Munduko biztanleria power_point

35

Transcript of Munduko biztanleria power_point

• Unitate honetan honako hauek aztertuko ditugu: munduan zenbat biztanle dagoen eta nola banatzen den, biztanleriaren mugimendu naturalak ( jaiotza eta heriotza) eta hauek ikertzeko erabiltzen diren adierazle nagusiak ( tasak), baita ere gaurko eta iraganeko migrazio mugimenduak eta beraien garrantzia.

• Ondoren munduko biztanleriaren bilakaera historian zehar erregimen demografikoak ikertuz.

• Azkenean, leku bateko biztanleriaren egitura sexua, adina eta jarduera ekonomikoaren arabera nola aztertzen den.

• Honetarako, datu demografikoak aztertzeko funtsezkoa diren grafikoak egiten eta irakurtzen ikasiko dugi: GRAFIKOAK eta ADIN PIRAMIDEAK.

1.ZER DA DEMOGRAFIA? OINARRIZKO KONTZEPTUAK.

2.BIZTANLERIAREN BANAKETA MUNDUAN.3.BIZTANLERIAREN MUGIMENDUAK.

1.BEREZKO MUGIMENDUAK.2.MIGRAZIOAK.

4.BIZTANLERIAREN BILAKAER HISTORIAN.1.ERREGIMEN DEOGRAFIKOAK.

5.BIZTANLERIAREN EGITURA SEXUA, ADINA ETA

JARDUERA EKONOMIKOAREN ARABERA.

1.Hasieran gaiarekin erlazionaturiko argazki bat itsatsi.

2.Biztanleria HASIERAKO TESTU IRAKURRI eta hausnarketa egin.

3.Zenbat biztanle dago munduan une honetan? Begiratu web orrian:

www. census.gov/main/popclock.html

HASIERAKO TESTUA

• “Munduko biztanleriaren kopurua 2.500 milioi handituko da, ziur asko, datozen 43 urteetan. Hazkunde hori 1950ean munduan bizi zen biztanle kopuruaren parekoa da, eta batez ere, gutxien garatutako eskualdeetan gertatuko da. Herrialde horietako biztanleriak 5.400 milioiko hazkundea izango du 2006an, eta 7.900 milioikoa, berriz, 2050ean. Haatik, eskualde garatuetako biztanleriak maila berari eutsiko dio, eta murriztu egingo litzateke garapen bidean dauden herrialdeetatik herrialde garatuetara aurreikusitako migrazio garbirik gertatuko ez balitza; izan ere, 2010 urtetik aurrera, urtean 2.300.000 pertsona etorriko dira, batez beste.

• Ugalkortasuna murriztearen eta bizitza luzera areagotzearen ondorioz, biztanleria bizkor ari da zahartzen gero eta herrialde gehiagotan. 2005 eta 2050 urteen bitartean, munduko biztanleriak izango duen hazkundearen erdia 60 urte edo hortik gorako biztanleria izango da; aldiz, haurren ( 15 urtetik beherako pertsonak) kopurua zertxobait murriztuko da. Bestalde, herrialde garatuetan bikoiztu egingo da 60 urte edo hortik gorako biztanleen kopurua ( 2005ean 245 milioi ziren eta 2050erako 406 milioi izango direla aurreikusi da) eta 60 urtetik beherako biztanleria murriztu egingo da seguru asko ( 2005ean 971 milioi ziren eta 2050erako 839 izango direla aurreikusi da).”

• Iturria: NBEren demografia aurreikuspenei buruzko txostena ( 2006ko berrikuspena).

ERANTZUN:

• 1- Testuaren arabera, zer joera izango du munduko biztanleriak? Zenbat biztanle egongo dira 2050ean?

• 2- Biztanleriaren hazkunde erritmo bera izango dute eskualde guztiek?

• 3- Herrialde garatuetan haziko al da biztanleria?• Zer da, zure ustez, biztanleriaren zahartzea? Zahartze

hori zergatik gertatzen dela uste duzu? • 1- Testuaren arabera, biztanleria non zahartuko da

nagusiki?• Ze ondorio aterako zenituzke testutik?

