Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak....

13
Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017

Transcript of Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak....

Page 1: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017

Page 2: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 3ESKOLA KIROLA2016/2017 Kurtsoa

2005 urtetik hona lanean ekin eta gero, 2011an sortu zan ofizialki “Eskolarteko Gurasoen Federazioa”, Markina-Xemeigo eskoleta-ko herriko guraso elkarteen eskutik. Euren helburuak 2-14 urteko umeak eta gazteak Eskola Kirolean jardutea eta kirol zaletasuna bultzatzea dira; eta, horretarako, eskualdeko beste herrietako gu-

raso elkarteei be gonbidapena luzatzea (Ziortza-Bolibar, Etxeba-rria, Aulesti, Munitibar eta Berriatua).

2016-2017 ikasturtean 325 ikasleen parte hartzea izan da jardue-retan, bi motatan bananduta:

ATLETISMOAMarkina-Xemein Atletismo Taldeko moni-toreekin 52 neska-mutil (6-14 urte bitarte-koak) ibili dira, Barroetako atletismo gu-neko tartan-ean jo eta ke sprintak lantzen. Benjamin, alebin eta umeen kategorian, egutegiko kross eta pistako proba guztie-tan parte hartu dabe, eta Bizkaiko finale-tara heldu dira.

ESKUBALOIAEkintza barria izan da ikasturte honetan. Ilusinoz beteta, 32 neska-mutilek (10-12 urte bitartekoak), bi talde misto osatu da-bez alebin mailan. Bizkaiko Ligan parte

hartu dabe, eta Gabon eta Udaberri Tor-neoak jokatu dabez Kiroldegian.

FUTBOL-780-83 umegaz mantentzen gara aspaldi-ko urteetan (7-11 urte bitartekoak), Ba-rroetako berdegunea bete-bete eginez. Benjamin mailako lau taldek eta alebin mailako hiruk, Bizkaiko Ligan parte hartu dabe.Honezaz ganera, Gabon eta Udabarri Torneoak jokatu dabez Barroeta Futbol Zelaian. Artibai Futbol Taldeagaz alkarla-nean dabilz kirol-koordinatzaile bategaz. Kromo-bilduma ere atara dabe, harrera onagaz.

TXIRRINDULARITZA19 eskolarteko gazte ibili dira Marki-na-Xemein Txirrindulari Elkartean. Li-gako lasterketa bat gure herrian egin da. Bestalde, Bizkaiko 17 taldek parte hartu eben ekaineko Eskola-Kiroleko astebu-ruan.

GIMNASIA ERRITMIKOA47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu dira, eta Bizkaiko finaletara heldu dira. Txikitxoek lan mordoa izan dabe ekaineko erakustaldia prestatzen.

LEHIAKETA JARDUERAK:

HASTAPEN JARDUERAK: 2017-2018 EKINTZA BARRIAK:

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak Kirol Federazioekin an-tolatzen dabezan txapelketetan:

KARATEA: 31 neska- mutil. Ez dabe lehiaketetan parte hartzen, baina eskualdean bi erakustaldi egin dabez.

MENDI URTEERAK: 16 neska-mutil joan dira, hilean behin, Bizkaiko mendietara (Diputazinoak antolatuta).

PSIKOMOTRIZIDADEA: 2-5 urteko 47 neska-mutil txi-kitxo ibili dira, jolas librean, gorputz-mugimendua garatzen.

Ohiko moduan, ekainean, ikasturte amaieragaz batera, Eskola Kiroleko asteburua ospatu dogu, hainbat kirol erakustaldirekin: zelaian (futbol-7, eskubaloi-7 eta atletismoa), frontoian (gim-nasia erritmikoa), kiroldegian (karatea) eta Arretxinaga-Ba-rroeta inguruan (txirrindularitza). Urtean zehar eskola kirolean parte hartu daben guztiei domina banatu jake.

ESKUBALOIA: Sendotuz doa, eta 6-14 urte bitarteko 43 neska-mutilekin lau talde osatu dira: bat benjamine-tan, beste bat alebinetan, eta bi umeen kategorian.

TENISA: 33 neska-mutil (6-12 urte bitartekoak). Kirol-degian praktikatzen dabe. Ikasturte honetan ez da lehia-ketarik egon; hilean behin Mutrikuko eta Debako ikas-leekin topaketak egiten dabez.

ZESTA-TXIKI: Zesta-eskolakoekin alkarlanean 28 nes-ka-mutil (6-12 urte bitartekoak). Frontoi Handian eta Be-kobentan entrenatzen dabe. Harrobia sortzen!

Page 3: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 20174 ESKUBALOIA TENISAkirol barriak gurean,

elkarrizketa laburrak

2015-2016 ikasturtean hasita, inguruotako gaztetxoek beste kirol ba-tegaz gozatzeko aukera daukie, eskola kirolaren barruan. Angel Reye-segaz, Galdakaotik Markina-Xemeinera bizitzera etorria eta proiektu honen bultzatzaile danagaz, egin dogu berba:

Zelan sortu jatzuen Eskubaloia erakusteko aukera?

Eskubaloia gustuko dot eta Markina-Xemeinera bizitzera etorri nintzanetik buruan neukan idea zan zeozer sortzea. Herrian apurka kokatuz joan ahala idea garatu neban, eta 2015. urtean eskola kirolekoei idea proposatu ostean, martxan hasi ginan.

Ikasturte hasiera zelan joan da? Gaztetxo mordoa batu dozue, ezta?

Kirol hau ezagutzen ez dabelako, ikasturte hasiera gogorra izaten da. Dana azaldu beharra dago. Gure aurkariek urteak daroez entrenatzen, eta gatxa da erritmo horretan ibiltzea.

