Munduko biztanleria

7
MUNDUKO BIZTANLERIA Ikerketak egiteko: -Erroldak: Herrialdeko demografía-, ekonomia-, gizarte- eta kultura-datuak lortzeko biztanle guztiei egiten zaien inkesta da (INE). -Udal erroldak: Udalerri bateko biztanleei buruzko datuak jasotzen diren erregistroa da (izen-abizenak, sexua, helbidea, jaioteguna…). -Erregistro zibila: Jaiotzak, heriotzak eta jendearen egoera zibilaren aldaketak (ezkontzak, dibortzioak…) jasotzen dituzten liburuak dira. Dentsitatea: Lurralde baten azaleraren eta bertan bizi den biztanleriaren arteko erlazioa da. Biztanle kopurua ÷ lekuaren azalera Gutxi jendeztatuta: 10 bizt./km2 Erdi jendeztatuta: 50 bizt./km2 Oso jendeztatuta: 80 bizt./km2 Jaiotza tasa: Herri edo hiri batean jaiotako haur kopurua da. Jaioberri kopurua ÷ Biztanle kopurua x 1000 Heriotza tasa: Herrialde batean izandako heriotza kopurua adierazten du. Heriotza kopurua ÷ Biztanle kopurua x 1000 Haurren heriotza tasa: Zenbat haur hil diren urte bat bete aurretik. Urtebetetik beherakoen hildako kopurua ÷ biztanle kopurua x 1000 Berezko hazkundea (Jaiotza kopurua – Hildako kopurua) ÷ Biztanle kopurua x 100

Transcript of Munduko biztanleria

Page 1: Munduko biztanleria

MUNDUKO BIZTANLERIA

Ikerketak egiteko:

-Erroldak: Herrialdeko demografía-, ekonomia-, gizarte- eta kultura-datuak lortzeko biztanle guztiei egiten zaien inkesta da (INE).

-Udal erroldak: Udalerri bateko biztanleei buruzko datuak jasotzen diren erregistroa da (izen-abizenak, sexua, helbidea, jaioteguna…).

-Erregistro zibila: Jaiotzak, heriotzak eta jendearen egoera zibilaren aldaketak (ezkontzak, dibortzioak…) jasotzen dituzten liburuak dira.

Dentsitatea: Lurralde baten azaleraren eta bertan bizi den biztanleriaren arteko erlazioa da.

Biztanle kopurua ÷ lekuaren azalera

Gutxi jendeztatuta: 10 bizt./km2

Erdi jendeztatuta: 50 bizt./km2

Oso jendeztatuta: 80 bizt./km2

Jaiotza tasa: Herri edo hiri batean jaiotako haur kopurua da.

Jaioberri kopurua ÷ Biztanle kopurua x 1000

Heriotza tasa: Herrialde batean izandako heriotza kopurua adierazten du.

Heriotza kopurua ÷ Biztanle kopurua x 1000

Haurren heriotza tasa: Zenbat haur hil diren urte bat bete aurretik.

Urtebetetik beherakoen hildako kopurua ÷ biztanle kopurua x 1000

Berezko hazkundea

(Jaiotza kopurua – Hildako kopurua) ÷ Biztanle kopurua x 100

Hazkunde erreala: Leku bat utzi dutenak gehiago badira hora iritsi direnak baino, biztanleria murriztu egingo da eta alderantziz.

Page 2: Munduko biztanleria

MUNDUKO BIZTANLERIA

BIZTANLERIAREN BILAKAERAErregimen demografiko zaharra: XIX. menderarte hazkundea motela izan zen. Jaiotza-tasa handia zen baina heriotza-tasa ere handia zen (gose, epidemia, gerren… ondorioz).

Iraultza demografikoa: XIX. Mendetik Aurrera jaiotza-tasa handia eta heriotza-tasa baxutu egin zen (elikagai gehiago zeudenez goseteak murriztu, medikuntza eta higienean aurrerapenak).

Eztanda demografikoa: XX. Mendean hazkundea bizkortu egin zen. Jaiotza-tasa murriztu egin zen (planifikazioa, antisorgailuak), baina heriotza tasa gehiago jeitsi zen.

Erregimen demografiko berria: XX.mendeko azken laurdenetik gaur egun arte jaiotza-tasa txikitu egin da. Hazkunde motela da.

Ondorioak: Gaur egun, jaiotza- eta heriotza-tasek behera egiten jarraituko dutela aurreikusten da, hazkundea motela izango da eta gainera biztanleria txikitu egin daiteke, gainera zaharrago gehiago.

Herrialde guztiak ez daude fase berean.

HERRIALDE AZPIGARATUETAN

Hazkunde handia:

Jaiotza tasa altua da.

Arrazoiak:

-Biztanle gehienek nekazaritzan lan egiten dute eta ezinbestekoa da lagunduko duten seme-alabak edukitzea.

-Hildako haur tasa altua denez ume gehiago izaten dituzte denak ez direla biziko baitakite.

-Kultura batzuk haur kopuruarengatik balioesten dituzte emakumeak.

-Erlijioek ez dute antisorgailurik onartzen.

-Gobernu askok ez dute familia-plangintzako kanpainarik egiten.

Bizi itxaropena laburra:

Arrazoiak:

-Osasun arazoak izaten dituzte eta ez dituzte denentzat txertorik, ez dute nahikoa ur edangarri eta janari, gerrak eta malnutrizioa.

