MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar...

10
Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa. “2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua Udal Artxiboko espedientea: -- Deskribapena Urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun kalifikatu zuen Santiago bidea, monumentu multzoaren kategoriaz. Ondoren, berriro deklaratu dute urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren bidez. Dekretu horrek beste haren edukia egokitzen du. Udalerria ekialdetik mendebaldera igarotzen du, ondoko ibilbideari jarraituz: Ulia, Zurriola hiribidea, Kursaal zubia, Boulevard zumardia, Alderdi Eder – Kontxa pasealekua, Miramar jauregiko lorategiak, Ondarretako lorategiak, Erregenea parkea, Igeldo-Mendizorrotz. Era berean, berezko bideaz gainera, azken dekretu horrek monumentu multzoarekin lotzen ditu aurrerago aipatzen diren gainerako eraikin eta elementuak. Babes erregimena * Erregimen orokorra. Plan Berezi honen A babes mailan integratzearekin loturikoa. * Berariazko erregimena: Kultura ondasun gisa, multzo monumentalaren kategoriaz, deklaratu izanaren ondoriozkoa, urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren bidez (19. EHAA, 2012-1-27koa). Santiago bidearen babes erregimenak nabarmentzen du, berezko bidea ez ezik, berari lotutako elementu guztiak, dekretu horretan ezarritakoaren arabera. Zehazki, hau da elementuen zerrenda: - Kursaal zubia. - Igeldoko San Pedro eliza. - Udaletxea. - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa (Victoria Eugenia antzokia, Mª Kristina hotela, Okendo almirantearen eskultura). - Satrustegi dorrea. - Aliri baserria (Zubieta). - Aizpurua baserria (Zubieta). - Berridi baserria (Zubieta). - Almirantearen gotorlekua. - Platako itsasargia. - Manteoko oinetxea. - Mendizorrotzeko gotorlekua. - La Perla eraikina. - Alamandegi etxea (Zubieta). - Santiago eliza (Zubieta). - Zubietako errebote pilotalekua. - Amezti Zahar baserria. - Artzabaleta baserria (Zubieta). - Dindin iturria. - Txerritxutu-Muniota bidea. - Uliako bidea. - Uliako galtzada. MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA” A MAILA

Transcript of MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar...

Page 1: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: --

DeskribapenaUrtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun kalifikatu zuen Santiago bidea,monumentu multzoaren kategoriaz. Ondoren, berriro deklaratu dute urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren bidez.Dekretu horrek beste haren edukia egokitzen du. Udalerria ekialdetik mendebaldera igarotzen du, ondoko ibilbidearijarraituz: Ulia, Zurriola hiribidea, Kursaal zubia, Boulevard zumardia, Alderdi Eder – Kontxa pasealekua, Miramarjauregiko lorategiak, Ondarretako lorategiak, Erregenea parkea, Igeldo-Mendizorrotz. Era berean, berezko bideazgainera, azken dekretu horrek monumentu multzoarekin lotzen ditu aurrerago aipatzen diren gainerako eraikin etaelementuak.

Babes erregimena* Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen A babes mailan integratzearekin loturikoa.* Berariazko erregimena:

Kultura ondasun gisa, multzo monumentalaren kategoriaz, deklaratu izanaren ondoriozkoa, urtarrilaren 10eko2/2012 Dekretuaren bidez (19. EHAA, 2012-1-27koa).

Santiago bidearen babes erregimenak nabarmentzen du, berezko bidea ez ezik, berari lotutako elementu guztiak,dekretu horretan ezarritakoaren arabera. Zehazki, hau da elementuen zerrenda:

- Kursaal zubia.- Igeldoko San Pedro eliza.- Udaletxea.- Artzain Onaren katedrala.- Miramar Jauregia.- San Bizente eliza.- Santa Maria eliza.- Okendo plazako monumentu multzoa (Victoria Eugenia antzokia, Mª Kristina hotela, Okendo almirantearen

eskultura).- Satrustegi dorrea.- Aliri baserria (Zubieta).- Aizpurua baserria (Zubieta).− Berridi baserria (Zubieta).− Almirantearen gotorlekua.− Platako itsasargia.- Manteoko oinetxea.− Mendizorrotzeko gotorlekua.− La Perla eraikina.- Alamandegi etxea (Zubieta).- Santiago eliza (Zubieta).- Zubietako errebote pilotalekua.- Amezti Zahar baserria.- Artzabaleta baserria (Zubieta).- Dindin iturria.- Txerritxutu-Muniota bidea.- Uliako bidea.- Uliako galtzada.

MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”A MAILA

Page 2: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: --Ondare historiko-arkitektonikoaren behin-behineko inbentarioa (Eusko Jaurlaritza): D1509

Egilea eta data: Hercules Torrelli, XVIII. mendearen amaiera aldea

Deskribapena

Hiriaren gotorlekuak (itsas merkataritzako eta mugako kokaleku bereziagatik egin zuten) XII. mendean du jatorria. Ziuraski, Nafarroako errege Antso Nagusiak puntu garaienean gaztelu txiki bat eraikitzen parte hartu zuen. Barrutiharresidunak bultzada bat izan zuen 1529 inguruan Villaturriel komendadorearen bitartez. 1719an, Berwick-eko dukeakgotorlekua hartu zuen. XVIII. mendearen amaiera aldean, Hercules Torrellik berreraiki zuen eta, 1794an, frantsesekberriz ere mendean hartu zuten. Gerra napoleonikoen ondorioz, haien esku egon zen 1813 arte. Une horretan, armadaingelesak frantsesak kanporatu zituen. Armada ingelesak hiria arpilatu eta su eman zion, Graham jeneralarenagintepean. Ondoren, gaztelua berritzen joan ziren, legio ingelesa I. Karlistaldian ezarri zen eta, 1955ean, JesusenBihotzaren eskultura ipini zuten punturik garaienean. Gaztelua Urgull mendiaren alde altuenean eta horren gailurrarenzehar igarotzen den defentsa lerroaren erdian dago. Ekintza nagusia lurraren gainean du. Gaztelua Matxo izenekodorreak eta plataforma zabal batek osatzen dute. Defentsa lerroaren muturretan, Erreginaren bateria eta Printzearenbateria daude, horma gezileihodun batek babestutako bidearen bitartez elkartuta. Bateria garrantzitsuenak,Begiratokikoak, Urumearen bokalerantz du ekintza, eta itsas mailaren gainetik 59 m-ra dago kokatuta. Beste muturrean,Damen bateriak portua estaltzen du. Santa Klarako bateriak, uhartearen aurrean, badiarako sarbidearen gainean duekintza; eta iparraldean, itsasoaren aurrean, Bardoka bateria dago. Gazteluko iturria edo Bardoka iturria, berriz, Urgullmendiko multzo gotortuari dagokio eta mendebaldeko muturrean dago, Pasealeku Berriaren ondoan.

Babes erregimena* Erregimen orokorra:

Plan Berezi honen A babes mailan sartzearekin loturikoa.* Berariazko erregimena:

Monumentu arkitektoniko-artistikotzat deklaratu izanaren ondoriozkoa (Gaceta de Madrid, 53 zk., 1925-8-21ekoa);monumentu historiko-artistiko nazionaltzat deklaratu izanaren ondoriozkoa; interes historiko-artistikoko probintziamonumentu deklaratu izanaren ondoriozkoa –1964-1-17ko Ministro Aginduaren bidez (52. BOE, 1964-2-29koa)–;eta monumentu historiko-artistiko nazionaltzat deklaratu izanaren ondoriozkoa –265/1984 Dekretua (132. EHAA,1984-8-4koa).

* Eragindako ingurunea: xedapen horietan ezarritakoa.

MOTA GAZTELUA URGULL MENDIAA MAILA

Page 3: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Deskribapena

Almirantearen gotorlekua –beste izendapen batzuekin ere ezaguna da, adibidez: Ingelesen gotorlekua, Moralesgotorlekua edo Gurutzeen gotorlekua– Donostiako Ingeniarien Komandantziak diseinatu zuen 1874-1875 artean. III.Karlistaldiaren gerra ingurunean eraikia da eta Donostiako 3. lerro liberalaren multzo gotortuari dagokio. Bertan, I.Karlistaldiko Moralesen gotorlekuaren elementuak egon daitezke azpian.Almirantearen gotorlekua +208 kotan dago, Ulia mendiaren ekialdean, Mirakruzeko edo Labeaseko gotorlekutik gertu.Oinplano gutxi gorabehera karratua du, 37 x 38 m-ko aldeetakoa, eta behealdean 1,5 m-ko zabalera eta goialdean 3,5m-koa duen babes hobiaz inguratuta dago. Babes hobiaren gainetik 3,5 m-ko altuera duen ezponda murru lodi bateksostengatutako lubetaz osatzen da asentu planoa. Murrua harlanduxkoz estalita dago kanpotik. Barne esparruahegoaldetik babestuta dago lurrezko karel batez, eta iparraldea, batik bat, kuartelak okupatzen du.Gotorlekuak bi artilleria asentu barne hartzen zituen: bata 3,5 m-ko erradioko harrizko zelaigune batek osatua(hegoaldeko karelaren mendebaldeko muturrean ezarrita); eta bestea 7 m-ko aldeko oinplano karratuko zurezkozelaigune batez osatua (gotorlekuaren hego-ekialdean kokatuta).Barruan bost eraikin zeuden: tropa edo kuartelarentzako ostatua, oinplano angeluzuzenekoa, 20 x 5 m-koa, iparraldeangezileihoez hornitua, gotorlekuaren baitan zegoena; zaintzako garita; zerbitzu eraikin osagarriak; sukalde etagarbigelak; eta gotorlekuaren erdian kokatutako munizio hornitegia.Gaur egun, multzoaren zenbait hondar geratzen dira eta, horietan, gotorlekuaren gela eta egitura batzuk antzemandaitezke.

