MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan,...

16
MARTXOAK 8 AMES EZAZU! #Ames ezazu berdintasunezko ikastetxea, berdintasunezko mundua, berdintasunean bizi; egunero #martxoaren 8

Transcript of MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan,...

Page 1: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

MARTXOAK 8

AMES EZAZU!

#Ames ezazu berdintasunezko ikastetxea, berdintasunezko

mundua, berdintasunean bizi; egunero #martxoaren 8

Page 2: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Sarrera

Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen historian egindako ekarpenen ospakisuna baita aldaketarako dei bat ere.

Emakumeen borrokek aldaketa sozialak sustatu dituzte, hori dela eta eremu askotan emakumeentzat berdintasun handiagoa lortu da: Lan-merkatuko emakumeen partaidetza, hezkuntza-maila guztietara eta kulturara hel daitezke, eta horiek, zalantzarik gabe, bidean aurrera egitea dakarte.

Hezkunta arloan, esate baterako, gaur egun, emakumeak gehiengoa dira derrigorrezko

irakaskuntzaren ondoko mailetan; gehiago dira eskola-errendimenduan; eskola-uzte

eta eskola-porrot tasa txikiagoak dituzte gizonek baino; tradizionalki maskulinoak

izandako ikasketetan emakume gero eta gehiago dago; eta, bestalde, gure

testuinguruan pertsona guztiek jaso dezakete hezkuntza.

Hori dela eta, belaunaldi berriek eta irakasleen zati handi batek irudipena du

berdintasuna betetako helburua dela jada.

Dena den, irudipen hau itxura baino ez da. Izan ere, oraindik gizartean berdintasun-

gaietan dagoen defizit garrantzitsua erakusten dute hainbat datuk: lan-merkatuari

buruzkoek; ekonomiaren, kulturaren eta zientziaren alorretan erabakiak hartzeko

esparruetan emakume gutxi daudela adierazten dutenek; partaidetza soziopolitiko

baxua erakusten dutenek; etxeko lañaren eta zainketen banaketa desorekatua azaltzen

dutenek; emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoek; pobreziari buruzkoek eta

abarrek. Beraz “Parekotasunaren itxura” ematen ari da; horren medioz gizartean ez

ezik ikastetxeetan ere oraindik ematen diren gizon eta emakumeen arteko

desberdintasunik ez dugu ikusten.

Hezkuntza-sisteman aurrerapenak egin badira ere, gehienok “femeninotasuna” eta

“maskulinotasuna” kontzeptuak barneratuta ditugu, hori dela eta askotan familiek zein

irakasleek estereotipo horiek indartu eta erreproduzitu ditzakegu. Hala, gure

generoen gaineko aurreikuspenak estereotipo tradizionalek baldintzatuta daude, hau

da, neskak mutilak baino saiatuagoak eta intuizio gutxiagokoak diren ustea dugu,

txukunagoak direla, langileagoak, arduratsuagoak, helduagoak, zientziako

diziplinetarako eta diziplina teknikoetarako gaitasun gutxiagokoak eta literaturarako

edo giza zientzietarako deiera handiagokoak.

Hala ere, ikerketek erakusten digute nesken eta mutilen arteko harremanek

asimetrikoak izaten jarraitzen dutela, eta egoera asko abusuan oinarrituta daudela;

gaitasunak, trebetasunak eta bizitza-proiektuak generoarekin loturik daude oraindik;

Page 3: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

curriculum-edukietan, emakumeen ekarpenak ez dira ikusten, eta sexismoa eta

genero-indarkeria nerabeen eta gazteen bizitzen garapenean eragiten ari diren

errealitateak dira.

Page 4: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

PROPOSAMENA

Ikastetxeei parekotasunaren itxurari buruz gogoeta lagun dezakeen jarduera bat proposatzen dugu, gainera aipaturiko gogoetak balio dezala helburu berriak, printzipioak eta balioak Ikastetxearen Heziketa Proiektuan sartzeko.

