Nafarkario - Euskaltzaindia · turaren munduan et, a erakusketa frankotan hart izau dnu parte ,...

8
Nafarkario Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko ekainaren lOa / IV. urtea / 131. zenbakia Sefardiak Tuteran berriro ere 1512an iberiar penintsulan zeuden erre- suma guztiko juduek erbestera joan be- har izan zuten, garaiko kristauen intole- rantziak egotzita. Nafarroan bi hiritan bildu ziren judu talderik garrantzitsue- nak: Iruñean eta Tuteran. Orduan azien- dak eta ondasunak utzi behar izan zituz- ten, eta orain, ia bostehun urte geroago, familia horietako ondorengo bat bere jatorrira itzuli da, Tuterara. Egipton jaio- tako Haim Menir Sokkar juduak Tute- rako Sefardien Lagunen Elkartea osatu du, Tuteran jaioterria duten familia judu prestu askoren dirulaguntzari esker, eta Udalak San Julian kalean utzi dion etxean, sefardiei buruzko lehen museoa paratuko da urrirako. Dudarik gabe, ja- torri eta norberaren nortasunarekiko atxikimenduaren adibide paregabea. Tutera izan zen, Gasteiz, Baiona eta Iruñearekin batera, Euskal Herriko juduen gunerik garrantzitsuena. Bertan sortu ziren Benjamin Tuterakoa eta bere lanen pasarte bat agertzen dugun Abraham Ibn 'Ezra' kulturgizon ospetsuak. PELLO UZARRALDE Laberinto ñabarretan A ireak daramatzan urrin guztiak gordetzen ditu bi- riketan bidaiariak. Zerua, haizea eta hodeiak erloju eta itsa- sorratz bihurtu zaizkio. Ur xirripa askotan busti ditu aurpegia eta ilea, oihan bakoitzean etxe eta:laberinto berriak atzeman ditu. Hosto, abar eta enborrenilerresuman, galdurik ibiliagatik zoriontsu, animale iz- kutuen ibilerak jarraitu ditu. Ostatu hartu duen etxeetan bertakoen usadioak onetsi ditu, eskaini dio- tenari muzin egin gabe jan eta edan du. Bidaiaria mintzaira berrien doinuei adi egon da luzaro. Edo- zein karriketako edozein zokotan geratzen da, burua hotsez bete da- din, begiak jendearen joan-etorriak jaso ditzan. Ez da aski. Bidaiariari mapa fal- ta zaio, eta linea ikustezinak ahantzi ditu: DOUANE, ADUA- NA, FRONTIERE, FRONTERA. Atzera botatzen duen indar bat na- baritu du. Eta gauak ezer ez den linea horri begira harrapatu du bi- daiariiu Loa kontsolagarri izanen zaiolakoan erretiratu da. Horrelakoak ekar ditzake ma- parik gabe abiatze'ak. Mapa eta gi- da ez baitira beti sinonimoak. Ma- pa ñabarrenak mahai baten gainean zabaldu eta esku batez zapaltzeko erabiltzen dira, «honaino heldu gara» edo «hau guztia gurea da» esateko. Loak hartu eta gero ere, linea ikustezinaren itzalak zeharkatu du bidaiariaren gogoa, eta eldarnioak inarrosi du gau guztian. Argitu ostean egin du kanpora. Linea ondoko karriketan topatu di- tuenen begiek gauza bera diote. Bidaiaria pasatzen ikusi eta 'ba- doa' pentsatzen dute batzuk, 'hel- du da' besteek. Irudipen bera fi- nean. Linearen ertzean zutik, bidaia- riak berehala ikusi ahal izan du, alde bateko eta besteko polizia etxoletako ispiluei begiratuta, irudi berbera itzultzen dutela. Une ho- rretan nahasita, ia galduta sentitzen da, etxera bueltatzeko aiherrik.

Transcript of Nafarkario - Euskaltzaindia · turaren munduan et, a erakusketa frankotan hart izau dnu parte ,...

Nafarkario Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko ekainaren lOa / IV. urtea / 131. zenbakia

Sefardiak Tuteran

berriro ere

1512an iberiar penintsulan zeuden erre-suma guztiko juduek erbestera joan be-har izan zuten, garaiko kristauen intole-rantziak egotzita. Nafarroan bi hiritan bildu ziren judu talderik garrantzitsue-nak: Iruñean eta Tuteran. Orduan azien-dak eta ondasunak utzi behar izan zituz-ten, eta orain, ia bostehun urte geroago, familia horietako ondorengo bat bere jatorrira itzuli da, Tuterara. Egipton jaio-tako Haim Menir Sokkar juduak Tute-rako Sefardien Lagunen Elkartea osatu du, Tuteran jaioterria duten familia judu prestu askoren dirulaguntzari esker, eta Udalak San Julian kalean utzi dion etxean, sefardiei buruzko lehen museoa paratuko da urrirako. Dudarik gabe, ja-torri eta norberaren nortasunarekiko atxikimenduaren adibide paregabea.

Tutera izan zen, Gasteiz, Baiona eta Iruñearekin batera, Euskal Herriko

juduen gunerik garrantzitsuena. Bertan

sortu ziren Benjamin Tuterakoa eta bere lanen

pasarte bat agertzen dugun Abraham Ibn 'Ezra'

kulturgizon ospetsuak.

PELLO UZARRALDE

Laberinto ñabarretan

Aireak daramatzan urrin

guzt iak gordetzen ditu bi-

r iketan bidaiariak. Zerua ,

haizea eta hode iak er loju eta itsa-

sorratz bihurtu zaizkio. Ur xirripa

askotan busti ditu aurpegia eta ilea,

o ihan bakoi tzean e txe eta:laberinto

berr iak a tzeman ditu. Hosto, abar

eta enborrenilerresuman, galdurik

ibil iagatik zoriontsu, animale iz-

kutuen ibilerak jarrai tu ditu. Ostatu

hartu duen etxeetan ber takoen

usadioak onetsi ditu, eskaini dio-

tenari muz in egin gabe jan eta edan

du. Bidaiar ia mintzai ra berrien

doinuei adi egon da luzaro. Edo-

zein karr iketako edozein zokotan

geratzen da, burua hotsez bete da-

din, begiak j endearen joan-etorr iak

j a so ditzan.

Ez da aski. Bidaiariari m a p a fal-

ta zaio, eta l inea ikustezinak

ahantzi ditu: D O U A N E , A D U A -

N A , F R O N T I E R E , F R O N T E R A .

Atzera botatzen duen indar bat na-

baritu du. Eta gauak ezer ez den

l inea horri begira harrapatu du bi-

daiari iu L o a kontsolagarr i izanen

zaiolakoan erretiratu da.

Horre lakoak ekar di tzake ma-

parik gabe abiatze'ak. M a p a eta gi-

da ez bait ira beti s inonimoak. Ma-

pa ñabarrenak maha i baten gainean

zabaldu eta esku batez zapal tzeko

erabil tzen dira, «hona ino heldu

gara» edo «hau guztia gurea da»

esateko.

Loak hartu eta gero ere, l inea

ikustezinaren itzalak zeharkatu du

bidaiariaren gogoa, eta eldarnioak

inarrosi du gau guztian.

Argitu ostean egin du kanpora .

Linea ondoko karriketan topatu di-

tuenen begiek gauza bera diote.

Bidaiar ia pasatzen ikusi eta 'ba-

doa ' pentsatzen dute batzuk, 'he l -

du d a ' besteek. Irudipen bera f i-

nean.

Linearen er tzean zutik, bidaia-

riak berehala ikusi ahal izan du,

alde ba teko eta bes teko polizia

e txole tako ispiluei begiratuta, irudi

berbera i tzultzen dutela. U n e ho-

rretan nahasi ta , ia galduta senti tzen

da, e txera buel ta tzeko aiherrik.

GUREAUKERAK

MUSIKA Nahizer Bizkor eta Eztanda musika taldeen kontzertua iza-nen da gaur ostirala, ekainak 10, Iruñeko Manuel Iribarren esko-letan. Ermitagaina auzoko Kul-tur Asteko ekitaldiak amaitzeko a n t o l a t u a , a r r a t s a l d e k o 20.00etan hasiko da.

'Los Rockanrolaris' eta 'Los Dinosaurios' taldeek kontzertua eskainiko dute bihar larunbata, hilak 11, Lesakako pilotalekuan. Ber tako gazteak an to la tu ta , gaueko 22.00etan hasiko da.

