekin lanean».

Ezkatik, pandemia egoeran prezioak mantendu ditu, «ja-rraitu dugu prezio berdinekin, ezin ditugu jaitsi. Lana egitean dirua galduko genukeelako. Pre-zioak jaisten baditugu, dirua galtzen dugu, azkenean %21eko BEZa, ordainduta, diru asko gal-tzen da».

Bezeroen «joan etorriak asko aldatu dira»Pandemiak eragin haundia izan du sektore askotan, haien artean ile-apaindegietan. Eta Ezkatik dio, dena aldatu due-la pandemiak, «demagun lau langile dauzkazula, lau langile hauek behar den bezala kobra-tzeko, lana jeneratu behar da, eta ez da horrela izan. Oraingo egoeran, ez dago lau langileri lana ematerik, ez baitaude hain-beste bezero».

Hernaniko ile-apaindegiek, argi dute, bat egingo dutela mo-bilizazioekin, eta borroka hone-

Bat egin dute Hernaniko hainbat ile-apaindegi eta estetika zentroek, eta azaldu dute «borrokan jarraituko dutela».

Kalera atera dira Hernaniko ile-apaindegiak, «BEZaren jaitsiera eskatzeko».

Page 7: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ERREFORMAK7 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata GEHIGARRI BEREZIA

Koronabirusaren krisiak ondorio larriak ekarri ditu eta etxean gustura egotearen garrantzia areagotu du. Horretarako jendeak etxea bere behar berrietara egokitu behar izan du eta horretarako erreformen beharra ikusi da. Etxeak ez zeuden honelako egoera berrira egokituak.

Barruko espazioak eta kanpoko espazioak egokitu behar izan dira; ez bakarrik etxeetan, baita bulegoetan ere. Horrek arkitekto, erreformista eta dekoratzaileen lana haunditzea ekarri du eta herritarrek bere etxebizitzaren egitura birmoldatzea.

Izan ere, sektorea, oro har, indartu egiten da telelanera egokitutako espazioak izateko beharragatik eta pandemiaren aurretik baino denbora gehiago ematen delako etxean. Bulegoei dagokienez, lan-espazio tradizional «estatikoenak» asko mugitzen ari dira, hala nola ohiko bulegoak coworking ereduetarantz, espazio eta aurrekontu aldetik askoz malguagoak baitira.

Etxean gustora egotearen garrantzia, itxialdiak areagotuta

Page 8: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ERREFORMAK GEHIGARRI BEREZIA 8KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

URUMEA ERREFORMAK

Inork espero ez bazuen ere, birus batek gure etxeetan giltzapetu gintuen bi hilabete baino gehia-goz eta orain ere horren atarian egon gaitezke. Etxeratze-agin-duak ere etxean ordu gehiago egotera behartzen gaitu. Egoera horrek, etortzear zeuden alda-ketekin batera, bizi-estilo berri bat birplantearazi du, osasun--krisi honek ezarritako premie-kin bat datorrena.

Konfinamendu berri bat egon zitekeenez eta segurtasun arrazoiengatik etxean denbora gehiago eman behar zenez, joera berriak sortu ziren etxebizitzak eraberritzeko orduan.

Izan ere, gauzak ez dira lehen bezalakoak izango. Belaunaldi bakoitzak mugarri historiko bat du, bere bizimoduan zuzenean islatzen dena. Hauek dira CO-VID-19k utzi duen etxebizitza bat eraberritzeko joeretako batzuk.

Espazio irekiagoak, aireztapen hobea eta argi gehiagoUrumea bailaran badira barru-ko erreformak egiten dituzten komertzioak eta beraien iritzia

jakin nahi izan dugu etorriko denari buruz. «Duela urte ba-tzuk konturatu ginen, espazio irekiei esker, argia hobeto apro-betxatzeaz gain, aireztapen ezin hobeaz goza genezakeela. Hori dela eta, espazio irekiak are mo-dan jarri dira koronabirusaren krisiarekin. Bestalde, erabile-ra anitzeko espazioak sortzeko beharrak paretak kentzea eka-rri du, eta horien ordez zatiketa mugikorrak ezarri dira. Horrela, espazioak eskatzen duen giroak ireki eta itxi ditzakegu. Izan ere, orain etxebizitza bat erabe-rritzeak hainbat funtziotarako erabil ditzakegun espazio mal-guak diseinatzea dakar. Gela berean lo egin, kirola edo telela-na egin dezakegu. Horretarako, ate lerragarriak, beirategiak edo kristalezko hormak, trenkada edo pareta moduko liburute-giak, panel mugikorrak eta abar erabiltzen dira.

Kanpoko espazioak , balkoiak eta terrazak haunditu diraBalkoiak eta terrazak nabarmen handitu dira pandemian. 80ko eta 90eko hamarkadetan eraiki-tako etxebizitzek ez zuten 60ko

eta 70eko hamarkadetakoak bezalako kanpoko espaziorik. Arrazoia kanpoko espazioa sa-krifikatzea izan zen, barruan espazioa irabazteko. «Hori dela eta, eskaera haundienetako bat balkoiak irekitzea edo lehen ez zeuden terrazak prestatzea da. Aire zabaleko espazioak oso ko-tizatuak bihurtu dira, eta fami-lia askok lorategia duen familia bakarreko etxe bat ordaintzeko zailtasunak dituztenez, beste ir-tenbide merkeagoak aurkezten dira, baina askatzaileenak ere bai. Mota horretako erreformen bidez, kanpoko espazioak sor-tu nahi dira, etxebizitzari kalte txikia egin diezaioketen argi na-turaleko sarrerekin».

Era berean, COVID garaiko erre formak In & Out (barrutik kan pora) izeneko bizimodu berri baterantz bideratzen dira. Horren bidez, segida ematen zaie kan-poaldeko eremuei, hala nola te-rrazari. Dekorazio-estilo horrek espazioen jarraitutasuna bila-tzen du, haien artean lotura egon dadin, hobeto goza daitezen. Adi-bidez, leihate haundiak jartzen hasi dira lurretik sabairaino, gune nagusiak hobeto aprobe-txatzeko, hala nola, egongela.