Bigarren ikasturtean gagoz, 8 eta 13 urte bitarteko 43 gaztetxo doguz lau kate-goriatan banatuta: benjamin mistoa, alebin mistoa, umeak mutilak eta umeak neskak.

Gainera, Aitor eta nigaz batera bi gaztetxo dabilz elkarlanean. Arbitro lizen-tzia be atara dabe dagoeneko.

Non egiten dozuez entrenamenduak?

Atxondo kiroldegian entrenatzen dogu, eta etxeko partiduak be bertan joka-tzen doguz.

Zelan joan zan Gabonetako erakustaldia?

Nire ustez, ederto. Harmailak beteta, giro ederrean joan zan. 30 jokalari ohi ekarri nebazan erakustaldi partidua egiteko. Ganera, kamisetak ekarri ebezan gaztetxoen artean zozkatzeko.

Eskubaloia inguru honeetan ezta oso ezaguna, momentuz. Zu non zaletu zinan?

Egia da. Eskubaloia inguru honeetan ez da kirol ezaguna. Horregaitik federa-tutako kluba sortzeko apustua egin neban.

Ni 14 urtegaz hasi nintzan Galdakaon (25 urtez bizi izan nintzan herrian). Geroztik eskubaloi munduan nago sartuta. 18 urte daroadaz umeen taldeak entrenatzen eta gustuko dot gaztetxoak kirol honegaz gozatzen ikustea. Kirol honek horixe dauka, ikaragarri gustatzen jatzu edo ez jatzu bape gustatzen.

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 5ATLETISMOA

TXIMISTA ATLETISMO TALDEA DURANGOKO ATLETISMO TALDEA

Karmen jaietako lasterketak

Aurten be, uztailaren 8an, hainbat kategoriatan banatu-tako lasterketak egin ebezan. Parte-hartzea handia izan zan, eta, batez be, aipatzekoa da na-gusien Herri Krosak izan eban parte-hartzea.

Kross MistoaMaiatzean lehenengoz antolatu zan kros mistoa. Emakume-gizonez-ko 21 bikoteek alkarregaz egin behar izan eben ibilbidea. Oso ondo joan zan. 2018ko martxoan egingo da bigarren edizioa.

MARKINA-XEMEINGO ATLETISMO TALDEA2017 urtean 65 neska-mutilek osatu dabe taldea. Hainbat ekintzatan parte hartu dabe, pistan zein krosean, taldeka zein bakarka. Umeen mailan (DBH 1-2) Euskadiko txapelketarako sailkatu zan Markina-Xemeingo mutilen taldea: Jonan Bilbao, Mikel Ausan, Gorka Mugar-tegi, Xuban Idigoras, Unax Gorostola, Igor Jaio eta Xabat Oar-Arteta.

Euskadiko kros txapelketan, Araian (Araba), Izaro Aranburuk eta Jonan Bilbaok Bizkaiko selek-zioarekin parte hartu eben, eta laugarren eta bosgarren postuak lortu ebezan, hurrenez hurren.

Bakarka, barriz, Euskadiko Txapelketan Saioa Telleriak, Sarai Larrinagak eta Izaro Aran-buruk, hiru neskak, parte hartu eben, eta podiumera igotzea lortu eben: Mendizorrotzako pistetan Saioa 2. gelditu zan 3 km Martxan; eta, Saioa eta Izaro txapeldun disko jaurtiketan eta 3.000 m lasterketan.

Info+: www.markinakoatletismotaldea.com

Eguraldi txarrari aurre eginaz, gaztetxo eta helduek lasterketa ederrak egin ebezan.

Irati Agirregomezkorta

- Bizkaiko txapeldun kategoria absolutuan, 4 x 400m.- Taldeka Bizkaiko txapeldunak Tximistagaz.- Bidezabal taldeagaz Espainiako Ohorezko Mailara

igoteko lehian parte-hartzaile. 

Aiora Agirregomezkorta

- Bizkaiko txapeldun gazte mailako krosean, eta heptatloian.

- Bizkaiko txapeldun kategoria absolutuan, 4 x 400m.- Euskadiko txapeldun

Junior mailan: 1.500 metroetan, heptatloian, pista-estaliko 3.000 eta 2.000 metroetan, oztopoetan. Azpitxa-peldun gazte mailako krosean.

- Espainiar estatuko txapelketan 8. gazte mailako 2.000 m ozto-poetan.

2017-2018ko ikasturtean tenisa irakasten hasi dira Sergio eta Joni. Sergiori galderak egin deutsaguz:

Zelan sortu jatzuen tenisa irakasteko idea/aukera?

Joni ondarrutarra da, eta bizitza osoa daroa teni-sean, jokalari eta entrenatzaile moduan. Ni, barriz, Mutrikun bizi naz eta tenisean gaztea nintzenetik jokatzen dot, oso gustukoa dot. 4-5 urte dala alkar-tu ginen. Elkarregaz hitz egiten genbilzala irudi-tu jakun pena zala Lea-Artibai inguruan tenisa ez ezagutzea. Orduan proiektu bat aurkeztu genduan. Hasiera-hasieratik idea oso ona iruditu jaken. Hori dala-eta, 2017ko urrian proiektua martxan jarri zan.

Ikasturte hasiera zelan joan da? Gaztetxo mordoa batu dozue, ezta?

Egia esan oso pozik gagoz Markiña-Xemeinen teni-sak euki duan harrera onagaz. Hasi aurretik, bi eki-taldi egin genduzan, jendeak ikusteko, eta dagoene-ko 35 ikasle daukaguz.

