mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro...

32
ZAHARTZAROA, ORAINGO ETA GEROKO ERRONKA BIZTANLERIA GERO ETA ZAHARRAGOA DA ETA ZAHARTZEAK DAKARTZAN AJEEK ERE GERO ETA PISU HANDIAGOA DUTE. A UBIXA FUNDAZIOAREN USTEZ, JENDARTEAK ERREALITATE HORRI SERIO EUTSI BEHAR DIO. > 12 GAUR8 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA «Visca Catalunya!» PELLO OTXANDIANO > 11 DATORRENA Azken guda dantza? IRATXE URIZAR > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko irailaren 23a | XI. urtea • 536. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

ZAHARTZAROA, ORAINGO ETA GEROKO ERRONKA

BIZTANLERIA GERO ETA ZAHARRAGOA DA ETA ZAHARTZEAK DAKARTZAN AJEEK ERE GERO ETA PISU HANDIAGOA DUTE.AUBIXA FUNDAZIOAREN USTEZ, JENDARTEAK ERREALITATE HORRI SERIO EUTSI BEHAR DIO. > 12 GAUR8

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

«Visca Catalunya!» PELLO OTXANDIANO > 11

DATORRENA

Azken guda dantza? IRATXE URIZAR > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko irailaren 23a | XI. urtea • 536. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Clintonen porrota: bere akatsaketa besteen erruak 04

Mexikarrak auzolanean,lurrikarari aurre eginez 07

Rohingyen etxeei su ematea,Myanmarren arma 08

Zahartzaroa modan ez dagoenjendartean, gero eta zaharragoak 12

Bizitzaren hari muturrak 17

Mugikortasun urria dutenlagunentzako teknologia berria 18

E.lkarrizketa: Ugaitz Gaztelu 22

Afasia neurtzeko CAT testa, aurkieuskaraz 27

In fraganti: Iraia Oiartzabal 17

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

22

8

28

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Azken guda

dantza?

10 Ula Iruretagoiena:

Lurraldearen identitateak

11 Pello Otxandiano: «Visca

Catalunya!»

16 Amaia Ballesteros

20 Gorka Zozaia: Dantza ez

nobleen garaia

21 Iker Barandiaran: Ikasturtea

hasteko jarrera estetikoak

25 Xabier Mikel Errekondo:

Kontxako bandera, epika eta

lotsa

25 Maider Iantzi: «Hartuko duzu

zerbait…»

30 Ander Izagirre: Atzerrimina

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Kataluniako galdeketak Estatuaren benetako aur-pegia argitara ateratzea lortu du azken egun etaasteotan. Guk ondo baino hobeto ezagutzen du-gun munstroaren aurpegi izugarri hori, inoizbaino argiago ageri zaigu, gordintasun betean:atxiloketak, kaleak armaz jositako poliziez gai-

nezka, itxikeria baino islatzen ez duten adierazpen politiko-ak… Nazioarteko iritziak sinetsi ere ezin du egin zein mailapolitiko eskasa ari diren erakusten espainiar agintariak!Mikel Sotok orain urte batzuk idatzitako artikulua etorri

zait gogora (ezagutzen ez duenari, topatu eta irakurtzea go-mendatzen diot), Kortatu musika taldeak 1988. urteanemandako azken kontzertuaren izenburu bera zuena: “Az-ken guda dantza”. Nondik gatozen eta nor garen aipatzendu testuak, harro, eta erresistentziaren balorea goraipatzendu. Kontzertu hura eman zen garaian Euskal Herriak bizizuen egoera politikoaren azterketa egiten zuen. Gaur egunKatalunian bezalaxe, orduan ere PNV eta PSOE alderdiekmuzin egin zioten Euskal Herriak Espainiako eta Frantziakoestatuekin bizi zuen gatazkari irtenbide baketsua emateari.Garai horietan, PSOErekin batera zebilen PNV, eta, gauregun, PPrekin. Jarrera berdina. Garai hartako Kortatutikgaur egungo “mambo”-ra:irribarrea atera digu jarrerabaikorrak, baita unerik ten-tsiodunetan ere. Jon Idigora-sen aspaldiko hitzok ozen en-tzun dira berriro ere: «Ateraitzazue zuen esku zikinak Eus-kal Herritik». Kataluniatik. Le-hen eta orain. Kongresuan bo-ta zituen mahaikideak duela20 urte baino gehiago; Kon-gresuan bota dituzte orain. Espainiako unionistek ondo

dakite herri oso bat dutela au-rrean, eta horri ezin zaio eran-tzun gure lehendakari jaunakerakutsitako jarrera epel eta ekidistantetik. Errealitateakhitz hutsak gainditu ditu. Gauzak horrela, nahiko AlderdiEgun konplikatua izango du Urkulluk aurten, alderdikideakindependentzia aldarri sutsuak botatzera ohitu eta gero.Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriroerakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika-tzera ohituta daude, eta horrek ondoriorik ez izatera.Ekilibristez ari garela, ezin Pablo Iglesias ahaztu. Katalu-

niako azken atxiloketen harira, orain preso politikoakegongo direla esan du… lotsagorritu gabe! Oraingo kontuabailitzan. Hilabete eskas besterik pasa ez denean Rafa Diezaskatu zutenetik (GALeko hiltzaile denek baino urte gehia-go espetxean eman eta gero, adibidez), eta beste askok dis-pertsaturik jarraitzen dutenean.Ez da denbora asko joan Europan Kataluniakoaren antze-

ko galdeketa bat egin zutenetik: 2014ko iraila, Eskozia eta

Erresuma Batua. Londreseko Gobernu Zentralak eskozia-rrak konbentzitzeko ahaleginean zentratu zuen ezetzarenaldeko kanpaina: Erresuma Batua ez uzteko arrazoiak etaargudioak eman zizkien. Adibide horri begiratuta, are age-rikoagoa da Espainiako Estatuaren itxikeria: «Gurekin gel-dituko zara, bai ala bai; eta, gainera, ez dugu horren ingu-ruan hitz egingo». Jarrera horrek aditzera ematen duena daare beharrezkoagoa dela Espainiatik alde egitea. Izan ere,zeintzuk lirateke, bada, eskubideak urratzen baino ez da-kien Estatu batean gelditzearen aldeko arrazoiak?Generalitatearen kontuak esku hartuta, kontrolatuta… de

facto estatu kolpea gauzatzen ari da Espainiako Gobernua.Gerrarako prest goitik behera armatuta, poliziaz bete duteKatalunia (Espainia, artean, polizia gabe geratu da; bat-ba-tean, segurtasuna ez omen da hain garrantzitsua, nahiz etahorixe izan den, atzo goizera arte, hainbeste polizia izatekoargudioa). Hala ere, bada sinbolismoz betetako elementuahonetan guztian ere: edozein areriok bezala, Espainiak ba-daki Katalunian ez dutela maite, ez da eroso sentitzen lurhaietan, eta, hartara, itsasontzietan biziko dira: itsasotik ze-latatzen, «erasorako» unea noiz helduko zain. Portuko lan-gileek, berriz, uko egin diote ontzi horiek zerbitzatzeari.

Eta bitartean, zer? Bitartean, herri oso bat da kalean: herrikoloretsua, plurala. Ederki erakusten herri moduan nolaaurre egin tamainako estatu-erasoari. Ez alderdirik, ez sigla-rik: herri oso bat, zahar eta gazte, beren instituzioak eta po-litikariak defendatuz, beren erabakitzeko eskubidearen al-de, herri guztien erabakitzeko eskubidearen alde. Izan ere,koska jada ez da independentzia bai ala independentzia ez.Demokraziaren aldeko borroka da, herrien eskubideen al-dekoa. Horrelaxe ikusi dute Espainiako Estatuko hainbat bazte-

rretan ere. Ugariak izan dira hainbat hiritan Kataluniakoherriaren alde izandako elkartasun keinuak, nahiz eta ko-munikabide estatalistek albiste hori isilarazi nahi izan du-ten. Gu guztiok dantzan jarri gaituzte. Galdeketarik egiten ez bada ere, Herriak irabazi du jada.

Herriok irabazi dugu. •

{ datorrena }

Azken guda dantza?

Bada sinbolismoz betetako elementua:edozein areriok bezala, Espainiak badakiKatalunian ez dutela maite, ez da erososentitzen lur haietan, eta, hartara,itsasontzietan biziko dira poliziak

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

atzerria

Donald Trumpekarri eta mun-dua dardarkautzi zuen “Tita-nic”-aren pare-ko hondamen-

dia, porrot epiko hura, gertatuzenetik urtea ere joan ez dene-an, Hillary Rodham Clintonhautagai garaitua bueltan da.Hogeita bost urte begi publikoa-

ren bistan aritutako figurak (au-rrenik lehen dama, gero senata-ri, Estatu Idazkari eta birritanpresidentegai), nonbait, ezin duantzeztoki politikoa bat-bateanutzi.

Bere 70 urteekin betiko desa-gertua eta erretreta politikoannahi zutenentzat mezua ere ba-dakar: «Hemen nago!». AEBeta-ko historian izan den kanpaina

latz bezain gogoangarriaren on-doren bere porrot itzelaz haus-nartzera dator Clinton anderea.Bera baino askoz ere inpopula-rragoa, askorentzat bufoi bat etamunduko agintari boteretsuenabilakatzeko ezgaia zen Trumpenaurrean galdu zuen. Queens-ekodemagogoak, higiezinen mag-nate eta telebistako reality-enizarrak, pronostiko guztien kon-tra, irabazi egin zion.

"What Happened" du graziaHillary Clintonek argitaratu be-rri duen memoria liburuak.Post-mortem azterketa bat da,bere hitzetan, «ariketa katarti-koa» eta dagoeneko Amazonenbest-seller izatea lortu du. Botoaeman zioten 65 milioi pertso-nentzat, agian, izango da kon-tsolamendua, asko eta asko ho-rren beharrean baitaude, bai.Edonola ere, ironia ez da falta:hondamendi horrekin diru askoegingo duelako Clintonek, pen-tsa, ilaran egon eta sinadura lor-

Errukirik gabekopatriarka baten aurrean«ezker eta eskuinekogizonen konspiraziobatek lagunduta» galduostean, bere porrotaAEBetako politikarengainbeheraren erakusleadela dio HillaryClintonek. Matthew CAVANAUGH | EFE

PORROTAREN AUTOPSIA Hillary Clintonek akatsak aitortzen ditubaina porrotaren errua besteei egotzi die

Mikel Zubimendi

Inork gutxik espero eta mundu osoa asaldatu zuenporrotetik hamar hilabetetara, Hillary Rodham Clintonbueltan da. «What Happened» memoria liburuarekindatorkigu, bere porrot epikoaren arrazoiak aztertu etaerrudunak seinalatuz. Bera ezik, beste guztiak, «kontrolatuezin nituen kanpoko indarrak», egiten ditu errudun.

POLITIKA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 4 / 5

tzeko aukerak mila eta bos-tehun dolar balio ditu. Bere al-derdikide demokratek izuz bete-rik hartu dute liburua, iraganaribegira lotuta kokatzen dituelakoeta ez geroari so, egoerari bueltaemateko perspektiban.AEBetako kulturan ez da gal-

tzaileekiko begirunerik izaten.Berdin dio boto kopuruan nolageratu den, arau tranpatien in-guruko eztabaida eta garailea-ren itsuskeria. Galtzailea galtzai-lea da eta kondena horren zamaeramango du betiko. Izan ere,hainbeste abantaila zituen Clin-tonek! Hain nabariak ziren bereabantaila konpetitiboak! Dirugehiago zuen, iragarki, esperien-tzia gehiago, eliteen artean kon-taktu gehiago (hala nola, ordukopresidente Barack Obamare-kin)… eta halere, apustu guztienaurka, galdu egin zuen.

AKATSAK BAI, ERRUA EZ

Egia da XVIII. mendeko anakro-nismo batengatik eta AEBetakosortzaileek herri demokrazia zu-zenarekiko zuten nolabaitekomesfidantzagatik izan ez balitzClinton presidentea izango zela.Egia da, halaber, gakoak izan zi-ren Pennsylvania, Ohio edo Wis-consin bezalako estatuetan67.000 boto gehiago lortu izanbalitu, bera izango zela Etxe Zu-riaren maizterra. Egia da, berakdioen bezala, «AEBetako histo-rian gizon txuri batek» sekulaeskuratu ez duen boto kopurualortu zuela. Baina atzera-buelta-rik ez dago: inork gutxik aurrei-kusten zuen lehia galdu eginzuen, nahiz eta ia hiru milioiboto gehiago lortu. Eta AEBeta-ko historian ez da paradoxa ho-rren lehen biktima, herritarrenbotoetan irabazi eta hauteskun-deak galdu zituen bosgarrenpresidentegaia delako.“What Happened” gainetik be-

giratuz, oro har, zera azpimarra-tu daiteke: Clintonek akatsak ai-tortzen ditu, batzuk txikiagoak–gehienak– eta besteak handia-goak. Beste aitorpen batzuen ar-tean honakoak aipatzen ditu:«Ez nintzen ohartu, ez nuen bar-neratu nire oinpetan lurra zeinazkar mugitzen ari zen», «eznuen asmatu Trumpen ‘AmericaFirst’ mezuari aurre egiten», «ez

nuen figura eraldatzaile, iraul-tzaile gisa ni ikustea lortu», «ni-re egiazkotasuna zalantzan jarrizen». Oso sonatua izan zen, adi-bidez, Clintonek kanpainanTrumpen boto-emaileak «ne-gargarri kuadrilla» bat zirelaesatea. Aitortzen al du hori aka-tsa izan zela? Ez. Badirudi logikaezagun bat darabilela, hots, okerzabiltzanean ez dela sekula bar-kamenik eskatu behar, gogorra-go eraso egin behar dela baizik. Hala egiten du Clintonek. Be-

netako egia da Trump eta berealdeko taldeek, bereziki sare so-zialetan, Clintonez direnak etabost esan zituztela: ahula, gai-xoa, kriminala, fisikoki okazta-garria, «antikristoa» eta mitine-tan, jendetzak «kartzelara!kartzelara!» kantatzen ziola. Liburuan aipatzen dituenen

arabera, Trump erabat helduga-bea da, bere bulkaden gainekokontrolik gabea, daukan ardura-rako ezgai hutsa, erreaktiboa de-la dio eta ez proaktiboa, pentsa-mendu estrategikorik gabea, zeregingo duen jakiterik ez dagoe-la, hitz batean, arriskutsua, osoarriskutsua dela. Estatu Idazkarigisa AEBetako kanpo politikaren

ardura izan zuen Clintonentzat,Trumpek diplomazia jeneralenesku utzi du, eta hori barkaezinaomen da. Baina ez du jakin diskurtso

koherente batean artikulatzen zergatik nahi zuen presidenteizan; zer dela eta zegoen hainseguru bere garaipenarekin etakonfiantza horrek itsututa, zer-gatik ez zuen mezu positibo batzabaltzen asmatu. Nola eginzuen hain kanpaina kaotikoa,helburu noble baten zerbitzuranola ez zuen jartzen jakin edoboto-emaileekin benetako kon-taktu zuzena zergatik ez zuenbilatu.

Galdetzekoa da ez ote zezake-en beste mota bateko liburu batidatzi. Galera horren lezioak bil-du eta maite duen kausa politi-koaren onurarako zein izan zite-keen aurrerabidea seinalatuz.Seguruenik ez litzateke best-se-ller bat izango, baina politikokierabilgarriagoa zatekeen. Gau-zak horrela, iradoki edo jakiteraematen du egoa eta dirua, an-tzeztoki publikotik aldentzekoezina izan dituela hauspoa.

