Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 268. zk. Bigarren aroa Urtarrilak 1 2016 4 Argazkiak: Caser Anakak Eguberrietan egindako jarduerak. 5-6-7 Argazkiak: Eguberrietako argazki-erreportajea. 8 Kirolak: Real Unionek mendeurrenean egindako jarduerak. 10 Erreportajea: Bueltan da DOAren azoka solidarioa. 11. Haurren lanak Elatzeta LH1 12 Gazteen lanak Toki Alai. 13 Gaztea Gabonetako jarduerak Martindozenean 14 Gazte infor 15 Agenda Kirolak Goi mailako eskubaloia hartuko du Artalekuk 9. orrialdea Elkarrizketa Iñaki Goikoetxea Burubero saioko zakuaren irabazlea. 3. orrialdea URTE BERRI ON!

Transcript of Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait...

Page 1: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero268. zk.Bigarren aroa

Urtarrilak 12016

4 Argazkiak: Caser Anakak Eguberrietan egindako jarduerak.5-6-7 Argazkiak: Eguberrietako argazki-erreportajea.8 Kirolak: Real Unionek mendeurrenean egindako jarduerak.10 Erreportajea: Bueltan da DOAren azoka solidarioa.11. Haurren lanak Elatzeta LH112 Gazteen lanak Toki Alai. 13 Gaztea Gabonetako jarduerak Martindozenean14 Gazte infor 15 Agenda

KirolakGoi mailako eskubaloiahartuko du Artalekuk9. orrialdea

ElkarrizketaIñaki Goikoetxea Burubero saioko zakuaren irabazlea.

3. orrialdea

URTE BERRI ON!

Page 2: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

I runero

Goiko argazkian Salvador Etxeandia kaleaagertzen da, 1983. urtean. Izena 1964koazaroaren 24ko Osoko Bilkuran jarri zio-ten.

Salvador Etxeandia Gal Irunen jaio zen,1867ko azaroaren 8an, San Martzial karri-kako 9. zenbakian. San Luis eskolan ikasiondoren, Madrilen Perito Merkantil titu-lua lortu zuen 1886an. Bere formazioaosatzeko, Suitzan bi urte eman zituen, etabeste bat Alemanian.

Enpresari eta negozio gizon abila zen, etanegozioak ongi eramaten eta antolatzendakien norbaiti dagokion inperioa eraiki

zuen. Hala ere, gizon eskuzabala eta soli-darioa izan zen.

1924an Irungo herriari lurrak eta diruaeman zizkion, futbol zelai bat eraikitzeko,gaur egungo Stadium Gal, hain zuzen ere.Irungo Udalak “Seme kuttun” izendatzeaerabaki zuen.

Etxeandia jauna Madrilen hil zen, 1949komartxoaren 14an. Bere heriotzak askohunkitu zituen irundarrak.

Iturria: José Monje.

Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Salvador Etxeandia kalea

Argazki lehiaketaIUA: 50489

Junkal Ruiz de ApodakaZabaltza enparantzan The Big Band Theory entzuten.

Urtean zehar argazki lehiaketan parte hartu dutenen arteanafaria zozkatu dugu. Gaia bakarra izan da: Irun. Irungo jendea,lekuak, natura, etab.

Saria: Meaka auzoko Amona Kattalinen afari bat, bi lagunent-zat.

IRABAZLEA

Page 3: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

3

“Sariak ez dit bizitza aldatuko, baina egonkorta-sun bat edukitzeko lagungarria izango da”

Zergatik erabaki zenuen Buruberon parte hartzea?ETBn, programa batean parte hartu duzunean, zure da-tuak gordetzen dituzte. Udaran deitu ninduten, eta ha-sieran ezezkoa eman nuen, Estatu Batuetan nengoelako.Bueltatu nintzenean, behin saioa ikusita, deitzea erabakinuen. Iruditu zitzaidan polita zela. Euskal kultura, geogra-fia eta horrelako gaiak asko gustatzen zaizkit. Nire ideiazen ondo pasatzea, eta eguneroko gastuak ordaintzekolaguntzatxo bat irabazten saiatzea. 300-500 eurorekinkonformatzen nintzen.

Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoakizan ziren lehenengoak?Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatubaino lehen aurrekoa ikusteko aukera izaten duzu. Horgiroan sartzen hasten zara, ez baita berdina telebistanedo interneten ikustea, eta platoan bertan egotea. Ni osourduri egon nintzen lehen fasean, lehiakide bat kanpoangelditzen delako. Hori gaindituta, lasaiago egon nintzen.Lehen programan finaleraino iritsi nintzen, eta 300 euroeraman nituen. Beraz, horrekin helburua betea nuen.

Hirugarrenean finalera iritsi zinen berriro, eta mundukozazpi mirarien gaia egokitu zitzaizun. Zer pentsatu ze-nuen?Finala grabatu behar denean, saioa gelditzen da, minutubatez edo. Nik banekien gaia menderatzea zaila izangozela. Gainera, han urduri zaude, minutu bat daukazu pa-nela osatzeko. Azpimarratzekoa da etxean, goiko kame-rarekin, erraz ikusten dela, baina platoko ikuspuntua, osoezberdina dela. Finala monumentuei buruzkoa zela ikusinuenean, behintzat gaia ezagutzen nuela pentsatu nuen.Hala ere, oso zaila da bost segundotan erantzun bat edobestea aukeratzea. Nik pentsatzen nuen baten bateanhuts egingo nuela.