Espazio argiagoak bilatzen dira. Etxean denbora pasatzea ez da beti atsegina izaten, eta are gehiago inposatua denean. Argi naturala behar dugu, dirua aurrezteko ez ezik, osasuna ira-

bazteko ere. Pandemia garaian etxebizitza bat eraberritzeak leihoak aldatzea dakar. Horrela, baoak zabaldu nahi dira leiha-te handiak jartzeko, aireztapen hobea eta etxerako argi natura-laren sarrera haundiagoa ahal-bidetzeko. Era berean, leihoak kalitate handiagoko beste ba-tzuekin aldatzen dira, etxebizi-tzaren klima eta akustika hobe-tzeko. Etxean denbora gehiago ematen dugunean, emisiota-sun txikiko kristalak bilatzen ditugu, energiaren kontsumoa % 50era jaisteko. Kontuan izan behar da etxebizitza eroso ba-tean zaratak ez direla sartzen eta tenperatura egokia izaten dela urte osoan zehar.

«Orain etxean aireztapen egokiagoa eta barruko eta kanpoko lekuak hobeto aprobetxatuko dira»Joera berriak sortu dira etxebizitzak eraberritzeko garaian, bertan denbora gehiago pasatzen baita. «Erabilera anitzeko espazioak sortzeko beharrak paretak kentzea ekarri du».

Etxea argiagoa izatea lortu nahi da erreformetan.

Page 9: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ERREFORMAK9 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata GEHIGARRI BEREZIA

URUMEA ERREFORMAK

Biztanlegoaren gehiengoa lande-txeetan bizi ez denez, askok ber-deguneak sortzea erabaki dute. «Ez bakarrik ekologikoagoak di-relako, baita hain desiratua den kanpoko mundura hurbiltzen gaituztelako ere. Horretarako, lorategi txiki bat egin daiteke etxean, baita baratze bat ere. Bilatu ondo argiztatutako txoko txiki bat eta jarri gustukoen di-tuzun landareak. Gogoratu ber-tikalean egin dezakezula, leku gutxiago har dezaten eta lorategi eseki bat ere egin dezakezula».

Terraza izan ala ez, beti sor daiteke baratzea etxean. Auke-ratu argi naturalaren zuzene-ko sarrera ona duen leku bat. Gogoratu landareek eguzki iz-piak behar dituztela fotosinte-sia egiteko. Oro har, hegoaldeko edo hego-ekialdeko orientazioa da kasu horietarako gehien go-mendatzen dena. Leku handirik behar ez duten landareen hazi ekologikoak bilatzen ditu, es-kuzko ureztatze-sistema baten bidez mantendu daitezkeenak. Adibidez, tomateak, belar usain-tsuak, marrubiak, ilarrak, etab.

Etxean naturaren airea ar-nastea gustatzen bazaizu, lore freskoz apaindu. Zurez eta zuntz naturalez ere inguratu zaitez-ke, naturalaren balioa gogora-razteko. Gainera, zure etxean usain paregabea lortuko duzu, girogailu kimikoen bidez lortzea ezinezkoa dena.

Etxean lan egiteko espazioaTelelana geratzeko etorri da. Ko-ronabirusaren krisiak agerian utzi du, teknologia berriei esker, etxetik mugitu gabe lan egin daitekeela.

Telelanak, aldi berean, etxe-an bulego lana egingo duen gune bat prestatzeko beharra sortu du. «Nahi duguna da gela edo eremu bat, gainerakoetatik bereizia, argiztapen eta tenpe-ratura onekoa. Ohiko bulegoa ez izan arren, lan-eremu egokitzat jotzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituen leku bat sortzea da helburua. Mota honetako be-rrikuntzetan, beti bilatzen dugu argi naturalerako sarrera ona duen espazio bat, hainbat entxu-fe instalatzeko prestatuta egon-go dena; altzariak eta biltegira-

tzeko espazioa ondo aukeratzen ditugu, eta, amaitzeko, koloreak aukeratzen ditugu, espazio hori erabiliko duen pertsonaren gus-tuaren eta nortasunaren adie-razgarri. Izan ere, etxean lan egiteko ez da gela haundi bat behar. Gakoa espazioa ondo ba-natzea da, bai eta plangintza eta ergonomia ona izatea ere».

Kirola etxean egiten da kutsatzeko arriskua txikitzekoKoronabirusaren krisiak ere erakutsi digu etxetik irten gabe sasoian egon daitekeela. Inter-net entrenatzaile birtual onena bihurtu da pandemia garaian. Sarean errutina ugari aurki dai-tezke, espazio haundirik gabe trebatzeko.

Konfinamenduaren ostean, as kok ez dute gimnasioetara itzu li nahi izan. Maskarekin egindako entrenamenduekin ba-tera, kutsatzeko arriskua izan da askok ariketa gela propioa etxean jartzea erabaki izanaren arra-zoia. «Erabiltzen ez duzun gon-bidatuentzako gela bat baduzu, gimnasio txiki bihur dezakezu beti, inbertsio txiki bat eginez. Korrika egiteko makina bat, pi-suren bat eta goma elastiko ba-tzuk, eta nahikoa duzu sasoian egoteko. Etxebizitzan espazio gehigarririk ez baduzu, ez da ezer gertatzen. Edozein txoko nahikoa da esterilla bat jartzeko eta ariketa fisikoa egiteko».

Bilatu funtzionaltasuna eta saihestu leku gehiegi hartzen duten osagarriak, adibidez, fit-ness-pilotak edo fitball pilotak. «Etxean ariketa fisikoa egiteko aparatu gutxiago eta motibazio gehiago behar dira. Benetan era-biliko duzuna eta edozein txoko-tan gorde daitekeena bakarrik erostea gomendatzen dizugu. Adibidez, konba bat, banda elas-tikoak, kettlebellak, sliderrak edo disko irristakorrak, etab».

Etxeko gimnasio txiki horri esker, erosotasun osoz entrena-tu ahal izango duzu, beste per-tsona batzuekin harremanetan egoteko arriskurik gabe.

Haurrentzako jolas gunea bere logelan edo trastelekuanEtxeko txikiak dira bizitza nor-mala egin ezinik denbora gehien eman dutenak. Duela gutxi arte, eskolara ere ezin ziren joan. Egia

esan, pandemia garaian etxebi-zitza bat eraberritzeak haurren-tzako egokitutako espazioetan pentsatzea ekarri du. Zainduta dauden eta aisialdiko jarduerak egin ditzaketen jolas-eremuak.

