Martutene

27

description

Martutene, Ramon Saizarbitoriaren azken nobela

Transcript of Martutene

Page 1: Martutene
Page 2: Martutene

– 1 –

HARRI GABILONDOK GOZAMEN BATEAN egin du gertalekuaren deskriba-pena, kontakizunaren harrigarriaz sinetsia. Ezer kontatzen duen aldiro di-rudi uste horretakoa, alegia, harrigarria eta miresgarria deritzola esaten due-nari. “Ez didazue sinetsiko gertatu zaidana”, esango du, adibidez, etahorren suhar eginiko iragarriaren ondotik etorri ohi dena nahigabetzekomodukoa egin ohi zaio Juliari, eta sobera luzea gehienetan. Luzeegiak zaiz-kio, begi gris haietatik begiratua kendu ezinik, kontakizuna administra-tzeko egiten dituen pausak, eta espantuzkoak kontatzaileak bere buruarieragiten dizkion harritu edo miretsiaren adierazpenok, entzuleari sortzendion zirrara eskasaren aldean bereziki.

Juliak badaki kontakizunaren lehen bertsioa amaitu ostean berriroadierazgarrienetako dauzkan pasarteetara itzuliko dela, baliotan paratzekoasmoz, eta begiak ongi zabalduz “Zer iruditzen?” galdetuko duela, “¿Quéte parece?” atertu gabe tartekatzen duen gaztelanian, hitzean eta hortzeandarabilen lelo betegarri bat besterik ez den arren “Zer iruditzen” hori, etabera bazter utziz Martinentzat esaten duela iruditzen zaio.

“Zer iruditzen?”Harriren desiorik handiena da bera pertsonaia gisa azalduko litzatekeen

istorio bat inspiratzea Martini. Dohakabea ez da haren arreta luzaz man-tentzeko gauza ordea, halako batean soak libururen baten orrietara alde egi-ten baitio ez badu disimulurik gabe telebista pizten, eta halakoetan Juliak en-tzun arreta areagotu egiten du erremin ez dadin, ahalegina guztiz alferrikakoa

19

Page 3: Martutene

izaten bada ere, Martinek entzutea baita inporta zaiona Harriri, eta adei-tasuna hausteraino haserretzen da beti “Ez didazue kasurik egiten”, pluralaerabiliz.

Edozein gisaz, portaera horrek barrua eztitzen dio.Oraingoan maitemindua dagoela esan die, “Un flechazo”, imintzioak

areagotuz, eskua paparrean, begiak itxita. “Ez duzue sinetsiko”.Gamelu ileko beroki berria kentzeko lanik ere ez du hartu, “Ikaraga-

rri garestia” berokia –Juliak zimurtu egingo zaiola, pena dela–, ezin aitor-tua gainera, lotsagarria delako Londonen zenbat ordaindu zuen –badakiazkenerako galdetu gabe esango duela–, ederra eta leuna bai, baina “Ososeñora” egiten duena eta lehenbailehen nahi luke oihal onari bakarrik ongiematen dion erabiliaren itxura hori hartzea. Alaba “kontentziosotik”urruntzearren Surreyko barnetegi batean lagatzetik zetorrela aireportuan be-giztatu zuenetik interesatu zitzaion gizon hura. Ez dakiela zergatik dio, itxu-raren aldetik euskal herritar petoa zenez: bizardun, koadrotako alkandoraeta panazko galtzak, bere adinekoa hor nonbait, berrogeita bost inguruan,intelektual tankerakoa, unibertsitateko irakaslea ziurrenik, Humanitate etaGizarte Zientzien alorrekoa, hori adierazten zuten halaber motxilaz gaineraliburuz kargatuta zeramatzan plastikozko bi poltsa handiek. Beste askorenantzeko gizona, zerbait berezia zuena nolanahi ere, han bazegoen zer edozer berak atzemana, argi pindartsua begian, berotasun bat. Aurrez aurre zeu-den jesarrita. Gizonak izenburua ezin ikusi izan zion liburu bat irakurtzenzuen, aurpegia hobetzen ez diotenez ez zituelako betaurrekoak jantzi,baina noizbehinka burua altxatu eta begiratu egiten zion, ez irudian bezalalehenik, zuzen, lotsarik gabe gero. Bere alboko jesarleku biak hartuta zeu-den zoritxarrez, ziur baitago bestela ondoan jesarriko zitzaiola. Ziur dagoelaberretsi du. Gizonaren alboan bai, bazegoen aulki bat libre, eta damu daorain ez zelako jesartzen ausartu. Damu da, hala berean, bidaian zimurtzekobeldurrez hain ondo ematen dion zeta beltzeko blusa eta galtza konjuntoaez jantzia praka bakeroen ordez.

Kontakizuna luzatzeko ohitura horrek bere onetik ateratzen du Julia az-kenerako, ia beti debaldetakoak diren xehetasunak emateko tema horrek.Bere joera arras bestelakoa delako ziurrenik. Martinek zuzenegia izatea aur-pegiratu ohi dio, baina presatia esan nahi duela uste du, eta ez zaio arrazoi-rik falta, pertsona bat edo bi baino gehiagoren aurrean zerbait kontatzeari eki-ten dionean ikara etortzen baitzaio aspertu egingo dituela pentsatuta, eta

20

Page 4: Martutene

horren ondorioz presaka hasten da, xehetasunak saihesten, piper eta gazi guz-tia galtzen alegia, baina denak daukamuga bat, eta mugan nahiago kasik beraden bezalakoa izan. Laburtzeko eskatu dio beraz, mamira jotzeko behingoz,lana zain daukala aipatu gabe. Irrikan dagoela ere badiotso asperdura estal-tzearren eta, behingoagatik, nahiz beti kexu izan astuna eta gogaikarria de-lako, Martinek aurpegia atera dio berari kontra egitearen plazer hutsagatik.

“Jainkoak xehetasunak maite ditu” dio beste norbaiten hitzak erabi-liz, eta berak deabruari zaizkiola gustuko esatekotan egon den arren –esaldimordoa dauka jasoa xehetasunen balio gorenaz: “Errealitatea xehetasunakbaino ez dira”, Márai; “Xehetasun txikien santutasuna”, Blake; Nabokovenhain ezagun hura, ahantzi egin zaiona–, lotu egin du mihia, bakeagatik etagehiago berandutu gabe Harrik lehenbailehen berrekin diezaion kontaki-zunari. Berez duen sena nahikoa ez eta, Martinen hitzok bidea emandiote hitz bakoitza patxadaz gozatuz jarraitzeko begi grisak zabal batari etabesteari begiratuz, egiten duen galderaren zorrotzak bere burua harritukobalu bezala: zergatik ote dira progreak eta kultura alorreko gizonezkoak,oro har, exekutiboak baino hozberago? Zilegizkoa omen da galdera, batzukjertse lodiz, tabardoz eta bota handiz jantziak ibiltzen direlako, eta besteeiberriz badirudielako aski zaiela alkandora, jaka, gorbata eta ahuntz larrufineko oinetakoekin. Gakoa gorbatan dago, elementu bereizgarri nagusiadenez. Hori guztia gizon hark koadrotako alkandora, artilezko jertsea etapanazko galtza berdeak ez ezik soinean montgomery urdina zeramala esa-teko, eta azkenean, Martinek, arestian xehekerien santutasunaren inguruanesandakoaz damututa, xehetasunak bat direla eta bestea digresioa bota bai-tio harira jotzeko aginduz, oso urduri jarri zela esanez jarraitu du kontsi-deratzen hasi zelarik berari egokitzen ote zitzaion zegoen lekutik gizonakezkerrean libre zeukan aulkira aldatzea, eta erabakitzeko zegoela, esanduen bezala urduri, bere alboan zeukan exekutiboa izan zela, franelazkotraje mehe batez jantzitakoa, altxatu zena, eta orduan itxarotea deliberatuzuela, ziur zegoelako gizona izango zela hurbilduko zitzaiona libre geratuzen aulkian jesartzera.

Badaezpada, eskuartean zabalik zeukan liburua itxi eta poltsan gor-detzeko ardura eduki zuen, gizonari irakurketa desegokia iruditzen ahal zi-tzaiolako, Jon Juaristiren El bucle melancólico izaki. Idazle horri boikota egi-teko asmoa zeukan, besteak beste ez zuela gehiago asasinoen hizkuntzaerabiliko esan zuelako, baina Julia izan omen zen irakurtzera behartu

21

Page 5: Martutene

zuena, liburua hagitz ongi idatzia dagoela eta egilea polemista handiadela eta polemista handiek erasotzen dituzten jarrerak hobeto ulertzen la-guntzen dutela argudiatuz.

“Zu zara erruduna”, bota dio El bucle irakurtzeko gomendioak aire-portuko gizonarekin elkartzea arriskuan ipini izan balu bezala. Baten batiirakurria da bidaietara eramateko liburuak jantziak bezala aukeratzen di-tuela: liburu chic, ukitu serioa ematen dutenak, paseorakoak, gazte ema-ten dutenak, serio egiten dutenak, espiritualtasuna darienak. Non zabal-tzekoak diren. Irribarrea sortu zaio Juliari norbait oroitutakoan eta Harrikhatz batez seinalatu du haserre: “Zeu izan zinen behartu ninduzuna, go-goratzen?”. Akorduan du ordukoan argitu ziola, Gorzen “Ez naiz alema-nez mintzatuko” esaldi famatu hartan inspiratutakoa, ezin desegokiagoabistan denez, probokazio hutsa zela, baina ez zegoela literalki hartzerik,asmo erretorikoa zeukalako agidanean. Gainera ez zen Jon Juaristi izan botazuena, harirako batere axola ez zaion arren: azkenean, gizona alboan jarrizitzaion ala ez? “Ezin izan zuen”. Buruarekin ezezkoa eginez etsipen adie-razgarri. Gertatu zen, gizona zutitu bezain laster ontziratzeko deia egin zu-tela hurbiltzeko astirik eman gabe, mundu guztiak korrika ekin ziola atze-rantz eta berak ere altxatu egin behar izan zuela.