ANTZERKIA Los Galindos antzerki taldeak 'Las fabulas del circo de Tudela' izenburuko antzezlana aurkeztu-ko du asteburu honetan Eskirotz eta Otsagi herrietan. Udaberriko Bira programazioaren barruan antolatua, bihar arratsaldeko 17.00etan Otsagiko Blankoa plazan ariko dira, eta etzi, igan-dean, Eskirotz aldera joko dute, bere lana eguerdiko 13.00etan plaza berrian taularatzeko.

MENDIIRTEERA Baztango Martxa ospatuko da igande honetan, ekainak 12, Baztango Mendigoizaleak elkar-teak antolatuta. Elizondo-Eli-zondo ibilbidean parte hartu nahi dutenek arau batzuk bete behar dituzte eta beste zerbait kontuan izan: 500 pezeta ordaindu behar dira, 12 urte baino gehiago men-digoizaleek joan beharko dute, irteera izena ematearen ordena-ren arabera eginen da, txartela kontrol postuan erakutsi behar da, lehen taldea goizeko seietan abiatuko da.

BESTELAKOAK Kartel lehiaketa antolatu du Berako udalak herriko jaien pro-gramaren irudia aukeratzeko. Argazkia edo kartela izan daite-ke eta edozeinek aurkez dezake bere proposamena. Gaia Bera he-rria izango da eta irudiek kolore-tan behar dute izan. Bakoitzak nahi dituen katel guztiak eraman ditzake, ekainaren 30a baino le-hen, udal bulegotan, norberaren datu guztiak jarriz. Aukeratutako lanak 15.000 pezetarekin saritu-ko dira eta 10.000 pezetako beste sari bat ere iragarri dute.

Autodefentsa ikastaroa anto-latu du emakumeentzat Andrea zerbitzuak, udako jaien aurrean emakume guztiak prest egon dai-tezen. Ekainaren azken astean izanen da, 27an hasi eta uztaila-ren lean bukatu. Izena emateko 22 77 14 telefonora deitu.

P i / \ r / \ I < K R O M I K A ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo

JON ALONSO

Lohikeriak Susmoak, denok geni-

' tuen . Aspaldi, gainera: 'Lapur txikiak kastigatzeko, n o n a h i b a d a g o k a r t z e l a , handiak hor ikusten ditut, p a s e o a n d a b i l t z a l a ' . ' L e s Mecaniciens ' taldeak kanta-tzen du, baina, oker ez bana-go, Txirritarena da. Ordutik hona, gauzak ez dira gehiegi aldatu, antza. Egun ikuski-

zun gehiago, antzerkia, hori bai; inork proposatu beharko lieke politikoei hurbilagotik e g o k i t u z a i g u n p a r t e a — i k e r k e t a b a t z o r d e a r e n a , a l eg i a—, inoiz e r rep ika tu behar izanez gero, Gayarre antzokian egiteko. Eta, pro-posatzen hasi ezkero, ondo-

ren gidoia —gidoi klasikoa, inprobisaziorako toki gutxi uzten duena— argitaratzeko; p a r e n t e s i z b e t e r i k o ho r i , egiazkoa, antzezleek erabil-tzenduena: sarrera, eztul, 'ad l ibi tum', jazkeraren zein 'at-trezzo-ren' gorabeherak eta paratu beharreko aurpegien berri ematen duena.

Gizartea, ordea, lapur txi-

kiei beha jartzearekin, edo ustelkeria betikoa delako le-lo in te resa tua e sa tea rek in konforme gelditzen da; da-torren igandeko hauteskun-deetan, inkesten arabera, zer espero den ikustea nahikoa: urte luzeetan ebasle fama ongi merezia bildu dutenak,

txape ldun , eta azken lohi haue tan izterrak e lkar tzen diren tokiraino lokatzez be-terik ateratakoak, txapeldu-norde. Eta horrek ez du esan nahi pol i t ikar i h o n e s t o r i k edo hiritar zintzorik ez da-

, goenik. Baina gizartea oihtu da diruaren interesak kudea-tzen dituen klase politiko er-dipurdiko batekin, erabaki

du lapurrez inguraturik bi-zitzea ez dela gertatzen ahal zaion gauzarik larrie-na, eta honez gero politikari honesto batek boterea es-k u r a l e z a k e e l a p e n t s a t z e hu t sakdardar batean jar tzen du. Eta hori bai dela etsiga-rria.

ASTEKO PERTSONAIAK

Juan CruzAlli Gobernuko Lehendakaria

Itoizko urtegiko defentsa sutsua egin du aste honetan Juan Cruz Alli Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, «ezinbestekoa da herrial-

deko garapen ekonomikoa eta industriala bermatzeko». UAGN sindi-katuak egindako urtegiaren aldeko manifestua sinatu zuen Allik as-teartean, beste Instituzio, talde, elkarte, udaletxe eta sindikatu batzuen ordezkariek egin zuten bezala. Iragarria zuten urtegiaren aldeko ofen-sia hasiko zutela, manifestazio eta guzti egiteko asmoa zegoen, eta hasi da. Hori bai, manifestazioa prestatzeko denborarik ez dute izan, hau-teskundeak gainean baitaude, baina manifestua atera eta sinadurak biltzen hasiak dira. Lehendakaria propio joan da Brusselara, Gober-nuak egindako txostena aurkeztu eta proiektuaren defentsa e'giteko.

Inaxio Errandonea Pilotaria

Inaxio Errandonea Berako pilotaria Fernando Arretxekin batera ariko da Esku Banakako Txapelketaren finalean, gutxik horrela uste

bazuten ere, Galarzaren kontra erraz irabazi baitzuen. Ez da txapelketa osoan faborito izan, eta finalean ere ez da faborito moduan aterako, baina auskalo. Uztailaren 3an jokatuko da, Arretxek atzerapena eskatu baitzuen eskutan zuen mina sendatu ahal izateko. Aurtengo txapelketa oso arraroa izanda hasieratik, Retegi, Tolosa eta Eugi erretiratu ziren, Arretxek Galarzari irabazi zion eta honek Errandorenearen kontra ere galdu zuen. Luzaide eta Bera aurrez aurre, indarrez eta gogoz aterako dira biak, orain arte erakutsi baitute forma onean dabiltzala. Hobe-renak irabaz dezala.

AHAZTU GABE!

EKITALDIAK 1 , Iruñeko Gazte Asanbladak

(IGA) antolatuta, eki taldi ugari izanen dira asteburu ho-netan Euskal Jai pilotaleku zaharrean dagoen gaztetxean. Hi labe te da ramate ber tan IGAko gazteak, eta garbiketa lan handia egin ostean eki-taldiak antolatzeari ekin dio-te. Gaur eguerdian enkartela-tze-kontzentrazioa eginen du-te udaletxe plazan, udal bil-kura baitago, eta bertan Eus-kal Jai eta inguruko lokaletan egin nahi dituzten etxebizi-tzen programa onartuko baita. Arratsa ldean, 18.30ak eta 20.30ak bitartean, Eguzki Ba-naketak antolatua materialen banaketa izanen da, gaztetxe-an bertan. Ondoren, ostirale-roko asanblea. Bihar, bestal-de, Auzolan Eguna da, gazte-txea ez baita bakarrik eraiki-

.tzen. Hamaiketan lanen bana-keta egin eta bakoitzak ahal duen guztia lagundu ostean bazkaria dago 15.00etan.

j e n e r o x u m e k o a k

Klaus Kinski Aranoko neskari telurikuki (eta III)

Eta orain Judizio Gene-rala gertatuko balitz, eta Jaungoikoak egunka-rietako zuzendariei gal-d e t u k o ba l ie z e n b a t poesia argitaratzen du-ten, gehienak ixilduko lirateke. Poesia irakur-tzen ez duzun horrek ja-kin ezazu egun hori ge r tu -ge r tu dagoe l a . EUSKALDUNON EGUN-

KARiAn bederen maitale telurikoek beti dute be-raien txokoa, laztana.