Espazio hori bere logelan eta etxeko egongelan egokitu daite-ke. Familia batzuek trastelekua edo plantxaren gela helburu horretarako erabiltzea eraba-ki dute. «Hala ere, gure ustez, haurrek zerbait behar duten ikusteko espazioa izan behar du. Kontuan izan etxean lanean egon zaitezkeela seme-alabak zaintzen dituzun bitartean. Be-raz, jolastu ahal izateko leku bat behar duzu, enbarazu egin gabe, baina bistatik galdu gabe».

Egongelan haurrentzako gune bat integratzeko, haien beharren araberako espazioa prestatu besterik ez duzu egin behar. «Jarri alfonbra bat lu-rrean, antolatu jostailuak bilte-giratzeko espazioetan, eta era-kutsi haurrei non gorde behar dituzten gauzak jolasa amaitu ondoren. Horrela, zure egongela ez da lehoi bihurtuko eta fami-lia osoak aprobetxatu ahal izan-go du».

«Etxera hurbildu daiteke natura, telelana egiteko egokitu eta kirola egiteko gela bat erabili daiteke»Konfinamenduan kanpoan egiten ziren aktibitate asko etxean egin behar izan ziren: lana, kirola, haurren jolasak... eta horretarako etxeko leku desberdinak erabili daitezke modu egokian.

Telelana egiteko gela egokitu behar dira.

Page 10: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ERREFORMAK GEHIGARRI BEREZIA 10KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

URUMEA ERREFORMAK

Pandemiaren ondoren zure etxeak zortzi aldaketa haun-di beharko ditu. Covid-19aren aurka borrokatu eta hilabete batzuetara, gauza asko ez dira lehen bezalakoak izango, adi-bidez, gela bakoitzaren lehen-tasunak eta funtzio klasikoak. Oraintxe esango dizugu zer har-tu beharko zenukeen kontuan inork baino hobeto egokitzeko garai berrietara.

Etxeko sarreraOrain arte gutxietsita zegoen, baina azken hilabeteetan gerta-tu den guztiarekin bizi-espazio bihurtu da. Zergatik? «Bada, une honetan gure etxearen eta ka-learen arteko ezkutu bat bezala jokatzen duelako eta, hori gu-txi balitz, kanpotik etxera eka-rri ahal izan ditugun mehatxu guztiak ezabatzen ditugulako».

Eskertzekoa da beti ezinbes-teko elementuak eskura izateko apal bat, hala nola maskarak, eskularruak edo gel desinfekta-tzaileak, bai eta paperontzi txiki

bat ere, erabilitako edo kutsa-tutako materialetik bota ahal izateko. Zapatak, poltsa edo kaskoa uzteko errenkada txiki bat baduzu ere, ez ahaztu me-tro koadro horiek arintzea, une honetan hain garrantzitsuak ez diren beharrezkoak ez diren ele-mentuekin.

SukaldeaHarrera-lekuan bezala, sukalde on orotan ere, «erosketa-pol-tsak bapatean utzi eta produk-tuak lixiba oihal batekin erraz garbitu ahal izateko beharrezko espazioa izan beharko genuke. Gune libre horrek, eskean jarri-ta, plastikozko gainazal bat izan lezake gerriaren parean, poltsak esfortzurik gabe uzteko, eta ez gaitu makurtu behar artikulu bat desinfektatu nahi dugun ba-koitzean».

BainugelaPikak, imajina ditzakezun arra-zoiengatik, garai batean baino balio haundiagoa du. Beraz, beti inbertitu nahi izan baduzu ta-maina handiagoko batean, bai,

orain da unea. «Eta ez dezagun txorrotei buruz hitz egin. Sen-tsore automatiko elektronikoak dituen txorrota oso kotizatuta dago, eta gauza bera esan dai-teke ura goiko hodian estrate-gikoki jarritako botoi batekin ateratzea ahalbidetzen duten txorrotei buruz. Azken hauek askoz garbiagoak dira eta ukon-doarekin piztu daitezke».

EgongelaOrdena ez ezik, garbitasuna ere bada edozein etxetako zuta-be nagusia. Sofa funtsik gabea beti da esker onekoa, denbo-ra gutxian garbitu ahal izatea errazten duelako. «Eta hori bera aplikatu beharko zenuke etxean dituzun ehun guztietan, baita alfonbretan edo orbanen aur-kako tratamendua duten erre-zeletan ere, duela gutxi arrazoi nabariengatik hain modan jarri direnak». Egunerokoa errazten duen guztia beti da ongi etorria.

Lan-eremuaLan egiten den bitartean ahalik eta hondakin gutxien sortzea oso garrantzitsua da; «beraz, paper-fabrika bat eskura iza-teak aldea markatzen du. Ja-kina, inguruabarrak kontuan hartuta, gogoratu ordenagai-luko teklatua eta sagua behar beste aldiz desinfektatzea. Hobe da beti zuhurra izatea, ustekabe bat hartzea baino».

Haurrentzako logelaZure lan-eremua duzun bezala, txikienek ere gozatu beharko lu-kete askatasunez jolasteko edo, besterik gabe, eskolako lanak egiteko aukera ematen duen leku batez. «Saihestu egongelan egitea, eta are gehiago, bulego propioaz harro egoteko zortea ez baduzu eta hor telelana egi-tea behar baduzu. Denok sabai berean bizi zareten arren, espa-zioak mugatzea bizikidetzaren arau ez-idatzia da».

Logela nagusiaEtxea aireztatzeak hamaika onura dakarzkigu gure osasu-nean, eta pentsa ezazu, beraz, gauero lo egiten duzun eta pilak kargatzen dituzun gelan gauza bera egiten duzunean. «Egunero egin behar duzu, salbuespenik gabe, bai esnatu ondoren, bai ohean sartu baino minutu ba-tzuk lehenago. Eta gauza bera aplika dakioke arropari ere. Adi-bidez, esekitoki batek logelan pi-jama zintzilikatzeko ez du inoiz enbarazu egiten. Alderantziz».

BalkoiaKanpoaldera blindatutako esze-natoki hau aprobetxatzen jakin behar da, batez ere, pribilegio bat delako. Edozein balkoi edo terraza izan daiteke uste duzu-na baino leku multifuntzionala-goa; beraz, zentimetro karratu bakoitzak altzari tolesgarriak baino ez ditu. Zenbat eta mugi-kortasun handiagoa.