–Zer iruditzen?Telefonoak jo duenean hartzera oldartu da Martin, egongela eta la-

neko aretoa banatzen dituen liburu apalategiaren bestaldera. “The penthousegirl”, dio, animatuta. Bi emakumeek isilik diraute ingelesez mantentzenduen solasari erne. Martinek aise egiten du nahiz arrunt ahoskera trake-tsez, ez duelako fonetikaren arauak errespetatzeko ahaleginik mendreenaegiten. Ahoskatze maila duina lortzea ezinezkoa denez alferrikakoa irudi-tzen omen zaio, eta baita estilo falta ere imitazio barregarri bat egitea. Tre-bea da oso bere ezintasunak sublimatzen.

I was waiting for your call. Aise ondorioztatu dute atikoa eskaini dionemakumearekin ari dela, kokagunea azaldu baitio Belle Époqueko kale-jau-regi bat ibai ondoan –trenbidetik gertuago dagoela saihestuz– lorategihandi batekin, arbola ederrez hornitua, haien artean magnolia grandifloraizugarri bat goraipatuko luke, isolatua beraz, zertxobait deprimitua ego-nagatik hirigunearekin ongi lotuta dagoen auzoa.

Ederki komunikatuak daudela lurrez, itsasoz eta airez ia esan du, beretxantxari barre eginez. Juliari amorrua eman dio solaskidearekin erakusten

22

Page 6: Martutene

duen atsegintasun demasak, eta Harrik norekin ari den galdetu dioneanerantzuna da ez daukala ideiarik, ez baitu ezkutatu nahi haserre dagoela,ez duelako jakin goizean bertan esan dion arte etxea alokatzeko asmotanzegoela. Berea da etxea eta eskubidea dauka nahi duena egiteko, baina za-lantzaren erregea baita, min ematen dio edozer huskeriagatik duda-mudakaibiltzen delarik hain xedeko eta independente izateak nolabaiteko garran-tzia duten gaietarako.

Gainera, susmoa du, etxebizitza alokairurik kobratu gabe edo erdi do-hainik uzteko asmoa daukala aitortzen ausartzen ez den arren, ez diezaionaurpegira bota hor zehar eskuzabalarena egiten dabilela –lagun batzuek ada-rra jotzeko jarri dioten Martuteneko Markesaren tituluari ohore eginez–gero kexaka jarduteko profitatu egiten zaizkiola eta jendea esker txarrekoadela. Ez dira bere eskuzabaltasunaz profitatzen, harrokeria ergelaz baino.

Garraiobiderik erosoena trena dela, azkarra eta tenoreko heltzendena, eta nahi duenean etorri litekeela, beti dagoelako etxean preso. Etxeaalokatu behar dion emakumearekin Martinek darabilen solasari entzungoregin eta Harriren alabaz interesatzea erabaki du. “Zer moduz Harritxu?”.Azkeneko kurtsoan eliteko ikastetxe batean sartu zuen –erbesteratu, dio be-rak– giro erradikaletatik aldentzeko. Erabaki zaila, neurri handian Marti-nek inspiratua, Martxelo senarraren iritziaren eta neskaren gogoaren kon-tra, baina azken hilabeteetan burua beste ezertarako eduki ez badu ere, gaurez zaio gaia interesatu. Liburutegi alderantz begiratu du, Martinek entzunahal ote duen neurtuz antza, ahotsa apalduz halako estali kutsu batekin hitzegiteko, Juliak ongi dakien arren orain sekretuan esaten diona xehetasungehiagorekin errepikatuko duela bestea entzutera izango duenean, etahala diotso, aireportuan sentitu zuen frenesiaren neurria har dezan, mo-mentu hartan, ontziratzeko deia egin zutelarik, Martxelorenganako gorrotoitzela sentitu zuela, Loiun itxaroten izango zuelako babalore aurpegi ha-rekin eta berarekin etxeratu behar zuelako, Londoni buruzko inozokeriakkontatzera, ospitaleko lanaren inguruko kontu txarrak entzutera, afariaprestatzera. Bila joatea eragotziko liokeen zer edo zer gertatzea desio izanzion, istripuren bat, edozer gauza, badaezpada, gizon ezezagun hura Bil-bon inoren zain ez bazegoen berak eraman zezakeela proposatzera hurbil-duko litzaiokeen kasuan harekin alde egin ahal izateko.

Eskegi ondoren, hitz egiten aritu den maizterraren ezaugarriak emandizkie Martinek: neska amerikar gaztea, biziki interesgarria eta uste duenez

23

Page 7: Martutene

soziologoa. Ez omen du kaltetuko beren intimotasuna, atikoak eskailera ki-ribil independentea duenez. Gero, Harri lasaitzeko, alokatzera behartua ego-teko diruz gaizki ote dabilen galdetu baitio, ezetz esan dio, penthouseneska bat edukitzeko apeta izan duela besterik gabe, eta sasitxantxa bota on-doren, ulertu ez ote duten beldur, argitu egin die penthousek luxuzko ati-koa esan nahi duela ingelesez. Juliak dakienez, luxuzkoa izateaz gain, etxemultzo garaietan behar dute atikoek, penthouse izena merezi izateko. Esa-ten ahal dio egokiago datorkiola chambre de bonne izena bere etxekoari, etajakin nahi lukeela bietako zein dagokion maizter horri, baina isilik dirau,besteak beste Harrik, benetako arranguraz nonbait, lelokeriak alde baterautzi eta diru egoeraz egia esateko eskatu baitio. Ez duela arazorik berretsidu; besterik gabe, erabiltzen ez duten etxeko parte horri errentagarritasu-nik ez ateratzeak kontzientzia txarra ematen dio, horregatik alokatu duela.Hori esan ondoren, eta gaia saihesteko asmo nabarmenarekin, telefonoz arizen bitartean ezin entzun izan duena kontatzeko eskatu dio Harriri, eta ho-nek, irrikatan egonik ere, muzin egin du “Gure gauzak” edo “Emakumeongauzak” adierazteko gisan.

Nabarmena da Harriren poza kontakizuna jarraitu ahal izango due-lako, baina muzin egin du “Gure gauzak” edo “Emakumeon gauzak”adierazteko gisan, keinu barregarria benetan, besteak beste Martinekin kon-fiantza handiagoa duelako, nerabeak zirenetik datorkie harremana, lizeofrantsesean elkarrekin ikasi baitzuten. Julia berriz parvenuea da, Harrik go-gorarazi ohi dion bezala bien arteko konplizitate lerdetsuaz kexatu izan de-netan. Ez dute sekretu handirik bien artean, alderdi askotan ezinago an-tzekoak dira –arimakide, Harrik esango lukeen moduan–, elkarri isilekoakkontatzeko ohitura kritikagarria dute, eta ziur da jakinaren gainean dago-ela Martinekin duen harremanaren alderdi intimoenez.

Entzutea zinez gogorra egiten den arren, ez datozkio esanari milikeriahoriek senarrarengana sentitu zuen gorroto eta mespretxua kontatzeko, etahalaxe, benetan ari dela disimulatzeko erabili ohi duen imintziozko doinuanMartinen atzartasun ezaz kexatu ondoren –bera, emakume zintzo eta se-narrari fidela, aitortzen ari zaio ezezagun batengatik edozein zorakeria egi-teko prest legokeela eta bera play-boy neskez hitz egiten eta etxebizitzak te-lefonoz alokatzen hasi zaio–, kontakizunari ekin dio jarraian utzitakopuntutik, hots, ontziratzeko aretoan, aldamenean, eskuinean zehazki, lekubat libre geratzen den mementoan, gizona altxatu egin baita motxilarekin

24

Page 8: Martutene

eta liburuz betetako plastikozko poltsekin. Bi pauso eman ditu bereganantzkolkoan behor izutu bat iduri bihotza galopan hasi zaiolarik, baina istanthorretan ontziratzea iragarri dute eta ez du beste erremediorik altxatzeabaino, aulkian pozik geratuko litzatekeena hegazkinari aireratzen utzita.

Jesarrita geratzen ausartu izan balitz gizonaren begiradari eusten,hura ere geratu egingo omen zen. Ez du zalantzarik. Damu da orainapustu hori ez egina, gizonezkoak beldurti hutsak direla jakinik. Eta on-tziratzeko aretoan bakarrik geratu behar izan balu hegazkina gizonarekinnola aireratzen zen ikusten, ez omen zitzaion axola izango. Ahalegindu iza-naren kontsolamendua edukiko luke. Orain amets egiten du adorea izanzuela eta gizona alboan jesartzen zaiola, isilik irauten dutela megafonoekBilborako bidaiariei azken deia eginez beren izenak errepikatzen dituzte-larik eta hegazkina beroriek gabe zeruratzen dela ikusten.

Imajinatzen eszena? Martini zuzenduz, “Ez al zaitu inspiratzen ho-rrek?” esango balio bezala. Nahigabearen aierua. Ez zuen izan orain sobe-ran lukeen adorea. Zentzuna inposatu zitzaion tamalez, lerroan jarri zen,aspaldian egin gabe bezala otoitz eginez bion lekuak elkarren ondoanegoki zitezen. Ez du halako suerterik izan ordea. Bera jesarri da lehenik,gizona sarreran geratu baitzen edo geldiarazi baitzuten, ez daki ziur zergatik,bere motxila-poltsekin zerikusia zuen zer edo zerengatik ziur asko, eta ko-rridorean aurrera ikusi duenean, trabeska, poltsa bat aurrean bestea atzeandakartzala kabitzen ez direlako, begiradek topo egin dute, irribarrea luzatudio gizonak, atsegintasunez, kokotsa harrotuz diosal gisa eta berak ere irri-barre egin dio natural azaldu nahian baina ausarkeriaz apurtxo bat lotsa-tuta, eta kasik bere parera iritsitakoan, bizpahiru lerro lehenago, poltsetakobat, aldakaren kontra aurrean dakarrena, espero zitekeenez, lehertu, eta ha-mar edo hamabi liburu edo gehiago erori zaizkio zolara.