ERRUSIA ZITALAREN ESKUA

Hillary Clintonek ez du inorerrua egoztetik libre uzten. De-nek dute erruaren beren partea,

berak ez ezik beste guztiek. Etaerrudunak ozen salatzen ditu:«Kontrolatu ezin nituen kanpo-ko indarrena izan da errua». Etahorien artean, guztien buru,Errusia, Errusia zitala.Salaketa zorrotz eta zehatzak

egiten ditu eta, nola edo hala,denek dute Errusiarekin loturabat. Horrela, Julian Assangek zu-zentzen duen Wikileaks taldeak,bere webgunean Alderdi Demo-krataren Nazio Komitearen etaClintonen kanpainaren buruJohn Podestaren milaka emailargitaratu zituenak, errusiarreneskutik jaso zituen informaziohoriek. Latzak esaten ditu Lon-dreseko Ekuadorreko enbaxa-dan errefuxiatuta dagoen aus-traliarraren inguruan: «Assangehipokrita bat da eta egindakoa-gatik kontuak ematea merezidu. Gardentasunaren zaindari-tzat du bere burua, baina urtee-tan zehar munduan autokrataerrepresiboenetarikoa den etagardentasun gutxienetarikoaduen Putinen meza-mutila, la-guntzailea izan da». Clintonek ez du zalantzarik:

«Putinek sabotatu zuen nirekanpaina». Nola? Ironikoki,

Bere 70 urteekin erretreta politikoan betiko desagertua nahi dutenentzat mezua ere badakar liburuak: «Hemen nago!». Drew ANGERER | AFP

«Kontrolatu ezin nituen kanpoko indarrenaizan da errua». Eta guztien buru, Errusia,Errusia zitala. Clintonek ez du zalantzarik:«Putinek sabotatu zuen nire kanpaina»

Clintonek Trumpen boto-emaileak «negargarrikuadrilla» bat zirela esatea akatsa izan zelaaitortzen du? Ez. Oker denean sekula ez dubarkamenik eskatzen, gogorrago erasotzen du

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

atzerria

Clintonek Sandersen kanpainanola sabotatu zuen erakustenzuten dokumentuak Wikileaksifiltratuz. Assangek informaziohori errusiarrek eman ziotelabeti ukatu duen arren, eta, are,Obamaren Inteligentzia zerbi-tzuen buruek horren baieztape-nik sekula egin ez zuten arren,Clintonentzat berdin da: «As-sange agente errusiar bat da, er-di nihilista, erdi anarkista, opor-tunista hutsa, susmoa dutMoskuren soldatapeko dela, etadudarik ez dut, Putinen ‘autori-tarismo matxoak’ liluratuta da-go». Vladimir Putin zuzenean

apuntatzen du, eta salaketa osolarriak aurreratzen ditu. «Gerra-rako eremu berri bat» ezarriduela dio, hain zuzen, «errusia-rrek gure hauteskundeen siste-maren bihotzean sartzea lortudutelako». Gerra egiteko dimen-tsio berri horretan, informazioaarma gisa erabiltzen dela defen-datzen du, eta hatz erakusleaKremlinek kontrolatutako “Rus-sia Today” eta “Sputnik” bezala-ko plataforma mediatikoei zu-zentzen die. Oso kezkatua agerida eta gerra egiteko eremu berri

hau serio hartu eta defentsaneurriak urgentziaz ezarri behardirela dio, erreminduta, «azpijo-ko horren irismenaz» AEBak ezdirela ohartu salatuz.

EZTENKADAK DENENTZAT

Clintonen hitzetan, bere galeraepikoaren beste kausa handi bat«politika tribalak» deitu ditue-nak dira, hots, arrazismoaren,sexismoaren eta atsekabe eko-nomikoaren arteko nahasketa-ren erabilera lotsagabea.Errusiarrekin ez ezik, beste

pertsonaia batzuekin ere Clinto-nek kontuak egitea nahi ditu.Horien artean, bereziki aipaga-rria da James Comey, hautes-kunde garaian FBIko buru izanzena. Bere porrotaren inguruanpentsatzean, Clintonek ez duahazten hauteskunde egunarenaurretik, hamaika egun lehena-go, Comeyk eman zuen pren-tsaurrekoa, non beraren kontraikerketa berri bat abiatu zuelainformatu zuen. Oso haserreageri da FBIko buru ohiarekin,oso bereziki Trumpen eta Erru-siarren arteko loturen inguruanbeste ikerketa batzuk martxanzeudelako eta horien berri ez

zuelako eman, eta Clintoni se-kulako labankada emateko erre-parorik erakutsi ez zuelako. Da-mu dela aitortzen du Clintonek,bere momentuan Comeyri lepo-ra salto egin eta kontraerasorapasatu ez zelako.Alderdi Demokratako prima-

rioetan bere aurkari izan zenBernie Sandersekin etsita agerida. Berarentzat «Sanders ez dademokrata» bat eta 2008. urte-an berak Obamarekin egin zuenbezala ez jokatu izana aurpegi-ratzen dio: «beranduegi erreti-ratu zen lasterketatik», Clinto-nek izendapena lortu zuenetikhilabete pasatxora hain zuzen.

Are, Sandersen «politika utopi-koegiak» salatzen ditu. «Ez diolege bilakatzeko bokazioa duenpolitikari jaramonik egiten. Ma-sa mugimendu bat sortzea etaAlderdi Demokrataren printzi-pio eta balioen inguruko ezta-baida soziala piztuta manten-tzea interesatzen zitzaionbakarrik». Beste hitz batzuetanesanda, promesa handiak etagauzapen txikiak egozten diz-kio. Eta eztenkada ez dio barka-tzen: «Primarioetan nire inte-gritatea zalantzan jarri zuen etahori Trumpentzat munizioaizan zen».Obamak animatu omen zuen

Clinton presidentetzarako lehia-ra aurkezteko. Dioenez, Obamaez zegoen berrautaketaz batereziur eta bazekien bere ondarepolitikoaren biziraupena, heinhandi batean, Clintonen garai-penean zetzala. «Sandersi ez ie-zaiozu egurrik eman!», «bereboto-emaileak ez itzazu aliena-tu!» esaten omen zion behin etaberriz, eta horrek, politikoki, al-kandora hertsigarria eramateasuposatu ziola uste du.

SEXISMOAREN BOTEREAZ

Bere buruari zera galdetzen dioClintonek: boto-emaileen erdiakemakumeak izanik, zergatik su-posatzen du generoak arrazabaino hesi handiagoa AEBetakohauteskundeetan? Orrialde as-kotan aritzen da Clinton sexis-moak eta misoginiak bere po-rrotean izan zuen garrantziareninguruan. «Zergatik ikustennaute hain pertsona zatikatzaileeta polarizatzailea, eta, esatera-ko, Joe Biden edo John Kerry ez?Zergatik hainbeste gorroto nireaurka? Galduta segitzen dut».Berak argi dauka: zenbat eta

arrakasta handiagoa lortu gizonbatek, orduan eta sozialki mai-tagarriagoa da; zenbat eta arra-kastatsuagoa bihurtu emaku-mea, orduan eta gutxiagomaitatzen da. Ekuazioa hau li-tzateke: Clinton dinastiaren his-toriari gehitu sexismoa eta mi-soginia, berdin, porrota. Ozensalatzen du: sexismoak eta mi-soginiak paper bat jokatu zutenemaitzetan eta ondorioa logi-koa da: sexista nabarmen bat daegun AEBetako presidentea.

Porrotaren lezioak bildueta bere kausarenonurarako aurrerabideakzein izan zitezkeenseinalatuz egin zezakeenbeste mota batetakoliburu bat, baina,seguruenik, ez litzateke«best-seller» bat izango.Drew ANGERER | AFP

«Obamak zera ziostan: ‘Sandersi ez iezaiozuegurrik sartu!’, ‘bere boto-emaileak ez itzazualienatu!’, eta horrek, politikoki, alkandorahertsigarria eramaten nuela sentiarazi zidan»

Bernie Sandersekin etsita ageri da: «Ez dademokrata», «berandu erretiratu zen lehiatik»,«primarioetan nire integritatea zalantzan jarrieta horrela Trumpi munizioa eman zion»

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 6 / 7

Mexikoko erreskate taldeak etengabe ari dira lanean,

gau eta egun, hondakinen artean gelditu diren pertso-

nak onik ateratzeko esperantzarekin. Ez da lan samurra

eta mundua guztia ahal duena egiten ari da, auzolane-

an. Pertsonaren bat bizirik aurkitzea lortzen dutenean

ospatzeko «Canta y no llores» edo «Cielito lindo» be-

zalako kantu herrikoiak abesten dituzte, heriotzari irabazi diotela adierazteko. Guztiek gogoan

dute 1985eko irailaren 19a. Urte horretako lurrikarak Mexiko Hiria txikitu zuen eta oraindik orain

ez dago hildako kopuruaren zifra fidagarririk, informazio iturriaren arabera nabarmen aldatzen

baitira kopuruak. Aurten, egun berean, lurrak mexikarrak berriro astindu ditu. Eta, orduan bezala,

orain ere auzolanean antolatu dira. Batzuk, hondakinak kentzen, beste batzuk janaria eta ura ba-

natzen, eta, unibertsitateko ikasleak, euren jakinduria herriaren zerbitzura jarriz. Ez dugu ahaztu

behar ere irailaren 8an, Oaxaca, Chiapas eta Tabasco kolpatu zituen lurrikara. Ainara Lertxundi

MEXIKARRAK AUZOLANEAN,LURRIKARARI AURRE EGINEZ

Pedro PARDO | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

atzerria

Gobernu birmaniarrak 2015ean aditzeraeman zituen datuen arabera, Bangla-deshekin muga egiten duen Myanmar-ko Rakain estatuan hiru milioitik gorapertsona bizi ziren. Horietatik, milioibat rohingyak ziren. Baina horiek ez

daude erroldan sartuta, Gobernuak ez baitie herritarta-suna aitortzen, eta, beraz, oinarrizko eskubideak uka-tzen dizkie. Abuztuaren 25az geroztik, 420.000 rohing-yek ihes egin dute Bangladeshera MyanmarkoArmadaren errepresio gordina dela eta. Hots, Rakainenbizi zirenen ia erdia. Gobernuko bozeramaile batek Ra-kain estatuko iparraldean rohingyak gehiengoa zirenherrien %40 hutsik daudela aitortu du, biztanle guz-tiek alde egin dutelako. Human Rigths Watch (HRW)gobernuz kanpoko erakundeak Myanmarko militarrekRakaineko 214 herrixka txikitu dituztela salatu berridu. Rohingyen etxebizitzei su ematea gerra arma bihurtu du Gobernuak, garbiketa etniko baten testuin-guruan rohingyen balizko itzulera galarazteko.Irailaren 16an satelite bidez lortutako irudiek froga-

tzen dutenez, Maungdaw, Buthidaung eta Rathedaungbarrutietan 214 herrixka erre dituzte militarrek. «Ar-gazki horiek Armadak eragindako suntsipen masiboafrogatzen dute, lekukoen testigantzekin batera», salatudu Asiarako HRWeko zuzendariordea den Phil Rober-tsonek. «Frogak ukaezinak dira. Rohingyak Myanma-rretik kanporatzeko, Armada horien etxeak erretzenari da. Ez zaitezte okertu, garbiketa etniko garbi batenaurrean gaude», nabarmendu du Krisialdiei Aurre Egi-teko Amnesty International erakundearen arduradu-nak, Tirana Hassanek. «Metodologia berbera da kasuguztietan. Militarrek herrixka bat inguratzen dutene-an, ikaratuta ihes egiten duten herritarrei tiro egitendiete, eta, ondoren, erabat txikitu arte etxeak erretzendizkiete. Etengabe errepikatzen den patroi sistemati-koa da. Gizateriaren aurkako krimentzat jo daiteke, zi-bilak hiltzen eta indarrez kanporatzen ari dira-eta»,gaineratu du. Sute horietako asko ikusgai dira Bangla-deshetik, mugaren beste aldetik.

Shah Porir Dwipeko hondartza Nafibaiaren bokalean dago, Bengalako Gol-koan. Myanmar eta Bangladesh artekomuga fisikoa da ibaia. Bertatik, erretakoetxe eta abereen kiratsa usaindu daiteke. Kea ere nonahi ikus daiteke. Goizaldeanedo gauez, ihes egitea lortu dutenek, Nafibaia txalupa txikietan zeharkatzen saia-tzen dira. 45 urte dituen Fatem BegumekShah Porir Dwipera iristea lortu du,errenka eta alabak lagunduta. Lehorrerairisteko, baina, beste txalupa bat hartubehar du oraindik. Ez daki nora jo, soiliklehorrera iritsi nahi du bi astez oihaneanezkutatuta egon ondoren. Bi seme eta se-narra galdu ditu. Abuztutik hona, Amnesty Internatio-

nalek tamaina handiko 80 sute detektatuditu Rakinen, batez ere rohingyak bizi di-ren zonaldeetan. Behatzaileek zonaldeansartzea debekatuta dutenez, baliteke su-teak gehiago izatea eta kalteak uste bainoaskoz larriagoak izatea. «Sute kopuruahandiagoa izan daitekeen susmoa dugu.Montzoien sasoia denez, zerua hodeiz es-talita dago eta horrek satelite bidez iru-

diak hartzea zaildu egiten du. Gainera,sateliteen sentsoreek ez dituzte antzema-ten txikiak diren suteak. Nabarmentze-koa da ere rohingyak bizi ez diren zonal-deetan ez dela deus ere gertatu, horietanez dago suteen inolako arrastorik», hela-razi du Hassanek.«Militarrak eta paramilitarrak etorri

ziren nire herrira abuztuaren 25ean. Ha-sieran airera tiro egin zuten, ondorenihes egiten zutenen kontra tiro egitenhasi ziren, bereizketarik egin gabe. Gertudagoen baso batean babestu nintzen, etabertatik soldaduak ikus nitzakeen. Hiruegunez gelditu ziren herrian, lapurretaneta etxeak erretzen». Amnesty Interna-tionalek bildutako lekukotasunetako batda. Behin eta berriro errepikatzen dentestigantza lazgarri eta odoltsua: «Solda-duak iritsi zirenean, herritarren kontratiro egiten hasi ziren. Beldurtuta korrikaatera ginen, norabide guztietan. Milita-rrek bi gaztetxo nola hiltzen zituztenikusi nuen. Nire herrian 900 etxebizitzazeuden, orain 80 besterik ez daude. Jadaez da inor geratzen, ezta gorpuak lurpe-

Myanmarko Armadarenjazarpenetik ihes egindakorohingyak Kutupalongeko

kanpalekuan,Bangladesheko Ukhia

barrutian. Dominique FAGET | AFP

GERRA EGITEKOMYANMARREN ARMA: ROHINGYENETXEEI SU EMATEAAinara Lertxundi

Aung San Su Kyi Bakearen Nobel saridunakbizkarra eman die rohingyei, Myanmarren jazarpen izugarria pairatzen duen etniamusulmanari hain zuzen. Jada 400.000tik goralagunek ihes egin dute Myanmarretik, militarrekberaien herrixka eta etxeei su eman eta gero.

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 8 / 9

ratzeko ere». Yae Twin Kyuneko biztanlebaten lekukotasuna da.Hiriguneetan egoera antzekoa da.

Maungdaweko barrutian, non biztanle-riaren %80 rohingyak diren, sugarrekrohingyen auzoak txikitu dituzte;rohingyak bizi ez diren eremuetan, be-rriz, ez da suterik izan.Myo Thu Gyi herriko biztanle baten

ahotan, militarrek «suziri jaurtitzaileaketa gasolinaz beteriko botilak» erabili zi-tuzten etxeak erretzeko.

LEKUKOTASUN GORDINAK

Myanmarko Gobernuak suteen erantzu-leak rohingyak direla dio. Hassanek guz-tiz ukatu du aukera hori. «Gure ikerketekargi eta garbi frogatzen dute soldaduaketa talde paramilitarrak direla arduradu-nak. Myanmarrek herritar gisa dagozkieneskubideak aitortu behar dizkie, hamar-kada luzez jasan duten bazterketa siste-matikoa bertan behera utziz, hori baitakrisialdiaren muina. Nazioarteko komu-nitateak begiak zabaldu eta etnia musul-man honetako kideek bizi duten ames-

gaiztoaz jabetu behar du. Bakearen Nobelsaridun Aung San Suu Kyirengan eta Ar-madako burua den Ming Aun Hlaingen-gan presio gehiago egin behar du giza es-kubideen urraketa eta inpunitateageldiarazteko», nabarmendu du AmnestyInternationaleko ordezkariak.Al Jazeera telebista katea Bangladeshe-

ko Cox’s Bazar hiriko Sadar ospitaleanizan zen. Bertan erredurak pairatu dituz-ten rohingya ugari daude. Dildar Begum10 urteko alabarekin zegoen. Abuztuaren29an, soldaduek beraien herriari erasoegin zioten. Senarra, seme txiki bat etaamaginarreba galdu zituen. «Alaba etabiok bizirik ateratzea lortu genuen, bainasoldaduekin batera zeuden bi monje bu-distek ikusi egin gintuzten eta labana ba-tekin gu hiltzen saiatu ziren. Hilik geun-dela pentsatu eta alde egin zuten».Rohingyen ihesaldia eta haien itzulera

eragozteko, Armadak lurreko minak ipini

ditu mugan. Askok besoak eta hankakgaldu dituzte. Hala, iheslari asko zauri la-rriekin iristen dira Bangladeshera. AzizulHaquek 15 urte zituen. Bi hankak eta besobat galdu zituen lurreko mina bat zapal-du zuenean. Alanbre-hesia zeharkatzekozorian zegoen. Bangladesheko ospitalebatean hil zen. Amari zuku bat erostekoerregutu zion, baina honek ez zeukan di-rurik. Handik ordu batzuetara hil zen. «Leherketa handi bat entzun genuen.

Bere hankak airean ikusi nituen. Bainainork ezin gintuen lagundu. Guztiak pre-saka zeuden, birmaniarrak jarraika geni-tuen-eta», gogora ekarri du hildakoarenamak. Beste hiru seme-alaba ditu. Haquezegoen gela berean, zauritutako hogeibat rohingya daude. Sabekun Nahar, 50urtekoa, horietako bat da. Berak ere lu-rreko mina bat zapaldu zuen eta ez dakiaurrerantzean berriro ibiltzeko gai izan-go ote den.«Errepresio sistematikotik ihes egiten

dutenei kalte handiagoa eragiteko estra-tegia gupidagabea da», salatu du Amisty Internationaleko ordezkari Tirana Hassa-nek. Mugarik Gabeko Medikuak gober-nuz kanpoko erakundeko Larrialdietara-ko koordinatzailea den Robert Onusenaburuz, berriz, «nazioartea ez da jabetukrisiaren larritasunaz. Mundu guztiakdaki bi aste eskasetan 400.000tik gorarohingyek ihes egin dutela, baina ez dakontziente zein egoera larrian daudenpertsona horiek. Kanpalekuetan bizi-bal-dintzak benetan gogorrak dira».