Pandemiaren ondoren etxeko gela desberdinetan zortzi aldaketa nagusi egin beharko diraGarai berrietara egokitzeko; sarreran, bainugelan, sukaldean, egongelan, lan-eremuan, haurrentzako logelan, logela nagusian eta balkoian lehentasunak jakin behar dira.

Sukaldean ordu asko pasatzen dira eta gune garrantzitsua da.

Page 11: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

ERREFORMAK11 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata GEHIGARRI BEREZIA

URUMEA ERREFORMAK

Ikasteko gela beharrezkoa bihur-tu da pandemian. Etxean bizi diren nerabeak baldin badituzu, beren bizitza akademikoa CO-VID-19aren denboretara egokitu beharko dute. Horrek esan nahi du Internet bidez eta bideo-deien bidez ikasi behar dela ikaski-deekin eta irakasleekin. 2020ko etxebizitza-berrikuntzetan, ha-laber, haur eta nerabeentzako azterketa-guneak dituzten gelak diseinatzea erabaki da.

Ikasteko gune on bat lanera-ko espazio bat da, etxean telela-na egiteko behar diren baldintza berak bete behar dituena. Gune lasaia izan behar du, ondo argiz-tatua eta ordenagailuak eta In-ternet konektatzeko aukerekin.

Azkenik, gogorarazi behar da ikasleek zenbait ordu igaro behar dituzten idazmahaiaren aurrean. Horregatik, funtsezkoa da bere jarrera eta ergonomia errespetatuko dituen kalitatez-ko altzariak aukeratzea. Bere bizkarrak eskertuko dizu.

Biltegiratzeko espazioaPandemiak iraun zuen bitar-tean ezarri zen etxebizitzaren kontzeptu berriak gauzak gor-detzeko leku gehiago bilatzera eraman gaitu. «Etxean erabile-ra anitzeko guneak edukitzeak, gainera, uneoro behar bezala erabiltzen direla bermatuko di-gun ordena mantentzea dakar. Ez luke ezertarako balioko ba-naketa berri honek gauzak gor-detzeko lekurik gabe».

Zorionez, sektoreak jada pi-lak jarriak zituen espazioa apro-betxatzeko modu berrietan, pisu txikien etorrerarekin. «Gaur egun, hainbat funtzio betetzen dituzten altzariak ez ezik, ba-dira biltegiratzeko lekua duten altzari funtzionalak ere. Horrela lortzen da gauza bakoitza beti bere lekuan egotea kaosari zure etxeko harmonia inbaditzen utzi gabe. Azkenik, etxebizitza eraberritzera abiatu behar ba-duzu, armairu berriak instala-tzeko zirrikituen haunditzea sar dezakezu beti. Izan ere, ordena ere etxe baten erosotasunaren parte da».

Azkenik erreformen profesio-

nalak gogoratzen dute: «etxebizi-tza bat arrakastaz eraberritzeko, sektoreko benetako profesiona-len laguntza behar duzula. Oso eraberrituta zaudenean, zure esanetara jartzen dugu lantal-de oso bat (arotzak, igeltseroak, arkitektoak, margolariak, argi-ketariak). Ahaztu beharrezkoak ez diren buruhausteak, eta fi-datu gure langileen esperien-tziarekin. Jar zaitez gurekin harremanetan eta eska iezagu-zu informazioa, konpromisorik gabe. Zure beharretara egokitu-tako aurrekontua egingo dizugu, pandemiaren eskakizun berrien arabera zure etxea eraberritze-ko».

Biltegiratzeko altzariak: kaosari etxeko harmonia inbaditzen ez uzteko altzari funtzionalakErreformen sektoreak jendea animatzen dute profesionalei laguntza eskatzera. «Zure esanetara jartzen ditugu gure langileak: arotzak, igeltseroak, arkitektoak, margolariak, argiketariak eta behar duzuna».

Umeen gelan ere aldaketak egiten dira garai hauetan.

Ikasteko gune on bat lanerako espazio bat da, etxean telelana egiteko baldintza berak behar dituena

Page 12: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

HEZKUNTZA 12KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

Ikasturte hasieratik errefortzu klaseak jasotzeko gomendioa luzatu dute, akademiekIkasturtea hasita, pilak kargatuta itzuli dira Hernaniko akademiak, aurreneko azterketak, gainean baitira, eta hainbat gomendio eman dituzte.

HERNANI AKADEMIAK

Pandemia egoeran bagaude ere, lanean hasi dira jadanik mai-la guztietako ikasleak; haur, gazte zein helduak hain zuzen. Ikasleek, hainbat eduki barne-ratu behar izaten dituzte haien heziketa zikloan, lehen hez-kuntzatik hasi, eta unibertsita-tera heltzeko, DBH, Batxilergoa, edota Langile Heziketa Zikloak gainditu behar izaten dituzte, eta askotan, «ez da bide erraza izaten».

Bide hori modu batera edo bestera errazteko, akademie-tara jotzen dute askok, esko-lan azaldutakoa behingoz ondo ulertzeko, eta Hernanin makina bat akademiak eskaintzen dute, laguntza hori.

Errefortzu klaseak, Hernaniko hainbat akademietanUrbieta kalean, errefortzu kla-seak ematen dituen akademia bat dago, Onddi. Eta Tilosetan ere, badago funtzio bera egiten duen beste akademia bat. Bi hauetan, maila guztientzako saioak prestatzen dituzte, hala

nola, Lehen Hezkuntza, DBH edo Batxilergora arte. Gainera, Tilo-setako akademian, unibertsita-te mailako ikasleei ere eskain-tzen zaie laguntza.

Akademia hauen helburu nagusia, eskolan ikasitakoa ondo barneratzea da. Izan ere, batzuetan, ondo ulertu ez den hori ulertzeko, azalpenak ema-ten dituzte irakasleek, beste ba-tzuetan ulertu dena indartzeko informazioa edo azalpenak ere ematen dituzte.

Hala ere, helburuak helburu, akademiak azaldu dute, «ezin-bestekoa dela eskolaz gain, etxe-an ere lana egitea, azkenean aka de mia edo eskolatik kanpo ez bada lantzen, galdu egiten da».