Kokoriko makurtuta jasotzen ahalegintzen da gizona, izterren eta kol-koaren artean pilatzen ditu bildu heinean, baina jausi egin zaizkio berriro.“Joder” esan du, hemengoa dela egiaztatzen diona, “joder”, azentua lehensilaban markatuz, ez dirudi beraz izugarri gaitzitua, fina behar du izan, ezestutua edo urduritua ibilbidean traba eginagatik, atzean lerroan zaindaudenek bai, laguntzeko keinurik egin ez eta beren egonarriaren motzanabarmenki erakusten dutela.

Bitan pentsatu gabe altxatu da Harri ganorako, kutxatik Harrodsekobi zorro atera, baten edukia bestera hustu eta eskaini egin dio. Gizonak

25

Page 9: Martutene

irribarrea berriro, esker onekoa orain, eta lagundu egin dio lurrean barreiatuliburuak jasotzen, biak kukubilko, bekoz beko, hura atzekoei egiten dientrabari bostaxolatua, eta bera gertaturen baten zain, zerbait jazo dadila de-siratzen, bihotza taupaka, zoramen batean gizonak azkeneko liburuaren bilabesoa luzatu eta bien eskuek ukitu dutenean.

Hondartza bat ageri du azalean liburuak, hondartza bat etzaulki hutsbirekin eta itsasfarola bat hondoan. Gizonak liburua ireki eta irakurri egindu, “This book was writen in good faith” oso poliki, osoroko patxadan, he-gazkinean biek bakarrik baleude bezala eta ez, dauden antzera, larri ageridiren bidaiarien oztopo, eta eskaini egin dio ingelesez hark “It’s a presentfor you” ere esaten diola, baina berak, inozo alaena, ez du hartu, azalekoirudiari so geratu da pentsatzeko gauza ez dela, edo hobeto esanda, ezer-tarako gauza ez dela hondartzak iparraldeko hondartza bat zirudiela pen-tsatzeko baizik, belar motots haiekin, hondarretan itzal luzea proiektatzenzuten bi etzaulki hutsekin, lur mihia hondoan, gerrian xingola gorri batzeukan farola zuriarekin.

Oso ondo gogoratzen dela dio, eta gizonak “It’s for you” eskaintza be-rretsi zuen arren berak ez zuela aintzakotzat hartu, zutitu egin zela azafatabaino areago institutriz ingelesa zirudien batek beren lekuetan jesar zite-zela erregu egin zienean zakar. Ezin duela libururik onartu diotso gizonari,ergelkeria bat, eta gizonak liburua luzatuz emateko keinua errepikatzenduenez, ez duela ingelesez irakurtzen esan dio, beste ergelkeria bat, ezja-kinaren aitortza zabarkeriatzat har zezakeelako, egia esan gaur egun norkez du ingelesez irakurtzen apurreneko kultura maila baldin badu behintzat,eta irakurtzen baitu gainera, laneko ia paper guztiak hala dauzkalako, nahiznobelarik ez, hori esan nahi zion baina ez zuela ingelesez irakurtzen irtenzitzaion, pazientzia gutxiko bidaiariek bultzatuta bere lekura itzuli bainolehen.

Ez zuten gehiago hitz egin geroztik. Haren ahotsa entzun zuen lerrobatzuk atzerago, aireratu baino lehen, eta ulertu uste izan zuen leku alda-ketaren bat egin zuela banandua zegoen bikote batek elkartuta bidaiatu ahalzezan. Bidaiaren joanean whiski bat eskatu zuen, azafatari barrea atera zionzer edo zer esan zuen, eta berari ere sarritan atera zitzaion barrea, gizon gor-din eta sentsual bati dagokion barre lasai alaia, inondik ez larregia edoarrunta, ozena eta mardula izanagatik, eta haren ondoan alaitasuna kon-partitzen egoteko desira areagotu zion. Zer iruditzen?

26

Page 10: Martutene

Omen, bakarrik, hodei gainetik hegaldatzen zelarik konturatu zela ba-kan egiten zuela barre. Ez zeukan iristeko gogorik, gizonaren usaina osterasumatzeko irrikan zegoen –gogora ekarri lezake begiak itsututa: pipa ta-bakotik baduena eta mendabelar ukitu bat beharbada, eta artilearena etaberea, haren azalarena–, oraingoan erabatekoa izan zela lurreratutakoan ga-rraio uhalean haren ondoan kokatzeko asmoa, besterik ezean horretarakobehintzat, haren usaina aditzeko berriro, eta aukera emateko inor zain otezeukan galde ziezaion, taxi bat hartzeko proposamena egin nahi baldin ba-zion elkarrekin Bilbora joateko edo munduko beste edozein lekutara. Au-kera horrekin fantasian aritu zen, eta horretan ari zela sekulako herra sen-titu zuenMartxelorengana, hantxe edukiko zuelako. Zerbait gerta ziezaioladesiratu omen zuen, bila joatea eragotziko ziokeen zernahi, berdin zitzaionistripuren bat, gizon ezezagunaren ondoan egoteko ausazko urrunekoariaukera eman ziezaiokeena izanez gero. “Inoiz ez zait antzekorik gertatu, eztazurekin ere –kokotsaz Martin seinalatuta–, hain erakartasun bortitza sen-titzea, hain fisikoa. Ez al didazu sinesten? –kokotsa berriro goitituz. “Zinegiten dut nire senar baboa gorrotatu nuela, gorrotatu nuela nire alaba pe-trala, maitasun guztiez askatu nintzen, atxikimendu guztietatik nintzen li-bre gizonaren atzetik joateko keinu bat egingo zidan orduko”.

Oraingoan ez du esana “Zer iruditzen?” ohikoarekin burutu. Al-txatu egin da alde egiteko asmoa balu bezala. Zutik dirau haatik gelarenerdian, lorategira ematen duen leihadurari bizkarrez, eta Juliak ezin dio aur-pegia ikusi Martinengana, liburutegiaren angelura, itzulia duelako. Besoakutzirik, gorputzetik zertxobait aldenduta, eskuak zabal iraun du une bat Ju-liari Mirarien Ama Birjina gomutara ekarri dion jarreran, eta hausten au-sartu ez den eta Martinek errespetatu duen isilunearen ondoren berriro:“Keinu bat eginez gero, haren atzetik joango nintzen”. Luzea da ostekoisilunea, merkantzia tren baten triki-traka hotsak ahituan ematen due-naren antzekoa, eta hitza berriz hartutakoan “Ezin dut beste ezertaz pen-tsatu” dio etsipena indartzeko hain berea duen aieruaz, uretatik aterakobalitz bezala burua astintzekoa, erakusten dioten sinetseza aurpegiratzendiela. “Ez da egia, sinesten dizugu” dio Juliak jarraitzeko akuilatuz, etabulta batez erregutan eduki ondoren abiatu egin da atzera suhar narrati-boaren izpirik galdu gabe, esanez aireportuko sarrera kontrolean ez zutelahurbiltzerik izan emakume urtetsu talde batek gizona erdian hartu eta tu-ristek ohi dituzten galderez josi zutelako. Parean jartzeko konpondu

27

Page 11: Martutene

omen zen, bi lerro zeudelako, baina zoritxarrez kontrolean geldiaraziegin zuten eta erremediorik gabe pasatu behar izan zuen garraio uhaleanikusteko esperantzaz, baina alferrik itxaron zion bere puskak abandonatuakziruditen maleten artean zenbait itzuli eman ondoren ere, senarraren ba-balore aurpegia ikusi zuen arte atzamarra zut airean zirkuluak egiten, pa-satzen uzten ari zela jakinarazteko saioan. Atartean sumatu zuen ostera. Izu-garri erakargarria ez, are gehiago, aski itsusia zen emakume ilehorailoxigenatu bat zeukan esperoan, ez da oroitzen nola zihoan jantzita, eta oxi-genatua izateko azala hagitz esnekara zuena, albinoa ia. Adeitasun eraku-tsi urrikoa izan zen diosala, eta emakumearen ia lehen hitza nora zihoanhainbeste libururekin galdetzeko izan zen. Martxelok eta berak ere ez zio-ten elkarri berebiziko eztitasunik eman. Esker handian duela dio bidena-bar, bere burua desenkusatzeko ahaleginean bezala, “Ona da” esatera-koan, baina odola irakiten jarri ziola, erretolikan hasi baitzen arretarikezaren kontuarekin, hiru aldiz utzi zuelako maleta sudurpetik pasatzen etalehenbailehen alde egin nahi zuelako, xuhurra baita, aparkalekua ez or-daintzearren autoa gaizki utzia zuelako. Bidaide izan zuen gizonak, ostera,pena eman zion, emaztea zirudien emakumea hain zatarra, hain takarra,hain garraztua zeukalako. Kanporantz abiatzen ikusi zituen eta gauza beraegin zuten Martxelok eta biek metro batzuk atzetik diosal egiten eta be-sarkadak ematen ari zen jendetzaren artean, ingeleseko ikastaroetatik itzul-tzen ziren neska-mutiko asko eta harrera egitera etorriak zitzaizkien fami-lia osoak, noiz ere gizonak eta bikotekideak buelta eman zuten bat-batean,aurrez aurre egin zuten topo, eta agurtzea irten zitzaion Harriri. Adierazinahi ziokeen berriro ikustea desio zuela, bizitzak beti duela hondatu ga-beko aukeraren bat eskaintzeko, hainbat gauza, begirada batekin esatekosobera, aitortu du Juliari hunkigarria egin zaion irribarre zabalean, bainahark ez ohartuarena egin omen zuen, beldurtuta, nonbait, kasu eginda ile-hori oxigenatuak ematen ahal zion tratuaz; berak, bederen, andreak jakingoseko begirada beldurgarriarekin iltzatzen zuela sentitu zuen. Ea nor zenbere gizonari agur esateko pentsatzen zuen noski eta ez zuen beste ahale-ginik egin, burua ez biratzeko deliberoa hartu zuen, ziur zegoelako zerta-tik ezagutzen zuen galdezka ariko zitzaiola gizon koitaduari, baina azkeneanezin izan zuen irrika gorde eta haren begiratuarekin egin zuen topo, gizo-narenarekin, aurpegia itzuli baitzuen hark ere. Ez dakiela adierazi ziona ze-hazten, dio esku bat altxatu eta airean hatz puntak bilduz. Lotsaren,