Nola gogoratzen duzu erantzun guztiak zuzenak zirelajakin zenuen momentua?Gogoan dut Kike Amonarriz etorri zela, besarkada emanzidala, mikroa erori zitzaiola, musika eta buila. Gero bestelehiakideak eta programako langileak etorri ziren. Ni aulkibatean eseri nintzen, mutu. Hurrengo egunean esan zi-daten bazirudiela erori egingo nintzela. Niretzat sekulakooparia izan zen. Gazteak gara, lan prekarietatea bizi dugu,ez dakigu hurrengo urtean zer gertatuko zaigun. Eta bat-batean horrelako koltxoi bat edukitzea, gauza handia da.Orain sinisten dut, baina bizpahiru aste behar izan ditutasimilatzeko.

Ingurukoei esan zenien zakua irabazi zenuela, edo isil-

pean gorde behar izan zenuen?Ezin duzu sare sozialetan jarri, bainagertukoei esateagatik ez da ezer pa-satzen. Ezer ez esatea polita izan dai-tekeen arren, nik banekien ezinezkoaizango zela. Grabaketa egin eta hiruzpalau egunetara, ez-kontza bat nuen lagunekin. Hortaz, koadrilakoei, seni-deei, pisukideei eta lankideei kontatu nien. Batzuk ezzuten gogoratzen ezta telebistara joan behar nintzenikere. Gero, programa eman zuten egunean, etxean el-kartu ginen inguruko batzuk, elkarrekin ikusteko. Inter-neten bideoa azkar jarri zuten, eta sare sozialetan erebizkor zabaldu zen.

Programan esan zenuen zakua irabaziz gero Perura joannahi zenuela. Beteko duzu?Bai, urtero saiatzen naiz bidaiatzen. Nire kotxea zaharrada, nire arropa ez da oso txukuna, nire bizitza oso nor-mala da, baina beti ahalegintzen naiz bidaiak egiten.Duela lauzpabost urte hasi nintzen pentsatzen HegoAmerikara joan behar nuela. Nire inguruko jendea hanegon da, eta oso gustura ibili da. Hurrengo urte eta er-dian bi-hiru hilabeteko bidaia egin nahi nuke Argentina,Chile, Peru, eta Bolivia inguruan. Bidaiaz gainera, orde-nagailu eramangarri berri bat, moto bat edo horrelakokapritxo bat erosiko dut. Gainerakoa, koltxoi moduan pri-meran etorriko zait. Bizitza ez zait aldatuko, baina behint-zat egonkortasun bat izateko lagungarria izango da.

Ba al duzu beste proiekturik, dirua horietan inbertitzeko?

Kazetaria naiz, eta han eta hemen ibili naiz lanean. Gus-tatuko litzaidake material guzti hori nonbait pilatzea. Nireproiektuen inguruko web gune bat egin nahi nuke, edohorrelako zerbait. Duela bost urte Dancing in the BasqueCountry bideoa egin nuen, eta garai hartan pentsatu ge-nuen horren inguruko web gune bat sortzea. Baina diruaeta denbora behar dira. Hori berreskuratzea ideia politaizan daiteke. Bestalde, Gipuzkoako herriak lotuko dituenbeste bideo bat ere egin nahi nuke. Nik uste diru honekbalioko duela buruan ditudan proiektuei nolabaiteko ba-besa edo bultzada emateko.

Jendea animatuko zenuke Buruberoren moduko eman-kizunetan parte hartzera?Bai, noski. Ez da programa zaila, euskal kulturan mugitzenbazara, edo egunkariak irakurtzen baldin badituzu, be-hintzat. Gainera irudiak eta bideoak daude, nahiko dina-mikoa da. Ez da Pasapalabra bat, edo Mihiluze zena, hitzzehatzak eskatzen zituena. Jendeak programa telebistanikusten duenean gustuko baldin badu, behintzat saia-tzera animatuko nuke.

Uste duzu euskal kultura zabaltzeko modu egokia direla?Bai, Kike Amonarrizek egiten dituen programak oso ba-liagarriak dira. Horrelako gehiago behar genituzke. Eus-kararen fededunak edo praktikanteak ez dira konbentzitubehar. Horiek euskara maite dute, eta erabiltzen dutejada. Baina horrelako programa politak, hurbilak eta di-namikoak eskainita, gainerako jendea euskal munduraerakar daiteke.

Olaizola Immobiliaria agentzia

Euskal Telebistaren deia jaso zuen Iñaki Goikoetxea kazetari irundarrak uda-

ran. Lehenago telebistako lehiaketetan ibilia zen, eta denboraldi berriko eman-

kizun batean parte hartzera gonbidatu zuten. “Horrelako programa batera

joaten zarenean, gertatu daitekeen okerrena da ezer ez irabaztea eta lotsa pixka

bat pasatzea”, pentsatu zuen orduan Goikoetxeak. Ideia horrekin parte hartu

zuen Kike Amonarrizek ETB1en zuzentzen duen Burubero emankizunean.

Baina patrikak ondo beteta bueltatu zen etxera. 25.500 euroko zakua irabazi

zuen, bere hirugarren saioan.

“Sariak balioko du buruan ditudan proiektueibultzada emateko”

“Bizpahiru aste behar izan ditut asimilatzeko”

IÑAKI GOIKOETXEA, Burubero emankizuneko zakuaren irabazlea.

Page 4: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

4

Egun bereziak dira Eguberrietakoak CaserAnakan. Horregatik, urtero bezala, jardueraasko antolatu dira. Dena den, egoitzakokide batzuek senideekin igaro dituzte zen-bait egun, edo Eguberri guztiak. Hauek diraegin diren jarduerak eta egingo direnak:Abenduak 16: Irungo Kontserbatoriokomusikarien kontzertua.Abenduak 18:Pasionistas-eko umeen antzerkia.Abenduak 21:Santo Tomas.Abenduak 22: Eguberrietako loteriarenemankizuna.Abenduak 23: Jaiotza biziduna.Abenduak 24: Olentzeroren bisita.Abenduak 25: Bazkari berezia Eguberriegunean.Abenduak 28: Nagusilanen emanaldia.Abenduak 31: Afari berezia.Urtarrilak 1: Bazkari berezia.Urtarrilak 4: Angel Pazosen eta Jose LuisAzcueren kontzertua.Urtarrilak 5: Erregeen bisita.Urtarrilak 6: Bazkari berezia.

