Mariaren Bihotz Plaza

5
MARIAREN PLAZA BIHOTZ BILBO ZAHARRA

description

Bilbo Zaharra

Transcript of Mariaren Bihotz Plaza

MARIAREN

PLAZABIHOTZB I L B O Z A H A R R A

Bere zabalera eta egokitu diren espazio esberdinen erabilera anitzak direla eta, plaza hau, zalantzarik gabe,Bilbao Zaharreko oinarrizko gunea bihurtuko da.

Plaza honi dagokionez, BILBAO Ria 2000ren eskuhartzea, 2005ean inauguratu eta Mariaren Bihotz plazarenalbo batean kokatuta zegoen San Frantzisko eskola ordezkatu zuen Miribila herri eskolaren eraikuntzaz hasizen.

Hala ere, Plaza honen egokitzapena geldotu egin zen, orube berberan, XVI. Mendean eraiki zen frantziskotarrenkomentu baten garrantzi handiko arkeologi aztarnak aurkitu zirelako.

MARIAREN

PLAZABIHOTZB I L B O Z A H A R R A

Arkeologia lanek hiru bat urte iraun zuten eta funtsean, aintzineko komentuaren perimetroa industea, aztarnakkatalogatzea eta berriztatzea eta babestea izan ziren.

Lan guzti hauek amaitu ondoren, arrastoak bere azpian gordetzen dituen egitura eraikitzeari ekin zitzaion.Aztarnak estalpean egongo dira, klaustro zaharraren espazioa izan ezik, berau, plazaren azaleratik ikusi ahalkobaita.

BILBAO Ria 2000k plaza honetan egin duen guztirako inbertsioa, ikastetxe zaharraren eraispena, gizarte-etxearen egokitzapena, arkeologia indusketak, egindako azterlanak eta proiektuak eta urbanizazioa barne, 5,6milioi eurokoa izan da, euretariko 2,07, arkeologia aztarnen estalketa eta urbanizazioari dagokielarik.

Urbanizatutako esparruak 7.130 metro karratu dauzka eta proiektuan zenbait aldaketa egin dira, burutu denherritarren eskuhartze prozesuan jasotako hobekuntzak eta iradokizunak sartzeko.

Plazak, 630 metro karratu okupatzen duten hamabi parterre berde dauzka. Plaza eta gizarte-etxeari dagokionespazio ireki berria banatzen duen lau metroko altuera daukan banbuzko horma berdeak beste 170 metrokarratu okupatzen ditu.

Plaza erabat oinezkoentzat den arren,sarbide bat egokitu da larrialdi, eta karga etadeskargako ibilgailuentzat. Ibilgailueniragaitea murrizteko, bolardoak jarri dira.

Plazaren urbanizazioa arkupeetarainoheltzen denez gero, ez dago ez eskailerarikez inolako oztoporik lokal eta atarietarainoheltzeko. Erdialdean mila bat metro karratukoespazio zabala dago, bertan, azokak,kontzertuak, antzerkia edo jai edo gastronomijardunaldiak egin daitezkeelarik.

Jardueraren helburu nagusia, plaza, auzokoherri bizitzaren bihotza bihurtzea da etapremisetariko bat espazio izkuturik ez egoteaizan da, jarduera gogaikarri edo herritarrenelkarbizitzarekin bat ez datorren jarduerarikez erakarteko.

Zentzu honetan, plaza osoa ikusteaahalbidetuko duen argiztapena jarri da, aldeilunik gera ez dadin.

Bilboko Udalaren laguntza ekonomikoariesker, haurrentzako jolas alde bi egin dira,bat haurreskolaren sarbidetik hurbil, bi urtebeherako umeentzat eta bestea, plazarenbeste aldean dagoena, 6 eta 12 urte bitartekoumeentzat. Azken honen ondoan, ariketafisikoa eta errehabilitazioa egiteko zenbaittresna jarri dira.