28

Page 12: Martutene

atsekabearen, eroritasunaren haragitzea izan omen zen. Hura ez zenHeathrown ikusi zuen gizon alai, lasai eta atsegina, eta pena sentitu zuenhargatik, senarragatik sentitzen zuen amorruaren neurrikoa, bizkarretik hel-duz xaloxamur jartzen denean ohi duen bezala txantxetan hasi baitzi-tzaion, “Hara, lagunak egin dituzu Londonen” eta antzeko babokeriak,mozteko, autoaren bila joatea komeniko litzaiekeela, berak maletarekin etapoltsekin itxarongo ziola esan zion arte. Zain omen zegoen beraz bikoteaberriz azaldu zenean, emakumea lehen gizona bizpahiru pauso hurren, or-gatila kargatua bultzaka zekarrela. Gizona gelditu egiten da aurreneko ta-xiaren parean emakumeari aparkalekurantz jarraitzen utziz, konturatzen daordea bakarrik doala eta gelditu egiten da. Itzuli eta “Zertan zaude” dio-tso, edo zehatzago, oihu egiten dio taxi baten ate irekiaren ondoan dagoengizonari, bere puskak kargatuta ordurako. “Aspertu egin nauzu” erantzundio ez ozenki, lasai, eta emakumeak hitz lazgarriak oihukatzen dizkion bi-tartean taxian sartu da eta atea ixteko besoa luzatzerakoan bien begiradak,“harena eta neurea” gurutzatzen dira ostera. Denbora eman izango ziola,dio, sartu eta bere aldamenean jesartzeko, baina ez zuen egin, jakina. Za-flada bat izterrean damuaren seinale. Orain egin egingo zukeen. “Zurekinnoa” esango ziokeen, zalantza izpirik gabe, orduan ezin izan zuena, buru-tik pasatu ere ez zitzaion egin apika, ez zegoelako engoitik Londonen,Loiun zegoen eta Martxelo auto garbituberrian azaldua zen. Bere ohoreztxukundu zuela esan zion, eta abioari eman bezain laster gizon bizardunaLondonen ezagutu zuen ala lehenagotik ziren ezagunak galdetu zion, iza-era posesiboa ezkutatzen ez zion adarreko doinuan, amorru batean jartzenzuela esan behar izateraino. Eta hori Londonen faltetsi egin zuela ikaragarri,hainbesteraino non itzulitakoan aitortzeko asmoa izan zuen samurragoa etaoroz gain irekiagoa izaten saiatuko zela.

Mahai baxuaren aurrean makurtuta, tabako paketearekin jolastu du;zigarroa atera eta hatz biren artean hartu, erretzailea ez den arren piztekoasmoa balu bezala. Sudur azpian jarri eta usaindu. Ez du inoiz atzendukobegiradaz, ahotsaz eta usainaz maitemindua den gizon hori. Ziur omen daharen patua errotik aldatu duela, horregatik sentitzen da gertakizun horrenondorioz hari lotuta, harenganako arduraz betea, eta badakiela ukaezinekolekua hartu duela haren bizitzan. Horrela dio Martini eta Juliari txandakabegiratuz, txundigarria gertatzen den zorionaren eta etsipenaren bitartekoirribarrea ageri zaiola ezpainetan.

29

Page 13: Martutene

Azkenik eguzkiak tartea egin du hodeietan eta dirdiraka azaldu da.Honenbestez bizitu egin da lorategi zarpaildua lehengo edertasun joriarenaztarna berreskuratuz euri gozoaren ostean, nahiz esparrua inbaditzen du-ten kala setatiak beste lore askorik ez duen. Urdin kolore biziko horten-tsia lahar pare bat ageri dira sasoian baina inausi gabe, eta orain, ongarrifaltan, arrosa nabarrekoak. Martinek sarreratik ibaira daraman bidexkarenluzean erein zituen bioletak eta pentsamenduak ez dira loratzen gorroto di-tuen txoriengatik, berak dioenez. Txoria erruz dago, larreaz jabetu den katubikote kaletarrari jaramonik egin gabe belar artean mokoka dabiltzan txo-larreak eta lau zozo bai gutxieneko, usoak bezain handiak.

Leiho zabalek ez daukate gortinarik, aspaldi kendu zituen Juliak osozikinak zeudelako garbitzeko asmoz, bai garbitu ere, ez ordea lisatu, den-borarik ezin hartuta. Klaritatea turrustaka sartzen da hortaz, sala alaituz,berez argia izanagatik eskandinaviar estiloko altzairu funtzionalez baitagohornitua gainerako geletan ez bezala, Martinen aitonaren garaikoek bai-tiraute horietan, eta astunak, ilunak, gogaikarriak iruditzen zaizkio Juliaribalio handikoak izanagatik, antza, liburugelakoak batik bat, benetako li-burugelakoak, biblioteka noblea esaten dioten salakoak alegia. Bibliotekanoble hori areto zabala da, ganbera itsu bat dauka, alkoba, larruzko sofabatekin, hartan zarratzen da Martin idazteko arazoak argudiatuta. Batezbeste atsegina zaio etxea Juliari, erosoa delako, zainduago nahi lukeen lo-rategiak lana egiteko aukera ematen duelako, Petrof piano buztanluzea dau-kalako, hainbesterainokoa non pentsatu ere egin baitu Martini atxikitzenduen gauza bakarra dela iraganeko maitasunaren aztarnaz lekora, eta be-ren harremanak etorkizunik ez duelako ari dela etxearekiko loturak eteten.Horregatik utzi dio lorategiaz arduratzeari, garai batean hain gogoko zueneginkizuna, ezinago ederra eduki baitzuen, lanaren barealdiak ureztatzekoeta belar txarrak kentzeko profitatzen zituenean. Harrik ikustarazi zion,duela zenbait, bera konturatu gabe zegoena, pena ematen zuela hain utziaikusteak, eta txantxetan ari balitz bezala “Maitasunik gabeko etxean lore-rik ez” bota zion. Eta berak isilik iraun zuen. Neurri batean lotsatuta, ha-rritzerainokoan, bere egoera sentimentala hain nabarmena zelako.

Bestetan bezala, ez daki zer esan. Harrik beregana itzuli du burua etakexatu egin da ostera: “Ez nauzue seriotan hartzen”, ahots naturalez, sobe-rakorik gabe. Zer erantzun? Ez duela bere maitemintze tupustekoa sinesteneta tristea dela Martxelorenganakoaz agerira ekartzen duena, eta patetikoa

30

Page 14: Martutene

berriz idazle trabatuari istorio bat iradokitzeko asmoa? “Noski sinesten di-zugula” dio Martinek plurala erabiliz, eta ondoren, besaulkitik altxatuz,“Hasiera prometagarria”, nahikoa eta gehiago iradoki diola erakusteko agian.Horaila du ilea berak ere, baina bakana eta tentea, laztua bezala. Harrirenalaba bezala nerabea zela sartu zuten collegetik igortzen dizkiotenmarra hori-beltz zabaleko albornozetako bat dauka soinean eta church zahar handiak gal-tzerdirik gabeko oinetan. Azken boladan izaten duen eite deitoragarrian.Maizterra edozein momentutan azal litekeela eta ez litzatekeela komeniitxura horrekin harrapatzea dio hain zuzen, albornoza estutuz eskaileretangora abiatu baino lehen. Harrik ere alde egin beharko du laster bioestatisti-kari buruz ematen duenmintegiaren ordua aurreratu egin diotelako. Mahaibaxuaren gainean Martini hain gustukoa zaion pantxineta, arratsaldez bisi-tatzen dituelarik Harrik ekartzen duena. Lagungarri hartzen duten tea egi-tea erabaki du Juliak.

SUKALDEA ERE NAHIKO ZAHARRA DA, etxearen berezkoa ez izan arren.Handia da antzinakoen gisan, zurezko mahai luzea dauka erdian, ekono-mikoa esaten zitzaien sukalde haietakoa ere bai, labe handi batekin, eta le-hengo arasan egunero erabiltzen duten bitrozeramika modernoa ageri da. Pi-txar elektrikoan berotu du ura, nazka ematen dioten zenbait lekutan tearenpigmentu marroi kenezinak dauzkalako teontziak, ahokoan bereziki. Pozikekarriko luke berri bat, bainaMartinek inoizko gauzei mirespen larregia iza-teaz beste, badu burges puritanoek daukaten trasteak iraunarazteko joera eko-nomoa, eta gaizki irudituko litzaioke halakorik egingo balu. Tea egitekoarauzko prozedura jarraitu du. Teontzia ur irakitan pasatu bero dadin; teaipini, koilarakadatxo bana eta beste bat teontziarentzat, ura bota eta bost mi-nutu zehatz itxaron,Martinek harraskan pilatuta dauzkan ontziak garbitzekoprofitatuak. Txorrota itxita ahotsak entzun ditzake salan, xuxurla hutsa, aha-peka ari balira moduan, bizkarra emandako guztietan erabili ohi duten eraestalian. Bere onetik ateratzen zuen garai batean, orain ez.

Salara bueltatu denean ezin dotoreago aurkitu du idazlea. Polo beixbat, kolore bereko harizko galtzak, alboko loturadun oinetakoak ispiluakbezain distiratsu eta Loeweko jaka zeta gordinekoa, papar hegal, eskumu-tur eta patrika larruzkoekin. Ia guztia musteko. Jaka guztiz da ederra, be-har duena baino gutxienez neurri bat handiagoa izatea. Ohartarazi zionerosi zuen egunean baina ezinezkoa omen zen aldatzea, soinean ekarri zue-nez. Iritzi berekoa da Harri, zoragarria dela aitortuta ere ezin duela ulertu

31

Page 15: Martutene

nolatan erosi zuen hain nasaia, eta berak, jaka gorputzera egokitzeko au-rrean gurutzatuz, amagandik jasotako ohitura txertatuari jarraitu zaiola dio,txikia ez geratzeko.