Eguberri bereziak Caser AnakanUrtero bezala, jarduera asko antolatu dira Eguberrietan

Page 5: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

5

GABONETAKO ARGAZKIAK

Amona Kattalinera hurbildu ziren Olentzero eta Mari Domingi, hi-laren 23an. Aukera ezin hobea izan zuten Meakako umeek, haiengutunak eramateko. Han musika egon zen, taloak prestatu zituz-ten eta beste produktu batzuk izan ziren salgai.

Bigarren aldiz, patinatze pista ekologikoa jarri dute Irunen.

Ama Xantalen ermitatik hurbil Jaiotza jarri dute.

Santo Tomas egunean, taloak eta txistorra jateaz gainera, base-rrietako animaliak ikusteko aukera egon zen.

Eguberrietako argien piztea Erain ikastetxeko seigarren mailakoikasleek egin zuten.

Page 6: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

6

Santo Tomas egunaAbenduaren 21ean, Santo Tomas eguna ospatu zenUrdanibia plazan. Eguraldi bikaina egin zuen, etaastelehena izan arren, giro paregabea egon zen.

Page 7: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

7

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXEETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein

muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

DAVID: 655 70 98 93

Olentzero IrunenAbenduaren 24an, Olentzero Alberto Anguera plazara heldu zen,eta Irungo kaleak zeharkatu zituen, San Juan Etxeandiaraino. Han,

haurrek gutunak eman zizkioten.

Page 8: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

Urte berezia izan da 2015a klubarentzat.Denen ahotan egon da, berriro, RealUnion.Oso hunkigarria izan da. Elkarte, era-kunde eta norbanako askoren zorion-gu-tunak jaso ditugu, eta oparitxo batzuk erebai. Benetan pozgarria izan da ikusteazenbat jendek maite duen Real Union.

Zein balorazio egingo zenuke mendeu-rrenaren inguruan antolatu dituzuenekitaldi eta jarduerei buruz?Ni oso pozik nago egin dugunarekin. Egiaesan, gure eskura genituen baliabideekin,ez dakit zer gehiago egin zitekeen. Men-deurrenarekin lotutako 20 jarduera bainogehiago izan ditugu, urte erdiko epean,gutxi gorabehera.

Zein hitzordu azpimarratuko zenuke?Aurkezpenarekin hasi ginen. Oso ekitaldipolita izan zen: klubaren historia laburt-zen duen dokumentala ikusi genuen, etaereserkia eta arropa ofiziala aurkeztu ge-nituen. Nabarmentzekoa da, udalakIrungo Urrezko Domina eman zigula.Gero, futbolari dagokionez, kategoriaguztietako lehiaketak antolatu ditugu,baita beteranoen artekoa ere. Lehen tal-

deak, Realaren aurka jokatu zuen uztai-lan. Udaran bi egunez puzgarriak eta atrak-zioak jarri genituen Stadium Galen, eta800 haur baino gehiago hurbildu ziren.Gero, hiriko beste ekimen askotan egongara presente: Bidasoa Itzulian, JuanmaGarate martxa zikloturistan, Sagardo Egu-nean, Euskal Jiran, Txingudi Korrikanetab.

Irungo beste elkarteen laguntzari eskerizan zarete ekimen guzti horietan.Bai, eta eskertzekoa da. Harrigarria izanda Irungo beste elkarteen partetik izandugun harrera. Batzuek, guk eskatu gabedeitu izan digute, proposamenak egitekoeta gauzak antolatzeko. Euskal Jirarena,adibidez, bitxia izan zen. Asier Martiarenaantolatzaileak deitu gintuen, gurdia aterabehar genuela esateko. Udara zen, jendeasko oporretan zegoen, alebinen txapel-keta bat egiten ari ginen, eta zail ikusi ge-nuen. Baina asko lagundu ziguten, etaegun batetik bestera gurdia prestatu ge-nuen. Orokorrean, harremanak sendotuditugu elkarte askorekin.

Kluba bere inguruan berriro sozializa-

tzea zen mendeurrenaren helburuetakobat. Bete duzuela uste duzu?Baietz esango nuke. Herri giroko jardue-rak izan dira gehienak, eta jende askokparte hartu du. Sagardo Egunean adibi-dez, 10.000 zapi banatu zituzten, RealUnionen mendeurrenaren logotipoare-kin. Gero, jarduera batzuekin gertatu dajendeak ez duela haien berri izan, edo ezduela jakin Real Unionek antolatzen zi-tuenik. Zentzu horretan, beharbada, ko-munikazioan huts egin dugu.

300.000 euroko gehieneko aurrekontuaaurkeztu zenuten joan den urtearen ha-sieran, mendeurrenarekin lotutako jar-dueretarako. Beteko duzue?300.000 euroko aurrekontua aipatu ge-nuen, baina Real Madril edo Bartzelonaekarriko genituela pentsatuta. Nik ustekopuru horren erdian geldituko dela az-kenean aurrekontua. Hori bai, hasieranesandakoa beteko dugu. Gastuak eta sa-rrerak pareko egongo dira.