Euripean, iheslari bat semetxikia besoetan duela laguntza

jasotzeko zain, Sha PorirDwipeko kanpalekuan,

Bangladeshen.Dominique FAGET| AFP

«Soldaduak herritarren kontra tiro egiten hasi ziren.Beldurtuta korrika atera ginen, norabide guztietan. Nireherrian 900 etxe zeuden, orain 80 besterik ez daude. Jada ez da inor geratzen, ezta gorpuak lurperatzeko ere»

Rohingyen ihesaldia eta haien itzulera eragozteko,Mynamarko Armadak lurreko minak ipini ditu mugan.Askok besoak eta hankak galdu dituzte ihesaldian. Hala,iheslari asko zauri larriekin iristen dira Bangladeshera

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

kom

un

ikaz

ioa E

uskal lurraldetasunaren liburu berdea eta zuriaidazteko prozesua jarri zuen abian Eusko Ikas-kuntzak 2016an, 2018an bukatzeko asmoz. Iker-keta ibilbide horrek ezinbestean prozesu partekatuaizan behar duelako, hainbat mugarri eta agerraldipubliko ditu agendan, horietariko bat, aurreko aste-

an gertatutakoa EHUren Udako Ikastaro formatuan. Bertan,orain arte egindako lanaren edukia konpartitu eta beste ikuspe-giekin aberasteko elkarrizketak sustatu ziren. Baina hemen ezduzu ikastaroan hitz egindakoaren laburpenik aurkituko, noreta arkitekto baten letrarekin idatzitako kazetaritza saiakera an-tzu gisa. Aldiz, arkitekto bati soziopolitikatik, feminismotik, ad-ministrazioetatik, hezkuntzatik, euskara ikertzaileetatik, en-tzundakoek eragindako txinpartak topatuko dituzu.

Liburu berdearen zirriborroarekin hasiko gara. Goiburua:“Lurraldearen kohesioa eta elkarkidetza. Kontzeptualizazioa etadiagnosi partekatua”. Argudioa: «Lurralde arteko gobernantzaeredu berri batean oinarritutako egitura soziopolitiko berri ba-tek aukera emango die Euskal Herria eratzen duten lurraldeeiEuropan kokapen hobea izateko». Lurraldetasunaren debatehorretan, kohesioak identitateaz hitz egitera garamatza. Hauda, zer harreman komun dauden lurralde fisiko batean elkarre-kin bizi diren herritarren artean. Bi hitz potolo nagusitzen diraidentitatea definitzeko ahaleginean: “aniztasuna” eta “dinami-kotasuna”. Biak ala biak arras esanguratsuak, eta nire ustetan,arinegi eta sakontasunik gabe erabiltzen direnak. Are, bi kon-tzeptuok identitatearekin kontrajarrita baleude bezala darabil-tzagu. “Euskal identitatea” kontzeptu konplexua izaki, “gauza”itxi bat balitz bezala tratatua izan ohi da batzuetan, non hain-bat aurpegik eta gorputzek zailtasunak dituzten definizioaren

barnean onartuak izateko. Are gehiago, “euskal identitatea” ira-ganari ainguratuta dagoen argazki zaharkitu bati lotuta azalduohi da, egunero definitzen eta birdefinitzen den kontzeptu batizan beharrean. Horregatik, hemen ere bai, feminismoaren al-darrian dagoen intersekzionalitatea baliagarria eta beharrezkoaizango zaigu desberdinkeria mahai gainean jartzeko eta “guta-suna” eta “gugintza” praktikatzeko.

Koordenatu espazialetan pentsatzen dugun arkitektoon ka-suan, lurraldearen kohesioaz galdetuak izateak distantziakneurtzera garamatza, funtzio banaketa orekatu bati begirajartzen gaitu. Hala, lurraldearen identitatea, lurraldeareneraikuntza fisikoan aintzat hartutako erabaki eta eragitekomoduek osatuko dute. Lurralde transformatuan –gizartera-tuan– ikusten dugun azpiegitura, kale eta eraikinen paisaiakbertan bizi direnen ohiturez eta bizitza antolatu eta harreman-tzeko moduez hitz egiten baitu. Nola eragin, halako nortasuna.Gobernantza ereduak, garapenaren ulerkerak identitate batosatzen du –bizimodu eta bizikidetza eraikuntzaren ikuskerakultural bat–, eta ikuskera horrek emaitza fisikoak ditu. Lurral-dea, bere muga eta aukera fisikoekin, euskarri bat da, euskalpaisaia kulturalaren erakustoki dena. Eta irakurketa espaziale-an ez dira gatazkak, botere hierarkien zapalketak eta subalter-nitate ekintzak falta. Aniztasunaren iruditeria osatzen da,onartuak eta baztertuak azaleratuz. Maialen Lujanbiok ikasta-roan kantatu bezala, “lurra egia da”.

Identitatearen orain arteko kontzeptualizazioan egon direnhutsuneen aitortzak, orain artekoak baliogabetzen ditu. Hots,nor garen eta lurraldean nola eragin nahi dugun asmatzekedago. •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

Ula Iruretagoiena BusturiaArkitektoa

Lurraldearen identitateak

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Aste honetan uxatu dira Estatu espainolakurriaren 1eko erreferendumarekiko hartu-ko zukeen jarreraren inguruko zalantzak.Bazegoen hipotesi bat Estatuak indar mu-gatua erabili eta urriaren 1aren ondorengohilabeteetan estatu operazio bati helduko

liokeela zioena. Bada ez. Beste behin ere Espainiak ez duhutsik egin. Espainiako estatu egituretan, gaur-gaurkoz,arrazionaltasunaren gainetik beste bulkada batzuk diranagusi. Espainiaren oldarraldi errepresiboaren tamainaikusirik ezinezko dirudi urriaren 1ean erreferendumaegitea posible izan daitekeenik, ez behintzat beharko zi-ren baldintzetan. Urkulluri arrazoi eman beharko zaioazkenean, ez dirudi erreferenduma egiteko berme nahi-korik izango denik.

Baina nago jada ez dela determinantea izango urria-ren 1eko egunean bertan gertatuko dena. Gertatu beha-rrekoak gertatzen ari baitira dagoeneko. Estatut-arenorrazketak minoritarioa zen independentismoa hege-moniko bihurtzeko ahalmena izan baldin bazuen, norkdaki aste honetako gertaerekzer eragin izan dezaketenKataluniako jendartean.Gaur Katalunia inoiz bainodeskonektatuago dago Es-painiatik, politikoki zeinemozionalki, eta zubiak be-rregitea inoiz baino gaitzagobilakatu du Espainiak. Dato-zen asteetan gerta daitekee-nak berebiziko garrantziaizango du Espainiako siste-ma politikoaren etorkizune-an. Esan izan da, eta uste dutdenok dugula kontzientziahori, gaur Katalunian aska-tasun nazionalak daudela jokoan, baita Euskal Herriare-nak ere, noski.

Alabaina, uste dut analisian pauso bat aurrera emate-ko moduan ere bagaudela: Kataluniarekin gaur 78koerregimena gainbehera dator, erortzen ari da. Gaur au-tonomien estatua hil egin da, akabatu egin dute. Eta Es-painian, noizbait bere integritatea salbatuko duen inte-ligentzia sistemikorik aktibatuko bada, beste estatueredu bat proposatu beharko dute, sakonki ezberdina.Puntu honetara iritsita nekez egingo du Espainiak kata-lanek onar dezaketen eskaintzarik hura subjektu politi-ko gisa aitortu gabe eta estatu tresnak eman gabe. Etahorretarako Espainiarik egongo ez bada, lehenago edogeroago, modu batez ala bestez, Kataluniak deskonexioformala gauzatuko du. Aukera leiho bat irekitzen da be-raz datozen urteetan, bai katalanentzat baina baita eus-

kaldunontzat ere. Aukera leiho berri bat 40 urteren on-doren.

Tinko bota zion Gabriel Rufianek Rajoyri: «Saque sussucias manos de las instituciones de Cataluña». Jon Idi-gorasek leku berean esandakoen oihartzuna ziruditenRufianen hitzek. Garai hartan Idigorasek haustura de-mokratikoaren alde egin zuen indar politiko bakarra or-dezkatzen zuen. Gainontzeko guztiek, aldez edo moldez,erreformaren alde egin zuten, gaur 78ko erregimena de-ritzogun hau zilegituz. Egun Kataluniako jendartearengehiengo oso zabal batek, euskal jendarteko sektore so-zial eta politiko oso zabalek eta baita Estatuko bestehainbatek 78ko erregimena kaiolatzat dakusate.

Beraz, erregimena erortzen ari den garaiotan bada ba-lantze bat egiterik termino politikoetan: orain 40 urteestatu operazio bat gauzatu zen Estatuaren barneko na-zioak asimilatu eta autodeterminazio eskubidearen ez-tabaida Gernikako errautsetan lurperatzeko. Gaur, 40urteren ondoren, autodeterminazio eskubidearen ezta-baida erdigunean dago inoiz baino indar handiagoz, na-

zioen independentzia ideia profetiko izatetik proiektupolitiko ukigarri izatera igaro da, eta independentismo-ak statu quo-a hankaz gora jartzeko besteko indarradauka. Orain 40 urte ezker abertzaleak erresistentzia zi-klo luze bat abiatu zuen bakardadean erregimen hauegonkor zedin galarazteko eta Euskal Herriaren autode-terminazio eskubidea irabazteko. Lehena gertatzen arida, bigarrenerako aukera leiho bat irekiko zaigu.

Harrokeriarik ez, aztarnarik ere ez, baina harrotasunpuntu bat behar du ezker abertzaleak garai historiko ho-netan, aukera leiho hau baliatzeko hautsak astindu etaindarrak askatu beharrean baitago. Rajoyren amesgaiz-to handiena iragan larunbatean Gure Esku Dagoren ma-nifestazioaren bukaeran abestutakoa egia bihurtzea bai-ta: «zuk bultza gogor hortikan, ta nik hemendikan,laster eroriko da». •

{ asteari zeharka begira }

«Visca Catalunya!»

Autonomien estatua hil egin da. EtaEspainian, noizbait bere integritateasalbatuko duen inteligentzia sistemikorikaktibatuko bada, beste estatu eredu bat proposatu beharko dute

hutsa

hutsahutsa

Pello Otxandiano

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

herria

eta Alzheimerraren aurrean gu-re gizartea ondo antolatzea,errealitate horiei erantzun ego-kiak emateko», gaineratu duGoikoetxeak. Aubixaren hirugarren zutoina

prestakuntza da. «Alzheimerragaur-gaurkoz ez da sendatzen.Hartara, ikerkuntza eta zainketadira horren aurrean bultzatu be-harrekoak. Ikerkuntza alde bate-tik, eta, zainketa, bestetik. Gukoso garrantzitsu jotzen duguzaintzaileak ondo prestatutaegotea eta horri heldu nahi dio-gu: zaintzaileak prestatzeko es-kola bat sortu nahi dugu». Inguru inklusiboak sortzea

ere badago Aubixaren erronke-tan, ingurua errealitate demo-grafikora moldatzea finean. «Biarkitektok zuzenduta, lantaldebat esparru hori lantzen ari daeta dokumentu bat prestatzenari da. Bukatzean gizarteratukodugu dokumentu hori, zein al-daketa egin behar diren haus-nartzeko». Aipatutako erronka horiek

jendarte osoarenak direla garbidaukate Aubixan, «erronka ho-riei guztiei belaunaldien arteko

Zahartzaroa eta ara-zoa hitzak esaldiberean elkartzekojoera nabarmenada. Osasun arazo-ak, pentsio arazoak,

zaintza arazoak... Askotarikoarazoak lotzen zaizkio zahartza-roari egungo jendartean. Begira-tu horrekin kezkatuta sortu zen2016. urtearen amaieran AubixaFundazioa. «Aubixa Fundazioa Afagi el-

karteak bultzatuta sortuzen –Gipuzkoako Alzheimerdu-nen eta bestelako dementziadu-nen senitartekoan eta lagunenelkartea–. Elkarte horretatikhausnarketa bat egin zen: nongaude eta gizarte honek hemen-dik urte batzuetara nolako ar-gazkia izango du. Datuak gar-biak dira. 2050ean gizartehonetako heren batek 65 urtetikgora izango ditu. Hirutik batadinekoa izango da. Eta adine-koa esatea gauza asko esatea da;mendekotasuna, gaitzak, pen-tsioak... eta baita dementzia ere.Adituen arabera, 65 urtetik go-rakoen artean %7-8 inguruk de-mentzia izango dute. Eta 80 ur-tetik gorakoetan, %25 inguruk.Egunetik egunera zahar gehiagodagoenez, dementzia gehiagodago. Eta hausnarketa horreta-tik abiatuta beharrezkoa ikustengenuen gaia gizarteratzea: nongaude, nora goaz eta zer neurrihartuko ditugu errealitate ho-rren aurrean», agertu du erron-ka Maximo Goikoetxeak, Aubi-xako zuzendariak. Eta hainjustu erronka horri oso serioeusteko asmoz sortu da Funda-zioa. Jendarteak bai ala bai mahai

gainean jarri beharreko gaiakdira zahartzaroa eta dementzia,«ia esparru guztiei eragiten die-ten neurrian». Pertsonen biziitxaropena luzatzearekin batera,lehen mailako gaiak bihurtu di-ra eta aurrera begira gero eta pi-su handiagoa izango dutela au-rreikusten dute adituek. «Garbidago oraingo eta etorkizunekoerronka dela eta beharrezkoikusten dugu ekimen soziala in-dartzea. Gizarte honek prestatu-ta egon behar du eta gu horreta-rako sortu gara, erronka horriaurre egiteko», gaineratu du.

[email protected]

AUBIXA FUNDAZIOAGero eta zaharragoa den biztanleria,zahartzaroa modan ez dagoen jendartean

2050ean euskal jendartearen herenak 65 urtetik goraizango ditu. 65 urtetik gorakoen artean, %7-8 ingurukdementziaren bat izango dutela diote adituek, eta, 80urtetik gorakoetan, %25ek. Biztanleriaren zahartzaroakburuhauste berriak dakartzala-eta, Aubixa Fundazioakgogoeta piztu nahi du jendartean.

Irudian, adineko pertsonentalde bat Zumaian, parajeazgozatzen. Kalkulu ofizialenarabera, 2050. urterakoeuskal biztanleriarenherenak 65 urte bainogehiago izango ditu. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

JENDARTEA / b

Eskubideen gaia lehen lerroanjarri dute. «Adineko pertsonen%6k tratu txarrak sufritzen di-tuela diote datu ofizialek. Alz-heimerra dutenen kasuan, %25ingurukoa da datua. Tratu txarhorien aurrean, eskubideen kul-tura sustatu behar da derrigor»,esan du zuzendariak. Eta bide horretan abiatu dira,

esparru askotariko adituen la-guntzarekin, eskubideen kartaosatzeko lanean. Orain arteegon diren eskubideen kartakaztertu eta horiek gaurkotzeneta berritzen jardun du lantalde

zabal batek. Dokumentua dato-rren urriaren 20an aurkeztukoda Donostiako Kursaalen. Aubixa Fundazioak beste begi

bat esparru soziosanitarioandauka jarria. «Dementzia dutenedota izango duten pertsonenkopuruaren aurrean gizarteaantolatu beharra dago. Arlo so-ziala eta osasun arloa moldatuegin behar dira eta haien artekokoordinazioa indartu egin beharda. Horren inguruko plangintzabat prestatzen ari gara, lasteraurkeztuko duguna. Baina be-har-beharrezkoa da dementzien

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 12 / 13

ikuspegitik eutsi behar diegulauste dugu. Aubixa Fundazioa ezda zaharrek zaharrentzat mar-txan jarritako proiektua. Gazte-ek ere zeozer esan behar duteerronka horietan. Guk, behin-tzat, horrela uste dugu eta ezau-garri hori garrantzitsua irudi-tzen zaigu», nabarmendu duMaximo Goikoetxeak.

ARNASGUNE BAT AUBIXAN

Fundazioak izenaren atzean erebeste erronka bat ezkutatzen da:Elgoibarko Aubixa baserriansortu nahi duten arnasgunea.«Aubixako Maritxu gure funda-zioko kidea da eta bertanproiektu berritzaile bat jarrinahi dugu martxan. Lehen fase-an dauden gaixoentzat arnasgu-ne bat sortu nahi dugu».