ELIAS SARASA - ERRO

A D I ! oooo<x>booo6oooooo

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetai lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

A s t e a n zeha r 1 3 . 3 0 e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar , 12 .20e ta t ik 12.35etara 'Gauza guzt ien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

HERRIZ BERRI

IttxaMF

Altxata gasna lehiaketa ETXALAR

Gasna Feria izanen da Altxa-ta Elkarteak asteburu honetara-ko antolatu dituen Udaberriko Kultur Egunen ekitaldirik azpi-marragarr iena. Igandean, ho-rrela, 10.30etan III. Altxata Gas-na Lehiaketa zabalduko da, al-derdiko gasnagi leen partaide-tzarekin, eta l l e t a n Gasna Feria izanen da, inguruko produktuen salmenta eta erakusketarekin . Egun berean, bertso saioa, sari banake ta — 1 3 . 3 0 e t a n — bak-zkaria, gasna sarituen enkantea — 15.00etan— eta dan tza ld ia izanen dira, azken hau Kaxiano akordeolari famatuak girotuta. Egun, Baztan, Malerreka, Bor-tziriak eta Leitzaldean badira 500 artzain baino gehiago, eta 70.000 kilo gasna saltzen da ur-tean.

Bihar , l a runbata , h i t za ld ia eta d i apos i t i bak i zanen d i ra arratsaldeko zortzietatik aitzi-nera, 'Nekazar i tza ekologikoa gaiaren inguruan. Halaber, hel-du den igandean, hilak 19, Hau-rren Eguna antolatu dute Altxa-takoek, 'ortzegun gizeneko an-tzerk ia ' , musika , eskulan eta erakusketarekin. Inguruko gasnak dastatzeko aukera izanen da.

Iruñea

Zaldikoko txapeldunak Joan den larunbatean Zaldiko Maldiko, Donostiako Arrano eta Gasteizko Bagare elkarteek antolatu-tako mus, partxis eta xake txapelketetako finalak jokatu ziren Iruñean. Musean arabarrak nagusitu ziren eta partxis eta xakean gipuzkoarrak. Nafarrak bigarrenak denetan. Argazkian txapeldunak, sariak jaso

aurretik.

Tafalla

Uharteko Tailerraren pintura eta eskultura

erakusketa

TAFALLA

Patxi Buldain pintoreak zu-zentzen duen Uharteko Pintura eta Eskultura Taillerreko ikas-leek osatutako erakusketa ikus-gai dago Kultur Etxean, hilaren 15a arte. Patxi Buldain bera, Jose Urdin, Natxo Barberena, Koldo Agarraberes, Arturo Navaz, Pa-blo Juarros, Oskar Patemain eta Carlos Serventen lanak daude, ikusga i , T a f a l l a ba ino l ehen Zangoza eta Burlata bisitatu di-tuen erakusketa honetan. Ondo-ren D o n a p a l e u , L e k u n b e r r i , Irurtzun, Zizur Nagusia, Lodosa, Elizondo eta Tuteran izango da.

Patxi Buldain (Iruñea, 1927) ezaguna da oso Nafarroako pin-turaren munduan, eta erakusketa frankotan hartu izan du parte, 1959an Par i sko L ' a r t s L ib re erakustokian bere lehen lana pa-ratu zuenetik. Arco Madrilgo ar-te azokan egon zen 1984an, eta Nafarroak Expo '92n erakusketa erraldoian paratu zuen pabilioian ere parte hartu zuen bere lanekin. Bitartean, Uharteko tailerra osa-tu zuen, aipatu artista guztien lanak bildu eta ontzeko baliaga-rria izan dena.

Nafarroari poemairekia

L E / BAIONA

Maiatz elkarteak Baionako Bil Txokon antolatu 'IX. Solasal-dien' karietara, bart Manex Er-dozainzi-Etxart zenaren poema bilduma argitaragabe bat aur-keztu zen, 'Nafarroar i poema irekia' izenekoa. 'Bizitza Pilpi-rak' liburuaren zati bat osatzen du.

Hamabi poemak osatzen dute Nafarroari eskaini obra. Lehen-d a b i z i k o a n « h i s t o r i a l u z e a n itzulika eta zeiharka» ibili herria aipatzen du, «ume hezgaitzez» osatua. «Erresistentzia herri bat eraiki dugu» esaldiarekin buru-ratzen du. Nafarroa eta Euskal Her r i a i den t i f i ka t zen d i tuen p o e m a sai lean gogoe ta ugar i dauzka. Bertan ere bere pentsa-kera sakona posiari buruz plaza-ratzen du, herriari mintzo nahia-rekin: «hitz hauk nahi ditut ira-kur eta konpreni erretxak, nere Herr'i langi learen tripatik eta odoletik ateraiak direlakotz».

«Bizi nahi duen herri bat da-torkigu! Gure herria!» dio azken hitzetan. 1977.eko udazkenean osatu p o e m a b i ldumak duela hamar urte hil idazle handiaren pentsakera sakona dakar, bere dimentsio handienarekin.

NmrreMo iturritik

Juan Kruz Lakasta

Izan garelako izanen dira

Hiritarra naiz eta harro nago. Behin eta berriz errepikatu dut hori hemen, eta behin eta berriz esan dut nahiago dudala Flan Txino el Mandar in hautsekin egindako flana baserriko arrau-tzaz egina baino, hiria herria baino, alegia. Urtero bezala, or-dea, hiriburua utzi eta Nafa-rroako geografian barna ibilbi-de mistiko samarra egiteko or-dua heldu zait, Donejakue bide berezia. Bai, hiria utziko dut as-teburuero, eta Nafar roa osoko herriak bisitatzera joanen naiz; izan ere, joan den astean Arro-sadian, udako jaietako bide luze eta zaila hasi genuen gazte eta ez horren gazte nafarrok. 'Na-varra en f iestas ' hasi da, Zapa-teria kaleko egunkari atzera-koiak esanen lukeen bezala.

'Navarra en f ies tas ' , barraka polit ikoak, eta patxaran beroa, eta izotzik ez, eta Konga eta Taberna Hermanosekin eginiko; kal imotxoa, eta Gin Fullekin egindako ginkasa eta... eta pa-zientzia, Job santuak adinako pazientzia beharko dugu barra-r e n a u r r e a n g u r e t x a n d a r e n zain, zerbitzariak guri kasurik egiten ez digunean, eta alboko memelo ailegatu berriari zerbi-tzatzen dionean.

Eta koipea. Makina bat, ha-maika dozen^ka, ehundaka, mi-laka ogitartekO koipetsu janen d i tugu uda amai tu b i ta r tean . Gora txistorra, gora odolkia, gora xingarra, gora txerrikia oro har! Gora, baina hori bai, mos-taza eta keptxup askorekin. Ur-daiak ongi presta daitezela, bi-dea gogorra izanen baita. As-t e b u r u h o n e t a n E txau r i , hu-rrengoan Donibane, gero Bara-ñain eta aurretik Arrotxapea, eta berehala Sanferminak eta gero... sopas en kaldero.

Gogorra izanen da, hori argi dago, batzuk bidean geratuko d i ra , A g o i z k o t x o s n a b a t e n atzean, Zizurko zelai batean, L i za r r ako p l a z a k o e szena to -kiaren .azpian edota batek daki non. Lasai, zutik geratzen ga-renok — n i bidean ez geratzea espero du t— aurre- ra segituko dugu eta. Izan zirelako gara, izan garelako izanen dira.

L arunbatero biltzen dira, batzuk goizean, besteak arratsaldean. Politi-kari buruz mintzatzen dira goizekoak, kultura eta gizarteko gaiei bu-ruz arratsaldekoak. Bi taldeak Tuterakoak dira. Nafarroan gelditzen

diren azken tertuliak. Politikazaleek hainbat gaitan desadostaunak dituzte, eta kulturazaleek ia denetan. Soilik historia eta iraganari dioten atxikimen-duan aurki daiteke beren aniztasunaren lokarria.

TertuBak: solasaldirako aitzakia

ALBERTO BARANDIARAN / TUTERA

Betidanik uztartu dira bertan kulturak, aniztasun handiko to-paleku izan baitira Erribera eta bereziki Tutera. Eztabaidak eta solasaldiak, beraz, ezagutuak behar dituzte izan, baina gehie-netan ez dira oso era onean buka-tu. Mairuak, juduak eta kristauak b i ldu z i ren g a r a i a n — E r d i Aroan— inoizko garapen kultu-ral eta ekonomiko handiena izan zuen Tuterak eta Erribera osoak, baina inguruko alderdi guztietan bezala, arras moztu zen elkarbi-zitza, kristauen intolerantziak puntu gorena lortu zuenean.