Akademiek, argi daukate, ez dagoela dena ikaslearen esku. Hori dela eta, azaldu dute, «ger-tuko tratua eta erosotasuna» eskaintzen dutela. Azkenean eskolan, izan daiteke, ikasleak zalantza bat galdetzeko «bel-durra, lotxa edo dena delakoa izatea». Eta akademiek diote, bertan errazagoa dela, «eskola-ko girotik urrundu nahian, gure asmoa eta nahia da, ikasleak

akademiara gustura etortzea, horrek azkenean asko lagun-tzen baitu ikaslearen ikasketa garaian».

Talde txikietan banatzen dituzte akademiek, haien kla-seak, «ikasleak ere adi egoten dira jende gutxiago badago, eta denbora ahalik eta ondoen apro-betxatzen dugu».

Bizi dugun pandemia kontu-tan izanik, talde txikiak man-tendu dira, segurtasun neurriak bermatze aldera. Horrez gain maskarilen erabilpena, ikasleen arteko distantziak... eta beste hainbat neurri hartu dituzte kontutan.

Gai guztietako ikasgaietan laguntzaOnddi Akademian eta Tiloseta-ko Akademian, gai guztietako

ikasgaiak ulertu eta barneratze-ko laguntza ematen dute, izan ere, batzuk hobeak izaten dira zientzietan, letretan baino, eta alderantziz.

Onddi Akademiako irakas-leak, espezializatuak daude, Matematika, Fisika eta Kimi-kan, edota Ekonomian. Izan ere, irakasle gehienak, ingeniari gazteak dira. Hala ere, zalan-tzak edozein izanda ere, edo gai bat izan edo bestea, «ikasgaiak ondo ulertu eta ikastea bera erraztea» dute helburu, Akade-mia hauetako irakasleek.

Azterketa garaietan datoz, «larritasunak»Laister izan ohi dira azterketa garaiak, eta askok, azken mo-mentura arte itxaroten dute, akademiara gerturatzeko. Hori

horrela, bai Onddik eta bai Tilo-setako Akademiak azaldu dute, lehenago hastea gomendaga-rria dela, honakoa arrazoituz «batzuk agian, notak jasotzean konturatzen dira kontzepturen batek ihes egin diela, azterketan espero baino emaitza kaskarra-goa lortzean».

Askotan, ikasgairen bate-kin, arazoak daudenean, «no-tak etortzen direnenean jakiten dela» azaldu dute akademiek. «Eta guk gomendatzen dugu egoera honi aurrea hartzea. Gure gomendioa da, urte osoan gerturatzea, eta zalantzak sor-tzen doazen heinean, hauek lantzea eta argitzea».

«Azterketak gainditzeko bakarrik ez»Errefortzurako akademiek azal-du dute, ez direla azterketak gainditzeko soilik, «badira, ikas-leak ikasgai jakin batzuetako notak hobetu nahi dituztenak».

Unibertsitateko sarbide pro-barako noten bataz bestekoa igo nahi dutenak ere badaude, edota ondoren egin nahi den ikasketa mota horretan gehiago landu nahi dutenak, jakinarazi dute.

Horrez gain, Tilosetako Akademia, egungo egoerara egokituta, klase presentzialak emateaZ gain, online zerbitzua eskaintzen du, «konfintauta daudenentzat edo etxetik egitea nahiago dutenentzat».

Mota guztietako ikasgaiak lantzen dituzte, Onddi Akademiako irakasleekin.

«Guk gomendatzen dugu aurrea hartzea. Urte osoan zehar gerturatzea, eta zalantza sortzen doazen heinean hauek landu eta argitzea»

«Eskolan gerta liteke, ikasleak zalantza bat duenean, beldurra edo lotsa edukitzea. Hori akademian sahiestu egiten dugu, errazagoa baita akademian zalantzak argitara ateratzea»

Page 13: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

HEZKUNTZA13 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

Euskera eta gaztelania jakiteaz gain, askok gogo haundiz ikas-ten dute atzerriko hizkuntza, beste batzuk berriz beste hain-bat arrazoi direla medio. Her-nanin, makina bat akademia aurkitu daitezke, atzerriko hiz-kuntza ikasteko, hain zuzen.

Hizkuntzak ikasteko diote, ez dela inoiz berandu izaten. Hala ere, gomendatzen dute txi-kitatik hastea, hizkuntza ondo barneratzeko, eta posible dela, ama hizkuntza gisa hitz egiteko gaitasuna hartzea, bai ingeles zein frantsesean. Honetan la-guntzeko, Hernanin, bi akade-mia ezagun aurkitu daitezke, Kids&Us edota Morris Akade-miak. Honako akademia hauek, umeetatik hizkuntza berriak ikasten hasteko garrantzia az-pimarratzen dute.

Ama hizkuntza gisa, Ingelesa Kids&Us Akademiak, aspalditik ume txikiei ingeleseko klaseak ematen dizkie, urte bete egiten dutenetik hasita. Eta Kids&Us Akademiak dio «gure ikasketa prozesuari esker, hizkuntza be-rria ikasten da ama hizkuntza bera ikasten den modu berean». Akademia honek, haurrak txiki txikitatik, hizkuntza berria era-biltzen den giroan murgiltzen ditu, «modu globalean, muga-rik gabe, baina hori bai, adine-ra egokitutako testuinguru eta egoeretan».

Kids&Usen, argi daukate, jaio eta lehenengo urteetan, gizakion ikasteko gaitasuna haundia dela, eta hori «aprobe-txatu egin behar dela». Horrez gain, azaldu dute, 0 eta 3 urte arteko etapan, hizkuntza des-

zifratzeko mekanismoak puntu onenean izaten direla.

Ingelesa barneratzeko aukera, Morrisen ere Morris Akademiak ere, txikita-tik ikasten hasteko eta hizkun-tza barneratzeko apusuta egiten du urtero. Izan ere, Morris Aka-demian, Lehen Hezkuntzako 3garren mailatik hasi, eta hel-duak arte ematen ditu ingelese-ko klaseak, hau da, 8 urtetatik helduetara. «Noski, adin bakoi-tzari egokitutako klaseak sor-tzen ditugu, bakoitzaren beha-rrak eta nahiak asetuz».

Txikiekin, hiztegian zentra-tzen dira batik bat, hauekin esal-di sinpleak sortuz. Morrisen ere aipatu dute, ez dela «inoiz beran-du izaten hizkuntza bat ikas te -ko», horrexegatik helduentzat ere klaseak ematen dituzte, hauen-tzak metodologiak egokituz.