Tea zerbitzatzerakoan, berria ez den polemika: esnea, gehitu egin be-har zaio teari, ala aurrena bota behar da? Harrik piztu du, ez baitaki iraganastean Martinek teontzia harraskan hustu zuela galdera horrek sortu zionamorrazioan. Julia ziur zegoen esnea teari gehitzen zitzaiola irakurri zuela,prozeduraren zergatiaz gogoratzen ez zen arren, Martinek berriz bestera zelauste zuen. Ondorioa gai horri buruzko eztabaida izan zen, eta arrazoia norkzuen erabakitzeko lehendabizi Martin eta Julia bera gero “Five o’clock tea”bilatzen saiatu ziren lortu gabe, eta Martinek liburuak apaletaratu ez bainaezkutatu egiten dituela leporatu zion, ezin onartuzko akusazioa, eta libu-rutegia katalogatzen hainbeste ordu emanda gero, ernegazio gaizto batekhartu zuen. Oraindik ahakar haren osteko kalteen inbentarioa egiten ari di-renez, ez dakiela dio Juliak zeken. Harriren teoria da, Harri beti zientifikoa,logika hutsa, lehendabizi tea bota behar dela, elementu ezinbestekoa eta na-gusia izanik, zeini osagarria gehitzen zaion, esnea, hala dio, kontuan hartugabe, nahiz bere garrantzia izan, nahasketa kontrolatzeko eta bereziki esnegehiegi ez botatzeko modurik errazena dela. Arrazoi estetikorik ere aipatudu: te beroaren gainean esne hotza isuriz osatzen den hodei txirikorda zo-ragarria. Martin estetak lehendabizi tea zelako iritzia gailen jartzeko erabilizuen ergelkeria bera. Baina oraingoan zeharo lotsagabe, zergatiaz oroitzenez bada ere hurrenkera batekoz bestera dela dio, alegia, esnea lehendabizieta gero tea, “Ezta baietz?” Juliari begira, eta zernahi gisaz ez dagoela aldehandirik batera edo bestera egin, posible dela bizitzea lehendabizi tea ala es-nea ote den zalantzarekin. Martin bakezalea. Bi moduak erabiliz gustuko-ena erabakitzeko moduaz hitz egin dute, eta Julia sumindu egin da, Mar-tin, amore ematea kostatzen zaionarekin, hain malgu eta adostaile ageridelako, arrazoia penthouse neska azaltzear dagoelako denez eta ez duelakonahi muturtua eta giro txarreko ikus dezan. Gogoa egin zaio izan zuten ha-serrearen xehetasun guztiak Harriri kontatzeko, Martinen ume izaera erre-txin eta zitala baino gorrotagarriagoa baitzaio hirugarren pertsonen aurreanbere burua kontrolatzeko gaitasuna antzezten duenean.

Martinek, maitasun erakutsietan hain zimurra izanik ere, esku batpausatu du Juliarenaren gainean esaterakoan, irribarretsu, edonola ere bizilitekeela zer ote den lehendabizi, esnea ala tea zalantzarekin, eta Harrik

32

Page 16: Martutene

bigarren ahotsa eginez besterik litzatekeela arrautza edo oiloarena balitz, etabarre egin dute biek. Histerialdiak dauzkala adierazteko. Alde egitea era-baki du, inoizko batean ostegunez lo bertan egiten zen arren. Otzetara joandela ama, eta ez duela Zigor bakarrik utzi nahi. Ez daki zergatik bururatuzaion gezurra ez ezik sinesgaitza den aitzakia hori, ama etxean ez edukitzeaez baita inoiz arazo izan hemen geratu ahal izateko, ahizpa alboan bizi dueta mutikoak honen etxean ematen duenez ia egun osoa lehengusuekin.Esango luke joateko erabakiak poztu egin duela Martin, nahiago du noskibakarrik geratu bere maizterrari behar bezalako harrera egin ahal izateko.Harrik gogoa irakurri dio: “Bakarrik uzten zaitugu zure play-boy neska-rekin”, hala berean altxatuz bere larruzko maleta berdearekin. Berandutuegin zaiola eta masterreko ikasleak intrantsigenteak omen dira arruntean.

Ez da aurreneko aldia Harri eskua ezkerreko besapera eramatekokeinu horretan harrapatzen duela. Martinek ohartarazi dio orain: ea zerduen hainbeste ukiturekin. Arrautza adinako ganglioa omen du eta inorkjaramonik egiten ez. Esku bat heldu dio Martini hazta diezaion, baina ezdu nahi ikaratu egiten delako, eta Juliari uzten dio atzamarra luzatuz parebat zentimetroko kozkor gogorra ukitzen. Martxelori erakutsiko ziolanoski. Erakutsi dio, ez alferrik, haren ustez ez omen da ezer, hipokon-driakotzat hartzen du. Orduan, bere gizonak hala baldin badio ez dela deus,arrazoitu duMartinek, sendagilea da azken finean eta lasai egon behar lukeukitzeari lagata. Pediatra da ordea, eta ez onena. Maletatxo berdea lurreanutziz, kozkorra berriro uki diezaion saiatu da Martinek atzealdean ezku-tatu dituen eskuak hartuz, besarkatu egin du egin ahalean, borrokan hasidira haurrak irudi.

Haien iskanbila entzun du Juliak te zerbitzua garbitzeko aitzakian ba-bestu den sukaldetik, Martin barrezka ez diezaion kilikarik egin eskatuz,bestea kexu takarra dela eta min handia ematen omen diolako. Nazka ema-ten baitio demaseko kutuntasun horrek, alditxo bat iraun du sukaldean,eta ostera salara itzuli denean otzanduta aurkitu ditu, maistra zorrotza azal-dutakoan konpostura berreskuratu dute. “Ez dit minbizia ukitu nahi” ke-xatu da Harri intzirika hasteko plantak eginez. Horrelakoetan susmoa da-torkio ez ote diren biak oheratu izan noiz edo noiz. Beroriei ere galdetu izandie, txantxetan hartu ahal izateko moduz, eta sekula ez banaka zuzenean.“Ziur nago zuek biak larrutan eginak zaudetela”, trufa moduan botea jo-lasean ikusita. Ukatu izan dute beti intzestua izango litzatekeela esanez,

33

Page 17: Martutene

berak direla gizon-emakume eder osasuntsu eta buruargiren artean hara-gikeriarik gabeko harreman sanoa posible dela egiaztatzeko froga, baina Ju-liak susmoa du egin dutela noizbait. Zehatzago esanda, ziur dago egin zu-tela behin.

HARRIK, LORATEGIRA ORDUKO: Zer moduz mutila, idazten al du? Fun-tsean galdera erredundantea da, idazten diharduenean baino ez baitagoondo. Idazlearen gaixotasunaren ezaugarria da sormen lanaz lekora bestepozbiderik aurkitu ezina. Antzeko zerbait jaso dio Sándor Márairi orain-tsu. Horregatik nahiago du idazten, ondoan egotea errazago gertatzen zaio-lako, bizirik sentitzen duelako behintzat, pozik zoratzen ere bai, bideonean ari dela uste duen bakanetan. Horregatik bakarrik nahi luke idatzdezala. Harrirengan, aitzitik, idazlearen ospea konpartitzeko desira suma-tzen du. Esan ohi du pena ematen diola talentua alferrik galtzeak eta betidago zer idazten duen begira, bere zorioneko nobelarekin aurrera doan,noiz bukatu behar duen galdezka. Besteak berriz saihetseko erantzunen bi-dez egin ohi dio ihesi, hori gezur biribilak esaten ez dizkionean, ikasle txa-rren modura, dagoena baino aurreratuago dabilela sinestarazi nahirik.

Juliak ziur daki gaizki bizi duela inguruko jendearen itxaropen eta es-kakizunei erantzun beharra, arrakastako nobela bat idatzi ezina huts egi-tea dela sinetsita. Aitortu izan dio horrelakorik inoiz, eta ez egitera ere kon-bentzitua dago uste duela idazteko gai den neurrian estimatzen dutela, etaaldi berean ez dagoela ziur talenturik aski ote daukan nobela izena mere-ziko lukeen ezer burutzeko. Juliak baietz esango luke, baduela dohain hori,behar beste eta gehiago nobela duin bat idazteko, baina pozik legoke den-bora akuarelari emango balio, horrek zoriontsuago egingo baldin badu.

“Gure mutilaz” aspertua dagoela esan dio zehaztasunetan sartu gabe.Benaz ez dio sekula argibiderik ematen nahiz behin baino gehiagotan ten-tatua egon den haren alderdi ezkuturen bat azaltzeko, dion debozio larre-gia neurrira ekartzeko. Gero poztu egiten da horrelakorik saiatu ez izana,alferrikako lasaibidea besterik izango ez litzateke, eta bera gorrotatzea bainolortuko ez lukeelako hartaz gaizki esaka jardungo balu. Martinen izatekomoduaren alderdi ezkorrak jenioaren alderdi ilunari egozten dizkio bestalde.Azken batean, Martini buruz daukan irudi idealizatuak sutu egiten duenarren, pena ematen dio lausotzeak. Uste duela badoala bere nobela horre-tan aurrera pixkanaka erabaki du esatea, egunero ikusten duela lanean, isil-duz bere bata itsusia jantzita ordenagailu piztuaren inguruan pasatzen

34

Page 18: Martutene

duela eguna jarri eta jaiki, jarri eta jaiki, ikasle zigortu bat bailitzan lanerakoganorarik gabe eta lanaz ostera beste ezer egiteko gai ez; doirik irteten dela,ozta irakurtzen duela, orduak galtzen dituela telebistaren aitzinean zaborraikusten, eta polito edaten duela.