Orain antzeko trantzean dabil-tza bertan, heklutako magrebia-rrek arazo larri askoak sortu bai-tituzte, Tuteran bereziki. Horre-gatik, harridura sortzen du Na-farroan gelditzen diren azken tertuliek prezeski Erriberako hi-riburuan irauteak. Toki orotan desagertu direnean, Delta hote-lean eutsi diote —edo sortu du-te?— kaleko arazoei buruz ezta-baidatzeko ohiturari. Gizalegez, patxada ederrean, mahai baten inguruan bildurik, eta arazo as-kori irtenbidea aurkitzeko as-moz. Tuterako tertuliak dira.

Bi dira, bata 'politikoa' eta bestea 'kulturala'. Halaxe esaten diete bertan, eta halaxe izenda-tzen dituzte partaideek ere. Fa-matuena Matias Escribano ka-zetari ezagunak duela bost bat urte sortu zuena da. Tutera eta Erriberako aurpegi ezagunenak biltzen dira, horrela, aste guztie-tan, Erribera, Nafarroa eta Es-painiako gaiak tratatzeko. Ohiz-koen zerrendan eurodiputatuak —Luis Campoy—, diputatuak —Jose Antonio Gaiarre—, al-kateak, zinegotziak, enpresariak, abokatuak, arkitektoak eta medi-ku ezagunak azaltzen dira, eta tarteka ere sona handiko gonbi-datuak izaten dituzte. Baina ez euren betiko marmarra errepi-ka tzeko , j endea ren ga ldere i erantzuteko baizik. «Guk mar-katzen diegu neurria», dio Escri-banok, «eta galdera andanari

erantzun behar izaten diote. Hala eta guztiz ere, «gonbidatutako bakar batek ere ez digu muzin egin».

NAFARROAKO Lortu ere, era-POLITIKARI gina lortu baitu

«GEHIENAK» TERTULIAK B E R .

tatik igaro dira Nafarroako poli-tikari gehienak «Juan Cruz Alli-rekin hasita eta Iñaki Cabasese-kin bukatu arte» —hor amaitzen da, nonbait , talde pol i t ikoen eremua Deltako tertuliakoenda-ko—, «kontseilari guztiak ahaz-tu gabe». Eskuindar fama izanik ere, partaidetza nahiko orekatua dagoela dio Escribanok eta, adi-bide gisa, «Euskadirekin inte-grazioa nahi dutenak ere» badi-rela dio. «Hil honetan etorriko da Carlos Garaikoetxea, eta harre-manetan ari gara Xabier Arzalluz etor dadin. Izan ere, hemen mai-tekiro tratatzen ditugu eta Euskal Herriko gaiak». Solaskide one-nak: All i , F e r n a n d o M u j i k a 'Diario de Noticias-eko' zuzen-daria eta Lapazaran kontseilaria izan omen dira, eta tentsio han-dikoak Sanz eta Alliren arteko gora-beherei buruzko egunak.

Talde bat definitzeko adosta-sunei erreparatu behar omen zaie, eta hau ere ez da salbuespe-na. Autobidea, Itoizko urtegia, Euskararen Legea eta Bardeak

izan dira gai eztabaidatuenak, baina adostasunak, esangura-tsuak oso. «Itoizko urtegiaren inguruan ez dago dudarik», azpi-marratu du Escribanok: «Denok ados gaude, Erriberarako fun-tsezkoa delako. Hor dugu etorki-zuna». Hala ere, ez da berdin mintzo tertuliaren bultzatzaile eta aurpegi ezagunena Erribera-ko jendearen prestakuntzari bu-ruz. «Alderdi honetako garapen ekonomikoa ezin da parekatu garapen kulturalarekin, eta ho-rregatik tertulia. Hemen dago unibertsitatetik ateratako jende gaztea, hitz egiteko gogoarekin, eta ikusirik komunikabideek ez dutela aukera hori eskaintzen, honen alde egin dute».

KULTURALA, Ku l tu ra ren ANIZTASUNAREN i n g u r u k o

: L E K U K 0 eta Tutera-ko gaiak bultzatzea da, hain zu-

i dira, bata 'poli-tikoa' eta bestea 'kulturala'. Halaxe esaten diete bertan, eta halaxe izenda-tzen dituzte partai-deek ere.

zen ere, bigarren tertuliaren hel-burua. Aurrekoarekin harreman bakarra izena da. Merindad de Tudela Ikerketa Zentroaren in-guruan sortuta duela bost urte, politikaz soilik «beste gairik ez dagoenean» mintzatzen dira. Hemen ere bada elkarrekiko lo-tura: Tutera, iragana eta histo-riari atxikimendua, baina badi-tuzte gustuko gaur egungo arazo sozialak ere. Eta horri buruz so-lasteko eskatzen diegunean, Tu-terako Las Mejanas alderdiko etxetxo batean, eguzki galdan, bazkari eder baten ondotik, ez diote muzin egiten. «Ez da egia Erriberak maila kultural eskasa-goa duela», diote, «hori beti esa-ten baita hiritik herriei buruz. Egia da unibertsitateak Iruñean eta Zaragozan daudela, eta he-men tituluak dituen jende gu-txiago dagoela, baina bada hirian ez dago beste har reman bat , prestuasun bat. Gainera, hemen, kultura mundu guzt iarengana heltzen da, eta jendeak kultur-egarria du».

Jose Luis Majuelo Merindad de Tudela taldeko buruetakoak, Julio Mazo liburu-saltzaile eza-gunak eta Milagros Rubio Ba-tzarreko zinegotziak osa tzen dute, besteak beste, taldea: aniz-tasunaren lekukoak denak. Ha-ien esanetan, taldeak ez du hel-

buru finkorik: «Gure asmoa ez da helmuga edo lorpen batzuk eskuratzea, beste talde kultural batzuk laguntzea baizik. Azken finean, lagun talde bat gara, gaur egungo arazoei buruz eztabaida-tzea gustuko duena».

Haien ustetan, etorkin magre-b i a r r a k d i ra T u t e r a k o g a u r egungo arazorik handiena, eta edozein unetan eztanda egin de-zake. «Gu gara nahasketaren al-dekoak, baina elkarrekiko begi-runea ahaztu gabe. Hori galdu egin da txabolekin izandako erasoetan, eta gaur egun oso ara-zo handia da Tuteran». Taldea-ren barruan, ordea, bada desa-dostasunik gai honen inguruan. Batzuek erabateko nagusitasuna ematen diote; beste batzuek, al-diz, ekonomiar i e r repara tzen diote batez ere. «Etorkizuna oso beltza da, Iruñea 50eko abiadu-ran baldin badoa, Tutera lOe-koan doalako. Gainera, jende gazteari ilusioa falta zaio, eta animoa ez da sobera ikusten». Iruñeko zentraltasun nahiari bu-ruz ere garratz mintzo dira. «Na-farroa osoa biltzen ari da Iruñea inguruan, eta Zaragozarekin ger-tatu den bezala gertatzen ari da. Aldea da ikusi ditugula ondorio latzak Aragoin, eta Nafarroan badugula irtenbideak martxan jartzeko abagunea».

Ebroko arda tzean ez dute itxaropen handirik, «urteetako gezurra delako», eta garbi dau-kate non den beren iparrorratza, norantz begiratzen duten. «Erri-berak badu Aragoi , Er r ioxa , Gaztelua eta Nafarroako eragina, eta ez dugu zergatik erabat nafa-rrak izan behar, eragina askoz ere anitzagoa izanik. Nortasun be-rezkoa dugu». Tuterako iritziak dira, Euskal Herriko alderdi ba-tenak. Akaso euskaldunondako gure herriko alderdirik ezezagu-nena, muga psikologikoa handia da eta. «Guk askotan gainditu ditugu mugak», esan digu Matias Escribanok, «orain zuek egin behar duzue muga psikologiko hori gainditzeko ahalegina».

mintzoak

Arraza zarra 1.— Palindromoak Palindromo erraten zaie ez-

kerretik eskuinera bezalaxe es-kuinetik ezkerrera irakurtzen diren hitz erraldiei. Errate ba-terako, idazki honen izenburua, edota: 'A, baroi, zure igoraka-dak irin nirika dakar; ogi eru-ziora, ba ' .