Babes erregimena* Erregimen orokorra

Plan Berezi honen A babes mailan integratzearekin loturikoa.* Berariazko erregimena

“Santiago bidea” multzo monumentalean sartu izanaren ondoriozkoa (halakotzat deklaratu zuten urtarrilaren 10eko2/2012 Dekretuaren bidez).

* Eragindako ingurunea: xedapen horietan ezarritakoa.

ALMIRANTEAREN GOTORLEKUA ULIAA MAILA

Page 4: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: --

Egilea eta data: ezezagunak; 1855

Deskribapena153 m-ko altueran dago, Pasaiako porturako sarbidea osatzen duten Ulia mendiko haitzetako baten gainean.Eraikuntza honek, atzealdeko almenak ez ezik, muturretan, gaztelu itxura ematen dioten bi dorre ditu. Ezarrita dagoenmoduan, haren atzeko fatxada mendia bera da, teilatua gailurrarekin sestran duela, itsaslabarrak eraikinarekiko dueneragina murrizteko. Hiru solairu ditu. Dorrea gailurrean bertan zimendatuta dago eta hirugarren solairutik komunikatzenda eraikinarekin, pasabide estali eta almenadun baten eta mendian asentatutako eskailera batzuen bitartez.

Babes erregimena* Erregimen orokorra

Plan Berezi honen A babes mailan integratzearekin loturikoa.* Berariazko erregimena

“Santiago bidea” multzo monumentalean sartu izanaren ondoriozkoa (halakotzat deklaratu zuten urtarrilaren 10eko2/2012 Dekretuaren bidez).

* Eragindako ingurunea: xedapen horietan ezarritakoa.

PLATAKO ITSASARGIA ULIA PASEALEKUA, 403A MAILA

Page 5: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02497-08

Florencio Mocoroa Gastesi, 1947.Deskribapena

Kantoiko eraikina, erdisotoa, behegaina eta jatorriz zazpi goiko solairu dituena, azkena atzeraemana eta kantoiko dorregailen bat duena (beste solairu bat) solairu osagarri batekin. Bistako adreiluzko fatxada harriz estalitako zokaloarengainean, kantoia eta ertzak libratzen dituzten hegalkin eta entokatuekin. Konposizio simetrikoa kantoiarekin, dorreatzeraemanarekin markatzen dena. Lengoaia arrazionalista nabarmena kantoiko leihoetan, idi begietan, baouztarrietan, etab. Jatorrizko proiektu komuna Ategorrieta 25ekin, harekin esku hartzeko unitate bat osatuz.

Babes erregimena.1.- Babes erregimen orokorra.

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko dira. Hori guztia, gaur egungo egoera irizpide horiekin bat ez badator,eta babestu behar den arkitekturako proiektuarekin bat etortzeko arrazoiengatik mantentzea justifikatzen ez bada.

2.- Babes erregimen espezifikoa:A. Babesetik kanpo utzitako fatxadako elementuak edo zatiak: Ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Ez.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: Ategorrieta 23-25 esku hartzeko unitatearen barruan egotearen

ondoriozkoak. Koroa silueta zaintzea.D. Nahitaezko lehengoratzeak: Ez.

BIZITEGI ERAIKINA ATEGORRIETA ETORBIDEA 23C MAILA

Page 6: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02497-08

Florencio Mocoroa Gastesi, 1947.