Hala berean gorde du irakurri dizkion lerroen arabera nobela batekinari denik esan litekeen ere zalantza daukala. Isilean gorde behar du, bes-teak beste ezkutuan sartu zaiolako ordenagailuan.

–Aurrera doala apurka uste dut.Begiak zirrituta begiratu dio, erantzuna zein neurritan den saihetse-

koa jakitearren iruditu zaio, eta egiari zer edo zer leialago izatea erabakizdiotso posible dela azken boladan trabatuta egotea. Bere ahalegin perfek-zionistagatik, erantsi du, ez dezan pentsa haren jeniotasuna zalantzan jar-tzen duenik, bai zera.

–Laguntzerik balego.–Lan horretan bakarrik dago.–Edozer gauza egingo nuke.Idazlearen etxerantz jiratuta orain, sinets eginda berresten du ia ba-

rregarria gerta litekeen seriostasunez “edozer gauza” burua bi aldeetara hi-gituz, ez dakiela zenbateraino den egia adierazteko gisan.

Badaki egiatia dela, eta horregatik beharbada, gainez egin dio zorneasortzen ari zaion sarkasmoak: “Edozer gauza egingo zenuke, egunero era-man ez beste”. Gogoz kontra ordea, ez baitu oso atsegin jenioaren lagundohakabea delako ideiari haize ematea, baina berandu da jadanik atzeraegiteko. Hori da Harrik pentsatzen duena, daukan talentua alferrik galdubehar ez lukeen jenio handia dutela Martin, eta inguruko guztien zere-gina dela bere obra nagusia munduari ematen laguntzea. Bera da idazle-aren berme nagusia izateko patu ona eta gaiztoa egokitu zaiona. Denekdiote hori, Harrik, Martinen amak, arrebek, lagunek, berarekin hobetoikusten dutela, orekatuago, lasaiago eta pazientzia handia izan beharduela, hori ere denek dakitelako, alegia, ez dela samurra artista batekin bi-zitzea.

Tanke itxura duen makina gaitza dabil maniobratan Harriren autoaurrean, irteera oztopatzen. Itxaron egin behar beraz. Egunean baino egu-nean urrunago luzatzen ari dira bailararen hondoan mendi mazela ildo-tzen duen zauria abiadura handiko trenari bidea irekitzearren. Beste ha-rakiri bat dio Harrik, bekozko. Arestian hitz egin dute horretaz, etxea

35

Page 19: Martutene

garraiobide korapilo baten erdi-erdian geratuko dela, inguruneari eutsinahiaren eta Paris edo Madril hiru ordura eduki nahiaren arteko kontra-karrean. Emakume biak batzen ditu hondatu den paisaiaren nostalgiak. Ezzuten ezagutu dauden lekutik ikusmira duten ingurunea inon diren zora-garrienetakoa zen garaia, baina bai baserriek oraindik zutik zirautenekoa,ezagutu zituzten sagasti zabalak, tabakaleratik ekarritako tabako hondaki-nez ongarritzen ziren baratze naroak –ahantzi ez zaien usaina hedatzen zu-ten–, lorategi ederrez hornitutako Belle Époqueko jauregitxo dotoreak.

Orain ozta ageri den berde zati benazkorik Antondegiko mazelaraino.“Sagastizabal ez da existitzen” dio Harrik. Errepidearen bestaldera Elektrafabrika dagoen eremuan Sagastizabal baserria zegoen, Juliaren jaiotetxea,han bizi izan zen zazpi urte bete arte, ibairaino iristen ziren lur gehienezdesjabetu zituzteno, aitak ez baitzuen gainerakoa saldu beste erremediorikizan. Diru gutxi jaso zuen, batetik sailen birkalifikatzea gerora etorri zelakoeta prezio finkatuak ez zuelako zerikusirik merkatukoarekin, baina batezere oinordekotzari uko eginez eskuratutakoa senideen artean partitzea ze-gokiola erabaki zuelako, oinordekoaren betebeharra etxea iraunaraztea ze-nez eta ez berak egin zuen bezala saltzea.

Juliak harrotasunez hartu izan zuen beti portaera hori, aita lehenda-bizi baxurako arrantzale izatera–itsasorako grina eduki zuen beti eta itsa-soa izan zen bere asturua– eta etsipenez, ontzi baten jabe izateko ametsaburutu zuenean, beste batzuk erretiratu ohi diren sasoian galdategi bateanlanean hastera eraman zuena amak ezin zituelako jasan senarra itota azal-tzen zen amesgaizto errepikariak. Halabeharraren bitxikeriak, galdategianari zela txipiroitarako txiki bat erosi zuen, lanetik irtendakoan eta astebu-ruetan arrantzara joateko, eta goizaldera eguraldi onarekin eta itsasoa bareirten zen igande batean batela hutsik azaldu zen Ziburu parean. Gizon zin-tzoa oroitzen du Juliak aita. Harro zegoen Sagastizabaleko diruak senideenartean partitu zituelako eta ama ere hala zegoela uste zuen, baina azken bo-ladan aipamen mingotsen bat entzun dio haren portaerari buruz, funtseandotoretasunaren prezioa beren lepotik ordaindu zuela adieraziz, eta harenfrustrazioa atzeman izanak ikaragarri tristatu zuen.

“Sagastizabal ez da existitzen”. Ahots sentikorrez esan dio Harrik, beresentimenduak asmatu izan balitu bezala, eta bizkarrean pausatu dio eskua,berari ere hunkigarria gertatzen zaion keinua, ez dutelako amultsutasuna ohi-turetan. Esaerak aforismo kutsua hartu du bientzako, gutxi gorabehera

36

Page 20: Martutene

ezintasun nola edo hala onartua erakusten duena. C’est la vie eta se acabólo que se daba horien artekoa. Gureak egin du: Sagastizabal ez da existitzen.

Garai batean korta, mandio eta biltegi bezala erabiltzen zuten harrizkoeraikin txikiak eta baserriari izena ematen zion sagastiaren zati batek dirautezutik, norenak diren ez dakienak. “Zer edo zer geratzen da” dio esate al-dera, eta Harrik burua alboetara astiro higituz: “Ez da asko”. Jelostu ere eginzitzaion Julia lasto koloreko ileagatik. Orain biziki motza darama, geruzatangastatua, buruaren eta gorputzaren arteko araberakorik eza areagotu egi-ten diola, egia baita buru txikia duela eta etengabe higitzen du gainera hi-tzok nabarmentzeko, kolpe txikiz, txoriek bezala esan ohi du Martinek.Euskal emakume petotzat dauka bere burua ordea, Artetak margotu zi-tuenen eredukoa, iharra gerritik gora eta sendoa behera. Juliak ederraikusten du. Adin batetik aurrera, erosotasunaz landara, hobe dela ile mo-tza deritzo, seduzitu gura patetiko baten ezaugarria egiten zaio luzea,baina beti uzten du geroko berea, sendoa eta kizkurra, beltza, aurreko al-dean gehienbat piru zuriz tartekatua eta hala ere tindatu nahi ez duena,mozteko ordua.

Juliak ez daki kozkorra aipatu ala ez berokiaren azpitik besazpia haz-tatzeko keinu ezkutuari ohartzen denean. Pentsatzen du hobe lukeela es-pezialista bati begira araztea ukituka ibili beharrean, baina ez dio bere kezkaalferrik erantsi nahi eta, azken finean, ez da ume bat. Eskua oratu dio, be-roki barrendik atera dezan. Abaituari hitzordua eskatu behar liokeela dio-tso, nahiz ez den deus izango senarrari hala iruditu zitzaionez. “Ez duzubesterik pentsatzeko motiborik”. Ez dio berehalakoan erantzun. “Nire se-narra, gizajoa, –neke etsia agertuz– maisua da ikusi nahi ez duena ez ikus-ten. Ez lidake ikusiko sudurretik aterako litzaidakeen tomatea ere”. Pausaberri baten ondoren aitortu dio azken boladan zenbat eta nahitasun adie-razpen gehiago egiten dion, gutxiago desiratzen duela berak.

Harriren zinezkotasuna obszeno samarra iruditu ez ezik deserosoa ger-tatzen baldin bazaio, ordaina eskatzen diolako da oroz gain. Ez du nahi se-narrarekin duen harremanaz mintza dakion, berea Martinekin nola dagoenkontatuz erantzun behar liokeelako, eta ez du zertan. “Baina ez nago triste”dio Harrik, zeharo bestelakoa erakusten duen irribarrez. “Ilusio bat dutorain”. Juliak ez du ulertu zertaz ari den: “Hori zortea; eta zein ilusio da hori,jakin baliteke?” Irribarrea berriro erantzuterakoan, eta Juliak benetan ez dakitxantxetan ari den: “Aireportuko gizonarekin topo egin izana, emakumea!”.

37

Page 21: Martutene

“Zuk ere ez didazu ezer sinesten, beste idiota horrek bezala”, etxea sei-nalatuz. “Ze, ez dit sinesten, ezta?”. Galderak adieraz lezakeen arren Julia-ren sinesgogortasunak ez duelaMartinenak bezala mintzen, ez zaio axola. “Ezdakit”, ihes egiteko esana. Beldar mekaniko erraldoiak bira egin du ihesodibertikaletik ke beltz bafada lodiak jaurtiz, eta Harrik mugitzen ahal du au-toa engoitik. “Orain bai berandu dela” atea irekitzerakoan, baina ez dasartu, azken agurrerako hitz aproposa aurkitu nahi balu bezala. Errepideradaramaten eskaileren buruan daude. Juliak ez ditu aspaldi erabili etxerakobide laburrena badira ere. Klarionez marraztutako gorpu baten inguruakiraun zuen luze bere oinetatik pauso bira. Ez dauka gogoan haatik zenbat zau-ritu zituzten atentatu hartan, hildako bat baino gehiago egon zen. Elektrakolangileren bat bai noski, trenetik jaitsita fabrikara zihoana. Izugarria izan zenleherketa. Etxea dardarazi zuen burrunbari lazgarriagoa iruditu zitzaion isil-tasun sakonak jarraitu zion, eta gero garrasiak, geroago poliziaren sirena ho-tsak, eta anbulantzienak eta suhiltzaileenak. Uste du erne egon zela hurrengoegunetan irratitik zaurituen egoerari buruzko berriak jakin nahirik, etaorain oroimen lausoa baino ez zaio geratzen, amesgaizto baten hondarra.