Beti ere ez dira proposamen itxiak ikasleak, ikastetxearen arabera egoki daitezke; hezkidetzaren ikastetxeko ibilbidea, IHP kontutan har daitezke.

Proposatutako jarduerak bi saiotan egiteko dira:

Tutoretza saioan jarduera bera garatuko da.

Martxoaren 8an hezitzaile komunitate osoak parte hartuko du ikastetxeko ekitaldian.

HELBURUAK

“Parekotasunaren itxura” nabari egitea.

Gazteen arteko hautemate soziala sexismoaren manifestazio desberdinen gainean handitzea.

Imajinatzea, amestea sexismorik gabeko ikastetxea. Ikasle, familia eta irakasleengandik jasotako ametsen artean aztertzea zein

helburu, printzipio eta balore beharrezkoak dira IHPn sartzea ikastetxe hezkidetzailea lortzeko.

EDUKINAK

Ikasleria

Tutoretza Saioa

Aurrerapenak eta erronkak

Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Familiak

Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Familien ametsak jaso berdintasunezko ikastetxea lortzeko.

Irakasleria

Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Irakasleon ametsak ikastetxea hobetzeko

Page 5: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

Ikastetxeko ekitaldia

Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Guztion ekarpenez ametsetako zuhaitza osatu.

Parekotasun batzordea

Proposamenak jaso, jorratu eta IHPn sartu.

Ametsen zuhaitza

Ametsen ikastetxea

Page 6: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

IKASLERIA

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailak

1. Tutoretza Saioa

Saioaren garapena

1.1. Portaerak eta harremanak jolasean.

Proposatzen da irakasleak gaiaren aurkezpena egitea galdera batzuen bidez:

Ikastetxean egun batzuk ospatzen ditugu, etxean ere, horiek egun bereziak izaten dira, gogoratzen duzue baten bat? Orain denbora gutxi Agate Deuna ospatu dugu, oporrak baino lehenago Olentzeroa, gure urtebetetzeak ospatzen ditugu…

Norbaitek entzun du Martxoaren 8a ospatzen dela?

Badakizue zergaitik ospatzen da Martxoak 8? Irakasleak azalduko die zergatik ospatzen den egun hori eta nola guk ere ospatuko dugula gure geletan eta ikastetxean berdintasunaren alde egiten dugulako. Horretarako jolas batzuk egingo ditugu, gero borobilean jarriko gara eta hitz egingo dugu. Gero marrazkiak egingo ditugu eta hormirudiak egingo ditugu. Jarraian, denok, Ikastetxeko ikasle, irakasle, kontserje eta familikoek gure marrazkiak eta mezuak hartuko ditugu eta ikastetxearen atarian zuhaitz erraldoi batean ipiniko ditugu, AMETSEN ZUHAITZEAN eta abestuko dugu eta argazkiak aterako ditugu. Ondo pasatuko dugu! Ikusiko duzue!.

Proposatuko zaie jolas libreak egitea eta guk behatuko dugu zer gertatzen den (mutilek ze-nolako jostailuak hartzen dituzten eta neskek zeintzuk; elkarri uzten dizkieten jostailuak; haserratzen direnak nortzuk dira eta zergaitik?... hau da ze-nolako joerak, jarduerak, jarrerak, aukerak… azalaratzen dituzten eta berauek behatuko ditugu eta neskenak eta mutilenak erkatuko ditugu.

Interesgarria litzateke aurreko egun batean, jolasten ari diren bitartean, grabazioa egitea eta egun horretan grabazioa ikustea eta komentatzea.

Sexistak diren portaerak azalaratu behar dira eta neska-mutilak horretaz egin behar ditugu kontziente.

Jarraian, elkarrizketaren bidez, planteiatuko dizkiegu horrelako kontuak: portaera sexista horiek nolakoak izan behar diren, nola aldatu behar diren, nola gustatuko litzaieken besteekin jolastea… eta gero euren asmoak, ametsak, gustoak, nahiak… marraztea eskatuko diegu.