Non egiten dozuez entrenamentuak?

Eguaztenetan Beko Benta eskolan eta barikuetan kiroldegian. Ganera, hilean behin ekitaldi bat egi-ten dogu beste herri batzuetako jendea eta beste te-nis-pista batzuk ezagutzeko. Guk tenis-pistarik ez dogun arren, teniseko materialagaz ondo moldatzen gara.

Telebistan Tenisak badauka presentzia. Inguru honeetan jarraitzaile asko al dauka?

Egia esan, jendeak, gehien bat, txapelketa handiak jarraitzen dauz. Bestalde, iruditzen jaku gaur egun maila handiko jokalari asko dagoala, nesketan zein mutiletan.

San Silbestre lasterketak.

Abenduak 31.

Ainara Mugartegi:

- Bigarren Espainiako gazte txapelketan, 400 metroko hesi-lasterketan (1:01:99).

- Gazte mailako Euskadiko ERREKOR BARRIA lortu eban Getafen (Madril).

- Txapeldun Euskadiko eta Biz-kaiko gazte mailan; eta, 2. Eus-kadiko kategoria absolutuan.

- Bigarren: 200 metroko laster-ketan Bizkaiko absolutuan.

Uxue Barinagarrementeria:

- Pisu-jaurtiketa. Urteko marka: 9,83 metroko jaurtiketa.

- Bizkaiko txapeldun juniorre-tan eta absolutuetan.

- Euskadiko azpitxapeldun junior kategorian.

- Hirugarren Euskadiko abso-lutuetan.

- Disko-jaurtiketan Bizkaiko txapeldun.

Miren Zuberogoitia:

- 100 m: Bizkaiako 3. eta Eus-kadiko 4. junior mailan.

- 200m: 4. postua Bizkaiko eta Euskadiko txapelketan.

Sofia Zacharova:

- Kadete mailan pista estalian, 300 metroko lasterketan eta luzera saltuan.

- Taldeka 4. postua egin eban.Beronika Noya:

Beteranoa, maratoi erdietan eta krosetan taldeka parte hartu eban: Kros Gimnastika Ulian, Oropesan (Castellon) eta Piela-gosen (Cantabria), maila ederra erakutsita.

Page 4: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 20176 ALARABI TRIATLOI TALDEA

GIRO ONA IZAN DA NAGUSI MARKINA-XEMEINGO IX.

TRIATLOI TXIKIAN

Markina-Xemeingo Triatloi Txi-kia indarra hartuz doa urtez urte. 94 neska-mutilek hartu eben parte ekainean burutu zan Alarabi Triat-loi Taldeak antolatutako IX. proban.

Giro ederra euki eben kirolean jarduteko Ondarroa, Lekeitio, Du-rango, Markina-Xemein eta aurten

estreinakoz Sestaotik be etorri ziren 6 urtetik 16 urtera bitarteko

triatletek.

NAGUSIEN TALDEA:

Euskal Herriko, estatuko zein mun-duko probetan parte hartzen jarrai-tzen dabe.

ALARABI TRIATLOI TALDEA

KORRIKA

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 7ESKU PILOTA TALDEA

Esku Pilota Taldeak 2017rako ipinitako helburuak lortutzat emoten ditu.

HERRI MAILAKO HELBURUAK, HERRIKO EKINTZAK • Ume eta gazteen Markina-Xemeingo txapelketa antolatzea, aurten 40.

edizioa. • Eskuz binakako profesionalen jaialdi bat Markina-Xemeinera ekartzea.

Balorazino ona, frontoia bete egin zan. • Kirol eta ekonomia mailan sendotasuna eta egonkortasuna emotea tal-

deari.

KIROL MAILAKO HELBURUAK • Eskola-kirolean, umeen heziketa eta baloreak helaraztea.• Federatuetan, Bizkaiko herriartekoa izaten da urteroko helburuetako bat.

2017an taldea finaleraino heldu zan, nahiz eta finala Usansoloren aurka galdu. Azken 10 urteetan 5 aldiz irabazi dogu.

AIPATZEKOAK• Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak 2017ko Bizkaia Kirola Saria

irabazi dau, erakunde mailan. • Josu Agirreamalloa eta Aimar Ibarlozak, bikoteka, EHko txapelketa ira-

bazi dabe gazte mailan.

MGA PALA TXAPELKETAUrri, azaro eta abendu hasieran 42 bikotek parte hartu eben bikotekako pala txapelketan bi kategoriatan banatuta.

IRATXE IBARRA Esku pelotako Emakumeen Master Cup-ean

parte hartu dau, maila ederrean.

2017ko udaberrian KORRIKAREN bisita jaso genduan. Herritar askok hartu eben parte.

Page 5: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 20178 EMAKUMEA ETA KIROLA

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 9EMAKUMEA ETA KIROLA

ESKOLA KIROLA

EKINTZAK

KIROL TALDE ETA ELKARTEAK

Markina-Xemeingo Udal Kirol Batzordeak herriko kirol arloan parekidetasuna sustatzeko eta emakumeen partai-detza bultzatzeko beharra antzeman eban. Hori dala eta, 2016. urtean, gai hau espezifikoki lantzen hasi zan. Avento kirol arloko enpresari laguntza teknikoa eskatu jakon Kirol Batzordetik, kirolean emakumeen partaidetza sustatzeko proposamenak egin eta sentsibilizazio prozesu bat abiatzeko. Lan prozesua aurrera eroateko saio desberdinak egin ziren. Kirol Batzordeak hartu ziren oinarri moduan, baina Markina-Xemeingo emakume kirolariekin be saio bat bu-rutu zan, euren ikuspegia ezagutzeko.