Horixe da jende askorentzat falta izandena: goi mailako talde baten kontrakopartida.Bai, nik ere badakit hori. Harremanakizan ditugu, behin eta berriro saiatu gara,baina oso zaila da maila horretako taldebat ekartzea, agenda kontuagatik. Denaden, nik ez dut amore emango. Garaizgaude oraindik, martxora arte-edo men-deurrenari lotutako jarduerekin jarrai-tuko baitugu. Nire ustez amaiera handibat eman behar diogu, partida batekineta herri bazkari batekin, edo Ficobanegin genuenaren antzeko ekitaldi bate-kin. Partidarako lantzen ari garen besteaukera bat da Gipuzkoako selekzioarenkontra aritzea. Lehen Mailan dabiltzan jo-kalariak egongo balira, polita izango litza-teke.

k i r o l a k8

“Mendeurrenarekin lotutako20 jarduera baino gehiago

izan ditugu”

Mendeurrenaren urtea izan da 2015a Real Union elkarte-arentzat. Otsailaren amaieran hasi ziren ospakizunak, Fi-cobako auditoriumean egindako ekitaldian. Hortik aurrera,arlo eta formatu ezberdinetako zenbait jarduera antolatuditu Real Unionek, eta presente egon da beste askotan, hi-riko elkarteen babesari esker. Ricardo García presidenteakazaldu du 2016ko martxora arte luzatuko dutela mendeu-rrena. Baina momentuz, balorazio baikorra egin du.

“Harrigarria izan da Irungo beste elkarteen partetik izan dugun harrera”RICARDO GARCÍA, Real Unioneko presidentea

Zein da klubaren egoera ekonomi-koa?Standby egoeran gaudela esangonuke. Konkurtsoaren mugan egonginen, baina bideragarritasun planbat finkatzea eta aurrera egitea era-baki genuen. Azken hiru urteotan100.000-200.000 euro arteko iraba-ziak izan ditugu urtero, zorra kitatzenjoateko. Hori bai, askotan diruzaintzaarazoak izaten ditugu, ez zaigulakodirua garaiz ailegatzen. Horregatikizan ditugu atzerapenak ordainkete-tan. Hala ere, nik uste dut klubakhartu duen bidea egokia dela. Irabaz-ten duguna baino gutxiago gastatzeada gakoa.

Urte zailak pasa dituzue.Azken urteak gogorrak izan dira. 2.mailatik 2. Bra jaitsi ginen, babesleaketa bazkideak galdu genituen, eta gai-nera krisi ekonomiko gogorreko ga-raia zen. Nik asko daukat eskertzekoXabier Otermin, Iñaki Goikoetxea,Juan Dominguez edo Eneko Romobezalako jokalariei. Urterik okerrene-tan, taldea bizirik mantendu dute. La-guntza handia eman diote klubari.Gure aldetik, onartzen dut gauza bat-zuk ez nituzkeela berriro egingo.Baina denok izaten ditugu akatsak.Aurrera egin beharra dago. Presarikgabe joan behar dugu, eta saria iri-tsiko da.

Kirol arloan, emaitza onak ari zaretelortzen.Harrobiko lanean ondo ari gara la-nean. Lehen taldeari dagokionez ere,planteamendu aldaketa bat egin ge-nuen joan den urtean. Jokalari gipuz-koarrak edo ingurukoak bilatugenituen, idiosinkrasia bat, RealUnion profil bat sortzeko helburuare-kin. Horretarako, Aitor Zulaika entre-natzaile egokia dela uste dut.

“Beharbada, komunikazioanhuts egin dugu”

“Irabazten duguna baino gut-xiago gastatzea da gakoa”

Page 9: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

k i r o l a k 9

Txapelketaren XLI. edizioa izango da, etaurtarrilaren 8an, 9an eta 10ean jokatukodira norgehiagokak. Brasil, Suedia, Poloniaeta Espainia izango dira parte hartzaileak.Azken hiruak Europako Txapelketan arikodira Irungo hitzorduaren ondoren. Polo-nian izango da, hain zuzen ere. Pentsatze-koa da, beraz, sasoian helduko direla.Edonola ere, maila handiko selekzioakdira laurak. Denen artean 8 domina lortudituzte Joko Olinpikoetan, 18 MundukoTxapelketetan, eta 22 txapelketa konti-nentaletan. Palmares onena Suediarenada. Lau aldiz izan da munduko txapeldun,eta beste lautan Europako txapeldun. Do-

mina horietako azkena, ordea, 2002. ur-tean jantzi zuen. Azken urteotan mailaonena eman duen selekzioa Espainiakoaizan da. Munduko txapelketa irabazi zuen2013an, eta hirugarren izan zen Europa-koan, 2014an.

Ikusleentzat, eskaintza ezberdinak egin di-tuzte. Hiru jardunaldietako partida guztiakikusteko bonoak 40 euro balio du. Aldezaurretik eros daiteke, C.D.Bidasoa elkar-teak Artaleku kiroldegian duen egoitzan,edo web gunean eskaini duen aplikazioan:(www.cdbidasoa.eus/xv-memor ia l -d o m i n g o - b a r c e n a s - 2 0 1 5 ). Leihati-lan ere salduko dituzte bonoak, baina 50

euroren truke. Neurketa bakar bat ikus-teak 20 euro balioko du.

Espainiako selekzioak jokatuko dituenpartidak Televisión Españolak emangoditu, Teledeporte kanalaren bidez. Sue-diak, Poloniak eta Brasilek ere telebistaeskubideak izango dituzte. Gainera, pa-kete turistikoak antolatu ditu C. D. Bida-soak, Equinoccio Bidaiak enpresarekinbatera. Aitana hotelean logela, Kale Nagu-siko Orrua jatetxean menua eta eskubaloipartidak ikusteko sarrerak eskaintzen di-tuzte. Prezio ezberdinetan, paketea eros-ten dunen lagunen eta Irunen pasa nahidituzten gauen kopuruaren arabera.

