Mitxo aldizkaria 2007-2008

18

description

Mitxo aldizkaria 2007-2008

Transcript of Mitxo aldizkaria 2007-2008

Page 1: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 2: Mitxo aldizkaria 2007-2008

Kaixo guztiok! Ikasturte honetan ere Mintxo aldizkarian batzen gara! Badakizue ikasturte honetan bi ale edukiko ditugula? Ez? ba, ba badakizue! Lehenengo kanpainan HAMAIKA KOLORE HAINBAT KULTURA kanpainan sartuta egon gara. Eta horregatik emanaldi eta ekintza batzuen bidez landu egin dugu. Haietakoa Olentzeroren jaiarako prestatu eta abestuko egin genituen kantak

Haur Hezkuntza: Finlandesez –- Euskaraz Lehen Zikloa:

Italieraz – Gaztelaniaz - Euskaraz

Bigarren Zikloa:: Alemanieraz – Ingeleraz - Euskaraz

Hirugarren Zikloa: Frantzesez - Euskaraz Oso ondo egin genituen gauza guztiak eta horregatik ZORIONAK.

Irakasle taldea Mintxok

Page 3: Mitxo aldizkaria 2007-2008

Ana Zuazo 6-Dkoak eta 6-Bkoak joan ziren txikitxoengana eta kanta egin zuten. Lehenengoz batzuok antzerki lan txiki bat egin zuten. Batzuok mp3z, beste batzuok ba beste gauzez egin zuten antzerkia. Luis Briñako 6-D eta 6-B joan ziren Haur Hezkuntzara bertsoak abestera. Bkoak joan ziren talde batera eta Dkoak beste batera. Dkoak hau egin zuten: Lehenengoz maisua disfrazatu egin zen robotaz eta ume batek aginduak eman zikion, Roberto zeukan izena esaten zuenak ezkerrera eskuinera... geroago ume bat beldurtu eta hasi zen negar egiten. Gero ume batzuk bertsoak hasi ziren abesten, zeuzkaten marrazki oso politak erakusten zituzten beraienak Geroago hasi ziren abesten beste erritmoarekin eta denok abesten hasi ziren eta esaten zuten.

Txikitxoekin badago zer egin

ikasle eta pilaontziekin

6-Bkoak ez dakit oso ondo zer egin zuten baina uste dut abesten egon zirela beste taldekoekin. Arratsaldean Lehen Hezkutzan ekitaldi bat antolatu egin zen: 1. eta 2. mailakoek

dantza egin zuten bere zapiarekin. 3 eta 4 mailek birziklatze kanta eta 5 eta 6garren kurtsoek Hamaika kolore hainbat kultura abestia. Klaseak amaitu ostean, patioan ekitaldi berezi bat antolatu egin genuen 6. mailako guraso batzuok Lehen eta Bigarren mailakoentzat.

Page 4: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 5: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 6: Mitxo aldizkaria 2007-2008

Diana, Nerea eta Maialen. 6.D Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean Olentzeroren eguna ospatu zen, abenduaren 19, 20 eta 21ean. DBHko gimnasioan eta Bigarren Ziklokoentzako bertsoak abestu genituen, baita ipuinak kontatu ere. Guk ez genuen txarto pasatu ondo baizik. 101 pertsona zeuden, batzuok lotsa genuen; beste batzuek , ordea, ez. Batzuk aspertu ziren arren, guk jarraitu genuen bertsoak botatzen. Oso polita zen. Azkenean txalokatu ziguten.

Arratsaldean Hirugarren ziklokook elkarri eman genion emanaldi bat. Besteen emanaldiak ikusi genituen, guztiak antzerkiak ziren gurea izan ezik, gureak (6.Dkoenak) bertsoak ziren eta. Oso ondo atera zitzaigun. Batzuok lotsa handia izan zuten, beste batzuek, berriz, lasai-lasai egin zuten beren lana. Baina dakizuenez lotsa ez da bakarrik

agertzen, kasu honetan lotsa jende asko guri begira zegoelako agertu zitzaien batzuei. Gure ustez ostirala izan zen egunik hoberena, baita dibertigarriena ere. Gauza pilo bat egin genuen: Lehenengo, Santutxun zehar, kaletik buelta bat eman genuen. Buelta honetarako zen: eskolan prestatu genituen kanta guztiak gero, kalean, jendearen aurrean abesteko. Kanta guztiak abestu eta gero, guztiak eskolako patioan elkartu ginen abesteko, eta ondoren txorizoa ogiarekin jan genuen. Geroago klasera itzuli ginen Olentzero etortzeko zain. Eta ordenagailurako joku bana oparitu zigun. AZKENEAN OPORRAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Page 7: Mitxo aldizkaria 2007-2008

BIDE HEZIKETA

6. mailakook, pasa den 2007ko azaroaren 6an Bilboko bide heziketaren parkera joan ginen. Gure bila Bilboko bi udaltzain etorri ziren Bilbo bus batean. Bus horretan Sarrikora eraman gintuzten, parkea Sarriko auzoan zegoelako. Bertan bi taldetan banandu ginen 6.b eta 6.d. Talde bat teorian klasean zegoen bitartean, Beste taldea bizikletekin praktikak egiten zebilen.Teorian klasean zirkulazio kodeari buruzko arau batzuk ikasi genituen.

Joko baten bidez eta praktiketan trafiko arauak eta semaforoak errespetatzen ikasi genuen bai eta gidarietako errespetua mantendu behar dela ere. 12:00etan eskolara itzuli ginen, autobus berean. Azkenik esan, bi udaltzainak oso ondo pasatu ziren gurekin.

6.B 2007-08 ikasturtea.

2007ko abendua

Page 8: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 9: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 10: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 11: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 12: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 13: Mitxo aldizkaria 2007-2008

Sorgin gaiztoa Urriaren 31an 4.B mailakoek ederki pasatu genuen: egun osoan liburuak ez genituen zabaldu!. Goizean itzal antzerki polit bat antzeztu genien lehenengo eta bigarren ziklokoentzat. Txotxongiloak egiteko, elkarrizketak buruz ikasteko eta ondo ahoskatzeko ikasten denbora asko egon ginen baina merezi izan zuen anderenoek oso ondo egin genuela esan zigutelako eta ikasleei asko gustatu zitzaielako.Batzuk oso laburra zela esan zuten baina txalo bero-beroak izan genituen.

Arratsaldean merendola izan genuen goizeko arrakasta eta gelako bi lagunen urtebetetzea batera ospatzeko. Horrelako egunak izan behar ditugu beti eskolan!

Page 14: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 15: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 16: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 17: Mitxo aldizkaria 2007-2008
Page 18: Mitxo aldizkaria 2007-2008

Geuk ere, Haur Hezkuntzakook, Olentzeroren jaian parte hartu egin genuen.