Saio horreetan hainbat ondorio jaso ziren:

Kirola eta parekidetasunaren alorrean gurasoekin lanketa egiteko premia nabarmendu zan. Adibidez, agerian geratu zan emakume kirolari erreferenteak bistaratzeko beharra dagoela, ume eta gaz-tetxoengan ereduak izatea ezinbestekoa dala iritzita. Ildo berean, eskola kirolean emakume entrenatzaileen falta nabari da. Zesta-puntaren kasuan, adibidez, ikusi da Izaro Arbe begirale dagoene-tik nabamen igo dala nesken parte-hartzea kirol honetan. Zentzu honetan, emakumeei entrenatzaile titulua lortzeko laguntzak emo-tea be proposatu zan.

Aipatu zan gabezietako bat honakoa izan zan: ume izatetik gazte izatera pasatzerakoan, neska askok kirola lagatzen dabe. Hau ger-tatu ez daiten, kirol arloan euren jarraipena bermatu edo errazteko bideak lantzea proposatu zan, adibidez, neskak kanpora ikasketak egitera joaten diranean bertako kirol klubekin berba egitea.

Kirol Elkarteen eta honeen kudeaketaren in-guruan be barne eztabaida sustatzeko premia ikusi zan. Bi gabezi nabarmen identifikatu zi-ren alor honetan: batetik, taldeetako zuzenda-ritzetan emakume gitxi dagoala; bestetik, ema-kumeentzako baino ekintza gehiago antolatzen direla gizonezkoentzat. Emakumezko errefe-renteak sustatzeko beharra ikusi zan hemen be, adibidez, komunikazioaren esparruan ema-kumeen presentzia areagotuz: karteletan, etab.

Kirol ekintzei dagokienez, nesken arteko topaketak an-tolatzeko idea mahaigaineratu zan. Halako ekintzen bi-dez, neskak alkarregaz harremanetan ipintzea eta alka-rren barri izatea lortu daitekeela ikusi zan, eta honek, era berean, erraztu leikela taldeak sortzeko aukera. Adibide moduan jarri ziran Ondarroan egiten dan “Baietz 10 tontor” ekimena, baina, kasu honetan, emakumeentzako desafio lez egiteko aukera. Ekintza mistoren bat egitea be proposatu zan, Zarautzen egiten dan kros mistoa adi-

bide moduan hartuz. Bestalde, Akerbeltz Gaztetxeak ur-tero antolatzen daben Pala Txapelketan emakume askok parte hartzen dabela txalotu zan, baina emakume epaile gehiago egotea komeni dala aipatu zan.

Hausnarketa faseko idea eta proposamenak batzeaz gain, Udaletik hainbat ekimen landu dira 2017. urtean. Honakoak izan dira aipagarrienak:

Emakumezkoen kirolaren barri emoteko, hausnartzeko eta alkarren barri izateko mahai-ingurua antolatu zan ekai-nean, Uhagon kulturgunean. Bertan parte hartu eben Markina-Xemeingo hainbat emakume kirolarik: Beronika Noya, Lore Txurruka, Agurtzane Laka, Izaro Arbe eta Ivonne Mendibe. Kirol arloan izan dabezan esperientziak, bidean aurkitu dabezan oztopoak eta aurrera begira egin beharrekoak izan ebezan hizpide. Ekintzaz beteriko asteburua za-nez, ez zan jende askorik alkartu. Halan da be, bakotxak egindako ekarpenekin eta bertaratu zirenen erantzunarekin topaketa polita atara zan azkenean.

EMAKUME KIROLARIEKIN

MAHAI-INGURUA

Page 6: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201710 EMAKUMEA ETA KIROLA

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 11EMAKUMEA ETA KIROLA

LILATOIALaugarren urtez jarraian, Lilatoian parte hartzeko autobusa antolatu eban Udalak eta bete egin zan. Urtetik urtera, geroz eta erantzun hobea dauka Lilatoiak Markina-Xemeingo korrikalarien artean. Horren lekuko da lasterketaren ostean banatzen dan sarietako bat Markina-Xemeingo taldeak jaso ebala 2017an, lasterketako talde jendetsuenetako bat osatzeagaitik. Horrek erakusten dau, ekimen aldarrikatzailea izateaz ganera, talde izaera be badaukala Lilatoiak, eta balio handia daukala herriko emakumeak harremanetan ipini eta alkar ezagutza indartzeko. Gainera, Lilatoia prestatu eta entrenatzeko taldea be osatu da urteren batean. Beronika Noya Arrizabalagak eta Alazne Madariaga Arriagak hartu eben ardura hori hasiera batean. Gaur egun, WhatsApp talde bat dago eta nahi dauena taldera batu leike, 689992766 telefonora idatzita.

WWT Emakumeen Bira-ren bigarren etapa Markina-Xemei-nen hasi eta amaitu zan maiatzaren 18an. Beste urte batez, emakumeen kirola bultzatzeko bere apustuagaz jarraituz, Udala lasterketaren babesle izan zan. Ohore handia izan zan munduko emakume txirrindulari onenak herrian izatea.