Sotades greziarrak asmatu omen zituen K.a. Ill .mendean, eta garai hartatik hona behin baino gehiagotan izan dira ez-tabaidagai. Izan ere, arazo franko sortzen dituzte, bai haien adiera zehatza erabakitzeko orduan, bai hizkuntza batetik bertzera itzultzerakoan.

Bigarren afera honi dago-kionean, irtenbidea erraldi pa-ralelo batean bilatu ohi da, ga-rrantzitsuena palindromoaren forma simetriko eta itxia gor-detzea delakoan. Adibidez, 'raza y azar ' , edota 'Ana lleva nenes al abad, al reconocerla dabala Senen avellana'.

Eta euskaratik erderara be-zala, erderatik euskara ere: 'somos o no somos' nolabait euskaratzekotan, antolatu be-harko genuke holakoren bat: 'abre badira, ala ari da berba?' .

Ikusten den bezala, pali-mondroaren fondoa bigarren maila batean geratzen da, eta arazoak areagotzen dira erran-nahi itxi bat egokitzerakoan. Palindromoa borobilago eta zailago bat egiten. Gauzak hola, zertarako horren fin iruntzen ahalegintzea? Merezi al du ho-rrenbertze zaintzea erran beha-rrekoa? Palindromoak holaxe dio: 'aztiak ari badira, ari dab i -rakai tza ' .

2.— Lovecraft Gauza bertsua gertatzen da

ametsekin. Nahiz eta gizakia-ren sormenaren lan emankorren eta perfektuena izan, gutxitan bilakatzen da artelan, nekez ai-legatzen da ametsa beregana-tzera eta bertzeenganatzera.

Artearen bi baldintza horiek betetzea lortu duen idazle gu-txietariko bat H.P; Lovecraft omen da. Berari buruz idatzi dute gizateriaren terrore zaha-rrenak berpiztu zituela, eta «be-re garaiko beldurrak baino etor-kizunekoak adierazi zituen». Howard Philip Lovecraft 1890ean jaio zen, Ingelaterra Berria estatu iparamerikarreko Providence herrian. Agudo gal-du zuen gurasoen euskarria. 1893an aita estafa akusazio-pean gartzelan sartu zen eta bi urte geroago 2endu. Orduan amak seme bakarrarengana zu-zendu omen zuen bere neuras-tenia, 1921ean ero hil zen arte. Baina sikoanalisiak anagramak deszifratzen ditu, dream madre. Ez palindromoak, ama zian anai zama.

Hogeitamar urteak bete ar-

tean Lovecraftek ez zuen etxe-tik kanpo gaurik egin. Egunak aitonaren liburutegian ematen zituen eta sei urtekin paganis-mo klasikoaren kondairekin arras zaletu zen; Pan jainkoa, Apolo, Artemisa... Artean amesgaizto izugarriak izaten zituen, oso errealak eta hari garbi garbikoak. Ametsengatik eta ametsetarako bizi omen zen, isolamendu pertsonal eta izpiri-tualean, bertzeak ez bezalakoa zelako sentimendua bere baitan nagusiturik —irakurri THE OUTSIDER ipuina—. 1937 urtean hil zen Providencen.

Interesgarria iruditu zait Lo-vecraften bizitza eta nortasu-nari buruzko zirriborro bakan hauek ematea, zeren eta 1927ko

urriaren 31an oso amesgaizto berezi bat jasan baitzuen. Pro-videncen zen berriro, bi urtez ezkonduta bizi eta gero. In-somnioak jota, ohitua zen gauez New York zaharreko auzo ilu-nak ibiltzera, baina Providen-ceko gauan loak hartu zuen, nonbait, eta ametsak Nafarroa-ra ekarri. Beraz, Hemingway (Bide Hesitua) eta Dos Passos idazle famatuak 30 urte geroa-go hainbat gau-pasa egin zute-nerako, Lovecraft oraindik eze-zagunak dastatuak bide zituen Nafarroako gau beldurgarriak.

Bi egun geroago, gutun bitxi baten bidez, Lovecraftek eman zion lagun bati amesgaizto ha-ren berri, erranez «seguru nago noizbait paperatuko dudala» —hain izan zitzaion izugarri—. Tamalez, segurtasun ustela gertatu zen, eta gutunean landu gabe kontatutakoa bertzerik ez dugu. 'The Very Old Folk' , Al-berto Santos Castillok gaztela-niara itzulita, 'La Noche del Oceano y otros escritos inedi-tos' bilduman aurkitu daiteke.

3.—The Very OldFolk

Erran bezala, umetatik Lo-vecraftek liburuetan bilatu zi-tuen ihesbidea eta aurrerabidea, 'libruak —zu ez— zeuzka ur-bil ' : mitolojia, astronomia, ar-keolojia, esoterismoa, elaberri gotikoa... Gero, Poe-ren eskutik eman zen terrorezko literatura-ren berpiztean aurkitu ditzake-gu hainbat eragin, bertzeak ber-tze, Dunsany-ren ipuin oniri-koa, Machen-en kultu paga-noak, Blackwood-en izaki gor-putz gabeak, Primordialak deri-tzenak, hots, lehenbizikoak eta funtsezkoak...

Hori guzia oinarrian uniber-tso harrigarri bat sortu zuen, Cthulhuren Mito famatuekin gorena jo eta —bere aldetik— gaur arte berebiziko eragina

izan duelarik. Lovecraftek be-rak hola dio: «nere istorio gu-ziak, elkarrekin lotu gabeak iduritu arren, ideia berberean daude oinarriturik: mundu ho-netan, bertze garai batean, ber-tzelako arraza bat bizi izan zela, majia beltzean aritzeagatik bo-tea izan zena, eta orain kan-poaldeko plano batean bizi de-na, Lurra eskuratzeko aukera zelatzen».

Arraza zahar hori litzateke, ametsaren arabera, Erromatar Inperioaren garaietan Nafa-rroako mendietan nagusi izan zena. Eta ez ziren euskaldunak, izan ere, «hizkuntza zorrotz batez egiten zuten, vasconen-dako ulertezina». Nik neuk sus-moak ditut, zehazkizun bakanei erreparatuz, ultzamarrak ez ote ginen. Baina hipotesi honek sobera luze joko luke. Ekin die-zaiodan zuzenean amesgaixtoa doi jorratzeari.

4.— Iulis Verus Maximinus Izen honekin sinatzen du

Lovecraftek gutuna, eta hasie-ran aitortzen du erromatarrei buruzko ametsak ohizkoak zi-

rela bere haurtzaroan, Tribulus Militum ibiltzen zela Julius Caesaren atzetik, Galiak arra-satzen —Lovecraft britaniar senditzen zen, iparamerikar in-dependentziari Zisma Haundia deitzen zion, nahiz eta 'izar eta barrak azoka puru Eurupako zakarra baterazi '—.

Nik neuk alde hori azpima-rratu nahi nuke, hain zuzen ere, bertze alde aunitz luze aztertze-ko modukoak izan arren, hala-nola inguru historikoa, Pompe-lo hiriaren deskripziOa edo Sa-bath ikaragarriena. Izan ere, az-ken aspaldi honetan puri purian ditugu Kurtz antzekoak, ilun-peen bihotzean —zalantzaga-betasunean—jainkotxo bihurtu ziren 'kuestor probintzialak'.

Hasteko, argitu behar latinez ez dakidala, baina begi bistakoa dela ametseko erromatarren izen guziek zertxobait adieraz-ten dutela. Aipa ditzagun banan banan.

Scribonius Libo (Bilketari Zirikatzaile), prokonsula. Ca-lagurriatik ordezkari bat bidal-tzen du Pompelora, heldu den Sabatha dela eta, hiria meha-txatzen duen arraza zaharraren kontrako neurriak hartzeko.

Caelius Rufus (Oskorri), ameslaria bera da. Kohorte bat eskatzen du, mendixkak araka-tu eta akelarretan parte hartzen duten guziak atxilotzeko as-moz; izan ere, «bertako artzai eta nekazariak ez omen dira gaizki moldatzen arraza zahar horrekin».

Balbutius (Mihimotz), bere lagun militarra ez dago ados, arazoak ez baitzuen zerikusirik hiritar erromatarrekin, eta «ekintza militar gogorrek vas-conen aurkako arrenkura arris-kutsua sor lezaketelako».

Asellius (Astakiloa), kohor-tearen burua. Berak ere berta-

koak ez berotzeko eritzi ematen du: «hobe da natibo kolonizatu gutxien beldurrei aurre egitea, mendietako biztanle eta base-rritarren haserrea piztu zeza-keen ezer egin gabe».