• 2.1 ZER DA DEMOGRAFIA• Biztanleria esaten zaio leku eta une jakin batean bizi diren biztanle multzoari.• Demografia zientzia bat da, biztanleria ikuspegi kuantitatibotik eta estatistikotik ikertzen duena.• Zientzia horrek oinarri-oinarrizko datuak ezagutzeko aukera ematen digu; esate baterako biztanleriaren

banaketa, mugimendu naturalak, migrazioak, demografiaren bilakaera eta biztanleriaren egitura.• Demografiak biztanleriaren ikerketa estatikoak ( garai bat, urte bat) eta dinamikoak ( urte batzuetan zehar) egin

ditzake. Biztanleriaren ikerketa estatistikoaren bidez, une jakin bateko biztanleria aztertzen da, munduan duen banaketa eta bere barnean egitura edo osaera aintzat hartuz. Biztanleriaren ikerketa dinamikoa, ordea, biztanleriaren mugimendu naturalak eta migrazio mugimenduak aztertzen dituzte.

• DEMOGRAFIAKO INFORMAZIO ITURRIAK• Biztanleria aztertzeko demografiak biztanleei buruzko oinarrizko zenbait datu ezagutu behar ditu. Oinarrizko datu

hauek demografiaren informazio iturrietan daude, eta gobernuek biztanleak zenbatzeko artxiboek eta estatistikek osatzen dituzte iturri horiek, hain zuzen ere. Gobernuek biztanlearen ezaugarriak ezagutu behar dituzte, neurri egokiak ezartzeko; besteak beste, osasun, hezkuntza eta gizarte segurantza arloetan. Espainian, Estatistika Institutu Nazionala, INE ( www.ine.es ) arduratzen da espainiar biztanleei buruzko datu estatistikoak jasotzeaz, lantzeaz, argitaratzeaz eta aztertzeaz. Euskal Erkide Autonomoan berriz EUSTAT , Euskal Estatistika Erakundea ( www.eustat.es ), Nafarroan Nafarroako Estatistika Institutua ( www.cfnavarra.es ) , Iparraldean ( Lapurdi eta Behe Nafarroa: http://www.insee.fr/fr/regions/aquitaine eta Zuberoa: http://www.insee.fr/fr/regions/midi-pyrenees ) . Euskal Herri osoko datu estatistikoak DATUTALAIA erakundeak biltzen ditu ( www.datutalaia.net ). Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa, EUROSTAT ( www.epp.eurostat.es.europa.eu ) Europa guztiko datu estatistikoak bildu eta

• Biztanleria Errolda• Biztanleriari buruzko datuak jasotzen eta aztertzen dituen dokumentua da, eta informazio demografikoari dagokionez, iturri

fidagarrienetako eta osatuenetakoa dugu. Errolda estatu mailan egiten da Espainian, hego Euskal Herriari dagokionez, eta Frantzian ipar Euskal Herriari dagokionez, eta biztanle kopuruari eta osaerari buruzko datuak biltzen ditu, hainbat faktoreren arabera; esate baterako, sexua, adina, egoera zibila, bizilekua, langileen kopurua eta seme alaben kopurua. Espainian INEk egiten du biztanleri errolda eta Frantzian le Institut National de la Estatistique et des études Economiques, INSEE, ( http://www.insee.fr ). Hamar urtez behin egiten da, eta azkenekoa 2001ean egin zen.

• Udal Errolda• Udal Errolda tokian tokiko udalek eginiko dokumentua da. Erroldan jasotako datuen bitartez, udalek udalerrietako biztanleen kopurua

ezagutzen dute, eta herritarrek eta hiritarrek ordaindu beharreko zergak antola eta kontrola ditzakete. Bost urtean behin argitaratzen da, eta biztanleen adinari, egoera zibilari, sexuari, helbideari, ikasketei eta jarduera ekonomikoari buruzko datu zehatzak jasotzen ditu.

• Erregistro Zibila• Justizia Ministerioaren mendeko erakundea da. Erregistroan, herri bakoitzean izandako jaiotzak, heriotzak, ezkontzak, adopzioak eta

dibortzioak jasotzen dira. Biztanlearen mugimendu naturalak ( jaiotza eta heriotzak) fidagarritasunez aztertzeko aukera ematen digu.• Inkestak eta iritzi azterketak• Inkestek eta iritzi azterketek biztanleriaren datuen gaineko estimazioak egiten dituzte, ikergai edo biztanleriaren talde adierazgarri batetik

abiatuta.• Estatuan eginiko inkesta garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:• - BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA ( E.P.A.). Hiru hilabetez behin egiten da. Biztanleriaren jarduera tasa aztertzen du ( zenbat

biztanle ari diren lanean). • - UGALKORTASUNA INKESTA. Jaiotzak aztertzen ditu, haurrak izateko adinean dauden emakumeen arabera.• - MIGRAZIO INKESTA. Migrazio mugimenduari buruzko datuak jasotzen ditu. Atzerritik izandako migrazioak naiz herri barruan

izandakoak.