Deskribapena

Mehelinen arteko eraikina, erdisotoa, behegaina eta jatorrizko zazpi goiko solairu dituena, azkena atzeraemana. Bistakoadreiluzko fatxada harriz estalitako zokaloaren gainean, ertzak libratzen dituzten hegalkin eta entokatuekin. Lengoaiaarrazionalista nabarmena bao uztarrietan, leiho horizontaletan, etab. Jatorrizko proiektu komuna Ategorrieta 23rekin,harekin esku hartzeko unitate bat osatuz.

Babes erregimena.1.- Babes erregimen orokorra.Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu, seinaleeta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes maila horiarautzen duten irizpideetara egokituko dira. Hori guztia, gaur egungo egoera irizpide horiekin bat ez badator, etababestu behar den arkitekturako proiektuarekin bat etortzeko arrazoiengatik mantentzea justifikatzen ez bada.2.- Babes erregimen espezifikoa:A. Babesetik kanpo utzitako fatxadako elementuak edo zatiak: Ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Ez.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: Ategorrieta 23-25 esku hartzeko unitatearen barruan egotearenondoriozkoak.D. Nahitaezko lehengoratzeak: Ez.

BIZITEGI ERAIKINA ATEGORRIETA ETORBIDEA 25C MAILA

Page 7: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-03316-17

Egilea eta data: Lucas Alday; 1928.

Deskribapena

Bretxako antzinako arrandegia, Bretxako merkatuarekin batera ekialdeko zabalduraren espazio publikoa definitzenzuena. Lucas Alday arkitektoak 1928an proiektatuta, barne erreforma sakon bat izan du merkataritza zentro gisaegokitzeko. Beheko solairuan hareharrizko harlandua eta gainerakoan harlangaitz horma mantentzen dira fatxadetan,zokalo eta solairu nagusiaz osaturiko ideia klasikoari jarraituz. Bertako lerro nagusiek pilastren ordena soila jarraitzendute, eta elementu sendoenak harlandu kuxinduz sendotuak daude, hala nola zokaloa eta kantoiak.Leihoenproportzioagatik eta ordenaren altuerarekin loturik pilastren arteko zabaleragatik eskala handiko fatxadak diraBolumen nagusiarekin alderatuta, harmailadi nagusiko dorrea aparteko pieza berezi gisa gelditzen da.

Babes erregimena.1.- Babes erregimen orokorra.

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Berariazko babes erregimena:A. Babesetik kanpo utzitako fatxadako elementuak edo zatiak: gaur egungo arotzeria guztiak.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: harlanduzko elementuak; salbuespen gisa beheko solairuan

fatxadako baoen urratze puntuala baimentzen da, beharrezkoa programari eta eraikinaren zuzkidura erabilerarieskatutako baldintza teknikoak betetzeko.

C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: ez.D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez.

BRETXAKO ARRANDEGIA BRETXA PLAZA 3C MAILA BRETXA PLAZA 3 ETA IÑIGO 16

Page 8: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: A-412-2

Jose M. Yturriaga; 1962.DeskribapenaKantoiko etxea. Beheko solairua, goiko sei solairu eta atiko atzeraemana du. Solairu bakoitzak jatorrian etxebizitzabakarra du, hiru arlotan bereizten dena: egongelak, logelak eta zerbitzua. Azalera handiko etxebizitza da. Zati bakoitzakkokaleku zehatza du, eta eskailera eta igogailu gunearen inguruan eraztun ibilbidea ahalbidetzen du. Bi sarbideindependente du, eta zerbitzuaren eta egongelen arteko zuzeneko komunikazioa, eskailera eta patio arteko zubimoduan. Hormigoizko egiturak euskarri banaketa du, eta ezin hobe konbinatuta dago banaketekin eta fatxadarekin.Fatxadak metalezko sare printzipio orokorra du abiapuntu, hegaletan edo mailak, karelak eta baoetako buruakmarrazten eta modulatzen dituzten lineetan. Hori abiapuntu izanik, leihoak aurreratzen edo atzeratzen dira, balkoiakosatuta. Zabaldurako arkitektura modernoaren adibide nabarmena, 1925-1965ko etxebizitza modernorako DocomomoIberiar Erregistroan “intereseko eraikin" gisa barnean hartzen dena.

Babes erregimena1. Babes erregimen orokorra.

Plan Berezi honen C babes mailan sartzearekin loturikoa.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko dira. Hori guztia, gaur egungo egoera irizpide horiekin bat ez badator,eta babestu beharreko arkitekturako proiektuarekin bat etortzeko arrazoiengatik mantentzea justifikatzen ez bada.