Gaixoak eta zaintzaileak har-tuko ditu kontuan programahorrek. Aubixa baserria egokitu-ko da gaixo daudenek han aste-burua pasa dezaten edo asteanzehar egonaldiak egin ditzaten,eta prestatutako zaintzaileen la-guntza izango dute egonaldi ho-rietan. «Gure asmoa da proiek-tua aurten onartzea. Hartara,

2018. urtean barna baserria ego-kituko genuke eta dena presta-tu, 2019. urtean programa mar-txan jartzeko. Hori da asmoa»,zehaztu du Goikoetxeak. Aubixanaturgune ederrean dago koka-tuta eta garbi daukate parajeaketa bertako lasaitasunak mese-de handia egingo dietela pro-graman parte hartuko dutenei.

ZAHARTZAROARI BEGIRATZEKO ERA

Azken hamarkadetan jendarte-ak zahartzaroa begiratzekoduen modua dezente aldatu da.Adinean aurrera joandako per-tsona orokorrean jakintsutzathartua eta errespetatua zen le-

henago. Orain, baina, gaztetasu-na goraipatzen da neurririk ga-be eta zahartzea lehen lerrotikapartatua izan da, «inork ez duzahartzaroaz hitz egin nahi,nahiz eta denok zahartuko ga-ren», iritzi dio Aubixako idazka-ri Martin Auzmendik. «Mendehonetako erronkarik garrantzi-tsuena zahartzaroaren bazterke-tari aurre egitea dela esaten du-te adituek».

Martin Auzmendi aipatu es-kubideen kartarekin aritu da la-nean. «Lantaldean hasieratikgaldera bat sortu zitzaigun: ego-kia ote da nagusien eskubideezhitz egitea? Alegia, pertsona na-gusiek, nagusi direlako, ez di-tuzte eskubide gehiago edo gu-txiago izan behar. Orokorreanbesteen eskubide berdinak izanbehar dituzte. Garrantzitsua dahori nabarmentzea; eskubideenkarta egiterakoan ez ditugu es-kubide gehiago edo bereziak es-katzen adinekoentzat, pertsonabezala dituzten eskubideakerrespetatuak izatea da eska-tzen duguna. Izan ere, gazteenaldetik egon daiteke mesfidan-tza bat, pentsa dezaketelako gi-

Martin Auzmendi etaMaximo Goikoetxea,Aubixa Fundaziokoarduradunak, FundazioakDonostian duen egoitzan. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Dementzia duten edota izango dutenpertsonen kopuruaren aurrean gizarteaantolatu beharra dago. Arlo soziala eta osasun arloa moldatu egin behar dira»

«Adineko pertsonen %6k tratu txarraksufritzen dituztela diote datuek. Alzheimerradutenen kasuan, %25ek. Tratu txar horienaurrean, eskubideen kultura sustatu behar da»

zartean benetako arazoak gazte-ek dituztela, ez zaharrek. Horientzun izan dugu eta garrantzi-tsua da horri buruz hitz egitea.Guk eskubideen kartan nagu-sien eskubideez hitz egiten du-gu; bereziki mendekotasuna du-ten, baztertuak izateko arriskuaduten eta babesik gabeko egoe-ran dauden nagusiei begirako-ak». Alegia, ez dituzte eskatzenorain pertsona nagusientzat es-kubide bereziak, berez dituzteneskubideak gogorarazteko arike-ta bat da proposatzen dutena.

Izan ere, askotan pertsona batmendeko bihurtzen deneanedota dementzia bat garatzenduenean, ingurukoek hartzendute egoeraren kontrola eta be-rak, protagonistak, erabat gal-tzen du bere bizitzaren martxa.

«Urteak izateak berekin da-kartza askotan bestelakoak;ahultasuna, eritasunak, bazter-tzeko joera... Orokorrean, adine-an aurrera joanda ahulagoabihurtzen zara. Eta dementziaduten pertsonetan egoera askozlarriagoa da. Guk aldarrikatzenduguna da memoria galdu dute-la, baina ez eskubideak. Egoerahori kaleratu egin behar da, gi-zarteratu: adineko pertsonek,dementzia izan arren, eskubide-ak dituzte. Etxekoen eta inguru-koen aurrean ez ezik, arlo sozio-sanitarioko profesionalenaurrean ere eskubideak dituzte.Errespetua, duintasuna, gertuta-suna, pertsonak bezala trata-tuak izatea... Egungo gizarteanbeharrezko ikusten dugu balorehoriek denak mahaiaren gaine-an jartzea», nabarmendu duGoikoetxeak.

Adibide bat aipatu du, orain-tsu gertaturikoa. Jende ilara batdago autobusaren zain. Ilaranlehena adineko gizonezko batda eta gidariak atea irekitzenduenean autobuseko txartela-ren bila hasten da. Kostatu egi-ten zaio topatzea eta gidariak,haserre, esaten dio aurretik to-patu behar duela txartela: «Ho-na dena prestatuta etorri beharda». Egunero hainbestetan ger-tatzen diren egoera bat baino ezda.

«Kasu horretan bai gidariaketa baita ilaran zain daudenaksentsibilizatuak egon beharko

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

herria

lukete eta ez urduri jarri. Adina-rekin erreflexuak eta gaitasu-nak moteldu egiten dira eta horierrespetatzen jakin beharko ge-nuke. Beste aukera okerragoada; nola denbora asko pasatzenduen autobusaren txartela to-patzen, etxean gera dadila ateragabe, ezta? Kultura aldaketa ba-ten beharra garbi ikusten da.Egoera eta erritmo oso desber-dineko pertsonen artean bizi ga-ra. Gaur ondo dagoena, biharokerrago egon daiteke. Denokzahartuko gara eta ez dakigunola. Zahartzaroari begiratzekomodua aldatu beharko genuke»,segitu du Auzmendik. Biztanleriaren zahartzeak bes-

telakoak ere behar ditu, zerbitzueta zaintza duina ziurtatzeko bi-deak nagusiki. «Guk garbi dau-kagu administrazio publikoekizan behar dutela ardura nagu-sia arlo horretan. Baina, era be-rean, garbi daukagu gaia ez du-gula administrazio publikoenesku bakarrik utzi nahi, badau-delako hainbat arlo ez dituzte-nak konponduko. Eta gizarteakzahartzaroa begiratzeko duenmodua aldatzea da horietakobat», iritzi dio Auzmendik. «Gukgarbi daukagu erronka gizarteosoarena dela eta ezin dugulabeste alde batera begiratu», gai-neratu du Goikoetxeak.

INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA

Erronka gizarte osoarena izana-gatik, normalean zahartzaroa-ren ajeez ez da kezkatzen etxeanedo gertu ikusten ez dituena.Afagik lehen eta Aubixak orainlan handia egiten dute demen-tzia edo Alzheimerra gertutikezagutzen duten familiekin.«Horrelako egoera batean denada zalantza. Zer gertatuko da?Zein bide hartuko du gaixotasu-nak? Zer egin dezakegu? Ez daerraza gaixotasunarekin bizi-tzea, baina faseak ezagutzeak,sintomak ezagutzeak... finean,informatua egoteak asko lagun-tzen du. Beldurra ezezagutzatiketa bakardadetik etortzen da.Baina informatua baldin bazau-de, gaixotasunaren berri baldinbaduzu, horren parean nola jo-katu baldin badakizu... askoz sa-murragoa da egoera. Guk horibideratu nahi dugu eta informa-

Zahartzaroa «gizarteosoaren erronka» dela

ulertzen dute Aubixan etagarrantzi handia ematen

diote belaunaldien artekoharremanari.

Gari GARAIALDE | ARGAZKI PRESS

zioa eta orientazioa emango di-tuen zentro bat martxan jarrinahi dugu. Afagik 1.200 bazkideditu Gipuzkoan. Sarea badago,orain hori indartu eta antolatuegin behar da. Gure helburua dagizarte honek eskaintzen dituentresna desberdinak egokitzea:eguneko zentroak, egoitzak,etxez etxeko laguntza... Zerbi-tzuak, oro har, egokitu egin be-har dira egungo errealitatera.Hori garbi dago», esan du Goi-koetxeak. Bere ustez egungo gizartean

Alzheimerra kasik «normaltzat»jotzen da, «pentsatzen da zahar-tzaroaren aje normal bat dela,eta, normala denez, ez da ezeregiten horren aurrean. Ez daegia. Alzheimerra gaitz bat da,fase desberdinak ditu eta urte-rik urtera gero eta jende gehia-gori diagnostikatzen zaio. Horrierantzun beharra dago eta ho-rretarako prestatu behar da gi-zartea».

BOLUNTARIO SAREA

Zaintza da, segur aski, EuskalHerriko etxe gehienetan bu-ruhauste handienak sortzen di-tuen alorra. Nola antolatu egu-nerokoa zaindua izan beharduena ondo zaintzeko? Herrita-rren agenda pertsonalean pisuhandia duen arren, agenda poli-tikoan ez da lehen lerroan ager-tzen. «Gure helburuen artean aipa-

tzen dugu udalek ere beren pla-nifikazio estrategikoa egin be-har dutela dementziarenaurrean. Erronka gizarte osoare-na da eta datorrena gizarte oso-arentzat dator, ez bakarrik sek-tore batzuentzat . Gizarteaprestatu egin behar da; progra-mak prestatu, ekintzak aurreraeraman, urbanismoa aldatu,etxeak moldatu, erietxeak mol-datu... Gaur egun gaitz gehienakkronikoak dira eta sistema so-ziosanitarioa horretarako pres-tatu beharko da», esan du Maxi-mo Goikoetxeak. Aubixa Fundazioak bolunta-

rioekin egiten du lan. Oraingozpertsona bakarra ari da soldata-rekin eta gainontzeko guztiakboluntarioak dira. Orain artekoerantzuna «harrigarria» izan de-la nabarmendu dute Fundazio-

«Zaintzaileek beren gain hartzen duten kargasekulakoa da. Gehienetan, gainera,emakumeak izaten dira. Familiak zahartzaroakdakartzan arazoak beren gain hartzen ari dira»

«Gaur ondo dagoena, bihar okerrago egondaiteke. Denok zahartuko gara eta ez dakigunola. Zahartzaroari begiratzeko moduaaldatu beharko genuke»

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 14 / 15

tik, 115 lagun ari baitira laneanbatzorde desberdinetan. «Bo-luntario gehiago lortzea da gurehelburua. Boluntario izatekomodu asko daude, norberakahal duen neurrian. Ideala litza-teke boluntarioen armada batsortzea, auzoetan eta herrietanarituko dena. Fundaziora gertu-ratzen diren senitartekoekgehien aipatzen duten hitza ba-kardadea da. Hori denon arteankonpondu dezakegu, ezta?»,agertu du Auzmendik.

ZAINTZAILEAREN ESKUBIDEAK

Zaintzaren atzean zaintzaileakdaude, eta horiek ere oso gogo-an dituzte Aubixatik bultzatuta-ko eskubideen kartan. “Autono-mia galdu duten adinekopertsonek, Alzheimerrak etabestelako dementziek jotakopertsonek eta haien zaintzaileekdituzten eskubideen DonostiaKarta” izenburua duen doku-mentuak zaintzaileei buruz erehitz egiten du. «Zaintzaileek beren gain har-

tzen duten karga sekulakoa da.Gehienetan, gainera, emakume-ak izaten dira. Familiak ari dirazahartzaroak dakartzan arazoakberen gain hartzen eta askotangertatzen da zaintzailea beragaixotzea azkenerako, egoeraoso latza delako. Gai horri ereheldu egin behar zaio», nabar-mendu du Auzmendik. Generoaren ikuspuntutik ere

zorrotz aztertzeko gaia da zain-tzarena, «belaunaldiz belaunal-di emakumearen gain erori bai-ta zaintzaren pisua. Horri bueltaeman behar zaio, eta horretara-ko moduak eta laguntzak sortubehar dira», nabarmendu duGoikoetxeak. Badaude egungo gizartean pi-

su dezentekoa duten sinesme-nak, familia askorentzat kargabihurtzen direnak. Aubixatikhoriek berrikusteko beharra erenabarmentzen dute. «Badagopentsaera orokor bat defenda-tzen duena belaunaldi bakoi-tzak beren etxeko adinekoakzaindu behar dituela, eta, des-kuiduren bat izanez gero, mo-ralki epaituak izango direla. Ho-ri gainditu beharra dago. Garaibatean, esaterako, erresistentziahandia zegoen eguneko zentro-

en aurrean. Hori hautsi dela iru-ditzen zait, baina oraindik haus-teko beste logika asko geratzenzaizkigu. Esaterako, dementzia-ren inguruan dagoen estigma.Pentsa horrek zer-nolako pisuaduen eskubideen gaian. Horre-gatik defendatzen dugu kulturaaldaketa baten beharra: duinta-suna, errespetua, bera izatekoeskubidea, ahal duen neurrianbere bizitza gidatzeko eskubi-dea...». Aubixa Fundazioak jendartea

aktibatzeko tresna izan nahi du.Zahartzaroa geratzeko etorri da,bere aje guztiekin. «Ekidin ezi-neko errealitatea da. Gizartearidagokio hausnarketa horri serioeutsi eta zahartzaroa ahalik etamodu onenean kudeatzekoprestatzea».

ESKUBIDEEN KARTAK

Datorren urriaren 20an, Donos-tiako Kursaalen, Aubixa Funda-zioaren lehen gogoeta sakona-ren emaitza aurkeztuko da:Donostia Gutunak izeneko bitestu [cartadonostia.com]. BatakAdineko Pertsonen Eskubideakizena du, eta, besteak, Alzhei-merdun Pertsonen Eskubideak. Hilabetetako hausnarketaren

eta taldeko lanaren emaitza dirabi dokumentu horiek. Gutunakkoordinatzen aritu den MartinAuzmendiren hitzetan, «bene-tan eztabaida interesgarriakeman dira». Lantalde desberdi-netan banatuta, sektore desber-dinetako herritarrek parte hartudute gutunen osaketan; osasun-gintza arlokoak, administraziopublikoaren bueltan dabiltza-nak, zuzenbidean adituak, seni-deak, zaintzaileak, zerbitzuenalorrean dihardutenak... askota-rikoak izan dira begiratuak etaekarpenak. Prozesua, gainera,herritarren parte hartzera irekiaegon da. Donostia Gutunak deituriko

eskubide aldarrikapen horreta-tik abiatuta, Aubixak erronkahandia dauka aurrera begira:«Mendekotasuna duten edotabaztertuak izateko arriskuandauden adineko pertsonen es-kubideen behatoki bat jarri nahidugu martxan. Proiektu potoloada, baina hori da eman nahi du-gun datorren pausoa».

Zaindua izateko beharraduenaren eta zaintzailearen

eskubideak lehen lerroanjartzen dituzten Donostia

Gutunak aurkeztuko dituztedatorren urriaren 20an,

Kursaal jauregian. GAUR8

DONOSTIA GUTUNAK,ESKUBIDEAK LEHEN LERRORADatorren urriaren 20an, Aubixa Fundazioak eta AfagiElkarteak antolatuta, Donostia Gutuna kongresua izango daDonostiako Kursaal jauregian. Era horretara amaituko daazken hilabeteotan eztabaidara eta parte hartzera irekiaegon den prozesua. Bide horren emaitza izango diraurriaren 20an jendaurrera agertuko dituzten bi dokumentu:Adineko Pertsonen Eskubideak eta Alzheimerdun PertsonenEskubideak. Arreta prebentiboaren, diagnostiko goiztiarraren eta

pertsona erdigunean jartzen duen medikuntza-arretaespezializatu eta jarraituaren printzipioak jasotzen ditudokumentuak. Baita Alzheimerrak edo bestelakodementziek jotako pertsonen eskubideak garatu, babestueta bermatzeko neurriak ere. Berdintasuna, baztertua ezizateko eskubidea, autonomia, autoerrealizazioa etaerabakitzeko ahalmena bezalako ideiak lehen lerroraekartzeko proposamenak egiten dituzte testuek. Abusu etatratu txarren aurkako babesa ere espresuki lantzen dituzte. Aipatu Donostia Gutunek zaintzailea ere oso aintzat

hartzen dute. Hartara, tarte zabala eskaintzen diotezaintzaileen eskubideei eta eskubide horien garapen, babeseta bermeari: «Duintasunez zaintzeko eta zaintzaile gisabetetzen duten eginkizuna onetsia izateko eskubidea.Osasun fisikoa eta ongizate emozionala babestekoprebentzio, arreta eta laguntza zerbitzuak eskuratzekoeskubidea. Balorazio, laguntza eta arnasaldi zerbitzuetarasarbidea izatea, haien eginkizuna errazteko. Senideakzaintzea eta lan ibilbidea kontziliatzeko eta gizartebabeserako eskubidea». Zaintzaileei begira ikuskera berriadakarte dokumentuek, eskubideak lehen lerrora ekarriaz.