LABURPEN ARIKETAK:1- Definitu ondorengo kontzeptuak ( testuan ez badago hiztegian, interneten… aurkitu).a. BIZTANLERIA.b. DEMOGRAFIA.c. ERROLDA.d. ESTATISTIKA:2- Zer esan nahi du “ biztanleria ikuspegi kuantitatibotik ikertu”: 3- Zer esan nahi du “ biztanleriaren ikerketa estatikoa? ”4- Zer esan nahi du “ biztanleriaren ikerketa dinamikoa”

• ESTATISTIKA ADIERAZLEAK – TASAK: o Estatistikak, biztanleriaren egitura, kokapena eta kopurua

ikertzeko erabiltzen dituen zenbaki adierazleak dira.o Formula jakin batzuetatik ateratzen dira: jaiotza tasa, migrazio

saldoa eta abar.o Ehunekotan eta milakotan adierazten dira ( %, 0/00)

• GRAFIKOAK:o Tasak ( zenbakiak) marrazki edo irudietan adierazteko

erabiltzen dirao Lerro grafikoa, ziklograma, barra grafikoa eta adin piramidea

egiten ikasiko dugu.

• Atal honetan munduko biztanleri KOPURUA zenbatekoa den eta kontinenteka NOLA BANATUA dagoen ikasiko dugu.

• HIZTEGIA

o BIZTANLERI DENTSITATEA.

Tasa edo estatistika adierazle bat da. Km2 batean bizi den biztanle kopurua adierazten du. Tasa kalkulatzeko formula:

B.D.= biztanleri kopurua / azalera km2 tan

• Munduko biztanleria ez dago berdin banaturik.• Eremu batzuetan besteetan baino jende gehiago

bizi da.

• ESPAZIO EKUMENEAK:• ESPAZIO ANEKUMENEAK

MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

MUNDUKO MAPA POLITIKO MUTUA

• ARIKETA

• Munduko mapa politiko mutuan adierazi munduko biztanleriaren pilaketa gune eta hutsune gune garrantzitsuenak.

• Mapa mutuan:1.Mapari izena eta legenda ipini.2.Zein eremuetan daude pilaketa eta hutsune guneak?3.Zein estatu dira esanguratsuenak?

ZUZENKETA1. HUTSUNEAK:

1.KANADA ( HOTZA, BASAMORTUA)2.GROELANDIA.3.SIBERIA4.GOBIKO BASAMORTUA.5.HIMALAYA MENDIKATEA.6.AUSTRALIAKO BASAMORTUA.7.SAHARA BASAMORTUA.8.AMZONIAKO OHIANA.

2. PILKETA GUNEAK1.IPAR AMERIKAKO IPAR -EKIALDEKO KOSTALDEA.2.MENDEBALDEKO EUROPA3.INDIA.4.TXINA EKIALDEA5.NIGER IBAIAREN ARROA6.BRASILGO RIO JAINEIRO

• MAPAREN IRUZKINA:

• Gaur egungo munduko biztanleria 6.200 miloitik gorakoa da, baina banaketa oso irregularra da.

• Biztanleri osoaren %90 baino gehiago Ipar Hemisferioan bizi da, eremu epelean batez ere.

• Kontinente populatuenak Asia ( munduko biztanleriaren %60 eta 111 bizt/ km2) eta Europa ( 104 bizt/ km2) dira. Ondoren Afrika ( 24 bizt7km2) eta Amerika ( 19 bizt/km2). Azkenik Ozeania ( 3 bizt/km2)

• IRUZKINA jarraipena,

• Eremuka:

o Pilaketa handienak Asiako ekialde eta hegoaldean daude: Txina eta Indiaren artean 1.200 miloi eta 980 miloi biztanletik gora ( 2.180 miloi, guztiaren herena).

o Hutsune handienak basamortuak ( Sahara, Gobi), klima hotzeko lurraldeak ( Kanada, Siberia, poloak), eremu ekuatorialak ( Amazonia) eta lurralde menditsuak ( Himalaya) dira.

2.3 BIZTANLERIAREN MUGIMENDUAK

Munduko biztanleria aldatuz doa:

o KOPURUZ: Jaiotza eta heriotzen ondorioz.o PILAKETA GUNEZ: biztanleriaren migrazioaren

ondorioz.

Gaiaren atal honetan biak aztertuko ditugu.

2.3.a BIZTANLERIAREN MUGIMENDU KOPURUZ

6 ARIKETA: Osatu ondorengo kontzeptuen definizioak.

• BIZI ITXAROPENA: lurralde batea, bataz beste, pertsona bat bizi den urte kopurua.