Martxoak 8an, egun berean, egiten bada saioa marrazkiak batuko ditugu eta ikastetxean adostutako orduan, jolastokira joango gara zuhaitzean ametsak ipintzera. Bestela, marrazkiekin hormirudiak egingo ditugu, klasean ipiniko ditugu eta Martxoak 8an, besteekin batera, zuhaitzean ipiniko ditugu.

Page 7: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

Lehen Hezkuntzako 3. 4.

1. Tutoretza Saioa Saioaren garapena

1.1. Aurrerapenak eta erronkak. 30 minutu*

Gaia kokatzeko, irakasleak ikasleei galdetuko die ia dakiten Martxoak 8a ospatzen dela eta zergaitik edo zertarako. Ia ados dauden ospakizun horrekin, ia beharrezkoa ikusten duten, ia benetan neska eta mutilen artean bereizkeriak ematen diren…

Guk nola ospatuko dugun aurton azalduko diegu:

Bideo bat ikusiko dugu eta bertan gertatzen denaz eztabaidatuko dugu eta guri gertatzen zaigunarekin erkatuko dugu. Gero, denon artean komentatuko dugu nolako ikastetxea gustatuko litzaiguke izatea eta norberak amestuko du. Ametsak marrazkietan, paperetan edo postic-etan islatuko ditugu. Jarraian sailkatuko ditugu eta azkenean, Martxoak 8an, beste guztien ametsekin batera, AMETSEN ZUHAITZEAN eskegiko ditugu.

Doraemon (neska mutilak aldatzeko lurrina) bideoa ikusi (neska-mutilen adinaren arabera grabazioa osoa ipini edo zati bat bakarrik)

Bideoa ikusi eta gero, honelako galderak egin daitezke eztabaida sortarazteko: - Bideoan umeek egiten dutena guk ere egiten dugu? Hala bada, zergatik? - Horrela izan behar dela iruditzen zaizue? - Jarduera edo joko ezberdinak egiten ditugunean, errespetatzen gaituzte?

Eta besteek egiten dituztenean, guk errespetatzen ditugu? - Zer aldatu behar izango litzateke? - Zer gertatzen da gure ikastetxean, jolastokietan, geletan… bideoan bezala

gertatzen da? - Zein portaera edo portaerak aldatu behar ditugu? - Jolastean ez gaudenean ere horrelako portaerak ematen dira? - Nola gustatuko litzaiguke besteek gu tratatzea? - Nolakoa da gure ikastetxea? - Nola gustatuko litzaiguke gure ikastetxea izatea? - …

1.2. Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu! 30 min.

Tutoreak ikasleei amestuko dutela esango die: matxismoa, desberdintasunak eta genero-indarkeria ez dauden munduarekin. Apalkuntzak, irainak, abusuak gure inguruan desagertzeko. Pertsona guztiak errespetatzea, ondo tratatzea eta bakoitzak bere aukera sexual eta afektiboa aske izatea.

Page 8: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

Guztion ametsak izango dira hezkuntza komunitate osoari sexismorik gabeko ikastetxea lortzeko gida.

-Imajinatu eta amestuko dugu nola izango litzatekeen gure ikastetxea neska eta mutilen arteko desberdintasunik gabe: klaseak, irakasleak, ikasleen arteko erlazioak, patioak, jangela, kirola, liburuak...

Amets jasotzeko prozedura honako izango da:

- Gaiaren sarrera eginda, haur hezkuntzan marrazteko ametsak esango die tutoreak edo tutoreek ikasleen amtsak idatziko dituzte. Lehenengo zikloan idatzi (ahal duenak, edo marraztu edo tutoreek idatzi), bigarren zikloan ikasleek ametsak idatzi.

- Aurrekoa eginda, gelan sei horma-irudi jarriko dira ametsak sailkatzeko: patioak, komunak, harremanak, jantokia, partaidetza…

- Tutoreak eta ikasle talde bat (bigarren ziklokoak) ametsak sailkatuta ordenagailuan idatziko dituzte Parekotasun batzordeari emateko.

1.3 Martxoak 8

Ikasleek ametsetako zuhaitz handiko irudian post- itak jarriko dituzte.