EMAKUMEEN BIRA

Emakumea eta kirola gaitzat harturik, Kirol Batzordea-ren ekimenez bideo bat grabatu zan herriko emakume kirolariekin. Ekimena oso aberasagarria izan zan, kirol diziplina anitzetako eta adin desbardinetako herriko hainbat emakume harremanetan jarri zirelako helburu beraren bueltan: emakume kirolarien jarduna bistara-

tzea. Hain justu, Uhagonen egin zan mahai-inguruaren ostean proiektatu zan bideoa, eta oso erantzun ona euki eban. Aurrera begira, bideoa eskoletan proiektatzea proposatu zan. Hemen dozue bideoa ikusteko moduan: https://www.youtube.com/watch?v=98kkYljAu4s

BIDEOA: EMAKUMEA ETA KIROLA

Page 7: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201712 TXIRRINDULARITZA

40 URTE MARKINA-XEMEINGO TXIRRINDULARI ELKARTEAK

1977. urtean sortu zan SC Markina. 40 urteak gogoratzeko dokumental bat egin dabe eta hemen deskargatu ahalko do-zue: https://www.youtube.com/watch?v=3iHUKWBlTUg

Aurtengo denboraldiari dagokionez, inguruetako eta Mar-kina-Xemeingo 8-14 urte bitarteko 35 gaztetxoz osatuta-ko taldetxoa kudeatu dabe, eskolarteko guraso elkarteagaz alkarlanean. Ganera, denboraldi honetan, alkartean 52 zi-kloturista egon dira izena emonda.

Lehiaketei dagokienez, hiru lasterketa antolatu dabez: Sabin Foruriaren oroimenezkoa (23 urtez azpikoentzat), Bizkaiko Itzuliko gaztetxo mailako lasterketa eta eskolar-teko lasterketa. Danetan egon da nabarmentzeko moduko parte hartzaile kopurua.

Amets txurruka, Agur-omenaldia:

Abenduaren 9an Amets Txurruka lagunartiek antolatuta omenaldia jaso eban Amets Txurruka Ansola txirrindula-riak Kontzejupean. Hemen bideoa laburpenagaz: https//youtube.be/y8yM-PK_2fs

Lea-Artibai klasikoa ziklotursita martxa:

Aurten lehenengoz antolatu da eskualde mailako martxa, oso balorazino positiboa-gaz.Markina-Xemeingo

BTT martxa:Arretxinagako jaien barruan X. Markina-Xemein-go BTT martxa antolatu eben Arretxinagako jai batzordeak, udalak eta txirrindulari alkarteak al-karlanean, aurten be, parte hartze ederragaz.

13TROPELEKO ERRELEBOA

AMETS TXURRUKA TXOMIN JUARISTI

Bizikleta munduan noz sartu zinien?

Amets: Oso gazte hasi nintzan, umetan, anaia zaharrari jarraika.

Txomin: Ni, ostera, berandu xamar hasi nintzan lehiaketetan, kadeteetan, 16 ur-tegaz. Gaztetxotan aititaren bizikletagaz inguruetan urteera asko egiten nebazan, eta, azkenean, gustatu eta lehiatzen has-tea pentsatu neban.

Bizikletan entrenatzea oso garrantzitsua da. Inguru honek ederto ezagutuko dozuez, ezta?

T: Hasieran Ixu, Larruskain edo kostako itzulia egiten nebazan, baina gaur egun, sarri Gernika aldera joaten naz, hango la-gunekin entrenatzeko.

A: Neuk be hasieretan eskualdean egiten nebazan itzuliak. Gerora, baina, Gipuzkoa aldera joaten nintzen asko, Deba bailarako asko alkartu ginelako profesionaletan.

Bizikleta profesionala eta ohiko lanak bateratzea ezta erraza izango, ezta?

A: Denbora ondo kudeatu behar da, ikas-ketak, entrenamenduak, lasterketak, zein lagunekin planak. Gauza asko ixten dira albo batera. Asko lotzen dauan kirola da, inplikazino handikoa. Baina, bueno, ondo antolatuta dana da posible.

T: Danak parrandan eta norbera etxean! Nik orain ikasketak amaituta errazago daukat. Lehen “rodilloan” ordu asko sar-tu behar izaten nebazan.

Gauza asko zaindu behar da, ezta? (Errekuperazinoa, atsedena, janaria, etab.)

A: Bai, bai. Oso garrantzitsua da atse-dena. Baina, lantzean kapritxo txikiak be beharrezkoak dira. Behin, Tourreko podiumaren zain, gominolak jaten egon ginan Rasmusen liderra eta biok.

T: Bai, bai. Nik neuk argal egoteko ez daukat arazorik, baina batzuk sufritzen egoten dira janariagaz.

A: 11 urtez egon naz profesionaletan, eta baldintza asko dagozala ikusi dot: lesi-noak, psikologia, ingurua, luzaketak, ma-sajeak, etab. Hori bai, berezko apur bat be euki behar da, bestela… Eta, burugo-gorra izan behar da! Ekiña!

Teknologia asko aurreratu da txirrindularitzan:

A: Apurka-apurka gauzak gehitzen joan gara: potentziometroa oso garrantzitsua da gaur egun entrenatzeko.

T: Ni orain bi urte hasi nintzan potentzio-metroagaz, eta orain hori barik arraro en-trenatzen dot.

Euskal Herrian oso maila ona dago. Potentzia moduan ikusten dabe?

T: Bai, bai. Estatu mailan Euskal Herriko taldeak dira garrantzitsuenak afizionatu mailan, eta lasterketa onenak be hemen dagoz. Taldeetan kanpotar asko dago.

A: Bai. Purito Rodrigez, Freiere, Con-tador… danak ibili dira hemendik buel-taka. Mundu mailan atentzinoa deitzen deutso askori zelako nibela dagoen Eus-kal Herrian

Zuen espezialidadeak:

T: Igoera luzeetan oso ondo. Diesela naz. Sprintean oso txarra.