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 16 / 17

Zarautzen aitona-amonen eguna ospatu dute aste honetan. Salbatore Mitxe-

lena Ikastolako haurrak, eguneko zentroko aitona-amonak, Santa Ana egoi-

tzakoak, Txolarteko lagunak, Montetxio eta Udaberri koruetakoak... elkartu

dira. Kontxi Aizarnak kontatzen du Imanol Urbietak beti izan zuela konexio

berezia haurrekin. Eta urteetan aurrera joan zen neurrian, lotura berezi hori

indartu egin omen zen. Bizitzak bi hari mutur nagusi ditu, hasierakoa eta bu-

kaerakoa. Tartean gertatu ohi dira korapiloak, hautatuak edo berez etorriak,

eta bada joera korapilo horiei begira denbora asko ematekoa. Hasieran dago-

enak begiak asko zabaltzen ditu, dena ikusteko duenaren grinaz. Hasieran

dagoena detaile txikiei begira geratzen da. Helduek eskutik korrika darama-

ten arren, lurrean dagoen harri berezi hori ikusteko gai da. Amaieran dagoe-

nak ere begiak asko zabaltzen ditu, ez duelako sinetsi nahi dagoeneko dena

ikusia duela; gauza txikiei begiratzen die, bizitza osoa izan duelako gauza

garrantzitsuak zeintzuk diren ikasteko. Horregatik, haurren eta adinekoen

begiratuek bat egiten dutenean, denbora itzaltzen da eta presa borratu.

Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek ere ikasi zuten hori Imanol Ur-

bietaren ondoan eta beren azken lanean arima hori jaso dute, haurrek eta ai-

tona-amonek elkarrekin jositako kantu bilduman. Horrez gain, DVDan ere bi

ikuskizun jaso dituzte, “Tipi-tapa Korrika!” eta Pupu, Lore eta aitona Manolo-

ren “Haizearen Herrira”. Zarauzko festan aurkeztu zituzten pailazoek beren

azken lanak. [email protected]

BIZITZAREN HARI MUTURRAK

Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

herria

Gainontzekoen-tzat guztiz ohi-koak diren gau-za ugari egitekomugatuta dau-de mugikorta-

sun urritasuna duten lagunak.Pixkanaka muga arkitektoniko-ak desagertzen doaz gure herrieta hirietako kaleetan, eta, es-kailerak dauden lekuetan, geroeta ohikoagoa da aldapak edotaigogailuak jartzea. Etxebizitzaasko ere egokituta daude, per-tsonok ahalik eta erosoen eginditzaten eguneroko gauzak. Bai-na teknologia berrien iritsiera-rekin, muga eta erronka berriaksortu zaizkie. Adibidez, nola era-bili ordenagailu bat edo sakelako telefono bat eskuak mugitze-ko gai ez banaiz?

Galdera horri eta atzean ezku-tatzen den kezkari erantzunaemateko asmoz, teknologia geroeta gehiago garatzen dira egun,eta, hala, posible da adibidez be-giekin ordenagailuak erabiltzea.Hala ere, gailuak begiekin erabi-li ahal izateko kamera berezi etagarestiak behar dira, eta, orain-dik teknologia hori oso zabal-dua ez dagoenez, ez da edono-rentzako eskuragarria.

Noizbait horrela izan dadin,Mikel Ariz Nafarroako Uniber-tsitate Publikoko ikerlari iruin-darrak bere tesia begien jarrai-penerako teknologia garatzekoahaleginean oinarritu zuen. Be-re helburua kostuak murrizteada. Oraindik lan handia falta da

helburua lortzeko, baina lehenpausoak eman dituzte behin-tzat. «Begirada estimatzen saia-tzen ari gara nire taldea etani –2011n hasi zuen tesia etabost urte iraun ditu–. Kamerabatekin, kamera aurrean dagoenpertsonari begi-niniak antze-man eta ordenagailuko pantai-lako zein lekutara begiratzenduen jakitea posiblea da. Horioso bereizmen handiko kameragarestiekin egitea lortu da soilikorain arte. Beste tresna batzukbadira, begietan isla batzuk sor-

tzeko eta begi-niniak errazagotopatzeko. Baina horiek ere ga-restiak dira», nabarmendu dubiomedikuntzan aditua den te-lekomunikazio ingeniariak. «Te-sia kostu baxuko ekipamendue-kin emaitza antzekoak lortzeanoinarritu nuen», zehaztu du.

Egindako ikerketaren azkenhelburua web kamera batekinemaitza egokiak lortzea da.«Web kamera batek bereizmenaskoz txikiagoa dauka, irudia-ren kalitatea kaskarragoa da,planoa askoz irekiagoa, eta, be-raz, pertsonaren begiak topatze-ko zailtasun handiagoak daude,burua, gorputzaren goiko par-tea, gelako pareta... hartzen di-tuelako», azaldu zuen.

Euren teknologia garatzen ha-si aurretik konturatu ziren be-harrezkoa zela aurreko pausobat egitea, alegia, buruaren po-sizioa antzematea eta hiru di-mentsiotan kokatzea, nora mu-gitzen den jakiteko. 33 urtekoikerlariaren lana izan zen hori.Behin garatuta, bigarren pausoaerrazagoa da, alegia, begiak nondauden kokatu eta horiek norabegiratzen dute jakitea.

Oraindik bigarren pauso horiez dute eman, baina ikerketare-kin jarraitzeko borondatea ba-dute eta noizbait kostu baxuko

Mikel Ariz ikerlariiruindarra.NAFARROAKO UNIBERTSITATE

PUBLIKOA

BEGIEKINMUNDURAMugikortasun urritasunaduten pertsonentzakoteknologia berria

Nagore Belastegi Martin

Duela urte batzuk garatu zuten ikerlariek mugikortasunurritasuna duten lagunek, begiak mugituz, ordenagailuakerabiltzeko sistema. Hala ere, horretarako erabiltzen direntresnak garestiak dira eta ez daude edonoren eskura.Teknologia hori gizarteratzeko bidean, kostu baxukosistema garatzen ari dira Mikel Ariz eta bere taldea.

IKERKETA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 18 / 19

teknologia hau kaleratu ahalizatea gustatuko litzaieke. Babe-sa behar dute horretarako:«Proiektua unibertsitatearenbaitan dago eta oso polita litza-teke aurrera jarraitzea, bainahorretarako dirua behar da».

AURRERA BEGIRA

Hasiera batean teknologia horitetraplegiko batek ordenagailua,tableta edo sakelako telefonoabegiak mugituz erabili ahal iza-teko garatu badute ere, baditubeste erabilera batzuk ere, Ari-zen ustez «ez hain politak». Adi-bidez, badago ikerketa bat publi-zitatean oinarritzen dena. Hauda, kaleko karteletan kamerakjarriz posible litzateke jakiteajendeak nora begiratzen duen.

Egun pil-pilean dauden erai-kin adimendunetan ere aplika-garria da begien jarraipenerakoteknologia. «Kamera bat beste-rik behar ez denez, oso erraza damartxan jartzea. Begirada an-tzeman behar duenez, pertsonaleku zehatz batera begira egonbehar da, pantaila batera esate-rako. Matematikoki kalibratubehar da hori. Etxe batean zaila-goa litzateke hori egitea, espaziozabalagoa delako, baina posibleda, adibidez, buruarekin keinu

bat eginez pertsianak jaistea»,azaldu du gaiari buruz galdetu-ta. Zientzia-fikziozko film bat di-rudi, baina etorkizun hurbila daantza.

Kontuak kontu, Ariz biomedi-kuntzan espezializatu zen, berejakintzarekin pertsonak lagun-tzea helburu. «Beti gustatu izanzait. Telekomunikazioa ikastenhasi nintzenean ez nekien osoondo zer egin nahi nuen. Behinmedikuntzan teknologiak izanzitzakeen aplikazioez hitz eginziguten klasean, gero eta beha-rrezkoagoa zela eta ingeniariakbehar zirela. Hor bazegoen osoarlo polit bat eta aukera izannuen ikasgairen bat egiteko. Osogustuko nuen, batez ere atzeanzegoena; egiten genituen gau-zak jendearen onerako zirela.Gerora aukera izan nuen bekabatekin master bat egiteko Aus-tralian, eta ingeniaritza biome-dikoa hautatu nuen. Horri eskerjakintzak zabaldu nituen. Itzul-tzean tesia egitea erabakinuen», laburtu digu ikerlariak.

Orain Nafarroako Unibertsita-teko CIMA Medikuntza Aplika-tuko Ikerkuntza Zentroan egitendu lan Arizek. Nahiz eta egungobere lanbideak Nafarroako Uni-bertsitate Publikoko tesian gara-

tu zuen teknologiarekin zeriku-sirik ez duen, irudiekin laneanjarraitzen du. «Irudiaren unita-tean egiten dut lan. Irudi biolo-gikoak prozesatzen ditut, teles-kopioarekin jasotzen direnak,erresonantzia magnetikoekinlortutakoak, zelula, burmuinedo bihotzeko irudiak… Mo-mentuz oso gustuko dut biome-dikuntza eta ez naiz aspertu, be-raz, ideia da bide honetatikjarraitzea», aitortu du.

Hala ere, Nafarroako Uniber-tsitate Publikoko taldekideekingaratu zuen teknologiari jarrai-pena emateko grina ezin du ez-kutatu. Izan ere, bigarren faseafalta zaie, behin lehena egindaaskoz errazagoa litzatekeena.«Probatu dugu nik egindakopartea, buruaren estimazioare-na. Datu base bat eraiki dugu bi-deoekin. Nazioarteko aldizkarie-tan argitaratuko dugu orainikerketa. Baina bigarren pausoafalta zaigu. Aurrera aterako ba-genu, aplikazioak neurrira eginahalko dira. Pertsona batentzategin daiteke aplikazio bat nonkarratu batzuk agertzen dirensilabekin, eta horiei begira hi-tzak sortu ahalko lirateke, edobegirada kurtsore baten mo-duan erabili», argitu du ilusioz.

Mikel Ariz, eskuinean,Nafarroako UnibertsitatePublikoko berelantaldearekin: RafaelCabeza Laguna, Leonardode Maeztu, ArantxaVillanueva eta Juan JoseCerrolaza. Ikerketarenlehen fasea amaituta,orain bigarrena aurreraeramatea falta zaie. NAFARROAKO UNIBERTSITATE

PUBLIKOA

DONOSTIAKOIRISBONDENPRESAKERE PAUSOAKEMAN DITUUrte hasieran jakin genuenoso gertu dugun enpresa batere, Irisbond donostiarra,ordenagailuak begien bidezkontrolatzekoteknologiarekin laneandabilela eta honek dituengaitasunak hobetu dituela.Enpresak eskaintzen duenzerbitzua baliagarria da alboko esklerosiamiotrofikoa, tetraplegia,paralisia edo garun lesioaduten pazienteekordenagailua ikasteko,lanerako, idazteko,irakurtzeko, filmakikusteko, musika entzuteko,jolasteko edokomunikatzeko baliadezaten.

Enpresak aipatu zuenez,egin dituzten hobekuntzakerabiltzaileei esker lortudituzte. “Eye tracking”teknologia daramanbigarren bertsioari “Irisbondduo” izena jarri diote etaergonomia eta zehaztasunhobeak eskaintzen dituelaziurtatzen dute sortzaileek.Era berean, bertsio berriatabletekin ere bateragarriada. Gainera, aurrekobertsioa baina sendo etagogorragoa da ekoiztekoerabili duten materialariesker.

Aparailuaordenagailuarekin bategiten duen kamera bat da.Konektatu ostean,pantailaren azpian kokatzenda, teklatuaren gainean, eta,aplikazio berezi bati esker,erabiltzaileak ordenagailuanormaltasunez erabildezake.

Aparailuak 1.650 eta 1.950euro artean balio ditu, eta,tresna beraz gain,instalazioa, erabileragomendioak, softwarea,programa bereziak etaetorkizuneko eguneratzeakere eskaintzen dituzteprezio horren barruan.

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ ko

mu

nik

azio

a Mamboa agindu zigunCUPek duela egun ba-tzuk eta jada aldakadislokatzear dugu as-kok. Ez da beharrezkoaerritmo bizian korapila-

tzen doazen gertakariak gogoratzea, etaez du gainera zentzu handiegirik, arti-kulua idazten ari naizen unetik irakur-tzen den arte beste horrenbeste aldakamugimendu ekarriko baititu ziurrenikKatalunian ematen ari den dantzak.Agerikoa dena honakoa da: bai katala-nentzat bai espainiar Estatuarengandikemantzipatu nahi dugunontzat, eta are,oro har errealitatearen eraldaketan joeta ke gabiltzan herritarrontzat, dan-tzan dira gure ziurtasunak, jira eta biraanalisi eta espekulazioak. Eta badirudiinork asmatzerik ez duela denetarikosozializazio espazioetan birproduzitzenari den galderaren erantzuna: zer gerta-tuko ote da urriaren 1ean Katalunian?

Ziurgabetasun zurrunbilo horretatikaldentzearren, ohiko zientzia argitalpe-nak begiratzen aritu naiz, ohiko zientziaberriak irakurriz, arrazoiarekin apur batbustitzeko edo... Alta, iruzur eta poste-giaz gero eta aseago dagoen jarduerazientifikoa da agerkari digitalen bidezbegiztatzen dena: datuak manipulatze-agatik aurreko urtean Espainian zabal-dutako iruzur kasuen kopuruak handi-tzen jarraitzen du eta dagoenekohainbat ikerlari eta aldizkari prestigio-tsu ere bustitzen ditu eskandaluak, NA-SAko buru aldaketa klimatikoaren nega-zionista bat jarri dute… Halako berrienartean Ig Nobel sariak banatu direla ira-kurtzean behingoz zientzia serio pixkabat topatu dudala iruditu zait!

Nobel sarien parodia estatubatuarrakikerketa «ez noblea» saritzea du hel-buru, baina Bakearen Nobela mundu-ko gerrak elikatzen dituen potentzia-ko buruari eman zitzaionetik ez dakitba zer den parodia eta zer seriotasu-na. Aurten saritutako ikerketak ikusteabesterik ez dago. Obstetrizia sailean,babypod edo baginan sartzen den auri-kularrak eraman du saria, musikak fe-tuaren lengoaia sustatzen duela aurki-tzeagatik. Elikadura sailean, giza odolaedaten duten saguzarren gaineko iker-

ketak. Fisika sailean, berriz, katuak soli-do edo likido diren ebazteko ikerketak,hau da, fluidoen dinamika felinoen ma-teriaren benetako egoera zein den iker-tzeko erabili duen ikerketak. Alta, Flui-doen Dinamika sailean, saria besteikerketa batentzat izan da; atzerantzibiltzen den pertsona baten kafean ger-tatzen dena aztertzean, aurrerantz joan-da likido gutxiago jausten dela ebatzidu. Ekonomia sailean, saria Australiarajoan da, kitzikatutako jokalariek apustuhandiagoak egiten dituztela ebazteaga-tik, hori bai, kitzikapen hori negatibo-tzat hautematen ez duten kasuetan soi-lik. Nola egin duten ikerketa? Jokalariakkrokodilo batekin kontaktuan jarriz.Anatomia sailean, belarriak etengabehazten direla baieztatzen duen ikerke-tak eraman du saria; urtean 0,22 mmhazten omen dira. Biologia sailean, Bra-silgo kobetako intsektu batzuen gaine-ko ikerketak eraman du saria; intsek-tuon alderantzikatutako sexu organoakaztertu dituzte, hots, emeen zakila etaarren bagina. Kognizio sailean, bizkimonozigotikoen kasuan identifikazioabizkientzat eurentzat ere zaila dela eba-tzi duen ikerketak eraman du saria. Me-

dikuntza sailean, ahoan gutxien gusta-tzen zaigun elikagaia gazta dela frogatuduen garun-ikerketa aurreratuak. Azke-nik, Bakearen Ig Nobel saria, australiaraborigenen didgeridoo haize instru-mentua jotzeak zurrunga txiki dezakee-la frogatu duen ikerketarentzat izan da.

Kontu serioa da zientzia eta arrazoia-rena, etorkizuna aurresan eta berorriaurre hartzea gauza serioa baita oso.Ez dena oso serioa honakoa da: arra-zoiak gehiegi balio ez duenean, arra-zoiaz soilik aritzea, zurrun. Agerikoa dadantzatzerako orduan, arrazoiak berak baino, aldaka ondo olioztatua izateak,hau da, dantzatzen jakiteak, bermatzenduela gehiago datorrenari aurre hartze-ko gaitasuna. Kontu serioa da, beraz,dantzarena. Jar gaitezen gorputzak mu-gitzen, gure mugitzeko gaitasunaz jabe-tzen, berau trebatzen, dantzatzen ikas-ten eta utz dezagun arrazoia dantzenarteko arnas uneentzat. Beharbada, ho-rrela gaindituko dugu behingoz pausuzpausu gure bidea, betiko gure bide eza-guna, biribilgune berean etengabe itzu-liak eramatera garamatzan bals noblebezain zurruna. •

Terrassako «bastoners» dantza.

Dantza ez nobleen garaia

Gorka Zozaia - @zotz_Kimikaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Seme nagusia ikastolan hasiko da laster. Berailusioz dago eta ez diot hori kendu nahi, bai-na hemendik aurrera poliki-poliki joangodira bestelako zereginak jolasari lekua etadenbora kentzen. Ume izateari utzi ez, bai-na bere kasa eta bere erritmora gauzak des-

kubritzetik at, etorriko dira ikasteko eta egiteko arauzorrotzagoak, beste batzuek ezarriko dizkiotenak; ba-tzuetan onerako eta beste batzuetan txarrerako. Orainarte ia guztia izan da bere intuizioari, nahiei eta beha-rrei jarraitzea, berezko hazkunde naturala hain zuzenere. Orain erremintak emango dizkiote, baina ezingodio beti bere barrenari entzun eta erantzun.