*Denborak orientagarriak dira. Jarduera batzuetan eztabaidaren arabera denbora gehiago eman behar izango litzateke, gainerako saioa aldatuz edo bi saio gaiari ematea.

Page 9: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

Lehen Hezkuntzako 5. 6.

1.Tutoretza Saioa

Saioaren garapena

1.1. Aurrerapenak eta erronkak. 30 minutu*

Irakasleen sarrera

Gaia kokatzeko, irakasleak ikasleei galdetuko die zer dakiten Martxoak 8aren inguruan. Ia ados dauden ospakizun horrekin, ia beharrezkoa ikusten duten, ia benetan neska eta mutilen artean bereizkeriak ematen diren, noiz ematen diren…

Guk nola ospatuko dugun aurton azalduko diegu:

Grabazio pare bat ikusiko dugu eta bertan gertatzen denaz eztabaidatuko dugu eta guri gertatzen zaigunarekin erkatuko dugu. Gero, denon artean komentatuko dugu nolako ikastetxea gustatuko litzaiguke izatea eta norberak amestuko du. Ametsak marrazk paperetan edo postic-etan islatuko ditugu. Jarraian sailkatuko ditugu eta azkenean, Martxoak 8an, beste guztien ametsekin batera, AMETSEN ZUHAITZEAN eskegiko ditugu.

Bideoak ikusi

Correr como una niña https://www.youtube.com/watch?v=pQishDaKLdM

Ella era una brillante científica https://www.youtube.com/watch?v=DwIGcVCDbgE

Ikasleekin bideoak komentatu:

Gizartean neskak eta mutilak, gizon eta emakumeak berdinak direla uste dugu?

Guri neskak edo mutilak bezala jokatu behar izatea bideoan bezala gertatzen zaigu?

Inoiz jokaera batzuk beste modu batez izan litezkeen pentsatu dugu?

Zer aldatu behar izango litzateke?

Jokoak edo jarduera desberdinak egiten baditugu, errespetatzen gaituzte?, eta beste pertsonek jokoak edo jarduerak ezberdinak egiten dituztenean errespetatzen ditugu?

Zein jokaerak edo jarrerak aldatu behar dugula uste dugu?

Gure ikastetxean bideoetan agertzen dena gertatzen da? Neskek eta mutilek gauza desberdinak egiten ditugu? Patioa berdin banatzen da? Joko beretan, kiroletan, jokatzen dugu? Eta hau horrela da nahi dugulako, erabaki dugu edo...?

Nola gustatuko litzaiguke gure ikastetxea izatea?

Tutoreak sarreran emandakoen datuak gehitzea posiblea da.

Page 10: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

1.2. Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Tutoreak ikasleei amestuko dutela esango die: matxismoa, desberdintasunak eta genero-indarkeria ez dauden munduarekin; apalkuntzak, irainak, abusuak gure inguruan desagertzeko. Pertsona guztiak errespetatzea, ondo tratatzea eta bakoitzak bere aukera sexual eta afektiboa aske izatea. Guztion ametsak izango dira hezkuntza komunitate osoari sexismorik gabeko ikastetxea lortzeko gida.

-Amets egitera ausartu: klaseak, irakasleak, nesken eta mutilen arteko harremanak, patioak, kirolak, liburuak, jantokia…

Ametsak jasotzeko prozedura honako hau da:

- Gaiaren sarrera eginda, irakasleak ikasleei post-it batean ametsak idazteko esango die. Bost post it gutxienez banatuko ditu.

- Ikasle bakoitzak post- itetan bururatzen zaizkien ametsak idatziko ditu.

- Aurrekoa eginda, gelan sei horma-irudi jarriko dira ametsak sailkatzeko: patioak, komunak, harremanak, jantokia, partaidetza…

- Tutoreak eta ikasle talde batek ametsak sailkatuta ordenagailuan idatziko dituzte Parekotasun batzordeari emateko.

1.3. Martxoak 8

Ikasleek ametsetako zuhaitz handiko irudian post- itak jarriko dituzte.