Morrisek, Cambrigerako pres-ta kuntza eskaintzen du, «First

Certificate, Pres First eta beste hainbat maila ere baditugu» jaki-narazi dute akademian.

Punta-puntako teknologiaz baliatzen dira Morris akade-mian, «gazteek oso gustura erabiltzen dituzte teknologia hauek, eta ingelesa ikasteko oso baliagarriak dira».

Ikasleek, ikasteko, beren es-kuetan dagoena eman behar dute noski, baina irakasteko mo-duak eta moduak daude. Eta Mo-rrisen «irakasle natiboak dauz-kagu eta oso prestatuak daude».

Pandemia garaian, akademiak egokituta Bizi dugun pandemia egoe-rak, hainbat zailtasun ekarri ditu hezkuntzara ere. Hala ere, Hernaniko Kids&Us eta Morris Akademiak aurrera egin dute, «nahiz eta egoera erraza ez izan, ezin dugu hizkuntzak ikastea alde batera utzi».

Hori horrela, esan bezala, egoerara egokitu da Kids&Us Akademia izan ere, metodología pedagogikoa digitalizatu du, «honela, ikasleek ez dute haría

galduko, eta independenteki etxean daudela ere, klaseetan jarraitzeko aukera eskaintzen diegu».

Klase presentzialekin jarrai-tzen dute, «beharrezko segur-tasun neurri guztiak erabiliz noski. Klaseak desinfektatzen ditugu, ikasleen arteko distan-tzia segurua da, maskarilen erabilera beharrezkoa…».

Morrisen ere, segurtasun neurriakOsasun alarma dela eta, Mo-rrisen ere, segurtasun neurri ugari erabiltzen dituzte. Orde-nagailuak, panelekin daude ba-natuak, ikasleen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, kla-sea digitalizatzeko aukera ere eskaintzen dute, «ikasleren bat konfinatuz gero, klasea digital-ki jarrai dezake, eta mikrofono berezi batzuk ezarri ditugu, kla-seko giroan jarrai dezaten».

Gainontzeko neurri preben-tiboak ere hartu dira, hala nola, akademian gelak daude, mas-karilaren erabilera derrigorrez-koa da…

Morris Akademian, ordenagailuen ondoan panelak jarri dituzte, ikasleek segurtasuna bermatzeko.

KIds&Us akademian, beharrezko segurtasun neurriak hartzen dituzte.

Konfinamendua egonda ere, akademietako klaseak aurreraAtzerriko hizkuntza txikitatik ikasten hasteko aukera dago, Hernaniko akademietan.

Page 14: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

KIROLAK 14KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

HERNANI ERRUGBIA

Hernanik bihar jokatuko du 2020-2021 denboraldiko lehen partidua Landareko zelaian C.R. Ferrolen aurka. 12:00etan hasi-ko da, Ohorezko B Mailako nor-gehiagoka. Lehen jardunaldiko atzeratutako partidua da bihar-koa eta beste talde igo berri ba-ten aurka izango da.

Bi taldeek lehenengo parti-dua irabazi egin zuten, baina hernaniarrak dira faborito ar-giak bost puntu lortu eta lehe-nengo postura igotzeko sail-kapenean. Eusko Jaurlaritzak publikatutako azken protoko-loaren arabera partidu hau har-mailetan ikuslegorik gabe joka-tu beharko da.

Partiduak ikusteko sistema berria ezarri nahi da denboraldianCOVID-19 dela eta urte zaila izango da aurtengoa eta horren harira partiduak ikusteko izan-go diren neurrien berri eman du Hernani Errugbi klubak.

Eusko Jaurlaritzatik iritsi

den azken protokoloaren arabera zelaiaren aforoa %60an bete dai-teke eta gehienez ere 600 ikusle egon daitezke, guztiak eserita. Eta eserita eta COVID-19ak ezar-tzen dituen babes neurri guztiak betez gero 200 abonaturentzako lekua egon daitekeela aurrei-kusten dute klubean.

Instalazioetara abonatuak bakarrik sartuko dira oraingoz webgune bitartez lekua hartuzHori horrela, ezingo dute baz-kide guztiak sartu Landareko harmailara partiduak ikustera. Ondorioz, instalazioetara sar-tzeko eskubidea abonatuek soi-lik izango dute.

Horren aurrean, ondorengo sistema martxan jartzea erabaki dute: Partida bakoitzaren aurre-ko astean, HCREren webgunean esteka bat jarriko dute, eta oste-gunera arteko epea emango dute partidura joan nahi duten abo-natuek izena eman dezaten. Afo-roa baino eskaera gehiago egon badira, ostiralean eskaera guz-tien artean zozketa egingo da.

Elbarritasun edo ezintasu-

nen bat daukatenek Kantina aurreko gunea edukiko dute beraientzat gordeta, eta ez dute zozketan sartu beharko Landa-rera sartzeko. Beste inork ezingo du gune hau erabili, klubaren baimen zehatzik ez badu.

Sistema honekin froga egin-go dute aste honetan. Lehen

partidu honetatik ikasi eta, hu-rrengo jardunaldietarako, siste-man beharrezkoak izango diren aldaketak egingo dituzte, beti ere hobetze aldera.

Era berean jakinarazi nahi da urte atipiko honetan espon-sor eta instituzioetatik etortzen ziren laguntzak zeharo murriz-

tu zaizkiola klubari eta zaleen babesa beharko da, nahiz eta agian aurten Landarera sartze-ko aukera ez den izango. Egoera zail hauetan «zuen ulermena ezinbestekoa da, beti izan den bezala, gure jokalariei eta klu-bari babesa emanez eta era be-rean bultza eginez».

Hernanik bihar jokatuko du Landaren, C.R. Ferrolen aurka, ikuslerik gabe ateak itxitaLehenengo jardunaldiko partidu atzeratua 12:00etan hasiko da. Bi taldeek lehenengo partidua irabazi zuten eta hernaniarren aurreneko partidua izango da etxean otsailetik.

URUMEA ESKU PILOTA

Iker Salaberria goizuetarrak ur-tea bete du profesional bezala azaroan eta bart gauean aukera izan zuen lehenengo Buruz Bu-rukoa jokatzeko. Irungo Urantzu frontoian Jon Erasunen kontra aritu zen. Irabazlea finalerdie-tara pasako da.