Julen Aginagalderen itzuleraMunduko jokalari onenetakoak ariko diraArtaleku kiroldegian. Hala ere, batek piz-tuko du arreta gehien, zale irundarren ar-tean, batez ere. Julen AginagaldekArtaleku kiroldegian jokatuko du berriro,kasu honetan, Espainiako selekzioarekin.33 urteko irundarra Poloniako Kielce tal-deko jokalaria da, eta selekzioarekin er-dietsi ditu lorpenik handienak. Mundukojokalari onenen zerrendako podiumeanizan da, eta piboteen artean onena delaaitortzen dute adituek. Bidasoaren harro-bian hazitako jokalaria da. 1999an egin

zuen debuta lehen taldearekin, eta2006ra arte aritu zen Artalekun. 24 urtezituela utzi zuen Bidasoa, kirol ibilbidearrakastatsuari hasiera emateko. LeongoAdemarren, Ciudad Realen, Atlético Ma-drilen eta Kielcen aritu da ondoren.2007an Artalekun jokatu zuen Aginagal-dek, Ademarrekin. Baina urte hartan, Bi-dasoak maila galdu zuen. Orduz geroztik,behin bakarrik jokatu du pibote irunda-rrak Artalekun. 2012an izan zen, klubaren50. urteurrenaren harira beteranoen etalehen taldeko jokalarien artean antolatu-tako festa giroko lagunartekoan.

Abenduaren 11n plazaratu zuten Espai-niako selekzioaren deialdia. “Zoriontsu,berriro Artalekun jokatzeko aukeragatik”,argitaratu zuen Julen Aginagaldek sare so-zialetan, zerrendan zegoela egiaztatu on-doren. Hilabete lehenago jakin zuenDomingo Bárcenas Memoriala Irunenizango zela. Francisco Blázquez EspainiakoEskubaloi Federazioko presidenteak Agi-nagalderen erreakzioa azpimarratu du: “Ianegar malkoak isuri zituen, emozioagatik”.Lanbideak ez dio herrira bisitan etortzekoaukera handirik ematen. Oraingoan, be-rriz, eskubaloiak berak ekarrita izango daIrunen.

Mundu mailan, lagunarteko eskubaloi hitzordu nagusie-tako bat da Domingo Bárcenas Memoriala. Normalean,nazioarteko txapelketetarako prestaketa izaten da partehartzen duten selekzioentzat. Aurten, Irungo Artaleku ki-roldegian egingo dute, Irungo Udalak, Gipuzkoako ForuAldundiak eta Espainiako eta Euskadiko eskubaloi fede-razioek adostutako lankidetza hitzarmenari esker. C. D. .Bidasoak ere parte hartuko du antolaketan. “Hiriak kirolhitzordu handiak hartu izan ditu azken urteotan, eta era-kutsi du baldintza egokiak eskaini ditzakeela”, azpimarratudu Jose Antonio Santano Irungo alkateak.

Goi mailako eskubaloia hartuko du Artalekuk

“Hiriak erakutsi du kirol hitzordu handiak antolatzeko

baldintza egokiak eskaini ditzakeela”

José Antonio Santano, Irungo alkatea

“Ia negar malkoak isuri zituenJulen Aginagaldek, emozioagatik”

Francisco Blázquez, EspainiakoEskubaloi Federazioko presidentea

DOMINGO BÁRCENAS ME-MORIALAREN ORDUTEGIA:

Urtarrilaren 8a:18:45 Polonia-Brasil20:24 Espainia-Suedia

Urtarrilaren 9a:16:00 Suedia-Polonia18:00 Espainia-Brasil

Urtarrilaren 10a:11:00 Brasil-Suedia13:00 Espainia-Polonia

(Irungo Artaleku kiroldegian)

Domingo Bárcenas Memoriala egingo dute Irungo kiroldegian

Page 10: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

Abenduaren hasieran ekin zioten DOAko ki-deek irundarrek emandako objektuak har-tzeari. Denak bildu, sailkatu eta txukun jarridituzte, saldu ahal izateko. “Jendea oso ondoportatu da. Gauza asko ekarri ditu. Azken fi-nean, denok ditugu etxean erabiltzen ez di-tugun objektuak”, baieztatu du Maria JesúsGascue langile boluntarioak. Bi lokal dituzte-nez, denda ezberdinak eta berezituak jarri di-tuzte aurten. Cervantes galeria zenarenlokalean, jostailuen azoka prestatu dute. An-tzinako jostailu-denda dotorea dirudi. Ma-rina ehunen denda ohian, aldiz, gainontzekoobjektu guztiak kokatu dituzte. Denetarikdago: etxeko tresnak, ontziak, erlojuak, al-tzariak, liburuak, ikus-entzunezko materialaetab. “Ekartzen digutenarekin lan egitendugu. Jendearen ekarpenagatik izango ez ba-litz, azoka ez litzateke posible izango”, azpi-marratu du Mar Sola boluntarioak.

Santo Tomas egunean goizeko hamarretanzabaldu dituzte dendak. Ordurako, ilarakzeuden ateetan. Komunikabideetan azokairagartzeko egin duten “ahaleginaren ondo-rioa” izan daitekeela aipatu du Solak. Bereustez, azokaren prezioak ere izan daitezkejendea erakartzeko arrazoi: “Gauza interes-garriak topatu daitezke, oso merke”. Jendeakemandako objektuei prezioa jartzea ez dalan samurra izaten. Kostatzen zaie ados jar-tzea. “Oso irizpide edo ikuspuntu ezberdinakditugu”, onartu du Maria Jesus Gascuek.Denden beste ezaugarri erakargarria kokale-kua da. Bikaina dela aitortu du Mar Solak:“Txiki samarrak dira lokalak, baina kokalekuaoso aproposa”. Higiezinen enpresei eta loka-len jabeei eskerrak eman nahi izan dizkie,azokarako utzi izanagatik.