A: Ni neu gaztetxotan sendoa nintzan eta sprint ona neukan. Gero apurka-apurka pisua kendu eta igotzaile bihurtu nintzan.

Orain erreleboa, ezta?

A: 11 urteren ostean erreleboa, bai. Oso gustura geratu naz nire ibilibideagaz. Jende jatorra ondoan, mundua ezagutu, zaleak…

T: Azken urte hau oso ona izan danez, Mikel Landak deitu eustan Euskadi Fun-dazinora joateko, eta eurekin sinatu dot profesionaletako lehenengo kontratua.

Amets Txurruka Ansolak Txirrindularitza profesionala itxi ostean Txomin Juaristi Arrieta markina-xemeinda-rrak emongo deutso erreleboa pelotoi profesionalean. Biak batu doguz luze hitz egiteko EUP irrati eraberrituan. Hemen laburpentxoa: (Emanaldia osorik: eup-irratia.info “Istorixuen txokoa” programan).

Page 8: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201714 ZESTA ESKOLAZESTA PUNTA

BERRINDARTZEN

Zesta Puntaren argi izpitxoak bere pausuak emoten jarrai-tzen dau. UNIra hurreratu di-ren ume eta gaztetxo kopurua gorantz doa. Aspaldiko urtee-tako partaide kopuru handie-na dauka eskolak.

Eskolaren helburuetariko bat zesta punta emakumeengana hedatzea da. 2018rako ekimen handi bat presta-tzen gabilz.

Pelota profesionala be izan genduan, bai, uztailean zehar, urtero lez Kar-men Jaietan.

Zesta Eskolako partaideontzat, Aben-duaren 16a egun oso polita eta pozga-rria izan zan. Egun horretan Xistera Zirkuitoren finalak jokatu ziren, eta Euskal Herri osoko Zesta Eskoletatik etorritako 160 ume eta gaztetxogaz topaketak egin ziren. Goraipatze-koa, ekimen hau burutzeko, gurasoek egindako lana. Aupa zuek!!!

Pozgarria da orain dala urte batzuk hiltzen laga ez genduan gar txikia, apurka bada be, danon laguntzagaz, sute bihurtzen dabilela, lehengo ha-ren antzera!!!

Herri kiroletan maila edarrean aurten be. Biz-kaiko bakarkako txapeldun, proba konbinatuan (ingu-de altzatzea, gurdia eta harri jasotea).Hiru txirlo bolo lehiaketa:

Bolo txapelketa honek bere bidea egiten

jarraitzen dau.

Markina-Xemeingo herrigunean bolato-

kia egiteko proposamena be egin dabe.

Kick boxing: Gimnasio barria zabaldu dabe.

Arkaitz Galindez: Mendiko ultretan maila ederrean aritu da.

Abel Urizarbarrena: 2017. urtea ondo hasi ostean, gogorra izan da erorketa latza izan ebalako. Errekuperazino gogorra izan dau. Animo Abel!!!

Alex Unzueta: Espainiako 125 cm3-ko kategorian maila ederrean debutatu dau. Ingalaterran izanda-ko erorikotik errekuperatu ostean 2018rako prest

dago kirolari gaztea.

Patxua taberna zaldia: Denboraldi bikaina.

Getxon irabazle, bigarren Aulestin, hirugarren Is-

pasterren eta laugarren Etxebarria ta Munitibarren.

Horrezaz ganera erakustaldi mordoa egin dabez

auzo eta herrietan.

15ALBISTEAK

DH BH kirol klub barria sortu da: Mendi bizikleta jatsiera kluba sortu dabe. Akarregin lehen lasterketa antolatu eben maiatzean.

Kalamu jeitsiera: Barinagako jaietan lasterketa

barria antolatu eben. Kalamu tontorretik Barina-

garaino.

VI Lea-Artibai Rallya: Kastinparro racing-eko

lagunek maila handiko rallya antolatu eben.

Gorka Antxustegi: Espainiako estatuko asfalto

ganeko txapelketan parte hartu eta bere lehenengo

graipena lortu dau.

Kastinparroko racing: Pilotu, kopilotu ta meka-nikariak lasterketaz lasterketa ibili dira.

Idi probak: Arre-txinagan, aspaldiko

partez, idi parea ikusteko aukera izan zan. Iturretako jaie-tan, azken urteotan legez, giro ederrean.

Uxue Barinagarrementeria

Page 9: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201716 ARTIBAI FT

Barroeta futbol zelaian martxa ederrean dabilz futbol taldeko ki-deak. Emaitza ederrak lortu dabez aurten be. Baina emaitza da-nen ganetik, euren giro ona eta futbolerako gogoa dira garaipenik handienak.

Zuzendaritzak be lan ederra egin dau, gurasoen amaibako lagun-tzagaz. Urriko azokan, adibidez, karpa ederra montau zan dirua lortzeko; Barroetako tabernan be bolondresek lan ederra egiten dabe.

Guzti hau posible egiteko, ezin ahaztu, egunero lanean dabilen entrenatzaile eta laguntzaile talde handia. Gauza barriak asmatuz gazteak gustura entrenatu eta futbolean ahal danik eta gogorren eta ondoen jokatzeko.

30 partaide dabiz Artibaiko beteranoen taldean. 2017an, ganera, herrira etorritako 3-4 txiletar ibili dira eurekin.

- 2017-02-12 Usansolon: Umore-Onaren aurka

- 2017-04-09 Zumaian: bertoko zumaiarren aurka

- 2017-04-23 Barroetan: Lizarrako C.D. Izarraren aurka

- 2017-05-21 Barroetan: Haroko Deportivo Riojanoren aurka

- 2017-06-17 Urteko bidaia, aurten Lizarrara: CD Izarraren aurka jokatu ostean, lagunarteko bazkari ederra egin eta bertan geratu ginan gaua pasatzen.