Emakume narras batek protesta egin die zakarki pasadizo erdiandaudelako. “Coches de mierda” da esan duen finena, eta ez diote jaramo-nik egin. Harrik, autoan sartu aurretik, konfidentzialki esateko eran xu-xurlatuz: “Jende mingostua eta intrantsigentea, bizitza gaizki doakiolako”.Agian berak ere Martin duela gogoan bururatu zaio. Dena dela, abiatu ai-tzin, haren aipua egin du. “Zaindu ezazu”. “Zaindu zaitez zu”.

BAKARRIK DAGO AMA ETXEAN. Iritsi berriak dira Otzetatik eta Zigor ahiz-parenean geratu da. “Ez zintudan espero”. Ez zaio iruditu nahigabeturikesan duenik, agerikoa izan den arren ikusiak ez duela poztu. Juliari ez dioonik egiten horren esplizitu azaltzea Martinekin behin betiko bizitzen jar-tzea nahiko lukeela. Ulertzen du, baina itsusia egiten zaio, Martinen iza-teko modua aldera utzita –arraroa deritzo gutxieneko– familia onekoa iza-teari baino begiratzen ez diolako. Inguruan daukan munduko hoberena:jende errespetagarria, diruduna eta nazionalista betidanikoa. Amorratu ereegiten du, hobeto esan, dezepzionatu, Martinen amari, atso lepotente za-harmindua, “Klase handikoa” dela iriztea eta hartaz ari denean “Doña Sa-grario” esatea, auzoan sortuak diren gehienek bezala bestalde.

38

Page 22: Martutene

Hozkailua ia hutsik aurkitzearen nahigabea, sentimendu maskulinoaguztiz, onartzen du. Tipula tortilla egitea erabaki du eta arrautza jotzenduen bitartean datorkio burura aspaldi gabe pentsaezina litzatekeela tran-paduran afari itxurazko bat prestatzeko lain ez aurkitzea. Gizon batekin ez-kondu gabe bizitzea bezain pentsaezina. Umetan, tranpadura beti zegoenjaki hondarrez betea. Haragi egosia edo bakailaoa tomatearekin, patata tor-tilla zati bat. Gose da. Arrautza tipularekin mamitzen ikusitakoan Marti-nek gibelurdinak erosi dituela etorri zaio gogora eta nostalgia sentitu du.Orain damu da alde egin duelako, zehatzago, frustratua sentitzen da ez de-lako amorruari gogor egiteko gauza izan Martin hain pozik ikusita maiz-ter amerikarra noiz azalduko. Hori baita beste ezer baino gehiago sentituduena, amorrua. Zer egin ote duen galdetzen dio bere buruari, afaritaragonbidatzen ausartu ote den. Ezetz uste du, ehiza taktikak astiroago ba-liatzekoak direnez.

Sukaldeko leihotik etxea ageri da, muino txikiaren gainean zeru ur-din kobaltoa ia beltzaren kontra islatua. Ez dakusa leiho argiturik, bainapiztua dago jadanik lorategira ematen duen atekoa. Urrundu denerakoetxearen nostalgia nabaritu du. Pianoa faltetsi ohi du bereziki etxe itsusi ho-netan dagoelarik, eta edukiko balu ere ezin joko luke auzokoak haserretugabe, paperezko horma hauekin. Bitan datorkio galdera bera epe laburrean:zein neurritan izan da Martinen estatusa oztopo, harekin behin betiko bi-zitzen jartzeko? Bere adinarekin ez da honez gero maitasun erromantiko-aren defendatzaile sutsua, baina beldur dio nahitasunetan interesatua iza-teari. Ziur zegoen Beauvoirren La vieillesse-n irakurri izana, pertsonaksudurra edo begien kolorea bezain berezkoa duela dirua –consubstantielalegia– eta gizon baten estatusagatik eta honen ondorio diren segurtasun,ongizate fisiko eta abarrengatik erakarria sentitzeak ez lukeela zertan duin-tasun gutxiagokoa izan galaitasunaz maitemintzeak baino, nahiz orduerdi eta gehiago eman duen testu zehatzaren bila aurkitu gabe. (Hitz bitxibatekin bai, egin du topo, gribouillisme –fait d’aller au devant des ennuisqu’on cherche à éviter– Martinek daukan makurdura, bere burua zahar-tzat azaltzeko joera definitzeko berariazkoa).

Arrautzopila platerean oihal ziratu itsusiaren gainean.Jatorrizko lauki zuri-gorri-berdeak –betidanikoa izan da, endemas su-

kaldean, kolore horienganako feblezia etxe honetan– higatuak daudehainbeste igurtziren medioz. Beti ari zaio amari gorroto duela zamau hori,

39

Page 23: Martutene

ziratuak oro har, aspertua dago kolore eta oihal mota guztietakoak eros-ten, hauxe erabiltzen baitu beti. Nahikoa txukuna eta aratza izanagatik ezdauka arretarik apaingarriekin, ez zaizkiolako beharrezkoak, eta zamauaaldatzeari halatsu deritzo noski. Beste jende baten etxean ondo, Marti-nenean esaterako. Berean ez.

Zamau laruak Sagastizabaleko sukaldea ekarri dio gogora: erdirainoberdez margotu hormak, armairu eta tranpadura zuriak, hauen heldulekugorriz ongi estaliak (eta kolore bereko zirkulua inguruan, edalontziarenahoaz markatua), baxurako baforeetan erabiltzen den estilo berean hainzuzen. Afalostean, amak ontziak garbitu bitartean, aitak jesarrita iraun ohizuen bizkarra hormari emanda, eta oinak egurtoki gainean ipinitakoanbertsoak kantari hasten zen gogoz baina ez oso harmoniatsu, kantatzeagustatu beste desafinatzen baitzuen. Maizenik tristeak ziren bertso kordaamaigabea, musika betiberarekin.Markesaren alaba eta Limosnatxo bat zi-tuen gogokoenetakoak, urostasun malenkoniatsu batek hartua zirudienkantuz. Zoriontsua baitzen goserik pasatzen ez zuelako eta alabei berakezin jaso izan zuen heziketa ari zelako ematen. Nahikarien apaltasuneanoinarrituriko ongizatea zen hura, garaiko etsi otzanduan gauzatua. Ume-tan gorroto zituen kanta horiek, eder zaizkio egun. Damu da haren on-doan jesarrita kantatu ez zituelako, emango luke orain egin ahal izatea-gatik.

Etxezar. Amaren baserriaren izena. Ez zen bertan inoiz bizi izan,baina bere familiakoek belaunaldietan izan ziren Villafuerteseko Markesenmaizterrak, eta hauek haren aitonari, Juliaren birraitonari, saldu zioten. Ju-liaren aitonak ordurako handia zen diru puska jarri zuen erosteko, zazpimila pezeta, umetatik morroi bezala zegoen baserriko nagusiak –gizon zin-tzoa nonbait– lansaritik aurreztutakotik eman zizkionak. Baserria berriz oi-nordekoak jaso zuen, aitonaren anaiak, eta gaur beronen biloba da jabea,Juliaren amaren lehengusu baten semea, mutilzahar alkoholikoa, lotsagutxiko auzo bati lur sailak aldika gaizki saltzetik lanik egin gabe bizi dena.Amak ezintasunez eta penaz jarraitzen du arbasoen etxearen suntsitze pro-zesua, erdiratu egiten zaio bihotza lur galtze berri baten albistea jasotzenduenean. Gaur, Otzetatik heldu denean, aurreko ostiralean ermita azpikopinudia saldu zuela esan dio ahizpak, eta larunbatean udaletxeko lagun-tzaileak lurrean etzanda aurkitu zuela oka artean eta zakurrak hortzikatzenzituen billetez inguratua.

40

Page 24: Martutene

Horregatik zegoen kopetilun eta atsekabetua. Bere ametsa, arbasoekjaio eta hil ziren oinetxea, aitari auskalo zenbat lan urte kosta izan zitzaionaberreskuratzea da, eta adierazi izan du, hitzerdika badere, senarraren la-gunengana jotzeko asmoa erosi ahal izateko, Hamaika soziedadekoen ar-tean lagun aberatsak omen zituelako. “Urliari edo Sandiari eskatuko ba-nie pozik emango lidakete” esaten du, ez daki zenbateraino benetan,aitaren lagunekin ez duelako harremanik kalean tarteka gurutzatzen du-ten diosal laburra besterik, eta Julia ziur da aita ahalke batean asaldatukolitzatekeela itsasazpiko atseden eternalean, ataka txarrenean ere bururatukoez litzaiokeena, alegia, lagunei dirua eskatzea, bere alargunak egin nahi zuelajakingo balu. Juliak susmoa du iradokizunak direla bera izan dadin Mar-tini dirua eskatuko diona, eta zer gerta ere behin esan zion pinudi ilunezinguraturiko Etxezar goibel hori berak dioen bezala “salbatzeko” adina dirubalu, nahiago lukeela etxetxo lorategidun bat erosi Landetan.

Azaldu da Zigor. Berari luzatu dio begiratua lehendabizi, harraskanjarraitzen duen amonari gero, eta berari ostera. Galdera begietan. Juliak ba-daki beren gogo aldarteak aztertzen dituela, jakin nahi du goibeldu eginduen zerbait esan ote dion amonari. Seriostasun batean dago. Iruditzen zaiogizondu egin dela tanpez eta berak baduela horren kontzientzia. Oraindikamaitu gabe omen ditu oporretarako agindu zizkioten lanak, eta erretiratuegin da gelara. Giro ilunetik ihesi.