Hamabost lagun inguruko lan taldea osatudute, urtarrilaren 5era arte lan egiteko. Ge-hienak Toki Alai ikastetxeko irakasleak, edoikasleen gurasoak. Harreman estua baituDOAk Toki Alairekin. Mar Sola irakasle ohiada, eta ikastetxearen inplikazioa azaldu du:“Ikastetxe osoaren parte hartzea sustatzensaiatzen gara. Sentsibilizazio lana egitendugu, eta ikasleek azoka prestatzen etaapaintzen laguntzen dute”. Astelehenetik la-runbatera irekiko dute azoka, 10:00etatik13:00era, eta 17:00etatik 20:00etara. Den-

dak zabalik egon arren, objektuak jasotzenjarraituko dute.

Bolivian heziketa berezia sustatzea du helburuAzoka solidarioaren helburua dirua biltzeada, DOAren proiekturen bat babesteko. Aur-ten, Boliviako Amazonian hezkuntza premiabereziak dituzten haurrak eskolan integra-tzea da helburua. “Eskola arruntetan inte-gratzen saiatzen ari gara. Momentu honetan,haien egoera nahiko latza da. Gehienak etxean izaten dituzte, atera gabe. Beste ba-tzuetan haurtzaindegietan, baina ghettoakizango balira bezala”, azaldu du Mar Solak.Eskolak integraziora bultzatzeko, beka sis-tema bat sortu nahi du DOAk: “Dependent-zia mailaren arabera banatuko genuke dirua,eskolek laguntzaileak kontrata ditzaten, etaintegraziorako lanean murgildu daitezen”.Proiektu hori posible egiteko, ahalik eta dirugehien biltzen saiatuko dira azokan. Denaden, Solak onartu du ez dutela kopuru finko-rik markatu: “Urteren batean 24.000 euroere lortu izan ditugu. Baina oso zaila da ko-puru horretara iristea. Azoka egin genuenazken aldian, 12.000 euro bildu genituen”.

Hamalau urteko ibilbidea du DOAk, eta bi lan

ildo izan ditu orain arte: osasuna eta hez-kuntza. 18.000 gaixo baino gehiago artatuizan dituzte DOAko boluntarioek, Bolivianeta Guatemalan. Herrialde horietan, hez-kuntzarekin lotuta, beste zenbait proiektuaurrera eraman dituzte: bi liburutegi eta lu-doteka bat sortu dituzte Guatemalan, meka-nika ikasketak eskaini dituzte Guatemalakoeta Boliviako zentroetan, eta heziketa bere-ziko eskolak sortu dituzte. Irungo Gabone-tako azoka solidarioak ekarpen handia eginizan die proiektu guzti horiei.

10

Joan den urtean, DOA Denok Osasunaren Aldegobernuz kanpoko erakundeak ezin izan zuen ur-tean behin egin ohi duen azoka solidarioa antolatu.Ez zuten doako lokal egokirik topatu. Aurten, be-rriz, ekimena berreskuratuko dute DOAko kideek.Bat ez, bi lokal lortu dituzte Irungo erdigunean. Iaelkarren ondoan daude, Foru kalean. Abenduaren21ean ireki zituzten dendak, eta urtarrilaren 5eraarte egongo dira zabalik. Bildutako dirua DOAkBolivian dituen proiektuetara bideratuko dute.

“Jendearen ekarpenagatikizango ez balitz, azoka ez litzateke posible izango”

Mar Sola

Bueltan da DOAren azoka solidarioaForu kaleko bi lokal hartu ditu gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetan

Page 11: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

11h a u r r e n l e i h o a

Elatzeta LH1

Page 12: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

gaztea12

Nahia Perez de San Roman, Toki Alai DBH4

Hondarribiko Amuteko Juan Jose Arburu Du-gavier 10 urteko haurrari jasoa.

(El Bidasoa, 1959-XII-12)

GabonetanKantatzeko

Ator ator mutilla itxera

gaztaña zimela jatera

Gabon Gabon

Jainkuak diela

Barku bat pintatu

itsasora fan ta

ondatu,

mutilla´itxi onetakua,

itten dio amari

mandatu.

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Page 13: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

13gaztea

Abenduaren 21ean, Santo Tomas eguneaneman diote hasiera MartindozeneakoGazte Gabonak egitarauari. Taloak egitenikasi dute hurbildutako gazteek, eta txisto-rrarekin, gaztarekin edo txokolatearekinjan dituzte. Arrakasta izan du tailerrak, 60lagun baino gehiago bildu baitira, Irunen,jardueren eskaintza zabala izan bada ere.“Hamabost urtetik beherakoak izan diragehienak. Adin horretatik gorakoek beste-lako planak izaten dituzte egun horretan”,argitu du Miren Amazabal Gizarte Hezitzai-leak. Abenduaren 23an Minecraft bideo-jokoari buruzko tailerra egin dute. Osojarduera espezifikoa da, eta benetako in-teresa duen dozena bat lagun besterik ezda egon. Hamabi eta hemeretzi urte ar-teko gazteak ziren. Hiru orduko tailerraizan den arren, arduradunek eramangarriegin dutela azaldu du Amazabalek: “Irudi-tzen zitzaigun beharbada denbora gehiegiizango zela. Baina azkenean ondo pasa

dute, ez dira aspertu”.