*Denborak orientagarriak dira. Jarduera batzuetan eztabaidaren arabera denbora gehiago eman behar izango litzateke, gainerako saioa aldatuz edo bi saio gaiari ematea.

Page 11: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

DBH

1. Tutoretza Saioa

Saioaren garapena

Jarduerak hasi baino lehen tutoreak gaiaren sarrera egingo du.

Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen historian egindako ekarpenen ospakisuna baita aldaketarako dei bat ere.

Honekin lotuta tutoreak gizartean izan diren aurrerapenei eta falta denari buruzko hausnarketa proposatuko die. Are gehiago “Parekotasunaren itxuraz” hitz egingo du.

1.1. Aurrerapenak eta erronkak

Bideoak ikusi

La mente en pañales https://www.youtube.com/watch?v=7hBX7YUAx2I

Ella era una brillante científica https://www.youtube.com/watch?v=DwIGcVCDbgE Goldie blox

https://www.google.es/webhp?sourceid=chrome-instant&ion=1&espv=2&ie=UTF-8#q=v10b-YouTubeUP-25k

Ikasleekin bideoak komentatu:

Gizartean neskak eta mutilak, gizon eta emakumeak berdinak direla uste dugu?

Guri neskak edo mutilak bezala jokatu behar izatea bideoan bezala gertatzen zaigu?

Inoiz jokaera batzuk beste modu batez izan litezkeen pentsatu dugu?

Zer aldatu behar izango litzateke?

Jokoak edo jarduera desberdinak egiten baditugu, errespetatzen gaituzte?, eta beste pertsonek jokoak edo jarduerak ezberdinak egiten dituztenean errespetatzen ditugu?

Zein jokaerak edo jarrerak aldatu behar dugula uste dugu?

Gure ikastetxean bideoetan agertzen dena gertatzen da? Neskek eta mutilek gauza desberdinak egiten ditugu? Patioa berdin banatzen da? Joko beretan, kiroletan, jokatzen dugu? Eta hau horrela da nahi dugulako, erabaki dugu edo...?

Nola gustatuko litzaiguke gure ikastetxea izatea?

Tutoreak sarreran emandako datuak gehitzea posiblea da.

Page 12: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

1.2. Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Tutoreak ikasleei amestuko dutela esango die: matxismoa, desberdintasunak eta genero-indarkeria ez dauden munduarekin; apalkuntzak, irainak, abusuak gure inguruan desagertzeko. Pertsona guztiak errespetatzea, ondo tratatzea eta bakoitzak bere aukera sexual eta afektiboa aske izatea. Guztion ametsak izango dira hezkuntza komunitate osoari sexismorik gabeko ikastetxea lortzeko gida.

-Amets egitera ausartu: klaseak, irakasleak, nesken eta mutilen arteko harremanak, patioak, kirolak, liburuak, jantokia…

Ametsak jasotzeko prozedura honako hau da:

- Gaiaren sarrera eginda, irakasleak ikasleei post-it batean ametsak idazteko esango die. Bost post it gutxienez banatuko ditu.

- Ikasle bakoitzak post- itetan bururatzen zaizkien ametsak idatziko ditu.

- Aurrekoa eginda, gelan sei horma-irudi jarriko dira ametsak sailkatzeko: patioak, komunak, harremanak, jantokia, partaidetza…

- Tutoreak eta ikasle talde batek ametsak sailkatuta ordenagailuan idatziko dituzte Parekotasun batzordeari emateko.

1.3 Martxoak 8

Ikasleek ametsetako zuhaitz handiko irudian post- itak jarriko dituzte.

*Denborak orientagarriak dira. Jarduera batzuetan eztabaidaren arabera denbora gehiago eman behar izango litzateke, gainerako saioa aldatuz edo bi saio gaiari ematea.

Page 13: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

IRAKASLERIA

1.1. Aurrerapenak eta erronkak

Bideoak ikusi

La mente en pañales

https://www.youtube.com/watch?v=7hBX7YUAx2I

Ella era una brillante científica

https://www.youtube.com/watch?v=DwIGcVCDbgE

Caso abierto

https://www.youtube.com/watch?v=GoVl31RX7sk

Bideoek planteatzen dutenari buruz hausnartzea proposatzen da.