Ama-semeak ez dira lehen bezain sarri besarkatzen eta besarkatzen di-renean ez da berdin. Zurrun sentitzen du orain, eta izutu egiten du elkar uki-tzeari higuina har diezaiokeela pentsatzeak. Berari gertatu zaio amarekin, as-paldi utzi baitzionmusu emateari, ez daki noiz, eta aldiz, gau askotako ametsadu aitak dei egiten diola, harengana doala korrika eta besarkatu egiten di-rela. Ama, hain txeratsua umeekin, ezin urrunagoa da fisikoki noiz kokatujakingo ez lukeen adin batera heltzen zaizkioneko. Horrelako portaera izandu berarekin eta ahizparekin, baita bilobekin ere. Egun, kultura aldaketenpoderioz, diosal gisa masailean pot egitea arrunt zabaldu den honetan,Otzetako adineko gizonezkoek ere hartara aurreratzeko ohitura hartu baitute,bitxia gertatzen zaio ama besarka eta musuka ikustea alaben adineko jende-ari, eta taldean aurkitzen direnean lotsa sentitu ohi du sarritan, begi bista-koa delako beraiek direla elkarri musurik opa ez dioten bakarrak.

Gogor egin dio nagiari amaren ondoan telebistari begira bulta batezjarrita. Bere baitan bakartu eta pantailan azaltzen denarekin zerikusirik ez

41

Page 25: Martutene

duten kontuez egin du gogoeta: Harriren fantasiak, senarrari buruzko iri-tzi gordinak. Ez du uste amak ere arreta handirik ematen dionik pantai-lari. Martinen esanetan, egiazki bere isla den Faustino Iturberenak dira hi-tzok, antzina beheko suari bezala egiten omen diote so zaharrek, berenpentsakizunetatik irten gabe.

“Zer da “solipsismo”?, gelatik Zigorrek.Badakien arren, galderari erantzuteko gogoa behingoz menderatu eta,

beti bezala, hiztegian bilatzeko oihukatu dio. Aspaldi jakinarazi zion,Martinek dioenez, haren iritzia, idazlea den horrekin, mutilak asko erres-petatzen baitu, jakituria jasotzeko modurik hoberena ezagutzen ez direnhitzak entziklopedian bilatzea dela. Iritzi berekoa izateaz beste, egia da as-kotxotan errazak ziruditen galderei erantzun ezinean pasatutako estutasu-nek ere eragina izan zutela ohitura onuragarri hori ezartzeko, lotsatu egi-ten zen eta, bere ezagupenaren hutsune handiegiak agerian uzten, edozeinaitzakiarekin geroratu izan zuen erantzuna, zartagina sutan edo garbigai-luak ura galtzen zuela, askotan galtzen baitu, hiztegia ezkutuan kontsul-tatu ahal izateko. Batzuetan arazoa ez zen jakituriaren hutsuneak maiztxosortzen duen berotasun pedagogikoa baizik, gaiak konplexutasun osoanadierazteko behar amazkoa, xehetasunak ematekoa, kontzeptu uztartuakzehaztekoa, kausen kausetan gora egitekoa, mutilak bilatzen zuena irten-bide ahalik eta errazena eta laburrena zela ahaztuz, bere arrazoibideek na-hastu eta urduritu egiten zutela gehienbat, lagundu ordez. “Utzi ezazu, ama,konponduko naiz bakarrik” zuen esaten azkenik, galde egina damututa.Zera da orain, batengatik edo besteagatik mutila bere kasa konpondu ohidela –informatika tresnek lagundu egiten dute–, eta horregatik harritu du“solipsismo” zer den galdetuak. Ez ote den izan harengana hurbiltzeko mo-dua ematearren, dio bere kolkorako.

Ohe ertzean jesarri zaio lotaratutakoan, alditxo bat egin dute berbe-tan. Juliaren momenturik zoriontsuenetakoa izan ohi da gizon heldu batbalitz bezala eguneko gertakariak kontu kontari biek ematen duten hori,eta ez luke ohitura galdu nahi, beti berdin izatea desio du, Reggianik kan-tatzen duen gisan gerora ere elkartzen jarraitzea “Chez toi, ou bien chez moiou sur à une terrasse” mutilaren hogei urteak konpartitzeko, baina pen-tsatzen hasia da ez dela erraza izango. Bera da bihotza erakusteko zailtasunadaukana engoitik, mingostasuna dariola eta mutilak atzematen diolaesango luke. Beste neurri batean noski, bera amarengandik urrundu duen

42

Page 26: Martutene

natura bereko iluneko zer edo zerk aldentzen diola semea. Iruditzen zaiobelaunaldi guztietako gurasoen ustea dela seme-alabekiko harremana ire-kia eta konfiantzakoa izango dela, berek beraienekin izan zutena baino ho-bea. Julia ziur da berari dagokionez horrela izango dela, baina hala bereandaki hobekuntza nola-halakoa besterik ez dela izango, mutila haurra zela-rik espero zuena baino txikiagoa dena den.

Ez luke nahi bere aldeko debozio handiegia izaterik ere, zenbait gi-zonek amari dioten maitasun demasekoa –Albert Cohenek bere liburuanerakusten duena, adibidez–, gainerako emakumeenganako gorrotoarekinbat egiten duena bere iritzira. Izaki zintzurdun hori, dagoeneko bibote zi-rriborro horaila duena, sabelean eraman duela etorri zaio burura ezustez,eta pentsamendu horrek altxatzera bultzatu du berehalako batean. Seme-aren idazmahaiaren aurrean jesarri da. Txikiegia mutil batentzat. Berriaerosi beharko dutela esan dio, eta ez duela merezi. Arta handiko mutila daeskarietan, eta eskertua zaio.

“Aizu, ama”, ohean agonduz. Erne jarri da Julia, instintiboki, ziur baitahelburua inor frogantzan jartzea duten galdera horietako bat egingo diola,hiztegikoa baino. “Zergatik galarazten zaigu independenteak izan nahi du-gun erabakitzea?”. Neke handi bat datorkio, itzeleko gogogaitza, eta ez dakinola erantzun. Otzetatik beti dator frontoian eskuak handituta eta biho-tza sentipen abertzalez puztuta. “Zer nahi duzu esatea?”. Ezagun du ho-rretaz aritu direla Torrekuako bazkalondo luzean eta buruz buru jarri nahiduela han esandakoarekin. Nabarmena da mutilaren urduritasuna: “Ez dutesaten independente izateko eskubidea, independente izan nahi dugun era-bakitzeko eskubidea diot”. Ernegatu egin da Julia, ahizpagatik, koinatua-gatik, Torrekuako guztiengatik, ideologizatu egiten dutelako, eta bere bu-ruagatik ere bai gehiegi utzi duelako haien kargu, aise alde. Mutilaerantzunaren zain dago, ezpainak estu, besoak antxumatuta eta Julia ziurda irakurtzen ahal diola berak buruan darabilena. Torrekuakoak zalantzaoroz libro dauden euskaldunak dira eta argi daukate. Zer dio berak?

“Uste baino korapilatsuagoak izaten dira gauzak” atera zaio, eta esanduen orduko damutu zaio. Zergatik behar izaten ditu hainbeste hitz, ar-gibide eta xehetasun, ikuspuntuak azaltzeko? “Zuretzat dena da korapila-tsua eta, aldiz, gauzak oso xinpleak dira”. Zigorrek esan ziona, Zigor ho-nen aitak, oraindik amnistia mustu berria zela klandestinitatera itzultzekoerabakia jakinarazi zionean eta berak halakorik ez egiteko konbentzitu nahi

43

Page 27: Martutene

izan zuenean. “Dirudiena baino korapilatsuagoak dira gauzak”. Politikazhitz egiten saltsatu ziren. Hark zioen Franco ohean zendu zela, Estatuarenaparatuak ez zirela purgatu eta denak berdin jarraituko zuela. Horren xin-ple. Berarentzako ere horrelakoak ziren gauzak, xinpleak: beste ezer eta inorbaino gehiago maite zuen, bizitza konpartitu nahi zuen, elkarrekin afaldueta ohe berean egiten zutela lo amesten zuen, eta jasan ezina zitzaion al-bistegietan bazter batean tiroka hila azaldua zela noiz entzungo zain bizi-tzea. Horren xinplea. Ez ziren ordea aberriaren alde bizia emateko prest ze-goen batek mespretxurik sentitu gabe entzun zitzakeen argudioak.

Orain ere zalantzan da sentimenduak azaldu ala ez, beldur baita se-meak ez ote duen pentsatuko ez dela leiala beretarrekin, eta uste horrek ezote dion beregana iristea eragotziko. Jakin, ziurtasunez, ez daki indepen-dentzia euskarari eta bere kulturari eusteko biderik egokiena ote den,baina hala izatera ez du legean kabidarik eta herritar gehiegik ere ez du nahihorrelakorik, bozketek diote. Zertarako nahastu orduan? Kontra daudenakerakartzeko irabazitako autonomiaren erabilera zuhurra egitea litzateke bi-dea, eta dena dela indarkeria ez da bidea. “Ulertzen al duzu hori?”. Aita-ren taxu berbera du, begiak begietan jartzen zitzaionekoa. Isilik geratu zaiobegira, eta baiezko keinu aspertu bat erakutsita bertan behera egin du oheanhorma aldera itzultzeko. Juliak musu bat eskatu behar zion amak sukaldetiklo egiten uzteko esan dionean, berandu dela eta nekatuta egon beharduela zeharo.

Bainugela aurretik pasatzerakoan ipurdiraino eskas iristen zaion ada-tsa eskuilatzen ikusi du. Grisa du ilea, Juliarenaren antzera piru zuri-beltzparekatuz osatua eta berdin kizkurtua baina lepotik behera bakarrik, egu-nez motots estuan lotua erabiltzen duelako. Kezkagarria gertatzen zaio Ju-liari orain bezala ilea zabal ikusten duenean, sorginei buruzko ikonogra-fia tarteko agian, emetasunaren ezaugarri nabarmen hori horren zaharraden amagan. Zin egin du, hainbeste laudatzen dioten arren, berandu gabemoztuko duela berea.

44