Nik nire kasuan ez nuen inoiz eskolarako uniforme-rik izan, ezta desio ere, jakina; nire garaiko beste ba-tzuek, ordea, bai. Oraingo garaian, berriz, inon idatzitaez badago ere, ume askoren kasuan futbol taldeetako-ak izan ohi dira uniformehoriek. Inork ez ditu behar-tzen, etxe askotan ez dafutbolik inoiz telebistanikusten, baina… Jakin nahi-ko nuke nondik datorkienzaletasun hori! Reala bate-t ik , Athletic , Bartzelona(Emirerriaren eta erreferen-dumaren arteko gorroto-maitasun bizipena indarre-an), eta, azken aldian, gaitzerdi, Eibar ere! Beno, etaezin ahaztu Debagoienean,inguruko herriekin pareka-tuta salbuespena den UDA,Aretxabaleta kirol taldea, hain zuzen. Azken hori az-tertzeko moduko sentsibilizazio eta marketin adibi-dea da, futbol enpresa handiei bizkarra eginez gazte-txoengan hurbiltasuna eta atxikimendua lortu duena.

Gure garaian niri zegokidanez uniformerik ez, bainabazen gerora inoiz berriro ikusi ez dudan jantzi bat:kaikua, alajaina. Ikastolak errotzen hasitako garaihaietan nire zenbait ikaskidek janzten zuten ikurrina-ren koloreek inspiratutako borladun jertsea. Ekintzaboluntarioa zen, guraso batzuek oso errotuta zutenaantza. Izan ere, ez dakit etxe bakoitzean halako zenbatzituzten, baina ume batzuek ia-ia egunero janzten zi-tuzten kaikuak. Betidanik oso elementu kitch-a irudi-tu izan zait kaikua, garai eta sentsibilitate jakin bate-kin oso lotua eta zentzu askotan gogora ekartzekomodukoa, baina nire harridurarako gaur egungo revi-

val estetiko zein ideologikoek oraindik ere berreskura-tu ez dutena.

Aldiz, gure aitona-amonekin eta tradiziozko EuskalHerri baserritarrarekin hertsiki lotutako txapelak ba-du oraindik nolabaiteko jarraipena. Nahiz eta nire ka-suan onartu behar dudan aitonak aspaldi horietakobat eskaini zidanean ez nuela jakin zer erantzun, eta,bera ez mintzeko gorde banuen ere, jada ez dudalaaurkitu. Penaz diot orain. Eta, nola diren gauzak, gero-ra, garai batean, Gasteiz zein Iruñeko, adibidez, rockzale batzuek txapela larruzko jakarekin batera janztenzuten, banatuta egondako bi mundu estetikoki elkar-tuz. Hala ere, esan beharra daukat nire seme nagusiaktxikitan txapelarekin ikusten zituen gizonak zenbatze-ko ohitura zuela, gauza exotiko edo bitxitzat hartzenzuelako. Eta halako ezohiko ohiturei jarraiki, bada as-palditik erraz asko asmakizuna izan daitekeen konta-

kizun xelebre bat: hara, norbaitek nonbait argazkiantxapela jantzita duten gizonen eskelak bildumatan ba-tzen dituela.

Hori guztia esanda, aitortu beharra daukat nik ikas-turte berri hau ilusioz, harrotasunez eta inbidia sanozjota hasi dudala Kataluniako herritarrak eta eragileakberaien sentimenduen eta eskubideen alde erakustenari diren jarrerarengatik. Tradizioa eta modernoa denabatuta, estetika guztien gainetik beraien kabuz hazieta bidea egiten jarraitu nahi dutelako. Eta, horretara-ko, ezinbestez aurrean jartzen dizkieten hesi guztiaketa ustelkeriaz –adieraren zentzu guztietan– jota da-goen erro frankistadun sistema uste baino lehenagoiraultzen ari direlako. Garai berri baten hasiera da, etaguri ere tokatzen zaigu behingoz aurrera egitea, esku-bide oro ukatzen dizkigutenei bizkarra emanez. •

{ koadernoa }

Ikasturtea hastekojarrera estetikoak

Egun, inon idatzita ez badago ere, umeaskoren kasuan futbol taldeetakoak izanohi dira eskolako uniformeak. Inork ez ditubehartzen, etxe askotan ez da futbolikinoiz telebistan ikusten, baina...

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

herritarrak

Ez da baserritarra,baina kezka du ba-serria. Kezka etaikergai. Ez da base-rritarra, baina base-rri mundua ez du

arrotz Amoroto-Lekeitio inguru-tik Urdaibai aldera joan zen arki-tekto honek. Karrera bukaera To-ronton egin zuen, zenbait urtezEHUko Arkitektura Saileko iker-tzaile izan zen (tarte horretanlau hilabetez KopenhagekoKADK-ko ikertzaile ere izan zen)eta Galesko Center for Alternati-ve Technology zentroan zela, he-rriminak Euskal Herriari «iden-titate puntua» ematen dionbaserriaren gainbeheraren gai-neko hausnarketa eragin zion.Eta eraikin horien etorkizunamarraztu du.Ugaitz Gazteluk etorkizuneko

baserria modu orekatuan disei-natzeko sistema sortu du, eraiki-naz gainera, ondarea eta jasan-garritasuna ere aintzat hartutaestrategiarik optimoena erakus-ten duen tresna.

Zurea ez da proposamen arki-tektoniko hutsa. Zertan daetorkizuneko baserria diseina-tzeko zure sistema hori?Lehenik eta behin etorkizunamarrazten dugunean zer marko-tan mugituko ginatekeen aintzathartu behar dugu. Hasteko, base-rria ez da eraikin hutsa, ez da ar-gazki bat. Hori kontuan hartuta,guk esku hartzeko erremintaksortu ditugu. Nik ez dut plantea-tzen hemendik aurrera baserriguztiak horrelakoak edo halako-ak izango direnik. Elementu arki-tektonikoa da, bai, baina bizimo-du baten ondorio ere badena.Etxebizitza da, baina faktoriapartea ere badu, familiaren bote-re ekonomikoaren erakusle etafamilia hori aurrera ateratzekoerreminta. Horren eragina etahorren ondorioa da baserria.

Baserriaren etorkizuna irudi-katzeko, haren gainbeherarenkausak aztertu dituzu.

Elementu arkitektoniko honek,industrializazio sasoian eta gerogertatu ziren beste faktore ba-tzuen ondorioz, bere faktoria-al-derdia galdu egin du askotan. Ba-serritar asko, gazteenak bereziki,hirietan eta lantegietan bizimo-du erosoagoa topatzen hasten di-ra, horrenbesteko lana eskatzenez duena, eta baserria faktoriafuntzio hori galtzen hasten da.Horrek zer esan nahi du? Nirigustatzen zait buruan marrazkibat egitea. Urdaibain zentratunaiz batez ere. Urdaibai osoa ma-rrazten baldin badugu, hiri batizango balitz bezala, 1.700 baserritopatzen ditugu, eremu horretanjatekoa, lehen sektoreko produk-

tuak, lantzen eta gauzatzen zi-tuzten baserriak. Bat-batean sarehorretako pieza batzuk jaustenhasten dira eta sare hori mono-polizatzen hasten da, zeren batekorain esnea produzituko du, bes-teak okela, beste batek beste gau-za bat, baina sarea beste gauzabat izaten hasten da. Eta faktoriafuntzioaren gainbehera horrekdomino efektua ekarri du. Eraiki-naren %70 edo %60 inguru hu-tsik gelditu da, eta horrek man-tentze-lan falta ekarri du; ez daespazio hori behar, ez dago diru-rik espazio hori mantentzeko,eta, horrek, ezinbestean, eraiki-naren zaharkitze fisikoa ekarridu, narriadura.

Nolakoa izan beharko lukeetorkizuneko baserriak?Aipatutako galera ulertuta, etabaserria zer den ulertuta, galderada etorkizunean nondik jokoduen. Goazen marko bat marraz-tera. Etorkizuna norantz doa? Hi-ru ardatzen inguruan planteatudut nik: ondarearen babesa, ja-sangarritasun sozioekonomikoaeta ingurumen jasangarritasuna.Edozein esku hartze egiten dene-an, hiru arlo horiek orekatutaegon behar dute, eta hirurak ore-katuta dauden neurrian etorki-zun jasangarri eta errespetaga-rriaz hitz egiten has gaitezke.

Historia eta kultur ondareakontuan izateak ez du esannahi atzera egin beharra dago-enik, ezta? Baserria beti egokitu izan da bereingurura, egoera guztietara, baitaestilo arkitektonikoetara ere; esa-te baterako, artoa etorri zenean.Lehenengo gakoa ondare batezhitz egiten gaudela kontuan har-tzea da; beraz, erreskatatu eginbehar dugu baserriaren historia,edo haren balore kulturalak. Ba-serriak gaur egun gure paisaiariidentitate puntu bat ematen dio;gure paisaian baserriak, elizaketa bestelako eraikuntza elemen-tuak edo baserritarrek lan egitenduten erak ez baleude, gure pai-saia beste bat izango litzateke.Topografiatik aparte, antropolo-gikoki gizarteak zer zigilu jarriduen ikusi behar dugu, basoakegiteko moduan eta eraikinakegiteko moduan. Baina ez, ho-rrek ez du esan nahi baserriak ezdirela moldatzen eta aldatzen,eta baserriak ez du arazorik izanaldatzeko, leihoak edo balkoiaksortzeko… Hori bai, beti orduraarte sortutakoa errespetatuz.Behin lehenengo gakoa, onda-

rea, kontuan izanda, bigarrenaeta hirugarrena, jasangarritasu-nari buruzkoak, hari lotuta dau-de. Historiatik sortzen gara, bai-na baserriaren etorkizun horiiraunkorra izan dadin, jasanga-rritasun baterantz joatea lortubehar dugu. Nik badakit ez garelahelduko, “jasangarria” terminoabera gaur egun ezinezkoa da:nahiz eta energia kontsumoaridagokionez lortu, zuk eraikuntzabat egiten duzunean, material

horrek zure inguruan eragina du,eta baliabideen oreka bilatu be-har da. Oreka perfektua ez dugulortuko, baina harantz jo behardugu. Jasangarritasuna bi atale-tan banatzen dut: sozioekonomi-koa eta ingurumenari dagokiona.Jasangarritasuna aipatzen dugu-nean, burura etortzen zaigu in-gurugiroa, energetikoki efizien-teak izatea, materialak naturalakizatea… baina hemen inportante-ena da –nahiz ni beste gai batenespezialista izan– efizientzia so-zioekonomikoa. Baserriarengaur egungo egoera bere galerasozioekonomikotik dator. Orainbaserria norantz joan ahal da,zer erabilera eduki ahal du etor-kizunean? Hori da galdera poto-loetako bat. Badaude batzukagertoki tradizionalari eutsi ezinizan diotenak, nekazaritza etaabeltzaintza produkzioari. Sarehorretako baserri batzuk zertanibili dira? Geure paisaia ikustenbadugu, jatetxeak, edo sagardo-tegiak Gipuzkoa aldean, lande-txeak, baita museoak ere… topa-tuko ditugu; hau da, turismorahurbiltzen diren erabilerak. Bes-talde batetik, badaude etxalde-eskolak ere. Ni ez nabil ezer as-matzen, paisaiari begiratzenbaino ez. Orain agertzen hasiden beste erabilera batek etxebi-zitzak bikoizteko aukera ematendu, baserria etxebizitza baterakoeraikin handiegia dela ikusita.Eta nik pentsatu dut erabilerokjasangarritasunerantz joan be-har dutela.

Erabilera, beraz, oso garrantzi-tsua da.Erabilera funtsezkoa da edozeinesku hartze baino lehen. Base-rriaren erabilerak jasangarriaizan behar du, energetikoki efi-zientea, baina baita ingurumena-ri dagokionez ere. Esku hartzeakingurugiro jasangarrirantz hur-bildu behar du. Hor daude, Kyo-toko Protokoloa egon zen bezala,Pariseko Akordioak eta abar, Eu-ropak 2030era begira dituen hel-buru energetikoak, eta nire gal-dera da, baserriaren historia etadaukan erabilera kontuan hartu-ta, kapaza da baserria helburuenergetiko horretara heltzeko?Nire ikerketan ikusi dut baietz,ondo gainera, baserriaren ele-

«Lehen sektorearekiko loturadutenak dira baserriaren

erabilerarik eraginkorrenak»

UGAITZGAZTELU

Baserri tradizionalaren gainbeherak

kezkatuta, haren etorkizuna marrazteari

ekin zion. Eraikina ez ezik, ondarea eta

jasangarritasuna ere kontuan dituen

tresna asmatu zuen etorkizunera begira.

Xabier Izaga Gonzalez

ARKITEKTOA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 22 / 23

mentu bioklimatikoak oso indar-tsuak dira-eta. Eta geure eskuhartze horretan, energetikokiegokituko dugu haren erabileraeta haren ondare balioa kontuanhartuta. Etorkizuna esandako hi-ru faktore horien orekan oinarri-tu behar da.

Eta nola lortzen da oreka hori?Horretarako, prozedura bat sortudut, eta hori da da nire tesiarenhelburua. Lehenengo partean,baserriak nolakoa izan beharkolukeen aztertu dut, eta bigarrene-an ahaleginduko naiz teknikoen-tzako erreminta bat sortzen. Az-kenean teknikoari esango diotbere esku hartzea nolakoa izandaitekeen, zein izan daitekeen es-ku hartze optimoa. Nik prozedu-ra bat sortzea lortu dut, prozedu-ra oso zehatz eta zientifikoa,baina ez dut lortu kaleko arkitek-to baten hizkuntzara moldatzea,eta hori da gure erronka. Bainabada prozedura bat arkitektoaribere esku hartzea ondarearekikoerrespetagarria eta energia kon-tsumoari eta ingurumenari da-gokienez efizientea izan dadin la-gunduko diona.

Zertan da prozedura hori?Era sinple baten azalduko dizki-zut haren pausoak. Lehenengo,edozein medikuk bezala, goazendiagnosia egitera. Baserri bakoi-tzak bere historia daukanez,hainbat funtzio dauzkanez etaenergetikoki desberdina denez,bakoitza hiru zentzuotan bakanadenez, eraikina ezagutzeko diag-nosi hori behar da. Diagnosia egi-teko, lehenengo baserriaren alda-keta historikoa ezagutu behardugu, haren datuak jaso eta base-rri horrekin zer gertatu den ja-kin, eta informazio hori jabearieman; nahiz eta baserriren inte-resa denona izan, jabea baitamantendu behar duena. Diagno-sian esan behar diogu historikokizer gertatu den baserri horretan,eta ikerketa horretan topatukodugu fatxada hori berezia den,edo egitura elementuren batekbalio desberdinen bat daukanedo halako mendean izan zuenjabea oso garrantzitsua zen… Se-guru zeozer egongo dela baserrihorren balioa nabarmentzenduena. Eta diagnosi horrek, bes-

talde, portaera bioklimatikoa erejaso behar du; hau da, baserria-ren barne espazioan tenperaturaeta hezetasunak urtean zehar no-la aldatzen diren, pertsona batenbihotzaren taupadak hartzen di-tugun moduan. Hotza, beroa, he-zetasun maila, korta era bateraerabiliko den, sukaldea beste ba-tera, eta abar. Logger izenekotresna bat erabiltzen dut nik, ha-mabost minututik behin datuhoriek jasotzen dituena; bada,urte amaieran, edo sei hilabetera,datuak bildu eta baserriak den-bora horretan zer portaera izanduen erakusten duen grafikoadaukagu, tenperaturaren eta he-zetasunaren bilakaera jasota. Ho-rrela lortu dugu baserria histori-koki eta energetikoki nolaportatzen den ezagutzea. Behin eraikina diagnostikatu-

ta, bigarren pausoa erabileraktxertatzea da. Zer erabilera nahiduzun jakinda, zeure eraikineantxertatu behar duzu, logika bate-kin, baina; esate baterako, ez eza-

zu jatetxe bat hirugarren solai-ruan jarri, pentsatu apur batenergia kontsumoaren arabera;izan ere, lehen korta izan den le-kuan orain saloia jartzea ez daegokiena, ez bilatu lehen lekurikhotzen eta hezeena zena orainberoen eta lehorrena izatea… Ja-kin behar duzu eskaera horiekzure kontsumo energetikoa askoaldatuko dutela. Beraz, era logikobatean txertatu behar da erabile-ra eraikinean. Historia, portaerabioklimatikoa eta, arkitektoaridagokiona, funtzionaltasun alde-tik baserria zelan antolatu beharden kontuan hartuta.

Horregatik diozu erabilera fun-tsezkoa dela. Bai. Baserri berean erabilera des-berdin batek energia kontsumoguztiz ezberdina dakar. Imajina-tu baserri bat, lehengo egoeratradizionalean halako kontsu-moa zuena, eta orain korta etalastategia konfort egoeran egote-ko moldatzen ditugula. Energia

kontsumoa bikoiztu egin liteke.Egin nuen beste ariketa bat izanzen egoera tradizionalean zergertatzen den ikustea. Baserri ba-tean neurketa egin nuen eta na-barmentzeko ezaugarriak suma-tu nituen. Frogatu nuenez, laubehi zeuden korta batean, batezbeste 3,20 gradu altuagoko ten-peratura zegoen inguruko espa-zioetan baino. Eta sukaldean 25gradu lortzen zituzten eguneko24 orduetan.