Ikerketak direla eta zein da gure ikasleekiko jokaeraren analisia.

Parekotasunaren itxurari buruz eztabaidatzea.

1.2. Ikastetxe sexismorik gabe. Ames ezazu! 30 min.

Irakasleek matxismoa, desberdintasunik eta genero-indarkeriarik gabeko gizartea amestuko dute; apalkuntzak, irainak, abusuak gure inguruan desagertzeko. Pertsona guztiak errespetatzea, ondo tratatzea eta bakoitzak bere aukera sexual eta afektiboa aske izatea. Guztion ametsak izango dira hezkuntza komunitate osoari sexismorik gabeko ikastetxea lortzeko gida.

Ametsak jasotzeko prozedura honako hau da:

- Post-itetan bururatzen zaizkien ametsak idatziko dituzte.

- Aurrekoa eginda, irakasle gelan sei horma-irudi jarriko dira ametsak sailkatzeko jarriko dituzte: patioak, komunak, harremanak, jantokia, partaidetza…

- Ametsak sailkatuta ordenagailuan idatziko dituzte Parekotasun batzordeari emateko.

1.3. Martxoak 8

Irakasleek ametsetako zuhaitz handiko irudian post- itak jarriko dituzte.

Page 14: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

FAMILIAK

1.1. Aurrerapenak eta erronkak

Bideoak ikusi

La mente en pañales

https://www.youtube.com/watch?v=7hBX7YUAx2I

Ella era una brillante científica

https://www.youtube.com/watch?v=DwIGcVCDbgE

Caso abierto

https://www.youtube.com/watch?v=GoVl31RX7sk

Bideoek planteatzen dutenari buruz hausnartzea proposatzen da.

Ikerketak direla eta zein da gure seme-alabekiko jokaeraren analisia.

Parekotasunaren itxurari buruz eztabaidatzea.

1.2. Sexismorik gabeko ikastetxea. Ames ezazu!

Familiek matxismoa, desberdintasunik eta genero-indarkeriarik gabeko gizartea amestuko dute; apalkuntzak, irainak, abusuak gure inguruan desagertzeko. Pertsona guztiak errespetatzea, ondo tratatzea eta bakoitzak bere aukera sexual eta afektiboa aske izatea. Guztion ametsak izango dira hezkuntza komunitate osoari sexismorik gabeko ikastetxea lortzeko gida.

Ametsak jasotzeko prozedura honako hau da:

- Post-itetan bururatzen zaizkien ametsak idatziko dituzte.

- Aurrekoa eginda, sei horma-irudi jarriko dira ametsak sailkatzeko: patioak, komunak, harremanak, jantokia, partaidetza…

- Ametsak sailkatuta ordenagailuan idatziko dituzte Parekotasun batzordeari emateko.

1.3. Martxoak 8 Familiek ametsetako zuhaitz handiko irudian post- itak jarriko dituzte.

Page 15: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen

IKASTETXEKO EKITALDIA

Martxoak 8

Zuhaitz handi edo ikastetxe bateko irudia egingo da eta horren irudian post- itak heziketa komunitate guztiaren ametsak jarriko dira.

Ametsei argazkiak atera eta partekatu institutuko giza sareen bidez: twiter…,

Ikastetxeko argazkia.

PAREKOTASUN BATZORDEA

Sailkatutako ametsak jasoko ditu, estamentu guztietako adierazgarrienak aukeratuta, O.O.Gri IHPn eta Urteko planean sartzea proposatuko dio.

O.O.Gri egindako proposamenak plazaratzea irakasleek, familiek eta ikasleek ezagutzeko.

Ametsen zuhaitza

Ametsen ikastetxea

Page 16: MARTXOAK 8 - posta.irakasle.net · Emakumearen Nazioarteko Egunean NBEk proposatzen digun moduan, emakumeek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko unea da, heuren komunitateen