Hurrengo hitzordua ez da horren erakar-garria izan gaztetxoentzat. Material birzi-klatuarekin opariak egiteko tailerra zegoenprogramatuta, abenduaren 23rako. Bertanbehera gelditu da, ordea, parte hartzaileenfaltagatik. Hala ere, antolatzaileek esperozuten halakorik: “Imajinatzen genuen tai-lerrak ez zuela arrakasta handirik izango,lan egitea ez baita erakargarria gaztetxo-entzat. Dena den, jendea etorri ez izanakez digu kezkarik sortzen. Guk eskaintza lu-

zatu dugu behintzat”. Abenduaren 27an,Irun Break txapelketaren X. edizioa hartudu Amaia Kultur Zentroak. Gaur egun bidepropioa egin badu ere, MartindozeneaGaztelekuan sortutako ekimena da. “IrunBreak-eko kideek gaztelekuan eman zituz-ten lehen urratsak. Txapelketa bat egiteaproposatu genien, eta gaztelekuan bertanegin genuen lehen edizioa. Hortik aurrera,handituz eta hobetuz joan da ekimena”,gogoratu du Miren Amazabalek.

Gazteek proposatu dituzte ekintzakAbenduaren 28an, Martindozenea Gazte-lekutik irten dira gaztetxoak, Zabaltza pla-zako patinatze pistara joateko.Abenduaren 29an, Just Dance dantza txa-pelketa egin dute gaztelekuan. 30ean, ur-tezaharreko ospakizuna aurreratu dute,modu berezi batean. Azpeitiko ohitura dentxikiteo elegantea egin dute. “Koloretakozakar poltsekin egin ditugu jantziak, eta

mahatsak jan ditugu batera, eguerdiko ha-mabietan”, aipatu du Amazabalek. GazteGabonak egitarauaren balorazio baikorraegin du Josune Gomez Gazteria arloko or-dezkariak. Departamentuaren ardatz es-trategikoetako batekin lotuta dagoelaaipatu du: “Gazteen iniziatibak sustatzeaeta lantzea da Gazteria arloaren helburunagusietako bat. Gazte Gabonak ekimenaadibide egokia da”.

Gazte Gabonak egitaraua osatzeko, propo-samenak hartu dituzte oinarri. “Gazteenarteko prozesu parte hartzaile batetikatera dira”, baieztatu du Josune Gomezek.Urtean zehar gaztelekura hurbiltzeko ohi-tura duten gazteek egin dituzte proposa-menak. Publiko finko samarra duMartindozeneak, eta hori positiboa delauste du Miren Amazabalek: “Gizarte Hezi-tzaileak gara, eta harremanetan oinarri-tuta egiten dugu lan. Gazteak ezagutzen ezbaldin baditugu, nekez lortu dezakeguhori”. Gaztelekuaren helburua ez da jar-duerak antolatze hutsa. Gaztetxoei ardu-rak eta erantzukizunak hartzen erakustenahalegintzen dira langileak. “Jarduerakproposatzera bultzatzen ditugu. Konturatudaitezen badaudela asperraldiak uxatzekomila modu”, adierazi du Amazabalek. Ga-bonetan, behintzat, aspertzeko aitzakiagutxi izan dute Martindozenea Gaztele-kuan.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek gogoz hartu ohi dituzte Ga-bonetako oporrak. Batez ere, ikasturteko lehenak izaten direlako. Klasekolanak eta eskolaz kanpoko jarduerak alde batera uztea erakargarria iru-ditzen zaie. Etxean bizpahiru egun pasa ondoren, aldiz, gehienak asper-tzen hasten dira. Egoera horri aurre egiteko, Gazte Gabonak egitarauberezia antolatu dute Martindozenea Gaztelekuak eta Irungo UdalekoGazteria arloak.

Gabonak arindu dizkie Martindozeneak gaztetxoeiEgitarau berezia antolatu du gaztelekuak

“Gazteen iniziatibak sustatzeaeta lantzea da Gazteria arloa-ren helburu nagusietako bat”Josune Gomez, Gazteria ar-

loko ordezkaria

“Gizarte hezitzaileak gara, etaharremanetan oinarrituta

egiten dugu lan”Miren Amazabal, Gizarte Hezitzailea

Page 14: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

"ASUN CASASOLA" IPUINLABURREN 2. LEHIAKETA

Zer? Bigarren aldiz antolatudute “Asun Casasola” ipuinlehiaketa, "Genero Indarke-riarik gabeko Bizitzak” leloa-rekin. Parte hartu ahalizateko, kontakizunari esaldihonekin ekin beharko diozu,gaztelaniaz: "Lo que le hizotomar la decisión de no vol-ver...". Euskaraz, berriz,beste honekin: "Lortu du..."Anima zaitez!

Epea: 2016ko otsailaren10era arte.

Norentzat? 16 urtetik gora-koentzat.

Oinarriak: ht tps : / /asuncasa-so la ipu inak.wordpress.com/o

i n a r r i a k- b a s e s /

KARTEL LEHIAKETA

Zer? 2016ko Heineken Jaz-zaldia iragartzeko kartel le-hiaketa.

Epea?: Urtarrilaren 14ra arte.

Saria? 1200 euro.

Kontaktua? Donostiako Jazzaldia, Reina Regente, 820003 Donostia (Gipuzkoa).

Deialdia luzatzen du: Do-nostia Kulturak.

Oinarriak: h t t p : / / p o s t e r h e i -neken jazzald ia.com/es/base s /

JUSTIZIA ARLOKOLANPOSTUAK

Zer? Justizia Ministerioak752 plaza eskaini ditu La-guntza Judizialeko Kidegoan,eta 376 plaza Izapidetze Pro-zesal eta Administratiboan.

752 plaza Laguntza Judizialeko Kidegoan

Epea: 2015/02/01.