- 2017-10-01 Arretxinagako VIII. txapelketa Ba-rroetan: Ondarroako Aurrera, Mutri-ku eta Artibai beteranoak.

- 2017-10-30 Barroetan: Donostiko Vasconiaren aurka

ARTIBAIKO BETERANOEN TALDEA:

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 17MENDIA

MENDI ASTEAUrriaren 26, 27, 28 eta 29an lehenengo mendi asteburua

antolatu zan, egitarau eta parte hartze zabalagaz.

Artibai Mendigoizale Taldeak egutegi oparoa eduki eban 2017an be:

10 urteera Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, eta Debako tal-deekin batera:- 3 eguneko urteera Hechoko haranera.- Urtarrilaren 1ean Urregaraira txokolatada ta guzti eta

Abenduaren 31n Akarregira urteera medailen banake-tagaz.

- Markina-Xemeingo Mendi Martxa bi ibilbidegaz.- Orientazio martxa urriko mendi asteburuaren ba-

rruan, pista jolas baten bidez perretxikoen gaiarekin, Izarbidean taldearen 10. urteurrenaren harira.

Klubak eskaintzen dabezan zerbitzuak:- Federatu txartelen tramitazioa.- Mendi txapelketen antolakuntza.- Itur Zuri Aterpetxearen kudeaketa. Eguzki plaka, argi

sistema barria eta ur bonba barriak ipini dabez.- Mendietako buzoien mantenua.- Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko udalekin

elkarlanean 7 ibilbide homologatuen mantenua. 5 pa-nel ipini dira informazioagaz.

- Materiala lagatzea. Eguaztenetan 20:00-21:00

Info+: www.alpinoartibai.org.es

ARTIBAI MENDIGOIZALE TALDEA (Alpino)

ESPELEOLOGIAInguruko espeleologia zale taldetxo bat hainbat koba

ezagutzen dabiz.

Page 10: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201718 SKATE PARKEA GUNE BARRIA

Urteetako eskae-rari erantzunez, patinete, skate

zein bizikleta be-reziekin ibiltzeko

gunea presta-tu dau udalak

Barroetako kirol gunean. Erabilera

handia dauka.

1992. urtean zabaldu ebazan ateak Atxondo Kiroldegiak. Markina-Xe-meingo kirolari bultzada handia emon deutso urte guztiotan.

ATXONDO KIROLDEGIAK 25 URTE!

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 2017 19ATXONDO KIROLDEGIA

ATXONDO KIROLDEGIKO ERABILERAK:

ATXONDO IGERI TALDEA:

IGERILEKUA LURREKO ALDEA GUZTIRAURTARRILA 3715 2836 6551

ZEZEILA 3707 2909 6616MARTIA 4588 3039 7627APIRILA 2685 1723 4408MAIATZA 4143 2428 6571BAGILA 3306 1961 5267

GARAGARRILA 2467 1088 3555IRAILA 2092 1415 3507URRIA 4274 2449 6723

ZEMENDIA 4024 2782 6811ABENDUA 2978 2318 5296

90 gaztetxok eta 25 bat nagusik osatzen dabe Atxondo Igeri Tal-dea.

Emaitzei baino gehiago talde lanari garrantzia emonez, gaz-tetxoekin giro onean ibili gara Bizkaiko eskolarteko ligan. Bai-na, egia esan, astean bi egun bai-no entrenatu ez arren, lortutako emaitzak ez dira bape txarrak izan. Guztira 8 jardunaldi izaten

dira, eta, bertan, igeriketa arloko estilo eta distantzia danak prak-tikatzen dira, adin bakotxari dis-tantziak egokituta.

Bestalde, ekaineko bigarren aste-buruan igerilekutik pasetan diren gazte guztiekin erakustaldia egi-ten dogu, urte guztiko lana era-kusteko asmoz.

Nagusiekin uda sasoia izaten dogu oparoena, itsasoan egiten diran zeharkaldietan parte har-tzen dabelako.

Page 11: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201720 ESKER ONEZ

Noz hasi zinien igerileku honetan bueltaka?

Alazne: 4 urtegaz, Igorregaz, negar artean. Or-duzkero hemen nabil eta apurka-apurka monitore eta sorosle tituluak atara dodaz. Orain 6-7 bat urte hasi nintzan beharrean, 18 urtegaz.

Igor: Berandu xamar hasi nintzan igerian. Bueno, Ondarroan, itsasoan eta errekan igeri asko egin izan da beti, eta neuk be bai. Gure aita oso igeri zalea zan eta ni 14 urtegaz hasi nintzan igerilekura joaten, institutu garaian. Greba asko egiten gendu-zanez igerilekura joateko tartea eukiten neban eta. Nahiz eta autodidakta izan, igeri ondo egiten ne-bala-eta, orduko kiroldegiko monitoreak animatu ninduan tituluak ataratzera, eta geroztik igeriketa munduan sartuta egon naz. 1995ean sartu nintzan kiroldegi honetako lan taldean.

Kiroldegia zabaldu zanetik gorakada nabarme-na euki dau igeriketak, ezta?

I: Igeriketak fama ona irabazi dau. Medikuek igeri-lekura bialtzen dabe jendea.

A: Danerako erremedio legez saltzen dabe. Artiku-lazinoak, erreabilitazinoak… Egia esan oso ona da gorputzarentzat.