Prozeduraren azken pausobiak teknikoagoak dira. Esku hartze arkitektonikoari da-gozkio. Erabilera desberdinakizan dituen baserri batean, esatebaterako, erabilera batekin beste-arekin kontsumitzen denaren bi-koitza kontsumitzen dela jakin-da, eta, gainera, kontsumogutxieneko erabilerak lehen sek-toreari lotuta daudela jakinda,logikoa da esatea esku hartzeakez direla maila berekoak izan be-har. Guztizko balioetara jo eta

IBILBIDEA Ugaitz

Gaztelu EHUn hasi zen

Arkitektura ikasten, eta

Kanadako Toronto hirian

amaitu zuen karrera,

2008-2009 ikasturtean.

2010ean masterra egin

zuen Galesko Centre for

Alternative Technologies

zentroan, eta 2012an

Ondarean Masterra egin

zuen EHUn. 2012 eta

2017 bitartean EHUko

Arkitektura Saileko

ikertzailea izan zen, baita,

2015ean, Kopenhageko

KADK-koa ere. Urtarrilean

bukatu zuen doktore-tesia

eta gaur egun View

Arkitektura eta Ikerketa

kooperatibako kidea da.

Argazkiak: Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

herritarrak

esaten badizute batek urtean 12.000 kWh kontsumitzen ditue-la eta besteak 24.000 kWh, erabi-lera bat edo bestea izanda ere,nik lortu nahi dudana da eraikinhorrek urtean 8.000 kWh edo7.000 kWh kontsumitzea. Or-duan, niri 12.000 kWh-ko zein24.000 kWh-ko erabilera plante-atzen didatenei esango diet8.000 kWh horietara jaisteko.Esan nahi dut etxebizitza fun-tzioa planteatzen duenak eskuhartze maila altua edukiko duela,eta lehen sektorearekiko loturadaukanak esku hartze maila txi-kiagoa. Esku hartze mailan dagoaldea, amaierako kontsumoaberdina izango delako. Nik neuk, euskal gizartean

amaierako kontsumoak denon-tzat jaitsi behar direla diot. Euro-pak esaten duena da hori, eta ezda horrenbesteko esfortzua. Nireekarpena baserriaren erabilerara,balio kulturalera eta ingurugirohelburuetara egokitzen den sis-tema bat garatzea izan da.Guk arkitektook proiektu bat

egiten dugunean, teilatuandauzkagun aukerak aztertzen di-tugu: hamar zentimetroko isola-mendua ipini, edo 14koa, edobostekoa edo ezer ez; kanpokohorman, zortzi, hamar, bost edozero; lurrean hainbeste… Isola-mendurako azpialdagai pila batdaukazu, eta denak dira, erai-kuntzari dagokionez, onak. Le-hen norberaren irizpidearen ara-bera erabakitzen zen. Sistemahonek, aldiz, egiten duena dakonbinazio mota guztiak kuanti-fikatu; esate baterako, teilatuan10 zentimetroko isolamenduadagoenean, horman zortzikoaipinita, zer gertatzen da? Eta tei-latuan zortzi zentimetrokoa etahorman 12koa? Aldagai guztienkonbinaketak emaitza bat eman-go dizu; milaka konbinaziotik,optimoa. Arkitektoarentzat osotresna baliagarria da. Sistemahonek esaten digu zein den eskuhartzerik efizienteena. Mapa batematen dizu, eta mapa horrekesango dizu estrategia bakoitza-rekin kontsumoa zenbatekoaizango den; horretara, baserribakoitzak zer erabilera izangoduen ipintzen duzu eta efizien-teena zein den esango dizu, hel-buruaren arabera. Estrategia ba-

koitza energia kontsumoarenarabera puntuatzen du, bainabaita ondarea noraino errespeta-zen duen ere. Esate baterako,imajinatu gure estrategian 20zentimetroko isolamendua egin-go dugula; seguru oso efizienteadela, baina zenbateraino erres-petatu duzu ondarea?

Arestian aipatu duzun oreka. Bai. Zentzua dauka fatxada horri,XV. mendeko fatxada bakan ho-rri, 20 zentimetroko isolamen-dua kanpotik ipintzeak? Sistemahonek egin nahi duzun esku har-tze bakoitza baloratzen dizu,energetikoki eta patrimonialki.Hamar zentimetrotik gora he-men? Ez? Baina energetikoki...Trankil, sistemak esango dizu

igual kanpoko horma ez delahain inportantea, edo barrukoteilatua ez dela hain garrantzi-tsua, kasuaren arabera, eta esan-go dizu zein den esku hartze op-timoa edo, nik esaten diodanmoduan, orekatuena.

Esku hartzea handiagoa edotxikiagoa behar den esaten du,beraz.Badaude kostuaren optimizazioa lortzeko estrategiak; esate bate-rako, 20 zentimetoko isolamen-dua nahi duzu baina diru askoipini behar duzu. Bada, hori ego-kitzeko estrategiak badira, eko-nomia kontuan hartzen dutenak.Erreminta honekin ere egokituegiten duzu esku hartzea, bainaesandako elementuak kontuan

hartuta. Soluzio errealak dira,akademikoki behintzat, eta eko-nomikoki ere onargarriak. Area-go, ondorio batzuetara iritsi gara:lehengo erabilerari, erabilera tra-dizionalari eutsiko balitzaio, ezlitzatekeela kanpoko hormetanisolamendurik jarri beharko. Era-bileraren arabera, esku hartzeahandiagoa edo txikiagoa izangoda. Hemen planteatzen diren es-trategiek horixe guztia kontuanhartzen dute.

Erabilera tradizionala eragin-korrena izango litzateke, beraz.Zenbaki guztiak aterata, eragin-korrenak dira lehen sektoreareki-ko lotura duten erabilerak, eta,ondareari dagokionez, baserriabeti egon da lehen sektoreari lo-tuta; beraz, sentsibleak gara on-darearekin eta sektore horrekin,gaur egun oso egoera onean ezdagoena, gainera.Saiatu gara, arautegiari dago-

kionez, sentsibilitate bereziz jo-katzen. Azken batean, nekazari-tza eta abeltzaintza arloanjarduten duen baserri bat dauka-nari arautegiak gutxiago exijitubeharko lioke. Aldiz, nahi baduzulandetxe bat egin edo baserriaetxebizitzatan banatu, ondo,egin, baina esku hartzea handia-goa izango da.

Baserriari «merezi duen ba-lioa» aitortu behar zaiola dio-zu. Zentzu guztietan, ezta?Bai, bai. Niretzat ikur arkitekto-nikoa da, landa ikur arkitektoni-koa, altxor kultural bat; gure ai-ton-amonek utzi zigutenherentzia da, eta, guk, errespeta-tu ez ezik, balioa ere eman be-har diogu. Gizarte mailan ere ar-dura hori daukagu. Pribatuakdira, baina interes publikokoakere bai. Eta tekniko eta ikertzai-leok elkar laguntzeko eta difusiolana egiteko ardura daukagu. Niarkitektoa naiz, jasangarritasuneta ondare arloetan espezializa-tua, eta nire harri-koskorra eka-rri nahi izan dut.

Baserriak badu etorkizunik?Ni optimista naiz berez, bainagainera, bai, badaude etorkizu-nerako aukera asko. Hain kalita-te konstruktibo altuko eraikinaizanda…

«Nire ekarpena

baserriaren

erabilerara, balio

kulturalera eta

ingurugiro

helburuetara

egokitzen den

sistema bat

garatzea izan da»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 24 / 25

hutsa

Irailaren 10ean inoizko estropadarikikusgarriena jokatu zen Kontxan etaene begiek eguzki bi ziruditen emoziozgainezka sutan, aurpegia bera baino

zabalago telebista pantailari itsatsita, se-kula ikusi gabea sinistu ezinik. Zirraraga-rria, ikaragarria… hitz totelka erretorikanhiztegia motz egin zitzaidan. Olatu bortitzilun artean hamalauna kideko oskol kolo-redunak borroka etengabean bertan bagi-na bezala genituen sentitu, orain irentsiakorain arnas hartzen baleak lez. Hitz baka-rrean, epikoa!Kontxako Bandera zegoen jokoan eta

emakumezkoetan zein gizonezkoetan biikasgai argi izan genituen: kronometroabaino arerioa dela gainditu behar eta Ban-

dera beraren afera lotsagarria. Kontxakoaez da minutu-segundoen neurketa soila,13.29ko estropadak 10.38koak baino emai-tza hobea lor dezake, eta 21 .39koak18.53koak baino (errekor eta guzti). Gakoaez baita kronometroa haustea, arerioariaurre hartzea baizik. Igande magikoak ki-rol honekiko ikuskera eta maitasuna bi-derkatu egin zigun eta generoen artekodistantzia ezdeustu. Izan ere, epikak ez dukronometroarekin zerikusirik, ez sexuare-kin, pertsonarekin eta egoerarekin baizik.Kontxako Bandera trapu txuri-urdin bat

baino askozaz gehiago da, eta, hala ere, po-litikari arduradunak ezin traketsago ibiliziren, errazkeriatan. Prezioaren aitzakiamerkepean Bandera trapu huts bihurtu

zuten bizio politiko errepikatuen inertziajarraituz… apustu politikariren baten in-guruko enpresa dela Valentziakoa! Ederraudal arduradunena, kalapita lotsagarria-ren ondoren made in Valentzia bandera ezzuten ikuskatu ere egin eta akatsez josita-ko bandera astindu behar izan zuten Doni-baneko eta Orioko arraunlariek; politika-riak zeramatzan ontzian bertan; bikoitzairaina. Usadiozkoa bitartean, urtetan pun-tada bakoitza herrian bertan eskuz eta mi-moz emandakoa, baztertua!Magikoa izan zen bai igandekoa, lotsa-

bako batzuek Kontxako Bandera trapu soi-lera makurtu zutenekoa eta arraunlarienepikak trapu iraingarria berriro Banderapreziatu izatera. Lotsa eta epika. •

Kontxako bandera, epika eta lotsa

Xabier MikelErrekondo

hutsa

Baserri bide batetik paseatzen,emakume batek eskutik heldu etaez nau askatzen. Parez pare, begi-ra-begira ditut bere begi urdinak.

Gardenak, beteak, nekatuak, pixka bat gal-duak. Bigarren eskua bertze emakume ba-ten besoetan babestua du, gazteagoa dabera, Dominikar Errepublikakoa. «Hartu-ko duzu zerbait», erraten didate begi urdi-nek, etxera gonbidatuz. «No sé qué dice.Desde hace un año solo habla euskara»,ondotik begi beltz handi irribarretsuek.Ze gauza, bizitzaren azken etapara aile-

gatu eta burua lainotzen hastean sekulabaino argiago ikusten dira norbere sus-traiak. Egia izanen da hasierara itzultzen

garela, ziklo bat itxiz. Emakume honi er-dara ahantzi zaio, eta, halere, ederki kon-pontzen dira gaztelaniaz egiten duen zain-tzailea eta biak. Bakoitza bere hizkuntzan,bere munduan, egun osoan elkarrekin.Dominikarrak kontatu digu badirela urtebatzuk etorri zela eta gustura dagoela.Zaintzen duen emakumeak ona dirudi. Sa-murtasun handia transmititu dit eta kostazait agurtzea, indartsu estutzen nauen es-ku iharra soltatzea.Paseotik bueltan, maldan behera, bere

etxe aitzinetik pasatu gara berriro. Hantxedaude bi andreak lorez betetako terrazaederrean jarrita, bata bertzearen parean.Ikusi orduko, xaharra altxatu eta baranda-

ra arrimatu da, eskuekin hurbiltzeko kei-nuak eginez: «Hartuko duzue zerbait...».Oroitzapen hau ekarri nahi izan dut Biz-

kaiko zahar etxeetako langileekin bat egi-teko. 300 greba egun baino gehiago bete-ta, nekatuta baina seguru daude: borrokanjarraituko dute zaintza duintzea lortu arte.Bigarren mailako lantzat hartu arren, bizi-tzaren oinarria delako. Denok izan garazainduak, zainduak gara orain ere etazainduak izanen gara. Baliorik ematen ezdiogun lan isil hori gabe ez dago ez pro-dukziorik ez erreprodukziorik. Kontua danorberaren (nagusiki emakumeen) arduraizaten segitzen duen ala jendarte gisa an-tolatzen garen guztiona izateko. •

0hutsa

«Hartuko duzu zerbait...»

Maider Iantzi

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek
Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 26 / 27

Euskarak ere uka-nen du bere CATtesta. CATek, Com-prehensive Apha-sia Test erran nahidu ingelesez eta

norbaiten afasia maila neur-tzeko erabiltzen den testa da.Kate Swinburn, Gillian Portereta David Howardek sortu zu-ten 2005ean ingelesa mintzozutenentzat. Zehazki, burukoodol kolpe bat ukan ondorenager daitekeen mintzamenera-ko gaitasun falta edo galtzeada afasia.CAT testa euskarara egoki-

tzeko lanean ari direnak MariePourquie eta Amaia MunarrizIbarrola ikerlari euskaldunakdira. Biak neuropsikolinguisti-kan adituak dira. Nazioartemailako Collaboration of Ap-hasia Trialists (Cats) sareko ki-deak dira. «Hizkuntza guztie-tan aurkitzen da afasia. Testestandarizatu baten beharrazegoen afasiaren maila mane-ra berean neurtzeko herri guz-tietan, baina, betiere, hizkun-tza bakoitzar i egokituta» ,azaldu dute. Eta behar horiasetzeko ar i dira lanean biikerlariak.

Hain zuzen ere, ingelesaren-tzat eginiko testak ez du bor-txaz ba l io euskararentzat .Ulermena neurtzeko, adibidez,soinu hurbilekoak diren hitzakerabiltzen dira eta pertsonaafasiadunak erakutsi behar duaitzinean dituen argazkien ar-tean zein hitz entzun duen. In-gelesez goat eta coat antzeko-ak baldin badira ere, euskaraz“ahuntza” eta “paltoa” ez. Eus-karaz, horrenbestez, “argia” eta

Xan IDIAR | MEDIABASK

OSASUNA ETA IKERKETAAfasia maila neurtzeko CAT testaeuskaraz izateko bidean

Pertsona baten afasia maila neurtzeko erabiltzen denCAT testa euskaraz izanen da datozen urteetan. Lanhorretan dihardute neuropsikolinguistikan ikerlariak direnMarie Pourquie eta Amaia Munarriz Ibarrolak. Afasiaesaten zaio traumatismo baten ondorioz mintzaira edotahizkuntza galtzeari.

Marie Pourquie eta AmaiaMunarriz Ibarrola ikerlarieuskaldunak afasia neurtzekoCAT nazioarteko testa euskararamoldatzeko lanean ari dira. Isabelle MIQUELESTORENA

JENDARTEA / b

“ardia” hitzak hobetsiko diraadibidez, edo “ardoa” eta “ar-toa”.

2020. URTERA ARTE LANEAN

Marie Pourquie eta Amaia Mu-narriz Ibarrola 2020 arte arikodira testa euskarara egokitzekolanean. «Berri ona» dela diote, diru laguntzaren luzapena lor-tu berri dutelako. Hain zuzenere, biziki garrantzitsua irudi-tzen zaie test hori euskaraz

izatea, afasia egoeran direneuskaldunek testa eta terapiaerdaraz segitu behar baitituztekasurik gehienetan. Eta horrek,bistan denez, prozesua korapi-latu egiten du.Bestalde, afasiari dagokionez

adinean aurreratuak diren per-tsonak dira hunkienak. CATtesta euskaraz izan ondoren,pazienteek zein ortofonistek,horiek bakarrik aipatzeko, afa-s iadunaren ama hizkuntzaizan daitekeen euskara erabil-tzen ahalko lukete.Baina terapia hasi baino le-

hen, oraindik afasia gizartera-tu egin behar dela dio MariePourquiek. «Norbaitek hitzaknahasten edo ahazten hasi or-duko, Alzheimer er itasunaduela edo zoro bilakatzen aridela uste ohi dugu, baina betiez da horrela izaten. Burukoodol kolpe baten ondorioa delaulertarazi behar da benetan».Afasia burmuinean gertatu-

tako traumatismo edo shockbaten ondorioz mintzaira edo-ta hizkuntza idatzia galtzeariesaten zaio. Normalean ez duadimena kaltetzen baina per-tsonarentzat ondorio larriakditu.