• JAIOTZA TASA: Tasa edo adierazle bat da. Urtean bizirik jaiotako haurrak zenbatzen ditu. Milakotan 0/00 adierazten da.o FORMULA: bizirik jaiotako haurrak x 1000 / biztanleri osoa.

• HERIOTZA TASA: Adierazle bat da. Urte batean hildakoak zenbatzen ditu. Milakotan adierazten da, 0/00.o FORMULA: hildakoak x 1000 / biztanleri osoa

• BEREZKO HAZKUNDEA edo HAZKUNDE BEJETATIBOA: lurralde bateko biztanleria zenbat hasi edo gutxitu den. Ehunekotan adierazten da, %.o FORMULA: jaiotako haurren kopuru - hildakoen kopuruao Kenketa positiboa biztanleria gutxitu eta alderantziz.

7 ARIKETA: Osatu taulan:

Herri bateko J.T. ALTUA: 15/000 tik gora denean.

Herri bateko J.T. TARTEKO: 10/000 eta 15/000 artean.

Herri bateko J.T. BAXUA: 10/000 behera.

Herri bateko H.T. ALTUA:

Herri bateko H.T. TARTEKOA:

Herri bateko H.T BAXUA:

Herri bateko B.H. ALTUA: %3 tik gora.

Herri bateko B.H. TARTEKOA: %2 - % 3.

Herri bateko B.H. BAXUA: %1 baino baxuago.

8 ARIKETA: GRAFIKOAK EGIN ETA AZTERTU

9 ARIKETA: LIBURUTIK INFORMAZIO BILATU ETA OSATU LABURPEN TAULA

Taula osatu ondoren, taldean hausnartu eta erantzun:

Ba la dago erlaziorik jaiotza eta heriotza altua edo baxua izateak, herri baten garapen edo aberastasun mailarekin?

Erantzun ongi arrazoitzeko, aztertu arretaz 12 orriko bi mapak.

Erantzunak adibideekin osatu.

2.3.b BIZTANLERIAREN MUGIMENDUAK PILAKETA GUNEZ

KOPIATU: Munduko biztanleriaren pilaketa- gune aldaketak MIGRAZIOETATIK datoz.

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Egin 10 ARIKETA: DEFINITU KONTZEPTUAK.

• MIGRAZIO MUGIMENDUAK:• EMIGRAZIOA:• INMIGRAZIOA:• MIGRAZIO SALDOA: MIGRAZIO SALDO POSITIBOA:• MIGRAZIO SALDO NEGATIBOA:

MIGRAZIOEN KAUSAK

Egin 11 ARIKETA.

MIGRAZIO MOTAK

Egin 12 ARIKETA.

Egin 13 ARIKETA

2.4 BIZTANLERIAREN BILAKAERA HISTORIAN

Historian zehar munduko biztanleria kopuruz gora beherak izan ditu.

Demografoek eta historialariek egindako ikerketen onorioz, gizakiaren aro desberdinetako gutxi gora beherazko datuak lortu dira.

Zein grafiko erabiliko zenuke Historian zehar biztanleriaren bilakaera adierazteko? zergaitik?

BIZTANLERIAREN BILAKAERAREN GRAFIKAREN IRUZKINA

14 ARIKETA: Kopiatu koadernoan testu liburuko lerro grafikoa eta erantzun ondorengo galderak:

ULERTU ETA IKASI ONDORENGO KONTZEPTUAK

ERREGIMEN DEMOGRAFIKOA

Jaiotza Kopuru eta Heriotza Kopuruaren arteko erlazioak agerian uzte duen POPULAZIO MOTA da.

Ondorioz: Erregimen Demografikoek BEREZKO HAZKUNDE mota bat adieraziko digu.

Aurrekoaren arabera 3 ERREGIMEN DEMOGRAFIKO bereiztuko ditugu:

ERREGIMEN DEMOGRAFIKO ZAHARRA ( edo aintzinekoa) TRANSIZIO DEMOGRAFIKOAREN ERREGIMENA. ERREGIMEN DEMOGRAFIKO MODERNOA edo BERRIA

ERREGIMEN DEMOGRAFIKOEN EZAUGARRIAK

OSATU TAULA

ERREGIMEN DEMGRAFIKOA

JAIOTZA TASA HERIOTZA TASA BEREZKO HAZKUNDEA

ERREGIMEN ZAHARRA

ALTUA ALTUA

TRANSIZIO DEMOGRAFIKOA

ALTUA ERTAINA ( jeisten doa)

ERREGIMEN MODERNOA

BAXUA BAXUA

eskaneatu giltza 28 orriko grafikoa

ARIKETA: hausnartu bakoitzaren kausak edo zergatiak.