Baina prokonsulak C.Rufusen aholkuak hartuko ditu haintzat. Luze xamar bada ere hona —nola edo hala euska-ratuta— Oskorrik emandako argudioen ardatza:

Bat. Vascon basatiak, gu-txienera jota, liskarzale eta ilunak dira. Beraz, kontu haundiena ja-rrita ere, na-hitanahiez izanen dugu, goizago edo beranduago, enfrentamentu ar-matu bat haiekin. Bi. Ez dute behin ere demostratu legio erromatarrei aurpegia emateko gauza direnik, eta arriskutsua izan liteke Erroma Inperialeko buruek neurria ez hartzea beren hiritarrak zaintzeko. Hiru. Pro-bintzi baten kudeaketaren arra-kasta lehen lehenik ale zibili-zatuen segurantzan datza, haien eskuetan baitaude merkataritza eta aurrerakuntzaren giltzak, eta haien zainetatik ibiltzen bai-ta erromatar herfiaren odola. Ale hauek, gutxi izanik ere, egonkortasuna ematen diote multzoari, eta beren koopera-zioak Erromako Inperio, Senatu eta jendearen boterea indartsu mantentzen du. Behinena da erromatarrak zaintzea; nahiz eta horretarako —Balbutius eta Aselliusi begirada maltzur bat zuzenduz— Calagurriako kan-pamenduko jai eta jan bestak eten eta lan pixkuat behar izan.

1927an Britaniar Inperioaren burukomina indiarrak ziren, agian horrek zirikatu zuen Lo-vecraften loa. Baina ez dut ame-tsaren bukaera irekia azaldu behar hemen, mugatuko naiz hiru gauzatxo gaineratzera. Batetik, kohorte haren eginbe-har xinplea: «nahikoa da partai-deak atxilotzea, eta ikusle hu-tsak libre uzteak gutxiagotuko du arraza zaharraren errituen jarraitzaileek gorde lezaketen arrenkura».

Bertzetik, bere kezka han-diena, alegia, kohorte hura go-rabehera menditarrek Sabatha ospatzeko prest jarraitzea. Az-kenik, ondarreko pasartea, hi-tzez hitz: «Eta orduan eSnatu nintzen. Azken urteotan izan dudan amets errealena izan zen, nere subkonszientean jarrita leku eta gauza atzenduen gai-nean. Ez dago kronikarik ko-horte haren patuaz, baina hiria behintzat salborik geratu zen; enziklopediek Pompelo hiria egun badagoeladiote, espaine-raz Pompelona izena duena».

Angel Garcia Etxandi idaziea

X A K E A N

Udaberrr i Torneoaren seiga-r r en i h a r d u n a l d i k o p a r t i d a . 94ko maiatzaren 28an jokatua . R a m o n Ruiz De la Cuesta, 2 . 2 2 0 E L O k o a - R a f a e l R u i z Escobar , 2.055 ELOkoa .

Le4 , c5 ;2 .Zc3 ,Zc6 ;3 .g3 ,g6 ; 4 .d3 ,Ag7; 5 .Ag2,Zd4; 6 .gZ-e2,d6; 7.0-0,Zf6; 8.h3. Beha-rrik gabeko jokaldia , defentsa an to la tu ta dagoe lako . ' Z d 4 ' hobeto legoke, garapena buru-tzeko denbora galtzeke. 8..., Ad7; 9.Ae3, Dc8; 10.Eh2, e5; l l . D d 2 . Ikus Koadroa. Txu-riek asmatu ezinean, bel tzek ez dute lan asko egin beharr ik izan peoi bateko abantaila har-tzeko ( ' Z f 3 ' meahtxuari es-ker). l l . . . ,Ah3 ; 12. Zd4. ' A d 4 ' zuzenagoa zen. Galera berriak etorriko zaizkie txur ie i .

12. . . ,Ag2; 13.Zf5. Bs te la : 13.Eg2,c-d4. 13...,f5; 14.Eg2, f4; 15.Af4,f4; 16.Df4. Part ida ia erabakita geratu da. 16..., D d 7 ; 1 7 . G h l , h 5 ; 1 8 . G h 4 , 0-0-0; 19.a4, a6; 20.a5,De6; 21.b4. Erasora jo tzeko beha-rrak beste huts bat eragin du. 21.. . ,Zg4; 22.Dd2,b4; 23.Zd5, A a l ; 24 .Db4,Af6; 25. G h l , Gd7 ; 26 .Db6 ,h4 ; 2 7 . D a 7 , h 3 xa; 28 .E f l ,Gc7 ; 29.Zb6 xa, E d 8 ; 3 0 . D b 8 , G c 8 ; 3 1 . D b 7 , Gc2; 32. Db8,Gc8; 33.Zc8, Dc8; 34 .Dd6 xa,Ee8; 35 .Df4, Gh5; 36.Dd2, Gc5. Bukatutzat eman zuten txuriek. Part idaren kotrola nahiko arin galdu eta gero.

Animaliak izateak duen arriskua

Orain dela aste bat kalean nen-bilen, klasetik bueltatzen nin-tzelarik lurrean zerbait neku-san. Hor etzanda zegoen eta ez zitzaidan burutik pasa txori bat zenik. Baina eskuak luza-tu eta hartu nuen. Odola isur-tzen zitzaion, begiratzen hasi eta konturatu nintzen hega-lean zauri bat zeukala. Etxe-

rantz korrika joan nintzen, sukaldetik alkohola eta kotoia hartu eta sendatzen hasi nintzen. Bukatu ondoren nere pan-pinetako ohe bat hartu eta hegala ukitu gabe barruan sartu nuen. Berehala lotan gelditu zen.

Bere hegala sendotzea gutxi gora-be-hera bost egun kostatu zitzaion, eta egun horiek nere logelan pasatu zituen. Egun batean erabaki nuen txoria kalera era-matea, lagunek ikusi zuten eta liluratu-rik gelditu ziren. Hegan egiten lagundu nion baina oraindik ez zekien. Orduan erabaki bat hartu nuen: kaiola bat eros-tea. Hurrengo egunean amari dirua eska-tu nion, baina berak dirua eman ordez abisatu zidan: hegala ondo zeukanez ge-

Oihane Simon (BARAÑAIN)

ro, kalean uzteko zeren eta gero berari estimua hartuko nion, eta zerbait gerta-tuko balitzaio tristura handi bat sortuko zitzaidan.

Txoria etxera ekarri nuenean gauza bera esan zidan. Esandakoaz pentsatu gabe, aitarengana joan eta dirua eskatu nion. Aitak bai eman zidan. Kaiola erosi eta gero etxerantz nindoan, txoria hartu eta poliki-poliki kaiolan sartu nuen.

Hasiera batean pozik nengoen, eta txoriari izena eta guzti jarri nion, baina txarrena janaria nik ordaindu behar nuela zen. Egunak joan egunak etorri txoriak gero eta ahulago zegoen, baina ni ara-zoaz konturatu ere ez. Gau guztiak oihu-

katzen zuen, baina ez zuela inporta pen-tsatzen nuen. Konturatu nintzen ni pozik nengoen bitartean bera triste zegoela, kaiola batean sarturik, askatasunik gabe. Erabaki bat hartu nuen goizean klasera nindoan bitartean: txoria lorategia, belar batean uztea. Horrela egin nuen. Baina klasetik bueltatzerakoan utzi nuen le-kuan aurkitu nuen, eta hilda zegoen. Momentu horretan gogoratu nuen amak esandakoa.