-Ondorioz: biztanleria gaztea da.

Page 3: Munduko biztanleria

MUNDUKO BIZTANLERIA

Arazoak:

-Demografia hazkundea elikagaien ekoizpena baina arinagoa denez ez dago denentzat: goseteak.

-Areagotu egiten da natura-baliabideen gaineko presioa.

-Zerbitzu eta etxebizitza gehiago behar dira.

-Ez dago behar adina lan postu.

Politika: Familia-plangintzkao politikak ezartzen dira demografía-arazoak konpontzeko.

HERRIALDE GARATUETAN

Hazkunde ahula:

Jaiotza tasa baxua da.

Arrazoiak:

-Emakumeak lan-merkatuan barneratzen ari dira.

-Antisorgailuen erabilera handitu egin da.

-Atzeratu egin da ezkondu eta haurrak edukitzeko adina.

-Gastu handia da haurrak mantentzea.

-Gizarte-balioak aldatu egin dira eta erlijioak garrantzi gutxiago du.

Bizi itxaropena altua:

Ondorioa: Biztanleria zaharra da.

ARAZOAK:

-Estatuak gehiago gastatzen du osasun eta laguntza-zentro eta gizarte zerbitzuetan.

-Pentsioen gastuak gora egiten du.

-Gehiago aurrezten dute zaharrek eta horrek ekonomia-hazkundea geldiarazten du.

-Adinekoak kontserbadoreagoak dira, hori arazoa izan daiteke ekimen berriak garatzeko.

Page 4: Munduko biztanleria

MUNDUKO BIZTANLERIA

Politika: Bi politika mota daude:

-Haurren jaiotza-tasa handitzeko laguntzak (ekonomikoak, seme-alabak mantentzeko…)

-Gizarteko zaharrentzako gastuak ordaintzeko zergak areagotzea, pentsioak murriztea eta erretiro-adina atzeratzea.

MIGRAZIO MUGIMENDUAK :

Bizilekua aldatzea eragiten duten biztanleria-lekualdaketak dira arrazoi politiko eta ekonomikoengatik.

Emigrazioa: Biztanleria leku batetik beste batera aldatu dela adierazteko.

Inmigrazioa: Beste lurralde batetik biztanleria etorri dela adierateko.

Motak:

-Migrazioa nork edo zerk eragin duen:

-Behartuak (nahi ez direnak (esklabuak))

-Borondatezkoak (nahi direnak (ikasketengatik, bizi-maila hobea))

-Helmuga lekuan egiten den denbora:

-Aldi batekoa (Ikasketa, lan eraginak…)

-Behin betikoak (emigrantea ez da bere jatorriko lekura itzultzen)-Migrazio-mugimenduak nondik nora egiten diren:

-Nazio barneko mugimenduak (herrialdetik irten Gabe)

-Kanpoko edo nazioartekoak (atzerriko herrialdeekin)

Faktoreak:

-Ekonomia-arrazoiak: langabezia-tasa altua, krisia…

-Politika-arrazoiak: Gerretatik ihes, arrazoi ideologikoak, erlijiosoak, etnikoak…

-Natura-hondamendiak: Lurrikarak, uholdeak, tifoiak…-ek eraginda.

-Gizarte maila hobearen bila.

Page 5: Munduko biztanleria

MUNDUKO BIZTANLERIA

Egungo migrazioa:

Barne migrazioak:

-Herrialde azpigaratuetan: nekazariak hirietara lekualdatzen dira (landako-exodoa)

-Herrialde garatuetan: Hirien arteko migrazioak izaten dira (ikasketengatik, bizi-maila hobetzeko…)

Kanpo migrazioak:

-Gutxien garatutako herrialdeetatik herrialde garatuetara.

-Herrialde garatuen artean.

-Garapen bidean dauden herrialdeen artean.

Ondorioak:

IRTEERA HERRIALDEEI HELMUGA HERRIALDEEIONURAK -Murriztu egiten da lanaren

gaineko presioa.-Dirua sortzen da jatorrizko herrialde horretara emigranteek dirua bidaltzen dutelako.

-Biztanleria gazteak gora egiten du eta jaiotza-tasa ere igo egiten da.-Etorkinen etorrerak herrialde horretako ekonomia-hazkundeari laguntzen dio.-Kultura aberastu egiten da.-Biztanle gehiagok ordaintzen dituzte zergak.

ARAZOAK -Familiak hautsi egiten dira distantzia dela-eta.-Adinaren araberako gizarte-egitura aldatu egiten da.-Ongi prestatuenak herri garatuenetara joaten dira.

-Osasun, hezkuntza eta bestelako-zerbitzu batzuek gainezka egin dezakete bat-bateko emigrante etorrera badago.-Ghettoetan edo auto baztertuetan bizi da gehiengoa.-Gatazkak sor daitezke (arrazismoa eta xenofobia).

MIGRAZIOAK ESPAINIAN

-Barne migrazioak: 1960tik 1975era bitartean nekazari-exodoa, hau da jende ugari joan zen landatik hirietara bizitzera; nekazaritza mekanizatu zen eta industriak indarra hartu

zuelako.

-Kanpoko migrazioak: Inmigrazioa lehenago %1-a zen eta orain %11, gehiengoak hego

amerikakoak eta marokokoak dira. Hemendik Europako beste herrialde batzuetara joaten dira

prestatuenak.