Zortzi pilotarik, lau Baiko enpresakoak eta beste lau As-pekoak, parte hartuko dute. Bil-bon egindako zozketa eta gero final-laurdenetako partiduak ondorengoak izango dira: Axier Arteaga eta Javier Zabala, Jon Erasun eta Iker Salaberriaren, Aitor Arangureneta Aitor Elor-di, eta Beñat Urretabizkaia eta

Julen Egiguren. Lehenengo bi partiduak Irunen jokatu ziren atzo, gaur Aranguren eta Elordi neurtuko dira Bilbon eta bihar jokatuko dute Eibarren Urreta-bizkaia eta Egigurenek.

Lehen Mailako Buruz Bu-rukoan bezala, araudian alda-ketak egin dira, hala nola sei t'erdiko pasaren kokapena edo enpresa ezberdinetako pilota-rien arteko partidetan botile-roak egotea. Finala azaroaren 28an jokatuko da eta ez da atze-rapenik aurreikusten.

Aimar Olaizolak, 41 urteGoizuetak bi pilotari profesional ditu momentu honetan, aipatu-riko Iker Salaberria eta noski,

Aimar Olaizola. Aimarrek gaur bertan jokatuko du partidua Bilbon. Jaialdiko hirugarrena izango da eta bertan Olaizola eta Elizegi, Peña eta Salaverri-ren aurka ariko dira binakako lehian.

Goizuetako txapeldun haun-diak atzo bete zituen 41 urte. Duela 22 urte egin zuen debuta, 1998an, Lekunberrin, eta bizitza erdia baino gehiago bete ditu dagoeneko profesional bezala, emaitza ezin hobeekin.

Orain, binakako txapelketa-ren finalaren zain dago. Urruti-koetxearekin batera sailkaturik dago final haundirako, baina ez dago ez datarik, eta aurkaria ere oraindik jakiteko dago.

Ezkurdiak eta Martijak edo Agirrek eta Albisuk osatutako bi bikoteek dute aukera hori, baina kasua, oraingoz, epaiaren zain dago.

Salaberriak urtea bete du profesional bezala, Buruz Burukoa jokatuzAurrelari goizuetarrak bart gauean Jon Erasunen aurka egin zuen debuta promozio mailako txapelketan, Irungo Urantzu frontoian.

URUMEA KIROLAK

Hernaniko taldeak Iruñako Na-varmutilak-en aurka jokatu behar zuen gaur Euskal Ligan, boleibol partidua, baina bertan behera geratu da. Nafarrek ezin dute bere lurraldetik atera eta egoera horren ondorioz Euskal Ligako partidua ezin da jokatu. Beste une egokiago baten zain egon beharko dute bi taldeek partidua jokatu ahal izateko.

Talde hernaniarrak entre-natzen jarraitzen du, partiduak jokatzeko zailtasunak izan arren. Izan ere, azaroaren 6ko dekretuak baimena ematen dio

Euskal Ligako partiduetan parte hartzeko.

Izotz eta belar hockeyan, gaur hernaniarrek partiduakAnder Arrarasen Puigcerdá taldeak Madrilen jokatuko du gaur, Majadahondaren aurka izotz hockey Ligako laugarren partidua. Orain arte jokatuta-ko hiru patiduak irabazi dituz-te. Partidua, gaur, arratsaldeko 15:15etan hasiko da. Madrilda-rrak azken astean indartu egin dira Txuri Urdinetik bi jokalari fitxatu eta gero.

Belar hockeyan Maider Altu-na eta Julene Etxeberriaren Real Sociedad taldeak, Club Egararen aurka jokatuko dute, 13:00etan. Egara belar hockey-ko histori-koa da eta Terrasakoa da. Rea-lak aurreneko garaipena nahi du lortu, orain arte lau partidu berdindu ditu eta hiru partidu galdu ditu.

Beste partidu bat bertan behera, boleibolean Hernanik gaur jokatu behar zuen Navarmutilaken aurka, baina nafarrek ezin dute beraien lurraldetik atera.

Hernanik otsailean jokatu zuen azkenengo partidua Landaren.

Page 15: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

DENBORAPASAK15 KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

Garraiolaria mudantza eta Garbigunera edozein traste eramateko eskaintzen da. Deitu 667 721 443 (Xabino)

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

IRAGARKI MERKEAK

(eus

kalm

et)GAUR BIHARBerdintsu jarraituko du, eta haizean nabarituko dugu

aldaketa haundiena: hegoaldetik sartuko da, eta indarra hartuko du, bolada gogorrekin. Zerua garbi egongo da, eta giroa epel. Min.10º / Max.21º

Fronte bat iritsiko da, eta euri pixka bat ekarriko du. Laino batzuekin hasiko dugu eguna, eta estali egingo da zerua gero. Haizea hegoaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin. Min.13º / Max.21º

TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

TELEFONO ZENBAKIAK

EGURALDIA

FARMAZIAKEgunez: Etxebeste Elkano, 9 (Hernani) 943 552087 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

OSTALARIEN TXOKOAErrioguardan eramateko menua. GAUR: Barazki menestra + Pikillo piperrak, barazkiz beteak,

tomate saltsarekin + Sagar pudina. 10,5 €.Aroza taberna. Bila etortzeko edo etxera eramateko: ostegun eta ostiraletan afariak 19:00etatik

20:00etara eta larunbat eta igandeetan bazkariak eta afariak 12:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Janaria, edaria, tabakoa... etxera eramaten dugu. 943 82 93 76

Egoki taberna. Eramateko janaria: eguneko menua, bokatak, pintxoak, kafiak... enkarguz. Deitu: 666 608 293

Ariketa matematikoa

+ / = 4

+ + x

/ + 5 = 9

- / -

/ x = 2

= = =

4 1 8

Labirintoa

Sudokua

M

R

Q

Q

Q

R OQ

K

K

K

N

S

LN R MS Q

S

L

M

R

R

M

N

P

N S

L

L

K L M N O P Q R S

Sudokua

7

4 8

8 71 5

2

78

8

2

9

1

2

52

9

81

3

7

6

9

5

4

5

9

9

3 8

Segida matematikoak

6 , 3 , X , 0 , 1 , 3

2 , 2 , 4 , 8 , X , 1 9 2

2 , 5 , 7 , 1 0 , 1 2 , X , 1 7

1 , 6 , 4 , 9 , 7 , X , 1 0

2 , 8 , 4 , 1 6 , 8 , X , 1 6

Page 16: Euskarazko liburu artean lanean, Renon · 2020. 11. 13. · liburu artean lanean, Renon Renoko Unibertsitatean egiten du lan I aki Arrieta hernaniarrak, baina ezin gertuago sentitzen