Goñiko Teodosio (I) Shakespearek eta bazkalondoko kulebroi hegoamerikarrek osagai berak dituzte. Aldea da kozina-tzeko garaian tipula edota metafi-sika erabiltzean. Bai Teodosio Goñikoa bai Tebaseko Edipo, funtsean istorio bera da, bere pa-tua onartu ez eta horren kontra-ko lehia desorekatuan aritzen diren bi gizonena. Aztertu baino lehen ikus dezagun leienda, Erein argitaletxearen 'Euskal Leiendak' liburutik hitzez hitz hartua:

Leiendak dioenez, Teodosio etxera omen zetorren Nafarroa menperatu nahi zuten godoen aurka gerra egin ondoren. Or-duan, Erretabidean, Ollaranerako

bidean, gizon estrainio bat azaldu zitzaion, bere emazteak, Bruto-neko Konstantzak, maitalea zeu-kala esanez (beste bertsiotan, be-rria burrukan ari zelarik jaso zuen, eta arerioa mauruak ziren, ez go-doak). Odola ikakiten, Teodo-sioak zaldia ezproinatu zuen eta ilunduta gero iritsi zen etxera. Lo-gelara igo zen eta ohean bi lagun zeudela ikustean, ezpata atera eta lo zeuden bi gorputz haiek zehar-katuz, hil egin zituen, emaztea eta maitalea zirelakoan. Logelatik ir-tezerakoan, ordea, Konstatzare-kin egin zuen topo. —Konstantza! —Teodosio! Hau Poza!—Bai-na... zu hemen bazaude, nortzu zeuden gure ohean? —Zure gu-

JUANTXO URDIROZ

Ez usteak zure atean joka

Teodosiok Aralarko

Mendietan erratuz hasi

zuen bere penitentzia.

Zazpi urte bazeramatzan

eta kateak hasieran

bezain berria zirudien.

ra- soak, Teodosio. Bisitaldi bat egitera etorri zaizkit eta etxeko logelarik hoberena eman diet, gu-rea.

Egin zuenagatik erdi erotuta, Teodosiok apalki onartu zuen ezarri zioten zigorra: Katea lodi bat gerrian zuela izarpean lo egi-tea, harik eta katea gastatu eta be-rez erortzen zitzaion arte, hori izango bait zen Jainkoak parrizi-dio bikoitza barkatu zion seinalea. Teodosiok Aralarko Mendietan erratuzhasi zuen bere penitentzia. Zazpi urtez bazeramatzan ere zi-gorra jasaten, kateak hasieran be-zain berria zirudien. Behin ba-tean, leize baterahurbiltzerakoan, izugarrizko zarata entzun zuen eta, une hartan bertan, herensuge latz bat azaldu zitzaion. Mamu-tzarra bazen gizona halako hogei eta Teodosio ikusi orduko, haren-

gana abiatu zen mehatxu garbian. Gizon gizajoa, penitentziaz eta zintzilik zeraman kateaz ahuldua, apenas mugi zitekeen. Horrela bada, jaitsi zen San Migel Jainkoa buru gainean zuela eta herensu-gearekin burrukan aritu ondoren, hil egin zuen. Piztia hila lurrera erortzearekin batera Teodosioren gerriko katea ere eten eta lurrera erori zen. Laguntza honen eske-rronez, Goñiko Teodosiok eta be-re emazteak San Migel in Excelsis Saindutegia eraikitzeko agindua eman zuten. Gaur egun ere, haur-dun geratu nahi duten andreak joaten dira hara mesede horren eske. Hormetako batean zuloa da-go eta, diotenez, infernuko hotsak entzuten omen dira handik. Jen-dearen ustean, burua zulo horre-tan sartzean, buruko minak erabat joaten omen dira.

T uterako Sefardien Lagunen Elkartea osatu berri du Haim Menir Sokkar Egipton jaio, Frantzian laketu eta arbasoak Tuterakoak dituen juduak. 1512an bere arbasoak erbesteratuak izan ondoren, sefardi hau, bere erlijioko asko

j bezala, bere iraganean murgildu zen, eta Tuterara heldu, itzuli da. Orain, Udalak etxe zaharkitua utzi dio bertan bere erlijioari buruzko lehen museoa egin dezan. Urrian zabaldu nahi dute etxe berriztua.

Sefardiak, etxera PATXI ULAIAR / TUTERA

Tuterako Sefardien Lagunen Elkartea Haim Menir Sokkar ju-duaren ideia izan zen haste-has-tetik. Egipton jaioa eta Frantzian abegi hartuta 1949an, Tuteratik XVI. mendean alde egin behar izan zuen familia baten azkena da. Beatrice Leroy Nafarroako juduen historia ikertu duen his-torilariaren lanari esker, bere fa-miliaren sorterria aurkitu zuen, eta orduan hasi zen dena. Julio Segura Tuterako artxiboaren ar-duradunarekin jarri zen harre-manetan, eta garaiko familien izenen zerrenda osatu zuten. 1512an Espainiako Errege-Erre-gina Kato l ikoek eman zuten aginduaren ondotik erbestera-tuak, familia horietako askok gogoan dituzte oraindik beren sorterria, ahoz aho mende haue-tan guztietan zehar gorde dituz-ten lekukotasunei esker.

useoan XV. mendeko juduen ohizko etxe bat era-kutsiko da, eta baita juduekin lotutako hainbat tresna eta dokumentu ere.

Agiriak aztertuta, eta bere fa-miliak ondasun franko zituela ikusi ondoren, bertan museoa egitea bururatu zitzaion Haim Menirri, eta horretarako Tutera-ko Udalarekin zubia egin du Ju-lio Segurak. «Berak nahi zuen judu eremuko etxe bat» azaldu du, «baina horretarako etekin ateratzea helbururik ez zuen el-kartea osatu beharra zegoen, eta jendeari begira ekimenen bat antolatu». Hortik sortu zen el-kartea, Tuteran sorterria duten baina egun erbestean bizi diren juduek osatua. Asmoa da, baina, Tuterako jendeak ere —bereziki his tor ia eta juduek in lotuta-koak— parte hartzea.

Museoan XV. mendeko ju-duen ohizko etxe bat erakutsiko da, eta baita juduekin lotutako hainbat tresna eta dokumentu ere. Halaber , gaiari buruzko ikerketak, mintzaldiak eta jar-dunaldiak antolatzeko erabiliko da San Julian kaleko etxe berri-tua. Mota honetako Euskal He-rrian eraikiko den lehen museoa izango da, eta aurtengo urrian egingo den Jardunaldi Juduen kariaz inauguratzea espero dute bultzatzaileek. Orduan zabaldu-ko dira Benjamin Tuterakoa ,

Yehuda Halevi eta Abraham Ibn Ezra pertsonaien garrantzi historikoa.

Tuterakoa izan zen Euskal Herriko judu ta lder ik gar ran tz i -t s u e n e t a k o a , Gas-teizkoarekin batera. eta Irufiekoaren atze-tik. Bertan penintsu-lako beste komunita-teekin batera eratu zi-r e n j u d u a k , e t a 1134rako, Nafarroa-ko mugak onesten di-renerako, komunitate garrantzitsua osatua d u t e . I z a n e r e , 1121ean A l f o n t s o Borrokalariak Tutera hiria konkistatu zue-nean, Naxerako Fo-rua juduei eman bai-tzien. XII. mendean ez dago itun ofizial askorik, baina XIV. eta XV. mendeetan f r anko dira judue i buruzko aipamenak.

XIII. mendeko ai-puek adierazten du-tenez, ordurako herri askok judu komuni-

Tuterak izan zuen Euskal He-rriko judu talderik ga-rrantzitsue-netakoa Er-di Aroan. Hemen on-doan, Abra-ham Ibn 'Ezra' judu tuterar fa-matuaren laabaten pasarte bat, hebraieraz idatzia.

tate garrantzitsuak zituzten, eta errege-erreginen babesa eta esti-mua eskuratua zuten; hainbeste, ezen batzuetan gazteluen babesa beraiei eman zitzaien. Irufiea eta Tutera izan ziren garrantzitsue-nak, baina Funes, Erriberri, Ta-falla, Faltzes, Martzilla, Liza-rra, San Adrian, Zarrakaztelu eta Zangozan ere badira aipa-menak.

Tuterako judu komunitatea izan zen, hain segur, Nafarroako ugariena —zenbaitetan Iruñekoa baino garrantzitsuagoa—. He-rriaren hego-ekialdean egon zen kokatuta —gaur egungo kate-dralaren eta Queiles ibaira ema-ten duen armarriaren artean—, eta gutxienez hiru sinagoga izan zituen garai oparoenetan. Orain-dik gaur egun aurki daitezke judu itxura bete-betea duten karrikak, oso aldatuak izanik ere, eta etxe asko, orobat, identifika daitezke, denda eta etxebizitza eskailera-

uterakoa izan zen Euskal Herriko judu talderik garran-tzitsuenetakoa, Gasteizkoarekin ba-tera, eta Iruñekoaren atzetik.

txo baten bidez oraindik lotuta daudelako. Judu eremuak izkina egiten zuen mairu eremuarekin eta hiri kristauarekin. Denen er-dian katedrala. Juduen dendak 30tik gora ziren, eta gazteluaren inguruan zeuden kokatuta. Ez da a l ferr ikako a ipamena izango esatea juduak arotz aritu zirela horko lanetan. 13^28 an lzan ziren hilketen ondotik, oraindik 270 familia judu zeuden.