I: Kulturalki be fama irabazi dau. Triatloiek eta itsas zeharkaldiek be indarra hartu dabe. Ganera,

inguruko eskola danak etortzen diranez, inguruko ume danek probatzen dabe kirol hau. Danak eragin dau gorakadan.

Igerileku honek ospe ona dauka:

I: Elektrolisi izeneko sistema erabiltzen dabenez kloro gitxi dauka, eta uraren kalidadea oso ona da.

A: Uraren garbitasuna be aipatzekoa da.

I: Eta irisgarritasuna ona da, lekua ederra da eta monitoreok be geure partea eukiko dogu, ezta?

Igor, zuk ia kiroldegiko prozesu dana ezagutu dozu:

I: Urteak pasatu dira, bai. Ni sartu nintzanean da-goeneko pribatizauta egoan. Hiru enpresa desbar-din pasatu dira. Publikoak gitxi iraun eban. Hori da danon erronka: publikifatzea.

2 eta 70 urte bitarteko 367 lagun dabiz ikastaroe-tan, eta inguruetako eskoletako ume danak. Kopu-ru handia da. Hau zerbitzu publikoa da.

Atxondo igeri taldeko kide zarie biok:

I: Bai, taldea 2003an sortu zan, umeen fitxak geuk kudeatzeko eta lanak errazteko. Federazinoak an-tolatutako eskolarteko ligan parte hartzen dogu, 8 jardunalditan, eta baita Ondarroan antolatzen dan sari berezian be.

Orain dala 25 urte, 1992an zabaldu ebazan ateak Atxondo kiroldegiak. Bertako igerilekua herritar askok ezagutu dogu. Igor Rodriguez eta Alazne Urrutia monitore eta igerilariek ezin hobeto ezagutzen dabe igeri-lekua. Elkarrizketa egin deutsegu:

21IGOR RODRIGUEZ ALAZNE URRUTIA

A: Horrez ganera, ekainean erakustaldia egiten dogu geure igerilekuan, eta ikusleek kiroldegia bete egiten dabe.

I: 8-14 bitarteko 90 bat gaztetxo daukaguz taldean, eta hortik gorako 30 bat lagun gabiz master mo-duan.

A: Neska asko dogu taldean. Adin tarte batzuetan %90 neskak dira.

I: Eta nagusietan be asko: Saioa, Alazne…

A: Igeriketan ez dago alde handirik sexuen artean. Alkarregaz lehiatzen dogu, alkarregaz entrenatu…

Udako zeharkaldietan parte hartzen dozue masterrok, ezta?

I: Bai. Distantzia desbardinetako lasterketak antola-tzen dira. Inguruotan badagoz batzuk: Ondarroan, Lekietion, Deban, Getaria-Zarautz…

A: Lasterketetan hasierak ez dira errazak izaten. Taldetxoka urtetzen gara portutik, bakotxaren den-bora ahalmenaren arabera.

Inguruotatik taldetxoa joaten zarie, ezta?

I: Hasieran bakarrik joaten nintzen, eta apurka tal-dea handitzen goaz. Bazkaria egin, lagun giroan egon… Getaria-Zarautzerako 25 lagun elkartzea da gure errekorra!!!

Oporretan be aprobetxatzen dozue zeharkaldiren bat egiteko:

A: Tokatu ezkero egiten doguz bai. Vinarosen, Al-merian… Eta suertatu izan da joan eta irabaztea be! Igorrek irabazi ditu pare bat Mediterraneoan.

I: 2018rako plan eder bat daukagu. Marea Urdiña izeneko ekimen berezi bat antolatu dabe autismoaren gizarteratzearen alde. 63 igerilarik emon dogu izena Gipuzkoako kostaldea erreleboka zeharkatzeko.

A: Gure igerilekuan be ahalegintzen gara beharri-zan bereziak integratzen.

I: Kasu muskularrak, bistakoak, garunekoak, da-nerik daukagu. Askotan eurekin sartu behar gara uretara.

Page 12: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

Markina-Xemeingo KIROL URTEKARIA 201722 2018rako AURREIKUSITAKO EKINTZAK

Urtarrilak 12 Barinagako Pala txapelketako finala Urtarrilak 13 II. Kalamu jatsiera Urtarrilak 27 Esku pelota profesionaleko

partiduak Martiak 3-4 Emakume Master Cup Txapelketa Martiak 18 Kross mistoa Apirilak 15 Mendi martxa Apirilak 27 Sabin Foruria memoriala

(23 urtez azpiko txirrindulariak) Apirilak 28 Lea-Artibai VI. Rallya Bagilak 2 Binke Trail Bagilak 9, 10, 11 eskola kiroleko ikasturte amaie-

rako erakustaldiak eta lehiaketak

Bagilak 11 goiza, herriko esku pelota txapelketako finalak

Garagarrilak 7 arratsaldean, txirrindularitzako Junior mailako Bizkaiko Birako bigarren etapa

Garagarrilak 8 arratsaldean, Atletismo Eguna

Garagarrilak 16 arratsaldean, Karmen eguneko zesta partidua

Irailak 30 BTT martxa Urriak 27, 28, 29 Mendi Asteburua Abenduak 31 San Silbestre lasterketak

Ekintza honeez ganera, ezin ahaztu kiroldegian, frontoietan, bidegorrietan eta Barroeta futbol ze-laian egoten dan martxa ikaragarria.

Page 13: Markina-Xemeingo URTEKARIA 2017.pdfGIMNASIA ERRITMIKOA 47 ume eta gazte ibili dira, danak nes-kak. Benjamin kategoriko hiru talde eta umeen kategoriko bi talde txapelketetan lehiatu

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

KIROL TALDEAK