2. Berariazko babes erregimena:A. Babesetik kanpo utzitako fatxadako elementuak edo zatiak: ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: ez.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: ez.D. Nahitaezko lehengoratzeak:

* Atikoko solairuko beirazko itxiturak ezabatzea.* Hala badagokio, aurreko aurreikuspenak betetzeari lotutako gainerakoak, erregimen orokor horiarautzen dutenak barne harturik.

BIZITEGI ERAIKINA HONDARRIBIA 2C MAILA

Page 9: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: --

Egilea eta data: 1875. Pedro Lorente, ingeniari militarra

Deskribapena

Gotorleku erdi iraunkorra, 1875. urtean eraikia, Pedro Llorente ingeniari militarraren proiektuaren arabera. III. GerraKarlistaren testuinguruan eraiki zen eta Donostia-Hernani lineako gotorleku multzoaren parte da.Gotorlekua Igeldoko mazeletan kokatzen da eta oinplano pentagonala du. Hobi batek inguratzen du, eta bikaponerarekin eta erdi kaponera batekin saihetsetik babestuta daude bost aldeetako lau; hartara, artilleriak hiru fronteditu, eta fusileriak bi fronte ditu, harlangaitzezko horman osatutako saieteretan. Barruan hiru eraikin zeuden —kuartelari,zerbitzu erabilerako pabilioiari eta munizio biltegiari zegozkionak—, baita uharka eta janarien biltegia ere.Gudamendiko instalazioek okupatutako zona horretan, askotariko hormak daude eta, haien itxurari erreparatuta,antzinako gotorlekuaren parte izan zitezkeen; haatik, gaur egun dagoen eraikuntzak eta dagozkion instalazioek lurhigidura handiak eragin zituzten eta, segur aski, gotorlekuaren egituren zati handi bat lurperatu edo desegin zuten.Inguru horretan dagoen urandela, dorre bat simulatzen duena, 1939. urtean eraiki zen, eta baliteke gotorlekukomaterialak berrerabilita egin izana.

Babes erregimena.

1. Erregimen orokorra.Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2. Berariazko erregimena.A. Babesetik kanpo utzitako kanpoko elementuak edo zatiak: ez.B. Elementu edo zati iraunkorrak: kontserbatzen diren hondar guztiak.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: azterketa xehatu bat eta arkeologikoa egingo da, behar bada, zonan

edozein esku hartze mota egin aurretik; azterketa hori idazten ez den artean, gotorlekuaren ingurunea ezingoda aldatu 30 metroko erradio batean.

D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez.

HERNANDEZ GOTORLEKUA GUDAMENDIKO BIDEA, ZGC MAILA

Page 10: MONUMENTU MULTZOA “SANTIAGO BIDEA”...2018/09/13  · - Artzain Onaren katedrala. - Miramar Jauregia. - San Bizente eliza. - Santa Maria eliza. - Okendo plazako monumentu multzoa

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Egile eta data ezezagunak

Deskribapena

Baserria XVI. mendekoa da jatorriz. Egungo eraikinak jatorrizko baserriaren berreraikuntza bati erantzuten dio (zehaztugabeko datan egina), eta, gaur egun, Igarako kanpinari dagozkion urbanizazioaren eta eraikuntzen multzoan sartutadago, euste hormen bidez bermatutako plataforma batean. Alboetako batean zenbait gorputz erantsi ditu.Eraikin nagusiak profil hau du: beheko solairua, lehen solairua eta bi isurkiko estalkipeko solairua. Harlangaitz hormezeraikita dago, eta barne egitura eta estalki egitura zurezkoak ditu. Fatxada nagusian bistan geratzen da beheko solairukoharlangaitz horma, eta horren gainean zurezko bilbadura bat altxatzen da. Agerian dira ere hareharri landuzko izkinak.Puntu erdiko arkuko bao txiki bat du fatxada nagusiaren beheko solairuan, eta arku konopialeko beste irekidura batatzeko fatxadaren lehen solairuan. Bertan, era berean, hareharri landuz gauzatutako gurutze bat ageri da.

Babes erregimena1.- Erregimen orokorra

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Berariazko erregimenaA. Babesetik kanpo utzitako kanpoko elementuak edo zatiak: eraikin nagusiaren handitze lanak eta gorputz

erantsiak.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: fatxada nagusiaren harlanduzko elementuak eta bilbadura.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk: handitze edo jasodura gehiagorik ez da onartzen.D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez

BALDAZAR BASERRIA IGARA BIDEA, 195C MAILA