Gaur egun arras galdu da sina-gogen zantzua, batena izan ezik. Hain zuzen, katedraleko klaustro erromanikoan dago, eta Cantera Burgos hebraieran aditu fama-tuak aurkitu zuen. Hala ere, horri buruz badira duda ugari, Juan Garcia Atienzak 'Espainiako Gi-da judua' liburuan azaltzen due-nari jarraiki. Egile honen arabe-ra, zalantzazkoa da oso sinagoga bat inguru kristau baten erdian egotea, eliza hau XII. mendearen amaierakoa baita. Oso garbia eta

. ezaguna da, alabaina, Tuterako judu sonatuaren oroimenez hi-riak eraikitako oroitarria. Izan ere, Benjamin Tuterakoak leku-kotasun ederra utzi baitzuen bere bidaiei buruz, eta Tuterako he-rritar ezagunenetakoa izan da historian zehar.

«Ez da erraza izango igotzea» A.BARANDIARAN / IRUNEA

EGUNKARIA.— Vigoko Cel-tan oso denboraldi ona —Ko-pako finala jokatu zuten— egin ondoren denboraldi ta-malgarria egin eta bigarren mailara jaitsi den talde batera zatoz. Zer ikusi duzu Osasu-nan? TXETXU ROJO.— Vigon hiru urte t 'erdi egon naiz, eta oso pozik, bai kirolari dagokionez bai pertsonalki. Izan dut han gelditzeko aukera eta baita

Txetxu Rojo, elkarrizketan zehar.

beste talde batzuen eskaintzak ere, tartean Osasunarena. Eta nahiz eta bigarren mai lan egon, aldeko puntuei errepara-tu diet. Kontrako bakarra bi-garren mailan egotea da eta, beraz, aldeko asko daude. Osasuna talde serio eta ardu-ratsua da, oso jarraitzaile onak eta azpiegitura sendoa dituena. Hori guztia jarri dut balantzan, eta azkenean erabaki hau hartu dut. Erronka bat da, dudarik gabe, eta lehen maila gehiago gustatzen zait, baina Osasuna lehen mailako taldea da. EGUNKARIA.— Iaetxera itzul-tzeak izan du eraginik? ROJO.— Ez, azken finean Vi-gon nengoenean adina bidaia egingo dudalako Bilbora. Ge-hienbat Osasunaren izakera-rengatik izan da nire erabakia. EGUNKARIA.— Fitxaketa asko

daude tartean —Dadie, Pizo Gomez, Gudelj, ...—. Nahi duzun taldea osatuko duzu? ROJO.— Ikusi behar ditugu Osasunak dituen aurrikuspe-nak, eta ezin da dena bat-ba-tean xahutu. Zuzendaritzak taldea indartu nahi du, eta be-harra duten lerroetan indartu egingo da taldea. Ekarri nahi duguna ekartzea beti zaila iza-ten da, beste talde batzuek ere badutelako zeresanik, baina ideia orokorra osatua dago, ez bakarrik aipatu dituzun izen

horiekin, baita beste batzuekin ere. Hil honen erdian, nolanahi ere, taldearen % 90 osatua be-har dugu izan, lasaitasunez lan egiten hasteko. Larritasunak ez baitira onak. Orduan, aste honetan eta hurrengoan fitxa-keta batzuk zehaztuko dira. EGUNKARIA.— Hain zuzen ere, Osasunari beti leporatu zaio iaz ezin izan zuela taldea osatu ia denboraldia hasi arte. Jarraitu al zenituen gorritxoen arazoak? ROJO.— Horrelako berriak nahiko urrun geratzen zaizki-zu. Urte hasieran arazoak izan zituzten, eta horrek behartzen zaitu erabaki azkarregiak har-tzera, eta hori ez da ona. Baina,. hala ere, Ezkurrak eta Zabal-zak egin dutena hor dago, eta orain etapa berri bat hasiko da. Osasuna 14 urtetan egon da

Lehen Mailan, eta nahiz eta aurten jaitsi, denon artean —taldearen eta zaletuen ar-tean, hori funtsezkoa delako— igo behar dugu berriro. Orain ari gara fitxaketak egiten, eta kasuren batean estutu egin be-harko da poltsikoa, batez ere funtsezko lerroetan. EGUNKARIA,— Gudeljen ka-suan, esaterako? ROJO.— Hor goian baten bat behar dugu. Ziober eta Urban hor daude eta onak dira, baina besteren bat beharko genuke.

OSKAR MONTERO

EGUNKARIA.— Athletic eta Celta ondo ezagutzen dituzu. Osasunara heltzean, zerk ha-rritu zaitu, zer gustatu? ROJO.— Oraindik heldu bes-terik ez naiz egin, eta dakidan guzt ia e r r e f e r en t z i ak dira —adibidez, oraindik ez naiz izan bulegoetan—. Badakit gauzak ondo egiten dituen tal-dea dela, eta arlo guztietan lan egiten duela, eta hori oso ga-rrantzitsua da. Ez dut usteka-berik izan, horrela ikusten nuelako kanpotik. EGUNKARIA.— Zu zeresan handia eman zuen belaunaldi batekoa zara, euskal jokalari bikainak bildu baitzineten or-duan. Orain ere antzeko be-launaldia dago, Espainiako selekzioaren bizkarrezurra. Nola ikusten duzu euskal fut-bola?

ROJO.— Gure garaian zazpi euskal jokalari geunden selek-zioan, eta beti atera dira hemen jokalari onak. Osasunak berak baditu egun Barcelonan edo Athleticen jokalari handiak. Beraz, harrobi lana da. Beti esan ohi da jenderik ez dela ateratzen Lezaman edo Ta-xoaren, baina ikusi egin behar da jende asko saldu egin dela eta, hala ere, oraindik jendea ateratzen ari da. Orduan, frui-tuen zain egon behar da, uste-kabean etor daitezkeelako. EGUNKARIA.— Zerbait eka-rriko zenuke Lezamatik?

ROJO.— Ez, lana berdintsua

/

«Hor goian aurrelar i ren bat

behar dugu. Z iober eta Urban ondo daude, eta onak

dira, baina besteren bat

beharko genuke».

da baina, jakina, ahal izanez gero Guerrero ekarriko nuke... Oraindik ez dut ondo aztertu dena, baina uste dut nahiko antzekoa dela dena. EGUNKARIA.— Zaila izango da igotzea? ROJO.— Ez da erraza izango, horretan ez dago dudarik. Urte zaila izango da, lan handia egin behar dugulako. Une onak eta txarrak izango ditugu, eta ezin da esan erraza izango dela. Askoz ere errazagoa da lehen mailan irautea igotzea baino. Nik ilusio handia dau-kat, eta konfiantza jendeare-kin, eta lan eginez gero lortuko dugu. Nire buruan ez dago besterik. EGUNKARIA.— Eta igoz gero, Rojok jarraituko al luke Osa-sunan? ROJO.— Bai, jakina, denok ados baldin bagaude. Nahiz eta talde hobeak etorri... hori ez zait axola. Beti begiratzen diet alde onei, eta ez zait gehiegi gustatzen aldatzen ibiltzea.

Txetxu Rojo

O S A S U N A K O E N T R E N A T Z A I L E A

Ezker bikaina Euskal futbolak izan duen ez-

ker bikainenetakoa izan da, At-hleticen teknika aparta erakutsi duen produktu paregabe horie-tako bat. Txurigorrien talde txi-kiak entrenatzen aritu ondoren, Galiziara abiatu zen, Vigora, sei hilabeterako. Hiru urte t 'erdi egon da, eta Bigarren Mailatik igo ondoren, Kopako Finalera eraman zuen Celta taldea. Orain, dena utzi eta Osasunara heldu da, antzeko zerbait egin asmoz. Be-rak dioenez, Osasuna beti gus-tatu zaion talde bat delako, eta «Lehen Mailako taldea delako». Hori bai, hurrengo urtea zaila izango dela dio, «Bigarren Mai-latik igotzea Lehen Mailan irau-tea baino zailagoa da eta».