Baldintzak: DBHko gradua-tua edo baliokidea.

Tasak: 11,21€

Plazak Euskadin: 30.Plazak Nafarroan: 10.Plazak Errioxan: 10.

376 plaza Izapidetze Proze-sal eta Administratiboko Kidegoan

Epea: 2015/02/01.

Baldintzak: Batxilergoa edoteknikari titulua.

Tasak: 14,97€.

Plazak Euskadin: 44.

Plazak Nafarroan: 6.

WEBGUNE BAT SORTU NAHIDUZU?

Zer? Web Wix webgune batda eta aukera ematen dizuzure webgune propioa sortzeko.

Sortu zure webgunea, zureestilo eta diseinuarekin. Ze-rotik hasi zaitezke, nahiduzun plantila aukeratuz. Ezda koderik behar eta doakoada.

web-orria: w w w. w i x . c o m

414 g a z t e i n f o r

Deialdiak

Ikasketa gelen ordutegia zabalduko dute aben-duaren 19tik otsailaren 7ra arte. Azterketa ga-raia iritsi dela eta, Carlos Blanco Aguinaga(CBA) Kultur Zentroak zabaldu egin du ikasketagelak irekita edukitzeko ordutegia.

Ordutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20: 00.

- Larunbatetan: 9:00-13:00 / 15:00-20:00.

- Igandeetan: 9:00 - 13:00.

Salbuespenak: - urtarrilaren 1ean eta 6an, gelak itxita egongo

dira.

- Aurrez aurre: Irungo CBA Kultur Gunean- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: i g a z t e @ i r u n . o r g

- Webean: w w w. i r u n . o r g / i g a z t e- WhatsApp bidez: 607 771 173

Azterketak!!!! IKASKETA GELEk ordutegiak zabalduko dituzte

Page 15: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

Urtarrilak 2Zer? Eguberria Erromatar Mu-seoan pasatzeko aukeraizango duzu. Ama Xantale-nera eta Erromatar nekropo-lira irteerak egingo dira,trenez, Oiasso Museotik. Eza-gutu ezazu Ama Xantalen Ba-selizaren azpian arkeologoekaurkitutako altxorra. Oiassoerromatar hiria aurkitzekolehen arrastoa izan zena.

Norentzat? Interesa duenedonorentzat.

Non? Oiasso Erromatar Mu-seoa. Eskoleta, 1.

Ordua? 11:00etatik 12etara.

Prezioa? 3 euro.

Erreserbatzeko? Telefonoz:943639353.

Urtarrilak 8Zer? XLI. Espainiako Nazioar-teko Eskubaloi Txapelketa“XV. Domingo Bárcenas Me-moriala” jokatuko da Artalekukiroldegian. Espainiako, Polo-niako, Brasilgo eta Suediakoeskubaloi selekzioak arikodira.

Non? Artaleku kiroldegian.

Ordua? 18:45: Polonia-Brasil. 20:45: Espainia-Suedia

SARREREN SALMENTA: Aldez aurretik, 3 eguneko bo-noak 40 euro. Txarteldegian,bonoak 50 euro eta 20 euro

eguneko sarrerak.

SARRERAK SALGAI: CD Bidasoaren bulegoetan lordaitezke aldez aurretik, Arta-leku kiroldegian (10:30-13:00eta 17:30-20:00) eta bestela,w w w. m a r c a. c o m - e n.

- Internet bidez: WEB loturajarraituz: h t t p s : / / w w w. m a r -caent radas.com/eventos/ f ich a / 2 5 4 8 - a b o n o s -x v- m e m o -r i a l - d o m i n g o - b a r c e n a s

Informazio gehiago 9. orrial-dean.

Urtarrilak 9

Zer? Taupadak Orkestra bos-garren urtez elkartuko da bereekimen artistiko eta solida-rioarekin Irungo publikoakgoza dezan. Iker Sánchezizango da zuzendaria eta Jo-nathan Mesonero biolin ba-karlariak parte hartuko du,Bizenten operan oinarritutakoPablo Sarasateren "La fanta-sía Carmen, Op.25" obra in-terpretatzeko. Ohi bezala,biltzen den dirua BoliviakoAmazoniako San Ignacio deMoxoseko musika eskolarakoizango da.

Ordua? 20:00etan.

Sarrerak lortzeko? - Irungo Turismo Bulegoan,Luis Mariano plazan. - Internet bidez: h t t p s : / / t i c -ke t. k u t x a b a n k . e s / j a n t o /- Leihatilan ikuskizunarenegun berean.

Prezioa? 10 euro.

a i s i aa 15

Urtarrilak 5Zer? 18:30ean Letxunborro Hiribidetik ERREGEEN KA-BALGATA TRADIZIONALA abiatuko da. Kabalgatak Hon-darribia kalea eta Kolon ibilbidea igaroko ditu, eta ondoren,San Juan plazan amaituko da. Erregeek udaletxeko balkoi-tik haurrak agurtuko dituzte.

ERREGEEI ONGI ETORRIA ETA ERREGEEN DESFILEA

Urtarrilak 4Zer? 16:00etatik 20:00etara,Irungo Udalaren Bilkura are-toan Erregeen laguntzaileekgutun bilketa egingo dute.

Page 16: Irunero · Hirugarren programan eraman zenuen zakua. Nolakoak izan ziren lehenengoak? Zenbait programa jarraian grabatzen dira. Beraz, lehiatu baino lehen aurrekoa ikusteko aukera

Tel: 843 98 57 06Meaka Auzoa, 9, Irun.

Amona Kattalin Txoko jatetxea Meaka auzoan dago. Errazta-suna aparkatzeko, zerbitzu arretatsua, kalitatea, eta prezio ona.