7.295 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-11-14 Larunbata

URUMEA PANDEMIA URTEA

Bada oraindik gure artean, 1918 eta 1919ko gripearen pandemia bizitu zuenik; eta gehiago dira, XXgarren mendeko Mundu Ge-rrak eta Gerra Zibilak ezagutu dituztenak. Urteak edo garaiak markatzen dituzten gertakariak dira horiek, denbora luzez gogo-ratzen direnak. Baina herritar gehienok, orain arte, ez dugu ezagutu eta bizitu aurtengoa be-zalakorik; eta beharbada, ezta berriro biziko ere.

2020 urtea hankaz gora jarri du COVID-19aren pandemiak, martxotik urte bukaerara bitar-te; eta noiz arte luzatuko den ere ezin jakin oraindik. Baina ziur, urte luzetan, eta akaso bizitza osoan, gogoratuko dugu, erabat ezohikoa izan zen 2020 hura: etxetik atera ezinik egon ginene-koa, denak maskarillak jantzita ibili ginenekoa, egunerokoan ia beste gairik ez zenekoa, ekitaldi eta jarduera ia guztiak bertan behera geratu ziren garaia...

Kontatu zuen hitzetan, nolakoa izan den 2020 urteaPandemia honek urrundu egin gaitu kasu askotan, elka rren-gandik gertuago sentiarazi ere bai, beste zenbaitetan. Guztiok bizitu dugu urte berezia bezain arraroa, urte gogorra, zenbaiten bizimodua ere aldatu egin due-na. Eta beraz, guztiok daukagu zer kontatua, 2020 urteari bu ruz. Horregatik, zuen kontakizunak jaso nahi ditu Kronikak, horien bidez deskribatzeko eta aurpe-gia jartzeko aurtengo urteari. Nola bizitu duzue zuek, Urumea bai larako herritarrok, 2020a?

Zuen testu eta argazkiak jaso nahi ditugu, erakutsiz nolakoa izan den urtea zuentzat. Bidali [email protected] helbidera, posta elektronikoz; edo entrega-tu Kronikaren bulegoan (Larra-mendi 11, behea).

Jasotako testu guztiak argi-taratuko ditu Kronikak, pape-reko edizioan zein kronika.eus web orrian, urteari errematea jartzeko, abenduan zehar.

Zer behar dugu horretarako? Nahi duzuen luzerako testu bat, urtea nola bizitu duzuen kon-tatuz: orri osokoa izan daiteke (7.000 karaktere inguru), orri erdikoa (3.000 karaktere), edo nahi izanez gero, luzeagoa edo laburragoa ere bai! Testuarekin batera, argazki bat (edo gehiago!) ere jaso nahi ditugu, aurtengo momenturen bat islatuko due-na, kontakizunari laguntzeko. Eta noski, jarriozue izenburu bat ere, zuen urteari!

Herritar, familia, koadrila, auzo elkarte, talde, elkarte zein enpresak, kontalariBakardade momentuak bizi izan ditugu pandemiaren eraginez,

baina laguntzarik ere ez dugu falta izan, une gogorrenei aurre egiteko. Ondoan izan ditugu se-nideak eta lagunak, baina baita beste batzuk ere. Auzo batzue-tan, bizilagunek elkarrekin egin zioten aurre konfinamenduari, balkoietatik mota guztietako ekintzak antolatuz. Beste batzu-ek, pandemiaren garai lasaia-goetan, elkarte edo taldeetan bilatu dute pandemiaren egune-rokotik ihes egiteko aukera.

Horregatik, guztiak izan dai-tezke 2020aren kontalari. He-rritar batek bere urtea nolakoa izan den kontatu dezakeen be-zala, familia oso batek ere kon-tatu dezake, nolakoa izan den bere urtea. Edo koadrila batek, nola bizitu duen lagunak ezin elkartzearena, eta nolakoa izan den gero berriro elkartzea. Baita auzo elkarteek, taldeek eta el-karteek ere, zein zailtasun izan dituzten, zer suposatu duen ur-teroko ekintzak bertan behera utzi behar izateak, zein alterna-tiba bilatu dituzten... Edota en-presek eta langileek, ostalariek

edota merkatariek, zein zailta-sun izan dituzten pandemiak eragindako krisiarekin, nola bizitu duten barrutik... Badira, era berean, pandemiaren aurre-neko aste edo hilabeteak etxetik urrun bizi zituztenak, kanpoan ikasten edo lanean ari zirelako, oporretan harrapatu zituelako...

Pandemiak hamaika egoera ezberdin eragin ditu, eta horiek bildu nahi ditugu, zuen hitzetan eta ahalik eta aniztasun haun-dienarekin kontatzeko 2020 ur-

teak eman eta kendutakoa.Beraz, animatu zuen konta-

kizuna idaztera! Pandemia hasi zenetik, herritar eta talde asko-ren testigantzak jaso ditu Kro-nikak; baina zuena, beste guz-tiona, falta zaigu. Eta zuek ere badaukazue zer kontatua!

Idazteko erraztasuna edo zailtasuna, behintzat, ez dadila oztopo izan horretarako. Kroni-ka arduratuko da testuak zu-zentzeaz eta, hala behar izanez gero, baita itzultzeaz ere.

Eta zuek, Urumea bailarako herritarrok, nola bizitu duzue urte arraro bezain berezia?2020a bezalako urterik ez dugu ezagutu herritar gehienok, eta beharbada, ez dugu horrelakorik biziko berriro. Horregatik, zuen kontakizunak jaso nahi ditu Kronikak, pandemiak hankaz gora jarri duen urtea deskribatzeko, zuen hitzetan.

Momentu gogorrak bakarrik ez, alaiak ere bizi izan dituzte bailarako herritarrek, baita balkoitik balkoira ere.

Nahi duzuen luzerako testua bidali dezakezue, kontatuz nola bizitu duzuen urtea, argazki bat edo gehiagorekin. '[email protected]' postan jasoko ditugu.

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)