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

herritarrak

Goi joskintzam o d a r e nmunduarekinlotu ohi denarren, ez dahorrekin iden-

tifikatua sentitzen Iraia Oiartza-bal (Pasai Antxo, 1987) diseina-tzailea. Nahiago du sormenarenarloarekin lotzea, bere buruasortzailetzat duelako: existitzenez den hori irudikatu eta sortu,josi, eskuz, mimoz. Eta modupertsonalean. Ez daude bi per-tsona berdin munduan, ezta bisoineko berdin bere tailerrean. Sorkuntzaren eta goi-joskin-

tzaren bidegurutzean izan duaukera, birritan, Kukai dantzataldearekin lan egiteko “Gela-jauziak” (2013) eta “Oskara”(2017) ikuskizunetako jantziakdiseinatuz eta josiz. Kreatibokiaberatsak izan dira bi proze-suok, irakaspen apartak. Azkenprozesuak, gainera, Estatuko he-dabideetako titularretara era-man zuen iragan ekainean pa-saitarraren izena, jantzi diseinuonenari Max saria irabazi bai-tzuen Oiartzabalek.

Bi prozesuak oso ezberdinakizan zirela aitortzen du. Lehenikuskizunak ez zituen azkenakaurkeztu zizkion erronkak jarrimahai gainean, besteak beste,«Marcos Morauren exijentziamaila», gogoratu du miresme-nez. «Oso argi zuen zer nahizuen, beretzat ez zen nahikoaantzeko zerbait egitea, berakburuan zuena baino ez zuennahi».

Juan Luis Goenaga margola-riarekin kolaboratu du, margobat soineko bihurtuz. «Proze-suotan emaitzak hain izan diraizugarriak! Alde sortzailean sen-titzen naiz ondo, horrek bete-tzen nau, eta, azkenean, lortudut nire burua definitzea», dio. Neurrira egiten du arropa Do-

nostiako Erdialdean duen taile-rrean, garai bateko sastreen mo-dura: egongela goxoak, oihalakukitzeko aukera, ispilu handia-ren aurrean amets egitekoa…Bertan jasotzen ditu bezeroak,gehienak, ezkontzera doazenemakumeak, beren soineko zuriederraren bila hurbiltzen dire-nak. «Hasieratik aritu naiz neu-rrira josten. Hori eskatzera dato-rren bezeroa une berezi batospatzera doana da. eta, oro har,ezkontzak izaten dira une ho-riek». Bestelako festa-soinekoakere egiten ditu, adibidez gainon-tzeko gonbidatuentzat.

BEZEROAREKIN HARREMANA JOSIZ

Gaztea baino eskarmentuduna,erritmo bizian egin du ibilbidea.23 urterekin ireki zuen tailerra,eta, dioenez, enkarguak aukera-tu egiten ditu gaur egun. Esfor-tzu handia eta lana baino ez da-go atzean, ilusioa eta gogoaproportzio berean.Pasai Antxon jaioa, Irungo

Kunsthal eskolan arte plastikoeta diseinuko ikasketak egitenhasi zen, baina 2007an hartuzuen Bartzelonarako bidea; hanjo zituen lehen ateak formakun-tza jasotzeko. Felicidad Duce goimailako moda diseinuko esko-lan moda ikasketak egiten arituzen, eta, aldi berean, Miguel Elo-la Balenciagaren ikasle izandakodiseinatzailearekin lanean. Hanlortu zuen neurrira jantziak egi-teko oinarria eta jakintza. Han-dik zuzenean Donostiara, bereibilbide profesional propioaabiatzeko prest.Iraia Oiartzabalen atzean Iraia

Oiartzabal «bakarrik» dago: be-rak marrazten ditu patroiak, be-rak mozten ditu oihal delika-tuak ondoren josteko, berakforratzen ditu botoiak banan-banan soineko bakoitzarenoihal berberarekin… Lanok guz-tiok egiten diren gelan kaos or-denatua sumatzen da, bizitza:

infragantiIRAIA OIARTZABAL

Arropak neurrira egiteko prozesua luzea da; bozetoan hasten da dena. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Kukai dantza taldearekin birritan egin dulan, ikuskizunetako jantziak josiz. «Oskara»obrako jantziengatik Max saria irabazi zuen.Juan Luis Goenagarekin ere kolaboratu du

«Beren buruekiko ahalik eta autentikoenizan daitezela da helburua. Ispilu aurreanbegiratu eta ikusi nahiko luketena ikustea.Gogoekin ez gelditzea. Hori litzateke pena»

Lehengo jostunen antzera, egongela goxoa, oihalederrak eta ispilu handi bat ditu tailerrean Oiartzabalek.Goi joskintzaren eta neurrira egindako jantzienaterkipean, bere burua sortzailetzat du. Hor topatu dubere esentzia. Ezkontza soinekoak egiten ditu bereziki,emakume bakoitzaren irudimenean dagoenari formaemanez. Emaitza, soineko bat baino askoz gehiago.

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 28 / 29

pareta batean 2017an josi ditueneta josteke dituen soineko zu-rien marrazkiak ageri dira, ez-konduko diren emakumeen ize-nak alboan. Sekretu eta ilusioasko ezkutatzen dituzte marraz-kiok. Luzeak, estuak, finak dira,forma ezberdinetakoak, dir-diregiten duten pieza eta harritxo-ekin. Ezinezkoa soineko bat bes-tea baino gehiago maitatzea,dio.

Bezeroak atea jo eta berau ire-kitzean sortzen den harremana,bihozkada, oso garrantzitsua da,esanguratsua, bi norabideetan.Kode bera hitz egitea, elkar uler-tzeak balio handia du. «Feeling-a hasieratik egotea oso garran-tzitsua da. Prozesua luzea da,urtebete lehenago jartzen garalanean, eta intimoa, konparti-tzen diren uneengatik», kontatudu. Hori da hainbatetan aipa-tzen duena: «konpartitu, partehartu». Beretzat, ezkongaiek hi-tza izatea, beren iritzia jasotzeasoinekoari ekarpenak egiteko,gauza politenetakoa da. «Horrekberezi sentiarazten ditu, hau da,beren soinekoetan parte hartudutela sentitu behar dute, emai-tza bion ekarpenen uztarketadelako, ez da nik egindako lanabakarrik».

Azaldu duenez, soinekoa bo-zeto batetik abiatzen da, bainahori baino lehen emakumea en-tzun egiten du. Horrek pista as-ko ematen dizkio bere nortasu-naz, bilatzen duenaz… «Batenbatek esan dit nahi dudana egi-teko, parametro batzuen ba-rruan. ‘Iraia, ez dut ideiarik. Be-gira nazazu, inspira zaitez etaaurrera’, esaten didate», dio. Ez-kontzagatik galdetzen die Oiar-tzabalek: begiradak erakarrinahi dituen, diskrezioa bilatzenduen, lotsatia den, konplexuakdituen edo ausarta den… «Gauzaasko irakur daitezke».

BOST PROBAK

Guztiak, ordea, ez daude soine-koa neurrira egiteko prest ,emaitza hasieratik ikusteko be-harra dutelako. Hori izaten da,bere ustez, askoren oztopoa.«Nigan konfiantza jartzen duteberen buruan dutena pixkanakaeta elkarrekin sortzen joateko.Sorpresa faktore hori, fantasia

puntu hori da zoragarria, probabakoitzean soinekoa osatuagoikustea… Hasieratik nigatik eginduten apustua niretzat guztiada».

Bozetora goaz. Karpeta mar-dul batean ditu aurten egin di-tuenak; apalean, 2018rako di-tuen eskariak. Behin marrazkiaeginda, lehen proba, toile deitu-tako kotoi zurian egiten da. Ba-tik bat diseinatzailearentzat dabaliagarria, orduan egiaztatzenduelako patroia bera zuzena

den, neurriak eta formak ego-kiak… Ezkongaiak, berriz, lehenaldiz ikusiko du bere burua zu-riz jantzita, oraindik bere soine-koaren traza handirik sumatukoez duen arren. Hurrengo probanbai, soinekoa dagokion oihaleanjosita, eguna hobeto irudika de-zake. Oro har bost proba izatendira, eta gehienak amarekin joa-ten dira, edo ahizparekin, eta le-hen kontaktua askotan lagunbatekin egiten dute. Bitxikeriagisa, aitarekin bi baino ez zaiz-

kio joan, eta aurten dezente izandira bakarrik joan direnak.

Batzuetan besteen iritziakarazo izan daitezkeela-eta, badi-tu abantailak bakarrik joateak:erabateko askatasuna erabakiakhartzeko, nahi gabe bada ere,besteen hitzek eragina dutelakobeti. «Nire aholkua da beren bu-ruarekiko ahalik eta autentiko-en izan daitezela. Egun horretankendu mozorroak edo zamaketa jendeari esan: ‘ni hau naiz’.Ispilu aurrean begiratu eta ikusi

nahiko zenukeen hori ikusi. Go-goekin ez gelditu behintzat. Ho-ri da-eta penarik handiena», na-barmendu du.

SOINEKOAREKIN KOMUNIKATU

Akaso ezkontzak aipatzean pen-tsatu ohi da udaberrian edoudan, baina Iraia Oiartzabalekorain du lan sasoi gogorra. Dioe-nez, uztailarekin batera, irailaeta urria dira hilabete gogorre-nak. Hainbat soinekoren azkenprobak egiten ari da asteotan,azken puntadak eman eta prestizateko. «Eta datorren urtearibegira, lan gehiago», dio karpetazuri mardul bat seinalatuz. Zo-rionez esfortzua emaitza izatenari da eta orain zer egin aukeradezakeela aitortu du. Adibidez,erronka suposatzen duten soi-nekoak, sorkuntza aldetik be-rriztatzaileak direnak, ohikota-sunetik ateratzen direnak… Izanere, eskatzen den horretan eremundu oso bat dagoela aitor-tzen du. Batzuek sexy joan nahidute, besteek diskrezioa bilatzendute, guztien begiradak berega-natu nahi dituztenak ere badau-de, jakina, edo «gonbidatuakaho zabalik» utzi nahi dituzte-nak, «festaren erregina» izannahi dutenak… Hala ere, eta esti-loak estilo, denboraldi bakoitze-an ustez eramaten denaz ondoinformatuta heltzen dira. «Ins-tagram edo Pinteres-en kontuakirekitzen dituzte, mugikorra su-tan dute urte osoan zehar, ar-gazki piloz betetako galeriak…eta eraginak nabaritzen dira».Oiartzabalek hori guztia aldebatean utzi eta burua irekitzekoeskatzen die, besteengandik ez-berdina izango den soinekoaegiteko aukerak hamaika direla-ko, eta zein baino zein ederra-goa. «Nola sentitu nahi duzu?Zer gustatzen zaizu eta zer ez?».

Horretarako egiten du lanBartzelona nahiz Madrilekooihal etxe onenekin, besteakbeste. Zeta, muselina, satina…ukitu, sentitu, eta irudikatu.«Xehetasun bakoitza disfruta-tzeko prozesuak dira, halakosoineko bat ez duzulako besteinoiz egingo –iritzi du–. Ez daezkontzeko soineko huts bat».•

Oihane Larretxea de la Granja

Max saria berak jositako eskuineko soineko horia jantzita jaso zuen Oiartzabalek. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ k

omu

nik

azio

a Gustave Flaubert nobelagi-lea txundituta gelditu zenEgipto zapaldu zuenean.Alexandriako portuan, ma-rinelak arabiarrez oihukaari ziren, tunika luzez eta

harribitxiz jantzitako merkatariak bate-tik bestera paseatzen, oilaskoei lepoabihurritzen zieten abere-hiltzaileak ba-rrezka, astoak arrantzaka, dromedario-ak marruka. Airean kresala, espezia exo-tikoak eta gizakien pixak usainduzituen. Plaza batean eseri zen kafea har-tzera eta ahuntz batek kaka egin zuenbere aurre-aurrean. Pozez zoratzen ze-goen Flaubert.

Ekialde exotikoarekin amets egitenzuten XIX. mendeko hainbat intelektualeuroparrek. Frantziako zibilizazio bur-gesa, esnoba, harroputza eta itxuraza-lea ezin aspergarriagoa zen Flauberten-tzat, bertako «abokatuak, tranbiak etakremazko tartak» gorroto zituen eta, 17urte zituenerako, bere lehenengo nobe-lan, orientalismoaren sukarra gori-goriantzematen zitzaion. Bere ustez, bizi-

tzak kaosa izan behar zuen, legerik ga-beko oparotasuna. Horregatik maite-mindu zen Egiptorekin, hamar pausoeman baino lehen.

Eta horregatik proposatu zuen abe-rria aukeratzeko irizpide berri bat: jaiogaren herriaren ordez, gehien erakar-tzen gaituen lurraldeak izan beharko lu-ke gure benetako aberria, gure ideiaketa baloreak sustraitzeko lur emanko-rra, emankortasun hori ongarritzenduena astoaren kaka izanda ere, ezere-kin eskandalizatu gabe.

Gaur egun, bidaia masifikazioarekin,burgesiarekin eta esnobismoarekinlotzeko argudio ugari dauzkagunean,bidaiaria susmagarri samar bihurtzenari denean, bidaiatzearen zentzu ba-liotsuenak hor jarraitzen du: etxekoziurtasunak zalantzan jartzearena,alegia. Bizitza oso desberdina izan dai-tekeela, kanpoan beste modu bateanantolatzen direla, beste asmo, beldur,poz, plazer eta tabu batzuk dauzkatela:gure ohiturak eta egiteko moduak za-

lantzan jar ditzakegula gogoratzeko ba-lio du bidaiatzeak, konformismoa astin-tzeko, uste harroak apaltzeko, tradizioakritikatzeko.

Exotismoaren bizioak oso agerikoakdirenez, bertute hori ere gogoratzea ko-meni da: lurralde exotiko batek inda-rrez astindu gaitzake. Ezagutu berri du-gun munduak bat-batean erakartzengaituenean, gure nortasunak zein balioeta ideiekin bat egiten duen ikus deza-kegu. Eta, Flauberti gertatu bezala, atse-gin ditugun balio horiek gure jatorrizkogizartean falta direnak baldin badira,aberriaren kontzeptu solidoa urtu etaatlasen orrialdeetan hedatzen denoliozko mantxa zehaztugabea bihurtu-ko zaigu. Zein da nire lekua... Etxean,eguneroko erosotasun eta ohikeriatan,besteek gugandik espero dutena bete-tzen ahalegintzen gara gehienetan, gal-dera eta kezkarik gabe. Baina paisaia etajende ezezagunek halako zirrara eragi-ten digutenean, gure baitan ezagutzenez genuen zokoren bat argitu egiten zai-gu. Galderen jarioa hasten da. Eta aurre-rantzean zaila izango zaigu betiko le-kuan eta betiko jarreran eroso sentitzea.

Zalantzak ez dira erosoak, baina bi-daiatzen duenak bere buruari minpixka bat eman behar dio, egunerokosegurtasunei harramazka batzuk gu-txienez, munduan eta bizitzan dauka-gun lekuari buruz galderak egiteakazal zaharrak kentzen laguntzen bai-tigu. Nongoak garen edo zein lurralde-rekin identifikatzen garen azaltzekoerabiltzen ditugun hitzak atlasean ze-har hedatzen badira, besteekiko loturaksendotu eta gure bizitza aberastuko du-gu. Ordainetan, gaitz arin bat eramangodugu beti odolean, azkura bat, nostalgiagozo bat, etxean gaudenean erabatetxean sentitzen utziko ez diguna. Flau-berti horixe gertatu zitzaion gaztetatik,eta hauxe idatzi zuen eskolako txangobatean Korsika ezagutu ondoren Nor-mandia ilunera itzuli zenean: «Uste duttxikitan haizeek ekarri nindutela lokaz-tegi honetara; seguruenik beste nonbaitjaio nintzen». Atzerriaren nostalgia,atzerrimina. •

www.anderiza.comLurralde exotiko batek indarrez astindu gaitzake. Irudian, Sana, Yemengo hiriburua. IZAGIRRE

Atzerrimina

Ander Izagirre - @anderizaKazetaria

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

2017 | iraila | 23

GAUR8• 30 / 31

GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRAREN HASIERA

Juantxo EGAÑA

GASTEIZKO UDAL ARTXIBOA. ARGAZKIA: ARQUE.

1966an Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren. Ia lau urte iraun zuten eraikuntza lanen kudeatzailea Nu-

clenor izan zen, Iberduerok eta Electra de Viesgok 1957an zentrala eraikitzeko propio sortutako enpresa. Erreaktorea General

Electric konpainiak diseinatu eta fabrikatu zuen. Bere sasoian Europan mota horretako zentralik handienetakoa izan zen. Garoña-

ko zentral nuklearreko erreaktorea Fukushimako istripu larrian nukleoaren fusioa jasan zuten hiruretako baten berdina da. Eraiki

zutenetik zentraleko erreaktorea 2012an gelditu arte, eta aurtengo behin betiko itxierara arte, erakunde antinuklear eta ekolo-

gistek, baita hainbat alderdi politikok ere, protesta ugari antolatu izan dituzte itxiera eskatzeko. Gasteizko Arque Estudioak

1968ko maiatzaren 11n egindako argazkian, Bilbotik irtenda Araban zehar zentralerako materiala eraman zuen konboia ageri da.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · Egia da, baina, ekilibrista trebeak direla, behin eta berriro erakutsi digute. Gauza bat eta kontrakoa batera aldarrika - tzera ohituta daude, eta horrek

97

71

88

76

75

00

1

70

92

3